esku-hartze komunitarioko zerbitzua 2016ko …...ipuina bat edo beste izan da, eskolaren arabera....
Post on 30-Dec-2019
9 Views
Preview:
TRANSCRIPT
TXORIERRIKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
ESKU-HARTZE KOMUNITARIOKO ZERBITZUA
2016ko KUDEAKETA PLANAREN MEMORIA
AURKIBIDEA
1. AURKEZPENA 1
2. ZERBITZUAREN ZEREGINAK 2
2.1. KOORDINAZIOA:
ERAKUNDE PUBLIKOAK: 2
- Eusko Jaurlaritza 2
- Bizkaiko Foru Aldundia 2
MANKOMUNITATEKO ZERBITZUAK 2
UDALAK 2
HEZKUNTZA 3
ENPRESAK 3
ELKARTEAK 4
KOMUNIKABIDEEKIKO HARREMANA 4
2.2 BESTE BATZUK:
HEDAPENA 5
HERRITARRENTZAKO ARRETA 5
GIZARTE ONGIZATEA BATZORDEA 5
PRESTAKUNTZA 6
DIRU LAGUNTZAK
- EUSKO JAURLARITZA 6
BESTELAKOAK 6
3. PROGRAMAK
3.1 ESKOLA-ESPARRUA:
HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA (TXORIERRI BHI) 7
IPUIN KONTALARI PEDAGOGIKOA HAUR HEZKUNTZAN 9
ALKOHOLAREN ARRISKUARI BURUZKO PROGRAMA 11
HIESARI BURUZKO HITZALDIA INSTITUTUAN, DBHko 4. MAILA 13
POLIKONTSUMOA GAZTEEBGAN 14
SARE SOZIALEN ARRISKUEI BURUZKO TAILERRA HHIn 15
ANOREXIA, BULIMIA ETA ELIKADURA NAHASTEAK POLITEKNIKOAN 17
DROGEN ARRISKUEI BURUZKO PROGRAMA HLPPn 19
OSASUN ETA KONTSUMO TAILERRAK, LEHEN HEZKUNTZAKO 1., 2., 3., 4., 5. ETA 6. MAILETAN
21
SEXU-OSASUNARI BURUZKO HITZALDIAK 23
SARE SOZIALEN ARRISKUAK DBHko 3. ETA 4. MAILETAN 24
BULLYINGA ETA ZIBERBULLYINGA, LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILETAN 26
OSASUN- ETA KONTSUMO-TAILERRETAKO IBILALDI OSASUNGARRIA 28
TABAKOARI BURUZKO MAKETEN LEHIAKETA 29
ANOREXIA, BULIMIA ETA ELIKADURA NAHASTEAK TXORIERRI BHIn 31
3.2 FAMILIA-ESPARRUA:
GURASOENTZAKO IKASTAROA 33
ADIMEN EMOZIONALA TXORIERRI BHIko GURASOEN ELKARTEAREKIN 35
3.3 KOMUNITATE-ESPARRUA:
HIESAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA 37
OSASUNSAREA SONDIKA ETA TXORIERRI 39
ERRETZEARI UZTEKO IKASTAROA 42
OSASUN ASTEA 43
OSASUNKI PROIEKTUA 45
SARE SOZIALEN ERABILERA ARDURATSUA GAZTEGUNEETAN 49
LEHEN SOROSPENEN OINARRIZKO IKASTAROA 51
3.4 JAI- ETA AISIALDI-ESPARRUA:
TXORIERRIKO JAIETARAKO PREBENTZIO KANPAINA 53
AKOHOLAREN KONTROL PREBENTIBOAK 54
EUSKARAREN ALDEKO JAIA 55
LOKALEAN PROIEKTUA. LOKALETAN ETA KALEAN ESKU HARTZEA 57
4. DIRU LAGUNTZAK 59
1
1.- AURKEZPENA
Txorierriko Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzua
Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuaren xedea da herritarren osasuna bultzatzea eta
bizi-kalitatea zein gizarte-ongizatea areagotzea.
Horretarako, Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak Esku-hartzeko Plan Komunitarioa
aurkeztu du, herritarren artean osasuna bultzatzeko asmoz.
2
2.- ESKU-HARTZE KOMUNITARIOKO
ZERBITZUAREN ZEREGINAK
2.1. KOORDINAZIOA
ERAKUNDE PUBLIKOAK:
Eusko Jaurlaritza:
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak proposatutako udalaz
gaindiko programak abiaraztea.
Osasun-zerbitzuekin (Osakidetza, Lehen Mailako Arreta) batera egiteko
jarduera-programak proposatzea, ezartzea, jarraitzea eta ebaluatzea.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin batera
OsasunSarea abian jartzea eta sare hori Mankomunitatea osatzen duten udalerriekin
garatzea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin proiektu psikohezigarrien arlo
soziosanitarioa kudeatzea.
Aldizka bilerak egitea Euskal Autonomia Erkidego osoko prebentzioaren
arloko teknikariekin, elkarrekin jarduerak egiteko.
Bizkaiko Foru Aldundia:
Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritzak proposatutako programak
gauzatzen laguntzea, nagusien etxeetan erorketei aurrea hartzeko tailerretan.
- MANKOMUNITATEKO ZERBITZUAK:
Mankomunitateko hainbat arlorekin (euskara, berdintasuna, gazteria,
prestakuntza eta EGAZ Txorierri) koordinatuta lan egitea osasunaren sustapenaren eta
prebentzioaren arloko jarduerak planifikatzen.
- UDALAK:
Udaleko hainbat arlorekin (kultura, kirola, osasuna, Udaltzaingoa, etab.)
lankidetzan aritzea osasunaren sustapenaren eta prebentzioaren arloko jarduerak
planifikatzen.
3
Udalaren arloko ekintza zehatzak diseinatzea eta abian jartzea, gizarte-
ongizatearen edota kirolaren arloko zinegotziekin eta alkateekin batera.
Txorierriko gazteleku, ludoteka eta gazteguneekin koordinatzea,
proiektu komunak garatzeko
- HEZKUNTZA:
Prestakuntza-jarduerak kudeatzea, diseinatzea eta garatzea ikastetxe
publikoekin, pribatuekin eta itunpekoekin.
Ikastetxeei osasunerako hezkuntzarekin lotuta dauden eta eskuragarri
dauden baliabide guztiak helaraztea (jarduteko programak, material didaktikoa...).
Hezkuntza-komunitateko premiak detektatzea eta eskaerak jasotzea
arlo soziosanitarioari dagokionez, bai eta horiek asebetetzeko aukera eta modua
aztertzea ere.
Ikastetxeetako zuzendaritzei osasuna sustatzearen arloan jarduteko
programak proposatzea.
Ikastetxeetako zuzendaritzekin koordinatzea (ikastetxe publikoak, HHI,
Txorierri Institutua, Politeknika Ikastegia Txorierri, Esperanza Alhama BHIP eta Lauro
Ikastola), esku-hartzea modu egokian planifikatzeko asmoz (helburuak - edukiak -
egutegia - garatu beharreko programak).
Abian jarritako programen jarraipena eta ondorengo ebaluazioa
egitea.
Zubiak ezartzea eta kudeaketak egitea erakunde sustatzaileen,
erakunde egileen eta zerbitzuak eskatzen dituzten erakundeen artean.
Koordinaziorako, jarraipenerako eta etengabeko ebaluaziorako bilerak
egitea 5 ikastetxe publikoetako gurasoen elkarteekin eta Txorierriko Institutuko
gurasoen elkartearekin.
- ENPRESAK
Esku-hartzeari loturiko sektoreetako enpresak aurkitzea, haiekin
harremanetan jartzea, aurrekontuak eskatzea eta kostuak negoziatzea, jarduera
bakoitzerako.
Enpresa pribatuek eskainitako zerbitzuko ekintza guztiak garatzeko
egindako lanaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
Abian jarritako programak gainbegiratzea.
4
ORTZADAR:
Aldizka bilerak egitea Ortzadar enpresako prebentzio-
teknikariekin (Uribe Kostako Mankomunitateko teknikaria,
Arratiako Mankomunitateko teknikaria eta Muskizko
teknikaria), elkarrekin ekintzak gauzatzeko.
Hilero bilerak egitea Ortzadar enpresako
koordinatzailearekin, zerbitzuaren jarraipena eta etengabeko
ebaluazioa egiteko.
KONTABILITATE ERREGISTROA: Zerbitzuaren kontabilitatea erregistratzea,
kontratatutako enpresek gauzatutako ekintzekin lotuta.
DOKUMENTAZIO-ERREGISTROA: Dokumentazio-funts bat sortzea
enpresa bakoitzarekin gauzatzen diren ekintzak, programak eta proiektuak jasotzeko;
interesa duen pertsona edo erakunde orori irekita egongo da.
- ELKARTEAK
Komunitateko arduradunekin harremanetan jartzea, kontratuak egitea,
jarraipena egitea eta ebaluatzea, beharrizanak antzeman eta elkarrekin egiteko
jarduerak proposatzeari begira.
Txorierriko udalerrietako kirol-elkarteak (futbol-klubak, etab.). Elkarte
horiek lokalizatzea, haiekin harremanetan jartzea eta koordinatzeko bilerak egitea,
jarduera fisikoa bultzatzeko programak egite aldera.
Egindako lanaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.
- KOMUNIKABIDEEKIKO HARREMANA
Zerbitzuaren bidez martxan jarritako programen inguruko prentsa-
oharrak egitea eta hedatzea.
Komunikabideak artatzea eta haien eskaerei erantzutea.
Prentsaurrekoak prestatzea eta koordinatzea, programa espezifikoen
berri emateko.
Artikuluak hilero argitaratzea tokiko komunikabideetan (AIKOR).
5
2.2 BESTE BATZUK:
- HEDAPENA
Gure zerbitzuaren ekintza guztiak hedatzea udalerrietako kultur-
agenden bitartez. Horretarako, sare sozialak (Tuenti, Facebook), web-orriak (Biscaytik),
etab. erabiliko dira.
Mezularitza-enpresak (Postarena, Guzerb, Lantegi Batuak, Txorierripost,
Iragan) lokalizatzea, aurrekontuak eskatzea, kostuak negoziatzea eta kontratazioa
izapidetzea.
Muralak eta diptikoak diseinatu eta hedatzea.
Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak garatutako proiektuei buruzko
mintegiak eta hitzaldiak eskaintzea.
- HERRITARRENTZAKO ARRETA
Herritarren eskaerei erantzutea.
Pertsonek, senideek eta taldeek komunitatean eskura dituzten gizarte-
baliabideen inguruko informazioa eta aholkuak ematea. Halaber, pertsona horiek
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara edo Zerbitzu Espezializatuetara bideratzea, kasuan-
kasuan.
Zerbitzuak antolatutako jardueretako izen-emateak kudeatzea.
- GIZARTE ONGIZATEA BATZORDEA
Hiru hilero Mankomunitateko Gizarte Ongizatea Informazio
Batzordearen bileretara joatea.
Ekitaldi bakoitzaren hasieran urteko programazioa aurkeztea.
Jarduera bakoitzeko txosten bat egitea. Datu hauek jaso behar dira
txostenean: jarduerari buruzko azalpena, tokia, helburuak, edukia, kostua eta
kontratatutako enpresa. Halaber, informazio hori guztia Batzordeari aurkeztu beharko
zaio.
Jarduera bakoitzeko ebaluazio bat egitea, datu kuantitatibo nahiz
kualitatiboekin.
Ekitaldi bakoitzaren amaieran memoria aurkeztea, jarduera bakoitzak
izandako gastuekin eta jasotako diru-laguntzekin.
6
Eskuko plana balioestea, estrategiak, helburuak eta urtean zehar
egindako ekintzak egiaztatze aldera.
- PRESTAKUNTZA
Eusko Jaurlaritzak (Osasun Publikoa eta Adikzioak) eta beste enpresa
batzuek proposatutako prestakuntza-jardueretan parte hartzea.
Berdintasunari eta euskararen erabilera egokiari buruzko tailerretan
parte hartzea.
- DIRU LAGUNTZAK
Eusko Jaurlaritza:
Esku-hartze programen eta jardueren inguruan erakunde publikoek
argitaratutako diru-laguntzak eskatzea eta izapidetzea, betiere Txorierriko
Mankomunitateko Zuzendaritzako organoek oniritzia ematen badute.
2016 ekitaldirako diru-laguntzak, arlo hauekin lotuta daudenak:
talde teknikoak mantentzea, mendekotasunak prebenitzeko
programa komunitarioak garatzea eta arriskuak nahiz kalteak
prebenitzea eta murriztea.
2016 ekitaldirako laguntzak, programa hauetarako:
mendekotasunak prebenitzeko programa komunitarioak eta
osasungarritasuna bultzatzeko programak.
2016 ekitaldirako diru-laguntzak, programa hauetarako:
bakearen, bizikidetzaren eta giza-eskubideen arloan Euskal
Autonomia Erkidegoko beste udalerri eta tokiko erakunde
batzuek garatutako programak.
Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeentzako diru-
laguntzak, 2016 ekitaldirako, herri-mailan jarduera fisikoa sustatu
dezaten.
- BESTELAKOAK:
ESKUKO plana berrikusi eta eguneratzea, baita planaren jarraipena
egitea eta hura etengabe hobetzea ere.
7
3. PROGRAMAK:
3.1 ESKOLA-ESPARRUA:
EKINTZAREN IZENA: HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA (TXORIERRI BHI)
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Hauek dira programaren helburuak:
Sexualitateari buruz hitz egitea bultzatzea.
Heziketa integratzailea oztopatzen duten praktika okerrak aztertzea.
Heziketarako oinarrizko irizpide batzuk azaltzea.
Nerabezaroan gertatu ohi diren egoera batzuk aztertzea.
Sexuarekin lotutako gaiei buruz hitz egitea bultzatzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Honela garatuko da esku-hartzea:
Irakasleekin eta Orientazio Sailarekin esku hartzea, aurretik egindako
bileretan:
Aldeen artean esku-hartzearekin lotuta dauden gai batzuk adostea (helburuak,
hezkuntzaren formatua…), egindako beste tailer batzuk ebaluatzea, zentroaren zeharkako
edukiekin bateragarritasuna lortzea (irakasleek emandako informazioa aintzat hartuta) eta
barne-dinamikak nahiz talde bakoitzaren egoera eta kasu bereziak izatea ardatz.
Tailerra prestatu eta egokitzea
Ikasleen etengabeko ebaluazioa
Esku hartzerakoan antzemandako gorabeherak.
Baliabideak eta ikasgaiak
Ikus-entzunezkoak, dinamikak, baliabide teknologikaok, irakurgaiak…
Esku hartu ondorengo bilera:
- Ikastaroaren balorazioa
- Helburuen betetze-maila
8
- Ikasleen arteko harremanak. Talde-dinamikan egondako aldaketak.
Gurasoekin bilera:
Gurasoen eskaerei dagokienez, modu esplizituagoan/zuzenagoan artatzea eta
aholkatzea (aurrez aurre, telefonoz edo posta elektronikoz).
Txostena (formatua aukeratu daiteke)
- Idatziz/digitala (1 kopia + 1 CD)
- Formatu digitala (CD)
- Beste kopiak idatziz
- Txosten guztiak bakar batean bildu daitezke (Udalari dagokion txostenean).
Aholkularitza; zentroan, posta elektronikoz edo telefonoz.
Aholkularitza partikularra eta pertsonala esku-hartzeak irauten duen
bitartean.
Esku-hartzea amaitutakoan, gure zentroko kontaktua eman zaie ikasleei, dudarik
edo arazorik izanez gero, posta elektronikoz zein telefonoz horiek argitu ahal izateko (zerbitzu
hau anonimoa eta konfidentziala da guztiz).
Aholkularitza zentroan, Biko Arloaken eskutik
Ez badago aholkularitza-zerbitzurik edo ez bada aholkuak emateko saiorik egiten,
ikasleek Biko Arloak zentrora joan ahal izango dute. Aholkularitza aurrez aurre egin behar da.
4.- Baliabide errealak
Gastua 3.831,75
€
5.- Hartzaileak
DBHko 1. maila: 160 ikasle (92 mutil eta 68 neska)
DBHko 2. maila: 144 ikasle (69 mutil eta 75 neska)
DBHko 3. maila: 137 ikasle (54 mutil eta 83 neska)
ZIG: 10 ikasle (6 mutil eta 4 neska)
Gurasoak: 18
6.- Ebaluazioa
Institutuak hitzaldi hauen balorazio oso positiboa egin du; ikasleek zalantza ugari
argitzen dituzte eta haiek ere pozik daude programarekin. Erabilitako metodologiaren
balorazio oso ona egin dute eta landutako gaiak egokiak izan direla esan dute.
EKINTZAREN IZENA: IPUIN KONTALARI PEDAGOGIKOA HAUR HEZKUNTZAN
9
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Ulertzea elkarrenganako begirunea izan behar dugula eta nork bere burua
errespetatu behar duela, besteak ere errespetatuz.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Ipuina bat edo beste izan da, eskolaren arabera. Derion “Tú biodibersidad” ipuina
aukeratu dute; ipuin horrek ingurumena eta bioaniztasuna lantzen ditu. Zamudion, berriz,
“Mujeres = contando” ipuina hautatu dute; horrek berdintasuna eta hezkidetza lantzen
ditu, estereotipoen gainetik. Lezaman, “Álbum familiar” ipuina aukeratu dute; ipuin horrek
belaunaldien arteko elkarbizitza lantzen du. Bukatzeko, Sondikan eta Larrabetzun “Ni neu –
zu zeu” ipuina aukeratu dute; horren bitartez, pertsona bakoitzak bere erabakiak hartzeak
duen garrantzia azaldu da, ulerrarazteko guztiok desberdinak eta bereziak garela, garen
modukoak izateagatik.
Hona hemen egingo diren saioak:
UDALERRIA/ESKOLA DATA SAIOAK IRAUPENA
DERIO Maiatzak 19 2 saio 45 minutu
LEZAMA Maiatzak 16 1 saio 30 minutu
LARRABETZU Maiatzak 17 2 saio 45 minutu
ZAMUDIO Maiatzak 20 3 saio 45 minutu
SONDIKA Maiatzak 18 3 saio 30 minutu
4.- Baliabide errealak
Gastua 1.996,50
€
5.- Hartzaileak
Guztira 318 ikasle izan dira. 2 eta 3 urteko umeen saioek 30 minutuko iraupena izan
dute. 4 eta 5 urteko umeei zuzendutako saioek, berriz, 45 minutuko iraupena izan dute.
10
Eskola bakoitzeko ume kopurua:
- Derio: 95
- Zamudio: 58
- Sondika: 75
- Lezama: 33
- Larrabetzu: 57
6.- Ebaluazioa
Eskola guztietako zuzendaritza-taldeek adierazi dute esku-hartzea oso interesgarria izan
dela. Zaila da adin horietako umeekin balioak lantzea, baina jarduera hau oso egokia da era
horretako hartzaileentzat.
11
EKINTZAREN IZENA: ALKOHOLAREN ARRISKUEI BURUZKO PROGRAMA. Txorierri BHI,
Politeknika Ikastegia Txorierri eta Esperanza Alhama HLPP.
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
HELBURU OROKORRA
Gazteei ohartaraztea alkohola edo beste droga batzuk kontsumitzeak eragin
ditzakeen kalteen inguruan. Taldeak informazioa jasoko du kontsumo horiek eragin
ditzaketen kalte eta arriskuei buruz, bakoitzak bere burua zaintzen jakin dezan, alkohola
kontsumitzea erabakitzen badu.
HELBURU ZEHATZAK
Alkoholaren kontsumoa aztertzea pertsona bakoitzaren arabera; hau da, aintzat
hartuta bakoitzaren pisua, adina, tamaina, generoa eta bakoitzak kontsumitzen dituen
edariak eta kontsumo horren maiztasuna.
Alkohola kontsumitzeak eragiten dituen egoerak ezagutzea; ondorioak ez dira
atseginak eta kontrola galtzen dugu.
Alkohol gehiegi kontsumitzeak dakartzan ondorio kaltegarriak ezagutzea eta
aztertzea: istripuak, isunak, lesioak… Hartara, horiek saihestu ahal izango ditugu.
Alkohola edaten dugunean geure burua kontrolatu ahal izateko arauak ezartzea.
Osasuna dibertitzearekin lotuta egon daitekeen balioa dela ulertzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
“Alkoholaren arriskua” programa 16 eta 25 urte bitarteko gazteei begira egin da.
Programaren helburua da alkohola kontsumitzeak eragin ditzakeen arriskuei eta kalteei
buruzko informazioa eskaintzea.
Programa EAEko eskola guztietan ezarri da, eta Eusko Jaurlaritzak Txorierriko
Mankomunitateko 8 talderi eman dizkie diru-laguntzak.
Txorierri BHI: 6 talde
Politeknika: 3 talde
HLPP: 1 talde
12
4.- Baliabide errealak
Gastua
570 € (Eusko Jaurlaritzak 8
talderentzako diru-laguntza eman
du)
5.- Hartzaileak
Txorierri BHI: 119 ikasle (53 mutil eta 66 neska)
Politeknika: 60 ikasle (55 mutil eta 5 neska)
HLPP: 9 ikasle
6.- Ebaluazioa
Oro har, tailerren balorazioa nahiko positiboa izan da. Ikasleen esanetan, gaiak eta
metodologia interesgarriak izan dira. Oso pozik daude irakasleek gaiak lantzeko erabili
dituzten bideekin eta jaso duten materialarekin; bertako edukiak eta fitxak interesgarriak eta
erabilgarriak direla uste dute.
Horiek horrela, datorren urtean programarekin jarraitzea erabaki dugu.
13
EKINTZAREN IZENA: HIESARI BURUZKO HITZALDIA INSTITUTAN. DBHko 4. MAILA.
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Hiesa nahiz sexu bidez transmititu daitezkeen beste gaixotasun batzuk ezagutzea
eta prebenitzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Tailerra Txorierri Institutuko DBHko 4. mailako ikasleei begira egin da.
Edukiak:
Hiesari buruzko sarrera
Oinarrizko ezagutza
Transmisioa
Sexu bidez transmititu daitezkeen beste infekzio batzuei buruzko sarrera
Sexualitate osasungarria
Praktika arriskutsuak, preserbatiboa erabiltzeko negoziatzea eta praktika seguruak
Hitzaldiak azaroan eman dira eta talde bakoitzean 1,5 ordukoak izan dira (guztira 4
ordu). Tailerrak T4 elkarteak eman ditu.
4.- Baliabide errealak
Gastua 360 €
5.- Hartzaileak
Txorierri Institutuko DBHko 4. mailan 119 ikasle daude; 53 mutil eta 66 neska.
6.- Ebaluazioa
Hala institutuko irakasleei nola ikasleei hitzaldiak oso interesgarriak iruditu zaizkie.
Ikasleek asko ikasi dute hiesaren inguruan, eta zalantza asko argitu dituzte. Irakasleek hitzaldi
hauekin jarraitu nahi dute datorren urtean. Ikasleen artean hiesaren eta sexu bides
transmititzen diren gaixotasunen inguruko mito asko daude, eta tailer hauek oso egokiak dira
kontzeptuak argitzeko.
14
EKINTZAREN IZENA: POLIKONTSUMOA GAZTEENGAN
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Tailer honen helburua da drogen kontsumoarekin lotutako ohitura, jarrera eta
arriskuen inguruan hausnartzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Polikontsumoari buruzko tailerrak Politeknika Ikastegia Txorierrin eman dira.
Tailer bakoitzak bi orduko iraupena izan du: hasteko, ikasleen ezagutza-mailari eta
mitoei buruzko galdetegi bat egin da, hainbat eduki lantzeko. Galdetegiaren ondoren,
jarrera-aldaketak eta arriskuen murrizketa landu dira kasu praktiko baten bidez.
Programa azaroan egitea proposatu da. Tailer horiek Arantza López de la Serna
psikologoak ematen ditu.
4.- Baliabide errealak
Gastua 580 €
5.- Hartzaileak
Batxilergoko 1. mailako gazteei eta Politeknika Ikastegia Txorierriko mekanizazioko
ikasleei zuzenduta egon da. Batxilergoko 1. mailako taldean 42 ikasle egon dira: 8 neska eta
34 mutil. Mekanizazioko taldean, berriz, 26 ikasle: 25 mutil eta 1 neska.
6.- Ebaluazioa
Arantza López de la Serna psikologoak ematen dituen hitzaldiak arrakasta handia
izaten ari dira ikasleen artean. Batxilergoko 1. mailako ikasleek eta mekanizazioko ikasleek
4,2ko nota eman diote 5etik; 1. zikloko ikasleek, berriz, 4,42 eman diote.
15
EKINTZAREN IZENA: SARE SOZIALEN ARRISKUEI BURUZKO TAILERRA HHIn
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Programa hau Mankomunitateko Esku-hartze Komunitarioko Sailak eta Berdintasun
Sailak Sailak sustatu zuten.
Hauek ziren helburuak:
Gizonen eta emakumeen arteko harreman fisikoak eta birtualak genero-ikuspegitik
aztertzea.
Ziberjazarpena, ziberbullyinga, grooming-a, sexting-a eta sextortsioa zer diren
ikastea.
Sare sozialak behar bezala eta segurtasunez erabili ahal izateko tresnak ematea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Tailerra Helduen Hezkuntzarako Ikastetxean eman da.
Metodologia:
Eztabaida dinamikoa sustatzea.
Aurkezpena egiteko, Power Point euskarria erabili zen.
Bi bideo erabili ziren: bata, ziberjazarpenari buruzkoa; bestea, sare sozialetako
segurtasunari buruzkoa.
Ziberjazarpena jasanez gero zer egin jakiteko gida bat banatu zen.
Tailerrak 2,5 orduko iraupena izan du guztira.
4.- Baliabide errealak
Gastua 210 €
5.- Hartzaileak
Derioko HHIko 30 ikasle. Batez ere emakumeek hartu zuten parte (2 gizon baino ez
ziren bertaratu). Ikasle askok ez zuten Internet erabiltzen.
16
6.- Ebaluazioa
HHIak oso harrera ona egin dio tailerrari. Ikasleek modu aktiboan hartu dute parte
eta tailerraren balorazio oso ona egin dute. Dinamizatzailearen balorazioa ere oso ona izan
da.
17
EKINTZAREN IZENA: ANOREXIA, BULIMIA ETA ELIKADURA NAHASTEAK POLITEKNIKAN.
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Hauek dira helburuak:
Ahalik eta ezagutza zabalena lortzea elikadura osasuntsuaren eta ariketa fisiko
erregularraren gainean. Otordu guztiak eta mota guztietako elikagaiak errespetatzearen
garrantzia eta beharra ulertzea. Otordu guztiak eta mota guztietako elikagaiak
errespetatzearen garrantzia eta beharra ulertzea.
Mediterraneoko elikaduraren abantailak nabarmentzea.
Elikadura osasuntsuaren ondorioak aintzat hartzea.
Elikadura-desorekek (anorexia eta bulimia urduriak) sortzen duten gizarte-arazoa
saihestea.
Elikadura-ohitura txarrekin loturiko gaixotasun nagusiak ezagutzea: anorexia, bulimia
eta obesitatea.
Elikadura-ohitura osasuntsuak eta ariketa fisikoa sustatzea, heziketan eta
prebentzioan oinarrituta.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Tailerra Politeknika Ikastegia Txorierriko Batxilergoko 1. mailako ikasleei begira egin
da. Tailer bakoitzak bi orduko iraupena izan du talde bakoitzarekin.
Ikastaroan, honako eduki hauek landu dira:
1. Gure organismoa eta gure irudi pertsonala:
- Estetika: irudia. Geure buruari buruz dugun kontzeptua.
- Nerabezaroko elikadura eta ariketa fisikoaren beharrizanak.
2.- Baldintza soziokulturalak:
- Estereotipoak: mezu sozialak eta publizitatea. Gizarte-presioa.
- Gorputz- eta osasun-ereduak sakonki aztertuko ditugu. Itxura fisikoarekin eta
kirolarekin lotutako ereduak ere aztertuko ditugu, ohitura osasuntsuak fenomeno
soziokultural gisa ezartzeko.
- Zorrotz jokatzea komunikabideetan agertzen den elikagaien publizitatearekin eta
osasuntsuak ez diren eta gure gizartean gero eta ohikoagoak diren ohitura ez
osasuntsuekin (janari azkarra, opil industrialak, edari karbonatatuak...).
18
4.- Baliabide errealak
Gastua 300 €
5.- Hartzaileak
Politeknika Ikastegia Txorierriko batxilergoko 1. mailako 42 ikasle. (34 mutil eta 8 neska)
6.- Ebaluazioa
Politeknikako orientatzaileak hitzaldi hauek mantentzea nahi du. Gero eta arazo
gehiago ikusten dira nesken artean elikadura osasuntsuaren alorrean eta hitzaldi hauek oso
baliotsuak izaten dira beraientzat. Sonia Duránek ikuspegi psikologiko batetik lantzen du gaia;
Sondikako medikuak, berriz, ikuspuntu mediko batetik, Koordinazio horrek emaitza onak
ematen ditu ikasleen artean.
19
EKINTZAREN IZENA: DROGEN ARRISKUEI BURUZKO PROGRAMA HLPPn
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Drogen arriskuei buruzko programaren bidez drogen kontsumoarekin lotutako
arriskuak murriztu nahi dira, eta 16 eta 26 urte arteko gazteei zuzenduta dago, horiek
kontsumitzaileak izan zein ez. Programaren helburua da gazteek ohituren, jarreren eta
arriskuen inguruan hausnartzea, beraien bizitzako arlo guztietan prebentzioz jardun
dezaten eta arlo fisikoan, psikologikoan nahiz legalean arriskuak murriztu ditzaten.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Hauek dira tailerretan landuko diren edukiak:
Droga-mendekotasunaren kontzeptu nagusiak.
Droga ezberdinak sailkatzea, organismoan eragiten dutena kontuan izanik
(haluzinogenoak, depresoreak eta estimulanteak).
Droga mota bakoitzaren definizioa, ezaugarriak, kontsumitzeko moduak eta
efektuak (kanabisa, opiazeoak, kokaina, alkohola, tabakoa, estasia, LSD, perretxikoak,
anfetaminak…).
Droga-kontsumoarekin lotutako arriskuak murriztea.
Mendekotasun fisikoa, psikologikoa eta tolerantziaren definizioa.
Droga ezberdinak nahastea.
Pertsonen arteko harremanak eta drogak (komunikazioa, autoestimua,
sexualitatea, taldearen presioa…).
Legeak eta drogak (droga ilegalak kontsumitzeagatiko eta edukitzeagatiko
zigorrak, legeak onartzen dituen kopuruak, drogen eraginpean ibilgailuak gidatzea…).
Drogarik gabeko mendekotasunak (Internet, makina txanponjaleak, mugikorrak,
sexua…).
20
Metodologiari dagokionez, programaren baitan bi saio egingo dira eta saio
bakoitzak ordu eta erdiko iraupena izango du. Bi saioak dinamikoak eta parte hartzekoak
izango dira, eta bi euskarri erabiliko dira.
Lehenengo saioan, edukiak aurkeztu eta gaiarekin lotutako kontzeptu gakoak
argituko dira. Ondoren, parte-hartzaileek drogei buruzko test bat egingo dute, benetan
zabalduta dauden sinesmenetatik abiatuta. Testa bete ondoren, saioan zehar zuzenduko
da denen artean; horrela, zer dakiten, zein sinesmen duten eta zertan dauden oker ikusiko
dute.
Azalpenak emateko, PowerPoint bat eta gaiarekin lotutako bideoak erabiliko dira.
4.- Baliabide errealak
Gastua 285 €
5.- Hartzaileak
HLPPko 2. mailako 13 ikasle (12 mutil eta 1 emakume).
6.- Ebaluazioa
Programa ezarri aurretik, alkoholari loturiko kalteei eta arriskuei buruzko batez besteko
ezagutza baxua zen (18 itemetatik 7, aurreko ikasturtean bezalaxe). Ikasleen % 100ek gehien
baloratu duten gauzetako bat drogei buruz eman zaien informazio berri guztia izan da.
Oro har, ikasleek esan dute gaiak interesgarriak izan direla, bai eta metodologia eta
taldeak gaiak azaltzeko erabili dituen bideak ere.
Horrenbestez, datozen urteetan ere tailer hau ematen jarraitzea espero dugu.
21
EKINTZAREN IZENA: OSASUN ETA KONTSUMO TAILERRAK, LEHEN HEZKUNTZAKO 1., 2., 3.,
4., 5. ETA 6. MAILETAN
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Gazteei jarraibideak ematea, adimen emozionala garatzeko gai izan daitezen eta
beraien bizitza kudeatzen ikas dezaten. Horretarako, modu sortzailean nork bere buruari
buruzko kontzientzia hartuko dute, gatazkei aurre egingo diete, emozioak erregulatuko
dituzte eta modu kritikoan pentsatuko dute. Horrela, helduaroan, gizarte honetan kide
aktibo eta arduratsu izateko baliabideak izango dituzte.
Helburu zehatzak:
Gure sentimenduak ezagutzen ikastea eta besteengan ere ikusten ikastea.
Harreman sozialak izateko, mantentzeko eta horiez gozatzeko trebetasunak
eskuratzea.
Eguneroko frustrazioak toleratzen ikastea.
Gure aldarteaz nahiz horren inguruko pentsamenduez kontziente izatea.
Autoerregulatzeko prozesuan baliabideak barneratzea.
Pertsonen arteko gatazkak eta arrisku-jarduerak prebenitzea.
Autoestimu positiboa izateko heztea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Txorierri eskualdeko Lehen Hezkuntzako 900 ikasle inguruk hartu du parte, bi astez,
Osasun eta Kontsumo Tailerren XXVII. edizioan.
Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko ikastetxeetako ikasleak izan dira.
Aurten, honako tailer hauek egin dira:
1. Autonomizatzeko prozesua: Lehen Hezkuntzako 1. maila.
2. Lankidetza-jolasak: Lehen Hezkuntzako 2. maila.
3. Tolerantzia eta errespetua: Lehen Hezkuntzako 3. maila.
4. Asertibitatea: Lehen Hezkuntzako 4. maila.
5. Gatazkak konpontzea: Lehen Hezkuntzako 5. maila.
6. Taldearen presioa eta tabako-kontsumoa prebenitzea: Lehen Hezkuntzako 6. maila.
22
Tailer hauek apirileko azken hamabostaldian egin ziren.
4.- Baliabide errealak
Gastua 10.100
€
5.- Hartzaileak
Guztira 779 ikaslek hartu dute parte Osasun eta Kontsumo Tailerretan.
Lezaman: 99 ikasle.
Zamudion: 171 ikasle.
Larrabetzun: 131 ikasle.
Sondikan: 233 ikasle.
Derion: 307 ikasle.
6.- Ebaluazioa
Sondika Lezama Derio Larrabetzu Batez beste
Antolatzaileak 7 7.5 7.4 8 7.4
Ordutegia 8 7.8 6.4 8.4 7.6
Iraupena 7 7.5 6.6 8.2 7.3
Materialak 7 7 7.6 8 7.4
Adituaren prestakuntza 8 7.1 7 8.4 7.6
Taldea motibatzeko gaitasuna 7 7.8 6.6 8.8 7.5
Gaiaren egokitasuna 8 7.5 7.6 8.8 7.9
Jardueren egokitasuna 8 7.1 7.4 8.4 7.7
Taldearen interesa 8 7.6 7.6 8.6 7.9
Balorazio orokorra 7 7.4 7.1 8.4 7.6
23
EKINTZAREN IZENA: SEXU-OSASUNARI BURUZKO HITZALDIAK
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Familia-plangintzaren arloan kontuan izan beharreko neurrien gainean heztea eta
sexu-harremanak edukitzerakoan hartu beharreko neurrien berri ematea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
Carmen Artolak, Derioko osasun-zentroko emaginak, eman ditu. Txorierri Institutuko
eta Politeknikako ikasleek parte hartu dute.
Hitzaldiak egun hauetan eman dira:
Abenduak 2: 21 pertsona.
Abenduak 16: 21 pertsona.
Urtarrilak 20: 26 pertsona.
Urtarrilak 27: 32 pertsona.
Otsailak 3: 27 pertsona.
Hitzaldiak doakoak izan dira eta Derioko Kultur Birika zentroan eman dira.
4.- Baliabide errealak
Gastua Doan
5.- Hartzaileak
Politeknikako ikasleak: 68 ikasle
Txorierri BHIko ikasleak: 59 ikasle
6.- Ebaluazioa
Hala ikasleek nola irakasleek oso ondo baloratu dituzte Osakidetzako emaginak
emandako hitzaldiak. Hitzaldi hauek oso baliotsuak dira gazteentzat, zalantza asko argitzeko
aukera izaten baitute.
24
EKINTZAREN IZENA: SARE SOZIALEN ARRISKUAK DBHko 3. ETA 4. MAILETAN
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Programaren helburu nagusia da gazteei beharrezko tresnak ematea, teknologia
berriak modu seguruagoan eta arduratsuagoan erabil ditzaten.
Hona hemen helburu zehatzak:
Sare sozialak, mugikorrak eta bideojokoak erabiltzeko ohiturak eta moduak
aztertzea. Sare sozialek eskaintzen dituzten aukerak eta sortzen dituzten arriskuak.
Sarean egon daitekeen indarkeriaren gaineko sentimenduak eta emozioak
bideratzea.
Enpatiarako eta asertibitaterako trebetasunak lantzea. Estereotipoak eta
aurreiritziak gainditzea.
Saretik kanpoko errealitatearen eta sareko errealitatearen arteko
ezberdintasunak eta antzekotasunak aztertzea: lagunak, arau moralak, datu pertsonalak…
Indarkeria mota ezberdinak eta sareko indarkeria ezagutzea eta aztertzea,
modu horretan ziberbullyinga testuinguruan jartzeko.
Sareko indarkeria prebenitzeko baliabide komunitarioak eta online
baliabideak ezagutzea eta indarkeria mota horri aurre egitea.
IKTen erabilera egokia bultzatzea, ikus-etzunezko jarduerak eginez.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako
jarraipena, ekintzaren ibilbidea...
Mankomunitateko Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak, Txorierri BHI, Politeknika
Ikastegia Txorierri eta Lauro Ikastolako ikasleekin batera, 12-18 urte bitarteko ikasleentzako
ikastaro bat antolatu du, sare sozialetan indarkeria prebenitzeko.
Talde hauetan esku hartu da:
Ikastetxea Maila Orduak talde
bakoitzeko Talde kopurua
Txorierri BHI DBHko 3. eta 4. mailak 2 ordu taldeko 12 talde
Politeknika Batxilergoko 1. maila
Mekanizazioko 1. maila 1,5 ordu taldeko 3 talde
Lauro Ikastola DBHko 1. maila 1,5 ordu taldeko 5 talde
25
4.- Baliabide errealak
Gastua 2.815,5
€
5.- Hartzaileak
Txorierri Institutua: 256 (149 neska eta 107 mutil).
Lauro Ikastola: 147 (63 neska eta 84 mutil).
Politeknika Ikastegia Txorierri: 68 (9 neska eta 59 mutil).
6.- Ebaluazioa
Hala ikasleek nola irakasleek oso gustuko izaten dituzte tailer hauek. Jaso dugun ohar
bakarra da ikastaroak gehiago iraun beharko lukeela. Aurreko urteetan ere egin izan da ohar
hori.
26
EKINTZAREN IZENA: BULLYINGA ETA ZIBERBULLYINGA, LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6.
MAILETAN
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Ikasleek IKTak erabiltzen dituztenean abusuak prebenitzeko eta berdintasuna nahiz
bizikidetza bultzatzeko oinarrizko gaitasun eta ardurak garatzea, adimen emozionalaren
bitartez.
Helburu zehatzak:
IKTak erabiltzerakoan segurtasuna bermatzen lagunduko duten ohiturak
sustatzea.
Gizarteko bizitzaren eta bizikidetzaren oinarrizko balioak IKTen eremura
eramatea. Adiskidetasuna, errespetua, tolerantzia, zintzotasuna, asertibitatea eta enpatia
bultzatzea (adimen emozionala).
Gatazkak konpontzeko trebetasunak barneratzea.
Sare sozialetan abusatu egiten dela ikustea, eta bakoitzak dituen muga eta
arduren gainean hausnartzea.
Ziberjazarpena prebenitzeko modu ezberdinak ikastea.
Ziberjazarpena pairatuz gero zer egin behar den ezagutzea.
Sare sozialekiko mendekotasuna saihestea.
Sare sozialetan berdintasunarekiko eta generoarekiko begirunea sustatzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea...
LEHEN HEZKUNTZA
MAILA TAILERRA HELBURU NAGUSIAK
5. maila KONEKTATUTA AL
ZAUDE?
Ikasleek IKTak erabiltzen dituztenean
segurtasuna bermatzen lagunduko
duten ohiturak sustatzea.
6. maila
EZ NAU INORK IKUSTEN…
BAINA ARDURA NIREA
DA
IKTak erabiltzerakoan begirunea eta
erantzukizuna sustatzea.
4.- Baliabide errealak
Gastua 2.663.1
€
28
5.- Hartzaileak
Txorierriko 5 ikastetxetako 5. eta 6. mailetako ikasleak.
LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAK
Derio 97
Lezama 30
Larrabetzu 41
Sondika 82
Zamudio 62
GUZTIRA 312
6.- Ebaluazioa
Oro har, tailerra oso ondo baloratu dute. Jasotako ebaluazioetan, ikastetxeek, batez
beste, 5etik 4,66 punturekin baloratu dute programa.
29
EKINTZAREN IZENA: OSASUN- ETA KONTSUMO-TAILERRETAKO IBILALDI OSASUNGARRIA
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Aurten irteera osasungarri bat egin da Basondora eta Santimamiñe kobara.
Basondo basoko faunarentzako babesleku bat da; bertan, animaliak zaintzeaz gain,
ingurumenarekin loturiko sentsibilizazio- eta hezkuntza-lanak ere egiten dituzte.
Santimamiñe koba Bizkaiko arkeologia-aztarnategirik garrantzitsuena da. Koba Urdaibai
ingurune naturalaren barnean dago; UNESCOk Biosfera Erreserba deklaratu zuen ingurune
hori.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Urtero bezala, Txorierriko eskola batek (aurten, Derioko eskolak) irteera bat egin du,
“Osasun- eta kontsumo-tailerrak” programaren baitan.
Apirilaren 22an, 9:25ean, Derioko eskolako Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak
Kortezubira joan ziren, eta 10:30ean bisita gidatua egin zuten Santimamiñe koban.
Ondoren, 12:30ak aldera, Basondora joan ziren eta bertako babeslekua ikusi zuten.
Bisitaren amaieran, 15:00ak aldera, autobusez itzuli ziren Derioko eskolara.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 669 €
5.- Hartzaileak
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak. Guztira, 51 ikaslek eta 2 irakaslek hartu zuten parte.
6.- Ebaluazioa
Ikasleek asko gozatzen dute irteera osasungarri horiez, eta balorazioa oso positiboa da.
30
EKINTZAREN IZENA: TABAKOARI BURUZKO MAKETEN LEHIAKETA
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Helburu orokorra: ikasleei ezagutzak, gaitasunak eta giza baliabideak ematea,
tabakoaren kontsumoa saiheste aldera.
Helburu zehatzak:
Tabakoaren osagaiak ezagutzea eta tabakoaren kontsumoak dakartzan
osasun-arazoez jabetzea.
Taldearen presioa gainditzeko eta, hala, tabakoaren kontsumoa saihesteko
asertziozko jokabideak barneratzea.
Bizimodu osasungarriarekin lotutako jokabide eta balioak barneratzea.
Gizartea kontzientziatzea tabakoak sortzen duen kaltearen inguruan;
horretarako, farmazietako erakusleihoetan jarriko diren ideiak garatuko dira.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Tailerra amaitutakoan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek tabakismoa
prebenitzeko maketa bat diseinatu dute. Maketak 3D-koa izan behar zuen eta 15 egunez
egon da ikusgai udalerri bakoitzeko osasun-zentroetan. Amaieran, maketa irabazlea
aukeratu da (aurten, Sondikakoa); sari gisa, elastiko bana oparitu zaie maketa irabazlea
sortu duen ikasgelako ikasle guztiei.
Talerrean eduki hauek landu dituzte:
Tabakoa. Jatorria eta osagaiak.
Tabakoa kontsumitzeak dakartzan osasun-arazoak.
Tabakoa kontsumitzeko motibazioak. Taldearen presioa. Zergatik erretzen
dugu? Nork erretzen du gehien, neskek ala mutilek? Zergatik?
Ez erretzearen abantailak.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 2.367 €
31
5.- Hartzaileak
Txorierriko eskola publikoetako Lehen Hezkuntzako ikasleak.
6.- Ebaluazioa
Tabakoari buruzko maketen lehiaketaren bidez, ikasleek tabakoaren kalteen
kontzientzia hartzen dute. Tailerra bukatu ondoren ere, maketa egiten duten bitartean, ikasten
jarraitzen dute, eta oso lan ona egin dute.
32
EKINTZAREN IZENA: ANOREXIA, BULIMIA ETA ELIKADURA NAHASTEAK TXORIERRI BHIn
1.- Ekintzaren esparrua
Eskola-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Hauek dira helburuak:
Ahalik eta ezagutza zabalena lortzea elikadura osasuntsuaren eta ariketa fisiko
erregularraren gainean. Otordu guztiak eta mota guztietako elikagaiak errespetatzearen
garrantzia eta beharra ulertzea. Otordu guztiak eta mota guztietako elikagaiak
errespetatzearen garrantzia eta beharra ulertzea.
Mediterraneoko elikaduraren abantailak nabarmentzea.
Elikadura osasuntsuaren ondorioak aintzat hartzea.
Elikadura-desorekek (anorexia eta bulimia urduriak) sortzen duten gizarte-arazoa
saihestea.
Elikadura-ohitura txarrekin loturiko gaixotasun nagusiak ezagutzea: anorexia, bulimia
eta obesitatea.
Elikadura-ohitura osasuntsuak eta ariketa fisikoa sustatzea, heziketan eta
prebentzioan oinarrituta.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Tailer hau, Txorierri BHIko Batxilergoko 1. mailako ikasleeei zuzenduta zegoen. Tailer
bakoitzak bi orduko iraupena izan du talde bakoitzarekin.
Ikastaroan, honako eduki hauek landu dira:
1.- Gure organismoa eta gure irudi pertsonala:
- Estetika: irudia. Geure buruari buruz dugun kontzeptua.
- Nerabezaroko elikadura eta ariketa fisikoaren beharrizanak.
2.- Baldintza soziokulturalak:
- Estereotipoak: mezu sozialak eta publizitatea. Gizarte-presioa.
- Gorputz- eta osasun-ereduak sakonki aztertuko ditugu. Itxura fisikoarekin eta
kirolarekin lotutako ereduak ere aztertuko ditugu, ohitura osasuntsuak fenomeno
soziokultural gisa ezartzeko.
- Zorrotz jokatzea komunikabideetan agertzen den elikagaien
publizitatearekin eta osasuntsuak ez diren eta gure gizartean gero eta ohikoagoak
33
diren ohitura ez osasuntsuekin (janari azkarra, opil industrialak, edari
karbonatatuak...).
4.- Baliabide errealak
Gastua 300 €
5.- Hartzaileak
Txorierri BHIko Batxilergoko 1. mailako 48 ikasle (33 emakume eta 15 gizon).
6.- Ebaluazioa
Tailer honek oso harrera ona du. Ikasleei erabilgarria iruditzen zaie, eta uste dute
beharrezkoa dela gai hori lantzea beren adinean. Bai dinamizatzaileak bai ikasleek argi utzi
dute tailerraren iraupena laburregia izan dela.
34
3.2. FAMILIA-ESPARRUA:
EKINTZAREN IZENA: GURASOENTZAKO IKASTAROA
1.- Ekintzaren esparrua
Familia-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Helburu orokorrak:
Gurasoei analisirako eta hausnartzeko tresnak ematea hitzaldi espezializatuen
bidez, beren guraso-zereginetan eraginkorragoak izan daitezen.
Gurasoek beren seme-alabekiko konpromiso zuzena har dezatela ahalbidetzea;
hartara segimendu zehatzagoa egingo dute eta jokabide jakin batzuen arrazoiak
identifikatu ahal izango dituzte.
Harreman osasungarri eta positiboagoa sustatzea eta sendotzea, bai familia-
ingurunean bai ingurune sozialean.
Komunikaziorako giro aproposa sotzea gurasoen taldean, esperientziak eta
zalantzak partekatu ahal izateko.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
2016an honako gai eta data hauek ezarri ziren:
GAIAK DATAK
SONDIKA
Autoestimua
Adimen emozionala
Aisialdi osasungarria
Martxoak 1
Martxoak 8
Martxoak 15
DERIO
Autoestimua
Sariak eta zigorrak
Ikasteko laguntza
Sariak eta zigorrak
Apirilak 6
Apirilak 13
Apirilak 20
Apirilak 27
ZAMUDIO
Ikasteko laguntza
Aisialdi osasungarria
Familiako erantzunkidetasuna
Otsailak 11
Otsailak 18
Otsailak 25
LARRABETZU
Adimen emozionala
(3 saio, denak euskaraz)
Urtarrilak 18
Otsailak 15
Martxoak 14
LEZAMA
Droga-kontsumoa
Hezteko moduak (euskaraz)
Aisialdi osasungarria
Maiatzak 4
Maiatzak 11
Maiatzak 18
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 2.140,22 €
35
5.- Hartzaileak
Txorierriko gurasoak. Guztira 120 pertsona (% 10 gizonak eta % 90 emakumeak).
6.- Ebaluazioa
1
3
3
Larrabetzu
36
EKINTZAREN IZENA: ADIMEN EMOZIONALA TXORIERRI BHIko GURASOEN
ELKARTEAREKIN
1.- Ekintzaren esparrua
Familia-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Gurasoak sentsibilizatu nahi dira adimen emozionalak beren seme-alaben
garapenean eta egokitzapenean duen garrantziari buruz; izan ere, beren gaitasunak
areagotzeko ezagutza, estrategia eta trebetasunak ematen dizkie, seme-alabak modu
eraginkorrean kontrolatu eta hezi ahal izateko.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Tailerra bi orduko 5 saiotan egin da, azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an,
eta abenduaren 1ean; ordutegia 18:00etatik 20:00etara izan da, astelehenetik
ostegunera.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 798 €
5.- Hartzaileak
Guztira 13 pertsonak hartu dute parte (12 emakume eta 1 gizon). Parte-hartzaile
guztiak Txorierri BHIko ikasle nerabeen gurasoak izan dira.
6.- Ebaluazioa
Asebetetze-maila ezagutzeko inkestak; guztira: 10
1 2 3 4 5
Iraupena 3 6 1
Jarduerak 6 4
Hezitzaileak 3 7
Erabilgarritasuna 2 8
Parte-hartzea 1 9
Balorazioa 2 8
Bai dinamizatzaileek bai parte-hartzaileek oso positiboki baloratu dute
ikastaroa. Parte-hartzaileak modu erregularrean bertaratu dira eta etekina atera
37
diote taldeari. Genero-desberdinkeriaren gaia lantzeko aukera ere sortu da, eta
alderdi horrekin lotuta izan dituzten bizipenak partekatu dituzte; oso aberasgarria
izan da.
Bai dinamizatzaileak bai parte-hartzaileek jakinarazi digute ikastaroa pixka bat
luzeagoa izatea gustatuko litzaiekeela.
Gainera, enpresak eginiko jardueraren ebaluazioan aipatu dute beharrezkoa
iruditzen zaiela ekimen hau ikastetxeko beste talde batzuetara ere zabaltzea, hala
nola ikasleengana edo irakasleengana.
38
3.3 KOMUNITATE-ESPARRUA
EKINTZAREN IZENA: HIESAREN AURKAKO MUNDUKO EGUNA
1.- Ekintzaren esparrua
Komunitate-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Hiesari buruzko informazio gehiago ematea eta gazteen artean preserbatiboa
erabiltzeko kontzientzia areagotzea.
Jardueraren helburu nagusia da hiesaren kontrako borrokak dirauen urte guztietan
egin diren prebentzio-kanpainen berri ematea eta gaiari buruzko hausnarketa eragitea
erakusketara gerturatzen diren guztiengan.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Txorierriko Mankomunitateak hirugarren aldiz egin du 1987tik egin diren hiesaren
prebentzio-kanpainei buruzko erakusketa.
Hiesaren/GIBaren prebentzioarekin loturiko dibugazio-material guztia bildu ostean,
Txorierriko Mankomunitateak aurten ere antolatu du “EXPOSIDA/EXPOHIESA” erakusketa.
Aurten Loiu eta Sondikako gazteguneetan jarri da ikusgai. Erakusketa abenduaren 1etik
12ra egon zen zabalik.
Loiun, bide batez, erakusketarekin lotura zuen tailer bat egin zuten; harrera oso ona
izan zuen eta parte-hartzaileek gauza asko ikasi eta interesa agertu zuten. Sondikan ere
gazte asko gerturatu ziren erakusketa ikustera:
39
Bestaldea, diptikoak banatu zituzten Txorierri BHIn, Politeknikan, Esperanza Alhama
HLPPn, Txorierriko osasun-zentroetan eta farmazietan, honako informazio honekin:
Hiesa: 10 mito eta 10 egia.
Zer da GIBa detektatzeko test azkarra?
Non lor daiteke testa (farmazien helbideak eta telefonoak)?
Erreferentziako osasun-zentroaren helbidea eta telefonoa.
Hiesaren Prebentziorako eta Kontrolerako Euskadiko Planaren telefonoa eta
helbidea.
Horrez gain, Txorierriko Mankomunitateak bertako udal guztiei eskatu die hiesaren
begizta daraman kartela jartzeko udaletxeko balkoian, azaroaren 28tik abenduaren 5era
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala Doan
5.- Hartzaileak
Herritarrak oro har, eta bereiziki gazteak.
6.- Ebaluazioa
Hiesari buruzko kartelen erakusketa oso deigarria izan da. Harrera oso ona izan du eta
jakinmina piztu du gazteen artean. Datorren urtean Gaztelekuetan jartzea pentsatu dugu,
gazteek asko ikas baitezakete.
40
EKINTZAREN IZENA: OSASUNSAREA SONDIKA eta TXORIERRI
1.- Ekintzaren esparrua
Komunitate-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Osasunsarea Sondikako zenbait udal-eragile biltzen dituen foro bat da. Foro horrek
Udala du buru, eta Txorierriko Mankomunitatearen laguntza jasotzen du. Sare horren
helburua da gizarte-eragileentzako topagune bat sortzea, osasunaren esparruko
beharrizanak eta aktiboak detektatzeko. Bestalde, sare honek osasuna sustatzeko eta
herritarren ongizatea hobetzeko ekimenak sustatzen ditu. Horretarako, osasun-ikuspegia
ematen die komunitateko ekimenei.
Helburu nagusiak:
Pertsonak, ideiak eta baliabideak konektatzea, sektoreen arteko ekimenen
bidez, udalerrian osasuna sustatzeko.
Komunitate-garapena indartzea eta herritarrek beren osasuna kudeatzeko
duten ahalmena hobetzea.
Herritarren beharrizanak, arrisku-egoerak eta aktiboak identifikatzea.
Udalerriko osasun-baldintzatzaileetan eragina duten proiektuak abian
jartzea.
Funtsak lortzea, diru-laguntzen eta bestelako laguntza batzuen bidez,
proiektu horiek finantzatu ahal izateko.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Perspektiba:
“Osasunsarea Sondika” komunitateko gizarte-eragile guztientzako topagunea da; organo
iraunkorra da eta bertako ateak irekita daude herritar guztientzat. Bai sareko kideek bai
herritarrek uste dute tresna erabilgarria, demokratikoa eta parte-hartzailea dela.
Balioak:
Herritarren parte-hartzea
Berdintasuna
Gardentasuna
Elkartasuna
Jarraitutasuna
41
Lidergoa
Sondikako Udalak Osasunsarea Sondika gidatzeko erantzukizuna dauka; hori dela
eta, sareak behar bezala funtziona dezan, sareko gainerako kideei eskatu ahal izango die
bilkuren deialdiak, aztergaien zerrendak eta aktak prestatzeko, aktiboki, beren borondatez
eta txandaka. Udalak urteko programazioa eta ebaluazioa egingo ditu, Osakidetzako eta
Osasun Publikoko ordezkariekin batera.
Funtzionamendu-arauak:
Osasunsarea Sondikak gutxienez osoko bilkura bat egingo du urtean. Bilkura
horretan, bere ekintza-ildoak zenbateraino garatu eta gauzatu diren aztertuko da,
emaitzak ebaluatuko dira eta ekimen berriak proposatuko dira.
Osoko bilkurez aparteko bilkuretan, gizarteko talde jakin batzuei zuzendutako
ekimenak landuko dira. Ekimen honen arduradunez eta parte-hartzaileez gain, Udaleko,
Osakidetzako eta Osasun Publikoko ordezkariak ere egongo dira bilkura guztietan.
Osasunsarea Sondikako kideek baterako komunikazio-sare bat erabiliko dute
(Sharepoint).
Osasunsarea Sondikak Tokiko Osasun Sarea proiektua eta horren helburuak
ezagutaraziko dizkie herritarrei; horretarako, hedapena ahalik eta zabalena izateko behar
diren baliabide guztiak erabiliko ditu (Udalaren webgunea, sare sozialak, prentsa,
kartelak…).Zehatzago, bere jarduera guztiak argitaratuko ditu “Aitu” hileroko aldizkarian.
Osasunsarea Sondika osatzen duten komunitateko eragileek beren ekimenez edo
gizarteko talde baten interesen ordezkari gisa hartuko dute parte foro horretan. Erabakiak
akordioen bidez hartuko dira. Akordio batera iristea ezinezkoa bada, Udalak izango du
azken erabakia hartzeko eskumena.
Osasunsarea Sondikak ezartzen dituen esku-hartzeek froga zientifikoak izango
ditutzen oinarri.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala Doan
5.- Hartzaileak
Herritarrak, oro har.
6.- Ebaluazioa
Proiektuan parte hartzen dugun guztioi oso interesgarria iruditzen zaigu; izan ere,
hainbat osasun-eragileren ekintzak eta proiektuak partekatu ahal izateak herritarrei
kalitatezko zerbitzuak ematen laguntzen digu.
43
EKINTZAREN IZENA: ERRETZEARI UZTEKO IKASTAROA
1.- Ekintzaren esparrua
Komunitate-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Xede nagusia da pertsonak motibatzea erretzeari utzi diezaioten, eta tresnak eta
beharrezko babesa ematea tabakismoa alde batera uzteko.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak, Osakidetzak Sondikako osasun-zentroan
abiarazitako “Preskribatu Bizimodu Osasungarria” egitasmoarekin batera, Derioko
udalerrian tabakoa uzteko ikastaroa antolatzea erabaki du.
Ikastaroa urtarrilaren 27an hasi zen eta martxoaren 16an amaitu zen. Programak
zortzi saioko tailer bat barne hartu du (asteazkenetan); saio bakoitza 60 minutukoa izan da.
Taldekako saioak izan dira, eta parte-hartzaileen kopurua 17 pertsonakoa izan da.
Programak guztira hiru hilabete iraun du. Ikastaroa amaitutakoan, parte-hartzaileek
ikasitakoa indartzeko SMSak jaso dituzte 3 hilabetez.
Osasun-zentroa eta haraneko farmaziak jakinaren gainean daude, eta herritarrek
toki horietan bertan ikastaroari buruzko informazioa eskuratu ahal izango dute. Izena eman
duten pertsona asko farmazia eta osasun-zentroetatik bideratuta iritsi dira ikastarora.
Halaber, AIKOR aldizkariak programaren kartela argitaratu du urtarrilean.
Ikastaroa Óscar Landeta psikologoak emango du.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 1.172,25 €
5.- Hartzaileak
Hasiera batean 22 pertsonak eman zuten izena, 17 bertaratu ziren
aurkezpenera eta fase osoa 15 pertsonak osatu zuten.
6.- Ebaluazioa
44
Parte hartu duten pertsonak oso pozik daude lortu dituzten emaitzekin.
Programa bukatu zuten parte-hartzaileen % 83,3k erretzeari utzi dio, eta gainerako
parte-hartzaileek askoz ere gutxiago erretzen dute.
EKINTZAREN IZENA: OSASUN ASTEA
1.- Ekintzaren esparrua
Komunitate-esparrua
2.- Ekintzaren helburua
Ohitura osasungarriak sustatzea (elikadura, heziketa fisikoa eta abar).
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Osasunaren Nazioarteko Eguna (apirilak 7) dela eta, Esku-hartze Komunitarioko
Zerbitzuak Osasun Astea antolatu du Txorierrin.
Teknikariak planteatu dituen ekintzak udalerri bakoitzeko arlo hauetako teknikariekin
adostu dira: euskara, berdintasuna, gazteria eta kultura.
Talde-lan horren emaitza dira antolatutako ekintza hauek:
EKINTZA LASTERKETA ETA MARTXA
IZENBURUA OSASUNAREN ALDEKO LASTERKETA-MARTXA
EGUNA APIRILAK 12, IGANDEA
TOKIA LARRABETZU - LEZAMA. 10 eta 6 km.
ORDUA 10:00 MARTXA
11:00 LASTERKETA
IZEN-EMATEA
MARTXOAREN 7tik APIRILAREN 4ra, LOIU, SONDIKA, LARRABETZU ETA
LEZAMAKO LIBURUTEGIETAN, ZAMUDIOKO UDALEAN ETA
MANKOMUNITATEAN.
KAMISETAK
HELDUAK: 5 EURO
HAURRAK: 3 EURO (14 URTE ARTE)
KAMISETAK, GUZTIRA: 1.000
HELMUGA
HELMUGAN JOKOAK ETA MUSIKA, ETA JATORRIZKO UDALERRIRA
ITZULTZEKO DOAKO AUTOBUSA. KIROLDEGIKO DUTXAK ERABILI AHAL IZAN
ZIREN.
DONAZIOAK KAMISETEKIN BILDUTAKO DIRUA GARMITXA, APRENDETEA, ASPACE ETA
CORNELIA DE LANGE SINDROMEAREN ELKARTEARI EMAN ZITZAIEN
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 12.628.22€
45
5.- Hartzaileak
Parte hartu nahi zuen edonor.
6.- Ebaluazioa
Parte-hartzea oso handia izan da aurten; 1.337 pertsonak hartu dute parte,
horietatik % 54,9 emakumeak eta % 45,1 gizonak.
46
EKINTZAREN IZENA: OSASUNKI PROIEKTUA. KIROL-BEGIRALEENTZAKO IKASTAROA.
1.- Ekintzaren esparrua
Komunitate-esparrua
2.- Ekintzaren helburua
HELBURU OROKORRA:
Kirol-arloko begiraleei eta entrenatzaileei hezkuntza esparruko jarraibideak ematea
ohitura osasungarriak eta kontsumo arduratsua sustatzea xede duten kirol-jarduerak
zuzendu ahal izan ditzaten.
HELBURU ZEHATZAK:
- Kirol osasuntsua egiteko tresnetan trebatzea, kirol-modalitatea bera ikasteaz
harago: elikadura egokia, jardunbide segurua, balio positiboak transmititzea, ohitura
osasuntsuei eustea (ohitura higienikoak, elikadura-hezkuntza, drogamenpekotasunen edo
adikzioa sortzen duten beste jokabide batzuen prebentzioa…).
- Jarduera fisikoko entrenatzaileak eta begiraleak sentsibilizatzea osasun-eragile
diren heinean, eta osasun egokiari eustearekin bat datozen jokabideei ekiteko tresnak
ematea.
-Kirol-produktu eta -zerbitzuen kontsumo edo erabilera arduratsua sustatzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
NORENTZAT:
Kirol- entrenatzaileak eta -begiraleak, kirol-elkarte eta kluben bidez.
JOMUGAKO KOLEKTIBOA:
Kirol-entrenatzaileak eta -begiraleak.
EDUKIA:
Elikadura kirolean:
Elikadura-ohitura osasuntsuak. Elikagaien piramidea. Haurren eta gazteen
elikadurak izan behar dituen ezaugarriak eta gomendioak.
Elikagai-osagarriak. Alternatiba naturalak.
Elikadura kirolean.
Elikagai funtzionalak. Publizitatea eta errealitatea.
Elikaduraren arloko arazorik ohikoenak: elikadura-nahasteak (bigorexia,
47
anorexia...), obesitatea eta gehiegizko pisua.
(Prestatzailea: nutrizionista)
Osasuna kirolean:
Kirol-jarduera: osasunean (fisikoan, burukoan zein gizartekoan) duen garrantzia eta
rola. Kirola egitearen onurak.
Adingabeen garapen fisikoa eta kirola etapa bakoitzari egokitzea.
Kirol-higienea: istripuak eta gaixotasunak prebenitzeko arauak. Norberaren higiene-
ohiturak (gorputzarena, jarrerarena...).;
Osasuna kirolean. Taldearen higiene-ohiturak (kirola egin aurreko, bitarteko eta
ondorengo baldintzak).
Egoera fisikoa eta kirol-jarduera hobetzeko estimulatzaileak, sendagaiak eta dieta-
osagarriak hartzeak dakartzan arriskuak.
Kirola egin bitartean sortzen den azido laktikoa.
(Prestatzailea: medikua).
Psikologia eta balioak kirolean:
Adingabeen garapen fisikoa eta kirola etapa bakoitzari egokitzea.
Motibazioaren eta indargarrien garrantzia.
Balio positiboak transmititzea. Kirolaren bidez balio garrantzitsuak transmitizeko eta
balio horiek bizitzaren beste arlo batzuetara eramateko jarraibideak; balio hauek, besteak
beste: tolerantzia, laguntasuna, errespetua, arauen garrantzia, lankidetza, diziplina,
sakrifizioa, ahalegina, berdintasuna, erantzukizuna, iraunkortasuna, autokontrola,
elkarlana...
(Prestatzailea: kirol-psikologoa).
Drogen prebentzioa kirolean:
Droga-mendekotasuna eta prebentzioa: oinarrizko kontzeptuak.
Tabakoa, alkohola eta cannabisa kontsumitzearen arriskuak.
Drogak kontsumitzeak ekar ditzakeen arriskuak eta kalteak murriztea.
Taldearen presioa. Gizarte-trebetasunak.
Kontsumoen aurrean babestuta egoteko faktoreak.
Kiroleko erresistentzia artifizialki hobetzea (segurtasun faltsua). Dopatzea. Definizioa.
Debekatutako substantziak, kontrako erreakzioak, dopatze-kasu gehien dituzten
kirolak...Benetako ondorioak.
(Prestatzailea: drogen prebentzioaren arloko aditua)
48
Berdintasuna kirolean:
Genero-estereotipoak kirolean.
Kirol-arloan emakumeen eta gizonen artean sortzen diren desberdintasunak:
emakumeen kirolak, gizonen kirolak, lehiaketak, adin-desberdintasunak, kirol-
instalzioetarako sarbidea eta horien erabilera…
Kirolean gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko kontuan izan
behar diren alderdiak.
Prestatzailea: berdintasunaren eta genero-ikuspegiaren arloko aditua.
Kontsumo-gizartea kirolean:
Kirol-prduktuak (arropa, oinetakoak eta kiroleko artikuluak) eta kirol-zerbitzuak (kirol-
instalazioak erabiltzea kiroldegi publikoetan eta gimnasioetan). Eskubideak eta
betebeharrak.
Kirol-produktuak eta -zerbitzuak modu seguru eta arduratsuan erabiltzea.
Instalazioak, segurtasun-elementuak eta abar behar bezala erabiltzea.
Markak eta kirola. Marken eragina kirol-produktuak erosteko orduan.
Kirol-produktuak arduraz erostea. Aintzat hartu beharreko aldagaiak (etiketaren
informazioa, benetako beharrak, kalitatea, ehun motak, ingurumenean duten eragina,
ekoizpen-baldintzak...).
Kirol-produktuen bidezko ekoizpena. Eragin soziala (laneko esplotazioa, haurren
esplotazioa...) eta ingurumeneko eragina (material toxikoak, baliabideak agortzea...).
(Prestatzailea: kontsumoaren esparruko aditua)
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 3.960 €
5.- Hartzaileak
Guztira 21 pertsonak parte hartu dute: 13 gizonek eta 8 emakumek. Bi taldeetan
prestakuntza euskaraz eman da.
49
6.- Ebaluazioa
Parte-hartzaileei ebaluazio-inkesta bat egin zaie. Taula honetan jasota dago balorazio
horren batezbestekoa (0tik 5era balora zezaketen):
Azalpenak argiak izan dira 4,42
Hezitzaileak taldea animatzen jakin du 4,21
Gure zalantzak argitzeko prest agertu da 4,74
Landutako gaiak interesgarriak iruditu zaizkit 4,11
Ekintzaren iraupena egokia izan da 3,58
Edukiak lantzeko jarduerak nire gustukoak izan dira 4,05
Puntua ezazu ekintza 0tik 5era 4,18
Ikus daitekeenez, balorazio-maila oso altua izan da; 5etik 4,18ko batezbestekoa lortu
dugu. Horrenbestez, argi geratu da parte-hartzaileei ekintza gustatu zaiela.
EKINTZAREN IZENA: SARE SOZIALEN ERABILERA ARDURATSUA GAZTEGUNEETAN
50
1.- Ekintzaren esparrua
Komunitate-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Helburu nagusia da Gaztelekuko parte-hartzaileek sare sozialak modu seguruan eta
errespetuz erabiltzen ikastea.
Helburu zehatzak:
- IKTen (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) definizioa eta erabilera
desberdinak ezagutzea.
- IKTen erabileraren alde onak eta txarrak ezagutzea, baita horiek gehiegi
erabiltzearen eraginak ere.
- IKTak seguru eta erantzukizunez erabiltzeko jarraibideak bereganatzea (batez ere
Instagram eta WhatsApp erabiltzean):
Profila konfiguratzea
Gakoak konfiguratzea
Pribatutasuna konfiguratzea
…
- Errespetuan oinarrituriko bizidetza positiboa ahalbidetzen duten ohiturak hartzea.
- Gerta daitezkeen ziberjazarpen-kasuak prebenitzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzutik, harremanetan jarri ginen gazteguneetako
begiraleekin, gazteen prestakuntzari zegokionez zituzten eskariak ezagutzeko. Erantzun
guztietan nabarmentzen zen sare sozialei buruzko tailer bat egiteko beharra. Hortik
abiatuta, ikastaro dinamiko bat egitea erabaki zen; bertako parte-hartzaileek jardunbide
egokien dekalogo bat egin behar zuten gaztelekuetan jartzeko, kartulinan eta digitalki.
Loiun, Zamudion, Sondikan, Lezaman eta Derion egin zen.
4.- Baliabide errealak
51
Gastu erreala 1.020 €
5.- Hartzaileak
Udal-gazteguneetara joaten diren gazteak.
6.- Ebaluazioa
Derion eta Zamudion harrera oso ona izan zuten; hain zuzen ere, 25 gaztek
parte hartu zuten udalerri bakoitzean. Gainerako gazteguneetan ez zuten espero
bezainbeste pertsonak parte hartu, hainbat arrazoirengatik. Hori dela eta, uste dugu
gazteak erakartzeko beste modu bat pentsatu behar dugula, honelako ekintzetan
parte har dezaten.
Larrabetzun 2017an ere egiteko eskatu digute, dekalogoa egitea oso
interesgarria iruditu baitzaie.
52
EKINTZAREN IZENA: LEHEN SOROSPENEN OINARRIZKO IKASTAROA
1.- Ekintzaren esparrua
Komunitate-esparrua
2.- Ekintzaren helburua
Hona hemen ekintzaren helburuak:
• Istripuak prebenitzen ikastea.
• Autobabeserako eta osasun-arretarako prozedura eta teknika egokienak aplikatzea.
• Hil edo biziko larrialdiak identifikatzea eta konpontzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuan uste dugu garrantzitsua dela gizarteak lehen
sorospenetako prestakuntza izatea; horregatik, lehen sorospenen oinarrizko ikastaro bat egiten dugu
Txorierrin erroldatutako pertsonentzat.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 1.300€
5.- Hartzaileak
Txorierrin erroldatutako pertsonak. Guztira 15 pertsonak eman zuten izena,
baina azkenean 10 pertsona bertaratu ziren ikastarora. Zehazki, 4 emakume eta 6
gizon izan ziren, 16 eta 55 urte bitartekoak.
Azterketa teoriko-praktikoa egin ostean, parte-hartzaile guztiak gai gisa
kalifikatuak ziren.
2
25
1DerioSondikaLarrabetzuLezamaZamudioLoiu
53
6.- Ebaluazioa
Parte-hartzaileei eginiko asebetetze-inkestak oso emaitza onak eman ditu;
batezbestekoa 5etik 4,5ekoa izan da.
Honako ohar hauek egin dituzte: ikastaroa motzegia izan da (luzeagoa izatea
gustatuko litzaieke), eta desfibrilagailua erabiltzen ikasi nahi zuten.
Halaber, prestatzaileak, Estibaliz Cámarak, oso puntuazio positiboa eman du: 5etik
4,7; eta esan du taldea oso parte-hartzailea izan dela.
54
3.4 JAI- ETA AISIALDI-ESPARRUA:
EKINTZAREN IZENA: TXORIERRIKO JAIETARAKO PREBENTZIO KANPAINA
1.- Ekintzaren esparrua
Jai- eta aisialdi-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Sexu bidez transmititutako gaixotasunak eta auto-istripuak ekiditea da kanpaina
honen helburua.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Txosna bakoitzean, sexu bidez transmititzen diren gaixotasunak ekiditeko kondoiak
jarri dira, jendeak doan hartu ahal izateko.
Beste alde batetik, txosna bakoitzean erabilera bakarreko 10 etilometro jarri dira,
jendeak doan hartu ahal izateko.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala Doan
5.- Hartzaileak
Txorierriko jaietara joaten diren pertsona guztiei zuzenduta dago.
6.- Ebaluazioa
Jaietara joaten diren gazteek asko eskertzen dute etilometroak eta kondoiak doan
eskuratu ahal izatea; beraz, ekintza honekin jarraituko dugu.
55
EKINTZAREN IZENA: AKOHOLAREN KONTROL PREBENTIBOAK
1.- Ekintzaren esparrua
Jai- eta aisialdi-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Auto-istripuak ekiditea informazioa emanez eta edandakoa kontrolatuz.
Programa honen abiapuntua da alkoholemia-testa egiteko prest dagoen edozeinen
alkohol-kontsumoaren kontrol kuantitatiboa egitea.
Honako helburu hauek izango ditu programak:
- Gazteak kontzientziatzea alkohola eta drogak kontsumitzearekin lotutako arriskuen
inguruan.
- Gazteei informazioa eskaintzea alkoholaren kontsumoak eragin ditzakeen kalte eta
arriskuen inguruan.
- Gazteen artean nork bere burua zaintzeko jokabideak sustatzea, alkohola
kontsumitzea erabakitzen badute.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Alkoholemia-testak egiteko karpa Derion egon zen maiatzaren 14an eta Loiun uztailaren
2an, 00:00etatik 3:30era.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 1.639 €
5.- Hartzaileak
89 pertsonak parte hartu nahi izan zuten Derioko alkoholemia-kontrolean; horietako 64
gizonak ziren eta 25 emakumeak. Loiun 80 pertsonak hartu zuten parte: 51 gizon eta 23
emakume.
6.- Ebaluazioa
Jaietako Alkoholaren Kontrol Prebentziboa programak harrera oso ona izaten du beti.
Oro har, jendeak eskertu egiten du gidatu aurretik proba hori egin ahal izatea.
56
EKINTZAREN IZENA: EUSKARAREN ALDEKO JAIA
1.- Ekintzaren esparrua
Jai- eta aisialdi-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Euskararen aldeko jaietara doazen pertsonei alkoholari buruzko informazioa ematea
eta alkoholaren kontsumoari buruzko hausnarketa bat egitea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Aisialdian ere euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, herriko gazteei ikastolek
antolatzen dituzten ekintzetara joateko baliabideak eman dizkiegu; besteak beste,
Ibilaldira, Kilometroetara, Eskola Publikoen Jaira... Ekintza hau bultzatuz, euskararen
erabilera eta euskararen aldeko jarrera indartuko dugula uste dugu, kontuan hartuta gazte
hauek berebiziko garrantzia dutela euskararen erabileran.
Aurten ere, beste urteetako ildoari jarraituz, Txorierriko sei udaletako kultur
teknikariekin elkarlanean aritu gara irteerak antolatzeko, monitoreak ipintzeko eta abar.
Hona hemen datuak:
Guztira 78 pertsona joan dira gurekin hainbat ekintzatara.
Aurten, Ibilaldira, Araba Euskarazera eta Kilometroetara autobus bana joan dira, eta
autobus bakoitzean bina begirale.
Pertsona bakoitzari alkoholari buruzko informazioa daukan triptiko bat entregatu zaio
eta bidaian alkoholaren kontsumoari buruzko bideo bat jarri zaie.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala Doan
5.- Hartzaileak
Txorierriko 14 urtetik gorakoak dira hartzaileak. Baina 14 urtetik 18ra arteko gazteek,
autobusean joan ahal izateko, gurasoen baimena ekarri behar dute. Ibilaldira 46 gazte joan
dira, Araba Euskarazera 19 eta Kilometroetara 15.
57
6.- Ebaluazioa
Orain arte ez da inolako arazorik egon irteeretan eta jendea oso pozik egon da
eskainitako zerbitzuarekin. Datorren urterako ekintza hau indartzen saiatuko gara.
58
EKINTZAREN IZENA: LOKALEAN PROIEKTUA. LOKALETAN ETA KALEAN ESKU HARTZEA,
DROGEN, SEXUALITATEAREN, BERDINTASUNAREN ETA ABARREN ESPARRUAN.
1.- Ekintzaren esparrua
Jai- eta aisialdi-esparrua.
2.- Ekintzaren helburua
Programa Mankomunitateko Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak eta Gazteria
Zerbitzuak sustatu dute, eta horregatik hainbat helburu ditu.
1. Txorierriko gazteen beharrak ezagutzea.
2. Gazteen artean arrisku-faktoreak murriztea eta haien artean jarrera arduratsuak
sustatzea.
3. Arriskuak modu eraginkorrean murriztea eta prebenitzea.
3.- Ekintzaren deskribapena: ekintzak, emandako urratsak, egindako jarraipena,
ekintzaren ibilbidea…
Lokalean Txorierri Mankomunitateko gazte eta nerabeekin lan egiten duen proiektu
bat da, lokaletan eta kalean gauzatzen da eta honako gai hauek jorratzen ditu: alkohola,
cannabisa, sexualitatea eta beste jokabide arriskutsu batzuk. Herritarren parte-hartzea
sustatzeko dinamikak ere gauzatzen dira.
Programa kaleko hezitzaile batek gauzatu du, eta hiru fase ditu: 1) Harremanetan
jartzeko fasea, 2) konexio-fasea eta 3) esku-hartzearen fasea. Oraingoz, irailetik abendura
bitartean, harremanetan jartzeko fasea gauzatu da.
10
5 5
Sondika
Loiu
Derio
Lezama
Zamudio
Larrabetzu
*Gazteek lokalik ez duten udalerrietan, Gaztelekuek garrantzi handia hartzen dute, eta lokalaren
antzeko estatusa bereganatzen dute.
59
Programa 400 gazte baino gehiagorengana iritsi da; izan ere, lokaletatik abiatuta,
kaleko esku-hartzea egin da, baita Txorierri BHIko eta Esperanza Alhama HLPPko
atsedenaldietan ere.
Programak aurrera egin ahala, lokal guztiekin jarri ginen harremanetan; bai eta
udalerri guztietako Gaztelekuekin ere. Gaztelekuetan, toki hori biltzeko gune gisa erabiltzen
duten hainbat talderekin egin dugu lan; talde horietako batzuek lokala ere bazuten.
Gaztelekuetako profesionalen parte-hartzea ezinbestekoa izan da informazioa biltzeko eta
Gaztelekuaren instalazioetan jarduerak martxan jartzeko, bai eta jarduera horien berri
emateko ere, haien kontaktu-sarearen bitartez.
4.- Baliabide errealak
Gastu erreala 9.090 €
5.- Hartzaileak
Kalean edo lokaletan espazioa partekatzen duten Txorierriko gazteak. Eta HLPPko
eta Txorierri BHIko ikasleak.
6.- Ebaluazioa
Orain ari da lehen urratsak ematen proiektu hau, eta oso interesgarria da. Oraingoz,
gazteekin harremanetan jartzeko fasea dago abian, eta uste dugu beharrezkoa eta
garrantzitsua dela lanarekin aurrera jarraitzea.
60
4. DIRU LAGUNTZAK
GASTUAK
DIRU-SARRERAK
PROGRAMAK
60.097,19 €
TALDE TEKNIKOA
ADIKZIOEN PREBENTZIO KOMUNITARIOKO TALDE TEKNIKOAK
BULTZATZEKO LAGUNTZAK 25.649,68 €
ADIKZIOEN PREBENTZIO KOMUNITARIOKO PROGRAMAK
BULTZATZEKO LAGUNTZAK 8.288 €
BAKEA, BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEEN ARLOKO UDALENTZAKO
DIRU-LAGUNTZAK 5.970,65 €
JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO PROGRAMAK GARATZEKO
LAGUNTZAK 3.627,58 €
UDALEN EKARPENA
top related