ostirala 2018ko urriaren 5a ix. urtea 369. zenbakia www ......aldaketa klimatikoa zentroan...
Post on 27-Jan-2021
9 Views
Preview:
TRANSCRIPT
-
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
ERLE BELTZA ELKARTEA
Erle Beltzaren Eguna antolatu du Euskal Erle Beltza elkarteak igandeko, BidarrainbTokiko erle motarenzabaltzeko lanean ari dira Euskal Herriko erlezainak, formakuntzaren eta hautaketaren bidez b 4-5
Erle beltzaren sustatzeko eguna
Historia Izurako Latsagakojauregiak Nafarroako erresuman
zer leku zuen azalduko du Asironek
3Klima aldaketa Alternatibaitzuliaren heltzea markatuko duasteburuak Baionan
2Ostirala
2018ko urriaren 5aIX. urtea369. zenbakia
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
-
Joanes Etxebarria Maule
Ekainean Paristik abiatu zenetik,
Alternatiba itzuliak 5.000 bat ki-
lometro egin ditu asteazkenean
Euskal Herrira iristeko, Mauletik.
Bihar, itzuliaren bukaerak mar-
katuko du Alternatiba herrixka-
ren hasiera. Duela bost urtekoa
egin zenetik, 150 Alternatiba he-
rrixkatik goiti egin dira guztira.
Aldaketa klimatikoa zentroan
ezarririk, «duela bost urte eraku-
tsi zen gaur eta hemen badirela
aterabide batzuk», Xabier Harlu-
xeten erranetan, aurtengoarekin
«beste oihartzun bat» ematea
dutelarik helburu. Bi edizioen ar-
tean, 2015ean Pariseko COP21
konferentziaren erabakia izan
zen: «196 estatuburuk aldaketa
klimatikoa aintzat hartu zuten.
Hitzartu zuten dena egitea 1,5
graduko batez besteko gorakada
ez gainditzeko. Gauza da akordio
diplomatikoa edo hitzetakoa
egon dela eta praktikan ez direla
hartzen behar diren neurriak»,
dio Harluxetek. Neurri zehatz ho-
rien herrixka gisa pentsatu dute,
hain zuzen, asteburu honetako
Alternatiba.
Zazpi engaiamenduBaiona Ttipia «erakusleiho ali-
malea eta animatua» izanen dela
iragartzen du antolatzaileak, al-
ternatiba desberdinen erakus-
leiho: «Bai hitzaldien bidez edo
praktiken eta demostrazioen bi-
dez, arlo bakoitzean ezagutzeko
zer posibilitate badugun orain eta
hemen aldaketa klimatikoa bo-
rrokatzeko». Zehaztasunera jo-
tzea dute ideia, eta norberak
urrats jakin batzuk egitea ere.
Parte hartzaileek dokumentu bat
ukanen dute zazpi desafiorekin,
zazpi engaiamendurekin.
«EDFren eskaintzatik atera-
tzen naiz, %100ean berriztagarria
den tokiko elektrizitate horni-
tzaile den Enargiara pasatzeko».
Hala dio lehen desafio edo engaia-
menduak. «Hori da Ipar Euskal
Herriko herritarrek ukanen du-
ten proposamen edo hautu berri
bat, ez dena nuklearra edo fosila,
tokikoa dena eta oraingo elektri-
zitatearen prezio berean». Bal-
dintza horietan, Harluxeti iduri
zaio ez dela «aitzakiarik gehiago
segitzeko aitzineko ohitura txa-
rrekin». Frantziako Estatuko he-
rritarrek Enerkoopera edo Hego
Euskal Herrikoek Goienerrera
pasatzeko parada ukanen dute
bertan.
«Elkartasuna eta partekatzea»
izendatu dute beste engaiamen-
duetarik bat. Etorkinekin elkarta-
sun sareko elkarte bati harreman
datuak uztea litzateke beste desa-
fio horren ideia, laguntza eskain-
tzeko: aterpetzeko, hizkuntza
ikastaroak emateko, des-
martxa administratibo-
entzat laguntzeko eta
abar. «Erakutsi nahi du-
gu elkartasuna aitzin eta
gero beharko dela; gero
eta gehiago nahasten den
klima batek zer ondorio
duen jendartean, zer mi-
grazio sortzen dituen eta
horrek zer aterabide gal-
degiten dituen». Egoera horren
parean, Harluxetek gehitzen du
«aterabide faltsuak ez daitezen
lehenetsiak izan», elkartasun bi-
dea hartzen dutenak lehenestea
helburu dutela.
Proposatzen dituzten beste al-
ternatibetan, nola ez, Euskal Mo-
netak badu bere lekua. Kide ez
dena kide bilakatzea eta kide de-
nak karta erabili ahal izateko
kontua irekitzea da, zehazki, en-
gaiamendua. Harluxeten hitze-
tan, Euskoak ahalbidetzen duena
gauzatzea da ideia: «Erosahalme-
na tokiko sareen indartzeko era-
biltzea eta ez kutsadura eta alda-
keta klimatikoa azkartzen dituz-
ten sare handien indartzeko».
Zazpi engaiamenduetatik hiru-
ri bederen erantzutea galdegina
izanen da: «Jendeek beharko
dute Alternatibaren gune berezi
batean, desafio-engaiamenduen
mahai nagusian, beren hautuen
berri eman. Ideia baita milaka al-
datzen bagara dena aldatzen due-
la». Pertsonalki, kolektiboki edo
lurralde mailan, «eskala guztiak
behar dira aldaketak lortzeko»
antolatzailearen erranetan.
Engaiamendu politikoakHerritarren engaiamenduak Al-
ternatiben herrixkaren zentroan
izanik, izanen diren hitzaldi eta
mahai inguruetan ere gaiak
oihartzuna ukanen du. Bizi talde-
ak egin duen «Euskal Herria bu-
rujabe» txostena aurkeztuko du
Euskal Herria Burujabe lantalde-
ko kide Nikolas Goñik igandean
10:30ean hasiko den mahai ingu-
ruan. Berekin Joseba Azkarraga
soziologoak, EHUko irakasle eta
trantsizio ekosozialean aditua eta
ELA sindikatuko idazkari nagu-
siak, Amaia Muñoak, «egiazko
burujabetza» bat zer ote den az-
tertuko dute arloz arlo. Xabier
Harluxetek azaltzen du inten-
tzioa: «Lurralde bat iraunkor, ja-
sangarri, solidario eta jiten diren
aldaketei egokitzeko gaitasune-
kin zer eskalatan asmatzen ahal
den, marrazten ahal den».
Arduradun politikoek ere hitza
hartuko dute, bestalde, institu-
zioetan hartzen ahal diren neu-
rrien berri emateko. Martine Bi-
sauta Euskal Elkargoko trantsizio
ekologikoaren lehendakariordea,
Damien Careme Grande-Synthe-
eko auzapeza eta Eric Piolle Gre-
noble hiriko auzapeza elkartuko
dira, besteak beste, «Esplikatze-
ko ditugun tresna berri hauek
nola aktibatzen ahal diren lortze-
ko trantsizio ekologikoa aitzina-
raztea gure eskualdeetan».
Harluxetek azken hitza balia-
tzen du zehazteko engaiamendu
zehatz horiekin «gerora egoerak
aldatzeko baldintzak» sortzea
dutela helburu.
Engaiamenduen AlternatibaAlternatiba itzulia bihar iritsiko da Baionara, ekainean Parisetik abiaturik, eta Alternatibaherrixkari hastapena emanen zaio b Herritarrei zazpi engaiamendu proposatuko dizkiete
Alternatiba itzulia asteazkenean iritsi zen Ipar Euskal Herrira, Zuberoatik. Bihar iritsiko da Baionara. A. BOISSIERE / ALTERNATIBA
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aGaiak
Parte hartzaileek dokumentu bat ukanen dutezazpi desafiorekin, zazpi engaiamendurekin
Arduradun politikoek hitzahartuko dute herrietan bezalaherri elkargoetan hartzen ahaldiren neurrien berri emateko
EGITARAUA
Alternatiben herrixka, duela bost
urte bezala, klima aldaketa ardatz
duen gogoeta gune bat izateaz
gain, bi eguneko besta handi bat
izanen da. Ekitaldi guztien berri,
www.bizimugi.eu atarian.
Bihar
11:00. Itsasuko laborari baten
gogoetak 2008-2017 liburuaren
aurkezpena, Mikel Hiribarren eta
Gilles Riviererekin, fakultateko
25. ikasgelan.
14:30.Ekofeminismoa, jendarte
jasangarria eraikitzeko estrategia?
Hitzaldia Aiala Elorrieta ekonomi-
laria eta Amaia Zufia historialaria-
rekin, fakultateko 25. ikasgelan.
17:00.Alternatiba itzuliaren hel-
tzea, Paul Bert plazan.
17:15.Mitin alaitua: Sistema alda
dezagun eta ez klima, Paul Bert
plazan.
18:30.Kontzertuak: Old School
Funky Family, HK et l’Empire de
Papier eta Glaukoma.
Igandean
09:00.Herrixkaren irekitzea eta
merkatua.
10:00.Animazioak eta tailerrak
17:00etara arte herrixka osoan
(etxe eredugarria, ezohiko bizikle-
ten entseguak, salda-egite parte
hartzailea...). Musika talde ibilta-
riak: Ibaialde Kokoro, Or Konpon
taldeko txistulariak eta Gaurko
Txistuak.
11:00.Bertso hamaiketakoa
Amets Arzallus eta Miren Artetxe-
rekin, arrautze eta xingar, Roland
Barthes zelaigunean. 12:30ean
bertso saioa Patxa plazan bertso-
lari berdinekin.
11:45.Euskal Herria komunean:
komunalak trantsizio ekologikoan
mahai ingurua. Xabi Larralde,
Beñat Etxebest, Itziar Madina eta
Bea Martxueta Perezekin, fakulta-
teko 127. ikasgelan.
13:00.Gure jantzien gibelean:
tokiko ekoizpen bat posible ote?
Tailerra Maialen Zamponi eta Jon
Kurutxeten eskutik, fakultateko
127. ikasgelan.
13:00.Artotekante, munduko kan-
tuak, Roland Barthes zelaigunean.
15:00.Patxaranga, Rock&Roll txa-
ranga, Garraioak eta mugikorta-
sun jasangarriak gunean.
17:30.Esperantza eta ekintza
garaia da. Hitzaldiak Genevieve
Azam, Mixel Berhokoirigoin,
Mariama Diallo, Cedric Herrou
eta gehiagoren ahotik, Paul Bert
plazan.
19:00.Kontzertuak: Danakil,
Zezenaren Taldea eta Zeze.
-
Iñaki Etxeleku
Oztibarreko ikastolako haurrek
Azmeko jauregia bisitatu dute be-
rriki: Latsaga. Nafarroaren histo-
riaz egin komiki bat landu dute,
eta, gaiari jarraituz, Euskaraz Bizi
buraso taldeak bi gaualdi antola-
tu ditu gaur eta bihar. Gaur, La-
tsagako jaunak parte hartu zuen
Albaniako konkistaz Alfonso Un-
griak 1983an egindako izen bere-
ko filma hedatuko dute. Bihar
arratseko, Iruñeko auzapeza iza-
teaz gain historialaria den Joseba
Asiron gomitatu dute, Latsagako
jauregiaz mintzatzera.
Bere historia tesiarentzat, Nafa-
rroako Erdi Aroko jauregiak az-
tertu zituen Asironek. Horien ar-
tean, Izura-Azmekoa. XIV. men-
de hondarrean, Karlos II.a
Nafarroako erregeak Latsagako
jaun Pesi galdegin zion 500 guda-
riko armadaren muntatzea, Alba-
nian nekezietan zen Beaumonte-
ko Luis anaia infantearen lagun-
tzera joan zedin. «Latsagako
jauregia kokatzen da, berez, Na-
farroan oso ohikoa zen kategoria
batean: armagintza buru jaure-
gia. Asko ziren horrelakoak, eta
Nafarroako erresumaren defen-
tsa sisteman sartzen ziren», es-
plikatu du Asironek. Bi maila zi-
tuen Nafarroako defentsa siste-
mak. Bata, errege gazteluak
deitzen zirenak, erregearen gaz-
telu gisa ekarriak: «Inportanteak
ziren, eta toki ezberdinetan koka-
tuak. Adibidez, Donibane Garazi-
koa Nafarroako garrantzitsuene-
tako bat zen». Gaztelu horien
pean, beste jauregi edo dorreak
baziren, nobleen eskuetan zire-
nak. Horietarik zen Latsagakoa.
«Beraz, Nafarroako defentsa sis-
teman rol garrantzitsua jokatzen
zuten. Rol horrengatik, bazeuz-
katen hainbat pribilegio edo es-
kumen. Sozialki sekulako ezagu-
pena zuten; ekonomia mailan,
errota eta halakoen jabe ziren. Er-
lijioan, mezetan eta hilobietan le-
hentasuna zuten».
Maila politikoan ere bazuen
leku inportantea: «Latsagako
jaunak parte hartzen zuen Nafa-
rroako gorteetan».
Eskumen militarra bazuten ka-
tegoria horretako jauregiek. La-
tsagakoaren gisan, Lakarra, Ez-
peleta, Baigorriko Etxauz edo Bi-
daxunekoek, besteak beste.
«Erregek konbokatu tokira joan
behar ziren erresumaren defen-
tsan». Militarki antolatzeko mol-
dea zuen hori Nafarroak Erdi Aro-
an, baina zaharkitua gelditu zena
gero Aro Modernoan. «Horrega-
tik, adibidez, Nafarroako konkis-
ta gertatu zenean, Fernando Ka-
tolikoa armada moderno batekin
etorri zenean, Nafarroak sistema
zaharra zuen, eta ez zen ibili».
Pisuduna EuropanErdi Aro hondar hartan ez zen
edozein erresuma Nafarroakoa,
Albaniako istorio hori seinale.
«Karlos II.a erregearen anaia,
Luis Beaumont printzea, ezkon-
dua zen Durazzoko dukesarekin.
Durazzo garai hartako Albaniako
hiri garrantzitsuenetarik bat zen.
Emaztearen eskubide dinastiko-
en defendatzera joan ziren hara».
Adriatikoko portu eta hiri han-
di batean eragina izateak erakus-
ten du zer toki zuen orduko erre-
sumen artean. «Nafarroa zen es-
tatu zaharrenetako bat. Ez zen
handia, baina ekonomikoki bere-
gaina zen, funtzionatzen zuen.
Bere merkatariak natural ibiltzen
ziren Baionatik Ingalaterrara,
Bretainiara... toki guztietara».
Erran behar baita XIV. mende ho-
rretan Baionak inportantzia zuela
Nafarroako erresumarentzat, ai-
tzineko mendean Hondarribiko
eta Donostiako portuak galduak
baitzituen Gaztelaren konkista-
ren ondorioz. «Baionan, bazen
Latasagako Nikolas izeneko bat,
segur aski Pesen familiakoa, mer-
kataria eta pisua izan zuena».
Jakina da, bestalde, Karlos II.a
erregeak eragina bazuela Euro-
pan: «Karlos II.ak —Frantzian Le
Mauvaisedo Gaiztoadeitzen du-
tenak— Frantziako koroa eskura-
tu nahi izan zuen, eta ez zuen lor-
tu, baina gutxigatik».
Aita sainduaren aitzinean ere
bazuen oihartzun Nafarroak,
Avignongo gortera joaten baitzi-
ren naturaltasunez hemengo jau-
nak; Latsagako jauna, konpara-
zione. Erran behar da Nafarroako
erregeek parte hartu zutela Guru-
tzadetan. Orduko Europan zuen
lekuaren beste seinale bat kausitu
du Asironek Grezian: «Orain dela
gutxi egona naiz Greziako Roda-
sen, eta garai hartako Europako
estatuen artean ikusi ahal izan
nuen Nafarroako armarria». Na-
farroatik kanpo bazituen lurral-
deak, bestalde: «Ez ahantzi Fran-
tziako iparraldean Nafarroak ba-
zeuzkala bere hiriak: Cherbourg,
Evreux, Mantes eta beste batzuk,
gehienak Normandia inguruan.
Pisuzko estatua zen. Momentu
batzuetan, bazeuzkan lurralde
zabalagoak Nafarroatik kanpo,
Nafarroan bertan baino. Batez ere
kontuan hartuz Normandian
zeuzkanak eta Biarnokoak».
Albaniarat joateko zutik ezarri
armadaren buru Beaumonteko
Luis bera jarri zuen erregeak, eta
haren ondoan hiru zaldun, hiru-
rak gaur egungo Ipar Euskal He-
rrikoak: Latsagako Pes, beraz,
baina baita Mahiot de Coquerel,
Urtubiako Juan eta Garroko jauna
ere. Nafarroako erresuman ez zen
nornahi, beraz, Latsagako Pes.
«Gutxik zuten zaldunaren kate-
goria. Txanbelaina izan zen bi
erregerekin gainera, Karlos II.are-
kin eta Karlos III.arekin. Beau-
mont batekin ezkondua zen; be-
raz, erregearen familiakoa zen:
erregeak berak, bere paperetan,
‘nire iloba’ deitzen zuen».
Latsagako jaunaren bizia bar-
natuko du Asironek bihar, baita
Azmeko gazteluak arkitektura
mailan duen interes berezia ere,
orduko Nafarroa hegoaldeko bes-
te jauregi batzuen eite baitu:
«Mantendu ditu Hego Nafarroa-
ko ezaugarriak. Latsagako jaure-
giak baditu haurride biritxiak Na-
farroa Garaian. Adibidez, Aratzu-
ri, Artieda oso-oso antzekoak di-
ra. Argi da konparatzen baduzu
Lakarrako gazteluarekin. Laka-
rrakoa denborarekin eraldatua
izan zen, eta hartu zituen ezauga-
rri frantsesak. Latsagakoak jarrai-
tzen du nafar ezaugarriekin».
dLATSAGAKO JAUREGIA
Gaur. 20:30. Albaniako konkista.
Bihar. 20:30. J. Asironen hitzaldia.
Biak, Izura-Azmeko Herriko Etxean
Azmeko jauregiak zuenmuntaren azaltzerajinen da Asiron biharIzura-Azmeko Latsagako jauregiak Nafarroako erresuman zuentokiaren berri emanen du Joseba Asironek bihar arratsean, IzurakoHerriko Etxean bGaur ‘Albaniako konkista’ filma hedatuko dute
Latsagako jauregia, 2015ean egin omentzean. ISABELLE MIQUELESTORENA
Latsagako Pes,bere garaiko gizon jakintsua
RLatsagako jaunaz egin di-
tuen ikerketetan, pertso-
na jakintsuna zela ohartu da Jo-
seba Asiron. «1393an, hil zene-
an, bere testamentuan agertzen
ziren liburu batzuk, eta hori ez
da normalean gertatzen. Adibi-
dez, badaude Esoporen fabu-
lak, Ysopet jartzen du; baita Ale-
xandro Handiaren bizitza eta
Artur erregearen taularen edo
mahai famatuaren inguruko
pertsonaia batzuen historia ere.
Beraz, gizon kultua zen. Ez da
normalean topatzen Nafarroa-
ko agirietan horrelako kultura
duen pertsona bat».
Haren itzalaren erakusle ere
bada beste xehetasun bat:
«Pentsa, Pes hil zenean, aita
santuak dirua zor zion, garai
batean egon zelako Avignonen
aita santuaren zerbitzuan».
«Latsagako jaunakparte hartzen zuenNafarroako gorteetan.Gutxik zuten zaldunaren kategoria»Joseba AsironHistorialaria
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Gaiak
-
4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2018ko urriaren 5aAstekoa
Iñaki Etxeleku Itsasu
Milaka urte
ditu erle
b e l t z a k
euskal lu-
r r e t a n .
Apis melli-
fera mellifera Pirinioetarik Es-
kandinaviaraino hedatu da men-
dez mende. Europa guzian kausi-
tzen den erlea da, beraz, erle
beltza edo erle basa. Haatik, Eus-
kal Herrikoak tokiko berezitasu-
nak baditu, besteetan bezala.
«Hemen ikusten dugun erle bel-
tza ez da Landetakoa bezalakoa,
berezitasunak baditu hemengo
ingurumenari loturik», esplikatu
du Fred Forsans Itsasu Pelloene-
ko erlezain eta Euskal Erle Beltza
elkarteko lehendakariak. «Adi-
bidez, aldaketa klimatiko gero eta
handiagoak bizi ditugu, eta gai da
horiei egokitzeko. Erregina, erru-
ten hasten delarik, tanpez hozten
badu geldituko da errutetik beste
erleen ez akitzeko». Beste ezau-
garri inportante bat du bazka guti
aski duela: «Erresalbu guti janez
bizitzeko gai da; erle aski soraioa
da. Azukre guti behar du; beraz,
ez dugu hainbeste bazkatzerik.
Abiatu nahi duen erlezain gai ba-
tentzat errazagoa da erle beltzen
ezartzea teknika aise gehiago es-
katzen duten hibridoak baino».
Erle beltzaren eztiak ere baditu
berezko ezaugarriak. «Erle hibri-
doa landare bakarrera doala erra-
na da. Erle basa —erle beltza,
hots— lore guztietara doa. Beraz,
kalitate hobeko eztiaren ukaiteko
parada gehiago duzu basarekin».
Halaber, ezkoarekin. Urteetan
barroaren kontra baliatu diren
tratamenduek ezkoa funditu
dute, eta ezkoak, gizena denez, zi-
kinkeriak oro atxikitzen ditu.
Zailtasun handiak dituzte gero er-
lezainek ezko garbien egiteko,
ezko bera baliatzen baita urte ba-
tetik bestera. Horretarik ateratze-
ko, Erle Beltza elkarteak beren
ezko hostoen egitera bultzatu
nahi ditu erlezainak. «Hostoen
egiteko mekanika bat erosi dugu,
erlezainek ez ditzaten eros Italia-
tik, Espainiatik edo nik dakit
nondik jin ezkoak, entrabaleko
kalitatekoak. Horrela, zuhaurren
ezkoa baduzu, badakizu ona
dela».
Kutsadura mota desberdinek
makur handiak egiten baitituzte
erleetan, jakina da. Lehenik, erle-
zaintzari lotu gaitza bada: barroa
akaroa. «Erleen hiltzea eragiten
duen arrazoi nagusia da, gaur
egun. Biziki akaro erasokorra da.
Badira tratamendu gero eta azka-
rragoak horren kontra, baina ba-
rroak ihardukitzen dio, eta emen-
datzen da. Antibiotikoen logika
bera da, nolabait. Arras kezkaga-
rria da». Erlezaintza biologikoan
ari direnek ikusten dute nekez
iraun daitekeela horrela: «Biolo-
gikoan direnetan badira urtean
zortzi aldiz tratatzen dutenak azi-
do oxalikoarekin, eta ikusten
duzu kofoineko metalezko partea
arrunt herdoildua sasoi bukae-
ran». Hain zuzen, euskal erle bel-
tzaren kontserbatorioak horri
buru egiteko lana hasia du azken
urte hauetan. Xedea da barroari
buru egiteko gai izanen diren erle
beltz erroen sortzea. «Ondoko
bost urteetan ez bagara heltzen
buru eginen duten erroen sor-
tzen, biziki neke izanen da erle
mulkoen atxikitzea».
Horri gehitu zaio liztor asiarra-
ren arazoa, ez dena ttipia. «Azken
bi urtetan doi bat ttipitua zen, bai-
na aurten berriz jina da gogor.
Itsasaldean bada franko, ur anitz
behar baitu liztor asiarrak. Men-
dialdean ez da hainbeste».
Erleari kalte egiten dion beste
iturria produktu kimiko kutsako-
rrena da. «Bistan da, pestizidak
badira. Hemen gaindi ez dugu so-
bera monokulturarik; beraz, pen-
tsa genezake neonikotinoideek ez
gaituztela hainbeste hunkitzen.
Haatik, bada har bat, Cirphis ize-
nekoa, belarra jaten duena, eta
pozoi biziki bortitzak baliatzen
dituzte laborariek horren kontra.
Aurten tratamendu kimiko ho-
riek emendatu dira azkar, anitz
lakasta eta zorri agertu baitira de-
netan aroarekin». Bortuan dituz-
ten erleekin arazo iturri handi bat
dute erlezainek: ardien bainu to-
kiak. Ardien bainu tokietan, ar-
tzainek zorri eta marmutxa mota
orotakoen garbitzeko produktu
kimikoak baliatzen dituzte. Fran-
tzian debekatuak diren pozoiak
dira, mugaz bestaldean erosten
dituztenak. Ardiak banaka pasa-
razten dituzten bainagietan saka-
tzen dute pozoia urarekin naha-
sia, baina problema da anitzetan
han berean uzten dutela ur kutsa-
tu hori. Erleak edatera joaten di-
relarik, ez du barkatzen, hiltzen
ditu. «Erle anitz galdu dugu men-
dian, eta ez genuen ulertzen.
Gune basa batzuetan genituen,
begiratuak, eta erle saldo osoak
galtzen genituen. Ulertu dugu
bainu tokietako produktuengatik
zela».
Tokiko erroa helburu
Esperientzia interesgarri baten
plantan ematera ekarri ditu erle-
zainak ardi bainagien ezbehar
horrek. Garaziko bortuko sindi-
katuarekin elkarlanean, ugaltze-
ko zentroa sortu dute kofoinak ja-
rriz Mendibeko Gasnatei leku
ezagunean. «Bilkura bat egin ge-
nuen Gasnatei inguruko laborari
guziekin, eta adostu genuen bai-
nu tokiak hustuko zituela aldiro
enpresa batek sindikatuak paga-
turik %80». Bidenabar, erle mota
nahasketarik ez gertatzeko:
«Ibar aski hetsia bilatzen genuen,
erleak lekuan berean egoteko gi-
san, ez zedin kutsadura genetiko-
rik gerta beste erle mota batzue-
kin. Ondorioz, Garaziko sindika-
tuak erle borturatze galde bat
duen aldi guziz eskatzen du erle
beltza izan dadin; bestela, debe-
katzen du». Baditu bere mugak
horrek, sindikatuak eremu ko-
munetan baizik ez baitu mana-
tzen. Funts pribatuetan gertatzen
dena ez dute menperatzen.
Kutsatze genetikoa ekiditea
xede, beti, beste inbasio bat dute
partida erle beltzen zainek.
«Gaur egun bada nagusitasun
handia duen erle mota bat, buck-
fast izenekoa. Erraten diote ‘erle
ideala’. Asmatu zuten, eta asma-
kuntza agiri bat jarri diote egileek;
aski harrigarri da laborantzan bi-
zidun bati halako jabetza agiri ba-
ten ezartzea. Mantsoa da, erregi-
nak nasaiki erruten du, ezti anitz
ekoizten du. Baina erle hibrido
horiek, agiripean direnez, toma-
teak bezala da, ez dituzu zuhau-
rrek umarazten ahal, behartua
zara urtero erreginen erostera».
Bai, baina, hara, erlea ibiltaria
baita, nahasten da beste erleekin:
«Kotxoak ehunka kilometro
egin ditzake ugaltzeko. Ez da
ardiekin bezala, zerradura artean
atxikitzen ahal duzuna. Beraz,
erleak gurutzatzen dira, eta
Erle Beltzaren eguna antolatu du Euskal Erle Beltzarenelkarteak, igandean, Bidarrain. Parada izanen dujakinarazteko zer lan egiten duen erle beltzaren begiratzekoeta garatzeko. Bidean dituen erronken artean dira erreginaekoiztea, erle hautaketa, erlezainen formakuntza etaeztitegi partekatu baten zutik ematea.
Erlearen gerorakotrabailuan
Erle beltzaren kontserbatorioa
Itsasuko gereziaren kontserbatorioaren
zuhaitzen artean du Erle Beltza elkarteak. I.E.
-
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Astekoa
kutsatze genetikoak sortzen dira.
Galtzen duzu tokiko erroa, eta
erle oldarkorrak bilakatzen dira.
Ez duzu gehiago deus kontrola-
tzen, eta larria da. Frantzian
buckfast horrekin ari dira tira-
ahala». Erraten dute kofoineko
100 kilo ezti ekoizten duela erle
horrek; erle beltzarekin ari dire-
nak 20 kilotan dira: «Diote ‘eztia
pixa egiten duela’ erle horrek.
Menturaz, baina erraten ez dute-
na da hamar erlekumetarik sei
galtzen dituztela, leher egiten
baitute. Gero, eztia arras merke
saltzen dute. Laborantza produk-
tiboaren logika da». Hego Euskal
Herriko erlezainek kasu handia
egiten diote horri, eta ez dute
uzten halako kolonizaziorik, erle
beltza zaintzeko gisan. Landetan
buckfast ekoizle handi-handi bat
bada, eta Ipar Euskal Herrian ere
azkarki sartua da.
Horregatik, erle beltzaren kon-
tserbatorioaren bidez, mantsoa
izango den erle beltza hautatu
nahi dute. «Bi hautaketa irizpide
baizik ez ditugu bilatzen ahal aldi
berean: mantsotasuna eta garbi-
tasuna. Garbitasuna da erleek ko-
foin baten garbitzeko duten gai-
tasuna. Kofoin bateko zikinke-
riak biziki ongi garbitzen dituzten
erleek eritasunei ihardukitzen
diete gehiago». Nola egiten da
hori? Erreginak errun duelarik,
ehun arroltze kentzen dituzte ko-
foinetik, moztuz; hiltzen dituzte
izozkailuan ezarriz, eta bihara-
munean berriz kofoinean ema-
ten. Horri esker ikusten ahal dute
erleek zenbat arroltze hil kendu-
ko dituzten. «Ohartu gara kofoin
batzuetan %45 kendu dituztela,
eta beste batean, %99. Beraz,
%99ko erroak atxikiko ditugu.
Gero, teorikoa da, ezen ikusi bai-
tugu barroa oraindik emenda-
tzen ari dela; beraz, ez dugu nahi
bezalako emaitzarik oraino».
Erronka ez du ttipia Euskal Erle
Beltza elkarteak, alimaleko lana
eskatzen baitu hautaketa, beha-
keta eta jarraipen lan horrek.
«Guk suertea dugu, Hego Euskal
Herriarekin egiten baitugu, eta la-
guntza handia da». Erbel egitura
sortu zuten Euskal Herri guziko
erlezainen artean hautaketa lana-
ren eramateko. «Erbelekin bere-
zitu gara erle beltz erreginen haz-
kuntzan. Batetik, erro hautaketa
egiten dugu, eta, bestetik, erregi-
na ekoiztea». Beste erle motekiko
eztabaida luze eta antzu batean
sartzeko partez erabaki dute erle
beltza zabaltzea ahal bezainbat.
«Deus ezagutzen ez dutenek, le-
hen kofoina hartuko dutelarik, ez
dute kasurik eginen beltza ala ez
beltza. Interneten bilatzen dute,
atzematen dituzte kofoinak, eta
hamarretarik bederatzi buckfast-
ak dira. Horregatik, gure helbu-
rua da eginahala erle beltzaren
erroen sortzea eskaerari erantzu-
teko». Gurutzatzerik ez den ere-
muak erdietsiz, gainera, erlezai-
nen autonomiara heldu nahi lu-
kete. Bakoitza bere erreginen
ekoiztera heltzen den egunean ez
baitu kanpoan erosterik.
Erlezainen bizibiderako ere
ikusten dizkio abantailak Pelloe-
neko laborariak: «Tokiko ekoiz-
pen bat izango da, eta buckfast-en
hedapen masiboa geldiaraz daite-
ke horri esker. Gainera, erregina
ekoizle izanen diren erlezainen-
tzat ogibide iturri gehigarria da».
Hain zuzen, ohartu dira usaiak ez
direla arras berak Ipar eta Hego
Euskal Herriko erlezainen artean
maila horretan. «Ipar Euskal He-
rrian buruan duguna da eztia
ekoiztea. Hego Euskal Herrian,
berriz, ezti kotsia egiten dute, bai-
na erlekumeak ere bai, eta erregi-
nak. Ulertu dute denetarik egin
behar zela. Euria biltzen baduzu
akaziaren eta gaztainaren denbo-
ran, eta idortea ondotik elarraren
aroan, eztirik gabe gelditzen zara.
Han, diru iturria bermatuko dute
erlekume eta erreginei esker».
Horri buruz joateko asmoa dute
beraz Ipar Euskal Herriko erle bel-
tzen zainek ere.
Formakuntza eta eztitegiaErle beltzaren garatzeko beste
funtsezko lana jendearen forma-
kuntza du elkarteak. Hilabetean
behin ikastaroak antolatzen ditu
erlezain amateurrentzat. Urtaroz
urtaro erakusten zaie nola era-
man kofoineko lana. Aldi berean,
Senpereko laborantza eskolak
sail bat sortua du erlezainen for-
matzeko, plantatzeko gero.
«Ongi da, elkarren osagarri baiti-
ra denak. Proiektu anitz ari dira
aitzina, emeki-emeki».
Bere bidea egiten ari da elkar-
tea. 80 erlezain badira gaur egun
Ipar Euskal Herrian erle beltzare-
kin ari direnak. «Bilakaera bat
bada, eta ongi dena da urtero
badirela ofizioz erlezain jartzen
direnak. Ez da aise, ikusi beharko
da denak helduko diren, baina
guk laguntzen ditugu», segitu du
Forsansek.
Eta garatze horretan beste
proiektu handi bat badute
buruan Erle Beltzakoek. Eztitegi
partekatu bat egin nahi lukete.
«Badira urteak buruan dugula.
Nahi genuke beste elkarte
batzuekin partekatu, bi hilabetez
baizik ez baitugu ezti egiteko
gelaren beharrik. Ez gara ariko
eraikin baten egiten bakarrik
guretzat. Itsasun, konparazione,
eraikin berria egin dute ehizta-
riek berendako, eta 200.000
euroko diru laguntza ukan dute
horretarako. Galdegin diegu par-
teka genezakeen; ez dute nahi
ukan». Abantaila asko ikusten
dizkiote baltsako ezti egiteko
lekuari: «Kostuen partekatzea.
Garbitasuna. Horrela jendeak ez
luke zernahi eginen. Inguru garbi
batean lan eginen luke, eztia ongi
egoteko hezetasun hein egokia
balukete. Kalitate berme bat
litzateke».
dERLE BELTZAREN EGUNEKO
EGITARAUA
10:00etan. Zein ingurumen natu-
ral erleentzat: hesiak, loreak, oihan-
peko laborantza, laborantza egin-
moldeak hitzaldia emanen du
Alain Canet adituak.
15:00etan. Erleen mozkinak eta
gure osasuna, Catherine Ballot-
Flurinen aholkuak apiterapiaz.
Egun osoan. Argazki erakusketa,
filma Beningo erlezaintzaz, ekoiz-
pen merkatua, erlezaintzako tres-
na salmenta, haurren xokoa, ani-
mazioak, jana eta edana.
Erle beltz bat lili batean lanean. HITZA
«Ondoko bost urteetanez bagara heltzen buru eginen dutenerroen sortzen, biziki neke izanen da»
«Bilakaera bat bada, eta ongi dena da urtero badirela ofiziozerlezain jartzen direnak.Laguntzen ditugu»Fred ForsansErlezaina
-
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
ieh@hitza.eus.
%
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5aIritzia
Zubietatik Larrunera, herri mugidak hazi
Joseba Alvarez Forcada,
Hartzea Lopez Arana eta
Ekaitza Adin Irastorza
Amankomunak sareko
kideak
Joan den irailaren 21etik
23ra, Lurralde Askea el-
karteak Iraultza Txikien
Kanpaldia antolatu zuen
Gipuzkoako Zubieta herrian.
Euskal Herriko herrigintza ze-
harkatzen duten zenbait gogo eta
kezka aztertzeko aukera izan da,
giro atsegin eta inklusiboan,
kolektiboetan dabiltzan jendeen
topalekua bilakatuz.
Hiru eguneko hitzordu horrek
interesa piztu eta perspektiba ba-
tzuk ireki ditu. Bizipen, ahultasun
eta gaitasunak aipatu dira, baita
helburu, prozesu eta pertsonen
arteko orekak, kanpoko espe-
rientziak eta beste hainbat gai ere.
Parte hartze zuzena segurtatzeari
dagokionez, feminismoak landu
balore eta praktikak finkatu dira
solasaldietan: elkarzaintza eta
entzuketa bermatu, zapalduenei
leku onuragarria eman edo goza-
menean konspiratu. Kultura
militante eraberrituen eskaerari
erantzun nahian, horizontaltasu-
nari leku aparta emana izan zaio
eta aniztasuna oinarri gisa hartu
da. Aspektu hauek guztiak gure
borroken historia hurbilean baz-
terrean gelditu direla oharturik,
ezinbestekotzat jotzen da, orain,
metodologia horiek erabiltzea.
Asteburu honek utzi beste az-
tarnen artean, hau nabarmen
daiteke: elkar ezagutzeko eta au-
rrera jotzeko joerak azalarazten
ari direla. Esparru desberdinetan
inplikatuak gaudenen artean,
trantsizio garaiak bizi ditugula
sendi dugu eta, etorkizunera be-
gira, bateratzeko espazioak eraiki
behar direla gero eta argiago ari
da sentitzen.
Potentzialak handiak dira, eta
dinamika sendoagoak eroso bul-
tzatzeko erreferente komunak
adostea izango da hurrengo pau-
soetarik bat, ahalduntze honek
ekarriko dituen galdera, kokapen
eta erabakiei denbora eta babesa
eskainiz.
Kontuak kontu, herri mugidak
benetako aktoreak bilaka daitezen
asko dago oraindik egiteko, baina
puzzle barreiatuaren piezak has-
ten ari dira lotzen.
Aman Komunak sarearen bai-
tan ere, sentimendu eta egoera
horiek partekatzen hasiak gara.
Bilkuretan eta auzolanetan, prag-
matikoak eta idealistak, gazteak
eta adinekoak, euskaldunak eta
erdaldunak, abertzaleak eta anar-
kistak gurutzatzen dira, elkarta-
sunak paretak mugi ditzakeela
konturaturik. Iniziatiba berriek
orok dakartzaten energiez blaitu-
rik, asanbladak kudeatzen, epe lu-
zeko kanpainak irudikatzen, ar-
gudioak publikoki esplikatzen
ikasten gabiltza, definitzeko eta
egituratzeko eskas ditugun euska-
rriak elkarrengandik harturik. Bi-
deari ematen ari zaio garrantzia,
momentuz analisi sakonetan erori
gabe, konplizitatean aritzeak gor-
puztuko gaituela segur izanik.
Kasu guzietan, ez gara inoren
abangoardia izateko sortu, herri-
gintza eta autogestioa beste asko-
rekin batera azkartuko dituen
elementu aktiboa bilakatzeko
baizik.
Xede hauek akuilatzeko,
datorren urteko agorril bukaeran
Miarritzen eginen duten G7 gailu-
rrari begira jarri gara jada. Eredu
kapitalistaren defendatzaileen
aurrean, herri mugimenduen
erresistentziak eta alternatibak
plazaratzeko unea izanen da, jen-
deen, naturaren eta herrien izaera
eta eskubideen alde. Agian, bata-
sunean eta berezitasunean anto-
latuko diren protestak zedarria
izanen dira biharko indar ezker-
tiarren birkonposatzeko eta
aliantzak mahai-gaineratzeko.
Horretarako, gauden guztien ar-
tean kohesiora jo behar dugu, be-
girunez eta xilkokeriarik gabe.
Bestalde, Zubietan erraustegia-
ri ezetz erraten diote. Ez dira ba-
karrak. Nafarroa hegoaldean AH-
Tari, Iruñean eta beste tokietan
gune askeen kontrako erasoei,
errefuxiatuekin elkartasuna trin-
kotzen ari da, espezismoa gaitzes-
ten, ikasleak antolatzen, eta abar
luzea. Soro askotan lurra iraul-
tzen ari da, belaunaldi gazteenen
ufada eta ilusioekin, etorkizune-
ko intsumisioen ereiteko.
Mezu bera eramanen dugu
datorren urriaren 13 eta 14an
Larhunen egin asmo duten
proiektu turistikoaren kontra
prestatu dugun kanpaldiarekin.
Han ere ageriko da jendarte oso-
rako ekartzen dugun egitasmo li-
bre eta irekia: naturaren kaltetan
den lurraren salketa politika ez
dugu onartzen; etekinen mende
ez den jendarte batean bizi nahi
dugu, hesien ordez zubiak eraiki-
tzen dituen mundu batean.
Zatozte gurekin Larhun gaine-
ko geltokira, bizkar zakuan ekarri
anoa eta ideiak ugari, urteetako
bidaia elkarrekin egiteko abia-
tuak baikara.
Lurra eta askatasuna!
Naturaren kaltetanden lurraren salketa
politika ez duguonartzen; etekinen
mende ez denjendarte batean bizi nahi dugu,
hesien ordez zubiakeraikitzen dituenmundu batean
Irudiab Muskildi
Aldekoen eta kontrakoen margo lehiaFrancois de Rugy Frantziako trantsizio ekologikorako ministro berriak hitzemana du Esloveniako hartz berri bat
sarraraziko dutela Pirinioetan urri honetan. Kontrako jarrera biziak berpiztu ditu horrek Biarnon eta Zuberoan.
Biarnon, zenbait ibarretako biztanle batzuk armaturik ibilki dira gauaz hartzaren libratzearen barrandatzeko.
Zuberoan ere kontrako iritzi franko entzun dira laborari munduan eta hautetsien artean. Oxkaxeko lepotik hur-
bil diren zikinontzi hauen gisan, pareta anitz adierazpen euskarri bilakatu dira bi aldeentzat. JOANES ETXEBARRIA
«Itsasaldea izanen da eremurikhauskorrena ondoko urteetan.Turismoan, ekonomian, lurraldeantolaketan, laborantzan zehar-gogoeta egin behar dugu»
Martine BisautaEuskal Elkargoko trantsizio ekologikorako presidenteordea
Zazpi finalista lehian dira Garaziko Itzal Aktiboa arte garaikideko sarirako
DONIBANE GARAZI bItzal Aktiboa elkarteak plantan eman sariketa
GazteArteaerakusketaren estreinarekin eta sari banaketarekin buru-
ratuko da gaur, Donibane Garaziko Apezpikuen presondegian. Zazpi
artista, zazpi finalista dira epaimahaiak hautatu dituenak eta beren
obrak erakusketa kolektibo horretan aurkeztuko dituztenak. Nafarro-
ako Uharte Arte Garaikideko Ekoizpen Zentroko Nerea de Diego ko-
zuzendariaren lehendakaritzapean bildu epaimahaiak 34 hautagairen
artean hautatu ditu Taxio Ardanaz, Luis Olaso, Maite Pinto, Miriam
Isasi, Maria Jimenez Moreno, Thomas Loyatho eta Lea Vessot zazpi fi-
nalistak. «Finalistek margolaritzatik bideogintzaraino zabaltzen den
alor aniztasun bat ordezkatzen dute», diote Itzal Aktiboako antola-
tzaileek. 2.000 euroko saria finalista bati emanen zaio erakusketaren
estreinatze egunean, hots, gaur. Estreinaldia ostiral arrats honetan
eginen baita, Apezpikuen presondegiko erakusketa gelan, 18:30ean.
Sartzea urririk da. Erakusketa azaroaren lehenera arte ikusten ahalko
da, asteartez salbu, egun guziz.
-
MUSIKA
BAIONAEzin Eta, Fizt & Furiuz
eta Torheit taldeen kontzertuak.
bGaur, 21:30ean, Le Magneto
aretoan.
BAIONAZortzi taldea.
bGaur, 18:15ean, Hiribarneko
mediatekan.
BIARRITZDeWolff, This Will
Destroy Your Ears eta Slift taldeen
kontzertuak.
bOstegunean, 20:00etan, Atabal
aretoan.
HENDAIA Elise Archambault
kantari lirikoa eta Jean-Christian
Irigoien Galtxetaburumusikaria,
Kaperan A Kapela zikloan.
bBihar, 19:00etan, Abadia
behatoki jauregian.
BESTELAKOAK
ANGELUAngelu Ezagutu-ren 4.
aldia. Erakusketa Georges Berges
margolariaz, Joseph Cazaliz arki-
tektoaz, Gelos anaiez eta Triana
etxeaz, eta hitzaldiak.
bAsteartean, 14:00etatik 22:00etara,
herriko etxeko besta gelan.
BAIONAD’una lenga l’autra, musi-
ka zeharkaldiak Zuberoatik Limou-
sineragaualdi berezia. Hitzaldia,
mahai ingurua eta kontzertua.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Arteen Erdigunean.
BAIONAEtorkizuna Eraikiz, Eusko
Ikaskuntzaren XVII. kongresua.
bGaur, 09:15etik 17:30era,
Baionako Antzokian eta
Elkarteen Etxean.
BAIONAHaizebegi festibala:
musika eta musikaren inguruko
gogoetak.
bUrriaren 14 arte, hirian zehar.
HENDAIA Inondik inora ikuskizu-
na, umorea eta poesia. Aktoreak:
Leire Ucha, Aiora Sedano, Patricia
Urrutia.
b Igandean, 17:00etan,
Mendi Zolan aretoan.
SENPEREAdi-adi, izan hadi! ikus-
kizuna: Mixel Ducau musikariaren,
Ekaitz Goikoetxea bertsolariaren,
Eneko Galdos dantzariaren eta
Andoni Salamero olerkariaren
parte hartzearekin.
bBihar, 18:00etan, Larraldea
etxean.
SENPERESorginkeriazhitzaldia.
bAsteartean, 19:00etan, Larraldea
etxean.
Irudiab Hazparne
Hernandorena sariarenbila doaz sei finalistakHiru kanporaketetatik sei bertsolari sailkatu dira aurtengo Hernandorena
sariketaren finala jokatzeko: Aitor Servier, Asier Galarza, Jon Gurrutxaga,
Txaber Altube, Maialen Akizu eta Eli Pagola. Gaur izanen da bertso saioa,
Hazparneko Ttattola gaztetxean, 21:00etan. Finalean epaile izanen dira
Abel Zabala, Eneko Bidegain, Joakin Arregi eta Zuhaitz Olazabal. BOB EDME
Zure Esku.Denboraldi berria ha-
siko du Zuzenean zure esku saio
parte hartzaileak, eta parte hartze-
ko deia ireki dute. Igandean, Le-
keitioko Euskal Zine Bilerak eta
Euskaltzaleen Topaguneak anto-
latzen duten Kameratoia lehiaketa
izanen da aipagai, 17:30ean.
Bihar:
20:45.Eskubaloia, Atharratzetik
zuzenean.
Igandea:
11:30.Alternatiba herrixkatik saio
berezia, zuzenean.
15:00.Nafarroa taldearen errugbi
partida, zuzenean.
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 5a Agenda
-
Joanes Etxebarria Amenduze
Aitaren enpresako biltegia zenatailer bilakatu du Celine MirailhArrosagaraik (Amenduze, 1981).Egun, haur eta helduen arte tailerbilakatua du, baina aitarekin hasitindatzaile bidea segituz. Familia-ren sostengua «xantza bat» izandela dio, hartu nahi zituen bidee-tan barnatu ahal izan delako.Tindaketan hasi zinen aitarekin.
Beti marrazten nuen, nahi nuenmarrazkiaren inguruan zerbaitegin, baina zer egin? Ez zara taulaegitetik bizi. Aita artisaua eta amagizarte laguntzaile, bortxaz bada-kizu behar dituzula zangoak lu-rrean ukan. Aitarekin hasi nin-tzen; gero, arte plastikoen baxoaegin nuen, CAP bat margolari-tzan, eta, Parisen, trompe l'oeileskola bat egin nuen. Aitarekinlan egitean zerbait gehiago pro-posatzen nuen, eta egia da jende-ek maite dutela emazteen parte-tik ukaitea beste kontseilu bat.Alde horretatik irekiak dira![Irriak]. Gero, osasun arazo txi-kiak ukan nituen, eta ari nintzennola behar nuen segitu, nire lanamaite dut, sorkuntza maite dut,marrazketa eta erakusketak egi-ten nituen. Hala asmatu nuen eneenpresa bitxia. Usu ari naiz goize-tan xantieretan eta hemen, taile-rrean, arratsaldetan. Hemen na-hasten ditut elbarri, autista, zahar—erretretadun gazteak—, gazte...Maite dut trukaketa sortzea. Emazte izateak bakarrik alde
onak ditu etxegintzan?
Zure probak egin behar dituzu,hori segur da. Emazte bat ikustendutelarik, ari dira: «Kasu, orainkaka heldu da; ukanen ditugu ali-maleko ideiak, zaila izanen da...».Xantier batean egon nintzenemazteak deiturik eta gizona ufa-ka. Hasi eta ikusi naute lanean,gero ikusi zuten aitzinatzen nin-tzela eta ez nintzela hor polit egi-teko. Eta arratsaldean tipoak: «A,bai, halarik ere...». Astebururakoikusi zuen hastean errana eginanuela. Beste gizon batek erran zi-dan gela bat uzteko, berak tinda-tuko zuela. Goizean egin nuen su-kaldea, korridorea... Berak arra-tsalde osoa pasatu zuen gela ttipibat egiteko, eta erran zidan: «Lanbat da!». Egia neska izanik beharduzula oraindik proba gehiagoeman heltzen zarela, seriosa zare-la, garbia zarela... Alderantziz, aurreiritzietan,
«normalagoa» da alde artistikoa
emazte batek ukaitea.
Arrunt! Badut lagun tindatzailebat, eta zerbait proposatzen due-larik ez dute entzuten batzuetan.
Erraten du baduela lagun bat,neska bat, eta hor aldatzen da. Te-lebistak ere egiten du hala era-kusten dela. Orain heldu dira gaz-te batzuk... plazer egiten du, ze-ren badituzte proposamendesberdinak. Gazte berri horiekmodernoagoak dira, eta errazkia-go ari gara lanean horiekin. Aita tindatzailea, ama gizarte la-
guntzailea... Zu, bien arteko na-
hasketa?
Bai, pixka bat hori da, hibrido bat.Tinduan ari zarelarik ere, jendeenetxean sartzen zara, eta sozial pix-ka bat egiten duzu, zeren beharduzu atzeman zer maite duten.Marrazketa kurtsoan berdin da:konfiantza ematen diezu zurekontseiluen bidez. Azken finean,biak lotzen dira nonbait. Pixkabat abstraktua zen hasieran, bai-na pixkanaka oreka bat kausitu
dut bien artean. Jendeekin truka-keta horren sortzea, sartzen zarahaien bizian, lasaitzen dira... horibiziki polita da. Euskal Herriko etxeak, kanpo-
tik, usu berdinak dira. Etxeetara
sartzean zer ekartzen diezu?
Logelak berritzen ditugu, bainapertsonalizatzen ditut. Logelagarbituko dut, tindatuko, hauta-tuko dugu zer kolore maite du-ten... Ni ez naiz baitezpada modansartzen, zeren bakoitzak badubere gogoa eta behar da pentsatudenboran irauteko dela, ez sei hi-labeterako. Nire gauza hori da:praktikoa, polita, goxoa eta buka-eran egiten ahal duzu marrazkittipi bat horren gainean. Haur lo-gela anitz egiten ditut; joaten naiz,eta arratsalde batez marrazki batasmatzen dugu eta murru gaine-an egiten dugu. Behar da pentsatu
hamar urtez egoten dela, hobeduzu pentsaketa bat ukaitea aitzi-netik. Sorkuntza bat da barnean,baina ez beti modernoa; entsea-tzen naiz bakoitzaren gustuaulertzea. Badira hamar urte horretan ari
zarela. Etxe batzuetan egin du-
zunarekin harritua izatea gerta-
tu izan zaizu?
Bai. Batzuetan desafio batzukemanak izan zaizkit. Adibidez,Uhartehiriko gazteluan sartunintzen, eta sabaia dena liliz beteazen, biziki ederra, zahar-zaharra.Erran zidaten berritu behar nue-la, arranjatu, moldadurak erenola berriz egin behar izan nuenasmatu... Beti behar dut ideiaatzeman. Bukaeran, aitak erranzidan eroa nintzela halako xan-tier bat hartzeko. Pentsaketaegin, zerbait atzeman, eta egiten
duzu. Ikasleei, jendeei berenetxean, beti erraten diet: «Ez daproblemarik: beti bada soluziobat, atzemanen dugu zerbait!».Sorkuntzan ere ari zara.
Badira lau urte ez dudala soberadenborarik ene sorkuntza pertso-naletan aritzeko. Aldiz, jendeekgaldegin, eta, gai ezberdinen in-guruan, horiek bai egiten ditutnoiznahi. Nahi nuke denbora pix-ka bat gehiago, baina hala da, pa-zientziarekin denbora pasatukoda. Haurrak gazte dira; orduan,etxea, lana, enpresa... denboramurriztua da, baina berriz jinenda. Haurrak handitzen dira!Zure tailerreko kurtsoak nola
egiten dituzu?
Maite dut jendea nahastea. Ez dutegiten kurtso bat denek gauzabera egin dezaten, ez. Kasu bakoi-tzari egokitzen naiz. Zahar etxee-tan ibiltzen naizelarik batzuekparkinsona badute, besteakitsuagoak dira... Bakoitzarentzatatzeman behar dut zer egiten ahalduten eta nola. Hori oso interes-garria da. Arte terapia egitea be-zala da pixka bat. Aipatu duzu autista bat zure tai-
lerrera heldu dela. Artea adie-
razpen bide bat da.
Badira lau urte bat heldu dela. Bi-ziki itxia da, ez dugu biziki entzu-ten orain ere. Baina jendea pasa-tzen baita, usatzen da jendeek be-re lana ikustera, konplimenduakukaitera. Biziki ontsa marraztendu. Orain ohartzen gara ingururabegiratzen duela; lehengo egune-an eskuan min hartu nuen, etagaldetu zidan zer ukan nuen. Horierrateko bere burbuilatik aterada. Orain irriarekin heldu da,«egun on» erraten du. Bere hezi-tzaileekin ohartzen gara, hemenjende anitz pasatzen baita, usa-tzen dela inguruan jendea ukaite-ra. Hastapenean beti Fiat Pandabat marrazten zuen, beti ber ma-neran. Gero galdetu nion bere au-toa nora joaten den, eta mendiaegin zuen, hondartza... Lan luzebat da, eta ikusten dituzu hobe-kuntza ttipi horiek. Gero, badiragaraiak non jaisten diren eta horizailago da, baina hor gara entsea-tzeko elkarlanean haien egitura-ko jendeekin zerbait ekartzeahaien bizietan. Artearen bidez,maite dituzten gauzekin, lortzenahal duzu gauzen lantzea. Zaharetxeetan, batzuetan ez dute eskubat ontsa baliatzen; moldatzenahal duzu lan bat eginez pintzelbatekin manera batez. Ohartzenzara pixkanaka adreta bilakatzendela. Artearekin, burmuina osokilantzen da: pazientzia, jestu finak,koloreen hautatzea, ausartzea...
«Tinduan ari zarelarikere, sozial pixka bategiten duzu»
Celine Mirailh Arrosagarai b Margolaria
Tindatzailea da, margolaria, artista. Kurtsoak ematen ditu bere tailerreanbelaunaldi desberdinak nahasiz eta artea sozialarekin uztartuz. Duelahamar urte, Mila Kolore enpresa sortu zuen aktibitate horiekin guztiekin.
JOANES ETXEBARRIA
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2018ko urriaren 5a b0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.info
top related