egipto

Post on 03-Jul-2015

743 Views

Category:

Education

4 Downloads

Preview:

Click to see full reader

DESCRIPTION

EGIPTO. Tema de Ciencias Sociales adaptado a un alumno con necesidades educativas especiales.

TRANSCRIPT

IZENA: ___________________________________

ZER IKASIKO DUGU IKASGAI HONETAN?

1.- Non sortu ziren munduko lehen hiriak. Non dagoen Egipto.

2.- Nolakoa zen Egiptoko gizartea.

3.- Nola bizitzen zen jendea Antzinako Egipton.

4.- Zein zen haien erlijioa. Zertan sinesten zuten.

5.- Antzinako Egiptoko artea.

1.- LEHEN HIRIAK

ANTZINAKO EGIPTO: KOKAPEN GEOGRAFIKOA.

Metal aroan, erregeen agintaritzapeko lehen hiriak sortu ziren. Hiri horietan lurrak lantzen zituzten, animaliak zaintzen zituzten eta eraikuntzak egiten hasi ziren.

Lehenengo zibilizazio eta hiri handiak ibaien inguruetan sortu ziren:

Mesopotamia: Trigris eta Eufrates ibaien inguruan. India: Indus ibaiaren inguruan. Txina: Ibai horiaren eta Ibai urdinaren inguruan. Egipto: Nilo ibaiaren inguruan.

Zergatik sortu ziren zibilizazio hauek ibaien inguruan?

Ura beharrezkoa delako gizakiarentzat: edateko, garbitzeko…

Ura nekazaritzarako behar zutelako. Ibaiak komunikabide onak zirelako: gauzak garraiatzeko,

bidaiatzeko...

ANTZINAKO EGIPTO. KOKAPEN GEOGRAFIKOA.

Egipto, Afrikako ipar-ekialdean dagoen herrialde bat da. Goitik-behera Nilo ibaiak gurutzatzen du.

Nilo ibaiaren inguruan dauden lurraldeak oso emankorrak dira, haiengandik lortzen zuten janaria. Niloren inguruetako lurraldeetan Egiptoko biztanle gehienak bizi ziren.

ARIKETAK

1.- Aipatu zeintzuk izan ziren lehen zibilizazioak eta non jaio ziren.

________________________________________________

________________________________________________

________________________________________________

________________________________________________

2.- Zergatik jaio ziren, zure ustez, ibaien inguruetan?

________________________________________________

________________________________________________

________________________________________________

3.- Zein kontinentetan dago Egipto?

________________________________________________

4.- Zein da Egipto gurutzatzen duen ibaia?

________________________________________________

2.- EGIPTOKO GIZARTEA

Egiptoko gizartea maila ezberdineko taldez osatuta zegoen. Talde bakoitzak bizi-baldintza eta eginkizun ezberdinak zituen.

GIZARTE MAILAKATUA.(PIRAMIDEA)

Erregea edo FARAOIA : Jauregietan bizitzen zen. Handik lurralde guztiak gobernatzen zituen. Egiptoko biztanleek jainkotzat zuten.

2.- Goi mailan:

2.1. Nobleak: Lurraldeen jabeak ziren.2.2. Apaizak: Erlijio-errituak kontrolatzen zituzten. Tenpluak zaintzen zituzten. Horretarako milaka zerbitzari zituzten.2.3. Eskribak: Funtzionarioak ziren (gobernurako lan egiten zuten). Irakurtzen, idazten eta zenbatzen zekiten. Txosten ofizialak idazteaz gain, faraoien kontuak eramaten zituzten.

3 .- Gainerako biztanleak :

Egiptoko biztanle gehienak faraoiaren, nobleen eta apaizen erabakien menpe bizi ziren.

3.1.- Nekazariak: Talde kopurutsuena zen. Faraoien, nobleen eta apaizen lurraldeak lantzen zituzten. Bizimodu xumea zuten.

3.2.- Eskulangileak: Harria lantzen zuten, zeramika, papiroak, eskulturak, oihalak, metalezko objektuak … egiten zituzten.

3.3.- Merkatariak: produktu hauek garraiatzen eta saltzen zituzten.

3.4.- Soldaduak: Gerratan borroka egiten zuten.

Egiptoarrek ez zuten txanponik eta trukean aritzen ziren.

4.- Esklabuak :

Gerra-presoak ziren, batez ere. Ez zuten inolako eskubiderik. Herri lanetan (piramideak, jauregiak…), kobre meategietan eta armadan lan egiten zuten.

ARIKETAK

Esaldi hauek egia ala gezurra diren jarri:

Egiptoko gizartean gizon-emakume guztiek eskubide berdinak zeuzkaten.

Faraoia Egiptoko pertsona boteretsuena zen.

Nobleek tenpluak zaintzen zituzten.

Egiptoarrek faraoia jainko bat zela uste zuten.

Merkatariek lurralde asko zituzten.

Nekazariek faraoien eta nobleen lurrak lantzen zituzten.

Esklaboek piramideak eraikitzen zituzten.

Eskribek idazten eta irakurtzen zekiten.

Nekazariak oso boteretsuak ziren.

3.- ANTZINAKO EGIPTOKO BIZIMODUA.

3.1. Eguneroko bizitza:

Egiptoko biztanleen lana, batez ere, landetan ematen zen. Gizonek lan gogorrenak egiten zituzten, baina emakumeek eta umeek ere lurrak lantzen zituzten.

Gizonek gona batekin estaltzen zuten haien gorputza, eta emakumeek tunika bat erabiltzen zuten.

Ogia, lekaleak, txerrien eta ardien haragia… jaten zuten, batez ere. Ardoa eta garagardoa ere, edaten zuten.

3.2. Erlijioa. Jainkoak:

Egiptoarrak politeistak ziren, hau da, jainko-jainkosa askorengan sinesten zuten. Eguzkia zen jainko nagusia. Ra, Amon, edo Aton deitzen zioten.Beste jainko-jainkosa garrantzitsu batzuk ere baziren: Anubis (hildakoen jainkoa), Osiris (Ra jainkoaren semea), Isis…

RA OSIRIS ANUBIS ISISTenpluak:

Jainko-jainkosa bakoitzak tenplu bana zuen. Han apaizek erlijio erritu ezberdinak egiten zituzten.

Tenplu hauek jainko-jainkosan egoitzak izateko eraikitzen zituzten. Eraikin hauek oso handiak izaten ziren eta egitura berekoa. Harria erabiltzen zuten eraikuntza-material giza.

Tenpluen ezaugarriak:

Etorbide luze bat zuten. Etorbide hau esfingeen zenbait estatuaz dekoratua egoten zen.

Tenpluak horma lodi bat zuen sarreran: Pilonoa. Pilonoaren aurrean Obeliskoa (zutabe luze bat). Gero, zutabe handiz inguratutako patioa. Ondoren, gela hipostiloa, estalita eta zutabez beteta. Azkenik, jainkotegia; han gordetzen ziren jainkoen

estatuak.

Hil osteko bizia. Hilobiak.

Egiptoarrek hil osteko bizitzan sinesten zuten. Horregatik, momia bihurtzen zuten gorpua ondo mantentzeko; hau da, gorpuak lehortu eta loturaz biltzen zituzten.

Ondoren, momia hura sarkofago batean sartzen zuten, eta hilobietan, hildakoen egoitzetan, sartzen zuten.

Momia bat sarkofago baten barruan.

Hilobietan, hildakoa, hatu batez inguratzen zuten. Hatu honetan hildakoak hurrengo bizitzan behar izan zezakeen guztia jartzen zuten: janaria, arropa, bitxiak…

Hilobirik handienak faraoienak ziren. Batez ere piramideak. Ikusgarrienak Gizeh-eko piramideak dira. Bertan hilobiratu zituzten Keops, Kefren eta Mikerinos faraoiak, duela 5.000 urte inguru.

Piramide bat barrutik.

Gizeh-eko piramideak.

Hilobi-ganbera

3.3. Egiptoko artea.

Egiptiarrek idazteko ez zuten letrarik erabiltzen. Haien idazkera hieroglifikoa dela esaten dugu, hau da, idazteko ikurrak marrazten zituzten. Idazteko papiro izeneko orriak erabiltzen zituzten.

Lehen aipatu dugunez, Egiptiarrek izugarrizko egiturak eraiki zituzten: tenpluak, piramideak... Gero, eraikuntza hauek dekoratzeko eskulturak eta margolanak egin zituzten.

Eskultura eta pinturen ezaugarriak:

Egiptoko artistek, pinturak eta eskulturak egiterakoan arau zorrotzei jarraitu behar zieten.

Perspektibarik ez. Frontaltasuna: Objektuak aurrera begira erakusten ziren

beti. Idealizazioa: Pertsonak gazte eta eder irudikatzen

zituzten. Gelditasuna: Irudietan ez da mugimendurik adierazten.

Nefertitiren hilobiaren horma-pintura Ramses II.aren eskultura

ARIKETAK

1.- Antzinako Egipton, zertan egiten zuen lan biztanleriaren gehiengoak?

________________________________________________

________________________________________________

2.- Zer jaten eta edaten zuten?

________________________________________________

3.- Azaldu zer esan nahi duen Egiptoarrak politeistak zirela?

________________________________________________

________________________________________________

4.- Idatzi Antzinako Egiptoren jainko-jainkosen izen batzuk:

________________________________________________

________________________________________________

5.- Idatzi tenplu honen atalen izenak.

6.- Nola lurperatzen zituzten hildakoak?

________________________________________________

________________________________________________

7.- Zertarako erabiltzen ziren piramideak?

________________________________________________

________________________________________________

8.- Zeintzuk ziren pintura eta eskulturen ezaugarriak?

________________________________________________

________________________________________________

________________________________________________

________________________________________________

9.- Nolakoa zen egiptoarren idazkera?

________________________________________________

10.- Non idazten zuten?

________________________________________________

top related