eremu korporatiboko ziurtagirietarako berariazko … · 1. jaulkitzeko eskaera sinatua. 2....
Post on 14-Jul-2020
6 Views
Preview:
TRANSCRIPT
EREMU KORPORATIBOKO ZIURTAGIRIETARAKO
BERARIAZKO DOKUMENTAZIOA
IZENPE 2015
Dokumentu hau IZENPErena da, kopiarik egitekotan, osorik kopia daiteke soilik.
2 / 23
1 . Sarrera
Dokumentu honek Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa-Empresa de Certificación y Servicios, Izenpe,
SA (aurrerantzean IZENPE) enpresak jaulkitako ziurtagiriei dagokien Berariazko dokumentazioa
jasotzen du.
Dokumentu honen helburua IZENPEren Ziurtapen Praktiken Deklarazioan mota horretako
ziurtagirietarako definitutakoa zehaztu eta osatzea da.
Dokumentazio honek espezifikoki arautzen du Ziurtapen Praktiken Deklarazioa dokumentuak
Berariazko dokumentazioa deritzon dokumentu honi bidalitakoa.
Hain zuzen ere, dokumentazio honek honako eremu hauetan jaulkitako ziurtagiriak arautzen
ditu:
� Administrazio Publikoak eta sektore publikoko entitateen eremuan,
- Entitate publikoetako langileak.
- Ziurtagiri korporatibo onartua.
- Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa.
OHARRA.
Ondorio horietarako, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina
onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluan
biltzen diren entitateetarako ziurtagiri korporatiboak jaulkitzen ditu. Hala ulertzen dira
hauek:
- Legez eratutako zuzenbide publikoko entitateak edo Administrazio Publiko bati
edo batzuei lotutakoak edo horien menpe direnak.
- Entitate autonomoak.
- Unibertsitate publikoak.
- Merkataritza-sozietateak, parte-hartzearen gehiengoa publikoa dutenak
(zuzenean edo zeharka).
- Partzuergoak, fundazioak eta elkarteak, parte-hartzearen gehiengoa publikoa
dutenak.
- Zuzenbide pribatuko entitate publikoak.
� Esparru pribatuan,
- Korporatibo pribatu onartua.
- Korporatibo pribatu ez onartua.
1.1 Ziurtagirien deskribapena
IZENPEk, Ziurtapen Digitaleko Zerbitzuaren esparruan jaulkitzen dituen ziurtagiriei esker,
zerbitzua erabiltzen duten entitateak ziurtagiri digitalak lortzen dituzte. Ziurtagiri horiek
esparru hauetakoak dira:
I. Administrazio Publikoen eta sektore publikoko entitateen esparruan, mota hauetako
ziurtagiriak jaulkitzen ditu:
Entitate publikoetako langileak
3 / 23
- Ziurtagiri hori, legez onartutako ziurtagiria, EAEko Herri Administrazioetako langileen
CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan jaulkitzen da.
- Identifikatzen ditu:
- Administrazio Publiko jardulea, harpidedun gisa, baita bertan kargu edo
lanpostu bat betetzen duen pertsona ere.
- Administrazio harpidedunak haren gakoak identifikatzeko funtzioak bete
ditzake.
- Administrazioaren zerbitzurako langileak honako erabilera hauek dituen ziurtagiria
jasotzen du:
- Sinadura elektronikoko ziurtagiria, legez onartutako ziurtagiria, Sinadura
Elektronikoari buruzko Legearen 8., 11., 12., 13., 18. eta 20. artikuluen arabera.
- Zifratze-ziurtagiria, legez onartu gabeko ziurtagiria, zifratze-erabileretarako.
Ziurtagiri korporatibo onartua,
- Ziurtagiria hori, legez onartutako ziurtagiria, EAEko Herri Administrazioetako langileen
CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan jaulkitzen da.
- Entitate jardulea ziurtagiriaren harpidedun gisa identifikatzen du, baita bertan kargu
edo lanpostu bat duen pertsona ere, gakoen edukitzaile gisa.
- Entitate eskatzailearen zerbitzurako langileak honako erabilera hauek dituen ziurtagiria
jasotzen du:
- Sinadura elektronikoko ziurtagiria, legez onartutako ziurtagiria, Sinadura
Elektronikoari buruzko Legearen 8., 11., 12., 13., 18. eta 20. artikuluen arabera.
- Zifratze-ziurtagiria, legez onartu gabeko ziurtagiria, zifratze-erabileretarako.
Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa.
- Ziurtagiri hori, legez onartu gabeko ziurtagiria, onartu gabeko EAEko Herri
Administrazioetako langileen CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan
jaulkitzen da.
- Entitate jardulea ziurtagiriaren harpidedun gisa identifikatzen du, baita bertan kargu
edo lanpostu bat duen pertsona ere, gakoen edukitzaile gisa.
II. Esparru pribatuko entitateak
Korporatibo pribatu onartua.
- Ziurtagiri hori, legez onartutako ziurtagiria, onartutako Herritarren eta Entitateen
CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan jaulkitzen da.
- Ziurtagiri horrek entitate eskatzailea harpidedun gisa identifikatzen du, eta entitatean
kargu edo lanpostu bat izan eta sinadurako gakoen zaintza eta ardura duen pertsona
fisikoa gakoen edukitzaile gisa.
Onartu gabeko ziurtagiri korporatibo pribatua
4 / 23
- Ziurtagiri hori, legez onartu gabeko ziurtagiria, onartu gabeko Herritarren eta
Entitateen CAren esparruan eta hardware kriptografikoaren gailuan jaulkitzen da.
- Ziurtagiri horrek entitate eskatzailea harpidedun gisa identifikatzen du, eta entitatean
kargu edo lanpostu bat izan eta sinadurako gakoen zaintza eta ardura duen pertsona
fisikoa gakoen edukitzaile gisa.
- Ziurtagiri horren erabilera betetzen ari den lanpostuaren esparrura soilik mugatzen da.
Ziurtagirietan jaso beharreko identitatea eta beste edozein informazio nahitaez egiaztatu
beharko ditu IZENPEk edo IZENPErekin lege-tresna egokia izenpetzen duten erregistro-
entitateek.
1.2 Identifikazioa
Ziurtagiriak identifikatu ahal izateko, IZENPEk honako objektu-identifikatzaile hauek (OID)
esleitu dizkie.
ZIURTAGIRIA OID
Entitate publikoetako langileak 1.3.6.1.4.1.14777.4.1
Eusko Jaurlaritzako langileak 1.3.6.1.4.1.14777.7.1
Ziurtagiri korporatibo onartua 1.3.6.1.4.1.14777.4.2
Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa 1.3.6.1.4.1.14777.1.1.1
Onartutako ziurtagiri korporatibo pribatua 1.3.6.1.4.1.14777.2.2
Onartu gabeko ziurtagiri korporatibo pribatua 1.3.6.1.4.1.14777.5.2.
Eusko Jaurlaritzako langileak, Entitate Publikoetako langileak, onartutako korporatibo eta
onartutako korporatibo pribatuko ziurtagiriak, onartutako ziurtagiriak direnez, honako objektu-
identifikatzaile (OID) hau izaten dute gehigarri gisara, Telekomunikazioko Arauen Europako
Institutuak TS 101 862ren bidez ziurtagiri aitortuen profilei buruz zehaztutakoarekin bat
etorriz: 0.4.0.1862.1.1.
1.3 Komunitatea eta erabilera-esparrua
Erabiltzaile gisa hartuko dira,
- Ziurtagiriaren eskatzailea, ziurtagiria antolakunde baten izenean eskatzen duen pertsona.
- Sinatzailea, ziurtagirian identifikatutako pertsona fisikoa.
- Ziurtagiriaren harpideduna, ziurtagirian identifikatutako Administrazio Publiko edo
Entitatea izango da.
- Gakoen edukitzailea, sinadura digitaleko gakoak dituen eta horiek zaintzeaz arduratzen den
pertsona fisikoa. Gakoen edukitzailea izango da sinatzailea.
5 / 23
Erabilera-esparrua
Ziurtagiriak Administrazio edo Entitate erabiltzaileari eta betetzen den lanpostu edo karguari
dagozkion eskumenen esparruan erabiliko dira.
Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboaren kasuan, betetzen den lanpostu edo karguan soilik
erabiliko da.
Dena den, gakoen edukitzaileek beste erabilera batzuetarako erabili ahal izango dituzte
ziurtagiri horiek, betiere hirugarren batzuekin dagozkien lege-tresnetan adierazitako mugak
errespetatzen badira.
1.4 Xedapen orokorrak
Identifikazio-betebeharrak
IZENPEk –berez edo berarekin hitzarmenak izenpetu dituzten entitate publiko erabiltzaileen
bidez– egiaztatzen ditu, dagozkien erregistroetan, eskatzaileen, harpidedunen eta
ziurtagirietako gakoen edukitzaileen identitatea eta beste zeinahi datu pertsonal.
Modu berean, egiaztatu egiten du gakoen edukitzaileak harpidedunaren bidezko baimena
duela.
Ziurtagiriaren harpidedunaren betebeharrak
Harpidedunen betebeharrak hauek dira:
- Ziurtapen Praktiken Deklarazioan jasotakoak: Ziurtagiriaren harpidedunaren
betebeharrak.
- Bai harpidedunak bai gakoen edukitzaileak dute ziurtagiria baliogabetzeko eskaera
egiteko erantzukizuna, honako Ziurtapen Praktiken Deklarazio honek aurreikusten
duenaren arabera.
6 / 23
2 Eskakizun operatiboak
2.1 Ziurtagiria eskatzea eta informazioa egiaztatzea
Ziurtagiria bideratzea eta identitatea ziurtatzea,
� Ziurtagiri korporatibo onartuen kasuan: ziurtagiri korporatibo pribatu onartua, Entitate
publikoetako langileen ziurtagiria eta ziurtagiri korporatibo onartua, gakoen
edukitzailearen identitatea egiaztatzea eskatzen dutenak.
- Bertaratu gabe, IZENPEri igorrita:
- Bide telematikoa erabilita, ziurtagiri onartu bidez eskatzaileak zein gakoen
edukitzaileak elektronikoki sinatutako ziurtagiria jaulkitzeko eskaera, betiere
Sinadura Elektronikoari buruzko Legean ezarritakoaren arabera.
- Posta bidez, IZENPEren helbidera,
a) Ziurtagiria jaulkitzeko eskaera, eskatzaileak zein gakoen edukitzaileak
sinatua eta notario aurrean legitimatua.
b) Sinatzaileak eta gakoen edukitzaileak sinatutako ziurtagiria jaulkitzeko
eskaera.
Irizpide hori gakoen edukitzaileari soilik aplikatuko zaio, sinadura
elektronikoari buruzko legearen 13.4 a) artikuluan aintzat hartzen den
kasuan.
(IZENPEk eskatzailea gehienez duela 5 urte identifikatu duen suposizioa).
- Bertaratuta, gakoen edukitzailea bertatuta,
Beharrezko dokumentazioa bilduta, eskatzaileak IZENPEren helbidera bidali beharko
du.
Balidatu ostean, gakoen edukitzailea bertaratu egingo da:
- IZENPEren aurrean, aurrez hitzordua hartuta, hurbilden duen erregistro-
entitatean.
- Edo entitate harpidedunaren aurrean, IZENPEk aginduzko lege-tresna
harpidetu badu.
Honako ziurtagiri hauen kasuan,
� Entitate publikoetako langileen ziurtagiriak direnean, IZENPErekin aginduzko
lege-tresna harpidetu duen Administrazio eskatzailearen aurrean egin ahal izango
da gakoen edukitzailearen identifikazioa.
� Udal-esparruan eskatutako ziurtagirien kasuan, udalaren idazkariaren aurrean
egin ahal izango da eskatzailearen identifikazioa, fede-emaile publikoaren
funtzioen esparruan.
Hau aurkeztu beharko du:
1. Eskatzaileak eta gakoen edukitzaileak sinatutako ziurtagiria jaulkitzeko eskaera.
7 / 23
2. Indarrean dagoen dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia kautotua
(eskatzailearena zein gakoen edukitzailearena),
a) NAN, pasaporte edo gida-baimena, estatuko hiritarra bada.
b) Atzerriko hiritarren kasuan:
I. Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko Estatutakoek,
aurkeztuko dute,
- Nortasun Agiri Nazionala edo haien herrialdeko baliokidea edo
pasaportea.
- Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.
II. Europar Batasunaz kanpoko atzerritarra bada, Atzerritarraren
Identifikazio Zenbakia eta indarrean dagoen pasaportea eskatu ahal
izango da.
1. OHARRA.
Eskatzaileak bere NANren kopia gaineratu beharko du.
� Ziurtagiri korporatibo pribatu onartu gabearen eta Ziurtagiri korporatibo onartu
gabearen kasuan, eta onartu gabeak diren aldetik, ez da beharrezkoa izango gakoen
edukitzailearen identitatea IZENPEren aurrean egiaztatzea. Honela bideratuko da
ziurtagiria:
- Bertaratu gabe, IZENPEri igorrita:
1. Jaulkitzeko eskaera sinatua.
2. Indarrean dagoen honako dokumentazio honen jatorrizkoa edo kopia
kautotua:
a) NAN, pasaporte edo gida-baimena, estatuko hiritarra bada.
b) Atzerriko hiritarren kasuan:
I. Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko Estatutakoek,
aurkeztuko dute,
- Nortasun Agiri Nazionala edo haien herrialdeko baliokidea edo
pasaportea.
- Batasuneko Kideen Hiritarren Erregistroak igorritako ziurtagiria.
II. Europar Batasunaz kanpoko atzerritarra bada, Atzerritarraren
Identifikazio Zenbakia eta indarrean dagoen pasaportea eskatu ahal
izango da.
� Lehen Jaulkitzeko eskaera egin eta gakoen edukitzaileentzako ziurtagiriak eskatzeko
egindako hurrengo eskaeretarako aldatu egin badira Jaulkitzeko eskaeran jasotako
datuak, entitate eskatzailearen ardura izango da aldaketen berri IZENPEri ematea eta
eskaera berria bidaltzea.
8 / 23
Entitate eskatzailea ziurtatuko duen dokumentazioa.
IZENPEk, ziurtagiria jaulki aurretik, beharrezko dokumentazioa balidatuko du (IFZ,
antolakundea balioz eratu izana eta eskatzailearen ahalordearen egiaztapena).
Entitate mota bakoitzak zer dokumentazio gaineratu behar duen zehazteko, eskatzaileak
Berariazko dokumentazio honetako I. eranskinean kontsultatu ahal izango du entitate
bakoitzari eskatzen zaion dokumentazioa –betiere haren konfigurazio juridikoaren arabera–.
ANTOLAKUNDE MOTA
ENTITATEA
1. Merkataritza-sozietateak 2. Elkarteak, fundazioak, kooperatibak
3. Administrazio Publikoa eta sektore
publikoko entitateak
4. Lanbide-elkargoak
* Entitate eskatzailea taulan jasoarazi ez bada, bidal ezazue mezu elektroniko bat
info@izenpe.com helbidera informazio gehiago lortzeko.
2. OHARRA.
� Eskatzaileak harpidedunaren kontratua eta erabilera-baldintzak onartuko ditu, ziurtagiria
jaulkitzeko eskaera sinatzean.
� Erregistro-entitateak beharrezko dokumentazioa erregistratuko du, eta eskatzailearen
identitatea egiaztatzeko akta egingo du.
2.2 Ziurtagiria jaulkitzea eta ematea
IZENPEk ziurtagiria jaulki eta emateari ekingo dio,
� Bertaratuta entregatzen den kasuetan, ziurtagiria jaulkitzeko unean, IZENPEk PINa eta
PINa desblokeatzeko kodea (PUKa) eta telefono bidez identifikatzeko pasahitza
adieraziko duen orria emango du.
Une horretan, ziurtagiria ematearen justifikatzailea sinatu beharko du eskatzaileak,
jaulkitzeko eskaeraren bidez.
� Bertaratuta eskatu ez bada, ziurtagiria jaulkitzeko eskaeran finkatutako posta
helbidera igorriko da ziurtagiria. Bi une bereiziko dira:
a) Ziurtagiria bidaltzea.
b) PINa, PINa desblokeatzeko kodea (PUKa) eta telefono bidez identifikatzeko
pasahitza adieraziko duen orria bidaltzea.
Ziurtagiria jaulkitzeko eskaeratik hilabeteko epea pasa eta eskatzaileak
ziurtagiria jaso ez badu, IZENPErekin jarri beharko da harremanetan.
Eskatzaileak Entrega eta Onarpen Orria sinatuta itzuli beharko dio IZENPEri.
9 / 23
2.3 Ziurtagiriak ezeztatzea
Ezeztatzeko eskaera
Honako hauek eska dezakete ziurtagiria ezeztatzea:
- Harpidedunak.
Entitate hartzailearen legezko ordezkariak, langileen arduradunak edo aurrekoetako
edozeinek baimendutako hirugarren batek dute ziurtagiria ezeztatzea eskatzeko
baimena.
- Eskatzaileak.
- Gakoen edukitzaileak.
- IZENPEk.
IZENPEko administratzaileek eta erregistro-entitateek baimena dute azken entitateko
harpidedun-ziurtagirien ezeztapena eskatzeko.
Prozedura
Ezeztatzea eskatzen duenak IZENPEren aurrean bideratuko du ziurtagiria ezeztatzeko eskaera.
Ziurtagiria edozein unetan ezeztatu ahal izango da, eta ziurtagiria lapurtu edo galdu denean
beti.
Eskatzaileak honako bide hauetatik ezeztatu ahal izango du ziurtagiria:
- Bertaratuta:
o IZENPEren aurrean, www.izenpe.com bidez hitzordua eskatuta.
o Edo entitate harpidedunaren aurrean, betiere IZENPEk aginduzko lege-tresna
harpidetu badu horrekin.
- Telefono bidez, 902 542 542 telefonora deituta.
Identifikatzeko honako hau eskatuko da:
o Telefono bidez identifikatzeko pasahitza (gakoen orrian igorritakoa).
o NAN /AIZ.
o Entitatearen IFZ.
10 / 23
- Online, Sinadura Elektronikoari buruzko Legean ezarritakoaren arabera onartutako
ziurtagiri baten bidez, NAN elektronikoaren bidez edo IZENPEk onartutako ziurtagiri
baten bidez identifikatu eta www.izenpe.com web-orrira sartuta.
W
eb s
arb
idea
Identifikazio
aE
zezta
tzea
- Edo posta bidez, ziurtagiria ezeztatzeko eskaera, notario aurrean sinatuta eta
legitimatuta, igorrita.
Ezeztatzeko arrazoiak
Ziurtapen Praktiken Deklarazioan kontsulta daitezke (www.izenpe.com).
2.4 Ziurtagiriak berritzea
Ziurtagiria berritu behar izanez gero, eskatzaileak ziurtagiriak jaulkitzeko ezarritako prozesua
jarraitu beharko du.
11 / 23
3 Aldaketaren kudeaketa
Dokumentu honetan egiten diren aldaketak IZENPEren Segurtasun Batzordeak onetsiko ditu.
Aldaketa horiek ziurtagiri bakoitzaren berariazko dokumentazioa eguneratzeko dokumentuan
jasoko dira, eta IZENPEk bermatuko du dokumentu hori eguneratuta egongo dela.
Berariazko dokumentazioaren bertsio eguneratuak honako helbide honetan kontsultatu ahal
izango dira: www.izenpe.com.
12 / 23
4 Ziurtagirien profilak
4.1 Entitate publikoetako langileen ziurtagiria
Campo / extensiónOpcional /
CríticaContenido
version Versión 3
serialNumber Número secuencial único
signature sha256WithRSAEncryption
issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora
validity 4 años
subject
serialNumber DNI / NIE
SN Primer Apellido
G Nombre
CN Nombre y Apellidos
dnQualifier
Depende de tipo de documento.
DNI: "-dni [DNI] -TIS [TIS] -cif [CIF]"
NIE: "-nie [NIE] -TIS [TIS] -cif [CIF]"
OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko
OU Entitate publikoen ziurtagiri - Certificado de entidad publica
OU Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido
OU Opcional Cargo o Departamento
OU Opcional Grupo VPN
O Organización
C ES
subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo
extensions
issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora
subjectAltName
rfc822Name Email del suscriptor
OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario
extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon
netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client
subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública
authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier
certificatePolicies
policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.4.1 (1.3.6.1.4.1.14777.104.1 en Desarrollo)
cpsURI http://www.izenpe.com/rpascapersentpub
userNotice
Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian
konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias
en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el
certificado
cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscar2
authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094
qcStatements
QcCompliance Presente
QcSSCD Presente
keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment
13 / 23
4.2 Eusko Jaurlaritzako langileen ziurtagiria
Campo / extensiónOpcional /
CríticaContenido
version Versión 3
serialNumber Número secuencial único
signature sha1WithRSAEncryption
issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora
validity 4 años
subject
serialNumber DNI / NIE
SN Primer Apellido
G Nombre
CN Nombre y Apellidos
dnQualifier
Depende de tipo de documento.
DNI: "-dni [DNI] -cif [CIF]"
NIE: "-nie [NIE] -cif [CIF]"
OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko
OU Entitate publikoen ziurtagiri - Certificado de entidad publica
Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido
OU Opcional Cargo o Departamento
OU Opcional Grupo VPN
O Organización
C ES
subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo
extensions
issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora
subjectAltName
rfc822Name Email del suscriptor
OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario
extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon
netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client
subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública
authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier
certificatePolicies
policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.7.1 (1.3.6.1.4.1.14777.107.1 en Desarrollo)
cpsURI http://www.izenpe.com/rpascapersentpub
userNotice
Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian
konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias
en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el
certificado
cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlejgv
authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094
qcStatements
QcCompliance Presente
QcSSCD Presente
keyUsage Crítica digitalSignature
14 / 23
4.3 Ziurtagiri korporatibo onartua
Campo / extensiónOpcional /
CríticaContenido
version Versión 3
serialNumber Número secuencial único
signature sha256WithRSAEncryption
issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora
validity 4 años
subject
serialNumber DNI / NIE
SN Primer Apellido
G Nombre
CN Nombre y Apellidos
dnQualifier
Depende de tipo de documento.
DNI: "-dni [DNI] -TIS [TIS] -cif [CIF]"
NIE: "-nie [NIE] -TIS [TIS] -cif [CIF]"
OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko
OU Ziurtagiri korporatibo onartua - Cert. corporativo reconocido
OU Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido
OU Opcional Cargo o Departamento
OU Opcional Grupo VPN
O Organización
C ES
subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo
extensions
issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora
subjectAltName
rfc822Name Email del suscriptor
OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario
extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon
netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client
subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública
authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier
certificatePolicies
policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.4.2 (1.3.6.1.4.1.14777.104.2 en Desarrollo)
cpsURI http://www.izenpe.com/rpascacorrec
userNotice
Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian
konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias
en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el
certificado
cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscar2
authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094
qcStatements
QcCompliance Presente
QcSSCD Presente
keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment
15 / 23
4.4 Ziurtagiri korporatibo onartua (hardware)
Campo / extensiónOpcional /
CríticaContenido
version Versión 3
serialNumber Número secuencial único
signature sha256WithRsaSignature
issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora
validity 4 años
subject
serialNumber DNI / NIE
SN Apellidos
G Nombre
CN Nombre y Apellidos
dnQualifier
Depende de tipo de documento.
DNI: "-dni [DNI] -cif [CIF]"
NIE: "-nie [NIE] -cif [CIF]"
OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko
OU HSM Ziurtagiri korporatibo onartua - Cert. corporativo reconocido HSM
OU Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido
OU Opcional Cargo o Departamento
OU Opcional Grupo VPN
O Organización
C ES
subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo
extensions
issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora
subjectAltName
rfc822Name Email del suscriptor
extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection
netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client
subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública
authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier
certificatePolicies
policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.4.6 (1.3.6.1.4.1.14777.104.6 en Desarrollo)
cpsURI http://www.izenpe.com/cps
userNotice
Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian konfiantza
izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias en
www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el certificado
cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscar2
authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com
qcStatements
QcCompliance Presente
QcSSCD Presente
keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment
16 / 23
4.5 Onartu gabeko ziurtagiri korporatiboa
Campo / extensiónOpcional /
CríticaContenido
version Versión 3
serialNumber Número secuencial único
signature sha256WithRSAEncryption
issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora
validity 4 años
subject
serialNumber DNI / NIE
SN Primer Apellido
G Nombre
CN Nombre y Apellidos
dnQualifier
Depende de tipo de documento.
DNI: "-dni [DNI]"
NIE: "-nie [NIE]"
OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko
OU Ziurtagiri korporatiboa Certificado corporativo
OU Opcional Cargo o Departamento
OU Opcional Grupo VPN
O Organización
subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo
extensions
issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora
subjectAltName
rfc822Name Email del suscriptor
OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario
extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon
netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client
subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública
authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier
certificatePolicies
policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.1.1.1 (1.3.6.1.4.1.14777.101.1.1 en Desarrollo)
cpsURI http://www.izenpe.com/rpascacorporativo
userNotice
Ziurtagiria Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko
erakundeen barne-sareetan bakarrik erabil daiteke. Uso restringido
al ambito de redes internas de Entidades del Sector Publico Vasco
cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlinterna2
authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094
keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment
17 / 23
4.6 Onartutako ziurtagiri korporatibo pribatua
Campo / extensiónOpcional /
CríticaContenido
version Versión 3
serialNumber Número secuencial único
signature sha256WithRSAEncryption
issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora
validity 4 años
subject
serialNumber DNI / NIE
SN Primer Apellido
G Nombre
CN Nombre y Apellidos
dnQualifier
Depende de tipo de documento.
DNI: "-dni [DNI] -cif [CIF]"
NIE: "-nie [NIE] -cif [CIF]"
OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko
OU Ziurtagiri korporatibo pribatua - Certificado corporativo privado
OU Ziurtagiri onartua - Certificado reconocido
OU Opcional Cargo o Departamento
OU Opcional Grupo VPN
O Organización
C ES
subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo
extensions
issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora
subjectAltName
rfc822Name Email del suscriptor
OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario
extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon
subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública
authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier
certificatePolicies
policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.2.2 (1.3.6.1.4.1.14777.102.2 en Desarrollo)
cpsURI http://www.izenpe.com/cps
userNotice
Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian
konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias
en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el
certificado
cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crl2
authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094
qcStatements
QcCompliance Presente
QcSSCD Presente
keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment
18 / 23
4.7 Onartu gabeko ziurtagiri korporatibo pribatua
Campo / extensiónOpcional /
CríticaContenido
version Versión 3
serialNumber Número secuencial único
signature sha256WithRSAEncryption
issuer Igual al campo subject del certificado de la CA emisora
validity 4 años
subject
serialNumber DNI / NIE
SN Primer Apellido
G Nombre
CN Nombre y Apellidos
dnQualifier
Depende de tipo de documento.
DNI: "-dni [DNI]"
NIE: "-nie [NIE]"
OU Condiciones de uso en www.izenpe.com nola erabili jakiteko
OU Ziurtagiri korporatibo pribatua - Certificado corporativo privado
OU Opcional Cargo o Departamento
OU Opcional Grupo VPN
O Organización
subjectPublicKeyInfo RSA 2048 bits mínimo
extensions
issuerAltName Igual a la extensión subjectAltName del certificado de la CA emisora
subjectAltName
rfc822Name Email del usuario
OtherName: UserPrincipalName Opcional Nombre principal de usuario
extendedKeyUsage clientAuth, emailProtection, smartCardLogon
netscapeCertType SSL_Client, SMIME_Client
subjectKeyIdentifier Identificador de la clave pública
authorityKeyIdentifier Incluir sólo campo keyIdentifier
certificatePolicies
policyIdentifier 1.3.6.1.4.1.14777.5.2.2 (1.3.6.1.4.1.14777.105.2.2 en Desarrollo)
cpsURI http://www.izenpe.com/cpscorppriv
userNotice
Bermeen mugak ezagutzeko www.izenpe.com Ziurtagirian
konfiantza izan aurretik kontratua irakurri. Limitaciones de garantias
en www.izenpe.com Consulte el contrato antes de confiar en el
certificado
cRLDistributionPoints http://crl.izenpe.com/cgi-bin/crlscinr2
authorityInfoAccess ocsp http://ocsp.izenpe.com:8094
keyUsage Crítica digitalSignature, keyEncipherment, dataEncipherment
19 / 23
I. ERANSKINA
ANTOLAKUNDE MOTA
ENTITATEA
1. Merkataritza-sozietateak 2. Elkarteak, fundazioak, kooperatibak
3. Administrazio Publikoa eta sektore
publikoko entitateak
4. Lanbide-elkargoak
_____________________________________________________________________
1. Merkataritza-sozietateak
Antolakunde eskatzailea egiaztatzeari dagokionez, hau gaineratu beharko da:
� Merkataritza Erregistroaren jatorrizko egiaztagiria, entitateak erregistroan duen
inskripzioaren indarraldia egiaztatuko duena.
Pertsona fisiko eskatzailearen ahalmena egiaztatzeari dagokionez
� Legezko ordezkaria bada (administratzaile bakarra, solidarioa edo aholkulari
ordezkaria), Merkataritza Erregistroaren jatorrizko egiaztagiria, legezko ordezkari
karguaren indarraldia egiaztatuko duena.
� Eskatzailea ordezkari boluntarioa bada,
- Administrazio-egintzak egiteko edo entitatearen izenean kontratuak egiteko
ahalordea egiaztatuko du, ahalmen horren indarraldia egiaztatuko duen
merkataritza-erregistroaren jatorrizko ziurtagiria gaineratuta.
OHARRA.
- Ziurtapen guztiek 15 lan-eguneko balioa izango dute, ematen direnetik hasita.
- IZENPEk, Sinadura Elektronikoari buruzko Legea beteta, emandako dokumentazio
guztia gordeko du.
Eskatzaileak emandako jatorrizko dokumentazioa gorde nahi badu, haren fotokopia
ere aurkeztu beharko du.
20 / 23
2. Elkarteak, fundazioak eta kooperatibak
Antolakunde eskatzailea egiaztatzeari dagokionez, hau gaineratu beharko da:
� Inskribatuta dagoen elkarteen, fundazioen eta kooperatiben erregistroaren
jatorrizko egiaztagiria, entitateak erregistroan duen inskripzioaren indarraldia
egiaztatuko duena.
Pertsona fisiko eskatzailearen ahalmena egiaztatzeari dagokionez
� Legezko ordezkaria bada, legezko ordezkari karguaren indarraldia egiaztatuko
duen erregistroaren jatorrizko egiaztagiria.
� Eskatzailea ordezkari boluntarioa bada,
- Administrazio-egintzak egiteko edo entitatearen izenean kontratuak egiteko
ahalordea egiaztatuko du, ahalmen horren indarraldia egiaztatuko duen
erregistroaren jatorrizko ziurtagiria gaineratuta.
Eusko Jaurlaritzaren bidezko erregistroetan inskribatuta dauden elkarteen, fundazioen
eta kooperatiben kasuan, ez da beharrezkoa izango antolakundearen egiaztagiria eta
pertsona fisiko eskatzailearen ahalmenaren egiaztagiria gaineratzea, betiere IZENPEri
dagokion Erregistroan kontsultatzea baimentzen bazaio.
OHARRA.
- Ziurtapen guztiek 15 lan-eguneko balioa izango dute, ematen direnetik hasita.
- IZENPEk, Sinadura Elektronikoari buruzko Legea beteta, emandako dokumentazio
guztia gordeko du.
Eskatzaileak emandako jatorrizko dokumentazioa gorde nahi badu, haren fotokopia
ere aurkeztu beharko du.
21 / 23
3. Administrazio Publikoa eta sektore publikoko entitateak
OHARRA.
Ondorio horietarako, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina
onartzen duen azaroaren 14ko 3/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 3. artikuluan
biltzen diren entitateak jotzen ditu IZENPEk sektore publikoko entitatetzat. Hala ulertzen
dira honako hauek:
- Legez eratutako zuzenbide publikoko entitateak edo Administrazio Publiko bati
edo batzuei lotutakoak edo horien menpe direnak.
- Entitate autonomoak.
- Unibertsitate publikoak.
- Merkataritza-sozietateak, parte-hartzearen gehiengoa publikoa dutenak
(zuzenean edo zeharka).
- Partzuergoak, fundazioak eta elkarteak, parte-hartzearen gehiengoa publikoa
dutenak.
- Zuzenbide pribatuko entitate publikoak.
Antolakunde eskatzailea egiaztatzeari dagokionez, hau gaineratu beharko da:
� Herri Administrazioak, haien indarraldia egiaztatzeko arauzko erreferentzia
gaineratuko dute.
� Sektore publikoko entitateak
- Erregistroan nahitaez inskribatuta egon behar duten entitateak, erregistroan
duen indarraldia egiaztatuko duen erregistroaren jatorrizko egiaztagiria.
- Arauz eratutako entitateak, entitatea eratzearen arauaren erreferentzia eta
entitatearen indarraldia egiaztatuko duen idazkariaren/letratuaren
egiaztagiria.
Pertsona fisiko eskatzailearen ahalmena egiaztatzeari dagokionez
- Legezko ordezkariaren kasuan,
Administrazio Publikoak eta sektore publikoko entitateak, karguaren
indarraldiaren egiaztagiria.
- Eskatzailea legezko ordezkaria ez bada,
Herri Administrazioak, administrazio-egintzak egiteko edo antolakundearen
izenean kontratuak egiteko eskatzaileak duen eskumenaren ziurtagiria.
Sektore publikoko entitateak,
- Erregistroan nahitaez inskribatuta egon behar duten eta haien ahalmenen
artean administrazio-egintzak egiteko edo kontratuak egiteko ziurtagiriak
22 / 23
eskatzea duten entitateak, ahalmen horren indarraldia egiaztatuko duen
Erregistroaren jatorrizko egiaztagiria.
- Arauz eratutako entitateak, administrazio-egintzak egiteko edo kontratuak
egiteko eskatzaileak duen eskumena egiaztatzeko ziurtagiria.
OHARRA.
- Ziurtapen guztiek 15 lan-eguneko balioa izango dute, ematen direnetik hasita.
- IZENPEk, Sinadura Elektronikoari buruzko Legea beteta, emandako dokumentazio
guztia gordeko du.
Eskatzaileak emandako jatorrizko dokumentazioa gorde nahi badu, haren fotokopia
ere aurkeztu beharko du.
23 / 23
4. Lanbide-elkargoak
Antolakunde eskatzailea egiaztatzeari dagokionez, hau gaineratu beharko da:
� Entitatearen indarraldia egiaztatuko duen elkargoko idazkariak emandako
jatorrizko egiaztagiria.
Pertsona fisiko eskatzailearen ahalmena egiaztatzeari dagokionez
� Legezko ordezkaria bada, legezko ordezkari karguaren indarraldia egiaztatuko
duen elkargoko idazkariak egindako jatorrizko egiaztagiria.
� Eskatzailea ordezkari boluntarioa bada,
- Administrazio-egintzak egiteko edo antolakundearen izenean kontratuak
egiteko ahalordea egiaztatuko du, ahalmen horren indarraldia egiaztatuko
duen idazkariaren jatorrizko ziurtagiria gaineratuta.

top related