ostirala 2019ko azaroaren 22a x. urtea 422. zenbakia www ... · nasgo—, bezero dituen...
Post on 01-Aug-2020
9 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
GUIILAUME FAUVEAU
Eskualdeetako kontseiluen laguntzak lehenik, beste erakunde batzuenak ondotik: presondegienbehatokiak diru laguntza publikoen %66 galdu du bost urtean bHaren geroa arriskuan dela diote b 4-5
Presondegietakoeskubideak, diru publikorik gabe
Gizartea Elkarteak eta enpresakbatuko ditu Mezenasgok
Euskararen Urtaroaren karietara
3Hirigintza Kanboko hirigintzaplana salatu duten elkarteek
herritarrak informatu nahi dituzte
2Ostirala
2019ko azaroaren 22aX. urtea422. zenbakia
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
Iñaki Etxeleku Kanbo
Marienia eta Mu-lenia lurren in-guruko kexuaez da itzali.Kanboko He-
rriko Etxeko gehiengoak eraiki-garri ezarri zituen hirigintza planberrian. Herritarrak asaldatu zi-ren hastetik, gaur egun laboran-tzarako erabiliak diren lur horie-tan bizitegiak eta lantegi eremuakegiteko xedea onartu baitzuenauzapezaren gehiengoak. Geroz-tik, joan den otsailaren 2ko He-rriarteko Batzordean, Euskal El-kargoko hautetsiek onetsi ziotenhirigintza plan berria, eta, hala,eraikitzeko baimena eman. Has-tetik, egitasmo horren kontra al-txatu dira Lurzaindia, Cade, StopMines eta Nahi Dugun Herria: ezdute onartzen herritar frankorennahikariaren kontra bidean dena.Eta Jean-Paul Alaman arkitektokanboarra juntatu zaie afera auzi-tara eramateko. Herritarrak jaki-nean atxiki nahi dituzte, eta go-mita zabala egin diete kanboarrei,baita laborantza lurren begiratze-az axola diren ipar euskal herrita-rrei ere, gaurko bilkurarako.
Helegite bat baino gehiago eza-rri zituzten Hirigune Elkargoanarraposturik gabe egon direnak.Ondorioz, beste lau helegite jarridituzte auzibide gisa Administra-zio Auzitegian. Bat, Cade eta StopMines elkarteek, ingurumenarrazoiengatik; beste bat, Lur-zaindiak, laborantza lurren ikus-pegitik; Jean-Paul Alamanek per-tsonalki, hirigintza ikuspegitik;eta, azkenik, Nahi Dugun Herriaoposizioko taldeak. Anartean,laurek erabaki dute bat egitea in-formazioaren zabaltzeko. «Kan-boarrek ez dakite sobera zertanden istorio hori. Anitz gauza erranzen inkesta publiko denboran.Batzuek uste dute bukatua dela,ez dela eraikuntzarik izanen hele-giteak egin direlako», esplikatudu Alamanek. Bizkitartean, Euskal Elkargoak
baia eman ondoan egitasmoa bi-dean da. Alta, inkesta publikoan153 kontrako ohar eginak izan zi-ren (gehiengoa). Denbora berean,2.000 sinadura bildu zirelarik lu-rrak eraikuntzatik babestea gal-deginez. Auzapezaren gehiengo-ko lauzpabost hautetsi ere xedea-ren kontra agertu ziren. Gaur egun, Marieniako lurrak
hazkuntzarako arrandan erabil-tzen dituzte bi laborarik. Pentzeeremu zabalak dira, izen berekopausa etxearen aitzinaldean, Itsa-suko bidetik jitean, errepidearenbi aldeetarik. Ez dira hiri ere-muan. Erran nahi baitu ez dela bi-zitegirik saihetsean. Galdera da:zergatik lur hauek ezarri nahiizan ditu eraikigarri auzapezarengehiengoak? Francis Salagoiti, Baionako
merkataritza auzitegiko lehenda-kari eta Aviron errugbi talde pro-fesionaleko lehendakarikideohiaren familiaren lurrak dira.Alaman, ahoan bilorik gabe min-tzo da: «Salagoiti adiskide daKanboko auzapezarekin (Chris-tian Deveze). Ez balira bi hauekhorren gibelean izan, nehori ez zi-tzaion bururatuko leku horretaneraikitzea. Bizpahiru hautetsi etajabeaz aparte, nehork ez du nahieraiki dadin hemen. Tratuaren ja-torria zein den jakinez, ahalke-zungarria da Kanborentzat». Es-kuinaldeko pezan 90 bizitegirenegiteko asmoa litzateke. Bestal-dean, berriz, lan eremua aipatuzen, baina iduri luke izozturikdela momentuko. Muleniako lurra Intermarche
saltegi handiaren parean da.Hauek ere laborantzarako erabi-liak diren lurrak dira. Lan eremubaten xedea balukete hautetsiek.Anne-Sophie Fernandez, StopMines elkarteko kidea: «Arazoada Mulenian lurpeko ur geruzabiziki handi eta inportantea dela.Beraz, eragin handia luke uraren-tzat, bioaniztasunarentzat eta,oro har, ingurumenarentzat». Argi du gaia Kanbotik harago
doala, arazo bera gertatzen baitalurralde osoan: «Tokiko Hirigin-tza Plan (THP) guzietan gertatzenari dena ongi irudikatzen du».Alamanek gehitu du horregatikbaduela munta Lurzaindia beza-lako egitura hor izateak: «Lur-zaindiak ikusi du sinbolo bat zela.Ezpeleta, Itsasu... denak ari diraberen THP egiten eta erakutsi be-har dugu hor garela, ez garelaados zimenta gose den edonor jindadin nahi duenaren egitera». Presiopean dira biztanleria ja-
danik azkarki emendatu zaienKanboren gisako hiriak, aspal-dian. «Itsasaldearen eta barneal-dearen artean gara», dio Alama-nek, «eta hiriaren hedatzearen-tzat argiki minbera gara. LasterKanbon ez da ardi edo behirik
ikusiko gehiago. Bidarrairat joanbeharko da ikustera. Anitzek du-ten kezka da gaur egun: nola eginEuskal Herria desitxuratzen duenhirigintza gelditzeko?».
Hirigintza planen dantzaScot Lurralde Koherentziako Es-kemak dio laborantza lurrakzaindu behar direla egin ahala.Horiek horrela, Euskal Elkargokohautetsiek Kanboko HerrikoEtxearen asmoaren alde bozkatudute. Alta, 2018ko urtarrilean,Lurzaindiarekin lehen elkarreta-ratzeak egin zirelarik, herri ttipie-tako hautetsi franko uzkur agertuziren, eta ez zuten alde bozkatu.Jean-Rene Etxegarai lehendaka-riak erran zuen ez zutela alde ba-teko bozka eginen, eta aztertukozutela auzia. «Harritu gaituenada urte bat berantago kontsignabat izan dela Kanboko HerrikoEtxearen kontra ez joateko», dioAlamanek. «Vincent Bru hor bai-ta ondoan, baitu eragin, eta lagu-na baita Etxegarairekin». Bigarren esplikazio bat gehitu
dio Fernandezek. Beste herrieta-ko auzapezek ere bazuketela in-teresa kontra ez bozkatzeko.«Hautetsiek egin dute: ‘THP ho-rren kontra bozkatzen badut...nik besten beharra ukanen duda-larik enearen baimentzeko nahinuke segi nazaten’. Horregatikhainbestek egin dute alde. THPaktrumilka agertzen dira hilabeteguziz».Ikustekoa da Administrazio
Auzitegiko jujeak zer erranenduen. Ez dela berehalako dio Fer-nandezek: «Cadekoek erran di-gute hain segur luze izanen dela.Urte bat edo biko epea izan daite-ke erabaki bat jin aitzin. Gainera,herriko bozak heldu dira; beraz,zintzilik utziko dute». Hautetsienestrategia bat izan daitekeela ustedu Alamanek: «Entseatuko diraluzarazten, kontrakoak akituarte». Horregatik antolatu dute bil-
kura publikoa: jendea informa-tzeko eta mobilizatzeko. «Ez ba-karrik kanboarrak, beste lurral-deko herritarrak ere bai»,Fernandezek. «Jendeak ikustendu ari direla lur jaten barnealderaburuz, baina anitzek uste dutediru gose diren promotoreak di-rela. Ez da ahantzi behar haute-tsiek eraikuntzekin duten lotura.Erakutsi nahi dugu herritarrekherriko bozen momentuan erebotere bat izan dezaketela».
Herriko etxeak Marienia eta Muleniako laborantza lurrak eraikigarri ezarri izanarenkontrakoek herritarrak informatu nahi dituzte gaurko bilkura publikoaren bidez.
Kanboko hirigintza, auzitan
Lurzaindiak Marieniako lurren ondoan antolatu zuen elkarretaratzea 2018ko irailean, herriko etxearen egitasmoaren salatzeko. ISABELLE MIQUELESTORENA
dGAURKO BILKURA PUBLIKOA
19:00etan. Kanboko Zabalki
gelan. Xehetasunak:
https://plu-kanbo-ez.frama.site
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aGaiak
Iñaki Etxeleku Baiona
Patxi Bellyk Lapurdiko Herri El-
kargoan lan egiten zuen duela bi
urte arte, kultur zerbitzuan. El-
kargo bakarra sortzearekin utzi
zuen, bere kontuko jartzeko. Bes-
talde, Pinpulka elkarteko kidea
da, eta Ezpeletan ekain oroz anto-
latzen duen Jokoz Kanpo karrika
ikuskizun jaialdiko taldean parte
hartzen du. Horrentzat hasi zen,
funtsean, Errobi aldeko enpresen
ikusterat joaten laguntza eskatze-
ko jaialdiarentzat. Eta lan horre-
tan gustatu.
Bere enpresa sorturik —Meze-
nasgo—, bezero dituen elkarteen-
tzat egiten du orain bitartekari lan
hori. Bitartekari edo zerbitzu sal-
tzaile baino gehiago, «harreman
egile» gisa ikusten du bere burua
Bellyk. Elkarren ondoan baina el-
kar zinez ezagutu gabe bizi diren
bi mundu hurbildu nahian.
«Gure munduan, denak gara
gure xokoan. Alde batetik, enpre-
sak; beste alde batetik, elkarteak;
gero, erakundeak. Ni erdian ema-
ten naiz loturak sortzeko. Gehia-
go hitz egin eta elkartu behar
dugu».
Ez du bakarrik dirua bilatzen
elkarteentzat, baitio beste lagun-
tza motarik eman diezioketela
enpresek tokiko elkarte bati. Hala
nola gaitasunak. «Konpetentzia
zer da? Adibidez, Hendaiako gel-
tokian kokatu den Borderline Fa-
brikarentzat, joan nintzen margo
saltzaile baten ikustera errateko:
‘Hara, behar genituzke hogei litro
margo pareta bat tindatzeko, bai-
ta pintzelak eta tresneria ttikia
ere’. Hori da nire lana».
Interes ekonomikoak duen ga-
rrantziaren jakitun izanik ere,
egitasmoaren defendatzea du le-
hentasun Bellyk. Solaskide duen
enpresako arduradunak beste ar-
gudio batzuk entzun ditzan. «Le-
hen argumentua da lurraldeare-
kin zinez konektatua izatea. En-
presa batzuek ulertua dute
lurralde batean direla eta ezin du-
tela beren munduan bizi baka-
rrik. Laguntzen dituzte hemengo
proiektuak, baitakite Iparraldean
direla. Laguntzen badute ikusga-
rri bat, badakite ongi dela herri
dinamikarentzat, alaitasun bat
ekartzen duela. Behar baititugu
horrelako momentuak hobeto
bizitzeko». Bai, baina arrazoi
ekonomiko zuzen bat ere badute.
«Ongi bizitzen bagara lurralde
batean, beharbada gehiago kon-
tsumitzen dugu; beraz, erosten
ditugu berek saldu produktuak
ere. Dinamika bat da».
Ohartu da enpresa batzuek, di-
tuzten hurbileko gaiak direla
kausa, alor bat dutela bereziki la-
guntzen. «Adibidez, Sokoak eus-
kara, euskal nortasunaren ingu-
ruko gauzak lagunduko ditu.
Beste batzuek, elbarrituak edo
haurrak». Badira ere beren irudia
zaintzeko erabiliko dutenak me-
zenasgoa.
Horiek horrela, beste abantaila
bat ere badu elkarteen laguntzeak
enpresentzat: zergen apaltzeen
ahalbidetzea. Elkarte bati bere la-
guntza ekarriz, zergetan %60ko
kenketa lortzen du enpresak. Ba-
tzuek argiki horretan ikusten
dute interesa, baina Bellyk dio
hori proiektuaren interesa aur-
keztu ondotik ekartzen duela,
azen ontzeko bezala. «Enpresa-
buru bati beti azken momentuan
aipatzen diot hori. Batzuk erraten
didate: ‘Berdin zait zerga irabaz-
tea; ez dut horretako egiten’. Bes-
te batzuek, bai hartzen dituzte
paperak apaltzearen eskatzeko».
Elkarte anitzek bilatzen dute
mezenasgoa eta galde anitz badu
Mezenasgo enpresak berak, baina
enpresa sare aski ttipia ikusten du
lurralde eremu ez hain handian.
Gainera, enpresa ttipi edo ertai-
nak izanez, araberako ahalekin
ekartzen dituzte laguntzak. «So-
koa salbu, ez dut ezagutzen he-
men enpresa bat prest dena 5.000
euro emateko proiektu batean.
200-500 euro emanen dituzte».
Hein horretako emaitzen bider-
katzea delarik giltza, beraz.
Kaltearen alde onakKultura munduko ofiziokoek ez
dute beti ongi ikusi mezenasgoa,
erakunde publikoen ardura ba-
ten desbideratze modukoa irudi-
tu baitzaie. Pribatuari eskatzea
diru publikotik gehiago eman
nahi ez den diru laguntza. Bellyk,
berriz, begi onez ikusten du.
«Ongi dela uste dut. Zeren eta
jende desberdinak baldin baditu-
zu zure egitasmoan, gauza des-
berdinak ekartzen ditu. Ezin zara
beti lotua izan egitura bakar bati.
Egun batez egitura hori desagertu
edo diru gutiagorekin gertatzen
bada, bortxaz, eragina izanen du
zure egitasmoan. Hobeto da sos-
tengu desberdinen izatea». Era-
kunde publiko bateko kultura
saileko langile ohia izanagatik,
urrunago joan da. «Badakit —bi-
ziki polemikoa da erranen duda-
na—, baina ene ustez erakundeek
dituzten ahal gutitze horiek au-
kera izan daitezke batzuetan. Be-
hartzen baitzaitu beste iturri ba-
tzuen bilatzera. Dirua baduzula-
rik, xahutzen duzu aski aise.
Dirurik ez duzularik, ideiak behar
dituzu; zure baitarik egiten duzu
gehiago. Balio askoz handiagoa
du ezin ez eta zerbaiten erosteak.
Jokoz Kanpon, adibidez, altzari
guziak guhaurrek egin ditugu,
materiala berreskuratuz eta aste-
buruak egiten iraganez. Dirua
ukan bagenu, saltegian erosiko
genituen».
Ipar Euskal Herriko enpresa
gehienen izaria ikusirik, Bellyri ez
zaio iduri irudiaren zuritzeko jo-
koan direla hainbeste mezenas-
goan ari direnak. «Noski badela
greenwashingbezalako fenome-
noa. Bistan da enpresa batzuk ba-
liatzen direla irudi on baten eros-
teko. Baina hori gertatzen da, ez
dakit, Louis Vuitton bezalako
makina gotorrekin. Nik aipatzen
dizkizut Iparraldeko enpresa tti-
kiak». Anitzetan ez dira fama
gose, dioenez. Sokoaren adibidea
eman du berriz ere. «Sokoak la-
guntzen ditu berrogeita hamar
egitasmo urtean zehar. Nork ba-
daki? Ez dute erosten orri bat Be-
rria-n edo Sud Ouest-en errate-
ko: ‘Ikusten duzue zer laguntza
eman dugun?’. Haientzat beste
gauza bat da jokoan».
Hego Euskal Herria eredu gisa
ikusten du sail horretan. «Hego
Euskal Herrian ez dute ukan esta-
tu laguntzarik ekitaldien sortze-
ko. Haatik, enpresa sare handia
dute. Egun batez joanen naiz ha-
rremanen egiterat hara».
Topaketak ItsasunEuskararen Urtarorako euska-
razko ekitaldien proposatzeko
Euskal Elkargoak egin deialdiari
erantzunez, enpresa eta elkarteen
arteko topaketa antolatu du Me-
zenasgok atzo eta gaurko, Itsa-
sun, enpresa mintegian.
Ostiral honetan mezenasgoa-
ren medioz laguntza ekarle diren
tokiko enpresa batzuk gomitatu
ditu. «Esplikatuko dute zer egiten
duten, zergatik laguntzen dituz-
ten hemengo egitasmoak. Azke-
nean, ulertzeko enpresaburu ba-
tek nola pentsatzen duen. Gero,
galdera-erantzunen tartea izanen
da, modu lasaian». Xedea baita
zinez elkarte eta enpresa arteko
ezagutza akuilatzea. 09:00etarik
17:00etara iraganen da topaketa,
eta, nolaz ez, euskaraz.
Mezenasgok bi egunekotopaketa bat antolatu duelkarte eta enpresentzatEuskararen Urtaroaren karietara, enpresak eta elkarteak batzeragomitatu ditu Mezenasgoko Patxi Bellyk, euskaraz, Itsasunb Helburua da partaide izateko aukerez eta arrazoiez mintzatzea
Hendaiako Borderline fabrikak mezenasgoa erabili du, besteak beste, bere obrentzat. BOB EDME
«Dirua baduzularik,xahutzen duzu aski aise.Ez duzularik, ideiakbehar dituzu; zurebaitarik egiten duzu»Patxi BellyMezenasgoren sortzailea
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22a Gaiak
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aAstekoa
Joanes Etxebarria Maule
Alarma piztu duFrantz iakoPresondegie-tako Behato-kiak (OIP), el-karteak jaso-
tzen zituen diru laguntzen %66kendu zaizkiolako. «Konkretukiez dugu gehiago dirurik soldatakpagatzeko», argitzen du elkarte-ko zuzendariak, Cecile Marcelek. Elkarteak adar bat badu Baio-
nan, lanean segitzen ahalko due-na lan bolondresean oinarrituabaita. Baina Lapurdiko presonde-giarekin egiten duten lana erekolpatua izanen da Danielle Mes-ple lekuko militantearen errane-tan: «Segur da Frantzia mailakoOIP arriskuan bada, gure loturahori hautsi daitekeela. Beharbadaatzeman daiteke beste elkarteeki-ko harremana presoekiko lanasegitu ahal izateko, baina argi daez lukeela eragin berdina».Behatokia ez da, beste elkarte
batzuk bezala, presondegi barne-ra sartzen. Presoak bisitatzera jo-aten direnekin lotzen ditu harre-manak barneko egoeraren berriukaiteko eta informazioak zabal-tzeko. Danielle Mesple: «Batzuek-arras gutxik- ez dute deus jakinnahi, badira deus aldatuko ez du-gula erraten digutenak, baina usuerraten dugularik pertsonen es-kubideak eta duintasuna ziurta-tzeko gaudela hor, gure lana esti-matua da».
Borondate politikoaOIPren diru laguntza publikoengainbehera aipatzean, CecileMarcelek ñabardurak azpimarra-tzen ditu: «Ez dakit gu isilarazte-ko borondate politikorik bade-nez, ez nintzateke horraino joa-nen, baina segur da badela gu ez
sostengatzeko borondate politi-koa». Fase desberdinak izan diradiru laguntza batzuk apalarazi etadesagerrarazi dituztenak. 2015.urteko eskualdeetako hautes-kundeen ondorengoa zen lehenfasea. Eskuinera pasa ziren es-kualdeetako kontseiluen diru la-guntzak galdu zituzten orduan,Marcelek oroitzen duenaz: «Pen-tsatzen dut haiek printzipioz ara-zo bat zutela presondegietako es-kubideez axolatzen den elkartebat laguntzeko».Berrikiago, aspaldiko finantza
iturri zen erakunde batek du gibelegin. Lurraldeen berdintasunera-ko agentziak 2018an jadanikapaldu zituen behatokiari emandiru laguntzak, eta aurten kenduditu. Agentzia hori, Marcelenerranetan, «Lurraldearen kohe-siorako ministerioaren parte da:hiriko politikaren ardura du etaerraten digute beren aitzin kon-tua hiriko politiketan lehentasu-nezko publikoarentzat gordetzendutela, eta presoak ez direla ho-rien parte. Alta badakigu, hainbatikerlek ere frogatu dute, badelalotura zuzena auzo behartsu etapresondegien artean; baina poli-tikariak ez dira horretan sartunahi ere». Aurten galdu dute ereItsasoz Haraindiko Ministerioa-ren laguntza, baina kasu horretannotifikazio ofizialik izan gabe etaazalpenik batere ukan gabe.Irakurketa orokor bat eskatu-
rik, bere sentimenduaren berri
ematen du OIPko Frantzia maila-ko zuzendariak: «Estatuak ezduela kontra botererik behar etaez dela, bere iduriko, bere betebe-harra kontra botere horien finan-tzatzea. Alta eztabaida demokra-tikoaren bermea da».Bere iraupena arrisku erreala
izanik, OIP laguntza pribatueneskean hasi da berriki. Bi aste es-kaseko epean, 80.000 eurokodiru zama bildu du. «Ez da askiizanen epe luzean ibilmoldeaziurtatzeko, baina erakusten duinteresa badela», ziurtatu du zu-zendariak. Badaki ekarpen priba-tuena ez dela egonkortzeko bideaizanen ere: «Gure galdera nagu-sia da zein eredu ekonomikore-kin segitu ez badugu laguntza pu-blikorik, eta gure kausa ez denezpribatuentzat ‘salgarria’. Argi daestatuak behar lituzkeela ahalakezarri».
Presoak eta eskubideak2014tik 2019ra, 282.000 eurokodiru laguntza publikoak galduditu behatokiak. Alta, presoenkopurua goraka joan da arte bere-an. 72.000 preso lirateke estatufrantziarrean orain; «bake ga-raietan» zenbatu izan den kopu-rurik gorena, OIPren arabera.«Argi da hazka eta traba eragitendugula. Erraten da ez dela janariaematen dizun eskua ausiki be-har», dio Marelek, ironikoki.Presondegien behatokiak argi-
tara ekartzen dituen datuak, ana-
lisiak, lekukotasunak edo txostengotorrak (izan Dedansdehors‘barneankanpoan’ aldizkarianedo www.oip.orgweb gunean)ez dira bortxaz instituzio publikoguztien gustukoak. Presoen es-kubideez informazioa zabaltzendu gainera, batzuetan aldaketakere eraginez. 1995 urtetik 1998ra Beauvaisko
presondegian (Frantzia) izan ger-takari larriak salatu zituen, adibi-dez, behatokiak. Horren ondo-rioz, presondegiek kanpoko kon-trol bat ukan zezaten kanpainabat egin zuen OIPk; diputatu ba-tzuek presondegiak bisitatzekoeskubidea bereganatu zutenegun batzuk berantago. 2008an,askatasun gabetze guneen kon-trolatzaile orokorraren figurasortu zen, hori ere behatokiak pu-satu zentzuan. Presondegietakosanotasun eskasia, presoen laneskubideen defentsa eta beste es-kubideen alde urteetako lana erebadarama elkarteak.«Europako giza eskubideen
gortera Estatuaren eta presonde-gietako administrazioen arau
Frantziako presondegietako behatokiak (OIP) urteetanerakutsi du bere funtzioa zein den: presondegietako egoerakikertu, presoen eskubideez informatu eta, behar delarik,defendatu ere. Azken bost urteetan laguntza publiko anitzkendu zaizkio, %66 orotara. Baionan lekuko talde bat duenelkartearen iraupena jokoan da orain, diru mentsez.
OIP elkarteareniraupena jokoan
Baionako lekuko taldea lan bolondresean oinarrituada, baina OIP egitura behardute. GUIILAUME FAUVEAU
Gure galdera nagusia dazein ereduekonomikorekin segituez badugu laguntzapublikorik»Cecile MarcelOIPko Frantzia mailako zuzendaria
«OIP bete beteanpolitikoan ari da, etabere kontrakoerreakzioa politikoa da.Traba egiten du»Danielle MespleOIPko Baionako kidea
«Genepirekin ez bezala,politikarik egiten ezduten elkarteak badira.Ez dute deus salatzen,guk aldiz, egiten dugu»Kloe EtxamendiGenepi elkarteko Baionako kidea
‘‘
ITURRIA: OIP
OIP-REN BALIABIDEAK
Baliabide publikoak, eurotan Besteak, eurotan
424.211
142.107
387.354
450.040
811.565
592.147
2014
2019
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22a Astekoa
hausteak eramaten dituen elkar-te bat argi da are gutxiago sosten-gatua izanen dela», Danielle Mes-ple Baionako militantearen ustez.Ñabardurarik gabekoa da bere
irakurketa: «OIP bete betean ere-mu politikoan ari da, eta berekontrako erreakzioa politikoa da.Traba egiten du, agerikoa da». OIP ez bezala, Genepi elkartea
presondegietara sartzeko sortuzen: presoei kurtsoak edo aktibi-tate desberdinak proposatzeko.Baionako presondegian, haatik,azken bost bat urteetan sartugabeak dira elkarteko kideak.Presondegietako behatokiaribezala, diru laguntzak moztu ziz-kion gobernuak —zehazki JustiziaMinisterioak— duela bost urteinguru. Genepiko kide Kloe Etxa-mendik «pixkanaka gauza anitzkentzen» ari direla abisatu du:«Parekotasunik ezaren behato-kia bezala... Jendeek ez dituzteezagutzen gauza horiek, ondo-rioz ez dira ohartzen ere kentzendirela. Alta biziki inportanteakdira».
Salaketen eraginakGenepi ere Frantzia mailako el-kartea da, baina Baionan bestebide bat hartzeari pentsatzen ha-siak dira. Baionako presondegikozuzendari berriarekin bildu zireniaz eta, Etxamendik dionaz,«bera ados da sar gaitezen, bizikiirekia da gure aktibitateei». El-karteak, aldiz, erabakia du beste-
etan bezala Baionako presonde-gian ez sartzea. Kide lapurtarreklaster ezagutaraziko duten xedeberri batentzat, ondorioz, besteelkarte batekin lan egitea ereikertzen dute presoekin lan eginahal izateko.Duela 45 urte sortu zelarik,
presondegi barnera joaten zenbeste elkarterik kasik ez zen esta-tu mailan. Genepi elkartearendiru laguntzak kendu izanak ze-rikusia badu horrekin, Etxamen-diren erranetan: «Lehen beldurziren, Genepiri laguntzak moztuzgeroz nehork ez baitzien presoeiaktibitaterik proposatuko. Ge-roztik badira elkarte txikiak sar-tzen direnak eta, Genepirekin ezbezala, politikarik egiten ez dute-nak. Ez dute deus salatzen; gukaldiz, egiten dugu». Genepiko ki-deak berriz presondegira sartu
artean, adibidez, Gurutze Gorriakinformatzen ditu OIPko kideakbarneko egoeraz.Baionako presondegiko zuzen-
dari berriarekin jarrera aldaketabat sumatu dute presoekin lane-an ari diren elkarteek. «Iniziatibaberriak, argiagoak» onartzendizkio OIPko kide baionarrak,nahiz duda ukan «zer heinetarakomunikazioa ez ote den». Bainaziurtatzen du «baldintza preka-rioetan» izanik ere, aktibitategehiago egiten dela Baionako pre-sondegian, joan den udaberrianGraine de Liberte elkarteak eskai-ni baratzegintza tailerrarekin be-zala, besteak beste. Danielle Mesplek oroitarazten
du, halere, presondegiko baldin-tzak beti desberdinak direla:«Presoek aktibitateak ukan di-tzaten zaindariek utzi behar di-tuzte. Batzuetan arbitrarioki ezdituzte ziegatik ateratzen eta ezindute aktibitatera joan». Gainpo-pulazioak ere eragina du Baiona-ko presoen bizi baldintzetan,nahiz eta azken datuen berri ezukan: 75 lekuko presondegian,garaien arabera, 90 eta 110 presoartean zenbatu izan dituzte. Presondegietara elkartasuna
helarazteko lan egiten duten el-karteek, Cecile Marcelen arabera,beste elkarte guztien arazo berbe-rak dituzte: lan kontratu lagun-duen desagertzea eta, fundazioenfinantzazio apaltzearen ondorioz(ISF zerga desagertzearekin), itu-rri horretatik diru gutxiago kausi-tzea. «Elkarte mundua itotzen aridira neurri desberdinekin, eta,gurea bezalako batentzat, kausaez denez zabala...». Pribatutik fi-nantzatzeko esperantzak urriakdira Marcelen ustez. «Estatuak ezbagaitu laguntzen argi da priba-tuaren aldetik arrunt zaila izanendela». Dirua da bat, lan bolondresa
bestea. Kloe Etxamendik ez dulehen aldiz erraten: «Baionan ezda euskal presorik, baina badirapresoak halere. Baionako kartze-lan bada egitekoa».
OIP URTEZ URTE
Kronologia zehatzago bat ere
egin daiteke presondegien
behatokiaren lanak espetxe-
en arautegian ukan duen era-
gina agerian uzteko.
1997
Intimitatea.Preso diren per-
tsonen intimitate eskubidea-
ren aldeko kanpaina abiatu
zuen OIPk. 2003an familia bi-
zitzako lehen unitateen espe-
rimentazioan eragin zuen,
2009ko espetxe legearekin
orokortuak izan aitzin.
2003
Txostena.Frantziako preso
atxikitze baldintzen inguruko
lehen txostena argitaratu zuen
behatokiak. Geroztik egune-
ratua da txostena.
2015
Lan eskubideak.Presonde-
gira lanaren zuzenbidea sarra-
razteko kanpaina. Preso diren
langileen eskubideak aplika-
tuak izan daitezen lanean se-
gitzen du.
2019
Salaketa.Funtzionarioen bor-
tizkeriaz urte bateko inkesta-
ren emaitza argitaratu zen.
Aurten OIPk inkesta argitaratu du zaindarien bortizkeriak agerian utziz. G.FLAVEAU
20ESTIA INGENIARI ESKOLAREN IKASTURTE KOPURUA
Hogeigarren urteko Estia eskolako 230 ikaslek ukan zituzten ofizialki be-
ren urteko diplomak joan den azaroaren 16an, Biarrizko Midi Geltokian
egin gaualdian. Hogeigarren ikasle aldia du, beraz, Bidarteko ingeniari
eskolak. Horiekin, 18 masterdunek jaso zuten aitortza.
«Gizonek bizi ez dituztengauzak bizi dituzte emazteek.Inportantea da haien ikuspegiaukaitea arlo guzietan: lanean,elkarteetan, politikan...»
Claire LatailladeEgiazko Berdintasunaren Alde koordinazio taldekoa
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
ieh@hitza.eus.
%
Baxenabarren egiten ari diren PACkontrolak salatu ditu ELB sindikatuak
AINHIZE-MONJOLOSE bPAC diru laguntzak, ontsalaz, urri erditsuan
eskuratzen dituzte laborariek. Egun hauetan, diru laguntza horien in-
guruko kontrolak egiten dituen ASP erakundeko ikuskariak ibilki dira
Baxenabarreko etxalde batzuetan. «Kontrolak pairatzen dituzten la-
borariak diru laguntzen beha dira; etxaldeen egoera ekonomikoa kin-
ka txarrean jartzen du eginmolde honek», salatu du ELBk.
Irudia b Izura
Beilari-turisten eta elbarrituen guneaOstavals inguruaren aipamen zentro baten xedea aurkeztu berri du Daniel Oltzomendi Izurako auzapezak Eus-
kal Elkargoan, bere herrirako. Laborantza inguru horren ezagutza, etxe ekoizpenez hornitu jatetxea eta elbarri-
tuentzat «bizi gune bat» (Evah elkartearekin) bilduko lituzke 1,7 milioi euroko egitasmo horrek. «Bazterren aipa-
men gune baten egiteko helburu orokorra dugu, aiputik azietaraino. Ulertarazi nahi diegu bisitariei laborantzak
nola moldatzen eta eraldatzen dituen bazterrak», esplikatu du Oltzomendik. GUILLAUME FAUVEAU
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22aIritzia
MARRAZKIRITZIA Galtzagorri
BERTSOA
ITSASUAitor Sarasua, bertso ira-
kasle eta Bertsularien Elkarteko
lehendakari zenari omenaldia.
Amets Arzallus, Andoni Egaña,
Ainhoa Agirreazaldegi eta Maddi
Sarasua bertsolariekin, eta Ortzi
Idoate gai-emaile.
b Igandean, 16:30ean, Sanoki gelan.
URRUÑABertso afaria, Odei Ba-
rroso, Jon Maia, Irati Alcantarilla
eta Aner Peritz Euzkitze-rekin.
bGaur, 20:30ean, Pausu Xaia
ostatuan.
MUSIKA
AINHARBEHerriko besten karieta-ra, Edantza taldea, zikiro jaterako.
bBihar, 20:00etan, plazan.
BAIONAHeckel & Jeckel
eta Done.
bGaur, 21:30ean, Magneton.
DONIBANE LOHIZUNE Jesus Aured (akordeoia) eta Jesus
Martin Moro (organoa).
bGaur, 16:30ean, elizan.
DONIBANE LOHIZUNEEkiza eta Joseba Irazoki & Lagunak.
bBihar, 21:00etan, gaztetxean.
UZTARITZEOtxalde. bBihar, 20:30ean, Heraitzeko
kaperan.
URRUÑAEñaut Elorrieta
eta ikastoletako haurrak.
b Igandean, 16:00etan,
kiroldegian.
KANTUA
BAIONABaionan kantuz.
bBihar, 11:00etan, Lakarra plazan.
MAULE-LEXTARREXiberotarrak. b Igandean, 15:30ean, Maule
Baithan.
SARAOlhain ikastolako burasoen
kantaldia.
bBihar, 17:00etan, Lur Berri gelan.
ANTZERKIA
BAIONABakean dagoena bakean
utzi, Mirari Martiarena eta Idoia
Torregarairen umore bakarrizketa.
bGaur, 19:00etan, Epaiskan.
DONAPALEUKoldo Ameztoiren
Biderditan.
bBihar, 10:30ean, mediatekan.
LARRESOROAxut!, Artedrama
eta Dejabu Panpin Laborategiaren
Zaldi urdina.
bBihar, 20:30ean, herriko gelan.
LARRESORO Iduzkilore taldearen
Herriko Bozaketa Rubik konpai-
niaren Babesleku arrotzak eta
animalia bakartien hotsakantzez-
lanen emanaldia.
b Igandean, 16:30ean eta
18:00etan, herriko gelan.
UZTARITZE Ikasen 60. urtemuga
kari, Jokin Irungarairen eta Kattalin
Salaberriren ipuin emanaldia.
bBihar, 11:00etan, Ikas zentroan.
UZTARITZE Isturitzeko Gazteriataldeak David Ondartsen Eusko
dorreaeta Pantzo Hirigarairen
Dentistaemanen ditu.
b Igandean, 18:30ean, Lapurdi gelan.
HITZALDIAK
AIZIRITZE-GAMUE-ZOHAZTIEtxetiargoa Amikuzen, Jean-Clau-
de Mailharin Zabalik elkarteko ki-
dearen mintzaldia.
bBihar, 10:30ean, Gamueko
jauregian
MAULE-LEXTARREEmaztearenlekua euskal dantzan, Oier Araola-
za dantzari eta antropologoaren-
ren hitzaldia.
bBihar, 10:00etan, mediatekan
BESTELAKOAK
AZKAINEPirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizi dantza.
b Igandean, 11:00etan, Kiroletan.
BAIONAPijama gaualdia: irakur-
ketak eta kantuak.
bGaur, 19:30ean, Libreplume
elkartearen egoitzan.
DUZUNARITZE-SARASKETAEHKolektiboak, BLEk eta Argia
astekariak antolaturik: 100 urteko
paisaian 111 pauso. Inguruen bisi-
ta gidatua Jakoba Errekondorekin;
Idiartia etxaldearen eta Arto Go-
rriaren ezagutza Jon Harluxetekin;
bazkaria; Jakoba Errekondoren
111 hostoz eta orriz jantzi liburua-
ren aurkezpena; Buztinezko etorki-
zunaemanaldia Sustrai Colina,
Itxaro Borda, Ibon RG eta Pantxika
Maitiarekin
bBihar, 10:30etik goiti, Idiartian.
GABADIElirale konpainiaren en-tsegu publikoa O ikuskizunarekin.
bBihar, 15:00etan, herriko gelan.
KANBOPantxix Bidarten Odisea,
Kiribil konpainiarekin.
bGaur, 19:00etan, mediatekan.
UZTARITZEMaialen Alfaroren
Altxorraren bila liburuaren irakur-
keta.
bBihar, 10:30ean, mediatekan.
Irudiab Hazparne
Zinegin jaialdia hasia da,igande arteDantza—irudian—, Lou. Dantzan jo ta ke, Oinak lehertu nahian, Bi txiru-
la, Napardeath, Paseko txoriak, Soinujolearen semea, Teresaeta Galtza-
gorrifilm eta dokumentalak ikusten ahalko dira 8. Zinegin jaialdian, Haz-
parnen. Ikuska laburrak, 48 oreneko KliKlap, dantza poteoa, zine kon-
tzertua, eta gau absurdo bat izanen dira. www.zinegin-festibala.eu. BERRIA
Izerditan #9. Izerditankirol ema-
naldia parapenteari interesatu
zaio, Sebastien Arrietarekin para-
pente jauzi bat eginez. Bestalde,
Txomin Zubietak US Nafarroa
errugbi taldeko Beñat Seychal eta
Beñat Goikoetxea gomitatu ditu
elekatzera.
Gaur
17:45.Kulturalea, Mikel Markez
musikariarekin bere disko berriaz.
Bihar
18:00.Pilota zuzenean: Milafran-
gako Eskulari finala.
Etzi
09:05.Gure BazterrakLezotik.
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 22a Agenda
Joanes Etxebarria Hazparne
«Garaiak aldatu ditun», errandio Ttattolako lehen belaunaldikoMaialen Etxartek (Izturitze, 1978)Hegoa Banos Olabarriri (Hazpar-ne, 1996), irri artean. Gauza ba-tzuk ez dira aldatu, haatik: Haz-parne eta inguruetako herrietatikgazte saldoa juntatzen da orainoere Ttattola gaztetxeko dinami-kan. Duela hemezortzi urte aitzi-neko egoitzarekin gertatu bezala,gainera, jabeak egoitza berresku-ratu nahi duelako lokala utzi etabeste baten xerkatzen hasiakdira. Orain arteko egoitza utzi ai-tzin besta andana bat antolatzenari dira, azaroaren 29an hasirikurtarrileko azken astebururaino.Nola sortu zen Ttattola?
Maialen Etxart:Bazen Hazparnenelkarte bat, Hitzordu batzokiadeitzen zena, abertzaleen elkartebat. Bazuten lokal bat ostatu bate-kin, gela aski handi batean etahola... Uztekotan zuten eta gazte-ei proposatu ziguten hori hartzea.Guk pentsatu genuen gaztetxebat egitea leku horretan. Bildu gi-nen inguruko herrietako 60 batgazte edo, eta bilkuretan 30 elkar-tzen ginen. 1996an hasi zen, eta2000. urtea arte han egon ginen.Pribatu batena zen eta saltzekoasmoa ukan zuen, beraz hetsi zenhango Ttattola. Hasi ginen lokalbaten xerkatzen: nahi genuen le-hengoan bezala aski herri barne-an izatea, eta, aldi berean, askihandia kontzertuak antolatzeko.Atzeman genuen hau, berriz erepribatu batena, eta hasi ginen alo-katzen 2002an. 2004an ama izaneta ez nuen segitu.Nola gertatu da belaunaldien ar-
teko transmisioa?
M.E.: Justuki ez da izan hainbes-teko transmisiorik. Berriki aipatudugu politago izanen zela gehiagozaindu izan bagenu, ez baitugusobera egin. Guk utzi genuen,pentsatuz ez zela gehiago gureadinekoa, ondotik heldu zirengazteei, haiek berdin besteei...Pixka bat motibazioa galtzen ze-larik pasatzen zen eskua, trans-misio handirik gabe. Hegoa Banos Olabarri: Sartu etabaziren zaharrago batzuk. Gurelagun taldearekin sartu ginen, etaurte bat geroago haiek utzi zuten.Eginez ikasten da.Zer da orain arteko ibilbidean
gogoan atxikitzen duzuena?
H.B.O.:Bi mila gauza heldu zaiz-kit burura... Gogoan atxikitzendudana, gaztetxea beterik, bete-betea; Berri Txarrak-en kontzer-tuan bezala. Gure arteko bilku-rak, aperitifak, inauteriak.
M.E.:Oroitzen naiz hastapenekoTtattolan ginelarik gure ideia zelazinez gaztetxea merkea izatea;anitz ibiltzen ginen Hegoaldekogaztetxeetan —hemen ez zen so-bera eredurik— eta handik helduideietan beti ahal bezain merkeanahi genuen egin. Hori zen pixkabat gure ideologia. Oroitzen naizlau liberetan zela edaria eta joatenginela zigarretak erostera bestealdera eta merke-merke saltzenzirela, denek erretzeko eta edate-ko barne hartan. Gero oroitzape-nik onena enetzat, [lehen egoitza]hetsi genuelarik izan zen besta(Potato, Skunk, Etsaiak taldee-kin...). Anitz-anitz diru bildu zen,oroit naiz kontatzen eta irriz ari-tzeaz, ez baikenuen sekula hain-beste sos ikusi. Gero bilkura bategin genuen eta txekeak: txekeak
presoei, txekeak AEKri, txekeakXuriateari —proiektua hastean—. Inguruetako gaztetxeekin ha-
rremanak izan dira?
H.B.O.: Joan den urtean bildu gi-nen Iparraldeko gaztetxe guztie-kin, pixka bat ikusteko nola anto-
latzen garen eta partekatu ahalizateko gaztetxe bakoitzean egi-ten dena. Kanbon hasi zen; izanziren bizpahiru bilkura eta gurearteko afariak.Eta beste elkarteekin?
H.B.O.: Ikastolek gaualdiak anto-latu dituzte hemen, AEK-k ere,Aman Komunak gaualdi bat izan
zen, Hernandorena bertso finalaizan zen...M.E.:Presoen elkarteekin betida-nik, etorkinekin sostenguzko el-karteekin...H.B.O.: Eihartzearekin, Zineginfestibala... Beti beste elkarteekin
lan egin dugu. Batek he-men zirkoa egiten du, kan-tu errepikak egin dira...M.E.:Beti prestatu da Tta-ttola, izan dadin bilkuren-tzat edo bestak egiteko…
elkarte guztiek badakite ongi eto-rriak direla. Hastapenetik alokairuan hartu
da gaztetxea. Hautu bat zen?
M.E.:Hastapenetik eskainia izanzaigun aukera baldintza horietanzen: gure aitzinekoek jabe batipagatzen zioten lantegi zaharhura. Segida hartu genuen, ez zen
hautu bat, aukera bat izan zen, bi-ziki merkea baitzen. Garaian,dena den, ez genuen aukerarikikusten herriko etxearekin fitsiklortzeko. Ez genuen laguntzarikdeusetan, arrunt independentekiari ginen. Gero hetsi zelarik, egiaerran, gure lehentasuna lokal batatzematea zen ahal bezainbat he-rri barnean kokatua eta handia...Ez genuen beste aukerarik ikus-ten, pribatuengana joan ginen. Zergatik itxiko da Ttattola?
H.B.O.:Jabeek lokala berreskura-tu nahi baitute.Eta zuen xedea zein da?
H.B.O.:Ahal bezain fite beste gaz-tetxe baten ukaitea. Egia erran,hori jakin dugu urriaren 25 ingu-ru, eta ez genuen batere espero.Orain, talde bat ari da urtarril bu-kaera arte gaualdiak antolatzen,eta beste bat pentsatzen lokalari,zer ukaiten ahalko genukeen...Ikusten Euskal Herrian zer alter-natiba baden alokatzeari: Hen-daian okupazioa, Donibane Gara-zin erosi zuten, besteak herrikoetxeenak dira... Aztertzen ari garaaukera hoberena eta gure artekomotibazioa, aterabide bakoitzakez baitu suposatzen ber indarra.Zaharragoentzat zer erran nahi
du Ttattola zerratzeak?
M.E.:Denak pil-pilean, anitz aipa-
tzen da. Elkartzen garelarik, ez
dugu bilkurarik egin, baina hori
da gure aipagaia azken denbore-
tan. Atxikiak baikara leku honi
eta belaunaldiz belaunaldiko isto-
rio bat da. Oroitzen naiz hauek
[Hegoa erakutsiz] heldu zirela
Olentzero antolatzen genuelako
ttipientzat; orain, gure haurrak
gazte dira, eta, beharbada, sartu-
ko dira gaztetxean laster... Histo-
ria aski luzea da. Ohartzen gara
Hazparnen halako leku bat ukai-
tearen garrantziaz.
Lokal hau utzi aitzin bestak ira-
garri dituzue.
H.B.O.: Bai, alimalekoak! Azaroa-ren 29an gaualdia izanen da [An-tton Larrandaburu eta Bitxilore-ak, Entrexatak, Tristan Murgi,Horeba eta Laparretan]; aben-duaren 5ean Les Ramoneurs deMenhirs ariko da. Eguberriz etaurtatsez besta izanen da, eta urta-rrileko azken asteburuan alima-leko besta izanen da, alimalekoa. Azken hitza?
H.B.O.:Gaztetxeak segituko due-la eta lortuko dugula manera ba-tean ala bestean beste gaztetxe ba-ten ukaiten. Beharbada, Ttattola-ren bukaera da, baina beste zer-baiten hastapena; horrek ekar le-zake beste proiektu bat, positiboikusten dut. Beste borroka bat...lortuko dugu, ez dut dudatzen!
«Ttattolan elkarteguztiek badakite ongi etorriak direla»
Hegoa Banos eta Maialen Etxart b Ttattola gaztetxeko kideak
Berriki jakin da Hazparneko Ttattola gaztetxeak ateak itxiko dituela2020ko urtarril hondarrean. Lehen belaunaldiko kide ohi bat eta gauregungo taldeko kide bat elkartu dira orain arteko ibilbideari so egiteko.
J.E.
«Beharbada, Ttattolarenbukaera da, baina bestezerbaiten hastapena; ekarlezake beste proiektu bat»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko azaroaren 22a b0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.eus
top related