lauroscience-2011
Post on 22-Mar-2016
230 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
_________________________________________________________________________________________________________________________________________
Laurobang taldearen zientzia aldizkaria
2011ko martxoa 1. zenbakia
lau
rob
an
g@gm
ail
.co
m la
uro
ba
ng@
gma
il.com
LAUROBA�G zientzia taldea sortu da Lauro Ikastolan eta FLL estatuko
finalean daude!
Zapatila baten prototipoaren diseinu berriz-
Elkarrizketak: • Joxean Lekue • �erea Diaz
Hurbileko kasuak:
• Ander Sara-bia
• Amaia Leo-nardo
Fotoinkestak:
• Jesus Ángel
Laurobangen proiektu zientifikoaren helburua: lotailu gurutzatuaren lesioa sahiestu
Irteerak: • Astore • �anogunea • Lezama
Eta gehiago
barnekaldean!
2 _________________________________________________________________________________________________________________________________________
Lauro ikastolako 3DBH-ko 8 ikaslek Laurobang taldea sortu dute aurten, “Proiektu zientifiko - tekniko” hautagai ikasgaian. FLLan (First Lego League) parte hartu dute eta proiektu teknologiko bat eta zientifiko bat burutu behar izan dute Bizkaiko gazte hauek, Amaia Perez eta Oihane Uriarte zientzia irakasleen gidaritzapean. Urte honetako gaia bioteknologia da eta horren inguruan lan egin dute.
Proiektu teknologikorako errobot bat
diseinatu eta programatu dute hainbat misio
egiteko, beti ere bioteknologiaren inguruan.
Beste alde batetik, proiektu zientifikoan,
arazo baten konponbidea bilatu behar izan dute
eta kirol medikuntzan zentratu dute haien
proiektua. Lesio jakin bat aukeratzeko adituak
elkarrizketatu dituzte, adibidez, Nerea Diaz
(Athletikeko berregokitzailea), eta hauek
beraien iritzi profesionala eman diete
(elkarrizketa hurrengo orrialdeetan). Azkenean
lotailu gurutzatuaren apurketan zentratu dira
eta lesio hori ekiditzeko konponbide bat
proposatu dute: lehenik eta behin, lotailuari mi-
crochip bat lotuko diote. Ondoren, belaunean
goniometro bat daraman belauneko bat jarriko
da.
FLLrako Laurobang izeneko lan - taldea sortu da Lauro Ikastolan
Lauro ikastolako Laurobang taldeak lotailu gurutzatuaren lesioa ekiditzeko
konponbide bioteknologiko berriztatzaile bat proposatu dute
Goniometroak balgoaren angelua neurtuko du,
eta angelua 60ºkoa baino gehiago bada, micro-
chipari seinale bat bidaliko dio bluetooth bidez.
Microchipak seinalea jasoko du eta kuadrizeps
muskuluari deskarga txiki bat emango dio. Mus-
kulua, deskarga jasotzerakoan, uzkurtu egingo da
eta belauna balgo graduazio normalera eramango
du.
Ezkerretik eskumara,goitik behera: Beñat Axpe, Gaizka Olabarria,
Jon Aranburu, Paula Martinez Jokin Urrutia, Beñat Insunza,Urko
Azanza, Ander Barranco, Aitor Gorostiaga eta Olatz Atela.
Lotailu gurutzatuaren le-sionatze prozesua:
1. Lotailuak normal
2.Lotailuaren tortsioaren
hasiera
3. Lotailuen tortsioa
4. Lotailuen apurketa
1 2 3 4
Hona hemen Lauro Ikastolako le-
henengo aldizkari zientifikoa, Lau-
robang taldearen eskutik. Urrengo
lerroetan, Laurobang taldea eta be-
re proiektu zientifikoari buruzko
aurkezpena eskeintzen da.
ALDIZKARI BERRI BAT JAIO DA!
Laurobang Asian ere ezaguna! (Argazki muntaia)
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
3 _________________________________________________________________________________________________________________________________________
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
AURKIBIDEA 4 - 5 orr.
“FLL Euskadirako bidean”. Proiektuaren lehe-
nengo urratsak: gaiaren aukeraketa, Nerea Diazi
elkarrizketa, proiektuaren maketa…
6 - 7 orr.
Joxean Lekueri elkarrizketa
8 - 9 orr. Lesioaren kasu hurbilak
10 - 11 orr. Hobelerroak. Microchip berriztatzailearen era-
bilera, proiektuaren aplikazioa eskupilotan…
12 orr.
“Lauroskupi 2.0”. Laurobang taldeak sortutako
zapatila prototipoaren aurkezpena
13 orr. Fotoinkesta 14 - 15 orr. Irteerak. Astoreren enpresa Arrasaten, Nanogu-
nea Donostin…
16 orr. Eskerrak
4 _________________________________________________________________________________________________________________________________________
Kirol munduan ematen diren lesioak anitzak dira, beraz, konponbidea behar
duen arazo aukeratzeko ikastolako Nerea Diaz-i (Athletikeko berregokitzaileari),
elkarrizketa bat egin dio Laurobang taldeak kirol - lesioen inguruko nondik-
norakoak sakontasunean aztertzeko asmoz. Elkarrizketa bukatzerakoan lotailu gurutzatuaren lesioan erabaki dute taldeko kideek euren proiektu zientifikoa zentratzea, kirolarientzat ekartzen dituen ondorio larriak direla eta (konponbide -
proposamena elkarrizketaren ondoren aurkezten da).
FLL EUSKADIRAKO BIDEA�du eta robotikaren kontzeptuak barneratzen ditu gizakiaren
gorputza diseinatzeko edo atalak ordezkatzeko.
Gaur egun ere, medikuntza erregenaratiboa kirol
medikuntzan aplikatzen ari da lesioen ondorengoak
gutxiagotzeko. Honeri lotuta, Rafa Nadal tenista famatua
d a u k a g u a d i b i d e t z a t ,
b e l a u n e a n i z a n d a k o
lesioagatik bertan kartilagoko
inplanteak jarri behar izan
dizkiotela. Baina orain dela
urte gutxirarte, kirolariak,
maila altukoak zein erdikoak,
lesio baten ondorioz kiroletik
kanpo luze gelditu izan dira,
batzutan euren ogibidea betiko
ere utzi behar izanik.
Ondorioz, Laurobangek
kirol lesioak sahiesteko
modua aztertu nahi dute.
Horretarako lesio bat aukeratu behar izan dute eta horren
inguruan ahalik eta gehien eta hobetoen informatu. Helburu
honekin, eta arazoaren aukeraketa zentratu nahian, Nerea
Díazi, Athletic-eko berregokitzalea, elkarrizketa bat egin
diote, hurrengo lerroetan aurkeztuko dena.
(Laurobang) Zertan egiten duzu lan? Eta zertan dat-za zure lana?
(!erea Diaz) Bueno ba nik egiten dut lan Lezaman ba-
tez ere lesioekin eta neskekin bi taldeekin super liga-
ko taldean eta nazionaleko taldean. Batez ere tratat-
zen dut ba sortzen diren lesioak, nik adibidez ikusten
dut lesioa egiten den momentutik eta berriro zelaira
bueltatzen denerarte.
(L) Zer motatako lesioak tratatzen dituzue gehien-bat?
(�.D.) Batez ere gerritik beherako lesioak tratatzen di-
tugu, batez ere hankatan, bai artikulazioetan, orkati-
letan, belaunetan eta aldakan eta bizkarrezurrean ere
bai. Atezainen kasuetan adibidez lesio asko sortzen
dira besoetan, lepoetan eta sorbaldan.
�olakoak izan daitezke lesioak?
Artikularrak, muskularrak eta ligamendukoak, neske-
tan gehien gertatzen direnak artikularrak izaten dira,
batez ere belaunetan eta orkatiletan eta ere gertatzen
Mutilen eta nesken arteko lesioak desberdinak ahal di-ra?
Mutiletan lesio muskular gehiago gertatzen dira nesketan
baino, neskek indar esplosibo gutxiago daukagulako.
Zer teknologia motak erabiltzen dituzue?
Tratatzeko batez ere, erabiltzen da elektroterapia guztia,
ultrasonidoak, laserra, indiba hau da fisioterapia ba-
rruan dagoena sartuta, gero, readaptazioa egin behar du-
zunean, orain erabiltzen da asko zelaian egiten diren ari-
ketak eta ariketa horiek egiteko material asko behar da,
adibidez, koltzonetan baloiak basoak… eta gero, musku-
latzeko makinak, bankuak teraband, ekografo bat erabilt-
zen da lesio muskularra badagoen ziurtatzeko, hortik au-
rrera erradiografiak erresonantzia magnetikak… behar
duzu. Proteina nahiko ez ba dituzu hartzen, gero, tendoiek
asko sufritu ditzakete. Gutxien hartu behar dena koipea
duten
Gaur egun teknologiaren laguntzaz kirola beste maila
batera heldu da. Azken urteotan kirol - medikuntza izuga-
rri garatu da kirolariengandik etekin maximoa lortzeko, eta
lesioak saihesteko edota arinago eta hobeto sendatzeko.
Gaur egun, teknologiarekin lotutako teknika ezberdinak
ikertzen ari dira medikuntza arloan zenbait gaixotasun sen-
datzeko, hala nola, minbizia, parkinsona eta abar. Honek
kirol medikuntza ere oso arin garatzea eragin du. Modu
honetan, medikuntza erregeneratiboa hasi da erabiltzen ki-
rolean gertatzen diren zenbait lesio sendatzeko. Beraz, le-
sioak sendatzeko medikuntza erregeneratiboa.
Dagoeneko, medikuntza arlo honetan ama zelulekin
ikertzen ari da, halaber, hauek erabiliz laborategian organo
osoak birsortzen saiatzen ari dira, jadanik, zenbait kasutan
helburua lortu dutelarik.
Medikuntza mota hau bioingeniaritzaren adarrekoa da
eta bizitzaren zientzien printzipioak aplikatzen ditu orga-
nuluak edo zuntzen funtzioak mantentzeko edo hobetzeko,
Beraz, espezialitate organoen fabrikazioan lan egiten
Rafa 0adal lesionatuta
0erea Díaz
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
Teknologia kirol medikuntzan, Laurobang tal-dearen proiektuaren oinarri
5 _________________________________________________________________________________________________________________________________________
Kirol gehienetan zer lesio mota daude gehienbat?
Orokorrean muskularrak eta artikularrak, baina ez
dira berdinak banakako kirolak edo talde kirolak.
Taldeko kiroletan kontaktua dagoenez, muskularrak
izaten dira lesioak eta banakako kiroletan tendoie-
nak izaten dira.
Zer diferentzia dago lesioetan neska eta mutilen ar-tean?
Larritasuna batez ere, nesketan lesiorik grabeeneta-
koa ligamendu cruzao-a apurtzen denean izaten da,
ala ere, lesio hori gaur egun ez da oso grabea tek-
nologia asko garatu delako, baina, problema da 6
hilabete baino gehiago egon behar zarela konpeti-
ziora bueltatu arte. 0eskek gerritik belauineraino
doan femurra diagonalean daukagu (valgo), aldaka
zabalak ditigulako eta mutilek aldiz aldaka estua-
goak dituztenez femurra marra zuzen bat eratzen du
(varo).
Elikadurak badauka zerikusirik lesioekin?
Bai, asko, zuk elikadura on bat ez ba duzu ziurtat-
zen, batez ere, kirolaria bazara, proteinak eta Kar-
bohidratoekin, adibidez, partidu baten aurreko
gauean karbohidratoak hartu behar dituzu eta par-
tidu ostean depositu hori berriro bete janariak dira,
hartu, hartu egin behar dira baina neurri zehatz ba-
tean. Baina neskek hilekoa dutenean batez ere, bur-
din falta kontrolatu behar dute.
FLL EUSKADIRAKO BIDEA�
Kirola egiterakoan, kirolariek kontrola galtzen
dutenean, lotailu gurutzatua apurtzeko arriskua
daukate, hori dela eta, Laurobang taldeak hurrengo
proposamena egin du lesio hau ekiditzeko:
Belauneko larru azalaren barruan microchip bat
jarriko da. Belaunean, gainera goniometro bat jarriko
du kirolariak. Goniometro honen funtzioa balgoaren
angelua neurtzea da. Goniometroak 60º-tako angelua
baino gehiago neurtzen badu honek microchipari
seinale bat bidaliko dio bletooth bidez.
M i c r o c h i p a k
seinalea jasotzen
duenean koadrizeps
muskuloari deskarga
bat bidaltzen dio.
Muskuloa, deskarga
jasotzerakoan, uzkurtu
egingo da eta belauna
b a l g o - g r a d u a z i o
normalera eramango
du.
Ezagutzen ahal duzu norbait medikuntza erregeneratiboa egiten duena?
Bai asko egiten da baina ez bakarrik kirolean gauza asko-
tarako egiten da, adibidez, tendoietarako eta ligamen-
duentzako egiten da gehienbat. Ba dago mediku bat orain
duela 15 urte hasi zena honekin, Mikel Sanchez duena ize-
na, hori da adibidez Rafa 0adal tratatzen duen medikua.
Laurobang-eko partaideak 0erea Diazen azalpenak entzuten
eta apuntatzen
Goniometroa
Laurobang-en belauna baten maketa
Hurrengo irudian Laurobang taldeak egindako belaun
baten maketa agertzen da. Bertan Lego fitxa baten bidez mi-
krochiparen posizioa adierazten da.
Gure proposamenaren baliagarritasuna jakin nahian Le-
zamara joan ginen Josean Lekueri Athletic-eko medikuaren
aurrean proiektua aurkeztera. Proiektu zientifiko zein tekniko
aurkeztu ondoren elkarrizketa bat egin genion lan zientifikoa
hobeto dokumentatzeko.
Basto externo
Tendoi rotuliano
Tibial
anterior
Sartorio
Basto interno
Lotailu gu-rutzatuak
Recto anterior
Microchip
Peroneo
Laurobang taldearen hasierako proposamena
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
6 _________________________________________________________________________________________________________________________________________
Lotailu gurutzatuaren lesioari buruz informazio bilketan,
Joxean Leuke, Athletic efutbol taldeko medikua ere
elkarrizketatu du Laurobangek. Hona hemen lortutako
erantzunak:
JOXEA� LEKUERI ELKARRIZKETA
(Laurobang) Zeintzuk dira lotailu gurutzatuaren lesioen kausarik orokorrenak?
(Joxean Lekue) -0ormalean agertzen dira faktore bi:
Alde batetik kirolariaren berezko faktoreak, zuek azaldu
duzuen modura, ba badauz gorputzak berez dituen
ezaugarri batzuk.
Esate baterako, balgoa izatea belaunaren ardatzean
aldaketatxo bat izateak, horrek suposatzen du arrisku
faktore handia.
Beste arrisku faktore bat izan ahal da, lotailuaren beraren
osaketa edo konposizioa. Guk hemen gauden guztiok
lotailu gurutzatu bigunagoa ala gogorragoa izan
dezakegu. Are gehiago neskengan, lotailu batzuetan,
lotailu gurutzatua barne, hilekoaren zikloaren fasearen
arabera, gogorragoa ala bigunagoa egon daiteke.
Orduan faktore batzuk berezkoak, bertan daudenak ezin
direnak aldatu daudela bakarrik azaldu nahi dotzuet eta
beste aldetik kanpoko faktoreak dauz.
Kanpoko faktoreen artean da kirolak berak planteatzen
dituen beharrak dira. Adibidez, salto handi batetik
jausterakoan gertatzen diren indarrak, edo ,zuek azaldu
duzuen moduan, edozer kirol keinuan gertatzen bada zuen
ondokoak bultza egin zaituelako desoreka bat agertuko
da. Momentu horretan belaunari erantzun bat emotea
exigitzen zaio eta batzutan ezbeharraren eragina
belaunaren kapazidadea baino handiagoa da. Kasu
horretan lotailua apurtu egiten da.
Beraz laburrean esanda, faktore berezkoak eta kirolagaz
lotuta dauden beste faktoreak.
(L) Lotailua behin apurtzen baduzu errezagoa da beste baten apurtzea?
(J.L.)Erreza ez, gaur egunean egiten diren zirugiak direla
eta. Plastia bat jarri ezkero, normalean belauna gelditzen
da oso establea eta oso ondo baina arriskua badago.
Zeintzuk dira lotailu gurutzatua sendatzeko metodoa?
Bueno ba gaur egunean, metodorik argiena da zirugia.
Gaur egun egiten diren konponketarik zuzenena zirugia
da. Zirugia teknika desberdinekin egiten da baina gaur
egun teknika hoietatik isterraren atzeko partetik dauzen
muskuluetatik tendoi bat hartu eta tendoi horregaz
lotailu gurutzatuaren funtzioa ordezkatzea da erabiltzen
den teknika. Batzutan lotailu gurutzatuaren apurketa
partzialak gertatzen direnean erreabilitazio on bat
bideratu ezkero sendaketa funtzional on bat egitea
posiblea den eztabaidatzen ari da nahiz eta zirugia ez
egin. Baina bueno hori da mundu zientifikoan beti
dagozen eztabaidak eta beti aurkituko duzue autore
batzuk joera baten aldekoak eta beste batzuk besteren
aldekoak. Momentu honetan lotailu gurutzatuarekin lotuta
zirugiaren aldekoak direnak askoz gehiago dira.
Errezagoak dira?
Bueno errezagoak, inmediatoagoak direlako. Bestelako
erreabilitazioa planteatzen baduzu nahiz eta operatu ez
erreabilitazio on eta luze bat, ba beti suposatuko ditu ba
hiru, lau, bost hilabete. Zirugiarekin, gaur egun bataz
beste sei, zazpi hilabete bajan egon behar zara.
Zenbat denbora pasatzen da lotailu gurutzatuaren apurketatik zelaira bueltatzen zareneraino?
0ormalean, salbuespenak dagoz, jokalariaren animiaren
arabera izaten da. Lotailu gurutzatua bakarrik apurtu den
ala inguruko beste egitura batzuk apurtu diren begiratu
behar da. Horren arabera izango da errekuperazioa ze ez
da berdina lotailu gurutzatua bakarrik apurtzea ala
lotailu gurutzatuaz batera mekanismo berean apurtzea
menisko bat, kartilago zati bat. Zenbat eta lesio geiho
izan orduan eta sendatzeko denbora apurtxu bat luzatu
egiten da. Bataz beste, lotailu gurutzatua bera lesionatzen
denean lesiñotik futbolera jolasten duzun momenturarte
zazpi hilabeteko epea jartzen dogu.
Eta entrenatzera bueltatzen zaren arte?
Bai, entrenatzera bostgarren hilabetetik aurrera hasten
zara ariketa pilo bat egiten.
Korrika edo zerbait horrelakoa.
Bai, korrika, oreka edo ekilibriorako ariketak, indarreko
ariketak, ariketa kardiobaskularrak, gaur egun asko
egiten da, nahiz eta futboleko entrenamendua ez izan.
Lesionatuta edo operatuta egon den tipo batek esate
baterako igeri lekuara joan eta igeri egin edo running
pool deitzen dana egin ahal dau.
Txaleko bat jartzen dizute flotatzeko eta hankekin korrika
zauden bezala egiten duzu baina golperik izan barik
belaunean. Orduan laugarren hilabetean ariketak egiten
has zaitezke.
Laurobang Joxean Lekuerekin
“Proiketu oso interesgarria da, pentsatutako mekanismoak oso ondo daude” (Joxean Lekue Laurobang-en proiektuari buruz)
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
7 _________________________________________________________________________________________________________________________________________
JOXEA� LEKUERI ELKARRIZKETA Guk belauna apurtzen dugunean, iskiotibiala landu behar dugu?
Bueno landu behar duzu danak, belaun bat edo
orokorrean artikulazio bat lesionatzen danean, giltzadur
batek, bai belaunean, bai orkatilan, bai sorbaldak,
edozeinek, egonkortzaile estabilizadore pasibo batzuk
badituela pentsatu behar duzue. Berez barruago
dauzenak, ligamentoak, kapsulak, estabilizadore
pasiboak dira. Gero, ere beti giltzadura horren inguruan
dauden egonkortzaile aktiboak behatu behar dira eta
hauek muskuluak dira. Batez ere, belauneko aurreko
partetik daude kuadrizepsak eta atzeko partetik
iskiotibialak dauz. Barrutik aduktoreen zati batzuk dauz.
Lotailu gurutzatuaren funtzioa babesteko oso oso
garrantzitsuak dira iskiotibialak, kuadripzesak ere baina
iskiotibiala oso papera garrantzitsua jokatzen du.
Zer teknologia erabiltzen duzue lotailu gurutzatuaren apurketaren erreabilitaziorako?
Bueno, teknologiaz lotuta gaur egun, erreabilitazio
prozesu horretan zeuk aipatu dituzun faktoreak neurtzeko
dispositiboak garatzen hasi dira; esate baterako indar
plataformak edo estabilometria.
Zertarako da hori?
Ba zutik jartzen bazara horrelako plataforma baten
gainean ondoko informazioa jaso ahal duzu: zein da
zuen oreka hanka batean ala bestean eta lesionatua egon
den hanka besteagaz konparatu ahal duzu. Berdin
indarragaz, zer indarra daukazun lesionatutako hanka
bestearekin konparatuta neurtu ahal duzu. Honek eta
erreabilitazioaren arabera interbenzioa modifikatu ahal
duzu parametro horiek normalizatzeko.
Baita zuek aipatu dozuena ere, goniometroa ere. Gaur
egun goniometro sinpleak, digitalak dauz eta hauek ere
erabiltzen dira belaunen flexioa neurtzeko. Baita
dinamometro manualak ere erabiltzen dira muskulu
batzuen indarra neurtzeko. Beraz erreabilitazio
prozesuan gaur egun indarragaz, ekilibrioagaz lotutako
dispositiboak garatzen dira muskuluan dagozen
parametro asko horren gainean gero interbenzioak
egiteko.
Lezaman dituzue balgoa neurtzeko aparatuak?
Bai, zuk balgo bat goniometro bategaz neurtu ahal duzu
zuzenean edo erradiografia bat egin ahal duzu eta
erradiografia horretan egin neurketa. Baita bideo bat
egin ahal duzu. Mekanikako laborategi askotan,
balgoaren neurketa dinamikoa egiten dabez ze gauza bat
da ikustea ze balgo daukazun baldintza estatikoetan eta
beste bat salto batetik jausten zarenean, zenbateko
balgoa eragiten da zure belaunean. Honek lesionatzeko
arrisku gehiago egotea adierazten du. Orduan gaur egun leku askotan grabazio tridimetzionalak egiten dira
erreferentzia puntu batzuk jarrita, baldintza
dinamikoetan zelako moldaketa gertatzen den belaunean
neurtzeko. Ikusten dozuen modura teknologiaren esku
gauz.
Eta zer iruditzen zaizu gure proiektua?
Oso interesgarria, uste dut presentazioa oso ona dela
eta pentsatu ditzuen dispositiboak, oso ondo daude.
Gainera pentsatu behar dozue, zuek deskribatu dozuen
proposamena autokontroleko mekanismo bat da eta txip
bat jarri eta txip horrek neurtu muskulu bat aktibatzen
denean, ba hori da belaunak berez duen dispositiboa
babesteko. Kirolariak lesionatzen direnean berezko
mekanismoa galtzen dute. Momentu honetan zuen
proposamenak ordeskatuko luke kirolariaren babesteko
berezko mekanismoa.
ELIKADURARI DAGOKIO!EZ...
Aztertzen hasi al da gatz mineralen faltak belauneko lesioetan izan dezaken eragina?
0ik dakidala ez. Bai egin dira ikerketak ebaluatzeko
zer garrantzia duen gazt galerak edo gatz faltak
giharretako lesioetan baina ez artikulazioetan. Esate
baterako publikazio ugari dagoz erlazionatzen
gemeloetako gainkargak gatz mineralen galerakaz.
Zeintzuk dira belauna denborarekin erreakzionatzeko giharraren kontrakzioan eragiten duten gatz mineralak?
Mineral garrantzitsu asko hartzen dabe parte
giharretako kontrazkzioan. Alde batetik sodio eta
potasioa “bomba 0a-K” izeneko mekanismoan.
Sistema honi esker gihar zuntzak (fibra) exzitabilidade
izeneko kualidadea dauka. Beste maila batean kaltzioa
ere oso garrantzitsua da. 0erbio estimuloa gihar
zuntzaren barne-barnera sartzen danean erretikulo
sarkoplasmiko izeneko “biltegi”-tik kaltzioa kanporatu
egiten dau eta honek proteina uzkurgarri bereziekin
kontaktua eginez uzkurdura egiteko aukera emoten
dau. Beraz nik sodio-potasio eta kaltzioa
azpimarratuko neukez besteen gainetik.
Zein erlazio dute giharraren kontrakzioa eta nerbio inpultsuaren transmisioa?
Harreman handia daukee nerbio estimuloa eta gihar
lesioa. 0ormalean gihar baten uzkurketa (kontrakzioa)
lortzeko nerbio siustemaren estimuloa behar da .
Estimulo hau burmuine aldean diseñatzen da (buruan)
eta gero bizkarmunietik (medulatik) bera garraiatzen
da, bizkar nerbioetatik atera eta gihar zuntz guzti-
guztietara iritsi behar dau uzkurketa lortzeko. Beraz
uzkurketa horren ezaugarriak ere (sarritasuna,
indarra, trebetasuna…) estimuloaren ezaugarrien
arabera gertatzen da. Hori dala eta gihar lesioetan,
askotan, mugimendu behartuak edo maximoak edo
itxaroten ez ziren mekanismoetan gertatzen dira.
Egoera horretan nerbio sistemak , berak ere, ezin izan
dau agindu zuzena diseinatu, garraiatu eta gauzatu eta
horren ondorioz uzkurketa desegokia gertazten da eta
lesioa emoten da.
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
8 _________________________________________________________________________________________________________________________________________
Ander Sarabia, Lauro Ikastolako 3.DBHko ikaslea, lotailu gurutzatuaren lesioaren adibide da. Lagunekin jolasean estolda - zulo batean harrapatu zuen oina, eta ateratzerakoan, lesioa sufritu zuen. Horrela bizi izan du berak egunerokotasunean lesio hau:
(Laurobang) �ola apurtu zenuen lotailu gurutzatua?
(Ander Sarabia) Jolasten nengoen lagunekin eta konturatu
gabe oina estolda batean harrapatuta geratu zitzaidan,
bultzatu egin ninduten eta jiratu nahi izan nuenerako
lotailua apurtu nuen.
(L) Zer apurtu zenuen zehazki?
(A.S.) Medikuarengana joan nintzenean esan zidaten
lotailu gurutzatua apurtu nuela eta meniskoa ukituta
neukala. Horren ondorioz hankan belaunetako bat jarri
didate eta hainbat zailtasun ekarri dizkit.
Zer kirol mota egiten duzu?
Alde batetik futbolean jokatzen dut Lauro Ikastolako
futbol taldean. Eta beste alde batetik bizikletaz ibiltzen
dut Loiutik. Lesio honekin ezin izan dut jokatu futbolera
eta ere ez bizikletaz ibili. Azken egun hauetan oso
aspertuta nago ezer egin ezinik.
Zure lesioa sendatzeko ze konponbide eman dizu medikuak?
Ebakuntza bat egiteko oso gaztea naizela esan didate.
Orduan hamasei urte bete arte itxaron behar izango
dut meniskoaren eta lotailu gurutzatuaren ebakuntza
egin ahal izateko.
Zer aldaketa ekarriko ditu hori zure bizitzan?
Alde batetik Ikastolan zailtasun batzuk eduki ditut
lesioa dela eta, adibidez, takiletan egoteko, klase
batetik bestera mugitzeko edota klasean esertzeko.
Beste alde batetik ikastolan eta etxean ere nire denbora
librean ezin izango dut gustatzen zaizkidan kiroletan
jokatu.
Lauro Ikastolak zure lesioak ekartzen dituen eragozpenak hobeto eramateko erraztasunak jarri dizkizu?
Egia esan, bai. Gure klaseak bigarren solairu batean
daude eta eskailerak igo beharrean igogailu batean
igotzen usten didate. Eta klasean hanka jartzeko
aulkiak usten dizkidate.
*Likido sinonbiala: artikulazioetan agertzen den fluido
likatsu bat da.
Ze ariketa egin behar izango dituzu lesioa modu azkarragoan sendatzeko?
Oraindik ezin dut ariketarik egin, belaunean likido
sinobiala* daukat eta horrek belauna handitu egiten
dit.Likido sinobiala hortik joan arte ezin dezaket ariketa
bat ere ez egin. Orduan itxaron behar izango dut ezer
egin baino lehen.
Beste alde batetik, zer eramaten duzu orain belaunean?
Belaunean medula bat jarri didate. Honekin ezin dut
hanka mugitu eta horrekin belaunan dauden giarrak ez
mugitzea lortzen da. Belaunetako hau likido sinobiala
joaten zaidanera arte edukiko dut.
Ander Sarabiak erabiltzen duen belaunetakoa
LESIOARE� KASU HURBILAKA�DER SARABIA: “Lotailu gurutzatua
apurtu dut”
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
9 _________________________________________________________________________________________________________________________________________
Amaia Leonardo-k ere, Lauro Ikastaloka Euskal dantzeta-ko irakaslea eta futbol jokalaria, haren lotailu gurutzatua apurtzearen esperientzia kontatu du:
(Laurobang) Zer gertatu zaizu eta zehazki zer apurtu duzu?
(Amaia Leonardo)Futbol partidu bat jolasten nengoela,
jiratzera nindoanean hanka geldi geratu zitzaidan. Une
horretan lotailua apurtu nuen.
(L) Zer konponbide eman dizu medikuak zure lesioa sendatzeko?
(A.L.) Medikuarenera joan nintzenean ez zekiten zehazki zer
gertatu zitzaidan. Geroago lotailu gurutzatua apurtu nuela
esan zidaten.Oraindik ez dakit oso ondo zer egingo didate
baina egun hauetan pastilla batzuk hartzen ari naiz.
Geroago seguruena da ebakuntza bat egingo didatela,m
federazioak ordainduko didana.
Badakizu elikadurak lesioetan eragina daukala, elikadura aldatuko duzu?
Bai, badakit baina ez daukat pentsatuta nire janeurria
aldatzea. Gainera medikuak ez didate esan nire elikadura
aldatzeko.
Eta ebakuntza egin aurretik belaunean zerbait eraman beharko duzu?
Bai ebakuntza egin aurretik egun hauetan, medikuek
belauneko bat jarri didate. Horrela ezin izango dut belauna
mugitu.
Ebakuntzaren ostean zure klaseak emateko erak aldatuko dituzu, edo berdin jarraituko duzu?
Ez, ez neukan pentsatuta. Lesioa sendatzen zaidanean
espero dut klaseak beti eman ditudan moduan ematea.
Espero dut zailtasunak ez izatea.
Zer kirol egiten duzu ?
Hainbat kirol mota egitea gustuko dut, baina futbola da
gehien gustuko dudana
Zer zailtasun edukiko dituzu kirola egitean ebakuntzaren ostean ?
Egia esan ez dakit eta espero dut zailtasunik ez izatea.
Baina hori ebakuntzaren ostean jakingo dut. Orain dakidan
bakarra bost hilabete kirola egin barik egon behar naizela.
Lesio hau eguneroko bizitzan zailtasunak jarri dizkizu?
Bai, beno belaunekoa eguneroko gauzak egitean oso
deserosoa da horrez gain hau eramateak gauza mordoa
egitea mugatzen dizkit.
Zer erraztasun jarriko dizkizute zure eguneroko bizitzan edo bizitza profesionalean?
Ez daukat zailtasun handirik eguneroko bizitzan,
bakarrik belaunekoa eramateak eragiten dizkidan
deserosotasunak.
Lesio hau edukitzeak lan egiteko eran ohiturak aldatuko dizkizu?
Ez, orain arte kirola egiten egon naizen moduan
jarraituko dut, ez ditut nire ohiturak aldatuko.
LESIOARE� KASU HURBILAK
AMAIA LEO�ARDO “Futbolean nengoela
apurtu nuen lotailua”
Amaia Leonardok erabiltzen duen belaunetakoa
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
10
Baina microchip honek neurketaz gain ondoko funtzioak ere programatuta izango
ditu:
1.Funtzioa: Sensoreek bidaltzen duten
seinalearen bidez, neurketak prozesatu egingo
ditu microchipak. Horrela ba, balgoak
graduazioa gainditzen duenean (60º),
microchipak basto externoari deskarga bat
emango dio. Horrela belauna bere balgo
naturalera bueltatuko da.
2.Funtzioa: Microchipak neurtutako gatz-
mineralen indizeak PDA batera bidaliko ditu.
Gatz mineralaren indizea, minimo batera
heltzen denean lesioak areagotzen dira. Beraz
b e r r e g o k i t z a i l e a k PDA - n d a u k a n
informazioarekin lesioa sahies dezake.
Estatuko finalera begira, urtarrilaren 11an haien proiektu zientifikoa
Euskalteleko egoitzan (parke teknologikoan) aurkeztu zutenetik, Laurobang
taldeak aurreko proposamenari honako berrikuntza oso deigarria gehitu diote:
neurketa sistema microchiparen barruan integratzea. Microchipak ondoko
neurketak egingo ditu:
a) Balgoaren neurketa: sensoreen bidez
balgoaren graduazioa neurtuko dugu,
sensorea artikulazioaren artekoleroaren
erdian (femur eta tibia erdian).
b) Gatz mineralen kopuaren neurketa: Sodio eta Potasio
indizeak neurtuko ditu. Indize hauek zer ikusi handia
daukate lesioen prebentzioekin, ahalbideratzen baitute
kuadrizepsaren kontrakzioa estimulu baten aurrean.
PDA
HOBELERROAK HOBELERROAK Microchip
programatua
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
1. sensorea
(artikulazioaren arte-
ko lerroan)
2. sensorea
(0a, K indizen neur-
keta)
microchipa
11
Adituek uste dute zapatilaren heltzea lesio honen eragilea dela.
Horregatik, lesioak ez emateko eta zapatila jokalariarentzat
erosoa izateko zapatila bat diseinatzerakoan egonkortasuna,
arintasuna, indargetzea eta transpiragarritasuna dira bilatzen
diren
ezaugarri nagusiak. Aldi berean zapatila-zolak, normalean
kautxuz egiten direnak, oratze egokia izan behar du jokalariak
laban ez egiteko.
Etxarriarrak bi paretetako golpea eman zuen pilota errestatzerakoan
berriro zutik jarri zenean lurra hezea zegoen eta lurrera jauzi zen bere
pisu guztia belaun batean jarriz. Aurretik lesio bat eduki zuen ,
abuztuaren 28an Elgoibarren, baina jokatzen jarraitu zuen.Baina orain
eduki duen lesioa sendatzeko 6 hilabete behar ditu.Beste hainbat
jokalariek eduki dute lesio hau, adibidez, Aimar Olaizola, Abel Barriola
…
Eskuko lesioak betidanik gehien gertatu izan diren lesioak izan
arren azken boladan lotailu gurutzatuko lesioa areagotzen ari da .
Hau da Aitor Zubieta pilotariaren kasua. Master Kutxa semifinalean
Oinatz Bengoetxearen kontran jokatu zuen partiduan apurtu zuen,
Labriten (Irun).
Proiektuari microchip programatu bat gehitzeaz aparte, Laurobangen
hobelerroen barnean, lotailu gurutzatuaren lesioa beste hainbat kiroletan
aztertzen hasi dira. Izan ere, futbolean ez ez ezik lesio hau beste kirol
batzuetan ere oso ohikoa da, eskupilotan eta eskian zehazki.
Labriteko frontoia (Irun)
HOBELERROAK HOBELERROAK
Aitor Zubieta pilotari nafartarra
lesionatze unean
Lotailu gurutzatuaren lesioa eskupilotan
Aitor Zubieta pilotari nafarta-
rra
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
Astorek diseinatutako pelotarien kirol zapatak
Marruskadura indarra, higiduraren aurkako norantzan, gorputzetan kontaktu-gainazalean azaltzen den indarra da. Higiduraren kontrako
norantzan agertzen den indar honek ordea mugimendua egotea ahalbidetzen du, izan ere, indar hau gabe ez legoke mugimendurik gainazal
lau batean, labainketa egongo litzatekelako.
Lotailu gurutzatuaren lesioa, jokalariak bat-bateko norabide aldaketa egiten
duenean gertatu ohi da. Zapatilaren zolak ez du higidura jarraitzen beharbada
agarre gehiegi daukalako eta belaunaren gain indar bikote sortzen da irudian
agertzen den moduan.
Hurrengo orrialdean Laurobangek diseinatutako
zapatilaren prototipoa, lotailu gurutzatuaren le-
sioa sahiesteko helburua duena MARRUSKADURA MARRUSKADURA
INDARRA
12
LAUROSKUPI
• Eskupilotarako zapatila berriztatzaileak
microchip baten bidez kontrolatuak.
• Agarre ezberdineko zapatila-zolak pilotariaren norabide aldaketa errazteko eta modu honetan lotailu gurutzatuko lesioa saihesteko.
• Oinetako presio gune ezberdinak kontuan hartzen dituen plantila berezia, balgo anatomikoa zuzendu ahal izateko.
MICROCHIP PROGRAMATUA
M i c r o c h i p a k b a l g o a r e n
g r a d u a z i o a n e u r t u k o d u . Programatu tako angelua ez gainditzeko seinale bat igorriko dio
zapatilan dagoen errezeptore bati. Errezeptoreak mikrotakoak igotzeko mekanismoa aktibatuko du. Zenbat
eta tako gehiago barrurantz orduan eta agarre gutxiago.
2.0 Sport and health
WWW.LAUROBANG.BLOGSPOT.COM / LAUROBANG@GMAIL.COM
AGARRE EZBERDINEKO ZAPATILA- ZOLAK Kautxuzko takoak zapatila-zolaren barrura sar-
tuko dira behar den agarrearen arabera. Micro-
chipak barrura sartzen diren takoak kontrolatu-
ko ditu.
Tako gehiago agarre gehiago
Tako gutxiago agarre gutxiago
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
13
Nik ez nekien
l o t a i l u
gurutzatuaren
lesioa existitzen
z e l a , z u e n
p r o i e k t u a r i
ezker ezagutu
nuen.
Baina oso lesio interesgarria iruditzen zait
futbolarien eta pilotari batzuen artean oso
ohikoa delako. Nire uztez ez dago ezer
garrantzitsurik aldatzeko zuen proiektuan,
baina beno idazteko era edo ortografia
hobetzen saiatuko nintzen, hori bakarrik.
Azkenik, esateko globalki oso interesgarria
iruditzen zaidala, kirolaren barruan gai
garrantzitsu bat tratatzen duelako, lesioena.
FOTOI�KESTA
Egia esan, nik ez
n e k i e n l o t a i l u
gurutzatuaren lesioari
buruz ezer ere, zuen
proiektua dela eta
ezagutu nuen eta
g e r o a g o e u s k a l
telebistan. Zuen proiektua, ez dut konparatuko
pasadan urtekoarekin edo beste taldearekin. Baina
oinarri zientifikoa duela ikusten da eta
informazioa kontrastatu egin duzuela. Beste
taldeek agian zientzia-fikziozko ideiak ziren
baina zuena ez. Ahozkoa, nire ustez oso ondo
egin zenuten, bakarrik, aurkeztu zenutenean
powerpoint-ean argazki asko zeuden eta hitz
egiterakoan hitz tekniko pilla erabili zenituzten.
Hori jendeak agian ez zuen ulertu. Horretarako
puntero batekin argazkiak seinalatu eta hitz
teknikoak azaldu behar dituzue.
Lotailu gurutzatuaren lesioa askotan
entzunda neukan , futbol zale amorratua naiz
eta lesio hau futbol jokalari askori gertatzen
zaie. Zuen proiektua, beste alde batetik, oso
interesgarria eta originala iruditu zait.
Gainera, bioteknologia puntaz-puntako
zientzia bat da eta izugarrizko etorkizuna du.Amaitzeko, nire
uztez bideo gehiago jarriko nituzke. Baita internet zuen
proiektu gehiago sakonduko nuke , Tuenti, Facebook eta
Youtuben bideoak igoko nituzke jendeak zuen proiektua
gehiago ezagutzeko. Baina ez dut uzte aldaketa gehiago
egingo nituzkeela oso ondo pentsatutako proiektua iruditzen
zaidalako.
Gure proiektuaren kanpoko ikuspegia zein zen jakiteko gure inguruko hiru pertsonei inkesta xume bat egin genien. Hona hemen egindako galderak eta lortutako erantzunak
• Entzunda zeneukan lehendik lotailu gurutzatuaren lesioa existitzen
zela?
• Zer iruditzen zaizu gure proiektua globalki ?
• Zer hobelerro jarrito zenioke gure proiektuari?
JESUS A�GEL GARCÍA (Lauro Ikastolako DBH-ko zuzen-daria eta lenguako irakaslea)
AITOR FUE�TES (Lauro ikastolako 3DBHeko ikaslea)
JESUS ASPE (Lauro Ikastolako ikasle baten aita)
�ik ere lotailu gurutzatua
apurtu dut!!
LUR (Gamizeko euskal—hartzai txakurra)
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
14
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
Otsailaren 24an Laurobang taldea Donostiako Nano-
gunera joan dira. Bertan Enrique ( komunikazio ardura-
duna ) entrebistatu eta berarekin hitz egin dute. Lehen eta
behin haien proiektu zientifikoa aurkeztu diote, lotailu
gurutzatuaren lesioaren ingurukoa. Ondoren aurkezpena
ikuztean izan dituen zalantzak argitu diote gazte hauek.
Onez gain aurkezpenari buruzko iritzia eman die, oso po-
sitiboa izan dena. Beste alde batetik mikrochipen arloan
zenbait aholku eman die adibidez belaunean bi jartzeko
bat izan ezik, haren ustez horrela haien arteko angelua
bakarrik neurtuko zen.
Geroago berak nanoteknologiari buruzko aurkezpen
bat egin die. Bertan nanoteknologia zehazki zer zen
azaldu die, gainera gai honen bitxikeriak kontatu dizkie
eta baita haien proiekturako baliagarriak izango diren
materialak proportzionatu dizkie.
Pasadan otsailaren 24an Laurobang taldea
Astorera (Arrasate) joan dira. Han Michaelekin
(marketineko arduraduna) geratu dira, haien
proiektua azaltzeko eta fabrikan nola lan egiten
zuten ikuzteko.
Lehenik eta behin fabrikara joan dira, lantzen zituzten produktuak nola
sailkatzen eta gordetzen zituzten ikuzteko, berezitasun handiena lan
guztia automatizatuta zegoela da.
Geroago, Laurobang taldea beraien proiektua aurkeztu diote eta honek haren iritzi profesionala
eman die. Proiektu interesgarria dela esan die baina I+D talde handi bat behar dela proposamena
aurrera eramateko. Honekin batera Michalek aurkezpen txiki bat eman die zapatiletan eta materialetan
egon diren aurrerakuntza ezberdinak azalduz. Merkatuan innobatu behar dela eta proposamen berriak
aurkeztu behar direla esan die, konpetentziaren atzetik ez geratzeko. Gainera produktu berriak
merkatura ateratzea erosleak zure markan arreta gehiago jartzea eragiten du gehienetan.
Baita kirolari famatuei diseinatutako arropa erakutsi die adibidez
Real Sociedad klubeko kamisetak eta honekin kontatu die kirolari
askori haien arropak pertsonalizatzen diete behar dituzten ezaugarriei
begira. Gainera enpresatik ibili dira ikuzten jendea nola lan egiten zuen
eta nola banatzen zuten lana.
Azkenik azaldu die nola ez dago zapatila modelo berdina hainbat
kiroletarako baizik eta kirol bakoitzak berezitasun bat daukala. Baita
eskupilota merkatu txikia dela esan die eta horregatik ez duela pena
ematen modelo zehatz-zehatz bat fabrikatzea.
Astore eta �anogunera egindako irteerak
FabriKan ateratako argazkia
Enriquek aginado aurkezpena
Astoreko sarreran
0anoguneko sarreran
15
Nanoeskala atomo eta molekulen eskala
da zeinetan metroa eta nanometroaren arteko
erlazioa honakoa den:
Alboko segidak eskala hau zein txikia izatera
heltzen den azaltzen du, haur batetik eta fulereno
(nanoestruktura) bat arte dagoen tamaina
diferentzia agerian utziz
�anoteknologiaren aplikazioa Laurobangen proposamenean
Ondorengo irudietan naturan
dauden eskalatzaile hoberen
hanken itxura mikroeskalan
agertzen dira. Ezkerretik
eskumara bagoaz ikusi daitekeen
bezala hanken filamentuen
kopurua eta lodiera txikituz doaz.
Ikusten den bezala gecko-a da
naturan aurkitu den
eskalatzailerik hoberena, arrazoia:
bere hanketako larruazala.
Estatu Batuetan patentatuta
dago jadanik sistema itxaskor bat
on-off sistemarekin. Honek esan
nahi du materiala nanoteknologia
erabiliz eta geckoren nanoegitura
erabiliz diseinatuta dagoela.
Lauro eskupi 3.0:
Zapatilaren zolak geckoaren
oinen gainazala imitatuko du. Hau
da iletxo txiki batzuk izango ditu
agarre handiago izateko. Iletxo
horiek kontrolatzeko zapatilak
sistema magnetiko bat izango du
barnean mikrochipak
kontrolatuko duena, hau da,
balgoa gainditzean, sistema
magnetikoak iletxoak erakarriko
(gordeko) ditu zapatilaren
marruskadura gutxitzeko.
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
Mikrochipak switch (interruptorea) on/off
konexioa kontrolatuko du agarrea aldatu nahi
duenean (eremu magnetikoa aktibatuz), belauneko
balgoa limite kritikora heltzen denenan.
Harilak (bobina) zolaren iletxoak erakartzen
dituen eremu magnetikoa sortzen du.
�anoteknologia Laurobang-en
proposamenean
Gecko-a munduko es-
kalatzailerik
hoberena
Geckoaren egitura eskalaren
arabera, azkena nanoeskala
izanik
HAURRA ARKAKUSOA BAKTERIA FULLERE�O 1 m 1mm 1µm 1nm
Ba al zenekien...
1m=10000000mm
1nm=10-9 m
16
FLL ESPAI�IARAKO PROIEKTU ZIE�TIFIKOARE� LABURPE�A
BELAUNEAN MIKROCHIP INPLANTEA
Lotailu gurutzatuaren
apurketa sufritu duten
kirolariengan
KONTROLATU
1.Zbk / LauroSciencie / 2011ko martxoa
- Zola polimero berezi batekin diseinatuko da, honek gecko muskerraren larruazala nanoeskalan imitatzen
du.
- Agarrea txikitzeko zolaren nano-iletxoak eremu magnetiko baten bidez erakarri (igo) egingo dira lesioa
saihesteko.
- Microchipak eremu magnetikoa aktibatu/desaktibatzen du balgoraren neurketaren arabera.
- Sentsoreen bidez belauneko balgoa neurtuko da.
- Balgoa limite kritikotik pasatzerakoan deskargak emango
dizkio vasto externoari, belauna bere graduazio normalera
bueltatuz.
Entrenatzaileak gatz-
mineralen indizeak
neurtuko ditu, Na eta
K indizeak, baxu dau-
den ikusteko.
ESKERRAK
top related