google blaketa aurreratua

Post on 16-Mar-2016

220 Views

Category:

Documents

1 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

Gaurko klasean google-i buruzko bilaketa aurreratuaren analisia egin dugu. Oltaz eta bion artean bilaketa aureratuak eskaintzen dituen aukerak banan bana deskribatu ditugu.

TRANSCRIPT

Google bilaketa aurreratuaGure bilaketa, Eiffel dorrearen sortze datari buruzkoa izango da.

- Hitz guztiekin eginiko bilaketa : -Fecha de la creación de la torre Eiffel- ipini dugu. Hau egin ondoren 52.500 erantzun atera dira eta lehen aukera bezala “es.wikipedia.org/wiki/torre_eiffel” agertu zaigu, non Eiffel dorreari buruzko hainbat datu agertu zaizkigun, artean, sortze data.

- Esaldi zehatz bat barne dela : -“la torre Eiffel se creó”- ipini ondoren 23.100 erantzun atera dira. Lehenengo aukera “www.gestor.spend-in.com/fotos/articulos/498/498.pdf” izan da. Bertan sartu eta lehenengo datuetariko bat izan da bilatzen hari ginena.

- Hitz hauetariko edozein barne dela : -fecha creación Eiffel- hau ipinita 1.420.000.000 erantzun atera dira. Lehendabiziko aukera “es.wikipedia.org/wiki/torre_eiffel” da. Lehenengo orrialdean, gure bilaketarekin zer ikusia duen orrialde bakarra da.

- Hitz hauek gabe: -software- ipini dugu agertu behar ez den hitz bezala. Izan ere, lehenago eginiko bilaketetan “Eiffel” izeneko software bati buruzko hainbat orrialde agertzen baitziren emaitza moduan.

- Hizkuntza zehaztu: Euskara ez zegoen aukeran, hortaz, -gaztelania- hautatu dugu. Erantzunak, 458.000 inguru izan dira. Azaldu diren orrialde guztiak gaztelaniaz zeuden.

- Lekua zehaztuta: -Frantzia- jarriz gero, emaitzak 85.900 inguru izan dira. Lehendabiziko aukera “Google maps”-era joateko da, Eiffel dorrearen kokapena ikusteko.

- Formatua zehaztuta:

o - bakarrik pdf-: 25.800 erantzun inguru agertu dira. Hala ere, lehenengo orrialdean pdf ez den formatu bateko informazioa ageri da.

o –ez pdf-: 833.000 erantzun inguru azaldu dira.

- Data zehaztuta: -edonoiz- aukeratu dugu, bilatzen ari garena Eiffel dorrearen sortze data delako, hortaz berdin da noizko informazioa den. Erantzunak, 863.000 inguru izan dira.

- Hitzak non zehaztuta: -testuan- aukeratu dugu. Behar dugun informazioa lortzeko egokiena iruditu zaigulako. Bilaketa gauzatu ondoren, 771.000 erantzun atera dira.

- Domeinua:

o -bakarrik wikipedia-: ipini dugu. 2.430 erantzun agertu dira eta guztiak wikipedia edo “–pedia” bukaera duten web orrialdetakoak.

o –ez wikipedia-: 863.000 erantzun inguru. Wikipediako orrialdeak ez dira inon ageri.

- Antzekoak : -www.tour-eiffel.fr- ipini dugu eta honekin erlazionaturiko web orriak agertu dira. Haien artean, wikipedia. Naiz eta gure bilaketaren inguruko datuak agertu gehiegizko informazioa agertzen da emaitzetako web-etan. Emaitza kopurua: 200.

- Estekak : -www.tour-eiffel.fr- kin erlazionaturiko estekak bilatu ditugu. 456 emaitza agertu dira.

Google-en espresioak

- Define : -ikastola- jarri eta honen definizioa agertu da. Definizio hau zer hizkuntzatan nahi duzunaren aukera dago. Honez gain definizioarekin batera link bat ageri da.

- Filetype : -ikastola- jarri dugu ere. Formatua dela jakin dugu, eta ikastola jarrita ere bi web orrialde aurkitu ditugu, biak “_____.ikastola” zirelarik.

- Site: -org- ipini dugu eta 8.130.000.000 erantzunetan .org amaitzen ziren orrialdeak. . - Link : -link:html- ipini dugu eta lortutako emaitzak 256.000.000 izan dira. Lortutako emaitza

guztiak, “html”-ren linka duten orrialdeen emaitzak izan dira

- Related: -related:huhezi- jarrita, 591 emaitza atera dira. Emaitza guztiak Huhezi rekin zerikusia duten orrialdeak dira. Adibidez: Delicious, mudle…

- Allinnurl: -allinnurl:huhezi- jarri dugu google-en. Emaitzak: 24.200. Agertutako emaitza guztiak huhezi-rekin zer ikusirik duten artikuluenak, historiarena… dira.

- Allintitle: -allintitle:huhezi- idatzi dugu. Berriz huhezi aukeratu dugu aurreko bilaketen desberdintasunak ikusteko. Kasu honetan emaitzak 3.850n izan dira eta

atera diren emaitzak –allinnurl-huhezi- ipinita atera direnen oso antzekoak dira.

- Location: -location:huhezi-, -location:donostia-, -location:paris-… probatu ditugu eta ez zaigu emaitzarik atera. Ezin izan dugu zer jarri asmatu.

ONDORIOA

Google-en bilaketa aurreratua aztertu ondoren, bilaketak Google-k esakintzen digun abantaila guztiak aprobetxatuz egiten ez dakigula ondorioztatu dugu. Ekarpen honetan

etorkizunean gauzatuko ditugun hainbat eta hainbat bilaketa hobe eta modu zehatzago batean egiten lagunduko digu.

top related