iraultza industriala abiatu ezinik industriala.p… · iraultza industriala abiatu ezinik euskal...
Post on 13-Jul-2020
12 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IRAULTZA INDUSTRIALAABIATU EZINIK
EUSKAL HERRIKO EKONOMIAREN GORA·BEHERAK LEGE ZAHARRAREN KINKAN
(1778-1880)
Joseba Agirreazkuenaga
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (Bilbo, 1953).1976.ean Historian lizentziatua. Lizentziaturarengradurako tesia aurkeztu zuen 1980.ean eta 1985.eandoktoratu zen. Irakas1e Eskolako irakasle izan da, orainGizarte eta Informazio Zientzien Fakultatean GaurEgungo Euskal Herriko Historiaren irakasle titularrade1arik. 1989-90 ikasturtean Basque Visiting Fellowizan da Oxfordeko S1. Anthony's College-ean eta1993.ean Visiting Fellow Florentziako EuropeanUniversity Institute delakoan. Eusko IkaskuntzakoHistoria Saileko buru izan da, 1991an bertakolehendakariordea aukeratua izan dela. Zenbait ikerketaprogramaren buru da, Lege Zaharraren XIX. mendekokrisialdia izanik bere ikerketaren ardatz nagusi. Liburuugari argitaratu ditu, "Vizcaya en el S. XIX: Lasfinanzas públicas de un Estado emergente", "BizkaikoErrepidegintza. Hazkunde ekonomikorako azpiegituralanak (1818-1876)", besteak beste.
IRAULTZAINDUSTRIALA ABIATU
EZINIKEuskal Herriko ekonomiaren gorabeherak Lege Zaharraren kinkan
(1778-1880)
(GAUR EGUNEKO EUSKALDUNONGIZARTEAREN OINARRIA 11)
IRAULTZAINDUSTRIALA ABIATU
EZINIKEuskal Herriko ekonomiaren gorabeherak Lege Zaharraren kinkan
(1778-1880)
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga
GAIAK
Testugilea:Joseba Agirreazkuenaga
Copyright:. Joseba Agirreazkuenaga. GAIAK ARGITALDARIASan Bartolome, 36 Behea20007 DONOSTIA Tfnoa.: (943) 471304
I.S.B.N.:84-8720344-284-8720342-6 (obra osoa)
Legezko Gordailua:BI-1709-93
Fotokonposizioa eta maketazioa:GAIAK Argitaldariaren talde teknikoa
Inprimategia:RONTEGUI S.A.L.
Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaSailakonetsia (1993-7-22)
AURKIBIDEA
1. Euskal Herriko egitura ekonomikoak Lege Zaharraren amaieran......... 13
1.1 Ekonomia arautu eta libera1izatuaren artean............................................ 181.2 1778: Euskal Herriko industria eta merkataritzaren kinka....................... 221.3 Hazkunde ekonomikorako gizarte baliabideak........................................ 271.4 Kapitalismoaren egituraketaren zaba1kundea........................ 32
2. Nekazalzibilizazioaren gorengo gradua eta bere zabalkundearen ezina...... 37
2.1. Baserria, mendialdeko euskallaborantzaren oinarria.......................... .... 392.2 Herri-ondasunen amaiera eta ohizko baserri-1aborantzaren kinka........... 442.3 Lur-jabetzaren egitura............................ 532.4 Nekazal Produkzioak...................................... 572.5 Abelazkuntza............................................................................................ 652.6 Berrikuntza teknikoa................................................ 68
3. Arrantza......................................................................................................... 73
4. Meategiak....................................................................................................... 87
5. Protoindustriatik Iraultza Industrialaren abiada arakatzen etaurratzen (1789-1876).................................................................................... 101
5.1 Industri iraultzaren abiada Espainian....................................................... 1035.2 ühizko industrigintzaren XIX. mendeko kinka 1arria................... 11O5.3 1830-1865 bitarteko industrigintzaren bilakaera, produkzioaren
antolakunde soziala, aukerabide desberdinak eta gatazkak..................... 1305.4 Gizarte-arazoen ikuspegi orokorra eta zenbait ondorio........................... 1525.5 Iparraldeko porrota................................................................................... 159
6. Merkataritzaren gainbehera eta komunikabideetarako azpiegitura....... 171
7. Erakundeen eragina ekonomi arloan.......................................................... 187
7.1 Zerga-boterearen egituraketa euska11urraldeetan.................................... 1907.2 Zorrak zerga-sistema sistema fiskal propioaren eragi1e.......................... 1927.3 Foru Ogasunaren egituraketa eta bilakaera............................................. 1937.4 Erresuma absolutista eta Estatu liberalaren baitako harremanak............. 1947.5 Foru ogasunen egitura: diru-sarrerak...................................................... 1987.6 Gastuak: hazkunde ekonomikoaren garapenari begira...................... ..... 200
ONDORIO GISA.................................................................................. 204
1. Euskal Herriko egitura ekono·mikoak Lege Zaharraren aDlaieran
13
Euskal Herriko giza komunitateak, azken 1000 urtetan,
produkzio ekonomikoaren antolaketa desberdinak
ezagutu ditu. Ekonomi iharduerak, sail bakoitzean eta
abagadune bakoitzean, modu desberdinez erantzun duo
Orohar ikus daiteke mendialdean edo laborantza hedatu
den lekuetan ekonomi ihardueraren antolaketa soziala
desberdina izan dela. Ez da berdin, artzantzan jarraitzea
edo laborantzan.
Abagadune bakoitzean eta herri- edo eskualde
-esparruan, iharduera bat izan da nagusi, beste guztien
ardatz. Jende gehien enplegatu zuen iharduera ez zen,
derrigorrez, etekin ekonomiko oparoenak ekartzen
zituena: adibidez, ohizko burdinolen bidez lortutako
etekinak laborantzan eskura zitezkeenak baino
ugariagoak ziren, hainbat eskualdetan. Bestalde, ez da
ahaztu behar, Lege zaharreko gizartean, populazioaren
zati inportantea, urtearoaren arabera, lan ezberdinetan
aritzen zela: laborantzan, egurrikatzaren produkzioan,
garraioan eta, kostaldean, laborantza eta arrantza
konbinatuz.
Euskal Herrian, bi lurralde handi bereiz genitzake :
batetik, itsasaldeko lurraldeak, Bizkaia, Gipuzkoa,
mendialdeko Nafarroa eta Lapurdi; bestetik,
barrualdea, Gasteiz eta lruñeatik hegoalderantz.
15
Itsasaldeko eskualdetan, bestalde, goiherri eta beterriko
iharduerak ezberdinak ziren. J. Caro Barojakl ondoko
marrazkian ederki adierazten ditu itsasaldeko edozein
bailaran edo mendialdean Xv. mendetik XIX. mende
bitartean errotu ziren iharduerak: mendian,
burdinmearen erauzketan ari dira batzuk; besteak, aldiz,
egurikatza egiten basoan. Parean artzaina dugu. Basotik
egurra ere ateratzen da. Esparru bakoitzean sortu eta
landutako produktuetaz baliaturik, industri lanak eragin
ziren : artila gero ehuna ateratzeko, itsasuntzigintza,
burdingintza. Mendiaren erdialdean, baserriak ageri
ziren eta, XVII. mendeaz geroztik, laborantza gero eta
gehiago hedatu zen mendiko maldetan eta bailaretan;
artzantzan ari zirenekin borroka franko sortu ziren
ondorioz. Artoa jarri zen sagastien partez, ohizko
laboreek (garia eta garagarra) bere hartan jarraitu
zutela. Baserrien ondoan, bailarako bidean, errotak
zeuden, nekazal produktuak elikagai bihurtzeko eta,
aldi berean ere, laborantz komunitateen merkatal
gunearen zereginak betetzeko. Bailaretan, hiriak hasi
ziren garatzen eta, artisauekin batera, salerosketan
aritzen zirenak bertaratu ziren, bitartekaritzako lanak
eginez, eskualde mailan eta Europako eskualde
nagusien artean. Azkenik, itsasbazterrean kokatu ziren
hirigune garrantzitsuak, bertan arrantzaleak eta
itsasgizonak merkatariz inguraturik agertzen
zaizkigularik. Hauxe dugu euskal zibilizazio
16
materialaren gutxi gorabeherako eskema, xv. mendetik
XIX. mendera garatu zena eta euskal zibilizazioaren
adierazbide gertatuko zena. Giza talde bakoitza bere
erritmo historiko propioan bizi zen eta, jakina, batak
bestea menperatzen saiatu zenean, tirabirak sortu ziren.
Zibilizazio honen gainbehera eta desagerpenarekin
batera euskal izate-modu baten desagerpena ere gertatu
zen eta, askoren ustez, XIX. mendearen bukaerako
iraultza industrialaren abiadak Euskal Herriaren
desagerpena ekarri zuen berekin.
Barrualdean, laborantz iharduera mediterraniarraren
dinamikari jarraituz, Erdi Aroan Euskal Herriko
lurralde aberatsena zena, Xv. mendeaz geroztik,
pixkanaka indar ekonomikoa galtzen joan zen. Atlantiar
isurialdean, aldiz, erroak sendo botatzen ari zen beste
ekonomi eredua, industri eta merkatal ihardueretan
oinarritzen zena, gero eta indartsuago agertzen zen. Bi
zonaldeek, hala ere, bien artean osagarri ziren
iharduerak betetzen zituzten XVIII. mendean, nahiz eta
esan behar den, erritmo historikoari begiraturik,
ekonomia dual baten aurrean gaudela, alegia, dinamika
ezberdinez mugitzen ziren bi ekonomi munduen
aurrean. Ez baita berdin pentsatzen eta asmatzen
mendiaren maldetan eta lantegiaren zurrunbilo eta
teknikaren erdian, ezta ere merkatura begira
produzitzen zutenen eta euren eskualde txikiari
atxekiturik zeudenen artean.
17
1.1 Ekonomia arautu eta liberalizatuaren artean
Ezin da ahaztu, beraz, egiturei dagokienez, gizakiak eta
giza taldeak batzuk besteei loturik daudela. Azken
batez, giza taldeen arteko tirabirek eta elkartasunek
erabakitzen dute, denboraren poterioz, ekonomiaren
antolakuntza.
Euskal gizartean ezberdintasun ekonomikoa
nabarmena zen, erabat, eta matxinada guztietan interes
ekonomiko eta sozialak kontrajartzen ziren; ugazaba eta
marroia edo maizterraren arteko dinamika gero eta
gordinagoa agerian jarri zen. Hirietako biztanle
arruntak, batez ere, ohiturik zeuden lehen premiako
elikagaien prezioak eta produkzioak, populazioaren
premien arabera erakundeen bidez zaintzera. Hau da,
herriko agintariek arautzen zuten zeintzuk ziren
prezioak eta herritik atera behar zen produkzioa, behin
herritarren premiak asetuz gero.
XVIII. mendearen bukaeran, merkatu-ekonomiaren
legeak nagusituz joan ziren. Ekonomia liberalak
salerosketa libreak eta muga gabeko ekintzabide
ekonomikoa bultzatzen zituen. Horrez gainera,
amortizaturik zeuden lurrak (maiorazkoaren bidez,
udaletxeen zilegi-Iurrak) legez libre eta salgai bihurtzea
proposatuko zen. Traba eta arau gabeko
ekonomikoaren dinamikak berez guztien mesederako
18
garapen ekonomikoa ekarriko zuela uste zen.
Horregatik, udaletxeek eta beste erakundeek ekonomia
arautzeko ezarritako neurriak eta legeak deuseztatu
nahi zituzten, guztia salerosketa librearen legera
makurtuz. Espainian, 1765. urtean, adibidez,
mantenugaien salerosketa librea ezarri zen, honek
berekin zekarrenarekin: garia edo artoa toki batetik
bestera garraiatzeko askatasuna, eskaintza-eskariaren
araberako prezioak... Lanindarra bera ere merkantzia
Caro Barojaren marrazkihonek erakusten digu,lege zaharraren garaian,mendialdeko eremu bakoitzean errotu eta indartu ziren produkzio-egiturak eta bizimoldeak lt.:Caro Baroja, J.:"Vasconiana". Madril,1957.
19
Nekazal mundu hartan, laia zen eskuzerabilitako lanabesgarrantzitsuena. Goldeak baino hobeto eragiten zuen lurra.
bihurtzen zen. Modu honetan, lanaren soberakinak
produkziobideen jabeen eskuetara iristen ziren,
sistemaren berezko martxa zela medio (feudalismoan,
ordea, giza lanindarraren soberakinak legez edo
indarrez eragindako bortxaz, koerzio extra-ekonomiko
deritzonaz, eskuratzen ziren).
Euskal Herrian, XVIII. mendearen bigarren erdian,
ekonomi politika berriaren eztenkadak ageri-agerian
daude. Horrez gain, laborantz produkzioa gelditu zen,
eskulangileak eta maizter zein jabe txikiak hondatu
ziren, prezioak eskaintza-eskariaren menpe zeudenez
20
bizimodua garestitu zen, burdingintzak atzera egin
zuen eta, orohar, lanaren eza nabarmendu zen leku
guztietan. Mendearen bukaeran lapurren eta eskekoen
kopurua asko emendatu zen.
Populuarentzat, artisau eta abarrentzat, moralaren
aurkako ekonomia ari zen antolatzen eta indartzen.
Jende askok uste zuen herri xehearen premiekin
irabaziak eskuratzea ezinezkoa zela, ekonomi
iharduerak ikuspegi moral eta bidezkoa ere izan behar
zuela. Horrela, "herriaren ekonomi ikuspegi moralean"
finkaturik, joerak aldatuz joan ziren, merkatu-ekonomia
librearen aurka. Herri xehearen pentsamolde
ekonomikoaren arabera, kontsumitzailearen ikuspegitik
aztertu behar ziren arazoak. Udaletxeak, ohitura
zaharrari jarraiki, mantenugaien kopurua, prezio
justuan, garantizatu behar zuen urte osorako. Ez zen
bidezkotzat jotzen inoren goseaz trafikatzea, zenbait
pilatzailek egiten zuen bezalaxe. Ideologia defentsiboa
eta eskubide positiboen alde ageri zen herri xehea,
monarkia tradizionalaren marko juridiko-politikoaren
baitan, marko hau deuseztu eta gainditu gabe. Azken
batez, ohizko ekonomia moralak, elkarren arteko
laguntzan zutabe handia zuen bitartean, ekonomia
liberal berrian, konkurrentzialtasuna zen elementu
nagusia: XIX. mendean zehar, ekonomi ikuspuntu
hauek kontrajarriko ziren bortizki eta ohizko ekonomia
moraleko hainbat projektu eta elementu,
21
kapitalismoaren kontrako altematibetan behin eta berriz
azalduko ziren.
1.2 1778: Euskal Derriko industria eía merkataritzaren kinka
Aipatu dugun giro liberalizatzailearen baitan
kokatu behar da Espainiako erresumako agintariek
hartu zuten erabakia: Cadizek zuen monopolioa
ezeztatu eta zenbait porturi merkatal eskubidea emano
1778.ean (otsailaren 2an eta urriaren 12an) aginduriko
dekretuetan, Euskal Herriko portuak ez ziren aipatzen.
Kantauriko portuen artean, Coruña eta Santander
agertzen ziren. Gainera, euskal industri produktuak,
Espainiako erresuman, Amerika ere bame, atzerrikoak
bailira ordaindu behar ziren. Saiatu ere saiatu ziren
ezinbesteko aukera hori ez galtzen baina "no era
asequible si no se trasladaban las aduanas" erantzun
zion Nafarroako Diputazioari Madrilen zuen agenteak.2
Aurreko urteetan, Bilboko Kontsulatuak ahaleginak
eginak zituen Ameriketako koloniekin zuzenean
salerosketan aritzeko baimena lortzeko (Donostiako
merkatariek horixe egiten zuten Caracasekin), baina
zera adieraziz "haciendo evidencia de que sin lesión de
las libertades del Señorio". Horixe baitzen arazoa,
hazkunde ekonomikoa eta ohizko Foruen arteko
kontraesana, aduanen arazoa, euskal esparrua espazio
22
librea, arantzelik gabekoa izaten jarraitzea, euskal
erakundetze publikoaren seinale garrantzitsuentzat
jotzen baitzen. Euskal industri produktuen zakalbundea,
Europan eta kolonietan, gero eta murrituagoa zen eta,
jakina, honek ezinegonak sortarazten zituen euskal
gizartearengan.
Gutxi gorabehera buruturik egon arren, aldi
aurrestatistikoan ez baitira datu makroekonomikoak
erraz lortzen, 1770.eko hamarkadarako oraingoz
honako hauek kaIkulatzen dira:3
Nekazal produktu gordina Burdin produktu gordina(prezio konstantean )
BizkaiaGipuzkoaAraba
11.500.000 erreal
13.200.000 "
20.200.000 "
15.400.000 erreal
7.050.000 "
900.000 "
Ikus daitekeenez, burdingintzaren sektoreak
erabateko garrantzia zuen kostaldeko probintzien
ekonomian. Horrez gainera, beste sektore industrialak
ere ondo finkaturik zeuden (ikus mapa).
XV-XVI. mendeez geroztik erroturik zeuden ekonomi
iharduerak eta antolaketa sozialak, ezinaren ezinez,
ezen gai izan birprodukzio ekonomiko eta soziala
garatzeko. Krisialdi sakona larriagotu zen. XVIII.
23
+ Meñaka + Arrieta~~f;;~i;;:¡;:,-__+ Fruiz
BURDIN INDUSTRIA, 1840-1880 BITARTEAN
# Burdina galdatzeko lantokiak.a Orduko aurrerakuntzaz baliaturiko altzairugintzako lantegiak: labegaraiak.* Burdin lanketa berezia: metalurgia orokorra, alanbre, baloi, latorri, iltze, etab.• Garai hartako kotxe-lantegiak. Gasteizen galdatzeko labeak. Gasteizen baita berogailuak
egiteko fabrika ere.Arrnagintza.
~ Lurgintzan erabiltzeko tresneria, "errementari"-lanak.+ Delmas-ek 1864ean argitaratu zuen liburuan aipatzen dituen Bizkaiko olak.
Nafarroako olak berriz, Madoz-ek 1847rako aipatzen dituenak. Labegarai bi eraikitzen ari zireladio; Oronozen eta Oroz-Betelun.Gipuzkoan 1841.ean ondoko hauek zeuden: Deba arroan 10; Urolan 16; Orian 18; Urumean 4;Bidasoan 2.Iturriak: MADOZ, P., Diccionario geografico estadistico historico de España y sus posesionezde ultramar. XVI. alea. Madril, 1850.FERNANDEZ, J. C., Apuntes para un cuadro topográfico estadistico militar del distrito de lasProvincias Vascongadas. Madril, 1859.DELMAS, J. E., Guía historico-descriptiva del viajero en el Señorio de Vizcaya en 1864.Bilbo,1944RODRIGUEZ GARCIA, F., Crónicas del Señorío de Vizcaya. Madril1865.
24
l
+ Erasun
+ Orokieta
D Bakaiku
+ Etxarri·Aranatz
mendearen bukaeratik XIX. aren bukaerarte, Euskal
Herria eredu ekonomiko eta sozial berriaren atzetik ibili
zen.
Bide guztiak garaian garaiko pentsamoldetan eta
ekimenetan sartuz gero, berez, logikoa denez, klase
bakoitza bere alternatiba proposatzen eta indartzen
saiatu zen. Inork ez zekien, seguraski, zein izan izan
zitekeen eredurik egokiena, alegia, kostu sozial
txikienak ekarriko zituena. Egoera hau, jakina, ez
zegokion Euskal Herriari soilik; Europa osoa ere
25
kontraesan berberei aurre eman beharrean aurkitzen
zen. Baina, noski, gizarte eta komunitate bakoitzak
bere abiapuntu eta egoera bereziak zituen. Ingalaterran,
adibidez, XIX. mendearen hasieran, marea
kontrairaultzailea eta iraganari lotuta herri xehearengan
errotu zen aldi berean, industria berriaren abiada
azkarra eragin zen eta honek berehala eraldatu zituen
bertako gizartea eta portaerak. Euskal Herrian, aldiz,
ondoko kapituluetan ikusiko dugunez, aldaketak onartu
ez eta iragan ideialari begira dagoen portaera
kontrairaultzailea nagusitu zen eta industri iraultzako
bidea aurkitu arte denbora luzea behar izan zen. Talde
sozial bakoitzak bere altematiba ekonomiko eta soziala
proposatzen eta bultzatzen saiatu zen baina, azkenik,
Bizkaian hasieran, industrian finkaturiko eredua
errotu eta garaitu zen XIX. mendearen bukaeran.
1778tik 1880rarteko mendea, beraz, ekonomi eta giza
igaroalditzat har dezakegu, XIX. mendearen bukaeran
industri eredua atera zelarik irabazle, hainbat portaera
eta aterabide sorteraziz euskal gizartearengan.
Euskal lurraldea, aipatu dugunez, salerosketarako
lurralde librea zen, hau da, aduanarik gabeko lurraldea
non, merkatal askatasunean oinarrituriko merkataritza
nagusi zen, foro sistemaren legeria zela medio4• XVIII.
mendearen bukaeran Nafarroan eztabaidatzen hasi zen
zenbateraino komeni ote zitzaien aduanak Ebron izatea.
Eztabaida hau gainerako Euskal Herrira hedatu zen
26
XIX. aren mendean zehar. Aduanen egoera honek,
dudarik gabe, euskal ekonomia baldintzatzen zuen
erabat, egoera benetan berezia sorteraziz. Azpimarkatu
behar den fenomenoa dugu, izan ere. Euskal
populazioak munduko produktuak merkeagoak jasotzen
zituen eta, ondorioz, bere bizitza-maila merkeagoa zen,
alokairuak ere apalagoak zirela. Baina, honek bazuen
bere ordaina: euskal industri produktuek zailtasun
handiak aurkitzen zituzten garaiko mundu-ekonomian
konkurritu ahal izateko. XIX. mendean, izan ere,
Ingalaterrako herrialdeek eta Europako beste askok
izugarrizko abiadari ekin ziotenean, industrian
finkaturik, kontsumo-ondasunen industrian, hain zuzen,
euskal lurraldean industriak finkatu ahal izateko
ahalegin handiak egin behar ziren. Bestalde, aduanarik
gabeko herrialdea izateak aukera ematen zuen
kontrabandoan aritzeko.
1.3 Hazkunde ekonomikorakogizarte baliabideak
Itsasaldeko herrialdeetan gizarte egitura berezia errotu
zen, ekonomi ihardueraren ikuspegitik guztiz
dinamikoa zena, industri iraultzaren abiadari ekiteko.
Baina, Euskal Rerrian, lurralde guztiek ez zuten iraultza
industrialaren jauzi berbera emano Ahaleginak izan
ziren baina, azkenik, Lapurdin eta Iparraldean ez ziren
27
• Nafarroako 16D7.eko taulak
~ Itsas aduana
• Esportazio~ eta inportazio-aduanak
@
<>
•1\
Cautamaf izeneko zergaren hilkeraarautzen zuten bulegoen kokalekua.Saran 1775.ean sartu zen.
Menpean txikiagoak dituen bulegonagusia.
Cautomal*en zona. Coutomat zergajasotzen zeneko lurraldea. Baionakohiriarentzat eta Gramont-ekodukearentzat ¡zaten zen.
Nafarroa Behereko eta Zuberoakoaduanak; beren zerga ugariak zirelaeta ezarriak (XVIII. mendean).
Aduana orokorrak
Aduanatxoak
Ejea
Agreda. • Mallen
Frescano.
gauza izan protoindustriatik abiatuz, industri
irau1tzarako jauzia emateko, ezta Nafarroan eta Araban
ere. Bizkaian lehendabizi eta Gipuzkoan beranduago
bestela gertatu zen. Zergatik ezberdintasun nabarmen
hauek Euskal Herriaren barnean?
28
-----------
Antzinako Erregimeneko aduana-sistema: aduana eta aduanatxoak.
Iturriak: MUÑOZ PEREZ, J. Mapa aduanero del siglo XVIII español. Madril, 1955.JAUPART, F. L'activité commercial et maritime de Bayonne au XVIII siécle. Soeiéte desSeienees, Lettres et Arts de Bayonne, 110. zk. Baiona, 1966. DRAVASA, E. Lesprivileges des basques du Labourd sous l'ancien régime. Bordeleko Unibertsitatea, 1950.
Frantziako erreinuan: Guiena eta Gaskonia, Foix-ko konderria, Languedoe etaRossello atzerriko probintziatzat hartzen ziren, eta erreinuko gainerako probintziekinizandako merkatal harremanetan zerga batzuk ordaindu behar ziren.
Euskal lurren barneko bide-zorrak beste maila batean geratuko ziren. Haiekhirietako agintariek, jaunek edo Estatuak ezarri zituzten; XVII-XVIII. mendeetan batezere.
Estatuak bulego asko sortu zuen produktu batzuen merkataritza fiskalizatzeko.Horregatik gizartean matxinada ugari izan zuten eta kontrabandoa indartu egin zen.
Batzuetan produktu batzuk babesteko joera probintziako leku askotara zabaltzenzen. 1724.ean adibidez, Zuberoaren inguruko probintzietatik ardoa sartzea debekatu egin
zen, bertakoa gastatu arte, Atharratzetik hegoalderako errietan izan ezik. 1
Neurri haiek, ohizko aduana orokorretik kanpo beste bulego edo "aduana"modukoren bat ezarriarazten zuten.
"Euskaldunek ez zuten onartzen haziendaren eskubideak zirela eta Frantzia etaEspainia aldeko Euskal Herriko probintzien arteko harreman libreei oztopoak jartzerik.Euskal Herriaren barruan merkataritzak administrazioaren oztoporik gabe garatu nahizuen, eta horixe erakutsi zuten XVIII. mendean Lapurdin tabakoari buruzko legeak eragin
zituen istiluak eta bertan zegoen kontrabandorako tradizioak.,,2Gaztelako Koroak euskal merkatura sartzen ziren gaiei buruzko partehartze
handiagoa nahi zuen, eta ondorioz behin baino gehiagotan ipini zituen aduanak kostan etaPiriniotan.
Nolanahi ere, Donostian eta Bilbon produktu batzuk fiskalizatzea lortu zuen, bainaaduanetako muga (denboraldi labur batzuetan izan ezik), 1841. urterarte Ebro ibaiarenertzean mantendu ziren.
1 Nussy-Saint-Saens, Mareel. Contribution a un essai sur la coutume de Soule (premiére
et deuxiéme partie). Baiona, 1942.48. OL 2 Nussy-Saint-Saens, Mareel. Op cit. 97. oro(Nafarroako taulak 1607.ean. Taulak aduanen antzekoak ziren. Bertan inportazio- etaesportazio-zergak ezartzen ziren. Nafarroak, konkistaren ondoren, merkataritzarakomugak lehengo lekuetan mantendu zituen. Taulak hiru urterako ematen ziren errentan.Bertakoek sarrera-zorrik ez zuten ordaintzen. It.: Idoate, F.: "Notas para el estudio de laeconomía navarra y su contribución a la Real Hacienda1500-1650". Iruñea. 1960)(Historia de Euskal Herria 11 liburutik hartua)
29
Gizarte-egiturek izan zuten zerikusirik, dudarik gabe.
Hirietan bereziki, merkatarien arteko merkatal
konpainia ugari sortu ziren. Honek elkartasunean
aritzeko ohiturak azkartu zituen. Bestalde, merkatal
burgeseria honek finantzen nondik norakoak ondo
ezagutzen zituen; izan ere, Bilbo zen XVIII.
mendearen bukaerako finantz lekurik
garrantzitsuenetakoa, Bordele eta Madrilen artean.
Beraz, kostaldeko burgeseriak garatuak zituen,
esperientzia zela bide, enpresak martxan jarri eta
merkataritza aurreratuari ekin ahal izateko behar ziren
partaidetzan ibiltzeko ohiturak. Caracaseko Konpainia
delakoak arrakasta handia ezagutu zuen Gipuzkoan,
hainbat eskala-ekonomia eraginez. Merkatal burgeseria
hori finantz arloan ibiltzeaz gain, banketxeak medio,
industrian ere hasi zen dirua aurreratzen (verlagsystem),
XVIII. mendearen bigarren erdiaz gero: olagizonek
burdina egiten hasteko behar zituzten oinarrizko
lehengaiak erosi eta hasierako gastuak ordaindu ahal
izateko (egurrikatza, burdin-mea, alokairuak). Era
horretan, industri munduan ere murgiltzen hasi ziren.
Iparraldean, Baionako merkatariek eta finantzariek
inguruko lurrak erosten segurtatu nahi izan zuten
beraien kapitala. Akitania osoak bizi izan zuen giza
balore aristokratikoak bereganatu zituen merkatal
burgeseria honen aristokratizazio-prozesua. Crouzetek
azaltzen duenez, portaera honi leporatu behar zaio, hein
30
handi batean, Akitaniako industrigintzak ezagutu zuen
atzerapen nabannena. Hala ere, baionatar batzuk (Frois
eta Silva) lantegiak sortu zituzten hegoaldean.
Adibidez, Bergarako S. Antonio kotoi-Iantegi berria
Baionako merkatarien diruaz sortu zen, aduanak
Pirineoan ezarri eta gero. Aduanak Ebrotik itsasaldera
eta Pirineotara eraman zirenean, Baionako ekonomiak
geldialdi nabannena ezagutu zuen.
Azkenik aipatu behar dugu, XVI. mendeaz geroztik,
euskal lurraldeetako biztanleak, kaperatasun
orokorraren jabe izanik, legez berdintasun juridikoaren
Baiona 1935. urtean.Bertako merkatari etafinantzariek ingurukolurrak erosi zituzten,euren kapitalak segurtatzeko. Portaera honileporatubehar omen zaioAkitaniako industrialpenaren atzerapena.
31
Ehungintzan oinarrituzen hastapeneko
industrigintza
antzeko egoeran zeudela, aberastasun ekonomikoak
zirelarik klaseen arteko ezberdintasunak markatzen
zituztenak. Giro honek errazten zituen ekinbide
ezberdinak, baina ahaztu gabe legeria, oraindik,
ohizko lege zaharrekoa zela eta gizarte feudalari
zegozkien ezaugarriak, lurren amortizazioa eta abar,
nabarmenak ziren. Dena dela, Holandako gizartearen
antz handia zuen, garaikoen ustetan eta honek erraztu
bide zuen alternatiba berrien hedakuntza.
1.4 Kapitalismoaren egituraketaren zabalkundea
Euskal Herrian, irau1tza liberalaren sustraiak eta
ondorioak XIX. mendean jadanik erroturik bazeuden
32
ere, industri iraultza XIX. mendearen bukaeran baino
lehen ez zen nagusitu Bizkaian, XX. mendeko lehen
hamarkadetan Gipuzkoan, 1960.ean Nafarroan eta
Araban. Iparraldea, aldiz, XVIII. menderarte industri
tradizio emankorra ezagutu arren, XIX. mendearen
lehen erdian gelditu ondoren desindustrializazioaren
ildotik abiatu zen.
Euskal Herriko atlantiar isurialdean, XVI. mendeaz
geroztik, euskal gizarte zaharberritua finkatu zen,
Holandan eta ipar Europako kostaldeetan sortu zen
antzekoa. Hirietan, burges produkzio txikiko sistemaren
baitan sortzen diren soberakinak banatuagorik agertzen
dira, bertako klase ezberdinen artean.
Iraultza industrialari dagokionez esan behar da
gizateriaren historiak inoiz ezagutu duen jauzi
nabarmenena, Neoli to aroko iraultzak
eragindakoarekin batera, Britainia Haundian gertatu
zela, 1750-1850 urte bitartean: ehungintza zela medio
lehendabizi eta, ondoren, burdingintza sendotu zuen
trenbidegintzari esker lortu zen iraultza industrialaren
abiada eta garapena. Aurreko gizarteetan, nekazaritzan,
abelazkuntzan eta baso-Ianetan oinarritzen baziren
gehiengoaren bizibideak, hortik aurrera bigarren
sektorea bihurtuko zen nagusi produkzio-ihardueran.
Britainia Handiko industrigintzaren kronologian, aldi bi
bereizten dira argi eta garbi:
. Lehena, 1780-1840 urte bitartekoa, hastapenekoa da,
33
Urduñako aduanazaharra
ehungintzan oinarrituta, eta 1830-1840. urteen artekoa,
gainbehera ezagutu zuena.
. Bigarrenak, 1840ean hasi eta 1895.urtera luzatu zenak,
burdingintzaren garapena ezagutu zuen. Hasierako
industrializazioak industri jarraipena eskatzen zuen.
1860.etik 1900.era, petrolioa eta argindarra erabiltzen
hasi ziren energi iturri bezala, ohizko ikatzaz gain.
Laburbilduz
Euskal Herriko ekonomiak, lege zaharraren
gainbeheraren ondorioz, Europar bestelako edozein
ekonomiak jasan zituen arazo eta kontraesan berberak
34
jasan zituen. Kapitalisrnorako bidea beste tokietan
bezalaxe bete zuen. Baina gizarte egiturak ezberdinak
zirenez, arazoak rnodu berezian planteatu ziren. Euskal
ekonornia esparru librean antolaturik egoteak, gainera,
bereiztasun gehiago suposatu zituen. Edozein
alternatiba aurrera ateratzeko aduanen egoera hartu
behar zen kontutan. Horrela, sortzen den galdera
honakoa da: posible al zen orduan (eta litzateke, gaur
egun) aduanarik gabeko herrialde batean iraultza
industrialak behar duen abiada sortzea, era autonorno
batez edo beste edozein rnetropoliren rnenpeko
tasunean?
Ondoko orrialdeetan, sail ekonorniko bakoitzean
planteatu ziren alternatibak eta arazoak agertzen
saiatuko gara. Zergatik toki batzuetan industrigintzaren
abiadak arrakasta izan zuen eta besteetan ez. Aurrera
atera ziren alternatibak aztertzea bezain garrantzitsua
da, izan ere, porrotaren zergatiak edo huts egin zuten
aukerak ikertzea.
35
2. Nekazal zibilizazioarengorengo gradua eta bere
zabalkundearen ezina
37
XVIII. mendeko azken hamarkadetan eta XIX.
mendearen lehen herenean, laborantzak Euskal Herriko
eskualde gehienetan, espazialki zein demografikoki,
bere zabalkunde handiena lortu zuen. Laborantza
Merditerraniorako isurialdeko Euskal Herrian indartsua
zen Erdi Aroan jadanik, baina mendixketan eta
itsasaldeko Euskal Herrian XVII. mendeaz geroztik
hasi zen laborantza etenik gabe zabaltzen. Laborari eta
artzainen arteko liskarrak, Bizkaian, Gipuzkoan eta
Lapurdin, laborantza-sistemaren alde atera ziren.
Nekazaritzarako espazioa irabazten zen nonahi eta
mende bukaeran herri-Iurrak, mendian edo paduretan,
luberri bidez zabaldu egin ziren. Nafarroako iparraldean
eta Basaburuan, artzantzak nagusi segituko zuen.
2.1. Baserria, mendialdeko euskallaborantzaren oinarria
Laborantza-sistemak, bestalde, gizarte
-antolakuntza jakin batean sustraiturik zeuden: baserria
eta "etxekoak" ziren laborantza-sistemaren gizarte- eta
produkzio-oinarria. XVIII. mende hasieran, hainbat
etxetako jabe bertako biztanleak ziren baina, XIX.
mendean, baserrietan gehienak maizter izango ziren.
B. Etxegaraik aipatzen zuen legez, artzantza-
39
-garaian, familia, leinua, batetik bestera joaten zen bere
artaldea gidatuz. Baina laborantza nagusitu ahala,
leinuak leku jakinetan finkatu egin ziren auzoak sortuz
eta finkatze horretan etxea erakunde nagusi bihurtuz.
Etxea, etxekoen (hil eta bizien) arteko zubi zen eta
etxekojaun edo anderearen helburu nagusia, etxearen
jarraipena segurtatzea zen. Jarraipena segurtatzeko,
Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean, gurasoek
testamentua egiteko askatasuna zuten eta oinordeko bat
I LEINU-ETXEA _BASERRIA "Jurisdikzioa"-Hierarkizazioa("Lurraldea") Barne-funtzioa
~("Bake soziala"),
BIRSORKUNTZA SOZIO-FAMILlA-LEINUA
JURIDIKOETARAKO ESTRATEGIAK
f . Jaraunspen-sistemaOINETXEKOTASUNA
BIRSORKUNTZA SOZIO-DEMO-GRAFIKOETARAKO ESTRAT.
IGATAZKAKORTASUNA. Ezkontza. Ugalkortasuna
NEKAZAL FAMILISISTEMA(J. Urru tikoetxearen"En una mesa y compañia. Caserío y familiacampesina en la crisis dela sociedad tradicional'"liburutik hartua)
aukeratzen zuten etxaldeari eusteko, beste seme
-alabentzat irtenbidea txanponen batzuk ematea (beste
era batera esanda, kalea) izaten zelarik. Gipuzkoan eta
Araban (Aiaran salbu), legez horrelakorik egon ez
arren, portaerak antzekoak ziren. Baina batzuetaIi,
emakumezkoentzat dotea zela edo eta anaiaren bati
gehiago eman behar zitzaiola eta, guzti hau txanponetan
ordaintzen zenez etxekoak maileguz dirua eskatu eta
40
zorpetu egiten zen. Hainbat etxeren hondamendiaren
hastapena zen lehen zor hura. Beste batzuetan, uzta
txarren ondoriozko egoera gainditzeko eskatzen zen
maileguz dirua. Kanpoko arrisku hauetatik libratzeko,
etxea maiorazko bihurtzen zen, etxea eta lurra (beraz,
ondasun guztiak) lotetsiz. Horrela, jabeak zorrak egin
I.INGURUNEA [Estatala J LEINU- Jerarkizazioa
[ Probintziala ] ETXEA ... Barne-Politiko-fiskal-juridikoa funtzionaltasun
ILokala I LEINUA ,L ~irsorkuntzarako .....I estrategiakrH II.INGURUNEA I GATAZKAKORTASUNA1---JSozio-ekonomiko lokala
arren, zorrak ezin ziren etxearen eta lurren kontura
kitatu, legez babesturik zeudelako. Zorrak pertsonalak
ziren, baina maiorazkoa ezin zitekeen zatitu. Defentsa
-mekanismo hau irau1tza liberalarekin batera desegin
zen, maiorazkoari buruzko legea desegin eta etxeak,
lurrak eta abar merkatu libreko salerosketan sartu
zirenean. Legeria liberalean, zorrak kitatzeko etxea eta
bere ondasunak erabil zitezkeen eta, ondorioz, dena
galtzeko arriskua ere bazegoen, dirua maileguz eskatuta
zorpeturik bazeuden. Eta jabegoa galduz, maiorazkoa
galduz, jabearen estatusa erabat aldatzen zen, bai
herrian eta bai hirian.
XVIII. mendearen bukaeran, laborantzan
finkaturiko zibilizazio honek bere goren maila izan
41
F AMILI SISTEMAETAINGURUNEAK(J. Urrutikoetxearen "Enuna mesa y compañía.Caserío y familia campesina en la crisis de lasociedad tradicional"liburutik hartua)
Aresti Baserria(Abadiño). XVIII.
mendearenbukaerakoa.
zuen eta populazioaren hazkundea kontrolatu arren,
arazoak sortzen hasi ziren. Jabeek diru-errenta oparoak
irabazi zituzten, baina diru hori berriz produkzio
-egituran sartzeko aukerarik egon ezean, Erresumako
zor publikoaren errege-baleetan inbertitzen zen. Arazo
nagusia alternatiba bilatzea zen. Alde batetik,
inbertsioak lurretan egiteko, lurrak amortizaturik
zeuden (udalen menpe, maiorazko partikularren menpe,
elizaren jabetzaren menpe). Bestetik, bazirudien lurra
erabiltzeko modua aldatu egin behar zela.
Abelazkuntzaren eta laborantzaren arteko oreka behar
zen, ongarri organiko ugari produzitzeko eta, honen
42
bidez lurrak aberastuz, produkzio intensiboagoa
lortzeko. Horretarako lur-eremuaren zati bat frantses
-belarra, hirustak eta abar produzitzeko utzi behar zen.
Alternatiba honek, noski, gizarte-egitura bera ere
aldatzea eskatzen zuen, zeren maizter batek bere lur
-sailak bitan banaturik dituenean nekez erabil baitezake
bere lur-sail bat ganaduarentzat belarra produzitzeko,
hau da, lur-sail bat nagusiaren errenta ordaintzeko eta
bestea etxekoak mantentzeko dituenean. Beraz,
aukeratu zen altematiba luberriak labakitu eta maizter
berriak ezarriz horien bidez produkzioa zabaltzea izan
zen.
Zer egm soberako jendearekin, olak eta
43
Antzinako erabilerazeginiko euskal ezteia.Lehen gurdian emaztegaiaren arrioa ikusdaiteke
merkataritza gainbehera zihoazen unean? Azkenik,
Konbentzioko gerrak eta gerra napoleonikoek arazoa
larriagotu egin zuten, udalak zorpetu egin zirelako eta
zorrak kitatzeko herri-lurrak saltzen hasi zirelako.
2.2 Herri-ondasunen amaiera etaohizko baserri-Iaborantzarenkinka
Lege Zaharreko ohizko ekonomiaren
antolakuntzan, herri-ondasunak oinarrizkoak ziren.
Baserritar komunitateak udalaren bidez arauturik zuen
herri-ondasunen erabilpena. Ondasun haiek, basoko
lurretan ezezik, hiri-barnean ere bazeuden: etxeak,
errotak, etab. Batzuetan burdinola ere komunitatearen
ondasuna zen. Baina Lege Zaharra mendetan zehar
aurrera joan ahala, bere barnean talde eta gizarte-klase
ezberdinen sorrera eta, beraz, praktika kontrajarriak
planteatu ziren, egoera ekonomikoa eta biztanleen
bizimodua hobetu nahian. Herri-ondasunen erabilpena
XVIII. mende bukaeran tokian tokiko auzokideentzat
mugatzen hasi ziren. Beraz, herri batean ingurutik
etorrita finkatzen zenak sarritan ez zuen erabiltzeko
aukerarik. Handi-mandiak edo artalde-jabe handiak
hobeto prestaturik zeuden herri-lurrei etekinak
ateratzeko, gainerako laborariak baino.
Etxejabeen ondoan, hainbat etxetiar edo maizter
44
bizimodua atera ezinik han-hemenka lan eginez bizi
zen. Laborari marjinal hauentzat ere herri-lurretan
hartzen zena osagarri ezinhobea zen (egurra, gaztainak,
horbela eta gainerako produktuak).
Iparraldean, Frantziako erresumako 175ü.eko
ediktu baten ondorioz, herri-lurrak saltzea baimendu
egin zen, herri eta hirien zorrak ordaintzeko eta
1777.eko beste errege-agindu batek onartu egin zuen
herri-lurrak herritarren artean banatzeko aukera.
Amikutzen, Ostibarren, Zuberoako Pettaran, hau da,
mendixka eta behe-lurretan hainbat lur pribatizatu egin
zen. Basaburuan ere bai, baina gutxiago. Beste
horrenbeste gertatu zen hesien arazoarekin. Lege
Zaharreko ohiturak artzantzaren aldeko ohituren
zaintzaile ziren hein handi batean eta ez zegoen labore
-lurrak hesiz ixterik. Bada esaera bat: "Soroak zor du
larrea", hau da, uztaren ostean artzainak nagusi ziren.
Baina 1767.ean beste errege-agindu batek hesiak
ipintzeko baimena eman zuen. Beraz, laborarien aldeko
neurri zehatza zen.
Prozesu guzti hau 1789.eko iraultzaren ondoren
areagotu egin zen. Hirietako burgeseria interesaturik
zegoen lurretan bere dirua inbertitzeko etorkizun
hoberik ikusten ez zuelako. Horregatik iparraldean bere
boterea funts-ondasun edo onibarretan finkatuko zuen
lur-burgeseria osatu zen. Iparraldeko bereizkuntza
geografikoari jarraituz, mendi gainetako lurraldeetan
45
(Basaburuan, Garazin eta Baigorrin) herri-lurrak (%
75) pribatuak baino oparoagoak ziren. Lur landuak % 5
baino ez ziren. Artzantzaren nagusitasunak zirauen eta
herri-lurren jabego kolektiboa mantentzeko, "Syndicats
" izenekoak sortu ziren ("Syndicats de Baigorry, Cize et
Soule"). Lekuan lekuko lur-burgeseriaren
zuzendaritzapean, laborari txikien babestaileak
geldituko ziren.
Mendixketan artzantzak nagusi segitu arren,
laborantzan eta abelazkuntzan merkaturako esnea eta
haragia produzitzeko orientabidea nagusitu zen. Lur
landuak % 5etik % l5eraino ziren. Toki hauetako
maizterrek beren lanbidea galdu zuten, batzuetan
bordari bihurtuz edo, bestela, atzerrira jo behar izan
zuten. Bertan abelazkuntzan oinarrituriko baserria
indartu zelarik, jende ugari bizitzea ez zuen onartzen.
Beheko haranetan, "ager" edo lur landuak eta
pribatuak ziren nagusi. Etxaldeak handiak ziren (20 ha
-koak).
Hego Euskal Herrian, antzeko orientabideak
XVIII. mende bukaeran hasi ziren nabarmentzen eta
XIX. mendearen erdi aldera herri-lurren estatus berezia
eta erakundea erabat suntsiturik gelditu ziren,
gizartearentzat ondorio larriak sortu zituelarik; ozta
-ozta eta eskasian bizi zirenentzat batipat.
Jakina, fenomeno hau toki guztietan ez zen indar
berdinaz gertatu. Edozein herritan XIX. mendearen
46
hasieran "ager" eremua (laborantzarako aspalditik
labakitua) eta inguruko "saltus" edo oihana bereizten
ziren, bitartean basoa zegoelarik. Basoa bera ere
labakitu egiten zen, basoan zuhaitz artean laborantza
moduren bat indartuz. Baso hauek izango ziren lehen
-lehenik pribatizatzeko interesgarrienak eta gero
oihanak ere bai.
Mendietan aspaldidanik, herri-lurretan bazeuden
ondazilegiak, korta (korta handiak eta korta txikiak
Bizkaian, kaiolarrrak Zuberoan) deitzen zirenak. Lur
-eremua hesi biribil batez markatzen zen. Berez,
artzantza nagusi zeneko gizartean udako belardiak
segurtatzeko modua zen eta, bertan etxola eginez,
artzainarentzat egonlekua ere bai. Baina bertan
produzitu eta jasotzen zena pertsona pribatuaren
probetxurako zen, horrela beheko maldatan finkaturik
zegoen baserriarentzat oihan edo eta basoko osagarri
bihurtzen zelarik. Baina ondasuna bera, ondazilegia,
komunitatearena edo udalarena zen berez. Beraz,
jabetza pribatu eta publikoaren arteko zubia genuen
"ondazilegi" deitzen zena. Ondazilegi haiek pribatizatu
egin ziren eta bertan etxola zegoen tokian baserria
sortuko zen. Ondoko mapan, F. Ugartek Oñatiko
ondazilegien kopurua zehatz-mehatz ageri digu.
Goi-mendietako lurraldeetan, gaur egun ere
herri-lurrak dira nagusi: Iparraldeko zein Hegoaldeko
mendietan, adibidez. Abelazkuntzak nagusi irauten duo
47
Nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodu desberdinakEkialdeko Pirinio Atlantiarretan.
1. Nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodu mediterraniarreko eskualdeak2. Azpimediterraniar joera bortitzak (mahastia) dituzten nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodukoBskualdeak3. Joera azpimediterraniar bigunduak (mahastirik ez) dituzten nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodukoBskualdeak4. Tipo mistotzat (piriniotar-ebrotar) jotzen den nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodu menditarrekoBskualdeakS. Menditar eragina eragin azpimediterraniar eta ozeaniarrekin konbinatzen dituen nekazaritzako etaabelazkuntzako bizimodu menditarreko eskualdeak6. Ozeaniar eragin bortitza duten nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodu menditarreko eskualdeak7. Mendi garaietako nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodua8. Mendi eta mendilepoetako nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodua9. Mendilepo eta beheko bailaretan dagoen nekazaritzako eta abelazkuntzako bizimodua(11.: Lefebvre, Th.: "Les modes de vie dans les Pyrénées atlantiques orientales")
--------
GOLPE J)/f
--------i. ..
. '. ~ " ..1 "' e.' • • • • • .t
................. .la.
~2~~ ~
I I
20 30
1:;,
48
- ---- -=
1
Mendixketan, 200-400 metroko altueran aldiz, labakiak
ugari dira. Fenomeno hau, atlantiar zein mediterraniar
alderdietan gertatu zen.
XIX. eta XX. mendeetan, beharbada, Euskal
Herriko nekazal herrieetan arazorik latzena, ondorio
sozial eta politiko bortitzak izan zituena, hauxe izan
zen: herri-Iurrak pribatizazioaren bidez suntsitzea.
Prozesu hau Konbentzioko gerraren ostean hasi eta
gerra napoleonikoen garaian indartu eta areagotu egin
zen. Nafarroan adibidez, 1810etik 1820ra bitartean,
mendean zehar saldu ziren "corraliza" guztietatik,
bostetik bat pribatizatu egin zen. Komunitateko udalak
errentan emanda zeuzkan ondasunak (etxeak, lurrak,
errotak eta abar) izan ziren lehenbizi pribatizatu
zirenak. Nafarroako Erriberan eta Erdialdean
"corraliceros" delakoek "corraliza" edo herri-Iurrak
bereganatu eta pribazitatu egin zituzten. Arazo hau zela
eta, hainbat liskar, elkarrenganako gorroto eta borroka
gertatu zen herri guztietan eta, era berean, joera
ezberdinen inguruan talde politiko-sozial berriak
giharturik azaldu ziren. Liberal joerakoak adibidez,
Erriberako latifundistak barne, pribatizazioaren
aitzindari gertatu ziren eta probetxurik handiena haiek
bereganatu zuten. Horien aurka, nekazari txiroak,
etxejabeak eta pobretutako jauntxoak azaldu ziren;
karlista joerakoak XIX.mendean eta, XX.ean, berriz,
anarkosindikalisten eta sozialisten joerakoak
49
Nafarroako Erdialdean eta Erriberan. Desjabetuek eta
etxejabe txikiek "corraliceros" izenekoen aurka egin
zituzten borroka haietan, hamaika pertsona hil zen
Nafarroan 1900-1930 bitartean. Horra, bada, liskarren
ondorio gorria.
Zergatik suntsitu ziren herri-lur edo zilegi-lurrak?
Alde batetik baditugu egitura globaletik abiaturiko
fenomenoak, baina gertakizun nagusi hauek egitura
sozial eta ekonomiko konkretuetan eragina izan zuten.
1793. urteaz geroztik, gerrek zama fiskala areagotu
zuten eta udalerriak zorpetu egin ziren armada
ezberdinen aginduak betetzearren. XVIII. eta
XlX.mendeetan, demografiak gora egiteko aukerak
murrizten ari ziren eta, ondorioz, ezinegona
nabarmenago ageri zen. Jende askok ez zuen
ezkontzeko aukerarik, etxea izateko aukerarik ez
zuelako. Nekazal produkzioa emendatzeko,
antolakunde sozial eta tekniko berriez egin ezean, hots,
nekazal kapitalismoaren bidetik egin ezean, jabe gutxi
batzuen eraginez edo eta etxejabe autonomoen
protagonismoaz ongarria produzituz abeltzantza
kortetan eta laborantza ere aldi berean landuz egin
behar zen. Horregatik, guztiz beharrezko gertatu zen
nekazal espazioa hedatzea, ahal zen neurrian, horrela
errenta ugariren jabe zirenek beren kapitala ere
segurtatzen zutelako. Baina baserri marjinal hauen
sorrerako lurren loturak eta amortizazioak apurtu
50
beharra zegoen. Lurrak askatu egin behar ziren. XIX.
mende bukaeran, baserritar marjinal haiek izan ziren
lehenbizi abandonatzen hasi zirenak, bertako
errendimenduak hasieran onak izan arren gerora gero
eta murritzagoak zirelako; lurrak etengabeko
laborantzarako guztiz egokiak ez zirelako agortu egiten
baitziren.
Testuinguru hartan, beraz, XIX. mendean
emigrazioa erabat arrunt eta ohizko bihurtu zen herri
guztietan, ezean egitura sozial eta ekonomikoaren
azpian beste aukerarik ez zegoelako. Baina, egoera
hartan nagusitu ziren jabetza-egiturek, produkzioa
antolatzeko moduek eta soberakinak eskuratzeko
prozedurek eragin zuzen-zuzena izan zutela ezin
genezake uka. Fenomenoaren giltzarria ez da
demografiaren gorakada; giharturiko egitura eta gizarte
-harremana baizik (etxearen inguruan sortu zen
zibilizazioa eta baliabideen muga teknikoa).
Alternatiba ezberdinak zeuden aukeran: lurrak
banatu eta laborari txiki eta jabeduna sortu; nekazal
iraultza, esango genuke. Euskal Herrian, mediterraniar
isurialdean latifundioak ere bazeuden, baina
mendialdean ere handi-mandien eskuetan zeuden
latifundioak ere baziren han-hemenka. Adibidez,
Monterfuerteko kondea gutxienez 53 baserriren jabe
zen. Ez zen nekazarien iraultzarik planteatu eta garatu
Gasteizen, Iruñealdeko lautadetan eta Nafarroako
51
Erriberan. Euskal Herrian irau1tza liberalaren
mesedeak, etxejabe aberats eta tokian tokiko ohizko
handi-mandientzat izan ziren.
Lizarra, Tafalla, eta Tuterako merinaldeetan,
XX.mendearen hasieran, 1m gehienen jabe maiz
elkarren ahaide ziren ehun familia ziren. Erriberan, 27
"corraliceros riberos" deitutakoetan, 200.000 "robada"
zituzten. Ondorioz, jornalarien kopurua (lan-indarra
besterik ez zutenena, alegia) altua zen. 1900-1930
bitartean, 19.000 jornalari irteten ziren goizero jornal
bila. Nafarroan 1930ean, 125 lur-jabetza 300
hektareatik gorakoak ziren. Erdialdean batipat, 1m
txikiak eta erdi-mailakoak (0-5 hektareakoak) ziren.
Maizterrak ere ugari ziren. Guzti hauek, ura, belarra,
egurra eta, batzuetan, urtebeterako luberria egitea
lortzen zuten herri-lurretan.
Beraz, herri-lur edo jabego kolektiboko lurrak
salgai jarri zirenean, ondo aberastutako errentajabeak
zeuden lurrak eskuratzeko egoerarik onenean. Prozesu
hau 1810-1815 bitartean jadanik herri guztietan
nabarmen-nabarmena zen.
Mendizabal ministroaren garaian, 1837.ean, eliz
jabetzak salgai jarri zirenean, Nafarroan batez ere,
lmjabe handien klase berria sortu zen. Monastegi
handien lurrak salgai jarri ziren.
Azkenik, esan beharra dago konstituzio liberala
dekretu bidez 1820.ean indarrean jarri zenean, lurren
52
loturak kendu egin zirela eta hainbat maiorazko txikiren
hondamendia izan zela. Absolutismoarekin seguru
sentitzen ziren, ohizko lege zaharra segurtatzea esan
nahi zuelako eta delako dekretua 1823.etik aurrera
indargabetuta gelditu zen. 1820.eko dekretua, 1836.ean
indarrean jarri zen. Eta lehen karlistaren ostean,
1841.ean, azkenik, maiorazkoa erabat suntsitu zen.
Harez gero, loturak desagerturik, hainbat baserritar eta
pobretutako jauntxo bere munduaren hondamendia
hurbil zegoela ikusten ari zen. Guzti hark etxearen
sistema eta bere defentsa kolokan jarri zítuen.
Gorosabel historialari liberalak, aldiz, neurri hori erabat
onuragarri bihurtu zela idatzi zuen, zeren Gipuzkoan
jabegoaren lautik hiru loturik zegoenez gero, lur
-merkaturik kanpo baitzeuden. Neurriaren ostean lur
horiek merkaturatu zirenean, populazioaren onerako
izan zen, produkzioa emendatuz laborantza indarberritu
egin zelako.
2.3 Lur-jabetzaren egitura
Jabetzaren egiturari dagokionez, XVIILmendean zehar
etxejabeen kopurua jaitsi zen eta maizterrena igo,
etxejabe aberatsen talde bat (liberal joerakoak sarritan)
herri guztietan nabarmendu zelarik. Baina leku
horietan, gutxienez Xv. mendeaz gero, jabetza handiak
baserri eta menditan ere baziren. Bizkaian, adibidez,
53
1837an Conde de Monte Fuerte-k (Lumo-ko Allende
Sa1azar-ek) 53 baserri eta 143 maizter zituen gutxienez.
Gipuzkoan ere, antzeko kasuak baziren. XIX.
mendearen erdialdean, nekazaritzaren atzerakuntzaren
arrazoi bat ustiapen txikien ugaritasuna zela salatuko
zen orduko idazleen bidez.
Jabedunak Maizterrak Jornalariak
Araba................................. 7.670 (% 29) 7.503 (% 28) 11.259 (% 43)
Bizkaia............................... 9.260 (% 17) 16.686 (% 30) 29.027 (% 53)
Gipuzkoa........................... 5.747 (% 14) 15.117(%38) 19.233 (% 48)
Nafarroa............................ 25.021 (% 33) 10.991 (% 15) 39.153 (% 52)
Hego Euskal Herria........... 47.698 (% 24) 50.297 (% 26) 98.672 (% 50)
Espainiako Erresuma........ 1.466.058 (% 34) 510.468 (% 12) 2.354.068 (% 54)
It.: "Censo de la población de España según recuento verificado en 25 deDiciembre de 1860, por la Junta general de Estadística". Madril1863.
XIX. mendeko estatistikak ez dira erabat
fidagarriak baina, gutxienez, orientagarritzat har
ditzakegu (ikus goiko taularen datuak).
Kontutan har dezagun etxejabe aberatsak eta
tokian tokiko jauntxo edo nobleak izan zirela Euskal
Rerrian iraultza liberalaren mesedeak bereganatu
zituztenak, hau da, hemen ez zen nekazal iraultzarik
garatu.
54
Jabeen taldea ez zen homogenoa.
Jabe-mota ezberdinak bereizi beharko
genituzke, baina estatistikak ez du
gehiago zehazten. Aipatu dugunez,
Nafarroako Erriberan eta Erdialdean
100 ziren lurraren zati handienaren
jabe. Beste iturri batzuen arabera,
Bizkaian eta Gipuzkoan % 25 ziren
jabe. Mendearen hasieran, maizterrek
etxaldea erosteari ekin zioten. Dena
dela, 1935ean Bizkaian artean % 63
maizter ziren eta % 37 jabe.
Iparraldean, 1750ean jadanik herriko
zorrak estaltzeko baimena eman
zitzaien herri-Iurrak sal zitzaten eta
laborantzak aurrerakada nabaria egin
zuen. Artzain eta laborarien arteko
liskarrak areagotu egin ziren eta biek
batera basoaren kontra halako ekintza
bat burutu zuten. Lur landuek hedapen
handia lortu zuten mendixketan eta
beheko haranetan. Jabetza kolektiboa defendatzeko;
eskualdeko sindikatuak sortu ziren. Adibidez, Baigorrin
"Comission Syndicale" izenekoa eratu zen 1838an,
herri-Iurren baliatzeaz arauak ezartzeko. Sindikatu
haien bidez, lekuan lekuko jauntxoek beren lurren
munta finkatu eta handiagotzea lortu zuten eta,
55
Donostialdeko neka·zari gaztea (It.: Manéy Flaquer, J.: ¡"Viajepor Guipuzcoa. Alfinal de su etapa foral,1876")
bestalde, laborari txikien zuzendari eta babestaile
naturaltzat azaldu ziren. Hirietako merkatariak,
abokatuak eta abar, lurjabe eta errentadun bihurtu ziren.
Tira-birak XIX. mendean zehar gero eta
gogorragoak izan ziren. Matxinadetan ezezik,
Napoleonen garaian mendi-mutilek aberatsen etxeei
eraso egiten zieten eta hauek herrietan zituzten
jauregiak utzi eta hirira joan behar izan zuten. Lehen
karlistadan ere, aberatsen aurkako erasoak sarri izan
ziren. Lurjabe handi gehienak liberal zirenez gero,
karlistek herriak eta eskualdeak beren kontrolpean hartu
ahala, aberatsen lurretako errentak bereganatzen hasi
ziren, errenta-diruak karlistek antolatutako
administrazioaren menpe ezarri zirelarik.Tira-bira
honen adibidea bertsotan ere ageri zaigu. Esate
baterako, Nagusiaren eta Morroiaren arteko
elkarrizketak honela dio :
56
MAIZTERRAK
Nere nagusijauna
etxeko berriak
dira ezin gehiago
negargarriak.
Ez ditu sinistuko
hango pikardiak
arras galdurik daude
betiko herriak;
NAGUSIAK
Pagu hori zenduten
ondo merezia
jendetxeak, dik, Parixku
kulpa guzia;
estimatu beharrean
maixterrak nausia
zerontzat nahi zenduten
gure baserria.
jende handimandiak:
naiz nekazariak:
handi eta txikiak
arras galdurik dauzka
ia miseriak:.
lende handimandia
ezin ikusia
eta inbidia
horra zuen beltza ta
zuen txuria.
Erdi-mailako etxejabeak: ozta-ozta moldatu ziren,
baina hainbat maizter ere bordari bihurtu zen egoera
berri hartan. Laburbilduz, mendialdean jabetza pribatu
txikiek eta zatitu gabeko jabetza handiek iraun zuten eta
komunitate-izpirituari eustsi zioten bertako artzainek.
Lautada edo bailaratan zein mendi txikitan berriz,
jabetza pribatua nagusi zen.
2.4 Nekazal Produkzioak
Geografiaren arabera, produkzio-mota ezberdinak:
ditugu, baina sistema ezberdinak: ere bai. Mendialdeko
produkzioa intensiboagoa zen. Lurrak: etenik gabe ari
ziren lanean, garia eta artoa lur-sail berberean urtez urte
elkar osatuz ereiten zirelako (tartean arbia sartuz).
Mediterranio aldean, aldiz, garia eta garagarra egiten
zen, baina lurrak debet edo lugorri uzten ziren, bi urtez
behin.
Etxekoen lana zen kapitalizazio handiena
baserrietan. Produktibitatea areagotzeko, premiazkoa
zen ongarri gehiago izatea. Horretarako karea ugari
57
Gipuzkoako Baserria1876. urteko marrazki
honen arabera
erabiltzen zen. Karobiak herrietan nonahi antolatzen
ziren. Baina soberakin guztiak lanaren bidez lortzen
ziren. Mendearen erdialdera, laborantzako kapitalak
industriarantz abiatu zirenean, laborarien lanaren bidez
lorturiko etekinei esker nolabait eskualde batzuetan
lehenbiziko abiadan industrigintza finantzatu zela esan
dezakegu.
XIX. mendearen lehen erdian, produkzioaren
geraldia edo gorakada apala izan zela nabari da. Hala
ere, l840an aldi emankor eta berria ageri dela esan
dezakegu. Bizkaian, adibidez, XVIII. mende bukaerako
produkzioarekin parekatuz gero igo egin zen, 1840tik
1860rarte gorakada azkartu egin zelarik.
Polikultiboaren gunea zabaldu zen, etxejabeen
kasuan batipat. Artoa izango zen atlantiar isurialdean
lehen produktua eta garia ondoren, baina hamarrenak ez
58
ARABA
Urteak Garia Garagarra Oloa Artoa Zekalea Barazkiak Patatak Ardoa
1.777-1.775 562.475 190.088 105.843 61.551 24.392 97.531 681.764
285.419 105.720 79.628 61.310 23.1891.857
1.859 312.836 50.892
36.257 141.453 348.759
GIPUZKOA
Urteak Garia ArtoaBeste
Indabak Gaztainak Sagarrak Patatak Ardoalaboreak
1.777-1.775 227.268 317.415 3.966 28.526 48.998
1.857 198.766 365.974 36.232 60.089 61.257 900
BIZKAIA
Urteak Garia Artoa Indabak Gaztainak Sagarrak Patatak Ardoa
1.777-1.775 203.834 438.998 2.325 28.526 48.998 120.000
1.857 206.931 572.218
1.868 107.456 252.560 29.692 23.457 91.820 157.563
Oharra: Ardoa, kantarotan neurtua; kantaro bat = 16 litro. Gainerako produktuak, anegatan:anega bat, gutxi gorab ehera 55,5 kg.Iturria: "Euskal Herria. Historia eta gizartea" Lan Kide Aurrezkia, 1985; 253 orr.
59
ordaintzeko eta merkatu-ekonomiaren inperiotik
salbatzeko, hainbat etxejabek bere produkzioa
dibertsifikatu zuen, beste autosubsistentzia batean
isolatuz. Patatak posibleago egin zuen
autosubsistentziako defentsa-estrategia. Ortuariak ere
gero eta gehiago hedatu ziren (Barakaldo, Deustu eta
Gemikaldeko paduretan batipat) eta nekazal industria
sortzeko gai izan ziren.
Arabako lautadan eta Nafarroan produkzioaren
geraldia nabari zen, baina mendearen erdialdean laster
nabariko zen gorakada, gari-esportazioak erakusten
digunez.
Nekazal produktuen prezioen beherakadak,
mendearen erdialdean, lurreko errentak egonkortu
zituen eta lurjabeak, ondorioz, txirotu ziren. Hauetariko
pobreenek ezingo zuten egoera garaitu eta, azkenean,
jabetza ere galdu egin zuten.
Mendearen erdialdean, garia eta garagarrra
Europara esportatzen hasi ziren baina, mendearen
bukaeran, Amerikako eta Errusiako laboreek,
merkeagoak zirenez gero, Europako merkatuak
bereganatu zituzten. Kostaldean ere, labore hauek
barrukoak baino merkeago ziren. Araba eta Nafarroa
egiturazko krisi gogorrean murgildu ziren
XIX.mendean. Emigrazioa zen aukera bakarra, gizarte
-borrokaz gain.
Mahastiek, XIX.mendearen lehen erdialdean,
60
atzera egin zuten Arabako Errioxan. 1868-1877
bitartean Bordeleko teknikak ikasi zituzten eta, garai
hartan, Frantziako rnahastiak filoxeraz desegin zirenez
gero, Araba eta Nafarroako ardoak gorakada handia
egin zuen. Biasteri aldean 1875-1885 bitartean, 1.688
ha gehiago landatu ziren eta 1889an 12.587 ha rnahasti
zeuden, hots, lur landuen % 64. Baina 1887an,
esportazioak behera egin ondoren, gosetea izan zen.
Nekazari txikiek % 1O-12ko interesa ordaindu behar
izan zuten zorrak ordaintzeko. Errioxako ardoaren
sektorean lorturiko irabaziak industriarantz bideratu
ziren.
Bizkaian eta Gipuzkoan, XIX. rnendearen lehen
erdian, badirudi rnahastiak asko hedatu zirela;
Enkarterrian eta kostaldean batez ere. Baina 1851
1852an "oidiurn" delako gaixotasunak hainbat eta
hainbat rnahasti hondatu zuen eta, harez gero, Errioxa
eta Nafarroako ardoa prezio onean trenez iristen zenez
gero, Bizkaia eta Gipuzkoako rnahastiak ezkutatzen
hasi ziren, 1870an zuzperraldi bat sornatu zen arren.
Hala ere, Bizkaian XIX. rnendearen bukaeran, txakolin
zuriaz koinaka egiten hasi ziren, baina denboraldi
laburreko kontua izan zen.
Nafarroari buruzko 1799ko estadistikaren arabera,
gariaren produkzioa 1.343.474 anegakoa eta
garagarrarena 430.954 anegakoa izan zen, hau da,
745.628 kintale rnetriko, gariari dagokionez. 1848-1859
61
Elizondoko senaremazteak (1.900 urtean, gutxi gorabehera)
bitartean gariaren produkzioa 550.000 eta 750.000
kintale bitartekoa izan zen. 1799ko ardoaren
produkzioa, 3.583.440 arroakoa izan zen (465.847 hl
-koa). 1848an berriz, 103.403 hl-koa eta 1859an
176260 hl-koa. XIX. mendean
beraz, ardo-produkzioak
beherantz egin zuen.
XIX. mendearen bukaeran,
1884ean, Bizkaian 220.967 hl
arto bildu zela kalkulatu zen, hau
da, 398.138 anega (1771-1775
bitartean baino gutxiago, beraz)
eta 92.253 hl gari (166.221
anega). 1900. urtean, M. S.
Larreak idatzi zuen txosten
batean aipatzen denez, Bizkaiko
gariaren produkzioa hektareako
15 hl-koa izan zen eta 23 hl-koa
paduretan. Gipuzkoan 13,8 hl
-koa. Ingalaterran, berriz 31 hl-
-koa izan zen, eta 26 hl-koa
Holandan.
Artoaren produktibotasuna emankorragoa zen.
Biarnon hektareako 30-35 hl lortzen zirela
azpimarratzen da eta Iparraldeko haranetan beste
horrenbeste ateratzen zela pentsa dezakegu.
Arabari dagokionez, 1882. urtea uzta oneko urtea
62
--------------_... -
izan zen eta hektarea bakoitzeko 20 hl gari eta 38 hl
garagar. 1884eko produkzioak, aldiz, zifra hauek eman
zituen:
Garia .
Garagarra .
Zekalea .
Oloa .
Artoa .
179.804 HI.
71.806 HI.
5.678 HI.
48.851 HI.
18.889 HI.
Iturria: Nekazaritza Ministraritzako artxiboa: 257. paper-sorta.
Adolfo Combak 1881.ean idatzitako txostenean
honakoa esaten du: 55.620 ha labore-produkziora
egokiturik zeudela, lur-eremu handiena (37.520 ha)
gariak hartzen zuelrik. Mahastiek aldiz, 11.112 ha
hartzen zituzten, hektareako 24 hl produzituz eta guztira
266.688 hl ardo lortuz.
Arabako produkzio-mailan, patataren eragina
nabarmena izan zen. 1857an (141.453 anega) gariaren
ondoren bigarren produktu bilakatu zen. Olibadia
berriz, atzerantz zihoan.
Nafarroan aldakuntzak nabari zuen
XX.mendearen hasieran. Lur landuak erabat hedatu
ziren, D. Nagore-k eskainitako zifrek ondo adierazten
dutenez (ik. taula).
Patata ere errentagarri bihurtzen ari zen, 1911.ean
65.000 tona atera zirelarik. Drte horietan 120.000 tona
63
Nekazal Produkzioa Nafarroan
Sekain lur landuak
Urezta lur landuak
Mahastiak, olibadiak
1870KI.
198.000
32.000
34.000
1931KI.
254.000
40.000
24.000
Iturria: 11.: Nagore D.: "Las posibilidades agricolas de Navarra".lruñea, 1932, 44. oro
erabili ziren ongarri kimikotan (superfosfatotan).
J. Altadill-ek honako hau idatzi zuen 1912an:
"Azken 52 urteetan gariaren produkzioa 8 t'erdi bider
hazi da, patata eta olioarena bikoiztu egin da, ardoarena
beza1axe". 1906-1920 bitartean berriz, urteko 123.829
tona gari, 65.000 tona patata, eta 102.220 h1 muztio
produzitu ziren.
Hegoa1deko herria1deen kontsumoari dagokionez,
ohizko egoera erabat defizitarioa zen eta, beraz,
aduanarik gabeko 1urra1dea izanik posible zen jendeak
e1ikagaiak merke erosi aha1 izatea. XIX. mendearen
bigarren erdian behintzat, badirudi egoera a1datu egin
ze1a eta, XX. mende hasieran, gariari dagokionez,
48.000 tonako superabita izan ze1a esan behar da.
Artoaren kasuan, berriz, 28.000 tonako defizita izan
zen. Azukrean, ostera, 400.000 tona erremo1atxatik
48.000 tona azukre atera ziren, 28.000 tona kanpora
sa1duz. Gainerako elikagai gehienetan, Euska1 Herriak
defizitario izaten segitu zuen .
64
2.S Abelazkuntza
Laborantzaren hedapenak abelazkuntzaren
beherakada eragin zuen; herri-Iurretan elikatzen zen
ganaduak belarra nekezago aurkitzen baitzuen.
Bestalde, maizterrek ezin zituzten belardiak landu,
errenta ordaintzeak eta gutxienez autokontsumoa
segurtatzeak lehentasuna zutelako. Beraz, ongarri
naturalen kopurua jaitsi egin zen, eta berehala luberrien
produkzio urria hasiko zen.
Dena dela, XIX. mendearen erdialden Bizkaia
Gipuzkoa eta Iparraldean abelazkuntza-mota berri baten
joeraz eztabaidak sortu ziren. Begi-bistakoa zen
Ingalaterra eta Euroapako iparraldeko herrialdetan
baserria erdia laborantzan eta erdia abelazkuntzan ari
zela, produktibitate guztiz ona lortzen zutelarik. Ekintza
biak konbinatuz eta elkar osatuz, abereen bidez
lurrerako ongarri natural ugari lortzen zuten. XIX.
mendearen erdialdean jauntxoak, erakunde publikoak
eta Diputazioak, ikuiluko abelazkuntzarako politika
bultzatzen eta eragiten hasi ziren, landare berriak eta
belardi "artifizialak" alpaparen bidez edo hirustaren
bidez sortuz. Bertoko behi piriniarra, esnetarako zein
haragitarako Europako beste arraza egokiak ekarrrita
emaltzen saiatu ziren, kanpoko beste arraza batzuk ere
sartuz. E. Garagarzak haragitarako Ingalaterrako
Durham arrazakoak eta esnetarako Flandes-ko behiak
65
Zumarraga
,.', .'~, Zegama.,.
'.•
,,,J
J,J,
I,
L~'~),,
Antzuola
3 Kondearen lurrak
4 Partzuergoa, udako larreak
2.3 Herrl-Iurrak
2.4 Gaztaindegiak
Bergara
o Bizilekuko zona amankomunetatik kanpo kokatutako ondazilegi 000 kortak
O Baserriak
(f) IOnibarrak, gaztaindegíak
AGER Bizilekua-zona
I2.1 Herri-lurrak, angioak
@ SALTUS 2.2 Udako hmeak
Eskoriatza
Kortak Oñatiko Bailaran (F.M. Ugarteren "Los Seles en elValle de Oñate" . B. R.S.V.A.P., Donostia, 1976).
66
ekarri behar zirela proposatu zuen. Begi onez ikusten
zituen Suitzako Switz eta Ingalaterrako Ayr arrazak.
Egia esan, Piriniotako behiaren antz handiena
Suitzakoak zuen; lanerako eta esnetarako balio
baitzuen. Txerriak ere Ingalaterratik ekarri ziren
(Berskhire eta Leicester arrazakoak). Horre1a, XIX.
mendeko bigarren erdian mendialdetan abel mota berria
indartu zen. Iparraldean joera hori berehala errotu zen,
soroak lantzahar bihurtuz eta belar-mota berriak
landatuz. 1857an, Suitzako behia Gipuzkoara ekarri
zen. Arraza berriak, piriniar-suitzarrak, 18-20 litro esne
ematen zituen eta gainera lanerako balio zuen. Bizkaiko
eta Gipuzkoako nekazal ustiapenen alternatibatzat
proposatu zuen askok. Esnean oinarrituriko industria
sortzeko asmo eta ahaleginak ageri ziren eta, are
gehiago, hirietan kontzentratzen ari zen populazioa
kontutan hartuz. Adibidez, 1905ean Gernikan,
"Pirineos" izeneko lantegiak, inguruko esneaz
baliaturik, gurina eta gainerako esnekiak egiten zituen.
Baina joera guzti honek porrot egin zuen,
oinarrizko gizarte-egitura horretarako prestaturik ez
zegoelako. Iparraldean, mendixken alderdian aurrera
egin bazuen, bertan lurjabe handiak zeudelako eta
maizterrak erraz kanporatu zituztelako izan zen. Baina
hegoaldean, joera hauek jauntxoen jabetza handietan
probatu ziren. Markinaldean, adibidez, Munibek
bultzatu zuen. Baina gainerakoentzat zaila zen bide hori
67
XVIII. mendean eta XIX.mendearen lehen herenean, Euskal Herri osoanfenomeno bat gertatuzen: landutako lurrakugaltzea. Zuhaitzez betetaedo artzantzarako zeudenmendietako herri-lurrak,luberri bihurtu zituzteneta aldi berean pribatizatu egin ziren, prozesuhorretan oinarri ondazilegiak izan zirelarik.Denboraldi hartan beraz,ondazilegiek garrantziekonomikoa izan zuten,nekazaritzarako lurrakzabaltzeko eta baserri-lurren hedapenerako.Lur pribatutzat hartzenzirenez, luberriak eginzitezkeen.Ikus dezagun Oñatikobailarako adibidea etanekazal lurren hedapena,Felix Ugarte-k egindakoikerketaren arabera.Garai hartako bestefenomeno bat, herri-lurren salmenta, Elizaren ondasunen desamortizazioa eta maiorazkoetako ondasunen loturak kentzea izan zen.Hirietako merkatariek,merkataritzako krisiaikusirik, maiorazkoetakoondasunak erosi zituzten.
-1
I
Ganadu Feria
hartzea. XX. mendean joera hau nabarmenduko zen.
Nafarroako mendialdean abelazkuntzaren
gorakada nabarmena ageri zaigu: l799an 629.498 ardi
zueden, 1865ean 751.617 eta 1909an 592.506. Behiak:
l799an 48.242 buru, 1865ean 68.974 eta 1909an
56.336. Ameriketako ganaduen lehiak ere, bere eragina
izan zuen abelazkuntzaren bilakaera motelean.
2.6 Berrikuntza teknikoa
Produktibitatea igotzeko, nahitaezkoa zen
berrikuntza teknikoak aplikatzea eta hezkuntzaren bidez
jakituria zabaltzea. Bizkaian, l85l.ean, "Escuela
68
práctica de Agricultura" erakundea sortu zen,
nekazaritza berritu asmoz.
Eskola hartan, baratzainei eta abeltzainei
orientabideak ematen zizkieten. Gipuzkoako
Diputazioak Oñatin beste bat ireki zuen, eta Arabakoak
zein Nafarrokoak (Iruñeko Museo Agronomikoa)
antzeko ekimenak bultzatu zituzten. Nafarroako
Diputazioak Mac-Commick sega-makina erosi zuen
185ü.eko hamarkadan. Baina berrikuntza haiek porrot
egin zuten gizarte-egituraren egoeragatik. Laborari
gehienak maizterrak ziren eta ez zuten astirik ikasteko;
ezta dirurik ere makina berriak bapatean erosteko. Hala
ere, Arabako Diputazioak dinamika berezia erakutsi
zuen berrikuntza teknikorako eta, neurri batean,
tresneria berriek produktibitatea emendatu egin zuten.
Bukatzeko, autokontsumoari loturik zeuden
produktuek (artoak, patatak) XIX.mendearen lehen
erdian gorakada nabarmena egin zutela esango dugu,
merkatalgorako zirenek atzera egin zuten bitartean.
Laborantzaren zibilizazioa erabat hedaturik zegoen.
Ohizko industriak eta merkatalgoak, berriz, krisia izan
zuten, artile- eta burdin esportazioak erabat murriztu
zirenez gero. Bigarren erdian, abagadune ona izan zuten
gariak zein ardoak, bukaeran berriro ere geraldia izan
zutelarik.
Lur landuen sistema aldatu egin zen, garraioak
merkatu egin zirelako. Hiri inguruetan, baratzantzan eta
69
esnetarako abelazkuntzan espezializazioa gertatu zen.
Labakitu ziren herri-lurrak ganaduarentzat bazkaleku
bihurtu ziren eta nekazal errenten irabaziak
industriarantz bideratu zituzten.
Azken batez, lur landuen birmoldaketa gertatu
zen, baina gizarte-oinarriak deus aldatu gabe,
nekazaritzan inbertitu zen kapital handiena lan-indarra
izan zelarik.
Basoei dagokienez, XIX. mendean, Bizkaian eta
Gipuzkoan batipat, gehienak desagertu egin ziren eta
mendietako lurrak higaduraz galtzen hasi ziren.
1913an, pinus radiata edo intsinis pinua
landatzeko proposamena zegoen, eta 1917. urteaz gero
indartu ere egin zen, papergintzarako industriari begira.
Harez gero, Bizkaiko eta Gipuzkoako mendiak pinudiz
jantzi zaizkigu.
BibliografiaAGIRREAZKUENAGA, J., Vizcaya en el siglo XIX: Las finanzas
publicas de un Estado emergente. Bilbo, 1987.ARPAL, J., "Estructuras familiares y de parentesco en la sociedad
estamental del Pais Vasco", Saioak, 1, Donostia, 1977,202-207. orr.BILBAO, L.M., FERNANDEZ DE PINEDO, E., "La producción
agrícola en el Pais Vasco (1537-1850)" Cuadernos de Sección de Historiade Eusko Ikaskuntza. ,2, Donostia, 1984, 83-196. orr.
CLAVERO, B., Mayorazgo. Propiedad feudal en Castilla, 13691836. Madril, 1989.
DONEZAR, lM., La desamortización de Mendizabal en Navarra.1836-1851. Madril, 1975.
DONEZAR, J.M., "La primera burguesia liberal navarra. Analisisde los compradores en la desamortización de Mendizabal", Saioak, 3,
70
Donostia, 1979, 169-204. orr.
ECHEGARAI, B., La vecindad. Relaciones que engendra. en elPais Vasco . . Donostia, 1933.
FERNANDEZ ALBALADEJO, J., La crisis del Antiguo Regimenen Guipuzcoa. 1766-1833. Madril, 1975.
FERNANDEZ DE PINEDO, E., "Estructura de los sectores
agropecuario y pesquero vacos" (1700-1870). IX Congreso de EstudiosVascos. Bilbo 1983,95-108. orr.
LABAIEN, A.M., Eskribaua, pakegille ta fuerozale. Muñagorri
Escribano, pacificador y fuerista. Donostia, 1976,75. oroLOPEZ ADAN, E., "Ipar Euskal Herria: 150 urte historiarik gabe.
(1789-1934)", Saioak, 2, Donostia, 1978,99-135. orr.
URRUTIKOETXEA, J., "En una mesa y compañia" . Caserio yfamilia campesina en la crisis de la "sociedad tradicional ". 1run, 17661845. Donostia, 1992.
71
3. Arrantza
73
Arrantzak azken 1.000 urteetan sarritan balio izan
du, kostaldeko biztanleen komunitateetan, bizimodua
aurrera ateratzeko beste bizibideen betegarri gisa.
Kinka larrietan, jakina, arrantzaren garrantzia areagotu
egiten da. Balea-arrantzaren ondorioz, kostaldeko
herriak garrantzitsu bihurtu ziren, bertan mota
guztietako merkataritza ere indartu egin zelarik. Baina
gero eta balea gutxiago harrapatzen hasi zirenean, XVI.
mendeaz geroztik, berebiziko garrantzia hartu zuen
Ternuan eta Ipar Poloan balearen eta bakailaoaren
arrantzak. Euskaldunen bidez holandarrek eta
britaniarrek ikasiko zituzten balearen arrantzarako
teknikak eta etekinak ateratzeko era ere bai. Hala ere,
Ternuako itsasoetan bakailaoaren arrantzak hainbat
enpresa berri sortarazi zuen, euskal kostaldea aberats
bihurtuz. Baina 1713.eko Utrecht-eko bake-itunaren
ondorioz, Espainia eta Frantziako erresumetako buruak
ez ziren euskaldunen arrantza-eskubideez eta ogibideez
gehiegi arduratu eta, XVIII. mendean zehar,
arrantzarako enpresa handiak gero eta urriago ziren.
Ondorioz, Lapurdiko kostako hirietan, Donibane
-Lohitzunen bereziki, beherakada nabarmena eta sakona
izan zen. Arrantza-enpresa hauek hainbat diru eta jende
bere ingurunean erabili eta lotu zituen. Adibidez,
75
1669an, Donibane-Lohitzunek eta Baionak 50-60
itsasuntzi prestatu zituzten, balea harrapatzeko. XVIII.
mendearen hasieran 30 itsasuntzi, 1738an 11, eta 1765
bi. Holandarrek, berriz, 1776an 300 itsasuntzi.
Itsasuntziak prestatzeko, kostaldeko marinelak
kontratatzen zituzten, Bizkaiko eta Gipuzkoakoak
bame. 1730ean adibidez, Donibane-Lohitzunekoek
Gipuzkoako arpoilariak kontratatu zituzten. XVIII.
mendean Donostian balea-arrantzarako konpainia bat
sortzeko proiektua egon zen, baina porrot egin zuen.
Baleatik olioa eta mota guztietako lumerak ateratzen
ZIren.
Lapurdin, XVIII. mendean zehar, bakailaorako
itsasuntziak prestatu ziren, baina beti gatazkatan
zebiltzan ingelesekin. 1786an, Baionak eta Donibane
-Lohitzunek 40 itsasuntzi zituen bakailao-arrantzarako
presto
Nazioarteko uretako egoera hori izanik, XVIII.
mendean, Donibane-Lohitzune sardinaren industriari
esker erabateko hondamenditik salbatu egin zen. XVIII.
mendearen bigarren erdian, 22 lantegi zituen eta 2
Ziburuk. Bizkaia eta Gipuzkoatik ere, sardinak ekartzen
zituzten; bretainiarrengandik ikasi baitzuten kontserba
egiteko modua XVIII. mendean.
XVIII. mendean Bizkaiko kostalde inguruko
arrantzan gorakada nabarmendu zen eta Gipuzkoako
portuetan aldiz, Caracasko Konpainiaren arrakastaren
76
ondorioz, marinel moduan gehiago ari ziren arrantzale
moduan baino.
XVIII. mendearen bigarren erdian, aldiz,
arrantzaren geldiune bat nabari da. Egoera
gainditzearren, ikuspegi ilustratuen ildotik sektorea
liberalizatzea proposatzen hasi ziren. Adibidez, Santurtzi (l836.ean)
Camponanes-ek herri-industria indartzea aipatu zuen.
Ilustratuen ikuspegiaren arabera, kostaldeko arrantzaren
gizarte-antolaketa kofradiaren menpe zegoen heinean,
kaltegarria zen. Ohizko gremialismoa suntsitu eta
erabateko askatasuna errotuz arrantzak gora egingo
zuen.
77
Getarian adibidez, 1764.ean, merkatal konpainia
sortu zen sardina gazitu eta saltzeko, baina porrot egin
zuen. Herri Adiskideen Elkarteak, (R.S.B.A.P.), bere
berpizkunde ekonomikoaren programan arrantzaren
garrantzia azpimarratu zuen eta era praktikoan
merkatal konpainia antolatzea proposatu zuen, legatza
eskabetxean jarri eta saltzearren. Bere konpainiaren
proiektuan, portuetako kofradiak albo batera uzten
zituen eta zuzen-zuzen bere ahalmenei erasotzen zien.
Konpainia berri hark 1774.ean legezko onespena lortu
zuen, baina kofradiak aurrez aurre izan zituen.
Bermeoko kofradiak adibidez, onartzen zuen konpainia
berria, baina baldintza gogor batekin : "en ningun
tiempo ni por pretesto alguno la citada Real Sociedad ni
otra persona en su nombre aia de tener facultad ni
menos acción de fabricar escabeches de ninguna
especie de pescados ni benderlo en fresco( ... ) se
entendiese también el que dicha compañia o su factor
en ningun jénero de pescado con los Arrieros trajineros
que hicieren la compra del pescado fresco que tienen de
costumbre ponerlo en venta pública o remate a no ser
que sea comprado en este puerto a dicha cofradia" 1.
Azken batean, arrain-salerosketa kofradiaren esku
gelditzen zen, eta konpainiaren proiektua bertan behera
geratu zen.
Arrantza guztiaren kontrola nahi zuen konpainiak,
baina baita arrain-industriarena ere. Adibidez 1774.ean,
78
Ajangizen, Gernika ondoan, bisiguak eskabetxean
ipintzeko lantegia eraiki zen eta kofradiak aurka atera
ziren. Lekeitioko arrantzale bi ere kondetatu zituzten
arraina zuzenean saltzeagatik. Baina ondoren kofradiek
kostaldean lantegi berriak eraikitzea debekatu egin nahi
zuten eta horretarako errege-agindua eskatu zuten,
Bizkaiko Foruak industri askatasuna aldarrikatu arren.
XIX. mendean Bizkaiko portuetan, arrantzaren
beherakada nabaria zen. J. Graciak 1797 eta 1840
-45.ean harrapatutako arrain-kopuruak konparatzen ditu
eta ondoko taulan erakusten da mte bietako
konparazioa, portzentaiak agertuz: 2
Bermeo .Mundaka .Elantxobe , .Ea .Lekeitio .Ondarroa .
Bixigua 0/0
+ 45,84- 90,55- 51,25+ 40,00- 57,69- 49,76
Atuna 0/0
- 82,5+ 25,33+ 61,11+ 0,00- 181,09+ 82,07
Legatza %
- 153,33- 80,78+ 55,71+ 33,33- 253,25+ 52,97
Guztlra
2,6- 54,63+ 33,33+ 34,37- 121,44
1,13
XIX. menderaren lehen 40 urteetan nabari zena
honakoa dugu: arrantzak behera egin zuela, bai
arrantzarako itsasuntzi-kopuruz eta bai produktibitatez.
Dena dela portu guztiek ez zuten bilakaera bera izan.
Portu txikiek, Elantxobe eta Ea-k gorakada izan zuten,
Bermeo eta Ondarroak berdintsu segitu zutela esan
dezakegu eta Lekeitiok eta Mundakak, aldiz,
beherakada nabaria izan zuten. Portuetan arrantzaleak,
erdi-arrantzale erdi-nekazari ziren eta portu txikietan
79
Sardinsaltzaileak
bazirudien arrantzarako bidea gero eta baserritar
gehiagok hartzen zuela, lehorrean lur gehiago lantzea
posible ez zelako. Gehien harrapatzen ziren arrainak
bisigua, atuna eta legatza ziren. Baina zergatik
beherakada hura? Arrazoietariko bat, ezbairik gabe,
arrantzaren inguruko gizarte-egituraketa lege
zaharrekoa izatea da. Espainiako
estatuan 1834.ean kendu zen
gremioen nagusitza eta
industriarako askatasuna ezarri zen.
Une batez, bazirudien kofradiak ere
desagertu egingo zirela, baina tinko
iraun zuten. Karlisten gerra
bukaeran egin ziren saio batzuk
baina, azkenik, kofradiek portu
bakoitzean arrain-salerosketa eta
gizarte-antolaketa arautzen segitu
zuten. 1848.ean nolabait legezko
babesa lortu zuten eta 1864.ean
Espainian marinel-kofradiak errege-aginduz
desagertarazi arren, Bizkaikoek eta Gipuzkoakoek
segitu zuten, Foruen babespean.3
Baina badirudi aldaketak ere gertatu zirela.
Ondoko urteetan, portu guztietan hainbat eskabetxetegi
edo lantegi pribatu ireki zen. 184ü.eko hamarkadan, 18
lantegi berri eraiki ziren Bizkaiko portuetan. Lehena,
kofradiatik at, Berrneon eraiki zen 1841.ean. 1854.ean,
80
"escabecheros de pescado fresco" izenekoek Bizkaiko
Batzarre Nagusietan eskabideak egin zituzten, gatz, olio
eta ozpinaren gaineko zergak jaistea eskatuz. Beraz,
talde gisa, lantegietako buruak bere kabuz antolatzen
hasi ziren.
Lantegi hauek zabaltzeak, ezbairik gabe, arrantza
-sektorea berpizteko balio izan zuen. Ondoko taulan,
zenbat arrain harrapatu eta kontserban erabiltzen zen
ikus daiteke: 4
ARRAIN FRESKOAK ESKABETXEAKPORTUAK Txalupa Txalupa
1.860 handlak IXlkiak Blxigua Atuna Lagalza Sardina Blxigua % Aluna %
Arrebetan Arrobetan Klntalotan Errealetan Arrobetan Arrobetan
Sarmao 38 26 25.000 4.000 1.500 32.000 5.000 20 1.500 37
Mundaka 44 5 9.000 1.500 350 5.600 1.500 16 1.000 66
Elanlxobe 9 6 4.000 1.500 700 20.000 1.500 37 1.000 66
Ea 4 6 5.000 800 150 10.000 1.000 25 500 62
Lekailio 24 18 13.000 3.300 1.200 32.000 2.500 19 1.200 36
Ondarroa 22 10 16.900 5.500 2.000 32.000 4.000 23 2.000 36
GUZTIRA 111 71 72.000 16.600 5.900 131.000 15.500 21 7.200 43
% = Arranlza osotlk eskabetxearen portzentaia
1860an, lantegietan, zurezko kupela handiak
ezezik latak erabiltzen hasi ziren eta, 1872an.,
Bermeoko Hilario Zalduak zilarrezko domina irabazi
zuen Napolin. Italiako merkatua garrantzitsu bihurtuko
zen kostaldeko arrain-konserbarentzat, harremanak gero
eta estuagoak izango zirelarik.
Bestalde, errepideak ere kostaldeko portuetaraino
eraiki ziren. Geroztik, beraz, mando barik gurdiak eta
81
beste karro-mota batzuk erabiltzen hasi ziren, arraina
barrualdeko merkatuetara zabaltzearren.
XIX. mendearen bigarren erdian, arrantza gero eta
garrantzitsuago bihurtzen hasi zen eta gero eta jende
gehiago ari zen arrantzaren inguruko zereginetan.
Mendearen erdian 4.000 inguru arrantzale ari bazen,
1930.ean 7.000 ibiliko ziren. Kostaldeko arrantzaren
-~"-, lsanturtzi~
2 /~
portuia,ete "
~
Ondarroa 2,",y:
t'1ot
"+"Ht
y;$
",~.,..)I
-tlI¡-t
Jf'~'f...,
1841-1850 urte bitartean, Bizkaiko kostaldean eskabetxetegiak sortzendira kofradien kontroletik at eta iniziatiba pribatuaren eraginez It.:Madoz, P.: "Diccionario Geográfico-Estadístico-histórico de España ysus posesiones de ultramar". Madril, 1850, XVI lib.
82
loraldia izan zela esan dezakegu. Hauetarik kopuru bat,
erdi-nekazari erdi-arrantzale ziren.
l865ean, bapore-itsasuntziak arrantzan
erabiltzeko lehen proiektuak burutu ziren. A.
Agirrezabalak, Bizkaiko Golkoan, 15 urtetan baporeak
erabiltzeko monopolioa edo pribilegioa eskatu zion
Espainiako Gobernuari. Baina, berriz ere, kofradiak
kontra azaldu ziren. Ez baporezko itsasuntzien kontra;
pribilegioaren kontra baizik, eta proiektu hura bertan
behera geratu zen. Donostian, arrantzarako baporezko
lehen itsasuntzia 1877an prestatu zen, mende bukaeran
kostaldeko beste portuetan ere zabaldu zirelarik.
ühizko arrantza-sisteman, urte osoko arrantzaren
kopurutik udazkenean eta neguan % 13 eta % 15
83
Bokartalehorreratzenegunsentian
Santurtziko kaia1880.ean
harrapatzen zen, udaberrian % 45 eta udan % 27.
Arrasteko sistemak, aldiz, ohizko egoera hau erabat
aldatuko zuen; urte guztian zehar lanean aritzen
baitziren. XIX. mendearen bigarren erdian, arrasteko
sistemaren inguruan eztabaidak eta kontrako jarrerak
azaldu ziren, Europako toki batzuetan debekatu egin
zirelarik. Euskal Herrian ere, hainbat liskar eta gatazka
sortu zen. Hogeigarren mendean ere eztabaidak
segituko zuen.5
Azkenik, itsasadarretan ostrak eta muxilak edo
84
txirlak hartzeko joera piztu zela aipatu behar da.
Udaletxeetan eztabaida ugari izan zen, padurak
guztientzako lurralde izanik gutxi batzuen mesedetan
pribatizatzeko arriskutan zeudelako; bertan ostrak edo
muxilak produzitzeko tokiak jartzen baitzÍtuzten.
üHARRAK
1ERKOREKA, J. l., Analisis histórico-institucional de lascofradias de mareantes del Pais Vasco. Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, 1991,76.0r.
2GRACIA, J., "La crisis de la pesca vizcaina en el final delAntiguo Regimen" Instituto de estudios marítimos "Juan de la Cosa".Santander, 1979-1980, 143-163. Off.
3ERKOREKA, J. l., op. cit., 79-80. Off.
4MADOZ, P., Diccionario Geograjico-Estadistico-historico deEspaña y sus posesiones de ultramar. Madril, 1850, T. XVI.
Ondoko urteetarako estatistikak ikus : AGIRREAZKUENAGA,J., Vizcaya en el siglo XIX: Las finanzas publicas de un Estado emergente.Bilbo, UPV-EHU, 1987,46-69. Off.
5 Ikus adibidez ASAMBLEA de pesca marítima vasca. Donostia,Eusko Ikaskuntza, 1925.
85
4. Meategiak
87-
Euskal Rerrian burdin meategiak ugari dira eta
irau1tza industrialaren prozesuan arazo estrategiko
bilakatu zen lehengaiak ustiatzeko aukera izatea.
Burdingintzaren tradizioan batez ere, ikatz- eta burdin
meategiak erabat baliotsu bihurtu ziren. Euskal Rerrian,
Triano eta Galdames-ko mendietatik at, Gipuzkoan,
Araban, Nafarroan zein Iparraldean burdin meategiak
ustiatzen ziren.
Trianoko mendietanfree mining edo aire zabaleko
erauzketa zegoen baina, XIX. mendean, mea
-merkatariak meategiak bereganatzen hasi ziren,
langileak alokatuz bertako erauzketa eginez.
ühizko erauzketarena gizarte-antolakundea
bakarka eta talde txikitan ziharduena zen. Trianoko
mendietan mea-erauzketan aritzeko, XVIII. mende
hasieran Zazpi kontzejuetako auzokide izan behar zen;
gerora enkarterritarra. Mende bukaeran aldiz,
bizkaitarra izatea aski zen.
Sistema libre horrek ez zuen produktibitaterik
areagotzen. Rerri Adiskideek Fausto Eluyarri txosten
bat idatz zezala agindu zioten, Somorrostroko
meategien produkzioa areagotu eta merkatzeari buruz.
Rerri Adiskideen Batzarrean 1783.ean aurkeztu zuen
bere txostena. 120 mea-ustiapen zeudela adierazi zuen,
bakoitzean 4-5 langile zebilelarik. Egunean bidaia bi
89
egiteko beste mea ateratzen zuten, lau ordu lan eginez.
Konpainia bat sortzea proposatu zuen, mea-erauzketa
ondo antolatzeko. Langileek 8 ordu lan egin bai, baina
ohizko lau orduko soldata jasota nahikoa izango bide
zuten. "No parece pueda haber dificultad en que los
obreros que ahora solo trabajan cuatro horas por día, se
les hiciese trabajar el doble, sin aumentar el jornal: por
consiguiente con el mismo coste podría arrancarse
doble mineral que ahora". 1 Proiektu hark, ez zuen
ondoriorik izan.
90
Baina urteak igaro ahala, 1818.eko Bizkaiko
Batzarre Nagusiek meategietarako arautegia erabaki
zuten eta gero, berriz, arautegiari indarra kendu egin
zioten. Meategietako jabe handiek eta merkatariek ez
zuten ez inolako legerik ez arautegirik nahi; bakoitzak
meategia nahierara eta era liberalaren arabera ustiatu
behar zuela aldarrikatzen baitzuten. Beraz, negu zein
udan eskubidea zutelako nahi beste mea ateratzeko
eskubidearen alde atera ziren, ohizko tradizioa hori zela
eta. Bestalde, talde txikitan antolaturik zeuden langileek
neurriz atera nahi zuten burdin mea; asko aterata
prezioak behera egin eta diru berbera lortzeko ahalegin
handiagoa egin beharrean baitzeuden. Beraz, neguan ez
ateratzearen alde zeuden eta orohar burdin mearen
erauzketa arautu egin nahi zuten.
Erresuman 1825.ean, meategietarako lege bat
indarrean jarri zen eta Bizkaiko Batzarre Nagusiek
antzeko beste bat jarri zuten indarrean 1827.ean. Gogor
kritikatzen zen merkatari handien ekimena, langile
-talde txiki autonomoen kaltetan aritzen zirelako. Lege
hark erresumako funtzionaririk ez zuen onartzen
Bizkaian, baina azken finean konpainiak egiteko aukera
zabaltzen zuen.
Horiek horrela, 1827an, mea-merkatariek eta
meategietako jabe handiek "Ybarra, Mier y Compañía"
izeneko sozietatea sortu zuten. Erauzten zen burdin mea
gehienaren salerosketa kontrolatzen zuten. Burdin
91
"Astoen korta" izenekomendiaren ebakidura,bertan Baigorriko galdategitik hurbil kobremeatzeak daudelarik(San Luis galeria).A: KaperaB: Zuzendariaren etxeaC: Brontzea lortzekokobre-meatzetako labeakD: Minerala erretzekolabeakE: Makina hidraulikoaF: Boccard-en makinahidraulikoaG: Erromatarren garaiko lan batzukH: "Trois Rois" izenekokobre-meatzetako zainetako lanak]: PutzuakK: Utzitako galeriak/t.: Palassou: "Essai surla minéralogie desmonts Pyrénées", Paris,1784. (Susperregirenargazkia).
Burdin meategiak.Lehengaien aurkikuntza ugariak eraginestrategikoa izan zuenEuskal Herriko industrigintza modernoan;konkretuki, burdinmeategi asko aurkituziren2
meategiak erregistratzeko ere, liburua ireki zen
Diputazioan eta merkatariak gero eta burdin meategi
gehiago bereganatzen hasi ziren.
Talde autonomo eta txikiak ustiapenen kontrola
galtzen hasi ziren, meategien ustiapena merkatarien
eskuetan kontzentratzen ari zelarik.
Karlisten gerra bukatu ondoren, Estatuko
Gipuzkoan: Mutiloa, Zerain, Irun; guztira: 222 gizon eta218 emakume, 1860.ean.
Nafarroan: Oroz, Betelu, Bera, Lesaka, Zudaire, sarritantoki biurrietan; guztira 73 enplegaturik.
Nafarroa Beherea: Banka-Baigorri
Bizkaian: Triano, Ollargan, Luno; guztira: 1.206 gizon eta79 emakume langile. 1870.ean, Bizkaian 2.078 langilezeuden meategietan, eta 1882.ean, 6.777 gizonezko,268 emakume eta 268 mutiko. Langile asko"tenporero" gisara iristen ziren.
funtzionariak berehala hasi ziren meategiak markatzen
eta meategien erregistroa indarrean jartzen. Liskarrak
gero eta sarriago gertatzen ziren, baina merkatarien
interesak indarrean ezartzen ari ziren eta hauek gero eta
gehiago produzitzen hasi ziren, horretarako alokatutako
langileak erabiliz.
1843.eko uztailean, Esparteroren aurka
moderatuak eta Bizkaian fueristak altxatu eta irabazle
izan zirenean, berriz ohizko foruak indarrean izango
92
HEGO EUSKAL HERRIKO MEATEGIETAKO PRODUKZIO-DATUAK (1847)
Araba .Gipuzkoa "Nafarroa , .Bizkaia .Hego Euskal Herria ..Espainia .: . . . . . ....
Meategiak ("Minas enlabor o en solicituden fin del tercio")
10116653
1405.893
Produkzioandauden
, meategiak
83
243671
3.709
Langileak ("Fuerzade sangre ocupada
en fin del año")
4217
3441.1691.572
32.729
Abereak
434
61834942
5.207
Iturria: Gaceta de Madrid, 1847.eko maiatzak 4.
HEGO EUSKAL HERRIKO MEATEGI PRODUKZIOA (1859)
~k Meategien LangileakLignitoa
Herrialdeak Kopurua(Kintaletan, Burdina Zinka77,5 Kgr.)
Araba..... , ....... 11 105 50.000Gipuzkoa .......... 21 195 170.000 80.000 22.000Nafarroa........... 14 128 90.000 8.000Bizkaia .... , " ..... 47 334 1.560.000 15.000Guztira ............ 93 762 170.000 1.760.000 45.000
~produktuak ZUardun Zilar Kobrezko Zilardun Produkten BaloreaGabeko Meategi-Ahoan
Herrialdeak ~ Galena GalenaPiritak Kobrea
(Errea-Ietan)
Araba..... , ..... 3.200 3.100 197.000Gipuzkoa ........ 13.000 500 646.000Nafarroa......... 2.000 300 500 209.800Bizkaia .......... 8.000 1.438.800Guztira.......... 15.000 3.700 11.400 '500 2.490.800
Iturria: Goenaga, l.: "Memoria del estado de la industria minera en el distrito de Vizcaya". RevistaCientífica del Ministerio de Fomento. Madrid, 1862,
93
"Franco Belga yOrconera" delakomeategiak 1882.ean. Biabantai! zituzten meatite bizkaítarrek: airezabalean hustira zitezkeen; Bi!boko ítsasadarretik oso hurbilzeuden.
zirelako esperoan, matxinada izan zen Trianoko
mendietan. Talde txikietako langileak merkatari
handien gurdiak eta tresnak apurtu eta erretzen hasi
ziren. burdin mea erauzteko, arautegia indarrean ezarri
nahi zuten. Neguan lan egiteak, adibidez, debekaturik
egon behar zuen eta goitik behera menditik portura egin
behar ziren bidaiak ere kontrolatu egin behar ziren.
Baina matxinada politikoaren ostean, Bizkaiko Foru
Diputazioan zeudenek ez zuten horrelakorik nahi,
burdin mea askoz ere garestiagoa aterako zelako. Beraz,
erauzketa-era berrian ari zirenen alde, hau da, alokairua
ordainduz langileak erabiltzen zituzten merkatarien alde
agertu ziren. Aurrerantzean, lehenago merkatari soil
zirenak orain burdin mearen erauzketan ari zirenak
izango ziren nagusi.
ühizko produktore txiki autonomoen egitura
ezabatuz eta ordainez langile alokatuz buruturiko
94
erauzketa zela medio, aldakuntza koalitatibo
nabarmenena eta garrantzitsuena gertatu zela uste dugu.
Erauzketa antolatzeko gizarte-era, alabaina, aldatu egin
zen XIX. mendearen lehen erdian.
1840-1850 hamarkadan, ikatz bila
ahalegin handiak egin zituzten; ikatza
energi iturri handiena eta burdinaren
produkzio-kostuak jaisteko faktore
garrantzitsua baitzen. Egurrikatza gero eta
urriagoa eta garestiagoa zen. Baina, Euskal
Herrian, ikatz-meategi handirik ez zen
aurkitu eta, zalantzarik gabe, arazo hark
baldintzatu zuen neurn batean
industrigintza berriaren ezarpen-erritmoa.
Dena dela, burdin meategiez baliatuz,
euskal burgeseriak nolabaiteko industria
eraikitzen jakin zuen. Ikuspuntu
koantitatiboaren aldetik, bi data aipagarri
daude mearen esportzazioari dagokionez:
1849an, legez jadanik, posible izango zen burdin mea
kanpora esportatzea. Frantziara mea-esportazio
garrantzitsuak egiten ziren. Eta 1865.ean Britainia
Handira lehen esportazio handiak egiten hasi ziren.
XIX. mendearen erdian, Euskal Herriko
meategiek zuten egoera azaldutzen dira 93. orrialdeko
tauletan. Datu hauek R. Cavanillas-ek 1847an eta
Inazio Goenagak 1859an burutu zituzten taula
95
Mearen garraioa merkatzeko asmoz eraikiziren airetiko tranbehauek (1894.eko argazkia)
estatistikoetan azaltzen dira.
Zifrak kintaletan emanik daude; 155 librako
kintaletan seguru asko. Kasu honetan 1859an Bizkaian
erauzitako burdin mearen kopurua, 120.000 tonakoa da,
hau da, R. Adan de Yarzak bere estatistikan dioenez,
1864ean lortu zena. Beharbada zifra eztaibadagarria
izango da. Bestalde, meategietan zuzenean ari zen
langile-kopurua adieraziko dute.
Burdin meategiak lau herrialdeetan zeuden eta
azpimarratzekoak dira Gipuzkoako ikatz eta zinkaren
produkzioak. Burdin mea, ateratako 1.560.000
kintaletik 580.000 kintale gutxi gorabehera esportatu
egiten zen.
Baina esportaziotan giltzarri izandako data 1865.
urtea da; Bilbo eta Britainia Haundiaren arteko lotura
orduan finkatu baitzen. Bilbok mea esportatzen zuen
Britainia Handira eta handik ikatza inportatzen zen.
Bessemerren bihurgailu berriak fosfororik gabeko
burdin mea behar zuen (Bizkaian zegoena bezalakoa,
hain zuzen ere), eta une berean Britainia Handiko
burgeseria Bizkaira begira jarri zen, bertako mea
eskuratu asmoz. 1870etik 1880rarte Bizkaiko
meategietako ingurunea Britainia Handiko kolonia
bihurtu zen. Diputazioak meategietarako lehen trena
1865ean eraiki bazuen ere, 1870eko urteaz geroztik
konpainia ingelesek Galdames, Lutxana, Orconeran...
trenbide berriak ireki zituzten.
96
Konpainia ingeles horiek lorturiko irabazien zati
handiena ingelesek eskuratu zuten, zati txiki bat hemen
bertako burgeseriaren esku gelditu zen arren.
Kapitalaren metatze hark eragin handia izan zuen
industrigintza berrian, baina gertaera hau faktore bat
baino ez zen izan. Kapitalaren metatze hark berez ez
zuen iraultza industriala besterik gabe bultzatu.
Burdin-mea meategitikgurdiz garraiatzen
(XIX. mendekomarrazki ingelesa)
CARTINli lI~llN ORE OOWN f"ROl'l THF: MINI-:
1881ean, Bizkaiko meategietan 6.777 gizon, 268
emakume eta 268 mutikok lan egiten zuten, 3.555.100
tona mea atera zutelarik.
Bizkaiko eskualdeetatik eta inguruetako
97
Mearen garrioa trakzioanimaliez egiten zen,neurri hanbi tatean(Montero, M. ed: "Historia de los montes dehierro" liburutik)
probintzietatik nekazal jornalariak iristen ziren,
hasieran urtaroko lan gisa meategietan arituz; nekazal
lanetan baino pixka bat gehiago ordaintzen baitzuten.
Hala ere, lan egiteko egoera guztiz gogorra zen,
destaiu-sistema nagusitu zelako. Meategietako
langileak nekatzen hasi ziren neurrian, beren klase
-erakundetzea ere sendotu egin zen, Bizkaiko langile-
-klasearen aitzindari zirelarik. Langile haien portaera
kulturala, 1843koekin parekatuz gero ezberdina zen.
1876an, Thomas-en bihurgailu basikoa asmatu
zen eta bihurgailu hark mea fosforikoaz ere funtziona
zezakeen (gauza zen fosforoa burdinetik aldentzeko).
98
Astiro-astiro zabaldu zen eta, 19ü4ean, nagusitu egin
zela esan genezake. Britainia Handiko eta AIsazia,
Lorraine zein Luxemburgeko meategien balioak gora
egin zuen Bizkaikoen kaltetan eta, harrez gero, (1899)
Bizkaiko mearen esportazioa jaitsi egin zen.
Laburtuz, burdin meategiak, historian zehar
bezala, faktore inportantea izan ziren industrigintza
berriaren bilakaeran; kapital-metaketa handia eragin
baitzuen une batean (baina ez bakarra). Lehen ikusi
dugunez, ardoaren irabaziak ere industriara bideratu
Zlren.
Euskal Herriko gainerako meategien gune
garrantzitsuenak XIX. mendean honako toki hauetan
zeuden: Gipuzkoan Legazpi aldean, Nafarroan Lesaka
-Beran eta Nafarroa Beherean Baigorriko Bankan.
Bibliografia
1ELHUYAR, F., "Estado de las minas de Somorrostro"Resumen de las Actas de la Real Sociedad Bascongada de los Amigos delPais en sus Juntas Generales celebradas en la ciudad de Vitoria porSetiembre de 1783. Gasteiz, 1783.
2Meategietako ingeniari zen Ignacio Goenagak informaziozehatza eskaintzen digu (Ik. 93. orrialdeko taulak) (kintala 100 liberakobaliokide izango zen). Zifrak 1859. urteari dagozkie (It.: Goenaga, l.:
"Memoria del Estado de la industria minera en el distrito de Vizcaya", RevCientífica del Ministerio de Fomento. Madril, 1862).
Montero, M. (ed.): Historia de los montes de hierro (18401960). Bilbo, 1990.
99
5. Protoindustriatik IraultzaIndustrialaren abiada arakatzen
eta urratzen (1789-1876)
101
5.1 Industri iraultzaren abiadaEspainian
Iraultza industriala fenomeno sozio-kulturaltzat
hartu behar dugu. J. Vicens Vives-k Espainiako
industrigintzaren bilakaeraz buruturiko epekaketa bat
dator, nere ustez, Euskal Herrikoarekin. Izan ere, Hego
Euskal Herria, XIX. mendeaz gero, erabat murgildurik
aurkitu baitzen Espainiako erresumaren ekonomi
gorabeheretan.
1) XVIII. mendean, burdingintzak loraldia ezagutu
zuen. Mendearen bigarren erdian, gainerako industriek
(untzigintzak, larruapaindegiek, etabarrek) beren goren
puntua ere lortu zuten. Mendearen bukaeran, Europako
beste herrialdeek aurrea hartu zioten, baina oraindik
ezberdintasun handiegirik gabe. Dena dela, kontsumo-
ondasunen industriak ez zuen behar bezalako
hazkunderik erdietsi.
2) 1808-1830: geraldia. Gerrak eta kolonietako
merkatuen monopolioaren galera, prezioen
beherakadarekin batera. Industriaren porrota.
Teknologia atzeratua.
3)1830-1854: lehen abiada: Euskal Herrian,
gainera, eta hau azpimarratu behar dugu, 1830-1831.
103
urteen artean, industri pentsamolde berria nabarmen
isladatu zen. Gerra karlistak eten egin zuen berrikuntza.
1841.eko aduanen lekualdatzeak, neurri batean
bakarrik, eragina izan zuen, batez ere kontsumo
-ondasunen industriei zegokienez, baina ez da
nahietaezko neurritzat hartu behar. 1826.eko arantzel
protekzionistak, adibidez, eragin positibo eta
eragingarri izan zuen burdingintzan. 1840.eko
hamarkadan, 1830.ean pentsaturiko projektuek aurrera
atera ahal izan zuten.
4) 1855-1881: industrigintzan abiada nagusia
burutu zen, kanpoko kapitalek eragin handia erakutsiz.
5) 1881-1914: Bizkaian eta Gipuzkoan, baita
Katalunian ere, industrigintza erabat errotu zen, hau da,
Erresumako periferian aurkitzen ziren herrialde hauek
industrializazioaren abiadan sarturik zeuden,
erresumako politika protekzionistaren laguntzaz.
6) 1914-1935: industrigintza eta garapen
ekonomikoa. Lehen mundu-gerrateak eraginda,
irabaziak areagotu ziren eta, ondorioz, sektore batzuk
eraberritu ziren.
Dena dela, Espainiako industrigintza laborantz
garapenari erabat loturik eta makurturik egin zen, XX.
mendearen erdirarte. Euskal Herrian, aldiz, horrelakorik
ez zen gertatu, itsasaldeko Bizkaian eta Gipuzkoan
behintzat. Hala ere, XX. menderarte, populazioaren
gehiengoak laborantz sektorean lan egiten jarraitu zuen,
104
nekazal egiturek aldaketa sakonak ezagutu zituztelarik.
Zenbait galdera planteatuz hasiko gara: nolako
iraultza industriala? Zergatik hain berandu Britainia
Haundia, Belgika, Suitza edo Kataluniaren parean?
Ohizko industrigintzatik industrigintza berrira nola
igaro zen? Birrnoldaketa-prozesu honetan nolako joera
sozial eta ekonomikoak eta nolako liskarrak, gatazkak,
bizi izan ziren?
Zergatik industrigintzaren abiadak garai eta
erritmo ezberdinak izan ditu iparraldean eta
hegoaldean?
Bengoleako(Gizaburuaga) urtegia,
errota eta ola
105
Galdera asko dira hauek, baina azken galderara
mugatuko naiz. Aldez aurretik azaldu beharra dut gure
historiografia urrian erantzun argirik gabeko hainbat
hutsune nabari dugula. Horregatik, hemen eskaintzen
dudana erantzunaren hastapentzat hartu behar genuke,
soluziobide osoaren bukaeratzat baino gehiago. Iraultza
industrialaren gizarte-historia nahi nuke burutu azken
batez.
Zenbait egileren ustez, iraultza industriala
Britaina Handiko kasura mugatu beharko litzateke,
orohar gainerako herrialdeetan industrigintzaren proze
sua izan ezik gertatu besterik egin ez zelako l. Hala ere,
Euskal Herrian industrigintzaren prozesuak garai batean
eta toki batzuetan abiada edo bilakaera nabari bat
behintzat izan zuen, bere ohizko industrigintzaren
egoera erabat aldatuz. Baina prozesu hau ez zen
bapatean gertatu. Sarritan ahaztu egiten da faktore
materialen jokoan giza aberearenak zuzen-zuzeneko
eragina zuela. Iraultza industriala hiru esparrutan
gihartu zela esan dezakegu: teknikoan, produkziokoan
eta gizartean. Azken honek Euskal Herrian izandako
bilakaera azaltzen saiatuko naiz: birmoldaketa-prozesu
horretan aukera ezberdinak zeintzuk izan ziren,
zergatik, nolako giroan planteatu ziren, etab., zeren
birmoldaketa industrialaren arazoa batez ere gizarte
-aldakuntzaren arazoa baita eta ez diru edo kapital
metatzearen kontu hutsa. Sarritan, badirudi Euskal
106
Herriko industrigintza modernoaren arazo nagusia
kapital-metatzearen jatorria dela. Eztabaida entzutetsua
dugu jadanik problema honetaz azken hamar urteotan 2.
Baina diru edo aberastasun-kopuruaren jatorriak ez du
hain paper estrategikorik iraultza industrialaren
abiadan. Aitzitik, prozesu historiko-sozialak, hala nola
zuzeneko produktoreen talde autonomoen disgregazioa
edo berauek produkziobideez zuten kontrolaren eta
jabegoaren galtzea, zein gizartearen eraikuntza soziala
edo hegemonia politiko sozialak, garrantzi handiagoa
dute; adierazgarriagoak dira.
Hala ere, nahitaezkoa da baldintza materialen
bilakaeraz ere ihardutea, delako arazo sozial eta
koalitatiboak ulergarriago bihur daitezen.
Euskal Herriaren luze zabalera, laburra izanik,
espazio honetan, toki guztietan, industrigintzaren
prozesua ez da errotu, ez garai, ez erritmo eta ez eredu
-molde berdinez. Tokian tokiko baldintza materialak eta
gizarte-egoera ezberdinak somatzen ziren. Bi eremu
bereiz genitzake: itsasaldea, Bizkaia, Gipuzkoa,
Lapurdi, Nafarroako mendialdea, Zuberoa, eta
barrualdea, Araba eta Nafarroaren gainerakoa. Baina,
XIX. mendean, itsasaldeko eskualde menditsuetan ere
aldakuntzaren prozesua era ezberdinez gihartuko da:
Bizkaiko mendebalean, Bizkaiko ekialdean,
Gipuzkoako haranetan, Nafarroan zein Lapurdin edo
Araban.
107
Kronologiari atxikiz, 1780-1830 bitartean,
Britainia Haundia eta Suitzako industrigintzan
erabateko etena gertatzen zen bitartean, hau da, lehen
iraultza industrialaren bultzadan kotoi-industria sektore
nagusi zelarik, Euskal Herria orohar eta garai berean
desindustrializazioaren ildotik amiltzen ari zela esan
dezakegu. Kontsumo-ondasunen industria berriek
porrot egin zuten eta burdingintzan zenbait berriztapen
tekniko egiten hasiak baziren ere, artean ohizko
burdinoletan produzitzen zen burdina eta burdin
totxotik at metalurgian produkzioa aski urria zen.
Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako mendialdean
(Sakanako ardatzean bereziki, non 1870ean jadanik
nolabait moteldurik baitzegoen) 1830-1865 bitartean
mamitu zen birmoldatze eta berriztapen industriala;
industri iraultzaren abiapuntua. Garai hartan bizi zen
momenturik larriena, mende hasierako porrotaren
ondoren, nahiz eta iraultza industriala, orohar, Bizkaian
XIX. mende bukaeran eta Gipuzkoan XX. aren
hastapenetan gihartu. Berriz azpimarratzen dut kapital
-metaketaren arazoak ezer gutxi argitzen digula, nahiz
eta batzuek prozesua abiarazteko faktore eragingarriena
puntu horretan zetzala pentsatu. Burdin mea Britainia
Handira ugari esportatu gabe ere industrigintza errotuko
zela uste dut. Lehengaiak eduki gabe, Suitzan eta
Katalunian adibidez (eta Gipuzkoan ere bai neurri
batean), industrigintza berria indartu egin zen.
108
Horregatik, egoera sozialean eta klaseen arteko botere-,
harreman- eta aberastasun-banaketan sakondu behar
dugu batipat, arazoaren muinera eta zergatietara
murgiltzearren. Dena dela, ez da erraza; ikuspuntu
honetatik gutxi abiatu baita eta oraindik ez baitugu
azterketa monografikorik. Hala ere, lehen zatian egoera
industrialarekin batera, koadro teknikoa eta sozio
-laborala azaltzen ahaleginduko gara. Jakina, berez
produkzio-sektore ororen egoera aztertzen ihardun
beharko nuke, baina ezinekoa dut oraingoan eta,
ondorioz, meatzaritzaren eta industriaren esparrura
mugatuko naiz.
Egurrikatzgintza etametalgintza EkialdekoPirinio AtlantiarretanXVIII. mendetik XIX.mendearen hasierararte:1. Ola bakar bat2.2-5 ola3.6-10 ola4.11-20 ola5.21-40 ola6.41-61 ola7. Erauzketa-guneak etamearen garraiobidenagusiak8. Egurrikatzgintza(It.: Lejebvre, Th.: "Lesmodes de vie dans lesPyrénées AtlantiquesOrientales)
"20 30 40}G"
.....--...._.....-_ ....----------
109
5. 2 Ohizko industrigintzarenXIX. mendeko kinka larria
Euskal Herriko ohizko industrian produkzio-sail
bat izan zen erabat nagusi; burdingintzarena, hain
zuzen. Industria honek, esportazioari begira egituraturik
irauten zuen, baina XVIII. mendearen bukaeraz gero
kemena galtzen hasi zen. Britainia Handiko
aurrerapenearen parean, atzerapen teknikoa begi
-bistakoa zen; produkzioak eta gainerako metalgintzek
(iltze, lanabes, arma, aingura eta abarrek) abagadune
ezberdina izan baitzuten. Industri mota honen parean,
untzigintzarena ere aipatu beharrekoa dugu. Dena dela,
orohar, ohizko industrigintza 1800-1830 bitartean kinka
larrian amildu zen. Nafarroako olak, adibidez, Frantzian
1830ean gertatu zen iraultzaren ondorioz burdin
produktuentzat babes-arantzelak jarrita Nafarroako
burdin produktuek Frantziako merkatuan kuota
mugatua zutenez gero, krisialdi nabarmena jasaten hasi
ziren. Bestalde, Gaztelako merkatura sartzeko burdin
produktuek Ebroko aduanetan gero eta arantzel
altuagoak ordaindu behar zituzten. Hala ere, Espainiako
1826.eko babes-arantzelak itxaropen-izpi bat sortu zion
burdingintza-sailari. Beste produkzio-sektoreetan ere
barne-merkatuaren muga sentitzen zuten, beren
produkzio-ahalmena sal zezaketena baino indartsuagoa
zelako. Ebroko aduanetan, eta Gaztelako hirietan,
110
sarrera-zergak ordaindu behar zituzten (sarritan
atzerrikoak balira bezala). Baina bestalde, Europako
beste herrialdeetan urratzen hasi ziren iraultza
industrialetik nahikoa urrun zeuden Europako
merkatuetan lehia egiteko. Azken batez, bada,
birmoldatu egin behar ziren ohizko egitura industrialak.
Baina nola eta zein proiekturen bidez?
Aldakuntza-prozesuan produkzio-sektore
bakoitzak bere tempo propioa izan zuen. Aldez aurretik,
Euskal Herrian xv. mendeaz geroztik jadanik industri
giroa biziki erroturik zegoela azpimarratu nahi nuke.
Egin dezagun sektore nagusien bilakaera eta
arazoei buruzko azalpen laburra.
EHUNGINTZA. Kotoiaz baliatzen zen
industriak, industrigintza azkarraren lehen jauzian,
puntako sektore gisa jokatu zuen. Euskal Herrian,
ehungintzak, autokontsumoko neurrietatik at eta zenbait
gremiotan izan ezik, ez zuen erro finkorik. Jantziak
inportatu egiten ziren, Frantziatik zein Europako
iparraldetik. XVIII. mendearen bigarren erdian, aldiz,
Bilbo ondoan, Asuan, lruñean 1781.ean, Lizarra eta
Tuteran, ehungintzarako lantegi handiak eraiki ziren
edo eraikitzeko proiektuak aurkeztu ziren 3. Bilboko
kasuan, larrugintzan ari zen industrial batek egina zen.
Nafarroan, aldiz, tokian tokiko merkatariek egin
zituzten; Artola izeneko batek bereziki. Baina proiektu
111
haiek porrot egin zuten. Bame merkatuaren estutasuna
eta muga (Euskal Herrikoarena, alegia, hiri handirik
gabeko herria zelako), esportatzeko zailtasunak, langile
koalifikatuko tradizio eza, atzerriko produktuen lehia,
etab. aipa daitezke porrotaren arrazoitzat. Dena dela,
lehen industrializazio moderno honek azterketa
sakonagoa merezi du, bere porrotaren sakoneko
arrazoiak zeintzuk izan ziren ezagutzearren.
BURDINGINTZAK irau1tza industrialaren
prozesuan herrialde aurreratuetan (bigarren aldian,
1830. urtearen ondoren) trenbidegintzari loturik parte
hartu zuela esan dezakegu. Sektore estrategiko bati
zegokion indarra zen. Euskal Herrian, lehen aldiko
industria modernorik ezean, bigarren aldiko
industriaren berrikuntzan ihardun behar izan zuten.
Teknikoki zuzeneko galdaketaren metodoa, burdinolena
alegia, gainditurik zegoen. Orduan, izan ere, burdina
asko behar zen, kalitatez hain ona ez izan arren.
Labegaraien tradizioa Europan xv. mendeaz geroztik
finkaturik zegoen. Euskal Herrian ere, Baigorrin eta
Orbaizetan bederen bazeuden, baina dakizuenez
burdinola gehienak farga katalanaren itxurakoak ziren.
XVIII. mendeko bigarren erditik, hemengo agintari eta
jauntxoak arduratu ziren berrikuntza teknikoaz eta
zenbait merkatarik labegaraia eraikitzeari ekin zion
XIX. mendearen hasieran. Lope Mazarredo Gomez de
112
la Torre-k adibidez, lSüSan Artunduagan, Basauriko
auzo batean, labegaraia eraiki zuen, ohizko itxurakoa,
baina badirudi gutxi iraun zuela, gehienbat bigarren
galdaketazko lantegi bezala funtzionatu zuelarik, hau
da, burdin mea urtzeari ekin beharrean burdin totxo edo
lingotearen transformazioaren ondorioz produktu
mertalurgikoak egiten zituelarik4. XIX. mendeko lehen
herenean merkatariek eta lurreko errentak eskuratzen
zituztenek, bigarren galdaketazko lantegi berriak
eraikitzen (fanderiak eta abar egiten) inbertitu zuten,
atzerritik teknologia berria eta langile koalifikatuak
ekarriz: Errenterian, Basaurin, Oñatin, Barakaldon,
Basaurin, Begoñan, adibidez. Zergatik eraiki ziren?
Alde batetik arantzelik ordaindu gabe Britainia
113
Ehungintza. Kotoiazbaliatzen zen industriak,industrigintza azkarrarenlehen jauzian, puntakosektore gisa jokatu zuen.Euskal Herrian, ehungintzak autokonsumokoneurrietatik at eta zenbaitgremiotan izan ezik, ezzuen erro finkorik.
Burdinolenkokapena etazabalkundea
Randitik ekar zezaketen burdin totxoa, bertakoa baino
merkeago lortuz, eta bestetik transformazioan delako
burdin totxoak ikatz gutxiago behar zuelako. Baina
bestalde, produktu manufakturatuek Gaztelako
merkatuan atzerrikoak balira bezala zergak ordaindu
behar izaten zituzten eta horrela 5 atzerrikoak baino
garestiago ziren batzuetan. Rorrez gain, estatu-mailan
armadarako untzigintza ia desagertu egin zen,
kolonietako merkatuak galdu egin zirelako eta, beraz,
lantegi berri hauek ere produkzio-ahalmena murriztu
beharrean aurkitu ziren. Dena dela, 1830ean,
burdingintza (totxoarena eta manufaktuarena) kinka
larrian bazegoen ere, itxaropen-izpiak ere nabari ziren,
1825.eko babes-arantzelaren eraginez. 1830.ean
Bizkaian, bigarren galdaketazko lantegi moderno bi
Murgla.
Aborn;::no.~~... a
'''-r 'Maeztu (
114
• Garzaron/Gal12aun
.Imotz
eEugi • Lafl'E
--/:1
HEGO EUSKAL HERRIKO OHIZKO BURDINOLEN BURDIN PRODUKZIOA (Tm)
Bizkaia Gipuzkoa Araba Nafarroa Guztlra
1816-1833 3.690 2.801 1.268 7.7591840-1849 4.001 (1) 3.994 733 1.301 9.9891863-1866 3.0361870-1874 1.125
lturna: Bilbao, L.M.; Fernández de Plnedo, E: "Auge y CriSIS de la 51derometalurgl8 tradicIonal, .. "182 orr.(1) Goenagaren uslez, 1840-1859, 3.200 Tm batazbesteko
BURDINA GOZOAREN PRODUKZIOA BIZKAIAN 1860.e!ik 1882.era
Ohizko burdlnoletan _ _ .Cheno! sistemaz. _ _ _. . . . . . . . . . . . .Tourangin sls!emaz _ _.. _.. _ .Labe garaiak (egurrikatzez) _ _ _ .Labe garaiak (kokez) . _ _ .
8.32417.33045.25070.280
129.640
TmTmTmTmTm
BURDINURTUAREN PRODUKZIOA BIZKAIAN 1860.e!ik 1882.era
Labe garalak (kokez) _. . . . . . . . . . . . . . . . . 105.780 TmLabe garaiak (egurrikatzez) _. . . . . . . . • . . . . . 7.382 Tm
Guztira. . . . . . . . . . . . . 383.986 Tm
Iturria: Goenaga, l.: "El hierro de Vizcaya". in Revista Minera y Metalúrgica. Madril, 1883
ALTZAIRU ETA BURDINA (1847)
Karobiak"Hornos de Labe GaraiakCalcinación"
Araba .... _.Gipuzcoa _..NafaIToa .Bizkaia ..
.Orotora .Espainla .
14820
69112
2
215
28 (Malagan 12)
"Reverberospara
moldería"
3
512
"Cubilates "Hornos "Reverberpara de para
molderfa" ceaje" afición"
33
25 2 3
11 2 632 16 52
Olak ('Herreríascomunes")
Araba _ , . 10Gipuzcoa. . . . .. .. . .. . . 52Nafarroa .. _. . . . . . . . . . 21Bizkaia '. . . . . . . . . . . 110Orotora: _. . . . . . . . . . 193Espainian: _..... _. . . . . 833
Iturria: Gaceta de Madrid. 1848.eko ekamak 12-13
"Hornos para "Juegos para "Hornos deacero natural" afinar acero" cementación"
4 4 71
5 4 78 8 16
BURDIN LANTEGIAK (1859)
BurdinLangileak
BurdinaBurdinurtua .
BaloreaProbintzlak Fabtikak Burdin Gozoa (Fabtiketan)
(Labe garaiak)(Fabliketan)
(Kintalak) (Kintclak) (ErreaJak)
Araba........... 1 5 72 30.000 1.500 2.560.000Gipuzkoa ........ - 43 238 80.000 - 7.000.000Nafarroa..•.... _. 3 21 206 90.000 12.000 7.920.000Bizkaia .......... 2 51 450 275.000 - 22.800.000
6 120 966 475.000 13.500 40.280.000
Iturria: Goenaga, l.: Memoria del estado de la industria minera...
115
zeuden, 3 fanderia, ohizko gabiko 8, 100 burdinola
martxan, 44 geldirik, eta 200 bat sutegi.
Artunduagako lantegia zen handiena, guztira
zuzenean bertan 50 langile enplegatzen zituelarik.
Langile gehiago erabiltzeko gai zen, Gaztelako
merkatuetan jasan behar zituzten oztoporik ezean,
lantegiko buruzagiek ziotenez. ühizko burdinoletan
zuzenean 450 langile enplegatzen ziren guztira.
Giro hartan 1830ean hiru birmoldaketa bide
aurkeztu eta proposatu ziren produkzio-sail honetan:
1. ühizko burdinolen birmoldaketa, baina zegoen
azpiegituratik abiatuz, administrazioa, egurrikatzaren
kontsumoa eta langileen soldatak nolabait merkatuz eta
azken produktua ere merkatuz.
2. Britainia Handiko eredua. l827an G.
Gonzalez Azaolak Diputazioaren aginduz idatzi zuen
txostenean, proposamen hau argi eta garbi aldarrikatu
zuen, hau da, ohizko burdinolak baztertu eta
labegaraiak eraiki.
3. Britainia Handiko ereduari jarraitu, ohizko
burdinoletan burdina merkeago ezin zitekeela atera
frogatu ondoren. Beraz, labegaraiak ezarri eta ondoan
ohizko oletan erreberberozko labeak, zilindrozko
ijezketa-makinak eta abar ipini, hau da, olak bigarren
galdaketazko gune produktibo bihurtzen ziren. Bestalde
egurrikatzaren ordez harrikatza erabiliko zen.
Proiektu bakoitzak jakineko aukera eta gizarte-
116
-inplikazioak erakusten dizkigu: lehen proposamena
olagizonena eta olak errentan ustiatzen zutenena dugu;
kontserbadoreena alegia. Bigarrena eta ausartena, baina
Malagan jadanik martxan jarria izan arren artean
arriskutsua, pertsona ikasi eta atzerriko berri
zuenetariko batek proposatua. Hirugarrena, merkatariek
jadanik bideratua zen, bigarren galdaketan finkaturiko
birmoldaketa industriala bultzatuz. Gogora dezagun
hain aipatua den Boluetako lantegia azken ildo
honetatik abiatzeko eraiki zela.
Hona, bada, hemen hiru joera ezberdin 1830.
urtean. Tira-birak argi eta garbi nabarmentzen ziren
ohizko burdinolen jabe eta merkatari-industrial berrien
artean. Merkatariak industriaren zirkuitu komertziala
kontrolatzetik industriaren produkzio-egiturara buru
-belarri sartu ziren. Britainia Handitik bigarren
galdaketazko lantegientzat burdin totxoa inportatzen
segituz gero, ohizko burdinolarenak egina zuen.
Horregatik, bada, industrial berrien jokabidearen kontra
beren iritzia adierazten hasi ziren ohizko burdinolen
jabeak.
Baina mende hasieran eta l830ean beste zenbait
industri motak ere artean lanean irauten zuen. Bizkaiko
egoera zehatz ezagutzen dudanez, hona hernen orduko
estatistika industrialaren laburpen bat 6.
LARRUGINTZA: 20 lantegi handi eta beste 20
txiki. Handietatik, 7 geldirik. 89 langile zuzenean
117
PaperglntzaKapltala Produkzioa SaloreaEtengabea(Errealak) (Llbrak) Langileak (Errealak)
(Zilindroak)
Hego Euskal Herrla .... 10 12.921.500 4.729.000 650 9.458.000Estatu Espainola . . . . . .. 56 97.807.300 36.579.000 5.824 74.833.000
Papergintza (1860) (It.:Giménez F.: "Guía fabrile industrial de Españapublicada con el apoyo yautorización del Gobiernode S.M.", Batzelona,1862
enplegaturik eta 242 enplegatzeko ahalmena, baina
Gaztelako merkatuetan jasaten zuten zergen presioa
medio, produkzioa mugatzera beharturik zeuden.
ZURGINTZA: 3 zerrategi zeuden;
altzarigintzarako zur bereziak tamaina ezberdinetan
mozteko gai zirenak.
UNTZIGINTZA: bazegoen, baina gainbehera
zetorren.
PAPERGINTZA: La Peña-n lantegi handi bat,
zuzenean 68 langile enplegatzen zituelarik.
HIRINA, OKINDEGIAK: 6 handi, zuzenean
100 langile.
TXOKOLATEA: 3 handi eta 6 txiki, zuzenean
25langile.
Honez gain, kostan eskabetxetegietan,
lurrontzitegietan eta sektore guztietan kinka larria bizi
zela azpimarratzen zen.
:ijaina zein zen Gipuzkoaren egoera industriala,
hain zuzen ere 1830.ean planteatu zen eztabaida baino
lehen?
Gipuzkoako industrigintzaren koadro zehatza
eskaintzeko, dokumentu interesgarri bezain zehatza
aurkitu dugu. Berez Gaztelako Kontseiluaren aginduz
118
.--._ _ _------_ .._--_.._ _---_..__.._----
Erronkaií •
Tutera•
•lrufiaa
EzpeletaSenpara Makaa
J LuhusoLekorna
Kanbo
Uzarra
o Armagintza
A Ainguragintza
• Fanderiak• Larru·ondegiak eta 1arru·onketak
O OinetakoQintza
U Bale·gamzaren galdategiak@ Ehungirrtza
.. Paper-fabrikakX lItz6 eta an1:zekoen fabrika
* Itsasuntzi-industria
BarakaldoZorroza
Sopu~a·A~dO Bo. zaíla . Dur ngo
Balmaseda Arrigorriaga
/o'rozto
\
n Loza eta portzefana~ Itsasuntzietarako poJeak
T Beira·industriak
V Moneta·fabrikak
e Kordeldegia
::;) Azukre·fabrikak
egindako inkesta bati ernandako erantzuna da; Pedro
Escolano-k burutua, hain zuzen. Laburbilduz,
Gipuzkoako ekonorni egituren, eta bereziki
industriaren, egoera, 1789an honelakoxea zen Madrilgo
Artxibo Historikoan aurkituriko dokurnentuaren
arabera: 7
Donostia: ehungintzan lantegi bi, painueloak eta
ehun pintatuak. Zuzendariak: Manuel Iturralde eta Mr.
Castenat.
6 lantegi, itsasuntzientzako aparailuak egiteko.
Zuzendariak: Migel Elizegi, Jose Inazio Caminos,
Joana Baptista, Artusaren alarguna, Migel Arrazkin.
Bela-ohialak egiteko lau rnaisu eta beste lau
Zenbait industri iharduera Erregimen Zaharrean (Historia de EuskalHerria /1. liburukia)
119
arraun-lantegi: Pedro Marin, Martín Larunbe, Josef
Agustín Atalai, Fermin Utírberea.
Aingura-lantegi bat: Frantzisko Antonio
Jauregirena.
"Poleeros" edo poleagileak hiru: Kaietano
Muñoa, Urrutiaren alarguna, Joan Arizmendi.
Itsasuntzigintza: Erramon Aizpurua, Antonio
Altuna.
Kartak egiteko lantegia: Vanagot aita-semeak.
Larrugintzarako lantegi bi, hiru teileria eta bost
pattar-lantegi.
Hondarribia: lantegi bi iltzegintzan, baina aldika
baino ez dute lan egiten.
Tolosa: ehungintza edo "marrageria". Bertoko
artilea erabiltzen dute, 20 telare, mantak eta abar
produzitzen dítuztelarik.
Armagintza: baionetak eta ezpatak. Errege-en
presa honetan, zuzendaria Filipinasko Konpainiarena
zen.
40 sutegi: sukalderako tresneria.
Hiru zeharrola eta gabi
Aingura-lantegi bi.
Larrua lantzeko lantegiak.
Azpeitia: bederatzi zeharrola, gabi eta guzti eta
urtean batezbeste 36.000 arroa burdina lantzen dituzte.
Altzairua egiteko eta Erregearen agintepean, Inazio
Zabalo zuzendari zela zegoen lantegia, 1.500 arroa
120
urtean lantzen zituela. Beste lantegi batek mota
guztietako tresneria egiten zuen. 24 sutegi daude, 6.600
arroa iltze eta abar landuz.
Azkoitia: zeharrola bi daude, 2.000 kintale
burdina produzitzeko gai, baina Jausaro eta Egurbide
maiorazkoetan egurrikatzik ez dagoenez, ezinean
dabiltza.
Arrasate: hiru zeharrola, mota guztietako
tresneria produzituz (aitzurrak eta abar). Manuel Mateo
Agirre, Santiago Elias Aranguren, Monterron-go
kondea, Rivadulla-ko markesa, Martin Lizarralde eta.
Pedro Antonio Jauregi dira jabeak. 3.000 kintale
burdina produzitzeko gaitasuna dute. Altzairua egiteko
lantegian 8-10.000 arroa produzitzen zituzten..
Larruzko oinetakoetarako lantegia bada, baina
kinka larrian dago. Gaztelan ezarritako zergak
produkzioa moteldu egin dute. Joan Smith-en
ondorengoena zen.
Soraluze: armagintzarako errege-Iantegia.
Zuzendari bi: Antonio Rodriguez Zapata, erregeak
izendatua bata, eta Filipinasko Konpainiak izendantua,
Jose Maria Lardizabal, bestea.
Eibar: armagintzarako maisu eta ofizial ugad
daude matrikulatuak.
Urretxu: ehungintza, 8 telare kirrua lantzeko.
Emakumezkoek lan egiten dute, urtean 3.000 kana
eginez. Herrian bertan kontsumitzen da.
121
Marragagintzakoak sei daude. 28 langile eta
urtean 31.200 kana produzitzen dira. Gipuzkoan saltzen
dira, Gasteizen eta Zaragozano
Bergara: altzairu-lantegia, Inazio Zabaloren
zuzendaritzapean. Burdinola bat, Joan F. Moiuarena,
baina egurrikatza urri da. Bestela 1.500 kintale (150
librakoak) produzitzeko adina izango litzateke.
Aretxabaleta: hiru sutegi, mota guztietako
"burdineria" produzitzen dute. 12 familiak lan eginez,
250 dozena "herraje" ateratzen dira.
Zestoa: bost burdinola ari dira lanean, Frantzisko
Ibero eta Fernando Maioraren zuzendaritzapean
(Azpeitiko biztanleak dira hauek), baina berez produzi
dezaketena baino gutxiago ateratzen dute.
Zumaia: egurrikatzaren gabeziak, burdin
produkzioa mugatu egiten duo Urtean Villafranca-ko
markesaren burdinolak, Joan Baptista Kereizaetaren
zuzendaritzapean, 300 kintale produzitzen ditu.
Berastegi: 3 burdinola eta hiru gabia iltzeak
produzitzeko, Berastegi eta Elduainen, herriak jabe
direla.
Mutriku: 8 gizonek arrain-amuak egiten
dihardute. 15 emakume ohialgintzan.
Zumarraga: buztin-lantegia, baina produkzioa
herrian bertan eta ingurunean saltzen zuen. 14 lantegi
kirruzko produktuak landuz, 14 emakumek lan egiten
zuen, urtean 8.900 kana eginez. Bertan, herrian, saltzen
122
zen produktua, 3 errealean kana. Marraga ere lantzen
da, 34 pertsonak lan eginez. Guztira 20.670 kana,
kanako bi errealean. 4.200 kana hirian kontsumitzen
dira. Gainerakoa, Gasteiz eta Zaragozan saltzen zen.
Errementari bat, urtean 1.000 "vareno" saltzen zituen
arotzentzat 6 errea1ean.
Hernani: hiru burdinola, gabi eta guzti, Manuel
Duque de Estrada, conde de Vega-rena, beste bat
herrikoa eta bestea Bemabe Antonio Aranburu Miner
-ena. Bost lantegi aingurak produzitzeko: Manuel
Egaña, Frantzisko Inazio Rezabal, Inazio Amestoi,
Santiago Rezabal eta Joan Fermin Guilisastiren
alargunarenak.
Getaria: arrain freskoa eta gazitua saltzen duo
Usurbil: aingura-Iantegia, hiru bulegorekin,
Jeronimo eta Agustín Goienetxearenak.
Larrugintzarako beste lantegi bat.
Eskoriatza: burdin lantegia, 1.000 kintale urtean.
Jabea Rafael Krispin Zubia eta Pedro Ramon
Etxeberria, Gasteizko biztanleak, Ramon Atunitxagaren
zuzendaritzapean. Hiru sutegi, bi Frantzisko Antonio
Bildosola-renak eta bestea J oakin Asapena-rena.
Guztira 1.500 arroa lantzen dituzte. 14 pertsonak,
ohizko oihalak produzitzen dituzte.
Elduain: hiru burdinola Berastegiko herriarekin
batera ditu, eta beste bat San Millan-go markesarena,
sutegi bat ferrak egiteko eta zuzendaria Atanasio
123
--~
® Hondarribia
/\n®<I> Pasai3A~~
~••O®<I> Donostia
BESTE INDUSTRIGINTZA (1840-1880)* Ehungintzako lantokiak: haria, oihala, txapelak, ...El) Ehungintzako lantokiak: kotoia erabiltzen dutenak.• Olanazko oihalak eta untzientzako oihalak eta aparatuak.o Papergintza jarraiko lantokiak.+ Eskuzko papergintza-lantokiak.• Paper pintatuak.
'" Kartoiak.OBeiragintzako lantokiak.1\ Zeramika-lantokiak: Pasaian portzelana, Busturian baxera fina, Bilbon eta Gasteizen baxera arrunta.
Zomotza, Abadino, Gernika eta Durangon eltzegintza.Í\ Kordelgintza.@ Elikagai-kontserben industria: arraina, barazkiak, txokolatea (Urretxu eta Donostian).
Xaboi-industriak.<P Untzigintza; zurezko untziak, alegia.V Larrua lantzeko lantokiak.;;;) Kare hidraulikoa (zemento naturala) egiteko lantokiak.
# Oinetakogitnza: abarketak, sandaliak.
Iturriak: MADOZ, P., Diccionario geográfico... ; FERNANDEZ, J. c., Apuntes para un cuadro...Albumgráfico descriptivo ... ; SORALUZE: Historia de la M. N. Y M. L. provincia de Guipuzcoa precedida de laguía descriptiva y plano de la misma. Madril, 1864.
124
Ordinarrain delarik.
Elgoibar: hiru burdinola guztira 3.500 kintale
produzituz, eta 8.000 kanoi produzitzen dira Soraluzeko
errege-arma-Iantegirako, 31 errealean. Zuzendari
nagusi, Josef Zapatta, Josef Maria Lardizabal.
Oiartzun: 4 burdinola nagusi eta beste
horrenbeste gabi. Guztira 2000-3000 kintale
produzitzen dira (150 librako kintaleak). Herriko
artileaz marraga lantzen da, baina gehiena herrian
bertan kontsumitzen da.
Zegama: 4 burdinola daude. Hiruk 3.000 kintale
burdina lortzen dituzte eta besteak, 1.200 arroa altzairu.
Burdinaren prezioa 104 erreal kintaleko (150 librakoa)
eta arroa altzairuarena 34 erreal.
Segura: burdinola bi, Migel Joakin Lardiza1?alena
eta Manuel Fernando Barnetxearena eta beste sutegi bi
iltzeak eta antzekoak egiteko, Josef Antonio Orbegozo
eta Bizente Etxeberriarenak. Burdinoletan 2.200 kintale
lantzen dira eta sutegietan 260 kintale. Marraga lantzen
da, 20 telare, beste horrenbeste langile (guztira 6.000
kana oihal).
Legazpi: lau burdin lantegi, zuzendari eta ofizial
nagusi honako hauek direla: Pablo Azeinolaza, Migel
Etxeberria, Joakin Urmeneta eta Josef Joakin Azaola.
Beste bat altzairua lantzekoa, Josef Inazio Agirrerena.
Burdin oletan urtean 15.000 arroa eta altzairu-oletan
1.500 arroa produzitzen da, 19 errealean arroa burdina
125
eta 40 errealean arroa altzairua.
Aia: 6 burdinola. Jabeak, Peñafloridako kondea,
Fausto Antonio Corral, Josef Joakin Manterola, hiru
lantegi aingurak egiteko, Peñafloridarenak.
Albiztur: Josef Antonio Iraolak marraga
produzitzeko hiru telare ditu; Tolosarako 250 kana
ateratzen ditu.
Alegia: baionetak, eta ezpatak produzitzen ditu
Joakin Arruek, Soraluzera bidaltzen dituelarik.
Burdinola bat Josef Joakin Hermoso-k. Era guztietako
tresneriak produzitzen dira Ameriketara bidaltzeko.
Legorreta: Josef Domingo Junibarbiak burdinola
du, urtean 2.000 kintale 103-108 errealetan produzitzen
dituelarik.
Amezketa: kobre-Iantegia dago, 150 kintale
berezi findurik eta 1.272 kintale arrunt. Konpainiaren
jabeak: Ramon Ibarra, Manuel Josef Gaizariain, Xabier
Berroeta, Josef Jeronimo EIso, Josef Joakin San Martin,
Fermin Goienetxe, Joan Antonio Argaña, Josef Bentura
Petiatir. Zuzendaria, D. Kristobal, germaniarra.
Burdinola bat ere bada. 4 erreal eta hiru kuartilotan
saltzen da kobrezko libra.
Deba: bi burdinola, urtean 1.500 kintale
produzituz. Granada-ko dukea eta Bizente Lili Idiakaitz
dira ugazabak.
Urnieta: aingura-Iantegi bi eta burdinola, San
Millan-go markesarenak eta Migel Antonio
126
Iriarterenak. Aingurak, Erret haziendarentzat lantzen
dira.
Andoain: hiru lantegi daude eta sutegia, bakoitza
bere gabiaz. Aingurak produzitzen dira. Inazio
Amestoiren zuzendaritzapean dagoen burdinola,
hiriarena da, eta beste biak Frantzisko Xabier
Leizaurrenak. Aingura-sutegia Joan Bautista Zabala eta
Joan Bautista Argoterenak dira.
- .~
Abelxuku
.~GaSleizf3:
Iruñea
•
Irina produzitzekolantokiak (It.: Madoz,P.: "Diccionario geográfico... ", F ernandez,l.e.: "Apuntes para uncuadro... ", Txurruka,A.: "Minería, industria... ".
• Errotak edo irin-1antokiak, orduko aurrerapenezmuntaturikoak (1859)
~. Okindegiak, 1ehenmailakoak Gasteizen 5,Bilbon 13, Donostian 7;beste1akoak 34 Gasteizen,18 Bilbon, 12 Donostian.
Mutiloa: sutegi bat, herrirako tresneria
produzitzen delarik, eta oihal-produkziorako ehuleak.
BiIlabona: bi burdinola nagusi eta hiru sutegi
aingurak egiteko. Ugazabak, hiria eta San Millan-go
rnarkesa. Zuzendariak edo errentariak: Andres Antonio
Lardizabal, Martin Jose Legarda, eta aingura-sutegien
127
jabeak azken hauek eta Milian Arteaga.
XIX. mendearen hastapenetan, krisialdi sakonaren
garaian, egoera berdintsua edo txarragoa izan zelakoan
gaude.
Giro hartan, Gipuzkoan eztabaida interesgarri eta
argitsu bat izan zen; aski ezaguna 8. Donostiako
merkatarien ustez, euskal produktuek jasaten zuten
arantzel-presioa gainditu egin behar zenez gero, amore
eman behar zen aduanen kokaleku-aldaketaren arazoan,
neurri hark industrigintza bizkortu egingo zuelako.
Lehenago, Araban 1814ean, barneko aduanen
aldaketaren alde agertu ziren merkatari batzuk eta,
ondoren, Nafarroan beste horrenbeste eskatu zuten
lurjabe handiek. Baina hain garrantzitsua ote zen
aduanaren aldaketa industrigintza berria pizteko? Berriz
adierazi nahi dut aduanen aldaketa, askok esan arren, ez
dela Euskal Herriko industrigintzaren kausa edo
zuzeneko iturburua; ezta beste batzuek diotenez mearen
esportazio oparoa eta Bessemer-en asmakuntza ere.
Mota eta era bateko industrigintza bultzatzeko baldintza
edo lagungarri izatea (informazio mailan kontutan
eduki beharrekoa) gerta daiteke, baina berez horrek ez
digu industrigintza-prozesuaren zergatirik ez argitzen
eta ez eskaintzen. Labur azaldu dudanez, hemen
aduanak aldatu baino lehen burdinaren sektorean
industrigintza-mota bat indartzen hasia zen bigarren
128
galdaketazko lantegietan produktu manufakturatuak
eginez.
Kontsumo-ondasuneko industriak, aldiz, porrot
egin zuen; hemengo burgeseriak industria lehiakorra
eraikitzeko ez baitzuen langile egokirik aurkitzen.
Kapital- edo diru-probleman baino gehiago hemen
zetzan benetako koska, langile-tradizioan, zeren
hemengo burgeseriak behar zen teknologia
Ingalaterrara edo Frantziara joanda erosten bai
baitzekien. Baina hori ez zen aski industria sortzeko.
Beharrezkoa zuten atzerritik langileak ekartzea ere eta,
jakina, merkatuko lehian guzti horrek produktua asko
garestitzen zuen. Beraz, ondasun-industriak aduana
-aldaketaren ondoren beharbada bultzada galanta hartu
zuen, Espainiako merkatura sartzeko aukera hobea
zuelako, baina Espainiakoa ere ez zen hain zabala eta
sakona izango, ondorengo urteetan adieraziko zenez.
Beraz, nire ustez industrigintza azkarraren sorburua
inon aurkitzekotan, euskal gizarteko buruzagien nahian
eta dinamikan zein langileen prestakuntzan eta ohitura
industrialean legoke. Orohar industri lanak ohizko
lanak ziren eta gainerakoak faktore koiuntural baino ez
ziren.
129
Tolosako La Esperanza 1842. urtekoargazki batean. Bertan jarri zen Estatuko paper etengabekolehen makina.
5. 3 1830-1865 bitarteko industrigintzaren bilakaera, produkzioaren antolakunde soziala,aukerabide desberdinak etagatazkak
Oraingoan industrigintza berriaren lehen abiada
azaltzen saiatuko naiz. Kapital likidoa zuten jabeei
irabaziak lortzeko edo gutxienez kapitala mantentzeko
industriaren bidea egokia iruditzen zitzaien. Industria
sakabanatua eta tradizionala desargertzen ari zen eta
ibai ondoetan kontzentratuko zen erabat. Artisau
-sistemak artean tente iraun arren, industria berria
faktori sistemaren arabera antolatzen zen.
Burdingintzari dagokionez, aipatu ditugun hiru
130
alternatibak praktikan jarri ziren, baina laster ikusi
zenez, 1850ean jadanik bigarrena azaldu zen garaile.
Dena den, besteek ere nola edo hala beren jarraitzaileak
izan zituzten eta, kasu batzuetan, arrakasta osoz.
1830etik 1850erarte eztabaida-giro bizia bezain berezia
gertatu zen gizarteko agintari eta buruzagi politiko eta
ekonomikoen artean, gerra zibila tartean izan zen.
Ohizko olak handikienak izanik, kasu batzuetan
Nafarroan eta Gipuzkoan udalarenak ere baziren.
Olajaunen leloa protekzionismoarena zen. Baina ohizko
burdinolen hondamendiak hainbat basoren balio eza
sortu zuen, egurrikatzaren premiarik izango ez zelako
eta handikiek basoetako errentak oletako errentak baino
oparoagoak zirela ongi zekiten, noski. Horregatik,
ahalegin handia egin zuten olen jarraipenaren alde. Bien
bitartean, Artunduagako lantegiaren ildotik, Bilboko
merkatariek (burdin mea, e1ikagai, irin eta bakailao eta
abarrekin ari ziren merkatariek, alegia) Boluetan
bigarren galdaketazko lantegi bat eraikitzeari ekin
zioten, artean aduanak aldatu gabe zeudelarik eta,
1840.eko apirilaren lln, Bizkairako arantzel babestailea
garbi ezarri zuen Diputazioak, batipat atzerriko burdin
totxorik sar ez zedin. Hala ere, Boluetan Britainia
Haundiko burdin totxoaz lan egiteko asmoa zuten.
1841-1844 bitartean giro industriala pil-pilean zegoen,
zeren egoera politiko larriari berregituratze ekonomiko
eta bereziki industrialaren arazoa gaineratzen
131
baitzitzaion. Dena dela, l830ean aurkezturiko arazoek
berdin segitzen zuten, maila ekonomikoan gerrak kalte
handiak baino ekarri ez zituelako eta, l840.eko
hamarkadan, berriz birplanteatu behar izan ziren
soluziorik gabe zeuden arazo ekonomiko larriak.
Orduko giroaz informazio zehatza aurkitzea ez da
erraza, baina ezbairik gabe orduko aldizkarietako
albisteak ezinbesteko eta aberats zaizkigu. Bilboko
liberal progresisten aldizkaria, El Vizcaino Originario
izenekoa, konsultatzeko aukera izan dut. 1842 eta
1843an argitaratu zituen bere aleak. Aldizkari politikoa
izan arren, sarritan gai ekonomikoak ere azaltzen
zÜuen. Gogora dezagun urte haietan liberal progresistak
Diputazioan agintari zirela eta Bilbon behintzat taldetxo
nabermena osotzen zutela, gizartean eragin nagusia
zenbait merkatail, abokatu, irakasle eta artisauen baitan
zutelarik. Industrialista porrokatu azaltzen zaigu
aldizkaria. Urte bi lehenago, 1840.eko abuztuan, liberal
fuerista kontserbadoreek El Vascongado izeneko
aldizkaria argitaratzen zuten, baina zuzenean industriaz
axola gutxi agiri zuen. El Vizcaino Originario-k
erakusten duenez, badirudi Bilbon ere, gerra ostean
zenbait antiindustrialista bazegoela eta galdera bat
planteaturik zegoen gizarte mailan. Bartzelona zergatik
zegoen fabrika-herrialde bihurturik eta Bizkaia ez?
Kezka honen inguruan, hara nola agertzen zen
industrigintza berriaren alde 1842.eko irailaren 27an:
132
"El gran inconveniente que alarma a los
prudentes en demasía, y horripila a los gobiernos
tímidos es que el desarrollo de la industria deja con
frecuencia sin ocupación a los obreros, y que las masas
compuestas de esta clase de gentes, guiadas por la
necesidad y su embrutecimiento son las mejores
máquinas para los trastornos y revoluciones, y que de
estas masas se valen los genios díscolos y descontentos
para perturbar el orden en beneficio de los intereses
particulares. De intento, como antes lo hemos dicho,
133
Arrasateko "UniónCerrajera" lantegiospetsua, 1860. urtean
hemos convenido en toda la fuerza de semejante
argumento; pero bueno será saber que no puede tener
lugar en toda su extensión, sino en aquellas naciones
en las que la fuerza creadora de la industria es
infinitamente superior a la fuerza creadora de la
agricultura... y hoy que nos encontramos sin industria
¿podemos decir que todos los brazos vascongados
encuentran ocupación? i Ah! ojalá pudiésemos
contestar afirmativamente a semejante pregunta: pero
esas multiplicadas y numerosas expediciones que salen
para Montevideo prueban bien matemática y
dolorosamente que en lugar de frutos únicamente
podemos presentar en el mercado para la explotación
el estimadísimo é inapreciable género de las personas
imitando, con afrenta de la humanidad, a los habitantes
del ardoroso clima de Guinea. ¿No es más fácil
organizar la industria naciente? Lo es y muchísimo, y
con un medio enteramente sencillo y nada costoso.
Establézcase en cada una de las tres provincias cajas
de ahorros: haga el gobierno por medios indirectos que
los operarios impongan una pequeña parte de su jornal
en estas cajas de ahorros: reúnanse los fabricantes y
den preferencia a los obreros que hagan tales
depósitos, y acostumbrándose desde un principio los
mismos obreros llegarán a convencerse que en esas
cajas de ahorros tienen el baluarte para su vejez y para
un tiempo de miseria, y puede afirmarse que el orden y
134
tranquilidad quedan asegurados a la sombra benéfica
de la industria».
Testu adierazgarri honetan birmoldaketa
ekonomikoaren prozesuan maiz planteatzen den arazoa
ere sortzen da; langabeziarena alegia. Jakina, industria
berriaren alde azaltzen da. Zenbait antiindustrialisten
joera ere astintzen saiatzen da. Gogora dezagun
bigarren karlistadan industria berriek karlisten erasoak
jasan zituztela. 1840an nortzuk ote ziren industria
berriaren kontra? ühizko industrien jabeak eta
langileak? Erantzun zehatza ematera oraingoz ez naiz
ausartzen baina, agian bai, zenbait informazio eta
ekintzaren arabera pentsa dezakegunez. Dena dela,
aldizkari honetan ohizko burdingintzaz hainbat
azterketa berezi argitaratu zuten eta azken 50 urteetan
Ingalaterra, Frantzia eta Alemaniako aurrerapenak
erakusten saiatu ziren.
Britainia Haundiko "fine metal" izenekoak
Bizkaiko burdina erabat baztertzen zuen. Baina, urte
hartan, artean itxaropen bat bazuten; Bizkaian ikatz
-meategiren bat aurkituko zelako itxaropena, hain zuzen
ere. P. Lemonauria bera, liberal progresisten buruzagi
politikoa, ikatz-konpainien sortzaile izan zen.
Bazekiten, ongi jakin ere, ikatz-meategiak agertuz gero
berehala siderurgia lehiakorra sortzeko aukera irekitzen
zitzaiela, Belgikako urratsei jarraituz. 1842.eko
abuztuaren 19an, ondorengo hau argitaratu zuen El
135
Vizcaino Originario aldizkariak:
«Hemos tenido como vizcainos y amantes de la
industria un indecible placer al presenciar la llegada a
esta villa de un carro de carbón de piedra sacado de
Fanderia. Indar hidraulikoa erabiltzenzen bertan, zilindroak mugiarazteko.
una de las minas de Elorrio. Es el primero y el
aniversario de su venida fommará época en los anales
de cuantos ven lo que hoyes Vizcaya y lo que puede ser
considerada como provincia fabril».
Langileek hezkuntza berezia behar zuten sistema
berrietan trebatzeko. Baina, harpidedun honek
adierazten zuenez, orduan ohizko burdinolak ziren
gehienak eta 155 librako kintale burdinaren kostuan, %
136
9 instalazioaren errentek osotzen zuten, % 10 langileen
soldatek, % 20,5 burdin mearen kostuak, eta % 60,5
egurrikatzak. Garbi dago, bada, ikatzaren garrantzia
zein tamainatakoa zen.
Baina hemen harrikatzik ez eta merkatariek
abagadunea aprobetxatuz bigarren galdaketako
lantegiak egin zituzten, Boluetakoa ospetsuena zelarik.
Ohizko burdinolen jabeak, gehienak liberal
kontserbadoreak, burdinolen atzerakuntza teknikoaren
erruduntzat salatu zituzten El Vizcaino Originario
aldizkarian. Adibidez, hona hemen 1842.eko azaroaren
25an idatzitakoa:
« . ..que se asombra uno cómo hay en Vizcaya.
propietarios (que se llaman mayorazgos) dueños de
ferrerías que habiendo tenido ellos mismos una
educación esmerada, habiendo seguido la carrera de
estudios y viajado algo por el mundo, hayan podido
creer que el arte de fabricar fierro era propio y
peculiar de los hombres de puños o de los mas rústicos,
forzudos e ignorantes que pudieran hallarse y le hayan
confiado absolutamente el manejo de su caudal o sus
fábricas ... Qué puede pues esperarse de la Vizcaya
mientras tenga confiados los progresos de su industria
metalúrgica a una clase infeliz e ignorante, a unos
miserables peones entre cuyas manos la vemos en
mantillas mil años hace!»
Olagizonek, 1841.ean, Estatuko arantzelen
137
aldakuntza eskatzen zuten, burdin totxoaren
protekzionismoaren alde. Baina gobernuak bigarren
galdaketako industria bultzatzeko, burdin totxoaren
inportazioa ia-ia libre utzi zuen. 1840.eko arantzeletan,
Bizkaiko Diputazioak ezarri zuenaren arabera, 100
librako kintalean 70 erreal kargatzen ziren. Ondoren,
berriz, arantzel erreformatuan 6 erreal baino ez.
Boluetako lantegiak, Malagako eta Sevillakoen antzera,
Britainia Haunditik ekartzen zuen burdin totxoa, tokian
tokiko burdinolen kaltetan.
1843.an otsaileko hauteskundeetan, Tomas Josa
Epalza, Boluetako lantegian akzionista, merkatari,
bankari eta abar zena, Diputatu aukeratu zuten
Madrilgo gorteetarako. Politikoki liberal fuerista eta
kontserbadorea zen. Progresistek, olagizona eta
mendietako lurren jabea aurkezten zuten haren eragina
murrizteko, berez nahikoa moderatua zen; B. Diaz
Mendibil, hain zuzen.
Berez kontraesana zen progresistak ohizko
burdinoletako olagizonen interesak defendatuz azaltzea.
Berez burgeseria kontserbadorearen kontra zeuden,
baina une hartan burgeseria horrek urratzen eta
bultzatzen zuen modemizazio industrialaren kontra ere
azaltzen ziren, artisauen eta burdinoletako langileen
interesen defentsak eraginik, aurreko urteotan ohizko
industria atzeraturik zegoela gogorki salatu arren,
berrikuntza sakonaren zain zegoelarik. Azken finean
138
neurri batean, arrazoi politiko koiunturalak,
progresisten kasuan, gainerakoen gainetik jarri ziren,
zeren bestalde burgeseria kontserbadorearen baitan
delako modernizazio industrialaren kontra ere
bazeudela (mendietako eta ohizko olen jabeak batipat)
ez baitugu ahaztu behar.
Giro hartan kokatu behar da ondorengo
hilabeteetan liberal fuerista kontserbadoreek antolatu
zuten kanpaina (hainbat herritan, Boluetan eraikitzen
ari ziren lantegiaren kontra), Esparterok eta liberal
progresistek 1843.eko ekainean boterea galdu zutenean.
Lantegi berria erretzen ere saiatu ziren, ludisten joerak
erabiliz 9. Garai hartan olagizonak industrialismo
kapitalista berriaren aurka idazlan jakingarriak idatzi
zituzten. Boluetako lantegia ohizko burdinolen
hondamendiaren iturburu bihurtzen zen, eta gainera
gutxi batzuen probetxutan.
«Dueños de ferrerías y fabricantes de fierro»
delakoek Hazienda-ministroari bidalitako txosten
batean honakoa esaten zuten:
«... a saber que en unas provincias
eminentemente democráticas se mira con invencible
repugnancia todo cuanto tiene apariencias de
monopolio y puede dar origen a la desigualdad en las
fortunas, a la desigualdad en las comodidades, a la
desigualdad bajo cualquier forma ... La fábrica
establecida en Bolueta por algunos poderosos
139
capitalistas con los recursos de que dispone y la fácil
ganancia que el arancel le proporciona con la ayuda de
sencillas manipulaciones, acabará con todas las
antiguas ferrerías quantas existen y se tragará sola las
utilidades que entre sus dueños y trabajadores deberían
repartirse... » 10
Baina handik laster Boluetako lantegia Bizkaiko
burdin totxoa erosten hasi zenean, borrokak baretu
ziren. Hala ere, ohizko olek zeregin gutxi zuten
etorkizunean, berriztatu ezean. Bizkaian behintzat, olak
1850ean beren itzulerarik gabeko azken hondamendian
sarturik, gainbehera hasi ziren. Drte haietan, 1853an
hain zuzen ere, olagizonen batzordeak bigarren
galdaketako lantegiak eskualdeka eraikitzea proposatu
zuen burdinoletako totxoa erabil zezaten, baina
proiektuak ez zuen aurrera egin. Hala ere, zenbait ola
berriztatu egin ziren. Tourangin eta Gurlt-en
berrikuntzak onartuz eta kalitatezko burdina produzituz,
eskari berezia asez XX. menderarte iraun egin zuten.
ühizko olak (l865ean Araban, 1867an Bizkaian,
1880an Gipuzkoan) erabat ezkutatu ziren 11. Nafarroan
1866an artean 24 zutik zeuden.
Aipatu dugun 1843.eko matxinada-giroan,
meatzaritzan ere gatazka nabarmena izan zen, 1843.
urtea ohizko mea-erauzketan mugarri gertatu zelarik 12.
Laburbilduz, 1844ean Bizkaian jadanik
industrigintza berriaren bultzada nahikoa finkaturik
140
zegoen. Merkatariak industrian inbertitzen hasi ziren
poliki-poliki, artean inbertsio industrialetarako
rnesfidantza handia egon arren. 13
Boluetako lantegiak 1848an labegaraia ere
bazuen. Siderurgia integralaren eskerna finkatu egin zen
eta fabrika-sisternaren antolakundea ere bai. Tresneria
teknikoa, zuzendaritza, langile koalifikatuak atzerritik
iritxi ziren; Frantzia zein Britaina Haunditik. Fabrikako
sisternan, langileak lantegi berean zeregin bereziez
arduratzen ziren. Boluetako lantegian adibidez, honela
zeuden:
- Igeleak, ingelesak eta frantsesak, bertoko
rnutikoekin batera. Etxea eskaintzen zien enpresak, etaBoluetako lantegia
141
12 orduz 1an egiten zuten txanda bitan banaturik.
- «Horneros» edo labazainak: 24 erreal irabazten
zuten eguneko.
- «Horneros de pudelaje y refino» edo pudelaketa
eta finketa-labazainak: destaiuan, egunean 30 erreal
mgufU.
- Mailukariak eta tomeroak: 30 erreal eguneko,
Bessemeren bihurgailuak fosforik gabeko burdin mea beharzuen eta BritainiaHaundiko burgeseriaBizkaira begira jarrizen, bertako mea eskuratu asmoz.
lan-teknikak isilpean gordetzen zituzten 14.
Guztira 1850ean 210 langilek lan egiten zuten,
1862an 300ek eta 1866an, 190 gizonezkok, 30 anderek
eta zenbait gaztetxok 15.
Barakaldon, 1854ean, beste lantegi handi bat
eraiki zen; Ferreria Nuestra Señora del Carmen
izenekoa. Ibarrak eta kideko zituen burdin meako
142
merkatari batzuek egina zen. 1866an, lantegi barruan
420 gizonezko eta 60 emakumek lan egiten zuten eta
kanpoan garraioan, mea-erauzketan eta abarretan beste
horrenbestek. Batzuk, gehienak, destaiura ari ziren, eta
besteak soldataren truk.
Langile espezializatuek 24-36 erreal ateratzen
zuten eguneko, koalifikazio gabekoek 9-12 erreal,
mutikoek 6-12 erreal, peoiek 7-9 erreal, eta emakumeek
5 erreal. Lantegi hartan atzerriko langileria ere nahikoa
ugaria zen, frantsesak' belgikar, eta agian ingelesak ere
zirenez.
Soldaten balioa neurtu ahal izateko, esan dezagun
erreferentzi gisara ogi bat 1832an 16-32 marai
kostatzen zela. (34 marai =erreala).
Gipuzkoan Iraetako lantegia aipatu beharra dago.
Xaflak eta latak produzitzen zituen. 1802tik 1844erarte
Estatuak erosten zion bere produkzio gehiena. Britainia
Haundian latorria edo hojalata lantzen ikasi ondaren,
1847an beste horrenbeste egiten hasi ziren. Burdin
totxoa ondoan zeuden ohizko hiru burdinoletan lortzen
zuen. Harrikatza berriz, Asturiastik iristen zen. Guztira
52langilek lan egiten zuten.
Beasaingo «Fábrica de Hierro de Beasain»
delakoak labegarai bat zuen eta 1867an 140 langile.
Lehen maisuek 24-32 erreal irabazten zuten (destaiura),
mutikoek 5-12 erreal eta peoiek 6-8 erreal.
Nafarroan Orbaizetan, Oroz Betelun, Beran,
143
Bakaikun eta Altsasun labegarai bana zegoen. Oroz
Betelukoan 12 langile eta Bakaikukoan 40-50 ari ziren.
Ohizko oletan egunean 6 kintale metriko urtzeko
ahalmena bazuten, labegaraietan 70-90 kintale
urtzekoa.
Araban Araiako lantegian 90 langilek lan egiten
zuten eta Maeztukoan 40-l00ek, 1861ean artean 3
burdinola zeudelarik 16 •
Burdin totxoaren produkzioan ematen ziren
kostu-diferentziak direla eta, lan-indarraren kostua
1842.ean % 10 bazen, 1866.ean erdira jaitsita zegoen17 .
Hala ere, Nafarroan ohizko dinamikan segitzen zutela
ematen du, baina denbora gutxirako; burdinolak laster
desagertuko baitziren. Ikatzaren kostua, kostu osoaren
erdia baino gehiago zen. Asturiasen, aldiz, (Estatuko
siderurgigune garrantzitsuena garai hartan), burdin
mearena handiagoa zen. Nafarroan 1870ean 10
labegaraitik 2 baino ez zeuden martxan, Gipuzkoan
beste bi, Araban bi eta Bizkaian 5. Bizkaiaren
nagusigoa nabarmena zen.
Armagintza: armagintza-sektorea zen beharbada
transformatu metalurgikoen sailean garrantzitsuena.
Artisau-egiturak artean zutik segitzen zuen, baina
orduan 1837. urtearen ondoren lehengo gremio-loturak
puskatu egin ziren. Artisauek libre ziren industri mota
hau bultzatzeko. Abantaila handiena zutenak, industria
txikietako buru bihurtu ziren, baina kasu guztietan
144
beharrezko kapitala metatzea lan intentsiboaren bidez
lortzen zen. 1850ean jadanik A. Larrañagaren
(Eibarkoaren) eta Jose Ibarraren (Soraluzekoaren)
limak ospetsuak ziren, hau da, armagintza ezezik beste
tresneria batzuk ere produzitzeari ekin zitzaion. Hona
hemen, bada, industrigintza-eredu bereizia; sarritan
aipatzen ez dena.
Bilbo inguruan ere, 1840-1850 bitartean atzerriko
patentez eta industrial belgikarren zein frantsesen bidez,
metalurgi produktu desberdinak egiteko zenbait lantegi
eraiki zen; J. Leloup, Borda Raux, Legorgeu eta abaradibidez 18.
1862an Bilbon abagadune ezinhobea izan zen
industria metalurgikoa eraikitzeko, portua, trena,
bameko merkatuetara arin eta merke iristeko eta burdin
145
Barakaldon, 1854.urtean, eraizi zen"El Carmen" izeneko lantegia
totxoa lortzeko inguruan 4 lantegi zeudelako. Elementu
guzti hauek kapitala industriarantz bultzatzeko aukera
eskeintzen zuten, Asturiasen parean abantaila nabariak
zeudelarik. Sortu ziren enpresa batzuk, baina barneko
merkatua estua eta urria zen. Mende bukaerarte ez zen
metalurgia sendorik errotuko. Gainera, estatuko
trenbidegintzari ekin zitzaionean, aukera paregabea
galdu zen siderurgia eta metalurgia errotzeko 19.
Bazeuden, egon, beste sektore industrial
garrantzitsu batzuk ere, bereziki Gipuzkoan oinarritu
NafarroakoAltsasu Bakaikoa Araia Beasain Bolueta Barakaldo GUriE
ohizko olak
Burdin totxoaren Qm baten ... 155,05 53,5 62,66 57,55 55,08 49,3 42,50 55,8kostua errealetan.......... 44,6 52,21
Soldaten kostu kopurua. (Qm)bakoitzetan, %. . . . . . . . . . . . 8,8 %Errealetan. . . . . . . . . . . . . . . 13,75
ilkatzaren kostu kopurua (Qm)bakoitzeta!1, %. . . . . . . . . . . . 55,9 %Errealetan . . . . . . . . . . . . . . . 86 70
7,4%4
44,8%24
9,5%6
53,1%333
5,2 %3
52%30
5,4%3
47,9%2640
6,2%3,1
56,7%28
5,8%2,5
58,8%2501
5,3 1
3
55,531
Burdin totxoarenkintal metrikoko
kostua. Labe garaiak(1866)
zirenak; papergintza eta ehungintza batez ere.
Papergintza: Bizkaian, hain zuzen Berrizen,
XVIII. mende bukaeran papera egiteko errotak
bazeuden. Gero, 1822an, Bilbo ondoko La Peña-n,
beste bat eraiki zen. Tolosan, 1836an, papergintzan ari
ziren errota bi bazeuden behintzat. Garai hartan,
estatuak eskaintzen zuen protekzionismoaren
magalpean Manzanaresen, Madril inguruan eta
Burgosen lantegi modernoak eraiki ziren, sistema
jarraia izenekoaren teknikaz. 1841ean Tolosan Brunet,
146
Guardarnino, Tantonat eta konpainiak lantegi moderno
bat eraiki zuten. Lehen zuzendaria J. B . Fourve izan
zen; frantsesa bera. 2 makina, 14 zilindro eta 4 gurpil
hidrauliko zituzten. Bertan, 35 gizon, 41 emakume, 16
mutiko eta 12 neskatok lan egiten zuten. Lantegi
hartako produktuek 1850.eko Madrilgo industri
erakusketan urrezko domina lortu zuten.
1846an Gazteizen paper pintatuen fabrika eraiki
zen, 25 langile eta administrari bat zituela. Atarrabian,
Nafarroan, beste bat 1847an, 44 gizon eta 58 emakume
eta neska zituela.
Orohar, Hego Euskal Herrian 1860an
papergintzan zuzenean 650 langile zeuden enplegaturik;
Estatuko papergintza-sektoreko langileen % 11, hain
zuzen. Produzio osoaren kopuruaren eta produktuen
balioen arabera, Bartzelona eta Alacanteren ondoren
Hego Euskal Herria zen hurrengo. Kapital finkoaren
inbertsioari dagokionez, Bartzelonako lantegiena 16
miloikoa zen, Gironako lantegiena beste horrenbestekoa
eta Hego Euskal Herrikoena 13 miloi errealekoa 20.
1860an beraz, papergintzak jadanik bere indarra
erakusten zuen Hego Euskal Herrian, Estatu-mailan ere
lehenetakoa izanik.
Ehungintza: Baionako judutarrek, Frois eta
Silva, Huescako José Julian Blancen eraginez,
1846.ean S. Antonio izeneko lantegia Bergaran sortu
zuten. 1866an lantegi hau Blanc, Arbulu, Agirre eta
147
konpainiarena zen, eta krisi sakonean amildurik zegoen.
1859-60 bitartean, Ameriketako gerra zibilaren
ondorioz kotoi eskasia zegoen eta lehengaiak garestitu
egin ziren.
Guztira 450 langile enplegatzen zituen, honela
sailkaturik:
Kotoi-gorulariak: 24 emakume, 2 neska (eguneko
4,5 erreal), 6 gizon (eguneko 8,5 erreal) eta
kontramaisu bat.
Gorulariak: 28 gizon (batezbeste 9 erreal
eguneko), 43 haur eta 24 emakume eta hiru neskato.
Beste sail batean, «kotoi-ehungintzan», 121
emakume, 42 gizon eta 6 neska.
Tindaketa-sailean: 194 langile (batezbeste 5,9
erreal eguneko irabazten zituzten).
9 kontramaisu eta kimikari, eguneko 39,5 erreal,
urtean 14.444 erreal. Langile batzuen lana, sail bitan
kontabilizaturik zegoen. Produktuaren kostuan,
langileen soldatak % 60 ziren. Hala ere, beren soldata
-maila ez zen gorenetakoa. Adibidez, Bergarako
gorulariek 9 erreal irabazten zituzten eguneko.
Kataluniako Vilanova i la Geltru-koek aldiz, 14 erreal.
Bestalde, Bergarako langileek 13,5 orduz egiten zuten
lan. Lantegiko produkzioa Gipuzkoan eta inguruko
herrialdetan saltzen zen.
Beste lantegi handi bat Lasartekoa zen: «Fábrica
de Hilados Tejidos de Algodón de Oria», baina 1866an
148
aipatu dugun gertakizuna zela eta, geldirik zegoen.
1858-1861 bitartean, 40 gizon zebiltzan, eguneko lOna
erreal irabazten zutela, 21 mutiko (15 urtetik
beherakoak) (4,5na erreal eguneko), 10 emakume
(5,5na erreal eguneko) eta 3 neska. Gainera enkargatu
bi eta administrari bi ere bazeuden.
Beste sail batean, gorulari-lanetan batipat 80
emakume (eguneko 5,5 errea1) , 3 gizon (lO erreal
eguneko) eta kontramaisu bat, laguntzailea, neurtzailea
eta administrari bat. Lantegi hau Brunet-ena zen.
Beste lantegi aipagarri bat «Silva hermanos y
Frois, estampados de Algodón» Billabonan kokatua
zen. Guztira 359 langile zebiltzan: 171 gizon (12-20
erreal eguneko destaiuan), 66 emakume (6-10 erreal
eguneko). Jomal horietatik bakoitzak bere laguntzailea
ordaindu behar izaten zuen (2 edo 3 erreal). 64 mutiko
eta 58 neskato ziren; 8-12 urte-bitartekoak. Jomalariek,
gizonezkoek 8 erreal eta emakumezkoek 4-5 erreal
irabazten zituzten 21.
Bazeuden beste lantegi batzuk ere Azpeitian,
Azkoitian eta Tolosan. Artisautzako metodoetan
oinarriturik zeuden batipat, eta lanindar intentsiboaren
bidez lortzen zituzten beren irabaziak edo plusbalioak.
1860an, Estatu-mailan, Katalunia zen
ehungintzaren gune garrantzitsuena, baina ondoren
Hego Euskal Herria. Bartzelonan 496 miloi errealeko
kapital-inbertsioa bazegoen, Hego Euskal Herrian
149
81.807.600 errealekoa zen. Ikusten denez, diferentzia
izugarria zen. Hego Euskal Herrian, 4.160 gizon, 3.281
ernakurne eta 850 haur zebiltzan. Guztira 8.291 langi1e;
Estatuko ehungintzan zebiltzanen % 15, Kata1unian %
74,3 zeudelarik22•
Urte berean, artile- eta zeta-industrian 1.741
langile ari ziren.
Irina: urte haietan irinaren industria garrantzi
handikoa zen Bizkaian, Nafarroan eta Araban. Leon eta
Valladoliden ondoren, Hego Euskal Herriak
produkzioaren balorearen arabera hirugarren lekua
zuen. Sektore honetan 1.409 langile zeuden
enplegaturik.
Horrez gain, untzigintzan eta ondoriozko
lantegietan, karegintzan eta zernentugintzan, lurrua
ontzeko lantegietan, janari-kontserbagintzan, Bilbon,
kostaldean eta Nafarroan, zuzenenan hainbat langile
enplegatzen zen. Bestalde, ohizko artisau-produkzioak
lantegi berriak baino gehiago zuzeneko lanpostuak
sortzen zituen; hirietan batez ere.
Lantegi berrietan, langileen egoera nahikoa txarra
zen. Hala ere, jende ugari zegoen lanerako presto Urte
haietan, produkzioaren gizarte-antolakuntza berriari
zegokion gatazka-era berria, ikusiko dugunez, arin
nabarituko zen.
Baina horrez gain (eta harrikatzik ez
edukitzeagatik seguru gaude burdingintzaren
150
modernizazioa atzeratu egin zela), energi iturrietan
aberatsa zen. Lehen aldi haietan energia hidraulikoa
lurrinezkoa bezain garrantzitsua zen, eta Euskal Herria
ibaiz josita dago. Sarritan ez da aipatzen, baina
aberastasun hau ere estrategikoa izan zen, eta are
gehiago mende bukaeran energia elektrikoa lortzeko.
151
Alegin, 1860. urtean,eraiki zen La Providencia izeneko paperfabrika
5. 4 Gizarte-arazoen ikuspegiorokorra eta zenbait ondorio
Hainbat azalpen eta zehaztasunen ondoren,
goazen orain zenbait gogoeta eta ondorio orokor
azpimarratzera.
Lehen industrigintza modemoan, sektore guztiek
izan zuten bultzada. Birmoldaketa-prozesuan sarritan
arazo nagusia ezjakintasunarena izaten da, hau da,
proiektu berriak nola bideratu ez jakitearena. Jakina,
burdingintzak zurgatu zituen diru-kopuru handienak,
kapital sendo eta finko bat sortuz. Dena dela, mende
hasieran berrikuntzak porrot egin zuen. Gerrak jaitsi
egin zuen jendearen erosketa-ahalmena eta diru
-kopuruak alferrik galdu ziren. Bestalde, Euskal Herriak
ez zituen politika ekonomikoa markatzeko Estatu
propioak sortarazten duen kemena eta indarra.
Industrigintza-eredua ohizko erritmora baldintzaturik
geratu zen. Estatu espainoleko merkatuari begira
mugaturik segitzen zuen eta, sarritan, Estatuko
aparatuak eskatutako premietara loturik (untzigintzan,
armagintzan, etab.etan).
1826.eko arantzelari esker, burdin produktuen
protekzionismoa gertatu zen baina, hala ere, euskal
produktuak arantzel handiegia zuten Gaztelako hirietan.
Herrialde «franko» edo aduana gabea izateari esker,
langileen alokairuak merkeagoak izan zitezkeen,
152
kontsumo-produktuak merkeagoak zirelako. Egoera
hark, bestalde, kontsumista-kontzientzia piztu zuen,
sarritan fuerista-kontzientziarekin bat eginik edo
nahasturik bame-muinetaraino errotu zelarik.
Zenbait merkatari eta industrial, 1830ean, lantegi
berriak eraikitzen saiatu zen, baina ohizko oletako jabe
eta industrialekin tira-birak eta gatazkak izan zituzten,
atzerriko burdin totxoaren inportazioa zela eta.
1840-1850 hamarkadan, burdingintza berriaren
erroak indartu egin ziren, labegaraiak eraikiz eta
siderurgia integral berriaren eredua finkatuz.
Prozesu hartan merkatari aberatsek, bereziki
burdin mearen merkataritzan ari zirenek, zuzeneko
eragina izan zuten, baina merkatariak artean enpresa
industrialak sortzeko beldur ziren. ühizko ola batzuk
erreformatu ziren eta jarraipena izan zuten ola
zaharretik lantegi berrira aldatuz. Jakina, aldakuntza
haiek zirela eta, gatazkak gertatu ziren burgeseria
industrial berriaren eta olagizonen artean.
Antiindustrialismo eta kapitalismo-forma berriaren
kontra joerak nabari ziren (sarritan liberal fuerista
kontserbadoreak bultzata) baina, hala eta guztiz ere,
burgeseria industrial bat osatu zen 1870. urtea baino
lehen. Garai hartan, burgeseri mota desberdinak bereiz
genitzake, ekintzabidea eta diru-iturriak abiapuntutzat
harturik: errentalari, lanbide liberaletako burgeseria,
«bourgeoisie d' affaires» izenekoa finantzen arloan,
153
Ikazkinak. Antiindustrialismo eta kapitalismo-forma berriaren kontrako joerakagertu ziren.
bitartekari-negozioetako merkatariak, industri
burgeseria, artisauak eta dendariak. Batzuk esparru bat
baino gehiagotan ari ziren. Dena dela, burgeseria
industrialak ekintza guztiak errendimendu zehatzaren
ikuspegitik planteatzen zituen. Teknika berriak
aplikatuz, arrisku batzuen barruan, anbizioak eta zoriak
baldintzatzen zuten arrakasta. Kapitalista handiek,
berriz, diru-kopuru handien jabe zirenek, joera
kontserbadoreagoa zuten. Gipuzkoan, bereziki Deba
arroan, artisau batzuk lantegi industrial modemoen jabe
bihurtu ziren, lanaren ustiakuntza intentsiboaren bidez.
154
1870an, diru-kopuru oparoenak artean merkataritzan eta
negozio inmobiliarioetan sarturik zeuden.
Azpimarratu beharra dugu (sarritan ez baita behar
den beste esaten) kontsumo-ondasusunen industria
errotu egin zela: papergintza, ehungintza, elikagaiena
(eskabetxeak, irina), etab.
Faktori sistema indartu zen eta erabat errotu,
tresneria teknikoa eta langile bereziak atzerritik ekarriz.
Hala ere, orohar, aipaturiko urteetan artisautzan
enplegatuek langileriaren gehiengoa osotzen zuten.
Bertoko burgeseriak ezagutzen zuen Europako
egoera, baina enpresa industrialaren kudeaketaz
eskarmentu txikia zutela nabarmen geratu zen.
Irabaziak, merkatal konpainietan gertatzen zenaren
arabera, lehenbailehen eta ahalik eta lasterren nahi
zituzten lortu eta, sarritan, portaera horrek lantegi
batzuk kili-kolo jarri zituen. Epe luzerako ikuspegirik
ez zegoen inondik inora. Bestalde, salmentak «al
menudeo» edo txikizkari gisa egin beharrak diru
zirkulatzaile ugari edukitzera eta beraz itota edukitzera
behartzen zituen.
1862an Bilbo-Miranda trena martxan jarri zenean,
etorkizunerako bide industrial berriak ireki ziren
Nerbioi ibaiaren inguruan.
1870an, bada, Bizkaian eta Gipuzkoan behintzat,
burgeseria industrial berria jadanik finkaturik zegoela
esan genezake. Aipatu beharra dago Bilbotik kapital
155
inportanteak Asturiasko siderurgian inbertitu zirela ere;
Bilboko politikari eta dirudunen elitekoa zen Victoria
de Lezea-rena, adibidez.
l868an El Fomento del Trabajo Nacional izeneko
patronal-erakundeak, industriaren protekzionisrnoaren
alde gogor erantzun zuen, Kataluniako burgeseria buru
zelarik. Donostian ordezkari Jose Maria Brunet zuten,
Bilbon G. M. Ibarra eta Iruñean G. Alzuriaga23 . Hau da,
hernengo industrialak ere protekzionisrnoaren aldekoak
ziren 1868an jadanik eta joera hura etengabe
rnantenduko zen ondorengo urteetan.
Langileriaz esan beharra dago erabat baztertua
zegoela eta birrnoldaketa prozesuan gehien jasandako
taldea izan zela. 1840an langabezia izugarria zen eta
Diputazioek langabezia rnurrizteko errepidegintzari
ekin zioten. LangiIeen aldetik ez zen erresistentziarik
nabari. Aipatzekoa da oletako langileek Boluetan Santa
Anako lantegi berria erretzeko burutu zuten ekintza.
Gainerakoan, badirudi halako etsipen batek jota
zeudela. Dena dela, artisauen artean behintzat, Bilboko
hirian hain zuzen, 1842an jadanik, «igualdad de clases»
edo klaseen arteko berdintasunaren aldeko ideiak
zabaldurik zeuden. Orduko prentsan behintzat, idea
ezagunak ziren 24. Langile-sena, dirudunen kontrakoa,
nabarrnen-nabarrnen ageri zen eta esaten dugunaren
adibide argia ondoko oharrean ernaten dugu25.
1857an, langabeziaren egoera erakusteko, hara
156
zer idatzi zuen A. Agirrezabalek: «Al momento que se
abre un establecimiento industrial los obreros se
precipitan en tropel» 26. Lan finkoa, segurua, gutxi
batzuen pribilegio zen. Gehienetan, bizitzan zehar
pertsona batek lan-mota asko egin behar izaten zuen.
Enpresa industrial berrietan, laster azaldu zen
egoera berriari atxikitako gatazka; lanaren eta
kapitalaren artekoa, alegia. 1847an adibidez, lurrezko
ontziak eta protzelanazko tresnak egiteko Busturian
zegoen San Mames izeneko lantegian, greba antolatu
bide zen, lan-kontratuaz langile batzuk konforme ez
zeudelako. Zuzendaritzak berehala kaleratu zituen
guztiak, gazteenak izan ezik. Joera gogor hura sozio
guztiek pozik onartu zuten, transkribatzen dugun
testuan ikusten denez 27. Langileek, koalifikatuenak
izan ezik, lantegi berrietan kasu gehienetan destaiura
lan egiten zuten, egunero 12-13 lanordu zituztelarik.
Umeak eta mutiko gazteak ere erruz erabiltzen ziren,
beren lana, ofizioa ikasi arte, dohakoa izaten zelarik.
186ü.eko hamarkadan, orduko A. Zarroaga
industrialaren iritzian, Bizkaiko langileak behintzak
erraz makurtzen ziren eta erabat otzanak, beharginak
eta abar ziren. Hona hemen bere deskribapen
adierazgarria 28:
... «Además Vizcaya tiene para las industrias en
general comparada con las provincias del interior, la
ventaja de la docilidad de sus habitantes (clase obrera)
157
y del mayor número de brazos jovenes y robustos. Se
pueden obtener obreros más constantes, más
trabajadores, más agradecidos al jornal que se les
paga que en aquellas y consiguientemente más barato
aun cuando cuesten lo mismo.»
1859an Bilbon jadanik gizarte-arazoa planteaturik
zegoen, eta urte hartan "Conferencias de S. Vicente de
Paul" izenekoak sortu ziren 29. Lanbide-ikastetxe bat eta
aurrezki-kutxa bat sortu zituzten. Bestalde, 1871.ean,
«Sociedades de socorros mutuos» izeneko hiru zeuden,
hau da, gaixo zeudenerako langileentzat laguntza
-aseguruak ziren. 1859an, "La Fraternidad" izenekoa
fundatu zen. 1882an, 220 bazkide zituen eta bakoitzak
1,75 pezeta jartzen zituen hilero. "Guttemberg"
izenekoak, 1868an eratuak, 1882an 160 bazkide zituen.
1871.ean "La Estrella Artística" sortu zen, eta 1882an
122 bazkide zituen, hilero bost erreal jartzen zutelarik
30. 1871.ean, Lehen Internazionaleko erakundeak 103
bazkide zituen afiliaturik Bilbon, eta hiri honetan
astekari bat argitaratzen zuen eta antzeko beste bat ere
bai. Urte hartan, langileen ordezkariak Bilboko
zinegotzi ere aukeratu zituzten. Beraz, Bilbo eta
inguruko langileak antolatzen hasi ziren. 1872an, N.
Señora del Carmen Barakaldoko lantegi handian, greba
egin zuten. Orain ez naiz gai honetaz arituko; Lehen
Internazionalak Euskal Herrian izandako eragina beste
artikulu batean aztertu baitut 31. Dena dela, ondorengo
158
urteetan, Bizkaiko langileriak langileria baketsuaren
itxura zuen 32.
Dena dela, argi eta garbi esan behar dugu,
1877.eko estadistika sozioprofesionalean, artisauek
langileriaren barnean gehiengoa osatzen zutela, eta
artisau autonomo haiek joera eta eskakizun bereziak
planteatzen zituztela, faktorietako langileen parean.
Bukatzeko, bada, garai hartan prestatzen ari zen
giza kapitala maila guztietan ondorengo urteetan
abiadura bortitzaz bideratuko zen iraultza industrialaren
oinarri izango zela esango dugu.
5.5 Iparraldeko porrota
Iparraldeko kasua, hegoaldeko fenomenoaren
parean, nolabait eredu kontrafaktuala dugula esan
dezakegu, hau da, trantsizio-garaian ikusi dugunez,
hegoaldean desindustrializazioaren fenomenoa igarri
arren, kostaldeko probintzietan bideratu egin zuten
industrigintzaren abiada, azkenean arrakasta lortu
zelarik. Ez ordea iparraldean. Are gehiago, deserriratze
-fenomenoaren hastapenak eta oinarriak ezarri zirela
esan dezakegu. XIX. eta XX. mendeko historia
iparraldean deserriratze-historia dugu, hau da, beste
aukerarik ez, eta jende-oldeak kanpora joan ziren.
Baina fenomeno honen oinarriak noiz hasi ziren?
Horra oraingo honetan argitzen saiatuko garena.
159
Arazoaren nondik norakoa Akitania guztirako,
beraz iparraldea barne, 1959.ean "Annales du Midi"
aldizkarian, F. Crouzet-ek planteatu zuen33 • Badirudi,
orohar, ohizko merkatariak eta dirudunak,
industrigintzaren menturan sartu ordez, lurjabetzan
murgildu zirela, jokabide kontserbadoreei jarraituz, hau
da, kapitalak balore tinko eta seguruetan ezarriz. Beste
era batera esanda, zaldun bihurtu ziren eta portaera
ekonomikoetan ere ohizko zaldunenak bere egin
zituzten. Beraz, industrigintzaren gainbehera batez ere
gizarte-fenomenoa dugu eta klase zuzendariaren
erabakiak zerikusi handia izaten du34.
Industrigintzaren egituran hegoaldean bezalaxe bi
zutabe zeuden: burdingintza eta itsasuntzigintza.
Burdinolen mapan iparraldean burdingintza
-industria garrantzitsua zela ikus dezakegu; Banka
aldeko lantegiak batez ere, bertan itsasuntzigintzarako
kanoiak egiten zirelako. Baina ohizko industrigintza,
berez, basoko eta lurlangintzako ekintzaren baitara
erabat egokiturik zegoen, hau da, nekazal munduko
ekintza integratu gis a gehiago uler daiteke,
industrigintza modemoaren zubi gisa baino. Burdinolen
jabeak ohizko jauntxoak ziren eta askotan ez zeuden
inbertsioak egiteko prest.
Bi epe nagusi bereiztu behar ditugu: lehenengoa
ohizko industrigintzaren birmoldaketaren harian baina
egurrikatza erabiliz eta, bigarren aldia, 1863-1865,
160
harrikatzaz baliatu zen burdingintzaren garaiaren
hastapena. Rain zuzen, Regoa1dean kokeaz
burdingintza anto1atu zuen 1ehen 1abegaraia 1865.ean
eraiki zen Baraka1don. Bitartean bi krisia1di gogor izan
ziren: 1829-1833 bitartekoa eta 1847-1850 bitartekoa.35
Mendearen 1ehen erdirarte aduanetako arie1eak
oso altuak zirenez gero, ohizko burdingintzak bere
ohizko merkatua zaintzeko aukera izan zuen. Eta are
gehiago, ohizko burdino1ak teknikoki egokitu eta
zaba1du egin ziren. XVIII. mendearen bukaeran eta
XIX.aren hasieran Larrañe eta Bankako burdino1ak
ziren garrantsitzuenak, baina Etxauzko za1dunen jabego
zena ge1ditu egin zen 1780.ean egur eskasiak eraginda.36
Baigorri eta Bankako meategiak ere no1abait moteltzen
ari ziren, eta kapita1en gabezia ze1a eta, 1804.ean
Suitzako Andre Sa10mon Jain-ek erosi zituen. Baina
161
Baiona izan zen emigraziorako gehienerabili zen portua.XIX. eta XX. mendekohistoria Iparraldeandeserriratze -historiadugu. Beste aukerarikez eta jende-oldeakkanpora joan ziren.
gaizki zebilen eta, azkenean, bere buma hil egin zuen.
1821.ean proiektuak berrindartu egin ziren eta
labegaraia eraikitzeko asmoak areagotu ere bai. 1827an,
9,85 metroko labegaraia martxan jarri zen. 1839rarte
iraun zuen, Ricgbour et Compagnie-k bultzata, baina
porrotak sarritan ageri ziren. Esperientzia guzti horrek
zerikusi handia zuen Artunduagako proiektuarekin.
Gauza berdin asko zuten. ühizko tradizioan
oinarriturik, aldakuntza tekniko berriak sartu ziren,
lehen galdaketarako egurrikatza labegaraietan erabiliz
baina, badirudi, gero bere produktuentzat ez zela
merkatuan behar adinako zabalkunderik eta eskerik,
beharbada produktibitatea txikiegia zelako.
Baigorrikoak garrantzitsuenak baziren ere,
Mendiben eta Larrañen labegaraien proiektuek aurrera
egin zuten. Baina euren kapitalak industrigintza
modernoan inbertitzeko gogorik ez zuten erakutsi
Baionako merkatari eta banketxeek eta 1840.eko
hamarkadan gainbehera hasiko ziren.
1850.ean ohizko lantegi guztietan ahaleginak egin
ziren, baina azkenak eta alferrikakoak izan ziren.
Baigorrikoak betiko itxi ziren 1850. urtean, Larrañe eta
Mendibekoak eta Ligi-koak 1860.eko hamarkadan itzali
zirelarik. Garai hartan, Hegoaldean trantsizioan ari
ziren.
Laburbilduz, iparraldeko burdingintzak
produkzio-mailan 1838.ean bere goi-mailako gailurra jo
162
zuen. Gero, l840.ean, erabat gelditu edo moteldu egin
zen, beharbada mugako aduanak itxi egin zirelako.
1855.ean berpizkundea nabari zen, baina
hirurogeigarreneko hamarkadan gehienak itxi ziren eta
Bokale-n burdingintzarako lantegi moderno berria
eraiki zen; "Forges d' Adour" izenekoa. Etenaldia
nabarmena zen eta beste aldi baten hasiera markatu
zuen.
Itsasuntzigintza: horra beste zutabea. Industria
honetan ere 1840.eko hamarkadan izan zen kinka
larriena37 . 1850.eko hamarkadan 22 itsasuntzi atera
ziren eta 1853.ean 28 baziren, 1856.ean 24 baino ez.
Guztira 178 eraiki ziren 1850etik 1856ra bitartean.
Guztira 500 langile ari ziren eta momenturik onena
hamarkada huraxe izan zutela esan dezakegu. Ohizko
industrigintzak azpiegitura egina eta egokitua zuen eta
tradizioaren harian erraza zen. Baina l860.ean, 9 baino
ez ziren egindako itsasuntziak. Hamarkada hura azkena
izango zen. Lurrin-makinak eta Frantziako beste
portuek Baionako tradizioari gainbehera eragin zioten.
Itsasoko armategiak berpizkundealdirik ez zuen.
Baina orohar "Journal du Peuple" aldizkariak
1848.eko azaroaren 23an azaltzen zuenez " on est
effraye quand on songe a la quantité des industries
arretees a Bayonne: une fabrique de porcelaine, de
fi/ature de !in et... cinque chantier de construction,
quatre forgerons de marine, quatre voiliers, trois
163
poulieurs, et les cordiers, les peintres, les menuisiers et
toutes les industries enfin qui se rattachent a la
construction navales" .38
Deskribapen honek argi eta garbi ageri digu
Baiona inguruko ohizko industrigintzaren gainbehera,
hau da, iparraldeko hiririk garrantzitsuenekoarena.
Krisialdia, jakina, ez zen industrial hutsa. Baina, puntu
honetan mugatuz, beharbada iparraldean industria ez
zela inoiz barneko merkatura loturik egon esan
dezakegu. Hau da, industriaren abagaduneak, merkatal
abagaduneari loturik, kanpoko gora-beheren arabera
ulertu behar dira. Krisialdiak portuak gogor astindu
zituen, barneko produkzioekin zerikusi txikia zutelako
eta, Bordelek alde batetik eta Bilbok bestetik, Baionako
ingurunea hazkunde -aukera gutxirekin utzi zuten.
Baionesak frankizian jarri zituzten itxaropen guztiak,
baina krisialdia oraingoan egiturakoa zen. Merkatari
handiak industrigintzarantz joan beharrean, lur
-burgeseriaren erosotasunean ezkutatu ziren. Industriak
ez zuen balore handiko produkzio berezirik, aipatu
ditugun burdingintza eta itsasuntzigintza kenduz gero.
Beraz, ohizko sarea galdurik, nekez sor zezaketen sare
industrial berria eta iparraldeko ekonomia guztian
hortxe zegoen koska.
Abagadune desberdinak izan arren, badaude
paralelotasun nabarmenak; burdingintzaren eta
itsasuntzigintzaren bilakabidean batez ere. Eta nolabait,
164
"Forges d'Adour" erantzun logikoa zen baina, berriz
ere, euskal gizartean ez zen gihartu, eskala handiko
ekonomia industriala sortuz. Horra desberdintasuna,
fenomeno berdinaren baitan.
Oharrak1 MATHIAS, P.: The transformation of England. Essais in the
economic and social histori ofEngland in the eighteenth century. Londres.1979.
2LAZURTEGI, 1. Ensayo sobre la cuestión de los minerales dehierro. Bilbo, 1910.
LAZURTEGI, 1. «El comercio, la industria y la navegación enel País Vasco. Geografia General del Pais Vasco-Navarro. Bartzelona(urterik gabe).
Un siglo en la vida del Banco de Bilbao. Primer centenario.1857-1957. Bilbo, 1957.
FERNANDEZ DE PINEDO, E. Crecimiento económico ytransformaciones sociales del Pais Vasco. 1100-1850. Madril, 1974,482.oro
GONZALEZ PORTILLA, M. «El desarrollo industrial deVizcaya y la acumulación de capital en el último tercio del siglo XIX.Anales de Economia. 24 zk. Madril1974, 50. or.Nire ustez, kapital-metatzea iturri desberdinetatik gertatu zen eta bideratuere bai industrigintzara, baina dena dela giza kapitalaren bilakaeraz ezda ia-ia deus esaten, eta kapital hau metatzea da nire ustezindustrigintzaren koska nagusia.
3 SORAUREN, M. Navarra, revolución industrial frustrada?»in "Langaiak" 5. zk. Iruñea, 1984.
4 AGIRREAZKUENAGA, J.: "Burdingintzaren berrikuntzaBizkaian: Lehen enpresa industrial berriaren historia. Artunduaga 18071832".11 Mundu Biltzarra. Historia. V Alea. Bilbo, 1988,22-37 oro
5Bizkaiko Jaurerriko Artxibo Nagusia. Gernika. BehekoArtxiboa, Diputación general, 188. errg.
61bidem. Estatistika osoa, Eusko 1kaskuntzako Cuadernos deSección: Historia. 4. zenbakian argitaratu dugu.
7 Artxibo Historikoa. Madril. Consejos 5554. Exp. 120. J.Ramón Urkijoren bidez lorturiko dokumentua
165
8Memoria justificativa de lo que tiene espuesto y pedido laciudad de San Sebastián para el fomento de la industria y comercio deGuipúzcoa publicada por acuerdo del Ayuntamiento general de vecinosconcejantes y Junta de Comercio de la misma ciudad. Donostia (R.Baroja-ren inprimategia) 1832.
9BILBAO, L. M. eta FERNANDEZ DE PINEDO, E. «Auge y
crisis de la siderometalurgia tradicional en el País Vasco ( 1700-1850)>> inLa economia española al final del Antiguo régimen. Manufacturas.Madrill982, 205. oro
10B. 1. A. N., Gernika, Hierro extranjero, 2. errg. 4. paper-sorta.llZUAZNABAR, M.: Monografia acerca de las ferrerias
vascongadas. Donostia, 1905,26. oro12Adierazpen batean sakondu dugu gatazka hau:
AGIRREAZKUENA, J. «Bizkaiko burdin meatzaritzaren ohizkoantolakunde soziala: 1843.eko matxinada» in Noveno Congreso deEstudios Vascos. Donostia, 1984.313-319. orr.
13GONZALEZ PORTILLA, M.: Los orígenes de la sociedadcapitalista en el País Vasco. Transformaciones económicas y sociales enVizcaya. Saioak 1. Donostia 1977.
id. La formación de la sociedad capitalista en el País Vasco.Donostia, 1981.
14CAVA, M. J. Aproximación al cuadro laboral de Santa Anade Bolueta en 1848. Letras de Deusto. 28 zk. Bilbo, 1984, 193. oI.
15 Memoria presentada al Excmo Señor ministro del Comercio,Instrucción y Obras Públicas por la Junta calificadora de los productos dela industria española reunidos en la exposición pública de 1850. Madril(Establec.) 1851. 1850.eko informazioa liburu honetatikjaso dugu.
1866.eko informazioari dagokionez, ikus: Información sobreel derecho diferencial de bandera sobre los de aduanas exigibles a loshierros, el carbón de piedra y los algodones, presentada al Gobierno de SuMajestad por la Comisión nombrada al efecto en Real Decreto de 10 denoviembre de 1865. Madril. T.1. Derecho diferencial de bandera, T.II.Hierros. T.VI. Algodones.
16 HOMOBONO, J. l.: Estancamiento y atraso de la economíaalavesa en el siglo XIX» Boletin Sancho el Sabio. XXIV. alea. Gasteiz,1980.
17 Información... T.II. Hierros.18 AGIRREAZKUENAGA, J: «Bizkaiko industrigintza XIX.
mendean (1816-1870): Protoindustrializazioaren azkena eta iraultzaindustrialaren hastapenak» in Eusko Ikaskuntza "Cuadernos de sección.Historia Geografia", 4. zk. Donostia, 1984.
166
19 Gai eztabaidagarria berau, eta gehiago ere bai, A. GómezMendozaren liburuaren ostean. Baina nire ustez Nadalen ikuspegiazuzenagoa dugu.
20GIMENEZ GUlTED, F. Guia fabril e industrial de Españapublicada con el apoyo y autorización del Gobierno de S. M. Bartzelona (L. Tasso inprim.) 1862,· 213. aL
21 Información... T. N. Algodones.22 GIMENEZ GUlTED, F. op cit. 209. oro
23 IZARD, M . Manufactureros industriales revolucionarios.Bartzelona, 1979.239. oro
24El Vizcaino Originario, l842.eko maiatzak 20. 104. zenbakia.25 Testu hau. «remitido» gisa atera zen El Vizeaino Originario
aldizkarian l842.eko uztailarcn 26an. 123. zenbakian. Diputazioak "cultoy clero" delako zergaren berriztapena zela eta idatzia daga etaprogresismoaren sektore erradikaleko pentsakera adierazten digu.Konstituzioa berdintasunaren berme gisa ageri da. Fueristen diskurtsoideologikoaren kontra zuzen-zuzenean. Bestalde «capitalista» (garai hartandiru-errentak kobratze hutsetik lan egin gabe bizi zirenak) eta <<jornalero»kontrajarriak ziren.«Soy un pobre que vivo de jornal y con cinco hijos y su madre, y para darde comer y de beber a los curas, saco aseguro a Vd. más cuartos que losricos, que por muy finos no traquean como yo, ni comen fritadas de sarten,única comida de los seis hambrientos de mi casa, ni lavan los sorquis,servilletas y pañales, como lo hace mi muger, que Dios la bendiga. Pueshay va la razoncita de lo que suelto para los beneficiados y Dios quieraque no sean maleficiados de Bilbao.Consumo de las seis bocas. Media azumbre de vino cada día que amanecey concluye a medio real por cántara al año..................... reales 12Media libra de jabón a la semana a dos reales arroba.. .. reales 48y vean Vds. que ahora pagando por egemplo el capitalista Epalza 60
reales yo como jornalero por la orden de la Diputación no pagaría sino
seis. Pues vamos a ver lo que hoy paga Epalza en proporción de mis 20reales y ocho mrs.
Vino de rioja............................................................................. 00000.Aceite del peso es muy ordinaria y como traerá de Marsella..... 00000.El jabón es gasto de su lavandera y como creo que se afeita y lava con
javón de pastilla de OIOL............................................................. 00000Epalza sale tan barato como nada. y quieren Vds. apostar que le hace elcura más reverencias que a mí'? Estamos en tiempo de constitución, y hayigualdad.-Un artesano.»
26AGUlRREZABAL, A. Memoria acerca del porvenir de las
167
provincias vascongadas con motivo de la construcción de los caminos dehierro. Bilbo, 1857.75. oro
27 Gutun hau "Orbegozo e hijos" Bilboko merkataletxeak eta Teodoro Marurik, sinatua dago Busturiako S . Mames 1antegikozuzendariari bidalia; lehenak 125.000 erreal eta bigarrenak 40.000 errealbaitzituzten 1antegiko akzioetan, 880.000 errea1eko kapitalean.«La apreciable comunicación de V.V. de 5 del corriente nos instruye delas exajeradas pretensiones que manifestaron en la misma mañana losaprendices de esa fábrica, uniformemente y en comunidad 10 que pruebaque eran hijas de cálculos y premeditaciones anteriores habiendoconseguido los más adultos llevarse tras si a los menores. Indudablementeque alucinados por suponerse necesarios para la fabricación han dado estepaso, queriendo obligar a que se les fije un jornal, sin sujetarse al tanto porcada ciento de platos que se les daba como aliciente para que se esmerasenen aprender bien el oficio, sin obligación pues al entrar se constituyeron atrabajar gratis por un año. Las medidas tomadas por esa Direcciónmerecen nuestra aprobación en todas sus partes, estando convencidos deque conviene hacer una ejemplar para que sirva de escarmiento. Porconsiguiente estamos conformes en que no deben ser nuevamenteadmitidos en ese taller, mas que los menores como que no han podidoobrar por si dejando los adultos despedidos para siempre. Nos parecenecesaria la medida propuesta por el Director facultativo y adoptada poresa dirección, de recibir a los referidos menores mediante escrituraotorgada por sus padres fijando en ella las condiciones bajo las cuales hande aprender el oficio y continuar en el establecimiento: esta medidacreemos que debe generalizarse a todo aprendiz u oficial que se reciba enesa fábrica a fin de evitar conflictos semejantes...»1847.eko azaroaren 8.Txirapozuko artxiboa. Busturian.
28 B.DA 14.
29Genesis e historia de la Fundación Catolica de Escuelas Patronato de obreros de S. Vicente de Paul. 1887 a 1951. ~ Bilbo, 1952.6.0r.
30BASAS, M. "Seis sociedades de socorros mutuos había en1882» El Correo español-el pueblo vasco. 1982.eko otsailak 21.
31 AGIRREAZKUENAGA, J. Euskal Herriko langileriarenhistoriaz. Lehen Internaziona1a eta lan-elkarte internazionala (AIT) HegoEuskadin (1870-1882) in Historia eta gizarte-zienrzien urtekaria. 2. zk.lruñea, 1982,323-376. orr.
32 VILLABASO, C. Memoria acerca de la condición soeial delos trabajadores vascongados. Bilbo (lm.J.E. De1mas) 1887.
168
33 CROUZET, F: Les ongmes du Sousdeve1oppementeconomique du Sud-Ouest" Annales du Midi, Tou1ouse, 1959, T. 71,7179.orr.
Statistique du Département des Basses-Pyrénées. 179834 ARMENGAUD, A. A propos des origines du sous
deve10ppement industrie1 daos le Sud Ouest, Annales du Midi, 1959, 7581. orr.
35MACHOT, P. L'ancienne siderurgie du Pays-Basque 18151870, in Societe des Sciences 1etres Arts de Bayonne, 137-138, 19811982, 365. orr.
36Deskribapen oparoak XVIII. mendearen bukaerako egoeraz,ikus PALASSOU, Essai sur la mineralogie des monts-pyrenees. Paris.1784.
DIETRICH, le baron de m. Description des gites de mineraldes Jorges et des salines des pyrenees souviee d' observations sur le Jermazé et sur les mines des sards en Poitou. Paris, 1786.
CUZACQ, R. Les forges et fonderies de la vallée de Baigorrya la veille de la Revo1ution. Gure Herria, 153-167. orr.
CUZACQ, R. Forges et gites mineraux de la Sou1e a la veillede la Revo1ution, Gure Herria, 246-250. orr.
PICAMILH, Ch.: Statistique générale des Basses Pyrénés.Pau, 1858. Bi liburuki.
37 HOURMAT, P. L'industrie des constructions navales autemps de la deuxieme republique et du second empire 1848-1870, inSociete des sciences 1ettres arts de Bayonne, 132, 1976,401-424. orr.
38 "Jouma1 du Peup1e", 1848.eko azaroaren 23an. P. Hourrnatekbere artiku1uan aipatua, 401.eko orrian.
169
6. Merkataritzaren gainbeheraeta kOlDunikabideetarako
azpiegitura
171
Euskal Heriia, mendebaleko Europan
bidegurutzean zegoen heinean, merkataritzaren
zeregina, hau da, bitartekaritzaren funtzioa, azken
mendeetan euskal biztanleen zeregina izan zen.
Nafarroan Santiago Bidean hainbat hiri sortu zen eta
gero mendebaleko herrialdeetan Gaztela eta Europako
iparraldearekin bitartekaritza bideratzeko euskal
herrialdeetan hainbat hiri fundatu zen.
XVIII. mende bukaeran Baiona Nafarroako
portua zen. Donostiak izugarrizko gorakada iza~ zuen
Caracasko Konpainiaren arrakastagatik. Bilbok,
Bordele eta Madril bitartean, finantza-zentru
garrantzitsuena izaten segitzen zuen. Horrez gain,
Kantauriko portuen artean, produktuen birbanaketa
Bilbotik egiten zen.
XVII. eta XVIII. mendeetan merkatariek
konpainiak sortzen zituzten, balearen arrantza,
Ameriketako produktuak edo aseguru-etxeak
sustatzeko. Horrez gain, Bilbon eta Donostian
Kontsulatu izenekoak sortu ziren. Elkarte haietan
merkatariak biltzen ziren, portuko azpiegituraz
arduratzeko eta tribunal gisa merkatarien arteko
liskarrak erabakitzeko. Baionan 1726.ean Merkatal
173
Bilbo 1740.eko oliobaten arabera. XVIII.mende bukaeran Bilbok jinantza-zentrugarrantzitsuena izatensegitu zuen
Ganbara sortu zen. Baina Bilboko merkatariek atera
zituzten delako ordenantzak edo legeria izan zen
garrantzitsuena; itsas zuzenbide modemoaren iturburua,
hain zuzen.
XVIII. mende bukaeran, portuen helburua
Ameriketako portuekin libre aritzea zen. 1778.ean,
Santanderrek lortu zuen eskubide hori, baina ez Bilbok
eta Donostiak, aduanak barrualdean zeudelako.
Espainiako erresumako gobernua, horrela, aduanen
aldaketa kostaldera eragiteko neurriak hartzen hasi zen.
Bilboko hainbat merkatarik Santanderrera alde egin
zuen. Euskal lurraldea, merkatal ikuspegitik, atzerriko
lurralde bailitzan hartzen hasi ziren erresumako
politikari eta funtzionariak. Eztabaida ugari sortu zen:
alde batetik merkatariak, bestetik lurjabeak, "handi-
174
-mandiak", zeudelarik. Azpi-azpian eztabaidan zegoena
honakoa zen: etorkizunean Euskal Herriko
ekonomiaren hazkunde-ereduak nolakoa izan behar
zuen. Bitartean Foruen egituren jarraipena ere planteatu
zen; batzuen ustez, lorturiko egoera ekonomikoa
Foruen sistemak eragina baitzen. Merkatariek, aldiz,
argi eta garbi ikusten zuten egoera aldatu beharra
zegoela eta Espainiaren barruko merkatua hartu behar
zutela. 1 Nafarroa ere atzerriko lurraldetzat harturik
zegoen eta, beraz, bere merkatal harremanak gainerako
Euskal Herriarekin eta Iparraldearekin indartu egin
ziren, euskal lurraldean espazio ekonomiko
amankomuna sortuz.2
Ondoko hamarkadetan, XIX. mendearen lehen
herenean, ohizko merkataritza erabat suntsitu zen.
Gerrak beti dira merkataritzaren arerio. Artilea gero eta
gutxiago saltzen zen Europako merkatuetan. Burdin
totxoak ere merkatua galdu egin zuen Europan jadanik
XVIII. mende bukaeran. Ameriketako produkten
salerosketak ere gero eta murritzagoak ziren, euskal
lurraldeetako biztanleek merkataritzan eragin zezaten.
Gainbehera guzti hura hegoaldean kokatu behar da,
Espainiako lege zaharreko merkatal sistemaren
porrotaren baitan. Amerikako lurraldeek,
independentzia lortu ahala, beren merkatal sistema
zabaldu egiten zuten, Espainiako erresumako
merkatarien kaltetan.
175
Aduanak lekuz aldatzearen edo antzekoirtenbidearen kontrako herriak.® Elizaren ordezkariak
+ Herriaren ordezkariak
Aduanak lekuz aldatzearen edo antzekoirtenbidearen aldeko herriak.E!J Elizaren ordezkariak* Herriaren ordezkariak
__Mahastien iparraldeko muga.
Aduanak aldatu ala ez aldatu bihurtu zen gairik
latzena euskallurraldeetan. Nafarroan eztabaida bertako
Gorteetan sortu zen (ikus mapa). Bilbon P. Novia de
Salcedo ohizko sistemaren defendatzaile sutsua zen
bitartean, merkatariek begi onez ikusten zuten aduanak
kostalderantz aldatzea, Espainia barruko merkatua
176
irabazi nahian eta horrela euskal ekonomia berpiztu
nahian.
Donostiako merkatariek argi eta garbi adierazi
zuten aduanak aldatu egin behar zirela eta euskal
industria espainiartu egin behar zela.3
Horiek horrela, produktu berrien merkataritza
irabazi nahian, irinaren merkataritzaren kontrola
hartzen saiatu ziren Bilboko merkatariak. Horretarako,
adibidez, 1832.ean jadanik P. Novia de Salcedok
trenbidea proiektatu zuen Balmaseda eta Bilbo artean,
Gaztelako irinak Bilboko portutik esporta zitezen.
1841.ean, aduanak aldatu zirenean,
Amerikaranzko orientabideak indartu ziren, irina eta
garia esportatuz. Pixkanaka, bestalde, industrigintza
berriak eta batez ere trenbidegintzarako tresnerien
inportazioak Bilbotik egiten ziren Espainian barrena
zabaltzeko. 1860. urtean artean ohizko eskemak
indarrean segitzen zuen baina, bestalde, burdin mearen
esportazioa eta ikatzaren inportazioak, industrigintza
berriaren islada izaten hasi ziren.
1864ean, Bilboko trafikoa Europako
iparraldearekin loturik zegoen oso; trafiko osoaren %
56 kabotajekoa zen. Gehien inportatzen zena Britainia
Haundiko ikatza zen, zeinak nazioarteko inportazioen
barnean % 40 osatzen baitzuen. Trenbideentzat mota
guztietako materialak eta abar ere inportatzen ziren.
Belgika eta Holandatik ere, trenbide-materiala ekartzen
177
Nafarroako herrienjarrera, aduana-sistemaren aldaketa zelaeta. (Nafarroako Gorteetan izandako eztabaiden arabera -1781).It.: RODRIGUEZGARRAZA, R. "Tensiones de Navarra conla administraci'ncentral (1778-1808)." Iruñea, 1974. 122--123.orr.
•••••• 1800-1840 bitartean eraikitako errepideak.
Antzinako Erregimeneko amaierako biga---- rren mailako ohizko bideak (mandabide
deitutakoak)
Errepidetan garraioa gurdiz egin zitekeeneta horien eraikuntzak zeharka barne-merkataritzak zuen garapena adieraztendigu.
Lehorreko komunikabideak Erregimenaren amaieran
It.: LARREA, M. A., Caminos de Vizcaya en la segunda mitad del XVIII. Bilbo, 1974; GARATEOJANGUREN, M. M., El proceso de desarrollo economico en Guipuzcoa. Donostia, 1976. 140-142. orr.; LEFEVRE, TH. Op cit. 186. or.; THOUVIGNON, E. La poste aux chevaux dans lesBasses Pyrenees. Salines et chemins de Saint Jacques. Actes du XVIII Congres d'etudesregionales tenu a Salies de Bearn (1965). Pabe, 1966. 101-107. orr.; Gernikako Batzarre EtxekoArtxiboa: Bideak. 9. erregistroa, 1. paper-sorta. Bermeo-Durango. 1. erregistroa, 8. paper-sorta.Bilbo-Durango. 21. erregistroa.Bilbo-Bermeo. 21. erregistroa.
178
zen. Eskandinaviatik, aldiz, bakailaoa; nazioarteko
inportazioetarik % 11,4, hain zuzen. Ameriketatik,
azukrea, kakaoa eta gainerako produktu kolonialak
ekartzen ziren.
Kabotajezko merkatalgoa 89.249 tonakoa zen
1864ean. Esportatzen zen produktu nagusia burdin mea
zen, eta irina ere bai Amerikarantz.
Donostiak 1840-1860an, trafikoaren % 54
(77.922 tona) Europako iparraldearekin zuen eta % 45
(61.018 tona) Amerikarekin. Ikusten denez, Donostian
ohizko trafiko koloniala orduan ere indarrean zegoen.
Ardoa eta irina esportatzen zuen, baina ez burdinazko
produkturik. Produktu kolonialak eta ikatza sartzen
ziren batez ere.
Baionari dagokionez, Nafarroako eta Piriniotako
portu izatetik, Landetako eta inguruetako portu izatera
pasatu zen. 1881ean, "Forges et Acéries de la Marine"
sozietatea sortu ondoren, Baionako trafikoak gorakada
nabarmena egin zuen. Gaztelako eta Ebroko
goialdearen salerosketa-portua zen, bitartekari-funtzioa
burutuz.
Euskal Herriaren barruko merkataritza.
Eskualde-mailan, tokían tokíko ganaduferia eta
merkatuen bidez barruko harremanak gero eta
estuagoak bihurtzen hasi ziren. Hiri asko eskualdetako
merkatarítzaren gune bihurtu zen. Herrietan nekazal
produktuen salerosketan aberasturiko pertsonak ageri
179
Emakumeek makailua,garia, .kotoia eta abarlehorreratzen zituztenkaietara miseri alokairu baten truke
ziren, sarritan errotariak, eta barrualdeko nekazal
burgeseria sortzen ari zela (sarritan errota baten
inguruan) esan dezakegu. Burgeseria hura prest egongo
zen herri-lurrak erosteko eta maileguak emateko.
Barrualdeko herrien arteko loturak eta
harremanak bizkortzeko, errepidegintza premiazkoa
zen. Lehengo mandabideak errepide bihurtu, horrela
gurdiak erabili ahal izateko. Beraz, zamak garraiatzea
errazagoa izango zen.
Errepidegintzan Batzarre Nagusiak eta
Diputazioak buru-belarri sartu ziren. Errepide berrien
norabideen arabera, lehenbizi garrantzitsuena honakoa
zen: nazioarteko errepide-sarearekin lotura aurkitzea.
Horregatik portuetatik Madril eta Pariserantz zihoazen
180
C1CCt!,.rvO
1 1 j r i t, ! r '!! , ,1r '.: ff~' ¡-1.-;9"'\1 oJ~.;;"Jtf."~'"9~""'o
6."0.....~v ~'!Jn,q...."tr-
,; r t1'! ! 1 f J' )'t, " Ifrl.., ..~ ~.rfl.>i..I.y .Ir .t., _" $~""'<s "
..... 6".<l'.. fI ......V~T"·,I..... "!J'"
___ C'd_;......J Jtf'.
_ ".7ft'''W C4 d""'~. ti fi,..rr;... f'l1 .... ,~ .... , .......¡,.
.............: ","-ir!! ~ ..v.-,.....
PIoRrto O(. PARTe DE: LOtli RO'N,OS De: ESPftfiA )' J"'RAnCU'I. qUE ACOMPAÑA
AL. FORMADO EN eRANO. PoRiRA EL NUE.VQ CRMINO RE.AL. DE. PFtM"...ona
Pi f"RRNCJR POR ZUS'1i1 )' RONC!:.S\fRi.l,~S.
181
1834.eko mapa honetan urte hartako bideakagertzen dira (Urabaien, L.: "Estudios degeografía humana".Riev XVll Lib. Donostian,1926.
Trenbideak (l.a. de lasCuevas: "Mapa, guía ytarifa de los ferrocarrilesibéricos". 1879.eko Uztaila)Trenbideak 1880.eanEuskal Herrían:1854.ean: Baíonara írítsizen trenbídea1863.ean: Bílbo-Míranda1864.ean: Míranda-Gasteíz-Altsasu-Irun1865.ean: Tríanoko trenbídea1862-1870~-Gasteíz-Iruñea-Altsasu
errepideak eraikitzen ziren. Bigarren mailan jarri zen
barrualdeko errepide-sarea eraikitzea. Mapan ikus
daitekeenez, XIX. mendeko lehen erdian, izugarrizko
ahalegina egin zen errepidegintzan. Enpresa pribatuak
sortu ziren Diputazioaren babesarekin, baina azkenik,
errentagarritasun eskasa medio, Diputazioaren esku
gelditu zen errepideen ardura.
Trenbidegintza. Trenbidegintzak diseinu
berberari segitu zion; errepideen parekoari. Lehen
proiektua oso goiztiarra dugu; 1832.ekoa, Bilbotik
Balmasedarakoa. P. Novia de Salcedok aurkeztu zuen
proiektu hura Bizkaiko Batzarre Nagusietan. Proiektua
burutzeko, egin berri zen Manchester - Liverpooleko
trenbidearen kostuak eta abar begi-bistan izan zituen.
...............- "..
182
Baina proiektua ez zen onartu. Ondoren, 1845.ean,
Parisetik Madrilera Bilbon zehar joan behar zuen
trenbidearen kontzesioa lortu zuen Bizkaiko merkatari
eta jauntxo-talde batek. Baina, azkenean, nazioarteko
sareko trenbidea Goierrin zehar joan zen Gasteiza.
Horrela, lruñea eta Nafarroa alde batetik eta Bilbo
bestetik alde batera gelditu ziren. Tokian tokiko
buruzagiak berehala saiatu ziren nazioarteko sarearekin
lotura aurkitzen. Bilbokoek, ohizko joerari jarraituz,
Gaztelari begira Ebro aldeko nekazal produktuak
bereganatu nahi zituzten. Horrela sortu zen Bilbo
-Miranda-Tutera trenbidearen proiektua. Nafarroak,
bestalde, Altsasuaren bidez, nazioarteko sarearekin bat
egm zuen.
Bilbo-Tutera trenbideak, 1862.ean, Bilboko
portuaren nagusigoa segurtatu zuen; Gaztela eta
Errioxako merkatuen portua baitzen. Horrela, Bilbok
trenbidea, portua eta kapital finantzarioa zituen. Horrez
gain langileria behargina eta protesta gutxikoa zegoen
nagusien esanetan. Beraz, baldintza ezinhobeak zituen
bere ingurua industria berrien kokaleku izan zedin.
1854ean, trenbidea Baionara iritsi zenean, Baiona
inguruko turismoa indarberritu zen.
Portua. Mendearen erdialdeko hamarkadetan,
Bilboko portuko agintaritza Kontsulatua 183Ü.ean
desagertu ondoren, Estatuaren esku gelditu zen, baina
inbertsio eta ardura gutxi erakutsi zuen. Merkatariek
183
protestatu arren, alferrik izan zen. 1878.ean hasiko zen
Bilboko portuaren eraberritzea, kanpoko portuaren
eraikuntza hasi zenean.
Banketxeak. Bestalde, kapital finantzarioak
izugarrizko garapena izan zuen, Euskal Herriko
banketxeak industrializazio-prozesuan erabat
murgildurik egon zirelarik. Merkatari izenaren azpian,
bankari-zereginetan ari zirenak zeuden. 1801.ean
Donostian Brunet bankua sortu zen, eta ikusi dugunez,
1840.eko hamarkadan ehungintzako lantegiak eta
paper-fabrikak eraiki zítuen. Bilbon Pablo Epalza,
produktu kolonialen salerosketan aberastua, izango zen
bankari pribatu garrantzitsuenetarikoa
1856an "Banco de Bilbao" sortu zen. Bilboko
merkatari nagusiek bat eginik sortu zuten. Nolabait,
Kontsulaturik ezean, beren elkartzeko ohiturari eutsiz
sortu zen banketxea, ekintza kolektibo gisa. Horrek ere
zuzeneko eragina izan zuen Bizkaiko industrigintzan.
Espekulatzeko, trenbidegintzan edo hiri
berrietako lurraldeak erosteko eta abarretarako sortu
ziren banketxeak, baina 1865eko krisialdian porrot egin
zuten.
Bilboko Bankuak, aldiz, bere negozioa
dibertsifikaturik zuenez gero, iraun egin zuen eta
industrigintzaren prozesuan gero eta lotuago ari zen.
Merkatarien erakundetzea. Bilboko
Kontsulatua 1511.ean sortu zen eta oinarrizko
184
erakunde bihurtu zen Bizkaiko historian. Berez
merkatarien boterearen adierazle zen eta XIX. mendean
irakaskuntza propioa ere fundatu zuen. "Aberia"
izeneko zerga kobratzen zuen, sartzen ziren produktuen
gain ezarriz. 1829.ean desagertu zen eta bertatik sortu
zen Merkataritzarako Auzitegia, zeina 1868.ean lehen
mailako epaitegi bihurtu baitzen. Horrez gain, "Junta de
Comercio" delakoa sortu zen. Erakunde hark
merkatarien eskakizunak defendatzeko balio izan zuen,
baina ez zuen eragin handirik izan. 1859.ean, "Junta
Provincial de Agricultura Industria y Comercio"
delakoak sortu ziren eta handik, alde batetik 1886.ean
oraingo Merkatal Ganbara eta bestetik 1877.ean "Junta
de Obras del Puerto" sortu ziren.
Oharrak
1FERNANDEZ ALBALADEJO, P., "Algunos textos sobre lapolémica entre Libre Comercio y Fueros hacia 1780", Boletin de la RealSociedad bascongada de los amigos del Pais. H , XXXII,. Donostia, 1976,229-269.orr.
MONREAL, G., "La libertad de comercio en Guipuzcoa en els. XVIII y las Instituciones de Guipuzcoa" de B.A. de Egaña. Homenaje ala memoria de Luis Miguel Diez de Salazar. Bilbo, UPV-EHU, 1992,603646.orr.
2RODRIGUEZ GARRAZA, R., Tensiones de Navarra con laadministración central. (1778-1808). Iruñea, Principe de Viana, 1974,178.or.
3Memoria Justificativa de los que tiene expuesto y pedido la
ciudad de San Sebastian para el fomento de la industria y comercio deGuipuzcoa. Donostia, 1832.
185
7. Erakundeen eraginaekonomi arloan
187
Lege zaharraren garaian, erakundeen arteko
konkurrentzia gertatzen zen. Botere-mota asko
aurkitzen ditugu eremu eta ekintza sozial ezberdinen
barruan. Ekonomi arloari dagokionez, Kontsulatuak
izan ziren 1829.erarte erakunderik garrantzitsuenak,
bertan biltzen zirelako merkatariak eta finantz arloko
burgeseria. Baina. XIX. mendean zehar, herri eta
hirietako udalen gainetik, Batzar nagusietan aukeratzen
zen Diputazioa izan zen erakunde publiko
garrantzitsuena euskal lurraldeetan. Estatu liberal
berriaren dinamikaren babespean, nola edo hala,
Diputazio hauek probintzi mailan botere beterazlearen
itxura hartzen ari ziren eta Batzar nagusiak
parlamentuaren tankera. Diputazioek, horrez gainera,
zerga-bilketako boterea zuten heinean, zerikusi zuzena
izan zuten ekonomi arloan.
Lege zaharraren pean, erakunde publikoen
zeregin nagusiena zergak biltzea zen erregearen
ogasuna hornitu eta armada mantentzeko. Horregatik,
diru-sarrerak nola gehitu zen politika ekonomikoaren
ardatza.
Konstituzionalismoaren garaian, aldiz, Estatu
liberalaren helburua hauxe zen: ekonomi hazkundea
bultzateko bideak aurkitu, populazioaren egoera
189
hobetzeko. Horretarako bi joera nagusitu ziren: batzuen
arabera, Estatua, erakunde publikoak alegia, ahalik eta
gutxien sartu behar ziren ekonomi arloan eta gizartean.
Besteen aburuz, aldiz, erakunde publikoak herri xehea
defendatzeko tresna bihurtu behar ziren eta, beraz,
eskua sartu behar zuten ekonomi erabakietan eta
gizartean.
Azpimarkatzekoa da euskal erakundé publikoak,
Diputazioak, interbentzionismoaren aldekoak agertu
zirela, gero eta nabarmenago, XIX. mendean zehar,
ekonomi sektore publiko baten jabe bihurtuz.
7.1 Zerga-boterearen egituraketaeuskallurraldeetan
Lege zaharraren garaian, fiskalitate ezberdin asko
zeuden. Batetik, tokian tokiko botereek, udalek alegia,
garatu zuten zerga-sistema, bakoitzak berea, hiru
probintzietako kontuak Gaztelako kontseiluaren
kontrolpean zeudelarik. Bestalde, jauntxo batzuek,
beren pribilegio zaharrei atxekiz, zergak ezarri edo
bidesariak kobratzen zituzten. Erresumako zerga
-sistema gero eta zabalagoa bazen ere, zerga zuzenak
estamentuzko ikuspegiaren arabera ezartzen ziren, hau
da, hirugarren estamentukoek bakarrik ordaindu behar
zituzten, zaldunak eta elizjendea exentu ziren bitartean.
Euskal lurraldeetan eta Batzar nagusien aginduz,
190
Diputazioak probintzi mailako zerga-sistema zabaltzen
eta gogortzen hasi ziren. Merkatarien erakundeak,
Kontsulatuak, bere zerga-sistema zuen. Averia izeneko
zerga zen garantzitsuena. Horrez gainera, Elizak bere
zerga-sistema propioa zuen, hamarrenak eta hasikinak
kobratuz.
Iraultza liberalen ondorioz, zergak ezartzeko
ahalmena Madrilgo parlamentuaren esku geratu zen
soil-soilik, hau da, Estatua zen zergak eskatu, kendu
eta ezartzeko boterea zuen bakarra. Baina euskal
lurraldeetan, Estatu-nazio espainolaren antolamenduak
ez zuen legitimazio osoa lortu eta Batzar nagusi eta
Diputazioen inguruan zerga-ahalmena indartuz joan
zen. Hori bai, probintzi mailan, Estatuak eginiko
politika berbera birproduzitu, besterik ez zuten egiten
Diputazioek.
7.2 Zorrak zerga-sistema sistemafiskal propioaren eragile
Kontraesankorra izan arren, XVIII. mendearen
bukaeran eta gerrak zirela kausa, euskal erakundeak
erabat zorpetu ziren. Errepide nagusien eraikuntza ere
izan zen zorpetze haren eragileetako bato Zorra
kitatzeko, zergak ezarri behar ziren. Zerga berrien
ezarpena Batzar Nagusiek onartu behar zuten, batetik
eta, bestetik, erregeak, subirania erkidatuaren seinale.
191
José Maria de Orbe yElio, Bizkaiko
Diputatu Jenerala(1776-1850)
Modu horretan, probintzia bakoitzean, ogasun-sistema
indartu, sendotu eta hedatzen hasi zen. Gerra
napoleonikoen ostean, zorrak astunagotu ziren eta
erakunde publiko guztiek, hiriek, kontsulatuek eta
Diputazioek, hitzarmena sinatu zuten zorra kitatzeko.
Prozesu honetan, erregearen zeregina
harturiko erabakiak onartu eta babestera
mugatu zen gehienetan. Batzuetan, zergaren
bat kendu egin zuen baina, orohar, onartu
zuen proposatutakoak.
1820.etik 1823.era, konstituzio-aldian,
Estatuko gobemuak zorra bere gain hartzeko
proposamena egin zuen eta ohizko sistema
aplikatzeko baina, azkenik, ez bata ez bestea
ez zen burutu.
Ondoko gerretan, karlista gerran
bereziki, erakunde publikoak eta etxalde
partikularrak, berriz zorpetu ziren. Urrengo
hamarkadetan, herriak norbere ondasunak
salduz saiatu ziren zorrak kitatzen.
Ondasun pertsonalei egindako kalteak ebaluatu
ziren eta Estatuak bere gain hartu zituen. Baina
tirabiren artean, gutxika joan zen kitatzen, bidenabar
zor horien balorea galduz joan zen bitartean.
1840.etik 1876.era, errepideen eraiketan eta
programa sozialetan gastaturikoak ziren zorraren iturri
nagusiak.
192
7.3 Foru Ogasunaren egituraketaeta bilakaera
Euskal lurraldeetan indarrean zegoen ogasun
publikoaren sistema aztertzerakoan, beharrezkotzat
jotzen dugu bi ikuspegi lantzea: batetik, erresumaren
barruan zer nolako egoeran kokaturik zegoen.
Erresumako botere nagusien artean, estatu
administratiboaren praktika gero eta garbiagoa zegoen,
zerga-botere autonomoaren garapena mugatzeko joera
agertuz. Bestalde, euskal lurraldearen barruan, foru
ogasunaren antolamenduak eta ekintzek orientabide
batzuk erakutsiko dizkigute, arazo ekonomiko eta
sozialei aurre egiteko.
1788.etik 1876.erarte bi aldi bereiz daitezke:
lehena, gerra karlistaren amaierarte, 1839.erarte eta,
bigarrena, 1839.etik 1876.era. Lehenean, gerrak eta
errepideak finantzatzeko sortu zen zor publikoak
eraginda, Diputazioa bere nagusitasun instituzionala
agertuz joan zen, bere zerga-sistema propioa garatuz,
erresuma absolutistaren baitan. Bigarrenean, Estatu
liberala finkatu zen Espainian eta aurreko urteetako
dinamikari jarraiki, Diputazioen nagusigoa finkatu zen
probintzi mailan; zerga-sistema propioa indartu zen
neurrian, Estatuarenak marginala izaten jarraitu
zuen.1841a Nafarroan, 1849a Araban, 1853a Bizkaian
eta Gipuzkoan funtsezko datatzat jo ditzakegu,
193
Diputazioak, harez gero, udal kontuen gainbegirale
bihurtu zirelako.
Horrez gainera, Diputazioak, bere zerga-sistema
indarrean ezartzeko, zerga-administrazio propioa garatu
zuen eta. 1860.ean, zergak zuzenki kobratzen hasi zen,
bere administrazio propioaren bidez.
7.4 Erresuma absolutista etaEstatu liberalaren baitakoharremanak
Erresuma absolutistaren barman, euskal lurraldea
"provincias exentas" izenez ezagutzen zen. Hau da,
erresumaren barruan, zergarik ordaintzen ez zuen
lurraldea zen. Berez, erresumako ogasunari zergak
ordaintzen zizkion "donativo" izenez ezagutukoak, hain
zuzen. Kostaldeko herrietan marinelak biltzen ziren
Erregearen armadara joateko. Barrualdetik, ordea, ez
zen inor bidaltzen. Baina, 1817.ean jadanik,
bamealdeko herriei ere jendea bidaltzeko galdatzen hasi
zitzaien edo, ez bidaltzekotan, diru-kopurua
ordaintzeko.
Egoera hau aldatzen ahalegindu ziren absolutistak
eta, horretarako, batzorde berezia sortu zen Madrilen,
1815ean, Errege-Ogasunak euskallurraldeetan jasaten
behar zituen "abusuak" zuzentzeko asmoz.
1823.ean, botere absolutura bihurtu zenean,
194
Lopez Ballesteros ministroak euskal probintzien diru
ordainketak arautzen saiatzeari ekin zion. Hiru milioi
erreal eskatu zuen urteko, hiru edo lau urtetan emateko.
Hiru Diputazioetako ordezkariak bildu eta, guztira,
zazpi milioi zazpi hilabeteko epeetan ordaintzea eskaini
zuten. Baina, horrekin batera, neurri politikoak ere
eskatu zituzten : burdingintzako produktuetarako
protekzionismoa, soldaduzkara ez joatea, euskal
produktuak atzerrikoak bailira ez hartzea Espainiako
merkatuan, urrezko txanponen zirkulazio librea. Lehen
hiru epeak ordaindu zituzten baina beste lauak ez.
Botere zentraleko ministroen kontseiluan, 1827.ean eta
1830.ean, armada bidaltzea eta guzti planteatu zen,
ordainketak behartzeko. Baina egoera politikoa nahikoa
nahasia zegoen: alde batetik absolutistak altxatzen
hasiak ziren eta, bestetik, liberalak mugatik sartzen.
Indar-neurri horiek baztertu egin behar izan zituzten.
Lehen gerra karlistaren ondorioz, foru sistema
osoa zaharberritua izan bazen ere, fiskalitatearen
autonomia sakondu egin zen, hiru probintzietan eta
Nafarroan. 1841.eko itunean zerbait salbatu bazen, izan
ere, autonomia fiskala izan zen.
1839.etik 1876.era, estatu liberalaren teoria berria
argi eta garbi jarri zen agerian. Probintzia guztietan
ezarri behar zen zerga-sistema berbera eta zergak
berdinak izan behar ziren, leku guztietan.
Parlarnentuan, aurrekontuak egiterakoan, behin eta
195
berriz aurkezten zen arrenkura berbera, alegia, ea
zergatik Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak ez zuten
kontribuziorik egiten ez Estatuko ogasunean ezta
lehorreko armadan. Nafarroak, aldiz, 1841.eko
hitzarrnenaren ondoren, kupo bat ordaindu behar zuen
urtero eta nafarrek soldaduzkara joan behar zuten.
1845.ean erreformatu zen Espainiako ogasuna baina,
euskal lurraldeetako fomen berriztapena oraindik
sinatu gabe zegoenez, bere hartan jarraitu zuten. Euskal
parlamentari eta ordezkarien erantzuna honakoa izan
zen: Culto y Clero delakoa bere gain hartzen zuenez
herri bakoitzak diputazioen bidez eta, gainontzeko
tokietan, Estatuak ordaintzen zuenez, honekin aski zela.
Estatuak, azken batez, gutxi baino gutxiago inbertitzen
zuenez euskal lurraldeetan, hobea zen gauzak beren
hortan uztea. 1850.ean gainera, moderatuak gobemuan
zeudela, guzti hau arautu zen errege-agindu batez, nola
edo hala "el importe de las obligaciones del culto y
clero de las Provincias Vascongadas ... se compense con
igual cantidad del crédito que resulta a las mismas
Provinicas por los cupos de contribución territorial que
les ha sido señalado". Une kritiko batzuetan, hala ere,
dohantza (donativo) kontzeptupean egin zitzaion
kontribuzioa Espainiako ogasunari: 1848.ean milioi bat
erreal emanaz eta 1859.ean, Marokkoko gerra
finantzatzeko, 3.000 gizon prestatuz, ondo armatu eta
jantziak eta 4 milioi erreal ordainduz. Cubako
196
independentziaren aldeko gerra hasi zenean 1868.ean,
armada berezia prestatu eta ordaindu zuten Estatu
espainolaren armadaren pean jar zedin, matxinatuak
garaitzeko.
Alabaina, euskal lurraldeek, Espainiaren alde
gutxiegi ordaindu eta egiten zutelako eritzia erabat
zabaldurik zegoen. Horrela, 1872.eko gerra karlista
bukatu bezain pronto, 1876.urteko uztailaren 21eko
legearen bidez, Cánovas del Castillo gobemuburuak,
batasun konstituzionalaren izenean, lehorreko armadara
joan beharra eta Espainiako ohizko zerga-sistema
ezartzeko obligazioa legezkotu zituen, euskal
probintziek gainerako probintzia espainolen adina
ordain zezaten. Egia esan, euskal probintziek gutxi
sartzen zuten Espainiako ogasunean baina Estatuak,
bere aldetik, ezer gutxi inbertitzen zuen Euskal
Herrian. Euskal probintzietan, esan bezala, zerga
sistema oso garatua zegoen, baina bertako erara.
Horregatik, Canovasek ezin izan zuen bere erreforma
erradikala indarrean jarri, ez baitzuen azpiegitura
administratibo propiorik. Euskal erakundeak indartuz
joan ziren eta, azkenik, 1878.ean, kupoa ordaintzeko eta
beren kabuz zergak biltzeko engaiamendua hartu zuten.
Kontzertu ekonomiko-administratiboaren sorrera
gertatu zen, Foru Diputazioetako erakundeen
sendotasunaren seinaletzat: gobernu zentrala, azken
batez, errealitatera makurtu behar izan zen eta gustukoa
197
ez zuen soluziobide hau onartu. Baina Canovasen legea
euskal herritarren kontzientzia erabat erdibitu zituen,
ohizko zibilizazioaren deusestapenaren erantzukizuna
bere neurriari erantsi ziotelako.
7.5 Foru ogasunen egitura:diru-sarrerak
Aurrekontuak aztertu ondoren, diru-sarrerak hiru
iturritatik jasotzen zirela esan dezakegu:
Zerga ez zuzenak, hau da kontsumitzen ziren
produktuen gain ezartzen zirenak (tabakoa, ardoa eta
pattarra, olioa, ozpina, gatza, makailua eta abar).
Tabakoa zergapetzen zutenak diru-iturri ederra
suposatzen zuten. Izan ere, tabakoa zergatu gabe
euskalherriratzen zen eta Diputazioak astunki
zergapetzen bazuen ere, Espainian baino merkeagoa
eskura zezakeen.
- Zerga zuzenak ( jabetza edo pertsona
bakoitzaren ondasunen gainekoak). Zerga zuzen hauek
kinka larriko egoeretan eta gerra garaian ezarri ziren.
Adibidez, 1823.etik 1833.era edo gerra karlistaren
garaian kontribuzio zehatzak ordaintzeko.
- Biztanle bakoitzaren gainekoak, derrama
foralak deiturikoak. Hauen bidez, lapurrak harrapatzeko
behar zen dirua eskuratzen zen, mikeleteen zerbitzua
ordaintzen, etab.
198
- Bidesariak: errepideen finantzazioa bidesariak
medio egiten zen.
- Aurreko diru-sarrerak premiak estaltzeko aski
ez zirenean, dirua maileguz hartzen zen, zor publikoa
sortuz.
Hiru probintzietako diru-sarreren gorakada
nabarmena izan zen (ik. taula). Baina diru-sarreren
FORUOGASUNENSARRERAK
(Urteko batezbestea milako errealetan)
ARABA GIPUZKOA BIZKAIA8ARRERAK
1815-19 1865-67 1828-30 1865-67 1816-20 1864-67
Zerga zuzenak................... 1.066 (45) 857 (16) 23 (1) o (O) 323 (14) 460 (5)
Zarga ez zuzenak*............. 591 (25) 1.875 (36) 1.094 (57) 4.355 (60) 1.296 (56) 6.279 (62)
Bidesariak.......................... 320 (14) 601 (12) 274 (14) 479 (7) 10 (1) 2.067 (20)
Maileguak.......................... 183 (8) 1.200 (23) 392 (20) 1.705 (24) 520 (21) 1.054 (10)
Beste batzuk...................... 182 (8) 672 (13) 145 (8) 664 (9) 184 (8) 314 (3)
GUZTIRA..................... 2.342 (100) 5.205 (100) 1.928 (100) 7.203 (100) 2.333 (100) 10.174 (100)
• Kontsumoaren gaineko arielak eta monopolio fiskalak bame.Iturriak: Bizkaia eta Arabarako: Agirreazkuenaga, J. ("Vizcaya en el sigio XIX) eta Ortiz de Orruño, J.M. ("La Hacienda foral alavesa...');
Gipuzkoarako: Gipuzkoako Batzarre Orokorren Erregistroa.
egitura aztertuz gero, zera azaleratzen da: Euskal
sistema fiskala erabat erregresiboa zela, hau da, batik
bat herriaren kontsumoa zergapetzen zuen sistema.
Merkatari eta jauntxoek ( lurretan oinarritzen ziren
hauen ondasunak) nolako zergak ordaindu behar
zituzten erabakitzeko liskarrak egon ziren: lehenak
jabetzaren gaineko zerga zuzenak ezartzearen aldekoak
199
ziren; bigarrenek, aldiz, jenderiaren kontsumoa zergatu
behar zela zioten, hau da, populazio osoak kontsumitu
behar zuenez, populazio osoa zergatu behar zela.
7.6 Gastuak: hazkundeekonomikoaren garapenari begira
FORU OGASUNEN GASTUAK
(Urteko balezbeslea milako errealelan)
ARABA GIPUZKOA BIZKAIA
GASTUAK1815-19 1865-67 1828-30 1865-67 1816-20 1864-67
Administrazioa................... 588 (24) 1.226 (25) 682 (32) 1.575 (21) 586 (23) 1.510 (14)
Dohanlzak......................... 620 (25) 14 (1) 412 (20) 74 (1) 807 (32) 86 (1)
Inbertsio ekonomikoak....... 405 (17) 1.251 (25) 247 (12) 3.386 (46) 56 (3) 5.374 (52)
Ekipamendu soziala.......... o (O) 946 (19) 394 (19) 892 (12) 187 (7) 1.439 (14)
Finanlz zamak................... 829 (34) 1.514 (30) 361 (17) 1.439 (20) 895 (35) 1.979 (19)
GUZTIRA..................... 2.443 (100) 4.951 (100) 2.096 (100) 7.366 (100) 2.531 (100) 10.388 (100)
Taulan ikus daitekeenez, gastuak 3 sail nagusitan
bil daitezke:
Administrazioko gastuak, hau da,
funtzionarien gastuak eta,berez, Diputazioaren
ingurukoak : argi eta garbi ikusten da aparato
burokratikoa izugarri emendatu zela. Diputazioak eta
Batzar nagusiak herrialdeko erakunde nagusiak bihurtu
200
ziren.
- Ekonomi arloan: hemen ere, igoera nabarmen
nabarmena izan zen. Alderik sakonena Bizkaian gertatu
zen. Bizkaiko Diputazioak erakunde publikoen
ikuspuntu interbentzionista garatu zuen. Ekonomi
egoera latza konpontzeko, batetik, errepidegintza zabal
baten politika burutu zuen. Bestalde; trenbidegintzan
ere protagonismo nagusia garatu zuen, trenbide baten
jabe egin arte. Trianoko trenbidearen eraikuntza
bultzatu zuen eta bere jabetza ere lortu zuen. 1865.etik
aurrera, trenbide honek izugarrizko irabaziak sortu
zituen eta Diputazioaren hainbat ekintza finantzatzeko
balio izan zuen. Beste probintzietan ere antzeko
borondatea agertu zen. Arabak eta Gipuzkoak ere
errepide-sare trinkoa eraikitzeari ekin zioten. Rorrez
gainera, nazioarteko trenbidea Gipuzkoako Goiherrin
eta Gasteizen zehar igaro zedin, hura eraikitzeko
enkargua jaso zuen Crédito Mobiliario delako
enpresaren akzio-sorta ederra erosi zuten: Arabakoak 7
milioi erreal eta Gipuzkoakoak 25 milioi erreal inbertitu
zituzten. Ondoren pertsona indibidualei saldu zizkieten
akzio haiek. Bizkaiko Diputazioak, Bilbo eta Bizkaia
trenbide-saretik kanpo gera ez zitezen, 7.2 milioi erreal
inbertitu zituen, Bilbo-Miranda-Tuterako trenbidean.
Ekinbide guzti hauek erakusten digute
Diputazioen agintariek hazkunde ekonomikoa
bultzatzeko politika izan zutela. Lurralde- eta hiri-
201
jabetzan oinarritzen zen, batez ere, diputatuen ogasuna
eta aipaturiko azpiegitura-lanak burutzearekin beren
kapitalen errentagarritasuna eta erreprodukzioa
zihurtatu egiten zuten. Edonola ere, ekonomi
ihardueraren garapenerako ona zen azpiegitura oneko
herrialdea izatea.
- Gastu sozialak: arlo honetan ahaleginak ere
nabarmenak izan ziren: hezkuntz sarea indartzea,
ospitaleak eta gartzelak eraikitzea, txiroentzat etxe
bereziak finantziatzea... Beraz, politika sozialari ekin
zioten agintariek, paternalismo tradizionalak eraginda,
agian. Dena dela ere, giza-politika hau behinbehinekoa
baino ez zen izan.
Dena dela, kultur eta zientzi azpiegiturak
bultzatzen ez ziren nabarmendu, ekimen boluntarista
gutxi batzuk salbu. Nafarroako diputazioatik N.
Zabalzak bultzaturiko Unibertsitate-proiektuak,
adibidez, edo tankerako beste batzuk ez zuten behar
adinako laguntzarik jaso. Kultur eta zientzi azpiegiturak
sortzen zituzten etekin ekonomiko eta sozialen jabe ez
ziren inoiz izan, ondoko urteetanazaleratuko zen
bezala.
- Dohantzak (donativoak): hauen zati bat, kuota
gisa, Espainiako Estatuaren gastuetan laguntzeko izan
zen. Nafarroa, adibidez, urtero kupo bat, 1.6 milioi
errealekoa, ordaintzera beharturik zegoen.
- Finantz gastuak: zorpetze publikoa asko igo
202
zen eta, orduan, Herrialdeko ogasunak banku finko eta
segurua bailitzan jokatu zuen. Zorrak sorturiko finantz
gastuak, mendearen hasierakoekin parekatuz gero,
jaitsi egin ziren Bizkaian; ez, ordea, Euskal Herriko
beste herrialdeetan.
Diputazioak, XIX. mendean zehar, herrialde
mailako erakunde publiko garrantzitsuenak bihurtu
ziren eta bakoitzak bere ogasuna eta sistema fiskala
ahalik eta era autonomoenaz garatu zituen. Balantzea
eginez gero, hazkunde ekonomikorako eraginkorra izan
zela Diputazioen aurrekontu-politika esan beharko
litzateke.
Estatuak, aldiz, bere gain zituen asuntuetan,
Bilboko portuaren eragintzan, adibidez, ez zuen kasik
deus egin.
Guzti honek, jakina, jenderiaren kontzientzia
eragin zuen eta, euskal herrialdeetan, Diputazioek bete
zuten beste zenbait herrialdetan Estatuak bete zuen
zeregina.
BibliografiaAGIRREAZKUENAGA, J. - ORTIZ DE ORRUÑO, J.M.: "Las
Haciendas forales de Alava, Guipuzcoa y Vizcaya entre 1800-1878".Ekonomiaz, 9-10. Vitoria-Gasteiz. 1988,69-92 oro
203
1. XVIII. mendearen bukaeran, Euskal Herrian Xv. mendetik erroturik zegoen
zibilizazio ekonomikoaren gainbehera sakona nabarmendu zen. Itsasaldean
bereziki, ohizko egiturak ez ziren jadanik gai jauntxo eta "jendetxearen" (herri
xehearen) tradiziozko bizimodua segurtatzeko. Euskal Herria aduanarik gabeko
lurraldea zen, erresuma boteretsu biren zati izan arren. Batzuek ondasunen
bidezko irabazpenak segurtatzeko, besteak ahalik eta duinen bizi ahal izateko,
hazkunde ekonomikoa beharrezkoa zen eta, beraz, egitasmo ezberdinak azaldu
ziren. Alternatiba asko eztabaidatu eta antolatu ziren baina, azkenik, industri
iraultzarena nagusituko zen. Igaroaldian aduanen arazoa bihurtu zen kontraesan
guztien ardatz. Azkenik, estatu liberal bietan sendoki txertatu ziren euskaldunen
egitasmo eta zeregin ekonomikoak.
2. Nekazaritzaren arloan, itsasaldean bereziki, nekazal zibilizazioa nabarmenki
zabaldu zen. Inoiz baino laborari gehiago zegoen. Herri-ondasunak pribatizatu
ziren baina erdi mailako jauntxoen eragina gutxitzen joan zen. Ezinegona
nabarmena zen. Eskualde bakoitzean, etorkizunari begira soluzio ezberdinak
asmatzen joan ziren. Edonola ere, abel hazkuntza eta jangaien industrializazioa
nabarmendu zen. Arrantzak, adibidez, eragina izan zuen kostaldeko
industrigintzan.
3. Burdin meategiak sektore estrategiko bihurtu ziren. ühizko erauzketa librea
konpainia pribatu eta merkatal burgeseriaren pean geratu zen. Ingalaterra
Trianoko mea ez fosforikoa eurrez hasi zen eskatzen eta salmenta hau oinarrizkoa
izan zen hasierako kapital-metaketan. Ikatzik ez zegoen baina, 1865. urteaz gero,
204
Ingalaterra eta Galesera burdinmeaz zamaturik bidalitako itsasuntziak ikatzez
beterik bueltatzen ziren. Bizkaian, ondorioz, sortu zen burdingintza konpetitiboak
Euskal Herriko beste industrien sorrera ahalbideratu zuen.
4. Protoindustrian bi sektore bereizi behar dira: burdingintza eta kontsumo
ondasunen industria. Burdinaren inguruko protoindustria garrantzitsu bihurtu zen
euskal ekonomian. Bide asko urratu ziren industri iraultzarako bidean baina
Araba eta Nafarroan ez ziren aurrera atera. Iparraldean beste horrenbeste gertatu
zen. Bizkaian, aldiz, eta bereziki Ibaizabal ibaiaren inguruan, industrigintza
sendo errotu zen. Giza kapitalak zerikusi nabarmena izan zuen abiada honekin.
Bertakoak industri lanetan eta finantz eta merkatal ihardueretan ohiturik zeuden
eta Europako merkatuak ondo ezagutzen zituzten. Industri enpresaren gestioa eta
ohizko merkatal konpainiarena ezberdinak ziren eta hainbat enpresa berrik porrot
egin zuen. Nahiz eta hori, industri enpresen ekimenari ekiteko ondo prestaturik
zegoen euskal gizartea. Ibai asko egonik, energia merkea zen. Ibaizabal ibaiaren
inguruan bildu ziren faktoreak direla medio, 1880. urtean, burdinaren
produkziorako eredu berria eta konkurrentziala errotu zen, beste proiektu guztien
gainetik. Kontsumo-ondasunen industrien garapena, dudarik gabe, 1841.ean
aduanak lekuz aldatu eta gero lortu zen, aukera berriak sortu zirelako. Ehungintza
eta papergintza zabaldu ziren. Bizkaian eta Gipuzkoan, XIX. mendearen erditik
aurrera, bi eredu ezberdin nabari ziren: Bizkaian faktoria-sisteman oinarrituriko
industria nagusia, labe garaietakoa, finkatu zen bitartean, Gipuzkoan artisautza
sistematik hurbil eta sektore askotan zabalduak zeuden enpresa txikiak garatu
zrren.
5. Erakunde publiko autonomoen eragina hazkunde ekonomikoan nabarmena izan
zen. Azpiegituren sarea sendotzean (errepidegintza lehenbizi eta trenbidegintza
gero), eraginkortasun ekonomikoa lortzeko aurrebaldintzak bete zituzten.
205
ZIENTZIA ETA NATURA
1. "Animalia migratzaileen abenturak".Juan Inazio Abrisketa.
2. "Euskal dinosauruak".Alfonso Mtz. Lizarduikoa.
3. "Hautsi ditugu kateak, espaziora goaz".Inaki Irazabalbeitia.
4. "Erleen bizitza ezkutua".Martxel Aizpurua.
5. "Balea eta euskaldunak".Murgil eta Sarda taldeak.
6. "Albert Einstein: Kosmoa pentsagai".Jose Ramon Etxebarria.
7. "Antarktida, kontinente misteriotsu hori" .Juan Inazio Abrisketa.
8. "Homeopatia eta Akupuntura: Geroaldiko medikuntzak?Xabier Ibarburu.
9. "Charles Darwin: Eboluzioaren profeta".Iñaki Azkune Mendia
10. "Zientziaren historiografia" (1)Luis M. Bandres Unanue
11. "Zientziaren historiografia " (H)Luis M. Bandres Unanue
12. "Lurrak ba ahal du gerorik?Jose Ramon Aizpurua
HISTORIA ETA GIZARTEA
1. "Agotak, juduak eta ijitoak Euskal Herrian".Alizia Stürtze.
2. "Jauntxoak, burgesak eta foruak".Miguel Angel Barcenilla; Iñaki Gonzalez de Garai.
3. "Euskal Jainko eta Jainkosak, Olentzeroa eta Sorginak".Julio Caro Baroja.
4. "Independentzia: 1936ko aukera galdua".Alizia Stürtze; Pelai Pages.
5. "Euskal Herria Erdi Aroan (1)".Beatriz Arizaga; Jose Angel Garcia de Cortazar.
6. "Euskal Herria Erdi Aroan (11)".Jose Angel Garcia de Cortazar.
7. "Intelektuala historiaren aurrean"Noam Chomsky
8. "Nazionalismoa eta beste ideologia garaikide"Francisco Letamendia (Ortzi)
9. "Gerra eta bakea: Politikagintza lege zaharrarenkrisialdian" .
Joseba Agirreazkuenaga
l
IRAKURLE AGURGARRI
Gure liburuak era erraz eta merkeagoanjasotzeko informazio gehiagorik nahi izanez
gero hona hemen gure helbidea. Gurekinharremanetan jarri inolako konpromezurik
gabe. Zure zerbitzuan gaude.
GAIAK ARGITALDARIASan Bartolomé, 36 - behea
20007 DONOSTIATfnoa.: (943) 471304
Iraultza frantsesak aro berria ireki zuenEuropan, iraultza liberal burgesen aldia.Euskal Herrian ere bere eragina eta ondorioakekarri zituen: gerraldiak eta bakcaldiak. batabestearen jarraian, gizabanakoen eskubideak,gizarte-eraketa berria.
Erresuma boteretsu bitan banandurik zegoen euskal gizartea tirabiretan murgildu zen,Europako beste tokietan bezalaxe. aukerapolitiko eta sozial desberdinak agertu zirenean:euskaldun batzuk iraultzaren bideak urratzenhasi ziren bitartean. beste askok kontrairaultzaren joera aukeratu zuten.
Lege zaharra kinka larrian sartu zen. Etalaurogei urtetan bost gerrate ezagutu zituenEuskal Herriak. Euskal arazo delakoa planteatzen hasi zen orduantxe. Baina zer esangurazoen garai hartako giman?
Galdera honi eta beste zenbaiti erantzutenhasteko abiapuntuak eskaintzen dilO liburuhonek: Zergatik hainbat gerra euskal lurretan?Zeintzuk ziren aukera politikoak XIX. mendehartan, lege zaharraren krisialdian? Nortzukziren karlistak eta liberalak? Zer gertatzen zenhauteskundeetan? Noiz eta nortzuk asmatuzuten Euskal Herri politikoa?
Euskal arazoaren nondik norakoa. gureXIX. mendea, sakon ezagutzeko aukeraeskaintzen da saiakera bikain honetan.
GAIAK
top related