ordenagailua

Post on 13-Jun-2015

363 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Ordenagailua makina elektroniko bat da, informazio tratatzeko memoria eta programak dituena ,

Hardwarea

Hardwarea. Ordenagailuaren atal fisikoa da.

Hardwarea ordenagailuaren osagaien multzoa da.

Softwarea. Programak dira; hau da, ordenagailuak funtzionatu ahal izateko eman beharreko aginduak.

Prozesatzeko Unitate Zentrala, mikroprozesadore ere.

Txipek osagai elektroniko asko dituzte, zirkuituak osatzen dituztenak, eta silizio plaka baten gainean jarrita egoten dira .

PUZ ordenagailuaren osagai nagusia da; ordenagailuaren “garuna” dela esan daiteke.

Unitate aritmetiko

logikoa (UAL). Eragiketa matematikoak egiteaz arduratzen da.

Prozesatzeaz arduratzen da.

Izenak adierazten duen moduan, edukia irakurri bakarrik egin daiteke

Memoria honek gordetzen dituen datuei esker, ordenagailuak funtziona dezake eta PUZa beste osagai batzuekin komunika daiteke.

Edukia ezin da aldatu, ordenagailua egiten denean idazten baita, eta ordenagailua itzaltzean ez da ezabatzen.

Memoria hauen edukia alda daiteke, hau da, irakurtzeko eta idazteko memoriak dira.

Baina ordenagailua itzaltzen denean memoriaren edukia ezabatu egiten da.

RAM memoriak ordenagailuan exekutatzen ari diren programak edo datuak aldi baterako gordetzen ditu.

Dentsitatea, datu kopuru jakin bat edo informazio kopuru jakin bat gordetzeko.

euskarriak duen edukierarekin lotutako kontzeptua da.

Gaur egun, gehien erabiltzen diren disketeak dentsitate handikoak (HD) dira;

Ordenagailuari ematen zaion informazioa diskoetan eta zintetan gorde daiteke.

Informazio hori memoria unitate horietan gordeta geratuko da, erabiltzaileak nahita ezabatu arte.

Disko malguek edo disketeek 3 ½ hazbeteko formatua dute eta 1,44 Mb-ko edukiera.

Ordenagailu batetik bestera informazioa transmititzeko dira.

Disko gogorrek 60 Gb-ko edukiera edo handiagoa izaten dute. Normalean ordenagailuaren barruan egoten dira.

Zinta magnetikoek disketeek eta disko gogorrek baino askoz ere informazio gehiago gordetzeko balio dute.

CD-ROMak laser izpien bidez irakurtzen diren disko konpaktua dira, informazio asko gorde daiteke: 700 Mb.

DVD diskoak, CD-ROMen antzekoa, datu bolumen handiagoa gordetzeko gai dira. Hauek izpien bidez irakurtzen dira.Ordenagailu askok DVD irakurgailua edukitzen dute.

Badaude zenbait esparrutan asko erabiltzen diren sarrerako beste periferiko batzuk:

Eskanerra. Inprimatutako agiriak ordenagailuan sartzeko

erabiltzen da Barra kodeen irakurgailua. Supermerkatuetan eta biltegietan

erabiltzen da produktuak identifikatzeko. Banda magnetikoen irakurgailua. Banda magnetikoak

irakurtzeko erabiltzen da. Ukipeneko pantaila. Periferiko hau gero eta gehiago

erabiltzen da. Joysticka. Palanka bat eta botoi batzuk dituen gailua.

Ordenagailuetako jokoetan erabiltzen da.

Periferikoak ordenagailuaren barrukoa eta kanpoko mundua lotzen duten gailuak dira.

Zereginaren arabera, periferikoak sarrerakoan, irteerakoak edo sarrera/irteerakoak izan daitezke.

Sarrerakoak. Ordenagailuan datuak eta aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen dute.(TLEKATUA, SAGUA)

Irteerakoak. Datuak prozesatu ondoren ordenagailutik informazioa ateratzeko balio dute. (PANTAIA,IMPRIMAGAILUA)

Sarrera/irteerakoak. Ordenagailuan datuak sartzeko eta hortik informazioa ateratzeko aukera ematen dute. (MODENA)

Ordenagailuen teklatuak idazmakinen teklatuen antzekoak dira, baina, ordenagailuen teklatuek beste tekla batzuk dituzte, funtzio jakin batzuetarako. Teklatuari esker, datuak sar daitezke.

Sagua ordenagailuari lotuta dago, zure eskuaren luzapen moduko bat da pantailan. Saguaren forma esku azpiari moldatzen zaio, eta, gutxienez, bi botoi ditu: ezkerrekoa, eta eskuinekoa.

Saguaren ezkerreko botoiaren bidez, oinarriko zenbait eragiketa egin ditzakegu:

Aukeratu. Ordenagailuak zer elementuri eragin dion jakin behar du.

Ireki. Dokumentu, aplikazio edo karpeta jakin bat irekitzeko.

Arrastatu. Saguarekin ikono edo testu bat pantailan zehar mugitu eta nahi dugun lekura eraman dezakegu.

Dokumentu, hitz edo paragrafo baten gainean jarri, aukeratu eta saguaren eskuineko botoiarekin klik egiten bada, lanean hari garen dokumentuari aplika dakizkiokeen funtzioen segida bat agertuko da pantailan.

Pantaila irteerako periferiko bat, telebista pantailen oso antzekoa dena.

LAU BOTOI DITU: Piztu eta itzaltzeko

botoia. Distira. Kontrastea. Piztuta edo itzalita

dagoen adierazten duen argi bat.

Irteerako periferiko honen bidez, informazioa zenbait euskarritan inprima daiteke.

inprimagailu bakoitzak inprimatzeko prozesuan

erabiltzen duen teknologian datza.

Modemak elkarrengandik urruti dauden ordenagailuen arteko komunikazioa egiteko aukera ematen du.

Bi motako modemak daude:

Barrukoa. Ordenagailuan instalatuta dago eta telefono lineari konektatuta.

Kanpokoa. Ordenagailuaren portu bati eta telefono lineari konektatuta egoten da.

Busak Prozesatzeko Unitatea Zentrala memoriarekin eta sarrera/irteerako gailuekin komunikatzen dituen eroale elektrikoak dira.

top related