gida digitala
Post on 25-Jun-2015
724 Views
Preview:
TRANSCRIPT
ANIMALIAK ZURE BIZIAN
INGURUAREN EZAGUERALehen Hezkuntza 4. maila
KATALOGAZIOA
IKT MAILA
Maila Aurreratua =
TIPOLOGIA: ikasketa objektua.PROGRAMAZIO DIDAKTIKOAN
FINKATUTAKO HELBURUAKEbaluazio-irizpideak
Animalien nutrizio eta harreman-funtzioen ezaugarriak zein diren jakitea.
Animalien nutrizio-funtzioen ezaugarriak deskribatzeko gai da.
Animalien harreman-funtzioen ezaugarriak deskribatzeko gai da.
Animalien ugaltze-funtzioen ezaugarrien berri izatea.Badaki animalien sexugabeko ugalketa eta sexu bidezko
ugalketa bereizten.
Badaki animalien garapen obiparoa eta garapen bibiparoa bereizten.
Animalia ornogabeen ezaugarri orokorren berri izatea, Ornodunen ezaugarri orokorrak identifikatu eta aipatu egiten ditu.
Animalia ornogabe batzuen ezaugarrien
Badaki zein diren honako ornogabe hauen izenak eta ezaugarriak: marmoka, lur-zizarea matxinsaltoa
Errealitatean, argazkietan eta marrazkietan oinarrituta,animalia ornogabe batzuk sailkatzeko gai da.
Metamorfosia zer den azaltzea eta animalia batzuen metamorfosiaren urratsak deskribatzea.
Tximeletaren eta igelaren metamorfosietan gertatzen diren faseak azaldu eta identifikatu egiten ditu.
Ornodunen sailkapena finkatzea eta talde bakoitzaren ezaugarriak identifikatzea
Errealitatean, argazkietan eta marrazkietan oinarrituta, animalia ornodunen izenak esan eta sailkatu egingo ditu
Animalien izen zientifikoaren garrantziaz ohartzea Badaki zertarako balio duen izen zientifikoak, zientzialariek animaliak sailkatzeari eta bereizteari.
Animalien funtzioak, organoak eta moldaerak aztertzeko eta erkatzeko ohiturak garatzea.
Hainbat animaliaren elementu zehatzen behaketak eta konparazioak egiteko eta moldaerak ondorioztatzeko gai da.
ORIENTABIDE DIDAKTIKOA
Ikas objektua sailkatu dezakegu jarduera desberdinetan
Ikasleak egiten duten araberan izan daitezke:
Esplorazio Segimendu Sintesi Ebaluazio
Jarduerak
ORIENTABIDE DIDAKTIKOA (Gure kasuan)
Ikas objektuaren sailkapena.
Esplorazio-jarduera: Ikasleak aztertuko dute ingurunea jarduerak egiteko.
Segimendu-jarduera: Jarduerak era konkretu batean diseinatu daudenez, Ikasleak segimendu bat egin beharko dute jakiteko ondo egiten hari direla edo ez.
Sintesi-jarduera: Joko hauen bitartez ikasleak edukiak sintetizatuko dituzte, jolasten ikasiko dutelako.
Ebaluazio-jarduera: Jarduera hauek esango diete ikasleei ondo edo gaizki egiten hari direnean.
Multzokatzea
Gure taldean jarduerak egiteko momentuan ikasleek talde txikietan jarriko ditugula pentsatu dugu, lau pertsonen taldeak izango dira, non jarduerak egiterakoan edukiak ikasteaz aparte elkar lana eta errespetua landuko dituzte.
Formatu teknikoa
TESTUINGURAKETA
HOD honek 9-10 urte dituzten ikasleentzat bideratuta dago.
MAILA: Lehen Hezkuntzako 4.maila.
IRAKASGAIA: INGURUAREN EZAGUERA
SAIOAREN GAIA: ANIMALIAK GURE BIZIAN
HELBURU DIDAKTIKOAKGure taldean, LH-ko 4. mailako irakasgai honentzako dauden
helburu didaktikoek oinarri bezala erabili ditugu HOD egiterakoan, horrela ziurtatzen gara lortzen dituzten helburuak
programazioan finkatutakoak izango direla.
HELBURU NAGUSIENAK
Animali ornodunak eta ornogabeak bereiztea.
Animaliak bereiztea zer jaten dituzten arabera.
Metamorfosia zer den azaltzea eta animalia batzuen metamorfosiaren urratsak deskribatzea.
OINARRIZKO KONPETENTZIAKGaur egungo oinarrizko konpetentziak Euskal
Autonomia Erkidegoan hauek dira:
- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.- Zientzia-, teknologia- eta osasun kulturarako gaitasuna.- Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.- Ikasten ikasteko gaitasuna.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.- Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.- Matematikarako gaitasuna.
Gure HOD-ak lantzen dituen Oinarrizko Konpetentziak
ESPECIFIKOAK DIREN IKT KONPETENTZIAK
- Hardwareko oinarrizko baliabideak erabiltzen jakitea.
- Erabili ikt-ak informazioa bilatzeko.
- Komunikatzea eta kolaboratzea.
- Ingurune birtualetan aritzeko gaitasunak lortu.
- Informazioa sortu, kudeatu eta baloratu.
EDUKIAK
Hauek izango dira gutxieneko edukiak: Animalien sailkapena. Ornodunen eta ornogabeen ezaugarri nagusiak. Inguruan ugari diren animalia ornogabeak identifikatzea. Ornodunen taldeak. Ornodunen ezaugarri nagusiak eta
bereziak. Ornodunen ugalketa eta bizi-zikloa. Animalien argazkiak eta irudiak aztertzea, horiek sailkatzeko
ezaugarriei erreparatuz:
- non bizi diren
- zer moldaera egin dituzten Inguruko animaliak sailkatzea azterketaren bidez edo gidak
erabiliz.
ORIENTAZIO METODOLOGIKOAK
1. JARDUERA: Animaliak sailkatu ditzakegu jaten duten arabera jakiteko.
Jarduera honetan aukeratu behar dute animali bat, hori egin eta gero, aukeratu behar dute ze eman behar zaie jateko, ondo egiten badute mezu bat agertzen zaie ondo egin dutela esanez eta gaizki egiten badute beste mezu bat agertzen da gaizki egin dutela esanez.
2. Jarduera: Animaliak izen zientifiko bat dutela jakiteko.
Jarduera honetan ikasleek jakingo dute animaliak izen zientifiko bat dutela. Jarduera honetan guk irakasle bezala ez dugu bilatzen ikasleek jakin dezaten animalien buruz izen zientifikorik baizik eta beste baliabide batzuk erabiltzea, adibidez internet eta bere bilatzaileek. Horretarako jardueran proposatzen zaie animali batzuen izen zientifikoak bilatzea
Eskatutako izenak bilatu eta gero, ikasleek jarri behar dituzte lauki batean eta enterreri eman, jakiteko bilatutako izena dela bilatu behar zutena.
3. Jarduera: Zer da Metamorfosia??
Jarduera honetan azalpen txiki bat agertzen da metamorfosiari buruz.
4. jarduera: Animali familiak ezagutzeko
Jarduera honen bitartez, ikasleek animaliak bereizten jakingo dute, hau da jakingo dute ze motako animaliak izango diren: Arrainak;Anfibioak;Hegaztiak;Ugaztunak ala Narrastiak. Horretarako animali batzuk azalduko dira eta ikasle bakoitza eraman beharko dituzte bere tokira, ondo egiten badute mezu bat edukiko dute ondo egin dutela esanez eta alderantziz.
Azalpenak:
Jarduera hauek egiteko, ordenagailu klasera joango gara eta ikasleek taldeka
jarriko dira. Ondoren azalpen txiki bat emango diegu non esango diegu
nola erabili behar dira ordenagailuak. Gero gure ordenagailua eta klasean
dagoen proiektoreren laguntzarekin azalduko diegu nora joango behar
diren jarduerak egiteko eta era berean nola erabili dezaketela beste
baliabide batzuk jarduerak egiteko,(internet adibidez informazio bilatzeko.)
Baliabideak
Gure taldean Scratch erabili dugu baliabide bezala jarduerak egiteko.
Scratch programa erabili dugu HOD hau egiteko. Oso erraza da erabiltzen ikastea. Ezkerraldean era ulergarri eta intuitiboan "komandoak" edo aginduak daude arrastatzeko eta irudi edo audioak gehitzea ere oso erraza da. Gainera, Scratch komunitatean (beraien web orrian) gure lana partekatu nahi badugu CC: By, SA (creative commons, atribution, share alike) lizentzia erabiltzera behartzen gaituztenez, adibide asko aurki ditzakegu bertan. Horrela, gustatu zaigun joko bat ikustean, deskargatu eta gure ordenagailuan ireki dezakegu "tripak" ikusteko. Azkar ikasi daiteke, beraz, horrelako lanak egiten.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK Edukien asimilazioa ebaluatzeko
Edukien asimilazioa ebaluatzeko idatzizko proba bat egingo dugu, galdera konkretu batzuekin. Arlo honetan
kontzeptuak ebaluatzen ditugu.
Ikt konpetentziak lortu diren edo ez jakiteko irizpideak.
Ikt konpetentziak lortu diren edo ez jakiteko jarduerak erabiliko ditugu, non ikusiko dugu ikt-ak erabiltzen badakite edo ez. Arlo honetan prozedurak eta jarrerak ebaluatzen ditugu.
Eta hauek dira erabilitako irudien link-ak .
http://www.flickr.com/photos/nickhumphries/1680041552/sizes/z/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/linuxlibrarian/6526335751/sizes/l/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/fturmog/3951364156/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/ultimorollo/393380994/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/mrzeon/218038183/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/ecoretread/4491103352/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/martius/5054547758/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/martius/5053927273/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/axel-d/456531371/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/dudua/2473798517/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/nosoyundominguero/4014198718/sizes/m/in/photostream/http://www.flickr.com/photos/lac-bac/6348404362/sizes/m/in/photostream/
top related