idazlea eskolan
Post on 17-Mar-2016
226 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Bio
Katixa Agirre Miguélez
Gasteizen jaio nintzen, kostata, 1981eko urriaren 27an.
Liburu batzuk argitaratu dizkidate, helduentzat zein umeentzat, eta itzulpen bat ere burutu dut. Hemen dituzu guztiak. Zerrenda luzatuko den esperantza daukat.
Liburuez gain, uzten didaten txokoetan ere kolaboratu izan dut: Deian, ARGIAn, Sautrelan, Berrian… eta beste leku batzuetan noizean behin.
Sei urtez, irakasle ordezkoa izan naiz Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate sailean, eta bertan, denetarik irakastea tokatu izan zait: Ikus-entzunezko komunikazioaren teoriatik Merkatu Ikerkuntzara, Publizitatearen Historia barne.
Ni, inspirazioaren menpe
Lolitaren mitoaren inguruko tesi bat egin nuen, eta horri esker doktorea dei nazakezu.
Blogaria naiz 2004tik. Hau nire laugarren bloga da, Habitat ipuin-liburuaren aitzakiarekin inauguratuta.
Londresen bizi naiz egun, Queen Mary unibertsitatean ikerlari postdoktorala bainaiz.
Biblio
Narrazioak
Sua Falta Zaigu (Elkar, 2007)
Habitat (Elkar, 2009)
Gazte literatura: Amaia Lapitzen abenturak
Amaia Lapitz eta Erregina Gorriaren Hilobia (2010)
Haur literatura
Paularen seigarren atzamarra (Elkar, 2007)
Ez naiz sirena bat, eta zer? (Elkar, 2009)
Patzikuren problemak (Elkar, 2010)
Antologiak
Orgasmus (Txalaparta, 2010)
Emekiro. Verhalen van jonge schrijfsters uit Baskenland (Zirimiri Press, 2011)
Itzulpenak
Leonardo da Vinci, asmatzailea (Jon Bilbao, Txertoa, 2008)
top related