ermintxu afrikan 2.maila

Post on 25-Jun-2015

474 Views

Category:

Education

3 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

kuetoeskola ipuina powerkueto 2010

TRANSCRIPT

Behin batean Ermintxu oporretan zegoen eta aspertuta zegoenez Afrikara joatea erabaki zuen.

Ermintxu maleta prestatzen hasi zen eta exploradore jantzia,botak,motxila eta txanoa sartu egin zituen.

Maleta hartuz aireportura joan zen eta Afrikarako hegazkin bat hartu zuen. Hegazkinean Ermintxu zorabiatu zen eta aeroneskari kamamila infusioa eskatu zion. Handik piska bat geroago hobeto zegoen Ermintxu .

Afrikara heldu bezain laster kotxe bat gidariarekin hartu eta prestaketak egiten hasi zen : kanpai denda , sakua , janaria , ura , gasolina… prestatu eta sartu zituen kotxean.

Bidaia hasi zen eta bidetik lehoi bat eskutaturik eta zebra asko ikusi zituen.Bai zebrakume bat ere zegoen eta esan zuen :

- A ze polita !

Bat-batean lehoia bere lekutik atera eta zebrak harrapatu nahi zituen baina zebrak lehoia ikusita korrika egiten hasi ziren.

Ermintxu dena ikusita kezkaturik zegoen zebrakumeaz orduan lehoiaren aurrean korrika hasi zen, lehoia bere atzean joateko.

Lehoiak tomate bat korrika ikustean zur eta lur geratu zen eta gelditu egin zen.

-Arranopola ez dut ikusi honelako tomatea!

Esan zuen lehoiak.

Ermintxuk erantzun zion: –Gernikako tomatea naiz eta Kueto eskolan lagun asko ditut.Agur lehoia!

Hori esanez , korrika bizian kotxean sartu zen eta berriro etxera itzuli zen, pentsatuz ohiana arriskutsua zela.

Orain Ermintxu Kueton dago bere lagunekin eta Afrikako abenturak kontatzen dizkie eta hala bazen edo ez bazen Afrikan jakingo dute zebrek, lehoiek........

top related