euskaraz azkena
Post on 16-Mar-2016
246 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
11-12 IKASTURTEA
BUKATU DA ETA
ZER MODUZ JOAN
ZAIGUN JAKIN
NAHIKO DUZUE...
Kaixo familia!
Oraingo honetan, euskara batzordeak bideratutako ekintzen laburpena
eskaini nahi dizuet, zuen gustukoa izatea espero dut!!
MANTTO (euskara batzordearen izenean)
IRAKASLEEN BATZORDEA (ikasketa burua, euskara teknikaria eta ziklo
bakoitzeko ordezkaria) astero bildu da.
IKASLEEN BATZORDEA (1. mailatik 6.era, gela bakoitzeko 2) 6 aldiz bildu
da. Maila bereko ordezkariak, gehiagotan.
BEGIRALEEN BATZORDEA (Haur Hezkuntzako 3 ordezkari eta Lehen
Hezkuntzako 4) 5 aldiz bildu da euskara teknikariarekin.
GURASOEN BATZORDEA(4 ama) 3 aldiz bildu da, irakasleen
batzordekoekin
-Begiraleena da azken ikasturteotan partaidetza aldetik
gehien hazi den batzordea-
KARAOKEAK
JOLASAK
ABENDUAREN
3AN
IRRATSAIOA
NIRE URTEAK!
Eta leloak, marrazkiak,
hamaiketako goxoa,
emanaldiak geletan eta
gimnasioan, “7 jauzi”
dantza patioan,
Galtzaundik antolatutako
ekimenean beste
ikastetxeetakoekin
Tolosan, eta hori dena…
euskararen eguna
EGUNERO dela ozenki
aldarrikatuz!
AUPA GURE
HIZKUNTZA!
Beste batzordekoekin elkarlanean: IZA
1. eta 2. mailako geletako sarreran
Tolosaldeko pertsona ezagunak:
Kike Amonarriz, Txan magoa,
Ainhoa Arteta, Edurne Pasaban,
Iker Galartza, Xabi Alonso.
-IZASKUNERA-
Beste batzordeetakoekin batera:
IZASKUNera, TOLOSAra (jolasak eta
gaztainak, ABALTZISKETA eta AUZA
GAZTELUra. Oso arrakastatsuak.
Datorren ikasturtean, gehiago.
AUPA TOLOSALDEA!!
-LARRAITZEN-
HHKO GURASO ETA BEGIRALEENTZAKO IKASTAROA,
PRAKTIKOA ETA DIBERTIGARRIA.
3 IKASTURTEZ BEHIN ANTOLATUKO DA.
6. MAILAKO
IKASLEAK, 1.
ETA 2.
MAILAKOEI
EUSKAL
JOLASAK
IRAKASTEN
Gabonetan, Olentzeroaren
bisita izan genuen.
Sta. Ageda inguruan, 2.
ziklokoek, 1. ziklokoei eta
Haur Hezkuntzakoei
koplak kantatu zizkieten.
3. ziklokoek, berriz,
tradizio honi buruzko
irratsaio bat entzun eta
lehiaketa batean parte
hartu zuten.
4., 5. eta 6. mailako ikasleen albistegia, hilean behin.
Albistegi bakoitzean: 9 esatari, 2 teknikari (haiek
aukeratutako euskal musika) eta eguerdiko bertsolaritza
tailerreko partaideak, irratsaioari hasiera emanez.
SAIO BEREZIAK:
euskararen eguna, Sta.
Ageda, nazioarteko
migratzaileen eguna,
ingurumen eguna.
Hamabostean behin Bixente Gorostidi bertsolaria 4., 5. eta 6.
mailakoekin.
Egindako bertsoekin maiatzean ikasleen emanaldia Leidorren.
3. zikloko 13 ikasle eguerdiko bertso eskolan.
Hiruhileko
bakoitzean
bat,euskararen
erabilera
saritzeko.
Noizbehinka,
oparitxoak ere!
6. mailako ikasleak: Manttoren laguntzaileak
gisa Haur Hezkuntzan.
4. MAILA:
YOLANDA ARRIETA, idazketa eta irudimena lantzeko beste bide bat…
2. MAILA:
KATIXA
AGIRRE
idazlearekin
solasean
EUSKARA BATZORDEKO PARTAIDEAK KAZETARI
lanetan, LITERATUR ASTEKO partaideei elkarrizketak
eginez
6. MAILA: BEÑAT GAZTELUMENDIrekin bertsotan
UXOLA SARIAK: ZORIONAK IRATI CALVO ETA
JANIRE TELLERIA!!
IURRE BERTSO PAPER
LEHIAKETA: ZORIONAK OLAIA JAUREGI,
AITOR VITORIA, AMAIA IMAZ
ETA ALAIA UGALDE!!
EGUERDIAN ARITU DIRA
EMANALDIAK ESKOLAN
ETA LEGORRETAKO ZINE
ARETOAN
Aitzol euskaltegiarekin egindako elkarlanaren ondorioz, zenbait guraso
bere euskara hobetzera joaten aritu dira eta jarraitzeko prest daude
(argazkian, beste ikastetxekoekin batera). Oso ondo pasa dute, eta
aurrera pausuak eman dituzte.
Zuetako gehiago ere animatzea nahi dugu. Euskaltegia irekita dago
zuen beharretara: goizez, arratsaldez, ezertxo ere ez badakizue,
zerbait badakizue edo dakizuena hobetu nahi baduzue… ondo pentsatu
ezazue, eta animatu, irailean informazio gehiago eta matrikulatzeko
orriak bidaliko dizkizuegu. Gainera, zerbait jakin baina praktikatu
behar duzuenontzat, MINTZALAGUNA izan daiteke aukera polita.
BERRIPAPER HONETAN IKUSI DUZUN BEZALA, GURE HIZKUNTZA ETA
GURE KULTURA ASKO INPORTA ZAIGU. HORREGATIK, ZUEK ERE AHAL
DUZUENA EGITERA ANIMATU NAHI ZAITUZTEGU. SEME-ALABEK
ASKO ESKERTUKO DIZUETE!
NIK BUKATU DUT... EUSKARA
BATZORDEKO IKASLEAK AURKEZTU NAHI
DIZKIZUET, ILUSIOZ ARITU DIRA. DENEN
PARTETIK, DATORREN IKASTURTERA ARTE!
top related