ingurumen tailerraren proiektua habi kutxak
Post on 04-Aug-2015
41 Views
Preview:
TRANSCRIPT
INGURUMEN-TAILERRARREN PROIEKTUA:
Kaskabeltzarentzako habi-kutxak
DBHko 3. mailako Ingurumen Tailerreko ikasleok bigarren hiruhilabetean bi habi-
kutxa egin ditugu.
Gure asmoa bere bizi-zikloa bete dezan kaskabeltzari habia eskaintzea izan da.
Kaskabeltza 14 cm neurtzen duen txoria da; ∼sabeleko lumak hori kolorekoak ditu korbata antzeko luma beltzezko marra nabarmena duela.Txori hau nahiko polita da.
Kaskabeltza Europa eta Asia barnean animalia oso komuna da; zuhaitzetan eta berdeguneetan kokatzen dira eta haziak eta insektuetaz elikatzen da. Txori espezie honek zuhaitzen zuloetan egiten du bere habia.
KASKABELTZAREN INFORMAZIOA
Zer dira?Habi artifizialak hegaztientzako sortutako etxeak dira.
Zertarako balio dute?● Hegaztiak habietan egoteko berak bere habia
egin gabe.● Arrautzak jartzeko.● Elikatzeko.● Baldintza klimatiko latzak dauden hilabetetan
hor egoteko.
Zer txori mota sartzen dira habi-kutxetan?Kaskabeltza, amilotxa, txantxangorria, txolarrea...
HABI-KUTXAK
EKOIZPEN-PROZEDURA
● Planoan piezak marraztu ditugu, neurriak adierazirik.● Egurra lortu eta piezak neurri errealetan marraztu ditugu.● Kaskabeltzarentzako egokia den diametroko sarrera irudikatu
dugu.● Egurra zerra elektriko batekin moztu dugu.● Eskinak lixatu ditugu lixa-gailu batekin.● Pieza guztiak iltzekin elkartu ditugu; goiko tapa pertsianetako
zintekin lotu dugu, irekitzeko aukera utziz, baina alanbrearekin itxita utzirik.
Behin habi-kutxak amaituta, kokatzera joan ginen.
Txoriak dauden parke batean egon behar ziren, orduan San Juan Bautista hospitalean jartzea erabaki genuen.
Bi gereziondotan kokatu genituen, , hegoekialdera begira, haize eta eurien babesean.
Kokatzeko eskailerak behar izan genituen, 4m- ko altueran gutxi gora-behera jarri izan genituelako.
Espero dugu udaberriarekin batera
kaskabeltzak gure habi-kutxetan habia egitea, eta horrela bada, informatuko
zaituztegu (=
top related