proiektua - txosten laburra
Post on 18-Mar-2016
244 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
1
Andra Mari ikastolaEtxarri AranatzEgoitza berria, ikastolaren proiektuaren geroa bermatzeko
EGOITZA BERRIAREN PROIEKTUA
Andra Mari Ikastolako ikasleak dira gure etorkizuna. Haiei eta hurrengo belaunaldietakoei eskaini nahi diegu egoitza berria.
2012
ko u
rtar
rila
2
Egoitza berria geroari begira egindako apustu bat da, ikastolaren proiektua bermatzeko asmoz aspaldian hasitako bidea. Bide luzea, baina ilusionagarria. 1969an sortu zenetik, Andra Mari Ikastolak bide luzea egin du euskararen eta euskal kulturaren alde, baita baloreetan oinarritutako hezkuntzaren alde. Herritarren zerbitzuan, herritarrekin batera. Etorkizun hobeagoa amets eta eginkizun. Bide hau guztia elkarrekin egin dugu, elkarren artean eta elkarri laguntzen. Aurrerantzean ere, hala izatea espero dugu.
Etxe berri bat eraikitzera goaz ikastolarentzat, etxe berri bat gure eginkizunarekin jarraitzeko, egoitza zaharra oztopo eta zama bilakatu aurretik. Etxe berri bat, baina ez dena kolpe batean, baizik eta gure baliabideen arabera, faseka, zatika. Orain zatirik handiena, hemendik urte batzuetara bigarrena. Era horretarako osatuko dugu oraingo eraikin zaharrak ordezkatuko dituen etxe berria. Gainera, etorkizunean, hezkuntza eskaintza zabaldu beharrean edo nahian bagaude espazioa izango dugu jauzi hori egiteko.
Ikastolaren proiektua indartsua eta erakargarria da, ikasleen matrikulazio datuek erakusten duten moduan, baina instalazio egokiagoak eta espazio zabalagoak behar ditu hezkuntza proiektua baldintza hoberenetan garatu ahal izateko. 2011-2012 ikasturtean 444 ikasle ditu Andra Mari Ikastolak, marka berri bat jarrita bere ibilbidean. Ikastolaren goranzko joera hori indartzeko balio behar du egoitza berriak.
“Ez gelditu lotanametsak eginez;Ametsa badugu,ez dugu ametsik.Egiten badugubeteko duguametsa”Txikiak handi2009ko Nafarroa Oinezen kantua
Joseba Sarrionandia
Etxe berri batikastolaren geroari begira
ANDR
A M
ARI IK
ASTO
LA E
goitz
a be
rria
ren
proi
ektu
a
Etorkizuna xede Andra Mari ikastolako haurrak urteroko Karrakaren ekitaldian. Haiek gozatuko dute bereziki egoitza berria.
3
• Espazio faltaBigarren lerroa lortzeko gela gehiago behar dira. Bikoizketarako tokirik ez. Erainkin zaharra da eta egungo kokapenak ez du aukerarik ematen espazio beharrei erantzuteko.
• Gela desegokiakLHko gela batzuek oztopo arkitektonikoak dituzte. HH eta DBHko gela batzuk urriak dira.
• PatioakTxikiak dira eta estalperik gabekoak. Patio nagusia aldapan dago.
• Gimnasio txikiaBakarrik 180 m2.
• Jantoki eskasaTxikia (70 m2) zerbitzua zabaldu ahal izateko. Atseden txokoa txikientzat eta lan txokoa handientzat falta dira.
• Instalazio zaharkituakIsolamendu sistema, berogailu sistema, instalazio elektrikoak... aspaldikoak dira eta eraginkor izateari utzi diote.
• Beste gabezia batzukAreto nagusia, Hizkuntza gela, Biltegia, ikasleen biltokia...
AbiapuntuaEgoitza zaharkitua berritu beharra
ANDR
A M
ARI IK
ASTO
LA E
goitz
a be
rria
ren
proi
ektu
a
Hamaika komeria 50 urte baino gehiago dituzten eraikinak erabiltzeak dakartzan arazoez gain, espazio faltak buru-hauste handiak eragiten ditu. Adibidez, atsedenetako udal frontoi zaharra baliatzen da, eta erabili ahal izateko kalea kateak jarrita itxi beharra dago, haurren segurtasuna bermatzeko.
Egungo ikastolaren eraikinak eta patioak beste garai batekoak dira, zaharkituta daude eta txikiak dira. Eraikin berri bat egitea da konponbide bakarra.
Egungo egoitza
4
• Bi lerroen helburuaEgoitza berria izateak bi lerroko irakaskuntza legeztatzea ahalbidetuko du. Era horretan, egonkortasun handiagoa lortuko dugu gelen kontzertuak lortzeko orduan.
• Gela egokiak talde guztientzatTalde guztiek gela egokiak izango dituzte, bai neurriz bai hornikuntzari dagokionez.
• Ingleserako gelakInguru berezitu batean eman ahal izango da inglesa.
• Espazio berriak, patio zabalakEgoitza berriari esker gimnasio handiagoa, espazio berriak eta patio zabalak izango ditugu.
• Jantokia guztientzatNahi duten ikasle guztientzat jangela zerbitzua izango da.
ApustuaProiektuaren etorkizuna bermatu eta indartu
ANDR
A M
ARI IK
ASTO
LA E
goitz
a be
rria
ren
proi
ektu
a
Hamaika komeria 50 urte baino gehiago dituzten eraikinak erabiltzeak dakartzan arazoez gain, espazio faltak buru-hauste handiak eragiten ditu. Adibidez, atsedenetako udal frontoi zaharra baliatzen da, eta erabili ahal izateko kalea kateak jarrita itxi beharra dago, haurren segurtasuna bermatzeko.
Egoitza berriak funtsezko helburuak lortzeko balio izango digu, ikastolaren proiektua hobetzeko eta garatzen jarraitu ahal izateko.
5
Lehenfasea3.490 m2
ANDR
A M
ARI IK
ASTO
LA E
goitz
a be
rria
ren
proi
ektu
a
Beheko solairua
Bigarren solairua
Erdi-sotoa
Lehen solairua
Iparraldea
HegoaldeaHAUR
HEZKUNTZABeheko solairuan
patio propioa6 gela
LEHEN HEZKUNTZA
Lehen eta bigarren solairuruetan
12 gela
ADMINISTRAZIOA eta ZUZENDARITZA
Beheko solairuan
ZERBITZUAKGimnasioa (240 m2)
Gune estalia
PATIOA eta GUNE BERDEA
Kirol pistaEspazio berdea
6
Andra Mari ikastolak hezkuntza integrala du helburu. Kalitatezkoa, gertukoa, parte hartzailea. Euskarazkoa, baina, aldi berean, eleanitza. Ikaslearen garapen integrala sustatzen duena.
Eraikin berria hezkuntza proiektu hori indartzera bideratuta dago, ikasle eta irakasleei espazio eta baliabide egokiagoak eskainiz garapen osoaren helburua erdiesteko. Eraikin berria, halaber. osagai ezberdinen arteko oreka lortzeko pentsatuta dago: kal i tatea, erabi lgarr i tasuna, beharren a rabe rako d i se i nua , e rag inko r tasun energetikoa, naturan integratua, espazio aniztasuna, argitasuna...
Andra Mari ikastola eskualdeko herritarrei lotua izan da sorreratik bertatik. Haien historiaren parte bat da. Haiengadik jaso du garatzeko sostengua, baita egoitza berriaren proiektuari heltzeko babesa ere, 2009ko Nafarroa Oinezen ikusi zen bezala. Espiritu herrikoi horrekin eutsi nahi dio ikastolak egoitzaren era ikuntza prozesuar i eta ondorengo garapenari. Lankidetza espiritu horretan eskualdeko udalek garrantzi berezia dute, historikoki lagundu dutelako ikastola.
Proiektuintegrala
ANDR
A M
ARI IK
ASTO
LA E
goitz
a be
rria
ren
proi
ektu
a
TXIKIAK HANDI, 2009ko NAFARROA OINEZNafarroa Oinez urte osoko jarduera da, euskararen erabilera eta euskal kulturaren garapena bultzatzen duena eta festa erraldoi batekin amaitzen dena. Parte-hartzean eta auzolanean oinarrituta dago. Milaka esku eskuzabali esker aurrera ateratzen da.
Proiektuherritarra
Eraikinarenbost ezaugarri
KALITATEZKOAMaterial egokiak
FUNTZIONALABeharren arabera
diseinatutaBERDEA
Eraginkorra energiaren
ikuspuntutik
BEROAOngi isolatuta eta atsegina
IREKIAIkuspegi
ederrekoa
7
Egoitza berriaren lehen faseko eraikuntzak ia 3 milioi euroko inbertsio ekonomikoa ekarriko du. Ahalegin ekonomiko horrek oso eragin positiboa izango du Sakanako egoera ekonomikoan. Dudarik ez dago ikastola berriaren proiektuak enplegua sustatuko duela (lanpostu zuzenak eta zeharkakoak), eta lagunduko duela inguruaren suspertze ekonomikoan. Andra Mari ikastolak inguruko eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan aritzeko konpromisoa du.
Bultzada ekonomikoaSakanarentzat
ANDR
A M
ARI IK
ASTO
LA E
goitz
a be
rria
ren
proi
ektu
a
SAKANAREN BIHOTZEAN Andra Mari ikastolaren egoitza nagusi berria Sakanaren bihotzean kokatuta dago. Krisi ekonomikoaren eragina handia izaten ari da Sakanan. Egoera horretan egoitza berriaren eraikuntzaren eragin ekonomiko positiboa are garrantzitsuagoa izango da.
INBERTSIOAIa 3 milioi
euroko inbertsio ekonomikoa
LANPOSTUAKEhundik gora
lanpostu zuzen eta zeharkako
SUSPERTZE EKONOMIKOA
Eragin positiboa
ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAB kalifikazioa
Eraikin berriaren proiektu arkitektonikoa diseinatzean ahalegin berezia egin da bere eraginkortasun energetikoa ahalik eta handiena izateko. Ahalegin horren emaitza oso kalifikazio ona lortu izana da: eraikinaren proiektuak B mai lako eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa eskuratu du. Hau da, ia kalifikazioriorik hoberena. Berde kolorez identifikatzen da. Horregatik esan dezakegu gurea proiektu berdea dela ere.
Proiektuberdea
8
PROIEKTUAREN KRONOGRAMA
2011 / UZTAILA: LUR-SAILAREN ESLEIPENA.
Egoitza eraikitzeko lur-saila esleitu zion Etxarri Aranazko Udalak ikastolari.
2011 / ABUZTUA: KONTSEZIOAREN KONTRATUA.
Etxarri Aranazko Udalak eta ikastolak kontzezioaren kontratua sinatu zuten.
2011 / IRAILA: LUR-SAILAREN PRESTAKETA LANAK.
Lur-saila egokitu zen eraikuntza lanen hasiera errazte aldera.
2011 / AZAROA: EJEKUZIO PROIEKTUAREN AURKEZPENA.
Eraikuntzaren Ejekuzio Proiektua aurkeztu zen Etxarri Aranazko udaletxean, tramitazioa abian jartzeko.
2011 / NEGUA: ERAIKUNTZAREN ANTOLAKETA.
Eraikuntzarako lizentziak bideratzen diren bitartean, lanen antolakuntzari ekingo zaio.
2012 / UDABERRIA: ERAIKUNTZARAKO LIZENTZIAK eta
OBRAREN HASIERA.
Udaberriaren hasierako espero daitezke obra eta jarduera lizentziak. Eraikuntza lanak segidan hasiko dira.
2013 / UDABERRIA: ERAIKUNTZAREN AMAIERA.
Eraikuntzaren ejekuzio epea 12-18 hilabeteetakoa izatea aurreikusita dago.
Etorkizunari begiraUrratsez urrats
ANDR
A M
ARI IK
ASTO
LA E
goitz
a be
rria
ren
proi
ektu
a
• Matrikulazio datuek adierazten dutenez, Andra Mari ikastola etorkizuna duen ikastetxea da. Ikastetxe sendoa da, herrian errotua eta azken urte hauetan gorako joera duena.
• 2011-2012 ikasturtean inoizko ikasle kopuru handiena izan dugu: 444 ikasle daude matrikulatuta Andra Mari ikastolan. Eskualdeko matrikula berrien % 51a biltzen du gure ikastolak.
350
375
400
425
450
2000-01 2001-02 2002-03 2003-04 2004-05 2005-06 2006-07 2007-08 2008-09 2009-10 2010-11 2011-12
444441430420407
393416
400402389385389
IKASLE KOPURUAREN BILAKAERA
IKASLE KOPURUA
top related