esnetik triptikoa
Post on 09-Mar-2016
221 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Esnekien ekoizpena etakontsumoaren bidez,eta zure ezinbesteko
parte hartzearekin.
infoesnetik@gmail.com
687582210
Zergatik parte hartu proiektu honetan?- Nekazaritza enplegua sortu nahi dugulako, kalitatezkoa eta egonkorra.
- Bizkaiko esne ekoizleek euren lanagatik ordain proportzionatua jasotzea eta euren bizi kalitatea hobetzea posible egiten dugulako.
- Aktibitatera gazte gehiago biltzeko oinarriak finkatzen ditugulako, horrela belaunaldien arteko jarraipena bultzatuz.
- Natura errespetatzen duen ekoizpen iraunkorra bultzatzen dugulako.
- Nekazaritza kultura eta euskal nekazaritza ohiturak mantentzearen alde ari garelako.
- Ekoizle eta kontsumitzaileen artean erlazio zuzenak eta solidarioak bultzatzen ditugulako, jaten dugun horri konfidantza emanez.
- Kondizio bidegabeetan eta distantzia luzeetan oinarritutako kontsumoaren inpaktu negatiboak gutxitzen ditugulako.
- Produktu osasuntsuak, transgnikorik gabeak, nutritiboak eta kulturalki egokiak kontsumitzeko eskubidea dugulako.
- Prezio justu eta eskuragarria ordaindu dezakegulako modu sostengarrian ekoiztutako kalitate handiko produktuengatik.
- Eraiki nahi dugun nekazaritza ereduaren oinarria logika izatea nahi dugulako.
Zelan egin naiteke bazkide?ESNETIKen parte hartzera animatzen bazara, baibakarka zein taldeka, talde promotorearekin harre-manetan jarri zaitezke. Telefonoz edo zuzenean, nahiduzun guztiaz informatuko zaitugu.
infoesnetik@gmail.com
687582210
ESNETIK-etik erlazio zuzena lortu nahi dugu esnekien ekoizle eta
kontsumitzaileen arten, herri mailako eta konfidantzazko erlazioa,
etikan oinarrituko dena eta prozesu guztiak transparentziaz gauzatuko
dituena. Beste herrialde batzuetako esperientzia arrakastatsuak kon-
tuan izanda, esnekiak eskoizteko eta kontsumitzeko irabazi asmorik
gabeko kooperatiba sortu dugu. ESNETIK EHNE-Bizkaiak bultzatu-
tako proiektua da, Elikadura Burujabetzaren printzipioetan oinarrituz.
Bere helburua elikagai osasuntsuak ekoiztea da, kalitatezkoak eta
natura errespetatuz. Horretaz gain, baserritarren lanaren duintasuna
areagotu nahi du, merkaturatzeko bideak laburtu eta Euskal Herriko
nekazaritzaren kultura zein ohiturak bultzatu. Proiektu honetan
bazkide gisa parte hartuko duten pertsonen bila gabiltza, elikagaien
ekoizpena eta kontsumoaren artean erlazio zuzena mantentzeko kon-
promisoarekin eta gure lurraldean Elikadura Burujabetza eraikiz. Era
berean, esnekiak jasotzeko aukera ematen dugu, modu erosoan, prezio
egokietan eta etekin ekonomikoa lortzeko asmo barik.
Elikadura burujabetzaeraikitzeko proposamen bat
ETIKAGARDENTASUNAKONFIDANTZAETICATRANSPARENCIACONFIANZA
LANDATIK ETxERA
KONTSUmO-KOOPERATIbA
OROZKO (bIZKAIA)
Produktua Unitateko
Saneurria gazten-
degiak, hurbileko
taldeetan eta
Abadiñon
Urrunagorako
salneurria
(Bilbo Handia)
Ez-bazkideentzako
salneurria
(salmenta zuzena)
Eskuragarritasuna
Ardi gazta ondua 1 kg 14 14,50 16-17 Urte osoan zehar
Ardi gazta ondua 1/2 kg 7 7,25 8,00-5,50 Urte osoan zehar
Ardi gazta ondua 1/4 kg 4,50 4,50 5,00-5,50 Urte osoan zehar
Ardi/behi gazta
ondu nahastua1 kg 12,00 12,50 14-15
Uztailaren 10etik
aurrera
Ardi/behi gazta
ondu nahastua1/2 kg 6,00 6,25 7,00-7,50
Uztailaren 10etik
aurrera
Ardi/behi gazta
ondu nahastua1/4 kg 4,00 4,00 4,50-5,00
Uztailaren 10etik
aurrera
Ardi jogurta 420 gr 2,20 2,20 2,40Abuztuaren 15a
arte
Behi jogurta 420 gr 1,70 1,70 1,90 Urte osoan zehar
Behi jogurta 660 gr 2,30 2,30 2,50 Urte osoan zehar
Behi gazta freskoa 500 gr 3,50 3,50 3,90 Urte osoan zehar
Gazta arraspatua 150 gr 2,50 2,60 2,90 Urte osoan zehar
Igurzteko ardi gazta 125 gr 2,00 2,00 3,00 Urte osoan zehar
Zer ari da gertatzen?Egun indarrean den nekazaritza ereduak
elikagaiak eta bere baitako giza-aktibitate
guztiak merkantzia bihurtzeko obsesioa du.
Horrenbestekoa da obsesio hori, bizitza bera
ere finantzen eta ekonomiaren menpe
daudela. Guztia “saldu-erosi” eskemara mu-
gatzen da. Merkatu globalak inposaturiko es-
tandarren araberako salerosketa horiek
merkatu lokalen oinarri kulturalak
suntsitzem dituzte: herrien jakintzak,
elikadura burujabetza eta autosufizientzia.
Diru gose asekaitza duten enpresa
transnazional handiek ekoiztutako produktu
anonimoetaz ari gara, urrutiko pertsona
anonimoek baldintza negargarrietan ekoiz-
tutakoak. Dimentsio bakarreko eredua da,
energía barra-barra xahutzen duena, gar-
raioan onarritua, naturaren mugei muzin
eginez pertsonen eskubideak une oro
hausten dituena.
Gaur egun, esne ekoizpena desagertzeko
zorian dago Euskal Herrian. Esne industriak
inposaturiko prezio bajuak, industriek eurek
inposatutako ekoizpen eredu garesti eta
sostengaezinak, eta lurrarekin zein beste er-
rekurtso batzuekin egiten den espekulazioak
eragin dute egoera hau. Baserritarren bataz
besteko adina handitzen ari da, gazteek lan-
bide honetan hasteko zailtasun zenbaezinak
topatzen dituzten bitartean. Egoera honetan,
ez dira bakarrik ehunka lanpostu galtzen,
gure nekazaritza kulturaren aberastasuna eta
ohituren jarraipena bera arriskuan dago.
Kontsumitzaileok ere galtzaile gara eredu
honetan. Sistemak inposatzen digu zer jan
eta non erosi janari hori. Jarrera pasiboan
kokatzen gaitu, ezin dugu ziurtatu jaten
duguna osasuntsua den ala ez, nahikoa kali-
tate duen ala ez, ekoizteko erabili diren ere-
duek ingurumena errespetatzen duten ala ez.
Beste alternatiba batzuen bila hasten gare-
nean ikusten dugu elikagaien industriak
prest duela eskaintza zabala, produktu “kali-
tatedun” eta “ekologikoak”. Produktu hauek
distantzia luzeak egiten dituzte, esnahiez
hustuak daude eta baliabide ekonomiko al-
tuak dituzten familiei daude zuzenduta. Alb-
oratu egiten dituzte funtsezkoak diren
hainbat gai: jendarte osoarentzako elikadura
osasuntsua, ekoizten duten pertsonen duin-
tasuna, parte hartze sozialaren garrantzia edo
gure inguruko kulturaren mantentzea.
Zer proposatzen dugu?Beste eredu bat nahi dugu lurra lantzeko, ganadua zaintzeko, elikagaiak
ekoiztu eta ondoren familiei entregatzeko. Pertsonei eta inguruari
egokitutako eredua nahi dugu, konfidantzan eta elkar ezagutza oinarri
direla. Elikadurarekiko erlazioa bestelako eredu batean oinarritu gura
dugu: lokalaren defensa, gertutasuna, izaera kooperatiboa, landagun-
earen eta hirigunearen arteko lotura dira oinarri horiek. Horren
arabera lor daiteke ekoizpen duin eta agroekologikoa, horren arabera
sortu daitezke elikagaiak banatzeko sare alternatiboak, eta baita
kontsumitzaileak kalitatezko elikagai osasuntsuz asetu eta natura er-
respetatu. Eta guztia prezio eskuragarrietan egin daiteke. Gure lanak
hiru ezaugarri nagusi izango ditu: konfidantza, etika eta gardentasuna.
Zergatik ekoizteko eta kontsu-mitzekokooperatiba mixtoa?Gure ustez, beste elikadura eredu bat erakitzeko beharrezkoa da kolek-
tibo ezberdinak bilduko dituen aliantzak sortzea. Erlazio zuzen eta sol-
idarioak finkatu behar dira hiria eta landaguneen artean. Esnekiak
modu alternatiboan banatzeko modu berri bat sortzeak egingo du posi-
ble aipatu koletiboen parte hartzea erabakiak hartzeko garaian eta, on-
dorioz, gure azken helburuari erantzutea.
Lehen kanpainarako helburuakProiektuari jarraipena eman ahal izateko beharrezkoa da
hainbat helburu betetzea. Helburu horiek posible egiten
dute kooperatibak markaturiko etika, gardentasuna eta
konfidantza printzipioen arabera lan egitea. Era berean,
aktibitatea hurrengo kanpainetan egonkortzea bai-
mentzen dute helburuok.
1. Ekoiztu beharreko produktuak zehaztu, bazkide
kontsumitzaileen gustuen eta beharren arabera.
2. Transgenikorik gabeko esnearen ekoizpena ziurtatu
eta pausuak ematen hasi ekoizpena eredu
agroekologikora bideratzeko.
3. Elikadura Burujabetzarantz eginiko eboluzioa neur-
tuko duen sistema sortu eta martxan ipini,
ekoizpenetik hasi eta edozein pertsona interesatuk
egin dezaken kontsumora arte.
4. Komertzializazio sarea garatu, ahalik eta zuzenena eta
lokalena.
5. Kudeaketa eta erabakiak hartzeko eredu garden eta
parte hartzailea finkatu.
Kooperatiban parte hartzea
Hasierako helburuak garatu eta eredu alternatibo honi
jarraipena emateko finantziazioa ezinbestekoa da, baina
baita pertsonen eta erakunde konprometituen parte
hartzea. Horietako bakoitzak ESNETIKen izango duen
partaidetza harturiko konpromisoaren araberakoa izango
da. Partaidetza malgua izango da eginiko gomendio eta
aportazioen arabera, parte hartzen duen oinarri sozialak
izan behar baitu, gure ustez, aktibitateari forma emango
diona.
Kapital aportazio bakoitzak asanbladan botu bat izateko
eskubidea emango du eta osorik edo zatika entregatu ahal
izango da. Pertsona kontsumitzaileen aportazioaren ka-
suan, banakakoak edo taldekakoak izateko aukera egongo
da. 1.000€ pertsona edo talde kontsumitzaile bakoitzeko,
1.000€ erakunde kolaboratzaileentzat, eta 4.000€ baserri
bakoitzarentzat. Kolektibo bakoitzak kooperatiban izango
duen erabakia orekatua izango da, bere botuen arabera.
Konposizioa eta bazkideen konpromisoakKideen artean ardurak partekatzea da ekoizpenerako eta
kontsumorako kooperatiba mixtoaren oinarria, nahiz eta modu
ezberdinean izan:
Ekoizleak. Kalitate handiko esnea eskeiniko dute eta euren
ekoizpen ereduen errekonbertsio prozesua abiatuko dute,
eredu agroekologikoan ekoizteko, kanpaina honetatik
bertatik transgenikorik gabeko pentsua erabiltzeko kon-
promisoarekin. Artalde bakoitzeko abelburu muga bat ip-
iniko da.
Kontsumitzaileak. Kooperatibak ekoiztutako esnekiak maiz-
tasunez eskuratu ahal izango dituzte aurretiaz adostutako
guneetan. Ekoiztu beharreko elikagaien aukeraketan parte
hartuko dute eta baita banaketa zuzenerako sare baten gara-
penean ere.
Erakundeak eta kolaboratzen duten koletiboak. Izaera profe-
sionala edo soziala dutenak, irabazi asmorik gabeko apostu
sozial honekin konprometituak. Kooperatibari laguntza
teknikoa eman eta sozialki promozionatzeko konpromisoa
hartuko dute.
Aurreko prozesuan funtzioetan arituko den Kontseilu bat
egongo da, Kontseilu Errektorea izendatu bitartean. 5 kide
izango ditu Kontseilu Errektore honek, 2 ekoizleen kolektibotik,
2 kontsumo kolektibotik eta 1 erakunde kolaboratzaileetatik.
Lehen pausuak
EHNE-Bizkaia sindikatua iaz hasi zen pertsona ezberdinekin
kontaktuak izaten, ekoizleak, kontsumitzaileak eta Elikadura
Burujabetzaren defentsan konprometitutako erakundeekin al-
ternatiba bideragarri baten bila hasi zen. Horrela, irabazi as-
morik gabeko ekoizpen eta kontsumorako kooperatiba mixtoa
planteatu zen.
Orain arte, baserritarrei esnea prezio zuzenetan erostea er-
abaki da, gazta Orozkoko gaztategi baten egitea eta gaztategia
behar bezala konpentsatzea instalazioen erabileragatik eta
eginiko lanagatik. Elikagai horiek bazkideei edo interesa duten
pertsonen artean banatzea erabaki da. Soberakinak gidatzen
gaituzten printzipioekin bat egiten duten inguruko denda txiki-
etan saltzea erabaki da, beti ere kooperatibaren ardurapean.
top related