ikasleek duten ekipamendu teknologikoa · 2020-02-08 · aurreko grafiko eta infografiak adierazten...
Post on 01-Aug-2020
3 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IKASLEEK DUTEN EKIPAMENDU TEKNOLOGIKOA
4. Txostena
2019ko ekaina
- Ikasleek duten ekipamendu teknologikoa -
IKASLEEK DUTEN EKIPAMENDU TEKNOLOGIKOA
Gauden garaian gaudela, gero eta ohikoagoa da hainbat euskarri teknologiko izatea. Gazteek ikus-entzunezko kontsumoa zein ekipamenduren bidez egiten duten jakiteko, dituzten euskarriez galdetu diegu.
1. Irudia - Partaideek duten ekipamendu teknologikoa:
Iturria: Ikusiker
2. Irudia - Partaideek duten ekipamendu teknologikoa:
Iturria: Ikusiker
Aurreko grafiko eta infografiak adierazten dutenez, jendartean euskarri arruntena
2
- Ikasleek duten ekipamendu teknologikoa -
mugikorra da. Inkesta bete dutenen %95,15ak du honakoa. Ordenagailu eramangarria izatea ere ohikoa omen da. Mahaiko ordenagailua berriz, ez horrenbeste.
Bestalde, telebista arruntaren eta smart tvaren arteko ehuneko diferentzia ez da nabaria. Horrek adierazi dezake, gero eta jende gehiagok duela Internetera konektatu daitekeen telebista.
Mahaiko ordenagailuaren kasuan izan ezik, datuek adierazten dute, inkesta bete dutenen erdiak baino gehiagok gainerako gailu guztiak dituztela.
Parte-hartzaileen %2,09ak bestelako euskarriren bat duela jakinarazi du. Aipatutakoak hauek izan dira:
1 - Argazki kamera 2 - E-booka 3 - Irratia 4 - Kasetea 5 - Musika ekipoa 6 - Dronea 7 - Erlojua 8 - Smart Watcha
3
top related