gerra zibila eta euskal estatutua
Post on 20-Jul-2015
1.673 Views
Preview:
TRANSCRIPT
GERRA ZIBILA
ETA
EUSKAL ESTATUTUA
Egilea: Mentxu Gandarias Ipiña
Gerra Zibila (1936-1939) 1936ko uztaila.
Estatu-kolpearen porrota eta Gerra Zibilaren hasiera
Gerra Zibila (1936-1939) 1936ko uztaila.
Estatu-kolpearen porrota eta Gerra Zibilaren hasiera
• NAFARROA hasiera-hasieratik
altxatutakoen alde agertu zen. Karlisten
laguntza (milizia armatuak = erreketeak)
ezinbestekoa izan zen. Udalerri eta
zonalde ezkertiarretan izua eta errepresioa
berehala zabaldu ziren.
•ARABAn ere estatu-kolpeak berehala
izan zuen arrakasta Gasteizen eta handik izan zuen arrakasta Gasteizen eta handik
inguruko herrietara pasa zen.
Errepublikaren zaleak fusilatu zituzten.
Gerra Zibila (1936-1939) 1936ko uztaila-urria
Estatu-kolpearen porrota eta Gerra Zibilaren hasiera
• GIPUZKOAN erresistentzia handiagoa izan
zen. Loiolan altxatutakoak menderatzea
lortu zuten.
•Probintziaren defentsarako antolaturiko
Batzarrean desadostasunak agertu ziren
kideen artean (abertzaleak eta
ezkertiarrak).
•Arazoak antolakuntzan handiak izan ziren.•Arazoak antolakuntzan handiak izan ziren.
•Nafarroatik zetozen indar eskuindarrak.
•Nafarroatik zetozen indar eskuindarrak.
•Irun (irailaren 5ean erorita) helburu nagusia zen Frantziarekiko muga ixteko.
• Donostiara abiatu ziren tropa nazionalak. Istiluak hiria defendatzeko eraz
abertzaleen eta anarkisten arteanm (“EAJren pasibitatea”). Hiritik ihes egin zuen
populazioak.
•Debako harana ere altxatutakoek lortu zuten. Helmuga Eibar inguruan kokatu zen
Gerra Zibila (1936-1939) Altxamenduak eragindako gobernu errepublikarraren krisia
•Gobernu aldaketa ugari Madrilen:
•Santiago Casares Quirogak dimititu zuen altxamenduaren lehenengo orduetan.
•Diego Martínez Barriok 2 eguneko agintea osatu zuen baina utzi zuen altxamendua
geldiarazteko ahalmen ezagatik eta herritarrei armak banatzeko ezetzagatik.
•José Giral (Izquierda Republicana) izan zen hurrengo gobernuburua baina ezin izan
zuen matxinaturikoen hedapena geldiarazi .
•1936ko irailean, Fco Largo Caballerori (PSOE) eman zion Azañak Gobernua osatzeko
agindua (1936ko iraila-1937ko maiatza). Hau egoera zuzentzen saiatu zen etaagindua (1936ko iraila-1937ko maiatza). Hau egoera zuzentzen saiatu zen eta
horretarako alderdi ezberdinek osaturiko gobernu sendoa bultzatu zuen:
•PSOE eta PCE, alderdi errepublikarrak, euskal abertzaleak (Irujo), nazionalista
kataluniarrak eta LAU MINISTRO ANARKISTA. (Juan Peiró, Juan Garcia Oliver,
Juan López Sanchez eta Federica Montseny)
Federica
Montseny
Gerra Zibila (1936-1939) Largo Caballeroren gobernua
• Largo Caballerok errepublikarrei etengabe
leporaturiko antiklerikalismoak nazioarte
mailan min handia egiten ziela bazekien
(altxamendua legitimizatzeko Francoren
argudio nagusia Elizaren aldeko defentsa
izan zen beti).
•Atzerriko potentzien aldeko jarrera lortzeko
eta matxinaturiko militarren argudioa
desegiteko, gobernu espainiar hartan EAJ
Francisco Largo Caballero
alderdiaren parte hartze zuzena ezinbesteko
helburu bihurtu zen. EAJ alderdiaren pisu
katolikoak garrantzi handia zuen.
• Bestalde, iparraldeko frontearen
defentsan jeltzaleen konpromezua ere
derrigorrezkoa zen.
•Agirrek abertzaleen laguntza politikoa
baldintzatu zuen :
EUSKAL ESTATUTUAREN ONARPENA
Gerra Zibila (1936-1939) Euskal Autonomi Estatutuaren onarpena
• Euskal Autonomi Estatutua1936ko urriaren 1ean onartu zen.
•Espainiako Parlamentuaneraturiko batzorde baten arduraizan zen euskal estatutua idaztea.
•Batzordean Indalecio Prieto(PSOE) eta José Antonio Agirre
BIZKAIAGIPUZKOA
ARABA
(PSOE) eta José Antonio Agirre(EAJ) egon ziren.
•Oinarria 1933ko testu ezkertiarraizan zen.
•Oso testu laburra eta zehaztugabea izan zen gerrakbaldintzaturik.
•Nafarroa kanpoan geratu zen.
Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko baldintzek irauten
duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak aginduko du Estatutu
Gerra Zibila (1936-1939)
1. art. Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak
eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute espainiar estatuaren barruan eta
“Euskal Herria” izena hartu du. Bere lurraldea aipatutako probintziek gaur egun
osatzen dutena izango da eta horiek, aldi berean, modu autonomoan gobernatuko
dira (…). Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da (…).
Euskal Autonomi Estatutua
Euskal Autonomi Estatutuaren onarpena
duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak aginduko du Estatutu
honetan xedatutako eskumen guztiekin. Behin-behineko Gobernu horretako
lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi egunen barruan izendatuko
dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren botoa askatasunez eman dezaketen
herriak aukeratutako zinegotziek (…).
Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore zibilak
egiaztatuko du (…). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko Gobernuko
kideak izendatuko ditu eta horiek ez dira bost baino gutxiago izango (...)
Gerra Zibila (1936-1939) Eusko Jaurlaritzaren jaiotza
•Euskal estatutua onartu bezain laster, urriaren
hasieran eta Gernikan bilduta, aske zeuden
udalerrietako ordezkariek (gehienak bizkaitarrak)
José Antonio Agirre (EAJ-PNV) lehendakari hautatu
zuten estatutuak zehaztu zuen prozedura betez.
•Lehen Eusko Jaurlaritzan, EAJ-ko sailburuez gain,
Fronte Popularrekoak ere egon ziren: abertzaleak,
sozialistak, komunistak eta errepublikarrak batera
aritu ziren.aritu ziren.
Gerra Zibila (1936-1939) Eusko Jaurlaritzaren jaiotza
Gerra Zibila (1936-1939) Eusko Jaurlaritzaren jaiotza
•Eusko Jaurlaritzapean geraturiko lurrak:
•Gipuzkoak mendebaldea (Eibar)
•Bizkaia
•Arabako iparraldea
•Estatutuak zehazten zuena baino ahalmen gehiago
eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak gerra-egoera zela-eta.
•Buruturiko lanak:•Buruturiko lanak:
•“Ertzaña” sortu zen ordena publikoaz arduratzeko
•Euskal barruti judizialaren sorkuntza
•Euskadiko Bankua
•Euskal Unibertsitatea
•Eguna izeneko lehendabiziko egunkaria euskaraz
•Euskal armada (Euzko Gudarozteak) sortzea.
Gerra Zibila (1936-1939) Eusko Jaurlaritzaren jaiotza
Gerra Zibila (1936-1939) Eusko Jaurlaritzaren jaiotza
•GERRARAKO PREST
•Herritarren hornikuntza bermatzea.
•Euskal Armada edo Euzko Gudaroztea eratzea. Soldaduak
ideologiaren arabera banatu ziren. Horrela, 70 bataloi eratu ziren
(abertzaleak, sozialistak, komunistak eta anarkistak).
•Araba erasotzea (1936ko azaroaren 30ean hasi zen). Legutianotik
Gasteizeraino heldu eta eskuratu ondoren, Mirandaraino iristea zen Gasteizeraino heldu eta eskuratu ondoren, Mirandaraino iristea zen
helburua. Erasoa ezerezean geratu zen amaieran.
•Porrot horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren mende zegoen
lurraldea defendatzera mugatuko zen.
•Burdinezko Hesia/Gerrikoa eraiki zen Bilbo eta bere industria-
ingurua babesteko eta erresistentzia sendotzeko.
Gerra Zibila (1936-1939) “Bilboko Burdinezko Gerrikoa”
•Defentsa sistema/lerroa zen, gotorleku bat. Eraikuntza lubaki ugarik,
alanbradek, metrailadoreen guneek, tunelek eta abarrek osatzen zuten. Bilbotik
15 bat kilometrora zegoen, eta 100 kilometroko diametroa zuen.
Gerra Zibila (1936-1939)
•Condor Legioko hegazkin alemaniarrek euskal
herri batzuk bonbardeatu zituzten udaberrian.
• Otxandio, Durango, Gernika,…
•Ez ziren gune estrategikoak/militarrak
•Helburu zibilak, moralaren suntsiketa
•Hondamen maila oso handia. Nazioarteko
kritika handiak.
1937ko martxoa-urria.
Iparraldeko Frontearen kontrako eraso nazionala
•Ekialdetik mendebalderako norabidea.
1937ko urria
•Udan, Errepublikarren erasoaldiak Brunete eta Belchiten
iparra libratzeko. Alferrik.
Gerra Zibila (1936-1939) GERNIKA (1937ko apirila)
Gerra Zibila (1936-1939) “Bilboko Burdinezko Gerrikoa”
Burdinezko Gerrikoa:
•Espainiako Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzaren aginduz Bilbo inguruan eraikitako
gotorleku-sistema.
•Plentzian hasi eta Bilbo inguratuz Muskizko San Julian ingururaino iristen zen: Bilbotik 20
bat kilometrora zegoen.
•Lubaki, alanbrada, metrailadore, behatoki eta bidexkaz osatuta zegoen.
•Bilboren defentsaren oinarria izan nahi zuen; baina, Francoren aldeko indarrek erraz
hautsi zuten Alejandro Goikoetxearen laguntzaz. Hark Bilboko gerrikoa eta gotorlekuaren
obrak zuzendu zituen euskaldunentzat baina 1937an, frankisten bandora aldatu zen. Berak
emandako informazio eta planoei esker frankistek, Soltxaga jeneral frankista buru zutela,
Bilbo hartu ahal izan zuten 1937ko ekainean.
•Egun batzuk lehenago hegazkin istripu batean sorturiko Molaren heriotzak ez zuen
nazionalen hedapena eten.
.
Gerra Zibila (1936-1939) “Bilboko Burdinezko Gerrikoa”
.
Gerra Zibila (1936-1939)
Bilbo nazionalen esku gelditu zenean, José Antonio Agirre eta Eusko
Jaurlaritzak etengabeko leku aldaketa izan zuten (Santander, Valentzia,
Bartzelona). Gerra bukatutakoan, erbesterako bidea hartu zuten eusko
sailburuek.
Bizkaiaren erorketa
Francok Bilbo erori bezain pronto (1937-06-23), Bizkaia eta Gipuzkoako
Kontzertu Ekonomikoak baliogabetu zituen gerraren aitzakia erabilita.
Arabakoak, ordea, onartu zituen
BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN KONTZERTU EKONOMIKOAK
EZEZTATZEKO LEGE-DEKRETUA. (1937-06-23)
Euskal herriko probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema itunduak pribilegio
nabarmena du erregimen arruntari lotutako gainerako lurralde nazionalarekiko, (…).
Kontzertua mesedegarri izan zuten askok ahaztu egin zuten botere publikoak eman zien zarrastelkeria
eta, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu zituzten uztailaren 17an abiarazitako Mugimendu
Nazionalaren aurka eta traizioz erantzun zioten salbuespenezko eskuzabaltasunari (...).
Gogoeta beraien arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen sistemak jarraitu egin
Gerra Zibila (1936-1939)
Gogoeta beraien arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen sistemak jarraitu egin
behar du (…)
(..) honako hau XEDATZEN DUT:
Lehen artikulua. Datorren uztailaren batetik aurrera, estatuko kontribuzio, errenta eta zerga arrunt
eta berezi guztien kudeaketa eta bilketa Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan egingo da, indarrean
dagoen erregimen erkidearen arabera (…). Beraz, indargabetuta geratuko da lehen adierazitako
datatik aurrera ekonomia arloan Aldundiekin itundutako eta gaur egun indarrean zegoen erregimena.
Gerra Zibila (1936-1939)
Santoñako hitzarmena 1937ko abuztuaren 24an Espainiako Gerra Zibilaren iparraldeko
frontearen galeran Guriezon, Santoñatik gertu, Euzko Alderdi Jeltzaleko eta Corpo Truppe
Volontarieko buruzagiek sinatutako bake-hitzarmena izan zen.
EAJko agintariek hitzarmena izenpetu zuten, Valentzian zegoen gobernu errepublikarrak
jakin barik. Hitzarmenaren arabera, Eusko Gudarosteak errenditu eta Corpo Truppe
Volontarie batailoiari armak eman behar zizkion. Italiarrek, trukean, gudariei bizitza
errespetatu behar zieten, Italiako armadaren menpean gerra-preso izanik. Politikariak,
funtzionarioak eta gura zuten ofizialak, berriz, itsasoz atera zitezkeen.
Santoñako Ituna
funtzionarioak eta gura zuten ofizialak, berriz, itsasoz atera zitezkeen.
Hitzarmena ez zen bete: Alde batetik, itsasontziak beranduegi ailegatu ziren hirira, eta
bestetik frankisten Agintari Gorenak indarra kendu zien italiarrei. Gudariak berehala El
Dueso presondegian sartu zituzten. Azaro inguruan, Gudarosteko 11.000 gudari gelditu
ziren aske, 5.400 lan-batailoietan, 5.600 preso eta 510 heriotz-zigorrera kondenatuak.
Santoñako hitzarmenaren arrazoiak ez dira erabat ezagutzen:
•Bizkaia galdu ondoren, eusko gudariak errenditu ziren. Errepublikarrek kritika
gogorrak egin zituzten borroka bertan behera utzi eta iparraren aldeko defentsan ez
jarraitzeagatik. Gehienen iritziz, Eusko Gudarosteak ez zuen beharrik ikusten euskal
lurraldeetatik kanpo borrokan jarraitzeko.
Eusko Jaurlaritzako agintari batzuek esan zuten Espainiako Gobernuak ez ziela
hegazkinik bidali Bilbo defendatzeko. Espainiarrek, berriz, Indalecio Prietok (orduko
Gerra Zibila (1936-1939) Santoñako Ituna
Defentsa Ministro) hiria defenditzeko nahibeste baliabide eman zizkiela erantzun
zuten. José Luis de la Granjaren ustetan, Prietok lantegiok frankisten esku egon ez
zitezen Ezkerraldeko industriak leherrarazteko agindua eman zuenean, agindua ez
zen EAJko milizianoen gustukoa izan, eta orduan hasi omen ziren bien arteko
tirabirak. Azkenean, bizkaitar industrialdeak ez ziren kaltetuak izan. Agirrek ez omen
zuen agindu errepublikarra bete.
•Agintariek ez ezik, milizianoek ere arazoak izan zituzten haien artean. Jeltzaleak
kontserbadore eta katolikoak ziren; errepublikarrak, aldiz, ezkerreko sozialistak,
komunistak edo anarkistak. Nahiz eta brigada mistoak sortzeko agindua izan, ez zen
hartu-eman handirik egon alderdi desberdinen artean.
Gerra Zibila (1936-1939)
•Bizkaiko erresistentzia gaindituta, mendebalderantz abiatu ziren nazionalak.
•Mola jenerala hegazkin istripu batean hil zen ekainaren hasieran.
•Santander oso erraz hartu zuten nazionalek.
•Asturiasek, geografi malkartsuaz baliatuz eta ezkertiar alderdien indarrei esker, defentsa
handia sortu zuen. Gijón izan zen erortzeko azken hiria.
•Konkista amaitu arren, gizon armatuen taldetxoek mendi inguruetan jarraitu zuten
erregimen garailearen kontrako ekintza militarrak burutzen (makiak).
•Handik aurrera, Asturiasko meatzak frankisten esku gelditu ziren.
Iparraren erorketa
•Errepublikarrek Brunete eta Belchiten buruturiko erasoaldiek ez zuten iparraldetik
tropak urruntzeko balio izan.
Iparraldeko Frontea desagertu egin zen
top related