eider eibar - berria · 2020. 1. 4. · 2 tipula eta piper berdea zati txikitan za-titu, eta...
Post on 13-Feb-2021
3 Views
Preview:
TRANSCRIPT
-
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 861. ZENBAKIA LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A
Beso ugari ditu airean,beso ugari lur azpian ere;airekoak begien bistan,
lur azpikoak ezkutuan. Zer ote?
m a n t a n g o r r iErantzuna: Zuhaitza.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburua, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
EIDE
R EIBA
R
-
Zorionagurrakargitaratu ahalizateko, gogoanizan mezuakasteartearratsaldeabaino lehenjaso beharditugula.Asteartetikaurrerajasotzen direnmezu guztiakhurrengoastekozenbakianargitaratukoditugu.
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A berria
ZORiON AGURRAK
Zifra batetik bira
Hau da hau aldaketa!
Hamar urte eta hamaika
barre ta olgeta
Burua zein kolkoa
ametsez beteta
Gaur zure irribarrean
daukagu arreta
Txaber hasi daitela
mosu banaketa
2019ko Pottoka gelako azken urtebetetzea izan dugu. AlaitzUrrutiak urteak bete zituen oporren hasieran, baina guk 19an ospatugenituen. Olentzero eta Mari Domingi gurekin zeuden, eta beraien xokoan
atera genuen argazkia. Alaitzek hautatu zuen lekua. AUNITZ URTEZ, ALAITZ!
Zure alaitasuna gurekin partekatu. Pottoka gela.
Zorionak, Maddi! Asteartean 5 urte!Zure lehengusu bihurrien partez,
txokomarrubizko muxu goxo-goxoak
zuretzat!
Superzorionak, Garazi! Bihar 4 urte betekodituzu! Segi beti bezain jatorra eta maitagarria
izaten. Maite zaitugu pila-pila patata tortilla.
Maddi, aitatxo eta amatxo.
Urte askotarako, Maddi! Etxeko bizipozak 5 urte, muxupotolo-potolo bana Arhaneren, amatxoren eta
aitatxoren partez.
-
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: mantangorri@berria.eus Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Uxue Gutierrez Lorenzo
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
ZU ERE ARTiSTA
Elizondoko Amalur eta Izadi gara, eta, oporretan gaudela aprobetxatuz, gurefamiliakoekin Bilborat joan gara. Ikastolan lehenagoko Egipto lantzen ari gara, eta
Egiptoko erakusketa ikusten egon gara arrunt gustura.
Irati Quevedo naiz. 5 urteditut, eta Bilbon bizi naiz. Hemen
duzue nire marrazkia!
EstreinaldiaOtsailaren 7an estreinatuko dute
‘Lur eta Amets filma’zinema aretoetan. Aurretik, baina,
Lur eta Amets pertsonaiak autobus
magiko batean dabiltza Euskal
Herrian barrena, antzezlan berezi
bat egiten. Durangoko azokan eta
Baionan izan dira dagoeneko; eta,
besteak beste, Arrasate, Bilbo,
Altsasu eta Eibar bisitatuko dituzte
datozen asteetan.
-
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A berria
MARRAZKIAK EiDER EiBAR IPUINA TXILIKU SUKALDE KONTUAK MUGARITZ JATETXEA
MILA BIDAIA MUNDUKO SUKALDEETARA
CHIMICHANGA TOLOSARRA
Gaur prestatuko dugun errezeta Tex-Mex gastronomiako ohiko platerbat da. Tex-Mex deitzen zaion sukaldaritza bi kulturaren arteko topagu-nea da. Texasen bizi diren herritar mexikar eta estatubatuarren artekonahasketaren emaitza da. Gastronomia horren ezaugarri esangura-tsuenetako bat haren zapore bizia da; izan ere, maiz, baratxuria, pipe-rrak eta pikantea izan ohi ditu osagaien artean.
Osagaiakd 8 gari tortillad 100 g txerriharagi txikitud 100 g txistord 100 g Tolosakobabarrun, egositad 8 g piperberded 100 g tomatebirrindud 1 kaienad 40 ml oliba oliod 500 ml ekilore olio
Nola egin:
1 Txistorra moztu, eta zartagin batean friji-tu. Txigortzen denean, atera, eta, zartaginberean, haragia jarri eta gatz pixka bat bota.Bost minutuz kozinatzen utzi eta gero, txis-
torrarekin batu.
2 Tipula eta piper berdea zati txikitan za-titu, eta frijitu. Kaiena gehitu, eta 10 minu-tuz frijitzen utzi. Tomatea gehitu, etabost minutuz kozinatzen utzi. Beharduen gatza gehitu.
3 Haragia berdurekin eta babarrunekinnahastu, eta hozten utzi.
4 Gari tortilla bakoitzean nahasketa pix-ka bat ipini (kantitate egoki bat), eta biribilkibat egin, ertz guztiak ondo itxiz. Bestela, na-
hasketa ertzetatik aterako zaigu.
5 Ekilore oliotan frijitu tortillak,txigortu arte.
Hodei Gorri
Zain egon beharrekodenbora luzea eginzaio Izarori. Izan ere,osabarekin berriketanegiteko amorratzenbaitago. Arratsaldeko
zazpietan deitzeko esan dio, etahalaxe egin du Izarok, etxeko ordu-lariak zazpigarren kanpai-hotsa joaurretik.
–Arratsalde on, osaba; berehalahas zaitez Hodei Gorriren historia-rekin, bestela denbora berehalaihesi joango zaigu eta.
–Jesus, neska, horiek estutasu-nak! Gaur ez bada bihar; kontatukoditut kontatu beharrekoak. Ez dahala?
–Osaba…–Tira, banoa. Gaur egun Nebraska
deitzen den lurralde zabalean, ba-zen, duela urte asko, lakoten he-rrixka txiki bat. 1821eko iraileanume bat jaio zen han. Ez dakit ba-dakizun lakotek nola jartzen zituz-ten umeen izenak.
–Ez dakit, osaba. Kontatu.–Ume bat jaiotzen zenean, in-
guruan begi-bistan zegoen edogertatzen zen zerbaiti errepara-tzen zioten: animalia, tresna, ger-takizun… Esate baterako, umeajaiotako unean bertan bele txikibat agertzen bazen karrankaka,umeari deituko zioten Bele Txiki,Bele Karrankari edo antzeko zer-bait. Aizto kamuts bat ikusten ba-zuten tipiaren bazter batean, AiztoKamuts izango zen umea, eta ho-rrela.
–Eta lapikoa ikusten bazuten?–Bazen Teontzi Beltz (Mo’ohtave-
too’o) izena zuen txeiene bat.–Asmatzen ari zara, osaba. Ez di-
dazu ziri hori sartuko.
-
5berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A m a n t a n g o r r i
–Ez didazu sinetsiko, baina egiaberdaderoa da. Eta kontakizunare-kin jarraituko dut, bestela esangodidazu denbora gutxi pasatzendudala zurekin, eta miss Victoria-rengana joan behar dut afariaematera.
–Atso hori bai Teontzi Beltza!–Ixo! Aditu! Esan dizudan ume
hori jaio zenean arratsaldean zer-baitek era berezian gorritu omenzuen zerua. Hego haize eguna izan-go zen, agian, ez dakit. BehintzatMa�píya Lúta jarri zioten izena,zeru oskorria esan nahi du gutxigorabehera, baina ingelesek RedCloud itzuli zuten izen hori, eta gukere Hodei Gorri deituko diogu. La-koten agintari ospetsuenetakoabat izan zen. Hari buruz kontatzendiren gauza asko indiarren kondai-ra bilakatu dira.
–Kontatu horietakoren bat.–Hamasei urte besterik ez zi-
tuen garaiko pasadizo bat konta-tuko dizut. Baina horretan hasi bai-no lehen lakoten arteko ohiturabatzuk jakin behar dituzu. Ume batjaiotzen zenean, ume hori tribukoazen, eta tribuaren barruan amarenaldeko familiarena. Hodei Gorrirenaita gazte hil zen. Gainera whiskiaedatera ohitu zen indiarretako batzen. Indiarrek ez zituzten ezagu-tzen edari alkoholdunak, eta whis-kiak sekulako kaltea egiten zien.Erraz mozkortzen ziren eta azkarmozkorti bihurtu.
–Eta Hodei Gorriren aitari horigertatu zitzaion.
–Bai. Horixe. Gazte hil zen, denadela. Eta ama ere bai, gazte. Ume-zurtz geratu zen, baina amaren fa-miliak hasi zuen, amaren anaiak,osaba Šótak, ohitura halaxe bai-tzen, amaren aldekoak haztea etaheztea, eta… Aizu, miss Victoriadeika dut, eta utzi egin behar zai-tut, potxola, bihar jarraituko dugu.
–Osaba! Atso horrengatik utzibehar nauzu istorioa amaitu gabe?Osaba! Kaka zaharra! Gorroto dutmiss Teontzi Beltz hori!
Hodei Gorri eta bere familia Platteibaiaren inguruko lurraldeetanbizi ziren, eta auzoko zituzten
pawnee tribukoak. Batzuen eta besteenbizimoduak ez ziren berdinak. Lakotakehiztariak ziren, eta bisonteak zituztenjangai nagusi; pawnee tribukoek babarru-nak eta artoa erein eta jasotzen zuten. Ho-riek ziren haien jaki nagusiak. Bi bizitzeko modu eta antolatzeko bi era.
Pawneeak eta lakotak ez ziren beti osoondo konpontzen, eta ohikoak izaten zirenelkarren arteko iskanbilak. Askotan elkarrizaldiak lapurtzen aritzen ziren; beste ba-tzuetan, elkarren artean borrokan.Hala eta guztiz ere, bai babarrunak eta
bai okelak sukaldaritza berezia utzi duteEstatu Batuetako hegoaldean eta Mexikon(Tex-Mex deitua). Kontuz, ordea, gauzakoso minak gustatzen zaizkie!
-
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A berria
DENBORA-PASAK
Kopiatu laukiz lauki. Izarrek ez duoso argi ikusten zer dagoen puntu hauenatzean. Itsasoarekin lotura izan dezakeen
zerbait izan daitekeela bai, baina, hortik aurrera, ezer gutxi.Zenbakiei jarraituz, osatu marrazkia,eta margotu nahi duzun koloreekin.
2.Zer dago sobran?Irudietako bat lekuz kanpo dago. Zein da?
1.
-
m a n t a n g o r r i 7berria LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A
Erantzunak: 2.-bandera. 3.- A-F, B-H, C-E eta D-G
Ura, gure lupaNola handitu dezake irudia ur tanta soil batek?
Zer egin
1 Bildu kablea iltzearen inguruan,begizta baten itxura emanez
2 Atera iltzea kabletik, baina poliki,forma ez galtzeko moduan.
3 Sartu begizta iturriko ura duenedalontzi batean, ur tanta bat harrapatuta geratzekomoduan. Aztertu begiztako ur tanta.
4 Jarri begizta egunkariaren gainean, eta begiratuuretatik zehar. Zer gertatu zaio testu inprimatuari?
Zer gertatzen da?
Egunkariko testu inprimatuakhandiagoa dirudi ur-handi-tzailetik begiratuta. Be-giztako ur tantari begi-ratutakoan, tontortxobat ikusiko zenuen er-dian. Luparen formaberekoa da. Ganbil bi-koitzeko formaduen urak lupakbezala jardutendu.
Esperimentu gehiago: Zientzia haurrentzat
segundo gutxian liburuan, Jean Potter (Elhuyar, 2012).
ESPERIMENTUA
MATERIALAKd Kable batd Iltze handi batd Plastikozkoedalontzi batd Iturriko urad Egunkaria
3. Lotu bikoteak. Xabat Pirinioetara joanda oporretan, eta tontor hauekin egin du topo.Lotu mendi bakoitza dagokionparearekin, eta koloreztatu!
AE
F
G
H
B
C
D
-
Miru gorria
Sasoi gogorra izaten danegua gure inguruanbizi diren animalietakoaskorentzat. Lozorroan
ematen dute urtaroa horietakobatzuek. Beste batzuek, berriz,gure herriko eguraldi hotzetikeskapu egin eta leku goxoagoenbila jotzen dute. Hala ere, badaEuropako iparraldetik neguagurean igarotzera etortzendenik ere. Miru gorria, esaterako.Arranoen familiako hegazti
harraparia da miru gorria. Koloregorriztako gorputza du, buruagris-urdina eta V itxurako buzta-na. Baso eta landa zabalekoinguruak tartekatzen diren ere-muetan bizi da, eta zelai etasoroen gainean ikus dezakegu
hegan, jatekoarenbila.Elikadurari dagokio-
nez, ez da oso ehiztaritrebea, eta animaliatxikiak harrapatzenditu. Sarraskiz ere eli-katzen da, eta sarriikus daiteke errepide-etan autoek harrapa-tutako animalien bilaedota zabortegietanjan hondarrak apro-betxatzen.Habia zuhaitzetan
egiten du, eta, udaberrian, 1 eta5 arrautza artean erruten ditu.30 egun igarota jaiotzen dira txi-tak, eta horiek 45-50 egun pasa-tu ostean egiten dituzte lehen-
biziko hegaldiak. Ugalketa-garai-tik kanpo, taldean egiten du lo,dozenaka batuz zuhaitz berean.Oraindik ere Euskal Herrian
izango da animalia hau bolada
batez. Beraz, begiratu gora tar-teka eta ea baten bat ikustekozortea duzun! Hegan egiten due-nean kometa baten itxura du,eta ikusgarria da!
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2020KO URTARRILAREN 4A
Miru gorria hegazti harrapariak negua Euskal Herrian pasatzen du. BERRIA
top related