nora eta julen

Post on 25-Jul-2015

563 Views

Category:

Documents

5 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Mihiaren goiko aldea dastamen-papila izeneko pikor txikiz beterik dago. Pikor horiek jakien zaporearen eta tenperaturaren informazioa bidaltzen diote garunari. Zapore bakoitza mihiaren gune jakin batek detektatzen du

Usainak airean flotatzen dabiltzan partikula txiki-txiki batzuek sortzen dituzte. Arnasa hartzean, partikula horiek sudur-zulortatik sartzen dira eta sudurraren barruan dagoen mukosan erantsita gelditzen dira. Mukosaren azpian usain-detektagailuak daude eta nerbioen bidez mezuak bidaltzen dizkiote garunari.

Soinuak belarri-zulotik sartu eta tunel batean aurrera joaten dira. Tunel horren bukaeran

tinpano izeneko horma dago, eta soinuek, horma hori jotzen dutenean, dardarazi egiten dute.

Tinpanoak, dardaratzean, belarri barruan dauden hiru hezurtxoak mugiarazten ditu.

Hezur txiki hauek barraskilo itxurako tutu luze eta biribildu batera (koklea) bidaltzen dituzte soinuak. Tutu hori nerbio batzuei lotuta dago, eta soinuak garunera bidaltzen ditu nerbio horien bidez.

Giza gorputza larruazalak eta ileak estalita dago.

Ukimenari esker, leuntasuna, mina, hotza, laztasuna, beroa eta bustia nabaritu daitezke.

Ukitzen duzuna nolakoa den igartzeko, ukimen-detektagailuak dituzu gorputz guztian. Detektagalu horiek oso txikiak dira, eta larruazalaren azpian daude. Zerbait ukitzen duzunean, nerbioek mezuak bidaltzen dituzte garunera.

• Ikusteko, begiak erabiltzen ditugu. Argazki-kamera baten modura jarduten dute begiek: begiaren barnealdea lente bat da. Lenteak elkartu egiten ditu argi-izpiak eta begiaren barnean irudi txiki bat islatzen du. Irudi hori alderantziz dago, baina, garunari esker, irudian agertzen dena zuzen ikusten dugu.

top related