gaztelu sorgindua
Post on 26-Mar-2016
242 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Bazen behin herri txiki bat. Herriko
mendian gaztelu zahar bat zegoen, jendea
ikustera joaten zen. Gaztelua oso zaharra zen,
harrizkoa, marroi iluna eta erdi hondatuta
zegoen. Gazteluaren inguruan tximistak eta
trumoi piloa izaten ziren.
Herria txikia eta pobrea izan arren jendea
oso alaia eta baketsua zen. Hantxe jendea
elkar ezagutzen ziren: Pablo okina, Tomi
zapataria …
Herriko plaza herriaren erdian zegoen. Oso
zaharra zen, argitsua eta handia, harritsua
eta etxez inguraturik.
Gaztetxo batzuk gaztelura joan ziren
jolastera gauez, linternarekin eraikin
zaharra ikertzera joan ziren. Gazteluan
zaratak entzun zituzten eta beldurturik alde
egin zuten. Gaztetxoek herritarrei esan
zieten gaztelua sorginduta zegoela. Herritarrek
ez zuten sinestu eta ikustera joan ziren
arrapaladan. Sartzerakoan mamu baten
aurpegia ikusi zuten eta beldurturik alde egin
zuten.
Herritarrak ez ziren gehiago joan gaztelura
eta barkamena eskatu zieten gaztetxoei.
Gaztetxoek barkatu zieten eta gaztelutik oihu
beldurgarri bat entzun zen eta herritarrak
ikaratu ziren.
Herritarrek gaztelua iztea erabaki zuten eta
hortik aurrera urtero Halloweenen egunean
oihu beldurgarriak entzuten dira eta gaueko
hamabietan zonbiak irtetzen direla diote.
Uuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!!!
top related