egipto

Post on 10-Aug-2015

97 Views

Category:

Education

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

EGIPTOK.A. 3000-525

https://www.youtube.com/watch?v=BFokDfhE6eY

KOKAPENA

EGIPTO

• K.a. 5000an biztanleak Nilo ibairen ertzean biltzen hasi

• Zergatik?– Niloren urengatik• Ubideak + dikeak sortu• Arrantza emankorra

– Lur emankorrak• Zerealak + barazkiak + lihoa

landatu• Papiro-landareak erabili

• Ekonomiaren oinarri:– Abeltzaintza– Nekazaritza

GIZARTEA

GIZARTEATalde desberdinetan

antolatzen ziren. Gorenena faraoia zen,

ondoren apaizak zeuden, gero nekazariak eta azkenik esklaboak.

GIZARTEA Antzinako Egiptoko familiek egungoen antzekoak ziren. Familia-

nuklearra aita, ama eta seme-alabek osatzen zuten, oso etxe txikian pilatuta. Seme-alabek, nerabetasuna igaro ondoren, etxetik alde egin eta norberak bere bidea bilatzen zuen.

Haur baten jaiotza jainkoen oparitzat hartzen zen antzinako Egipton eta horrela jasotzen da papiro zaharretan. Izan ere, kide berriekin familiaren jarraipena eta gurasoen etorkizuneko hileta-errituak bermatzen ziren. Gizonezko gehienak nekazaritzan edo merkataritzan ari ziren bitartean, emakumezkoak etxeko-lanez arduratzen ziren: josi, alea ehotu, ogia egin, otorduak prestatu… Hori bai, aztarnek erakutsi digutenez, emakumeek itxura fisikoa zaintzea eta makilatzea gustukoa zuten.

EKONOMIA Egipto Saharako basamortuaren ekialdean

dago, baina, hala ere, han nekazaritzan oinarritutako zibilizazio bat sortu zen, Nilo ibaiari esker. Urtero, uda hasieran, Afrikako ekialdean izandako eurite handiek Niloren uhaldia eragiten zuten; ibaia hazi, bere bidetik atera eta ibar osoa urpean jartzen zen. Uhaldi horrek bi ondorio onuragarri zituen: alde batetik, lur idortua ureztatzea, eta, bestetik, ura bere onera itzultzen zenean, berarekin zeramatzan sedimentuak lur gainean uztea.

KULTURA ETA ARTEA Egiptoarren erlijioan berebiziko

garrantzia zuen hildakoei egiten zitzaien gurtzak. Egiptoarren sinesmenen arabera, pertsona bat hiltzen zenean, arima ez zitzaion hiltzen, baina gorputzaren beharra zuen. Gorputza galtzen bazen, arima ere galdu egingo zen. Horregatik, funtsezkoa zen gorputza ere mantentzea. Hori lortzeko, gorpuak momifikatu egiten zituzten hilobiratu baino lehen, itxura fisikoa mantentzeko. Eguneroko bizitzako irudiak ere erabiltzen ziren, magiaren bidez, hil osteko bizitzan hildakoak bizimodua mundu honetan bezala jarraitzeko arazorik izan ez zezan.

HEORZKETA MOTAK• Piramidea– Keops, Kefrem eta Mikerinos (Gizeh)

• Hipogeoa– Arrokan zulatuta– Tebas hiritik hurbil

HEORZKETA MOTAK• Mastaba– Oinplano errektangularrekoa

• Piramide Mailakatua– Erresuma zaharreko lehen piramideak– Mastabak bata bestearen gainean

KULTURA ETA ARTEA Momifikazioa: Inperio Berriaren garaian,

momifikazioaren teknika guztiz menperatzea lortu zuten hildakoaren aurpegiko trazu guztiak betiko kontserbatzeko puntura arte.

Momifikazioa kanpoan egiten zuten gehienetan; normalean Nilo ibaiaren ertzetan, batez ere, gorputza garbitzeko ur kopuru handia behar izaten zutelako.

KULTURA ETA ARTEA Egiptoarrak izan ziren

urtearen iraupena (365 egun) kalkulatzen lehenak. Matematikariek eta arkitektoek oso kalkulu zehatzak eta zailak egin behar izan zituzten eraikin erraldoiak moldatzeko; besteak beste, gai izan ziren zilindroaren edota piramide moztuaren bolumena kalkulatzeko.

KULTURA ETA ARTEA

Egiptoko erlijioa politeista zen, hau da, jainko batengan baino gehiagorengan sinesten zuten. Hasieran, animalia itxurako jainkoak gurtzen zituzten, alegia, jainko zoomorfoak . Animaliarik erabilgarrienak eta sakratuenak jainkotu zituzten, esate batera kokokodriloa, Niloren ur-goraldia iragartzen zuena; ibisa, sugeak jaten zituen hegaztia, etab.

Hiri eta probintzia bakoitzak bere jainkoak zituen, eta batzuk Egipto osoan gurtzen ziren. Famatuenak, Ra, Amon, Osiris, Isis, Horus eta Thot ziren. Haien artean Amon zen gorena.

AMAIERA

top related