ikas unitateak aurkezpena
Post on 13-Jul-2015
837 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IKUSPEGI OROKORRA
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
IKASUNITATEA
PROGRAMAZIOA KONPETENTZIAKMETODOLOGIABALIABIDEAK
IKAS IRAKASKUNTZAN SORTZEN DIREN
METODOLOGIAK: lan kooperatiboa, irakurketa…
DENBORALIZAZIOA
GAI DESBERDINAK LANTZEKO AUKERA: beste arlo, maila eta etapakoekin harremana. Konpetentziak.
IKASTOLAKO PROIEKTUAK
PLASTIKA GELAREN
EZAUGARRIAK
IKASLEEN EMAITZAK (ERAKUSKETAK): Ikas Unitatea AZTERTU ETA HOBEKUNTZAK
EZARTZEKO AUKERA
ARTE ADIERAZPENEN EGUNERATZEAK: Internet,
teknologia berriak…
Wikiak
HELBURU DIDAKTIKOAKIKAS EDUKIAKEBALUAZIOA
IKUSPEGI OROKORRA
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
Ikas Unitatea egiteko gai hauek izaten ditut kontuan:
• PROGRAMAZIOA:
• HELBURU DIDAKTIKOAK, IKAS EDUKIAK eta EBALUAZIOA.
• KONPETENTZIAK, METODOLOGIA eta BALIABIDEAK.
• DENBORALIZAZIOA.
Gai guztiak Programazioaren baitan biltzen dira.
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
Nik egindako Ikas Unitateak nire lan egiteko modua
eta izaeraren, sistematizazioa bilatzearen, Plastika
arloaren, oinarritzen naizen programazioaren eta
beste baldintza batzuen araberakoak dira.
Mintegi edo irakasle bakoitzak, bere arloa, ikasgelaren
egitura, metodologia, baliabideak, epeak, hau da,
Programazioaren arabera antola ditzake bere Ikas
Unitateak. Ikusi eredua.
Norberaren izaerak eta sistemak eragina izango
dute bai Ikas Unitateetan, bai Programazioetan.
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
Ikas Unitatea Programazioan oinarritzen denez, hau
garatzeko tresna da. Mailako programazioa ikasturtean
lantzen diren ikas unitateen artean garatu daiteke.
Hau da, lantzen diren ikas unitate guztien artean,
programazioan zehaztutako helburu didaktiko, ikas eduki eta
abar guztiak landu ahal dira.
Ikas Unitateak eta Programazioaren artean lotura zuzena
egon behar du beti, era honetan, Ikas Unitatea Programazioa
garatzeko tresna egokia bilakatuko da.
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
Tresna honek, hau da, Ikas Unitateak, programazioa
egunetik egunera nola lantzen eta garatzen dugun ikusteko,
aztertzeko eta ebaluatzeko balio digu. Programazioan
zehaztutako helburu didaktikoak, ikas edukiak, metodologia,
baliabideak, konpetentziak, denboralizazioa, ebaluazio
sistema, konpetentziak eta abar ikasleek nola lantzen
dituzten aztertzeko eta baloratzeko tresna bilakatzen da ikas
unitatea.
IKUSPEGI OROKORRA
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
• IKAS – IRAKASKUNTZAN SORTZEN DIREN METODOLOGIAK: lan kooperatiboa, konpetentzien bidezko proiektuak, irakurketa…
• GAI DESBERDINAK LANTZEKO AUKERA: beste arlo, maila eta etapakoekin harremana. Konpetentziak.
• IKASTOLAKO PROIEKTUAK.
• PLASTIKA GELAREN EZAUGARRIAK.
Hauek dira Ikas Unitatearekin harreman zuzena duten eragile batzuk:
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
IKAS – IRAKASKUNTZAN SORTZEN DIREN
METODOLOGIAK: Ikas Unitateetan informazio guztia eta
elementu guztien arteko harremana agerian izateak asko
errazten du metodologia edo eduki berriak jardueretan
integratzea.
Denboralizazioa egokitu ahal izan ezkero, eta helburuak
kontuan izanik, jarduerak gehitu edo alda daitezke:
Irakurketa jardueraren adibidea.
Ereduko irakurketa jarduerak gaiaren kontzeptuak
birpasatzeko eta azaltzeko balio izan digu.
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
IKAS – IRAKASKUNTZAN SORTZEN DIREN
METODOLOGIAK: Lan kooperatiboa modu errazean integra
daiteke ikas Unitatearen jarduera batzuetan.
Lan kooperatiboaren eredu honetan, 1 – 2 – 4 teknikaren
egokitzapen ikusiko dugu irakurketa jarduera batean.
Ereduko irakurketa jarduera honek gaiaren edukiak
birpasatzeko eta azaltzeko eta ikasleen arteko elkar lana
burutzeko balio izan digu.
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
GAI DESBERDINAK LANTZEKO AUKERA,
KONPETENTZIAK eta IKASTOLAKO PROIEKTUAK:
Ikas Unitatean ere, lantzen diren beste gai eta arlo batzuekin
dagoen harremana azaltzen da. Beste arloekin batera
proiektu edo lanak burutzea konpetentziak lantzeko aukera
ezin hobea dira:
• Beste arlo eta etapekin batera burututako proiektuak.
• Jarduera bakoitzean landuko dena ongi zehaztuta eta
azalduta izateak konpetentzia bat ala beste egokitu,
sakondu eta indartzeko balio digu.
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
GAI DESBERDINAK LANTZEKO AUKERA,
KONPETENTZIAK eta IKASTOLAKO PROIEKTUAK:
Ondoren ikus ditzakegun beste arloekin landutako proiektuen
adibideak, bakoitzak bere Ikas Unitatean du jatorria :
• Migrazioari buruzko iritzia adierazten. Gizarte DBH 3.
• flashgetxo. Lengua Castellana DBH 4.
• Naturaren koloreak. Natur Zientziak DBH 4.
• Haur Hezkuntzako alfabetorako irudiak sortzen. Haur
Hezkuntza eta DBH 4.
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
GAI DESBERDINAK LANTZEKO AUKERA,
KONPETENTZIAK eta IKASTOLAKO PROIEKTUAK:
Ikas Unitatearen egiturak harreman hauek bilatu eta lortzeko
tresna egokia dira.
• DBH 4. mailako Plastika eta Lengua Castellana 2009 – 2010.
• Eskolako Agenda 21 proiektua. Programazioan azalduta
dagoen bezala.
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
• Ikas Unitateetan ikasgelaren erabilera zehazten da.
Ikasgelako kortxoek azalpenak ikusi, kontsultak egin eta
ereduak bilatu eta aztertzeko ematen duten aukera
Metodologiako Baliabideak atalean azalduta dago.
• Ikasgelako baliabide eta bitartekoak arloaren beharrizanei
egokituta daude, eta hauek nola erabili Metodologiako
Baliabideak atalean azalduta dago baita.
PLASTIKA GELAREN EZAUGARRIAK:
IKUSPEGI OROKORRA
IKAS UNITATEA eta PROGRAMAZIOA
IKAS UNITATEA eta HURBILEKO ERAGILEAK
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
Ondorengo gaiek Ikas Unitatearekin harreman zuzena duten
ondorioak dira:
• IKASLEEN EMAITZAK (ERAKUSKETAK): Ikas
Unitatea aztertu eta hobekuntzak ezartzeko aukera.
• Wikiak: Ikas Unitateak eta hauen inguruko guztiak erakusteko balio du. Lauroko webgunearekin lotura.
• ARTE ADIERAZPENEN EGUNERATZEAK: Internet, teknologia berriak…
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
IKASLEEN EMAITZAK (ERAKUSKETAK):
Ikas Unitateak, duen egituragatik, eta bertan dena argi
zehaztuta izateagatik, bere azterketa egin eta hobekuntzak
ezartzeko aukera ematen digu.
PDCA zikloa aplikatzeko erraztasuna ematen digu.
Azterketa honen bitartez lortzen ditugun ondorioak hurrengo
ikas unitateetan modu errazean aplikatu ahal izango ditugu.
Egokitzapen hauek programazioan ere bere eragina izan
dezakete.
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
IKASLEEN EMAITZAK (ERAKUSKETAK):
Ikas Unitate bakoitzeko emaitzak (lanak – erakusketak)
ikasturteka kontsultatu eta alderatu ezkero, Ikas Unitatearen
beraren eraginkortasuna ulertzeko balioko digu.
Ikas Unitate baten emaitzak ez badira egokiak, berau
birplanteatzeko, moldatzeko edo aldatzeko aukera izanen
dugu ukitu batzuk eginez.
Hobekuntzak non ezarri behar diren jakiteko tresna egokia
da ikas unitatea.
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
Wikiak:
Arlo eta mailako ikas unitate guztiak, eta hauen ingurukoa
(Programazioak, ikas edukien aurkezpenak, irakurketa
testuak, ikasleen lanak – erakusketak eta abar) erakusteko
erabiltzen ditut plastika arloko wikiak.
Interneten daude.
Ikas Unitateak wikietan izateak momentuan lantzen ari garen
helburuak, edukiak, bitartekoak, metodologia, ebaluaziorako
irizpideak… zeintzuk diren ezagutzeko aukera ematen digu.
IKAS UNITATEAREN ONDORIO BATZUK
ARTE ADIERAZPENEN EGOKITZAPENAK:
Internet eta teknologia berriek eskaintzen dituzten
berrikuntzak modu errazean egokitu daitezke Plastika arloko
ikas unitateetan.
Gai honek eragin zuzena du Plastika arloan erabilitako
baliabide eta bitartekoekin.
top related