ebakidura geologikoak: estratuak eta gertakizun geologikoak denboran zehar ordenatu...
Post on 13-Feb-2021
3 Views
Preview:
TRANSCRIPT
-
Ebakidura geologikoak: estratuak eta gertakizun geologikoak denboran zehar ordenatu behar dugu (Datazio erlatiboa).Animazio honetan honako ariketa bat ebatzita ikus daiteke: http://www.bioygeo.info/Animaciones/RelativeDatingV2.swfAnimazioan ikusi dugun bezala, saia zaitez interpretatzen ondoko irudietan agertzen diren ebakidura geologikoak:
1. Ariketa.:
1. Etapa sedimentario baten zehar puntuz osaturiko estratuak jalkin ziren, hau ostean adreiluzko geruzak eta ondoren marrak dituena eta irukiz eginik daudenak. (Gainjarpen printzipioaren arabera)
2. Higadura-fasea: V itxurako harana sortu zen (ibai batek eginda?). 3. Bigarren fase sedimentarioa; fase honetan geruza sedimentario
batzu pilatzen dira haranean.
2.Ariketa:
1. Adreiluzko eta marraz osaturiko geruzak jalkin ziren: 1. fase sedimentarioa.
2. Konpresio-fasea: deformazioak sortzen dira, tolestura zuzenak eta itxiak sortzen dira.
3. Higadura-fasea. Gainazala higatuta ikusten da. 4. Bigarren fase sedimentarioa: puntuz osaturiko geruzak jalkitzen dira. 5. Beste konpresio-fase bat: Alderantzizko faila bat sortzen da. 6. Azkenik, egungo higadura fasea.l
http://www.bioygeo.info/Animaciones/RelativeDatingV2.swf
-
3. Ariketa:
1.- H materialak sortu ziren, konpresio indarrak pairatu zituztenak eta tolestura makurtu batzu sortu ziren; tolestura hauen higadura.2.- Fase sedimentarioa: orden honekin jalkin ziren sedimentuak D, A, B eta C geruzak; tolestu ziren beranduago eta lausatze fasea faila arrunta sortuz.
3.- Higadura fasea: haran bat sortu da, non Q materiala sedimentatu baita.
3. Ariketa
4. Ariketa:
1.- Hasiera batetan, D,C etaE materialak sedimentatu ziren; konpresio-indarrak eta ondorioz tolestura antiklinal zuzen eta zabal bat sortu zen.2.- Tolestu ziren matarialak higatu dira eta gero, bigarren sedimentazio fase bat burutu da: B eta A materialak jalkin dira.3.- Azkenik, higadura fase bat : ibai-haran bat sortu da , non higadura eta sedimentazio fase txandakatuak gertatu baitira, terrazak sortzen direlarik (F).
4. Ariketa
-
5. Ariketa:
1.- A eta E materialak sedimentatu ziren; ondoren, konpresio-indarrak eta ondorioz, tolestura zuzen eta zabalak sortu ziren. 2.- Lausatze (distentsio) fasea: faila arrunta sortu zen.3.- Jarraian, higadura fase bat, eta berehala, material berriak jalkin dira : D, B, C eta F; horizontalak mantendu direnez, indar tektonikorik ez dira gertatu.4.- Intrusio magmatikoa: eta ondoko harrietan metamorfismoa (ukipen metamorfismoa) H. 5.- Magma hoztu ondoren, harri solido bihurtu da (harri plutonikoa, G). 6.- Higadura fasea: honen ondorio bezala, harri plutonikoak agerian daude, gainazalean.
6. Ariketa
1.- 2.-3.-4.-5.-6.-
-
7. Ariketa
1.- 2.-3.-4.-5.-6.-7.-
8. Ariketa
1.-2.-3.-4.-5.-6.-
-
9.Ariketa 10.Ariketa
11.Ariketa 12. Ariketa
top related