nola sortu blog bat bloggerren

Post on 16-Apr-2017

100 Views

Category:

Education

1 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Nola sortu blog bat Blogger-ren

Googlen blogger bilaketa egingo dugu eta kilk egingo dugu helbide honetan: Blogger: crea tu blog gratuito

Helbide elektronikoa eta pasahitza jarri ondoren klik egingo dugu - Iniciar sesión- botoian. (kontua ez badaukagu, sortu beharko da -crear cuenta- sakatuz

Bloggerreko mahai-gaina irekiko zaigu. Beste blogak izatekotan hor agertuko zaizkigu.Blog berri bat sortzeko klik egingo dugu - Nuevo blog- botoian.

Blogaren izenburua idatziko dugu. Lasai! edozein momentuan alda daiteke

"Nire blog berria" izena jarri diot. Gero helbidea jartzea eskatzen digu. Nahi duguna idatziko dugu.

Nik jarri dut: nireblogberria.blogspot.com, baina sistemak esan dit ez dagoela libre.

Beste helbide bat aukeratuko dut eta idatziko dut. Nire kasuan: marijerenblogberria.blogspot.com aukeratu dut eta sistemak onartu egin du, libre dagoela esanez.

Orain plantila bat aukeratuko dut, adibidez beltza dena(Awesome Inc.). Lasai! plantila edozein momentuan alda daiteke.

Bloga sortzeko klik egingo dugu -Crear blog- botoian.

"Creando blog..." irakurriko dugu pantailaren goikaldean.....................eta listo!

"Nire blog berria" agertuko da nire mahai-gainean. (Se ha creado tu blog)Nire blog berria prest dago. Orain lehenengo sarrera edo post-a sortuko dut.

Sarrera sortzeko -Empezar a crear una entrada-n edo botoi laranjan klik egingo dugu.

Klik egin eta gero, blogaren editorea irekiko zaigu, eta lehenengo sarrera, artikulua edo post-a idatziko dugu.Sarreraren izenburua eta posta idatzi ondoren -Publicar- botoia sakatuko dugu.

Pantailan post-en zerrenda ikusiko dugu. Nire kasuan, zerrendan ikus dezaket egindako post-a: Agur guztioi!!! Bloga ikusteko klik egingo dugu -Ver blog- botoian .........eta......

Hau da Nire blog berria!http://marijerenblogberria.blogspot.com

top related