eubakteria, protoktista eta fungi erreinuak

Post on 29-Jul-2015

427 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

EUBAKTERIA edo MONERA ERREINUA

• Izaki bizidun mota ugari hartzen ditu.

• Zelulabakar prokariotoak dira.

• Adierazgarrienak bakterioak eta zianobakterioak dira.

BAKTERIOENBAKTERIOEN FORMAK FORMAK

ELKARTZEKO MODUAKELKARTZEKO MODUAK

ZIANOBAKTERIOAKZIANOBAKTERIOAKEspezie gutxi ageri dira banako islolatu gisa, gehienek Espezie gutxi ageri dira banako islolatu gisa, gehienek

harizpi formako koloniak eratzen dituzteharizpi formako koloniak eratzen dituzte

BAKTERIOEN UGALKETABAKTERIOEN UGALKETABakterioak, bizi-baldintzarik onenetan daudenean, Bakterioak, bizi-baldintzarik onenetan daudenean,

izugarri bizkor zatitzen dira.izugarri bizkor zatitzen dira.

Escherichia coli bakterioa

BAKTERIOEN NUTRIZIOA ETA BIZI-BAKTERIOEN NUTRIZIOA ETA BIZI-BALDINTZAKBALDINTZAK

Bakterioak mota guztietako inguruneetan bizi dira Bakterioak mota guztietako inguruneetan bizi dira baita bizia ia ezinezkoa den tokietan ere.baita bizia ia ezinezkoa den tokietan ere.

Bakterio ugari HETEROTROFOAK dira. Honako hauek bereizten dira:

• Bakterio saprofitoak materia organikoaren gainean bizi dira, deskonposatzaileak dira.

• Bakterio sinbiotikoak beste izaki bizidun batzuekin elkarturik bizi dira, elkarri mesede egiten diotela.

• Bakterio parasitoak beste izaki bizidun batzuengan bizi dira.

Beste bakterio batzuk AUTOTROFOAK dira, beraz, ekosistemen ekoizle dira.

• Bakterio fotosintetikoak eguzki-argitik hartzen dute energia.

• Bakterio kimiosintetikoak, berriz, erreakzio kimikoetatik.

ZIANOBAKTERIOEN NUTRIZIOA ZIANOBAKTERIOEN NUTRIZIOA ETA BIZI-BALDINTZAKETA BIZI-BALDINTZAK

• Zianobakterioak ura den tokietan bizi dira.

• Autotrofoak dira eta, beraz, ekosistemen ekoizle.

• Fotosintetikoak dira guztiak, eta beraiek askatu zuten O2 lehen aldiz, fotosintesia egitean.

• Atmosferan O2 agertzeak aldaketa handia ekarri zion biosferari.

GIZAKIAK NOLA ERABILTZENGIZAKIAK NOLA ERABILTZEN DITUEN BAKTERIOAKDITUEN BAKTERIOAK

ELIKADURA: jogurta, gazta, ozpina… ekoizteko.

OSASUNGINTZA: hormonak, antibiotikoak… ekoizteko.

MEATZARITZA: kobrea eta uranioa erauzteko.

INGURUMENA: hondakin-urak arazteko, marea beltzak garbitzeko, lurzorua eta ura deskontaminatzeko.

PROTOKTISTA ERREINUA

• Izaki eukariotorik bakunenak dira protistoak.

• Adierazgarrienak protozooak eta algak dira.

PROTOZOOAK

•Protozooak izaki eukarioto zelulabakar heterotrofoak dira.

• Bizimodu askekoak dira gehienak, eta ur gezatako eta itsas uretako planktonaren osagai dira.

• Protozoo batzuk parasitoak dira, eta eritasunak eragiten dituzte.

• Batzuk mugikorrak dira (zilioak, flageloak, pseudopodoak…), besteak geldiak.

Ameba

Euplotes

Trypanosoma rhodesiensePlamodium falciparum

ALGAK

• Alga guztiak uretako izaki autotrofo fotosintetikoak dira, eta, beraz, ekosistemen ekoizle.

• Alga batzuk zelulabakarrak dira, eta fitoplanktonaren parte.

• Beste batzuk, zelula anitzekoak dira, baina antolamendu bakunekoak, ez baitute ehun, organo eta aparatu-mailako egiturarik.

• Pigmentuen arabera, berdeak, arreak eta gorriak izan daitezke.

Codium

tomentosumSpirogyra

Navicula

Itsas ertzeko alga espezie batzuk

FUNGI edo ONDDOEN

ERREINUA

• Onddoek izaki bizidunen talde heterogeneoa osatzen dute.

• Batzuk mikroskopikoak (zelula-bakarrak edo harikarak) dira, eta besteak, makroskopikoak (zelula anitzekoak).

• Eukariotoak eta heterotrofoak dira guztiak, eta materia organikoaren gainean bizi dira.

• Materia organikoa gorputzaren kanpoan digeritu, eta ondoren, xurgatu egiten dute.

ONDDOEN BIZI-BALDINTZAK

• Onddo gehienak saprofitoak dira.

• Materia organikoa deskonposatu eta materia ez-organiko bihurtzen laguntzen dute. Horregatik ekosistemen deskonposatzaileak dira, bakterio espezie batzuekin batera.

• Badira parasitoak diren onddoak, eta gaitzak sortzen dituzte.

• Batzuek sinbiosi-harremana dute; adibidez, likenak.

GIZAKIAK NOLA ERABILTZENGIZAKIAK NOLA ERABILTZEN DITUEN ONDDOAKDITUEN ONDDOAK

Onddo batzuk elikagaigintzan erabiltzen dira; adibidez, legamiak

Botiken industrian ere erabiltzen dituzte

Saccharomyces cerevisiae Penicillium notatum

Garagar-legamia lizuna

top related