ibaien modelatze lana
Post on 22-Jan-2017
686 Views
Preview:
TRANSCRIPT
Ibaien Modelatze
LanaAlazne Soto
4. DBH
Higaduragatik ibaiek sortzen dituzten erliebe
formak● V itxurako haranak: Ibai batek higatzeko ahalmen
handia duenean eta lurrean guztiz ahokatzen denean sortzen dira. Lurra ebaki egiten du ibaiak, eta paretak leundu egiten dira ur basen eta erreken bitartez.
● Haitzarte edo arroilak: Bi harrien artean doazen ibaiak dira.
● Hondo lauko haranak: Ibai batek lurra ebakitzen duenean, ahokatzeko ahalmena galtzen du; izan ere, gero eta gehiago murrizten da ubidearen eta itsasoaren mailaren arteko aldea. Gehiago hondoratu ezin denean, abiadura txikiagoa izaten du, eta meandro deritzen kurbak egiten hasten da.
● Meandroak eta meandro abandonatuak: Ibaiek egiten dituzten kurbak dira, hondo lauko haranetan sortzen dira.
● Peniordokiak: Ibaietako higadura-prozesuaren amaierako emaitza da peniordokia. Ibaiek haranak handitzearen ondorioz zenbait haranek bat egiten
dutenean sortzen dira.
Zer gerta daiteke higadurarengatik?● Muino lekukoak: Hondar-erliebe bakartuak dira, garai bateko ordokien
zati bat; hau da, garai batean, muinoaren gailur lauaren garaierako ordoki bat zegoen.
● Terrazak: Erliebe mailakatuak dira. Harana ahokatu eta zabaldu egiten da, hurrenez hurren, eta eremu hori altxatu egiten da, ibai-sareek higatzen duten heinean.
● Ur jauziak: Ur lasterrek malda handiko edo bertikal batekin topo egitean, ura oso azkar jausten da.
Ibaien garraio eta sedimentazioaren eraginak eta sedimentazio egiturakIbaien sedimentazio eta garraioak, heldu bihurtzen dituzte klastoak.
Goi ibilgua: Maldatsua. Ura abiadura handiz jaisten denez higadura da nagusitzen den prozesu geologikoa. Material handiak garraiatzen dira.
Erdiko ibilgua: Ez hain maldatsua. Ura abiadura txikiago eta indar gutxiagoz jaisten denez, materialen garraioa da nagusitzen den prozesu geologikoa.
Behe ibilgua: Ia maldarik ez. Uraren abiadura nabarmen moteltzen denez,sedimentazioa da prozesu geologikorik garrantzitsuena.
sedimentazio egiturakLautada alubialak: Haranen hondoak betetzen dituzten material ugariren
metaketa zabalak dira. Zenbait aldiz uholdeak gertatzearen ondorioz eratzen dira. Gainazala laua da,
emankorrak eta ura lortzea erraza denez, ibarrak sortzen dira.
Deltak: Zenbait bokaletan sortzen diren sedimentu metaketak dira. Bokale horietako urak lasaiak eta sakonera gutxikoak dira.
Estuarioak: Ibai bateko zatirik hondoena eta zabalena. Normalean bere bi alboetan hondartza bat izaten du eta bertan Padura sistema osa daiteke.
Estuarioak
top related