erdi aroa lanbideak eta etxeak
Post on 15-Apr-2017
114 Views
Preview:
TRANSCRIPT
1 Erdi Aroa entzun duzue ezta?Eta zerekin lotzen duzue?Eta zer jakin nahi duzue?
[linka]
ZER DAKIGU?ZER JAKIN NAHI DUGU?
2
Zaldunen garaia zen, jendea gazteluetan bizi zen, ezta?Asko nekazariak ziren, eta poliki poliki elkarrekin bizitzen hasi ziren
[linka]
3
Orain lanean hasiko gara,gure inguruko hirietan, bereziki Hondarribian oinarrituko gara, zergatik?
Oraindik harresia daogelako eta garai horretako kaleak mantendu direlako Irunen berriz ez
Eta ikusiko dugu baita ere garai horretan arazoak egon zirela irundar eta hondarribitarren artean
5
[linka]
Orain lanera, zera da, agertzen diren atalak ordenean jarraitu behar ditugu
Horrela ikusiko dugu nola bizi ziren Irunen eta Hondarribian garai horretan
Ondo pasa eta ikastera!
3 Aurreko urrats guztiak egin ondoren informazio ugari izango ditugu, ezta?Antolaketan laguntzeko begira!
ANTOLAKETA
7
Hau da nire proposamena antolaketa egiteko, norberaren eskemak ezberdinak izan daitezke, hau da nik propasatzen dudan gida, baina ez da bakarra
[linka]
4 Garai horietan Hondarrabia eta Irun ez ziren bizilagun onak, arazo eta izkanbila ugari egon zirenHona hemen adibide batzuk
HONDARRABIA ETA IRUN
9
BIDASOAKO KONDAIRAK (LUIS DE URANZU 1971ARGITARU-TUAKOA)
(Moldatua, batueraz )HONDARRABIKO ALKATE IZATEAK ZEUZKAN
HARRIZKUAK
Nafarrarekin edo Gaztelarekin Gipuzkoa elkartuta zegoen
denboretan erresuma horietako erregeak agintzen zuen
Bidasoako ibaian, bereziki “itsasgorak ibaiko bi alderdietan
eztaltzen zituen eremuetaraino” frantsesen agintea oso muga-
tua zegoen
Garai hartako agiriak erakusten digute Alfontso VIII denbore-
tan Hondarribiko herria, ibai guztietan nagusi zela
Endarlazaraino, Nafarroako eremuetaraino
Gaztelako erregeak Frantziako erregeari hori jakinarazi zion
1467an Bidasoako Frantziar aldean elkartu zirenean
Hondarrabitarrk gelditzen ziren, behin eta berriro lur horietako
nagusi moduan, Gaztelako erregeak zaintzeko ahalmena eman
zietelako
Horretaz ere baliatu ziren hondarribitarrek inguruko herri
guztietan nagusiak- zirela adierazteko eta ez oso goxoki Harresi
barruko auzoak, Hondarrabiak, kilako itsaontziak, arrantzarako
sareak eta izokiak harrapatzeko nasak izateko eskubidea zuten,
beste inork ez
Irundarrek ezin zuten harrizko etxeak egin ezta ibaitik
produktuak garraiatu, ezta zerealak salmentan ipuin
Hondarribiak baimena ematen ez bazien
Hondarribiak agintzen zuen Lezon eta Pasain Donibanen,
bertaraino aginte zibila eta kriminala hedatzen zelako
Inguru honetan inor ez zen mugitzen Hondarrabiko alkatearen
baimenarik gabe
Hala ere Hondarrabiko alkatea izatea ez zen erraza
(pasadizo hau Erdi Arokoa ez izan arren uste dut baliagarria
izan daitekeela)
1564eko Martxoaren 23an Hondarrabiko Herriko Etxearen
(udaletxearen) batzorde bat, hogei gizon armatuekin, bi
legegizon , hiru apaiz eta bi barberoekin (garai horretako
zirujanoak ziren) Irunera etorri zen
Itxuraz “pesak eta neurriak” errebisatzera zetorren, baina
benetazko arrazoia bestelakoa zen
10
Junkal Andra Mari elizako apaizek balantza bat jarria zeukaten
eta horrekin dirua lortzen zuten eliza mantentzeko
Hondarribitarrek onartzen zuten hau nahiz eta legez kanpo
egon
Baina bi hirietako apaizen arteko erlazioak ez omen ziren oso
onak ( horregatik hiru apaiz zeuden taldean), jakin ezin dena
zera da, barberoak egotearen arrazoia
Batzordea azkar azkar elizara hurbildu ziren eta apaizei esan
zieten balantza, pisua Hondarribira eraman behar zutela, Irunen
erabiltzeko baimenarik ez zutelako
Irundarrek berriz erantzun zuten ezin zietela apaizei kendu hain-
beste dirua ematen zien pisua
Zoritzarrez, agintariak elkartuta zeuden bitartean, Hondarrabiko
apaizek indarrez atera zuten pisua kalera
Hori ikustean begira zeuden herritarrak haserretu ziren eta
batzuk kanpanarioraino igo ziren, kanpainak joaz jendeari
deitzeko
Herri guztia mugitu zen, handik gutxira San Juan Arri inguruan
jendetza bilduta zegoen; batzuk ezpatekin, besteak makilak eta
lantzekin armatuak
Aldabeko Perutxo izeneko juradua denen buru jarri zen,artilezko
kapusai batekin jantzita hondarrabitarrek ateratako pisua
berriro elizara sartzeko asmotan
Mugitzen hasi zirenean Hondarrabiko alkateak Miguel de
Arriaga etorri zen eta armak uzteko agindu zien
Aldabeko Perutxoren itxura ikusita, Hondarribiko alkateak
mezpretzuz hau esan zuen
-”Hemen horreko zarpailak izan daitezke juraduak?”
Eta Perutxok erantzun zion
-”Alkate jauna zu bezalako gizona naiz eta ez dut ezer egin zuk
horrela tratatzeko”
Era bat haserretuta alkatearengana hurbildu eta hil egin zuen
Perutxo ihes egin zuen Frantziara, bere bizitza salbatzeko
Izkanbila eta epaiketa ugari egon ziren Irun eta Hondarribiaren
artean, eta horretan diru asko gastatu zuten
Ehun urte beranduago, 1667eko Ekainaren 6an, Hondarribiko
garai horretako alkatea bizitza galtzeko zorian egon zen Egun
horretan gabarra bat iritzi zen elizaren kaira, bertan
Hondarrabiko alkatea eta idazkaria bait zeuden
Irungo agintariak hara eraman zuten bertan eta esan zieten
11
guda garaian mugak defenditu behar zuen jendearen errebista
egitera etorri zirela, hori entzutean Irundarrak harrituak eta
haserretuak gelditu ziren
Oihuak eta zarata entzutean jendea hurbiltzen hasi zen,
Hondarrabiko alkateak esan zuen Nafarroako kapitan
generalaren agindua betetzera zetorrela esan zuen,
Hondarrabian ezezik menpeko beste tokietan ere egin behar
zutela ere esan zuen
Hondarrabiko idazkariak ere ziurtatzen eta errepikatzen zuen
alkateak esandakoa, bereziki Irundarrei gustatzen ez zitzaien
“menpeko” hitza errepikatuz
Irundarrek esaten zuten Nafarroako agintarien erabakia ez zela
zuzena eta gainera beraiek ez zutela egin behar duela
mendeetan Hondarrabikoei eskatutakoa
Izkanbila jarraitzen zuen, eta batzuk idazkariari eliza inguruan
zegoen herriko etxean sartzeko eskatu zioten
Sakristaua atezaina ere bazen, baina ezin izan zuen atea ireki,
lortu baino lehen, haserre zeuden batzuk idazkaria hartu eta
sekulako makilkada eman zioten
Hau ikustean eta berari berdin ez gertatzeko beldurrez alkatea
etxe partikular batean sartu zen
Jendea konturatu zenean iraintzen hasi eta piztutako laztoak
eskuan zutelarik etxea inguratzen hasi ziren
Apaiz batzuk lortu zuten jendea lasaitzea eta alkatea alde
egitea ondo
Hendayako jendearekin ere, hondarribitarrek izan zituzten
izkanbilak
Adibide gisa, 1670 garren urtean Martin Anbulodi jauna
Hondarrabiko alkatea zela, Hendayara hurbildu zen, gabarra
batean aginte makila eskuan
Hendaiarrek ez zuten nahi bera aginte makilarekin bertan
sartzea, gabarreroari eman zion eta kaian gelditu zen
Alkatea bere emaztearekin Donibanera joan zen erosketak
egitera, itzultzean atxilotu zuten
Frantzes agintariek alkateak agiri bat izenpetarazi nahi zioten
non Hondarrabiko alkate bezala ezin zuela Bidasoa zeharkatu
Hendaraino aginte makila esaten zuela, gainera adierazi behar
zuen jakingabe egin zuela
Martin Ambulodik ez zuen sinatu nahi, bertan ezeztatzen zelako
Hondarrabiko agintea Bidasoako bi ertzetan
Bitartean hendaiarrak gartzela inguratzen hasi ziren
”Hondarrabiko alkatea hiltzera!” deiadar eginez
12
Hala ere alkateak ez zuen amorea ematen, azkenean bere
emaztearen negarrak ikusirik eta beste gizonen aholkuari kasu
eginez izenpetu zuen
Ateratzean Hendayako alkateari eta laguntzaileei esan zien,
behartu zutela sinatzera, hilko zutelakoan beldur, gainera
Hondarrabikoek berdin pentsatzen jarraituko zutela eta ez
zutela galduko ibaiaren eskubideak
Ordubete beranduago, Martin Anbulodi, bere emaztea eta
laguntzaileak Hondarrabian zeuden eta herritarren ongi etorria
izan zutela
1. Lan proposamena taldeka testua aztertu, antzezlan
bihurtu eta grabazioa egin hau izan daiteke lanaren
azken emaitza
2. Gidoia egin eta bideotxo bat grabatu azken emaitza
bezala
13
Bi hirien arteko beste lekuko bat San Juan harri dela esan daiteke
[linka]
5 Orain irudi batzuk aztertuko ditugu jabetzeko garai horretan nola bizi ziren , gure dramatizazioa girotzen lagunduko digu
ETXEAK ETA BIZITZA
19
BIBLIOGRAFIA
“Cuentos del Bidasoa” Luis de Uranzu- Luis de Uranzu Kultur Taldea 1999
“Un pueblo en la frontera” Luis de Uranzu -Luis de Uranzu Kultur Taldea 1999
“La casa Crónica de una conquista” Daniel Torres Nor-ma 2015
BALIABIDEAK
[bideoa]
[pinterest erdi aroa]
[blendspace]
[popplet erdi aroa]
top related