mosaikoak & sketch up
Post on 28-Jul-2015
2.319 Views
Preview:
TRANSCRIPT
MOSAIKOAKSketch Up erabiliz
Zer da mosaikoa?
Mosaikoa da irudiekin azalera lau bat guztiz estaltzen duen konfigurazioa. Baldintza hauek bete behar ditu:
Piezak ezin dira bata bestearen gainean jarri. Azalera guztia estali behar dute; hau da, ezin da
hutsunerik egon. Mosaikoan zehar errepikatzen den piezari tesela
deritzo.
Teselen forma, posizio eta kolorea behar bezala konbinatuz, mosaiko ederrak sortzen dira. Eta horiek erabili dira artean urte askotan.
Mosaiko erregularrak
Poligono erregular bakarraz osatutako mosaikoak dira:
Zergatik da posible triangelu aldekidez soilik osatutako mosaikoa?Triangelu aldekide baten barne angeluak 60ºkoak dira. Beraz, 6 triangelu aldekidek erpin baten inguruan batzean, 360º osatzen dituzte (60*6 = 360º). Beraz, triangelu aldekideekin, azalera lau bat guztiz estal dezakegu.
Mosaiko erregularrak
Zergatik da posible karratuz soilik osatutako mosaikoa?Karratuaren barne angeluak 90ºkoak dira. Beraz, 4 karratuk erpin baten inguruan batzean, 360º osatzen dituzte (90*4 = 360º). Beraz, karratuekin, azalera lau bat guztiz estal dezakegu.
Mosaiko erregularrak
Zergatik da posible hexagonoz soilik osatutako mosaikoa?Hexagonoaren barne angeluak 120ºkoak dira. Beraz, 3 hexagonok erpin baten inguruan batzean, 360º osatzen dituzte (120*4 = 360º). Beraz, hexagonoekin, azalera lau bat guztiz estal dezakegu.
Mosaiko erregularrak
Eta pentagonoekin?
Pentagonoaren barne angeluak 108ºkoak dira. Eta 108 ez da 360-ren multiploa, beraz, ezin dugu pentagonoak soilik erabiliz azalera lau bat guztiz eztali.
Hori bakarrik triangelu aldekideein, karratuekineta hexagonoekin lor daiteke.
Mosaiko erdierregularrak
Zenbait poligono erregularrez osatutako mosaikoak dira.
Erpinetan bat egiten duten poligonoen angeluen batura 360ºkoa izan behar du.
Erpin guztietan, poligono berek egiten dute bat, eta modu berean gainera.
Guztira 8 mosaiko erdierregular lor ditzakegu.
Mosaiko erdierregularrak
Hexagono bat eta bi triangeluz osatutako mosaikoa: 3.6.3.6.
Mosaiko erdierregularrak
Oktogono bat eta karratu batez osatutako mosaikoa: 4.8.8
Mosaiko erdierregularrak
Dodekagono bat eta bi triangeluz osatutako mosaikoa: 3.12.12.
Mosaiko erdierregularrak
Karratu bat eta bi triangeluz osatutako mosaikoa: 3.3.3.4.4.
Mosaiko erdierregularrak
Hexagono bat eta zortzi triangeluz osatutako mosaikoa: 3.3.3.3.6
Mosaiko erdierregularrak
Zortzi triangelu eta lau karratuz osatutako mosaikoa: 3.3.4.3.4
Mosaiko erdierregularrak
Hexagono bat, hiru karratu eta bi triangeluz osatutako mosaikoa: 3.4.6.4.
Mosaiko erdierregularrak
Dodekagono bat, hiru karratu eta bi hexagonoz osatutako mosaikoa: 4.6.12
Mosaiko demierregularrak
Kasu honetan, mosaiko erdierregularretan ez bezala, poligonoen banaketa ez da bera erpin guztietan. Periodikoki errepikatzen da banaketa hori.
Erpinetan bat egiten duten poligonoen angeluen batura 360º izango da.
Azalera osoa estaliko dute hauek ere. Guztira, 14 mota desberdin daude. Hona
hemen horietako batzuk:
Mosaiko demierregularrak
Bi karratu eta sei triangeluz osatutako mosaikoa
Mosaiko demierregularrak
Hiru karratu eta sei triangeluz osatutako mosaikoa
Mosaiko demierregularrak
Dodekagono bat, hiru karratu eta hamabi triangeluz osatutako mosaikoa
Mosaiko demierregularrak
Hexagonoa eta hiru triangeluz osatutako mosaikoa
Mosaiko demierregularrak
Hexagono bat, sei karratu eta bi triangeluz osatutako mosaikoa
Mosaiko demierregularrak
Hexagono bat eta hamazortzi triangeluz osatutako mosaikoa
Mosaiko irregularrak
Poligono erregularrez eta irregularrez osatutako mosaikoak dira mosaiko irregularrak:
Mosaiko irregularrak
Mosaiko irregularrak
Mosaiko irregularrak
Mosaiko irregularrak
Mosaiko irregularrak
Mosaiko nazariarrak
Poligono erregularretan aldaketaren batzuk eginez, naturan agertzen diren elementuak sortzea da mosaiko ikusgarriak egiteko modu bat, eta nazariarrek asko erabiltzen zuten. Ezagunenak hauek dira: hezurra, petaloa, hegazkina, ziri-gainazala, tximeleta-begizta, eta arrain hegalaria.
Yusuf ben Nazar-en ondorengoa zen dinastia nazariar batek , erreinatu zuen Granadan XIII. mendetik XV.era. Horregatik, Alhambran, eta Granadan orokorrean, mosaiko nazariar ugari aurki ditzakegu.
Mosaiko nazariarrak
TXORIAK
Mosaiko nazariarrak
PETALOAK
Mosaiko nazariarrak
ABIOIAK
Mosaiko nazariarrak
HEZURRAK
MOSAIKOAK & SKETCH UP
top related