koaderno digitala - alfresco

Post on 16-Oct-2021

3 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

APLIKAZIOA :

KOADERNO DIGITALA

2

Aurkibidea

Or.

SARRERA ........................................................................................................................................ 3

IKASGAI BATEN DISEINUA ............................................................................................................. 8

ARLO BATEN PLANIFIKAZIOA....................................................................................................... 23

PLANIFIKATUTA DAGOEN IKASGAI BATEN KUDEAKETA.............................................................. 32

3

Erabiltzailea: Irakaslea

SARRERA

“Orokorra” erlaitzatik lan egingo dugu.

OROKORRA: Gaien zerrenda

Irakasleak inpartitzen dituen ikasgaiak.

Hurrengo urterako diseinua aukeratu behar dugu:

Diseinua: Diseinua hurrengo ikasturterako gorde nahi badugu.

Plani.: Planifikazioa hurrenog ikasturterako gorde nahi badugu.

Kuadetzeko baimena izatekotan, diseinuaren oniritzia kudeatu ahal dugu eta

plana berireki ahal izango dugu.

4

OROKORRA: Gaien bilaketa

Baimena daukagun ikasgaietarako.

Ikus daiteke zein ikasgai oniritzia daukan eta zein ez.

Bilaketaren emaitza banaturik daude oniritzia daukaten ikasgaiekin, oniritzia ez

daukatenekin eta kudeatzailearen oniritziaren zain arabera daduden

ikasgaiekin.

5

OROKORRA: Jarraipena

Ariketak ez eginda bezala markatuta dituzten inpartizio taldeak eta ikasgaiak.

Esaten digu ariketak egindak egon behar ziren edo ez, eta azken hauetan noiz

bukatu behar dugun.

Inpartizio taldean klikatzen badugu bere ariketak kuadeatu ahal izango dugu.

Azkenik, inpartizio taldearen tituluan klikatzen badugu, talder horren jarraipen

bilatzailera joango gara eta bertan taldearen ekintzak kudeatu ahal izango

dugu.

6

7

OROKORRA: Egutegia

Hurrengo lau egunetan clase emango dugun ikasgaien buruzko informazioa.

8

IKASGAI BATEN DISEINUA

Ikasgai baten diseinurako aukerak ikusteko, ikasgai zehatz batean sartuko

gara. Horretarako “orokorra”—“Gaien zerrenda” klikatuko dugu. Ikasgaian

sartzeko, ikasgaiaren izenean klikatuko dugu.

Jarraitu behar ditugun urratsak:

“Diseinua” erlaitzatik lan egiten dugu.

9

1- Curriculum egitasmoa/curriculum proiektua

1.1 Ikaskuntza emaitza berria sortu

Ikaskuntza emaitza berria sortzeko, “Ikaskuntza emaitza berria sortu” aukera

klikatuko dugu.

Ikaskuntza emaitza sortzeko, pantailak ematen digu aukera datu ezberdinak

sartzeko, horiekin ikaskuntza emaitza sortuko dugu. Behin Beteta “gorde”

klikatuko dugu.

10

Behin sortuta, ikaskuntza emitzetako zerrendara gehituko da. Zerrenda

horretako emitz baten gainean klikatzean, emaitz horren zehaztasunak ikusiko

ditugu.

Ikaskuntza emaitzaren zehastasunetatik, ikaskuntza herburuak sortu ahala

ditugu. Horretarako “Ikaskuntza emaitzak ikusi” aukeran klikatuko dugu.

Pantaila berri batean agertuko gara eta bertan zerrenda bat ikusiko dugu

ikaskuntza emitz horreki lotura daukaten helburuak aurkezten diguna. Helburu

berri bat sortzeko “berria” klikatuko dugu.

11

Derrigorezko datuak betetzen ditugu eta “gorde” klikatzen dugu.

1.2 Prozedurazko, kontzeptual eta jarreazko edukiak

Eduki berri bat sortzeko, pantailaren behealdeko botoian klikatuko dugu.

12

Pantaila berri bat irekiko zaigu non edukia sortzeko beharrezkoak diren datuak

bete beharko ditugu. Gero “gorde” klikatuko dugu.

Behin sortuta dagoelarik prozedurazko edukietara, kontzeptual edukietara edo

jarrerazko edukien zerrendara gehitu egingo da. Hoietako batean klikatzen

badugu zehaztasunak ikusiko ditugu.

13

1.3 Ikaskuntza helburuak

Helburuen zerrenda ikusten da eta editatu ahal da. Hemendik helbururik ezin

da sortu. Ikaskuntza emaitzetik sortu behar dira.

Helburu baten gainean klik eginez gero, pantaila bat irekitzen da ikasketa

helburuaren informazioarekin eta ezabatu edo editatu ahal da nahi izanez gero.

14

2. Diseinu unitateak ikusi.

Ikasgai bakoitzaren diseinu unitateak ikusteko goiko menuan “Diseinua” eta

gero “Diseinu unitateen zerrenda”-n klik egin beharko dugu. Honela diseinu

unitateen zerrendara joango gara.

Unitate berri bat sortzeko “berria”-n klikatu egingo dugu.

Datuak bete egingo ditugu. Iraupena orduetan sartu behar da. Pisua ikasgai

horri dagokion portzentaiaren nota kalifikazio finalean izango da. Ordena eta

akronimoa bakarrik betetzen dira. Datuak sartu eta gero “Gorde”-ri emango

diogu.

*Unitate guztien pisuen batuketa %100-koa izan behar da.

15

Behin eginda diseinu unitateen zerrendara gehitu egingo da. Zerrenda honetan

unitateen pisua eta iraupena aldatu ahal izango dugu (1) eta diseinu unitateen

zehaztasunak ikusi ahal izango ditugu klik eginez unitatearen gainean (2).

Hemendik ere, unitatearentzat ekintzak sortu eta ikusi ahal izango ditugu(3).

Diseinu ekintzen zerrendan gaudelarik, ekintza berri bat sortzeko “Berria”-n klik

egingo dugu.

1 2

3

16

*Diseinu ekintzen zerrendara diseinu unitateen zehaztasunetik sartu ahal gara.

Titulua, deskribapena, ikasketa ( notara doa) edo irakaskuntza (ez doa notara)

den, iraupena, ekintza honen pisua unitatearen notan, kritikoa bada ala ez eta

gutxienezko kalifikazioa bete behar dira. Akronimoa eta ordena bakarrik

betetzen dira.

*Ekintzen pisuen batuketa %100-ekoa izan behar da. Ekintzen iraupenen batuketa eta

unitatearen iraupena berdinak izan behar dira.

17

Ekintzak behin sortuta daudelarik zerrendara gehitu egingo dira. Baten gainean

klikatuz gero, zehaztasunak ikusiko ditugu.

Hemendik “Ikasketa helburuak gehitu”, “Helburuak gehitu” eta “ Ikusi

atxikitutako dokumentuak”.

18

a) Klik eginez “Ikusi atxikitutako dokumentuak” dokumentuen zerrendara joango

gara. Beste bat gehitzeko klik egingo dugu “ Dokumentu berria”-n, datuak

beteko ditugu ( dokumentua hautatzeko klik egingo dugu bi aldiz “aztertu

botoian”)

19

b) Klik egiten badugu “ikasketa helburuak gehitu” lehen sortutako helburuen

zerrendara ailegatu egingo gara. Nahi ditugunak hautatu egingo ditugu eta

“Gorde”-ri emango diogu.

c) Klik eginez “ Edukia gehitu” botoian, eduki kontzeptualak, jarrerazkoak eta

prozedurazkoak gehitu ahal izango ditugu.

20

3. Oniritzia eskatu:

“Diseinua”-n klik egingo dugu eta gero “Oniritzia eskatu”

Behin onartu eta gero taldeekin lanean hasi ahalko gara.

Onarpena eman eta gero aldatu nahi badugu kudeatzaileari eskatu ahal izango

diogu.

Oniritzia emateko baldintzak ez badira betetzen ohar mezu bat agertuko da.

Diseinua zuzena izateko baldintzak betetzen direnean eta oniritzia onartu ahal

denean, konfirmazio mezu bat agertuko da diseinuaren oniritzia modu egokian

eman dela esateko.

21

4. Diseinua esportatu:

Sakatu “Diseinua”, “Diseinua esportatu”.

Kurrikulum proiektua, unitateak, jarduerak edo arlo osoa esportatu ahal

dira.

22

Artxibo komprimatu bat sortzen da gero importatu behar da beste arlo batera.

5. Diseinua importatu

Klikatu “Diseinua” “Diseinua importatu”.

Proiektu kurrikularra bakarrik importatu ahal dugu edo unitateak bakarrik.

Gero aldatu ahal da.

Sortu den

artxiboaren izena

23

ARLO BATEN PLANIFIKAZIOA

Inpartizio taldearen zehaztasunean sartu behar gara. Egin ahal dugu “Orokorra” eta

gero “Gaien zerrenda sakatuz” (1) edo “ Impartizio taldeen laburpen”-etik (2).

1

2

24

Jarraitu behar diren pausuak:

Plangintza erlaitzatik lanean arituko gara.

1- Plangintza unitateak ikusi:

Planifikatuta dauden unitateen zerrenda batera ailegatzen da arloko diseinutik.

25

Zerrenda honetatik arloko diseinua editatu ahal da: Unitate eta ekintza berriak

sortu, kontzeptuak gehitu eta ikasketa helburuak…. Arloko diseinutik egindako

modu berdinean egingo da “diseinu unitateak ikusi” (14.orria). Ezberdintasun

bakarra da ekintza sortu edo editatzerakoan eginda dagoela adierzteko

posibilitatea dagoela.

2- Ordutegia:

Inpartizio taldearen zehaztasunetik, hona ailegatu ahal gara “plangintza”-tik,

“Inpartizio taldearen ordutegiaren preferentzia aldatu”, berezko ordutegia edo

EED-aren ordutegia jarraituko dugun hautatu ahal dugu.

26

a) Berezko ordutegia hautatzen badugu:

“Plangintza”, “ordutegia ikusi” sakatzen dugu eta bertan taldearen

etapak sortuko ditugu “ Inpartizio taldearen etapak” sakatzen.

*Ikasgaiaren ordutegia aldatzen bada ikasturtean zehar komenigarria da etapa ezberdinak

sortzea.

Etapa berri bat sortzeko “Berria”-n klilkatuko dugu eta lehenengoak

berreskuratzeko “ ikasgaiaren etapak heredatu” botoia sakatuko dugu.

27

Etapak behin sortuta daudelarik, ordutegia honela ikusiko dugu.

28

b) EED-aren ordutegia aukeratzen badugu:

Ordutegia honela ikusiko dugu:

3- Inpartizio taldearen etapak:

Taldearen etapen zerrenda batera sartu egingo gara. Zerrenda

aukeratutako ordutegiaren arabera ( EED-koa edo berezkoa) ezberdina

izango da.

29

4- Kurtsoaren berezko planifikazioa sortu/ Gaurtik planifikazioa sortu:

“Planifikazioa”-n klikatzen badugu, “ Kurtsoaren berezko planifikazioa

sortu” edo “ Gaurtik planifikazioa sortu” klikatzen badugu kurtsoaren

planifikazio osoa edo gaurtik aurrera sortu ahal izango dugu.

Aplikazioak egutegian egokitu egingo ditu unitateak eta ekintzak zer

eman behar den egun bakoitzean ezartzeko. Unitate ezberdinen notak

kontutan hartuko dituzten ebaluaketak zehaztuko du.

Egokitzapena egin eta gero unitateren bat bi ebaluaketen artean

gelditzen bada abisu bat agertuko da.

Kasu honetan aukera emango du unitatea esleitzeko ebaluaketa bati

edo bien artean banatzeko.

30

Planifikazioa egin eta gero zerrenda bat izango dugu ekintzekin eta

datekin.

31

32

PLANIFIKATUTA DAGOEN IKASGAI BATEN

KUDEAKETA

Plangintza:

Taldearen zehaztasun erlaitzan dagoen “plangintza” erlaitzatik lan egingo dugu.

1- Plangintza unitateak ikusi:

Unitateen antolaketa zerrenda bat ikusiko dugu eta bertan ikusi ahal izango

dugu ze ebaluaketan egingo diren.

33

2- Ordutegia ikusi:

Ikasgaiaren ordutegia ikusiko dugu.

3- Plangintza ikusi:

Ikasturtean dauden egun guztien eta ze ekintza programatuta daukaten

zerrenda bat ikusiko dugu. “Plangintza deskargatu (i-call)” (1) klikatzen

badugu ekintzen plangintza outlook-ren egutegira deskargatuko da.

34

“Plangintza jardueren arabera ikusi” klikatzen badugu, ekintzak eta zein

datarako planifikatuta dauden ikusiko dugu.

35

4- Plangintza esportatu:

Ikasgai baten plangintza beste bati esportatzeko aukera ematen digu.

Aukeratu ahal dugu zer esportatu nahi dugun.

36

Lantaldeak:

Inpartizio taldea daukan “Lantaldeak” erlaitzatik lan egingo dugu.

1- Jarraipena

Bilatu beharko dugu zein ekintzari jarraipena egin nahi diogun, horretarako

bilaketa irizpideak erabili ahal ditugu eta “bilatu” klikatu.

Zerrenda bat ikusiko dugu, bertan diseinu unitateak, ebaluazioak eta ekintzak

haien iraupen eta datekin ikusiko ditugu. Zutabe bat daukagu egin ditugun

ekintzak, eginda bezala jartzeko, behin aukeratuta “Gorde” klikatuko dugu.

37

38

2- Noten kudeaketa

Talde horretan dauden ikasleen zerrenda bat ikusiko dugu.

2.1- “Ikusi beste aorloen notak” klikatzen badugu (1) Ikaslearen notak beste

ikasgai batzuetan ikusiko ditugu. Hemendik ikaslearen intzidentziak ikusi ahal izango

ditugu. (Hutsegiteak eta intzidentziak).

39

2.2- “Notak ikusi” (2) klikatzen badugu, ikaslearen hainbat datu ikusiko ditugu:

a) Ikaslearen datuak.

b) Arloaren azken kalifikazioa: Bataz besteko nota aplikazio bera kalkulatzen du

unitateetatik.

c) Ebaluazioen notak: Bataz besteko nota aplikazio bera kalkulatzen du

ekintzeetatik.

d) Jardueren notak.

40

41

2.3- Noten kudeaketatik, “jardueren notak” (3) klikatzen badugu, ekintzen

zerrenda bat ikusiko dugu, bertan ebaluatuko ditugunas aukeratzen ditugu eta “gorde”

klikatzen dugu.

Pantaila berri batean agertuko gara, bertan ekintza hori ebaluatu ahal dugu

ikasle guztietan. Zutabe bat izango dugu ikasleen gertakariak ikusi ahal izateko.

42

2.4- Noten kudeaketako pantailan “Ebaluazioetako notak” (4) klikatzen badugu,

zerrenda bat ikusiko dugu ebaluazioekin. Nahi duguna aukeratuko dugu.

Pantaila berri batean agertuko gara, ikasleak ikusiko ditugu, kalifikazio haztatua

(ekintzne notatik kalkulatuta dagoena), beste zutabe bat azken nota jartzeko

eta beste bat oharrak sartzeko.

43

2.5- Noten kudeaketatik “ebaluazio jarraia” (5) klikatzen badugu, momento

horretan ikasleek dituzten bataz besteko notak ikusiko ditugu. Pasa den edozein datan

ikus dezakegu bataz besteko nota.

44

2.6- Noten kudeaketatik “azken notak” klikatzen badugu (6) zrrenda bat ikusiko

dugu ikasleen kalifikazio haztatuarekin (unitateetatik kalkulatuta dagoena). Hemendik

ikasle guztien azken kalifikazioa sartu ahal izango dugu.

*Erlaitz guzti hauetan sartuko ditugun notak guztiak, besteetan ikusiko dugu.

45

3- Hutsegite eta gertakarien kudeaketa:

“Lantaldeak” erlaitzatik lan egingo dugu.

Hutsegiten kudeaketaren arabera (egunekoak, saiokoak edo gai eta

egunekoak) gauza ezberdinak ikusiko ditugu.

Hutsegite eta gertakarien kudeaketan klikatzerakoan ikasleen zerrenda bat

ikusiko dugu haien hutsegiteekin. “Gorabeheren taula” klikatu beharko dugu.

Hutsegite eta gertakarien kudeaketako pantailan agertuko gara. Aukeratuko

dugu daten tartea eta “bilatu” klikatuko dugu.

46

“Bilatu” klikatu ostean ikasleen faltak taula batean ikusiko dugu. Gure

lehentasuna gai eta egunekoak izan baldin bada, zutabeak editatu ahal izango

dugu. Azken bi ilaretan eman ez diren orduak eta zerrenda pasa dugun jarri

ahal izango dugu.

47

Gure lehentasuna gai eta egunekoa bada, ikasleak klikatu ahal izango dugu

hutsegiteak edo gertakariak markatzeko. Beste lehentasunetan ikasleei

hutsegiteak edo gertakariak sartzeko aukera bakarra “ikasleen intzidentziak”

botoitik da “Noten kudeaketa: Ikasgai gehiago” (38.orria). Sartzen gara

hurrengo pantailara non hutsuneak bete behar diren. Beheko partean jadanik

sartutako intzidentziak ikusiko ditugu.

48

Txostenak

Azkenik “txostenak” erlaitza daukagu, bertatik hainbat txosten sortu ahal izango

ditugu.

49

top related