diptikoa euskaraz
Post on 22-Mar-2016
242 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Gas honek duen azaleratzeko zailta-sunak ordea, oso sakon eta sakabanatua izaki, erauzte prozesua naturarekiko oso bortitza bihurtzen du. Horren ondorioz, ingurumenarengan eta pertsonen osasunarengan hainbat arazo larri suertatu dira, azken ikerketen arabera: lur azaleko eta lur azpiko uren kutsadura, lurren okupazio izugarria, landa eremuen industrializazio azkarra, hainbat gaixotasunen gorakada, airearen kali-tatearen okerragotzea, negutegi efek-tuaren areagotzea eta abar luze bat.Gas honen aldeko apustuak gure eta gure ondorengoen etorkizuna arriskuan jartzea suposatuko luke, horregatik egin behar dugu ahalegina
FRACKINGEuskal Herriarentzako mehatxu berria
Badirudi bat batean ezerezetik agertu eta luzaroan gure artean
egongo den hitz horietakoa dela fracking. Euskal Herriko lur azpian, ehundaka kilometro koadroetan zehar gas ez-konbentzionala omen dago, eta etorkizuneko energia hor-nidura arazoen konpontzaile bezala aurkeztu digute sustatzaileek.Orain arte baztertuak izan diren ba-liabideak eta errentagarriak ez ziren hobiak, erregai fosilen eskasiaren testuinguruan interesgarriak bihurtu dira. AEB-etan garatutako hainbat teknika, gure herrian erabili nahi dituzte gasa erauzteko. Fracking, hain zuzen ere, teknika berri hauek laburbiltzen dituen hitza da.
egitasmo hauek gelditzearren.Eusko Jaurlaritza horrelako proiektuen atzean ibiltzeak gure haserrea are-agotzen du, lehendabiziko putzuak guztion diruarekin ordainduko dituz-telako. Amaiera data duen sistema baten aldeko apustua mantentzen dute, baliabide fosilen aldekoa, eredu aldaketa ezinbestekoa dela onartu ordez.Datozen aldaketen aurrean azkenengo erregai fosilei heldu beharrean, hobe genuke beste bizimodu eta eredu energetiko baten alde pausuak ema-ten hastea behingoz, etorkizuna egongo bada. Eta funtzesko prozesu horretan denok hartu nahi dugu parte.
URKABUSTAIZ
TREBIÑO
ARAMAIO
ARRAIA-MAEZTU
ARRAZUA-UBARRUNDIA
AYALA / AIARA
AÑANA
BARRUNDIA
CAMPEZO/ KANPEZU
COMUNIDAD DELAÑO, PIPAON YPEÑACERRADA
IRUÑA OKA/ IRUÑADE OCA
KUARTANGO
OKONDO
PARZONERÍADE ENTZIA
E ITURRIETA
PEÑACERRADA-URIZAHARRA
RIBERA BAJA/ ERRIBERA
BEITIA
SIERRA BRAVA DE BADAYA
ARMIÑÓN
VALDEGOVÍA (2)
CONCEJOSDE VITORIA-GASTEIZ
(1)
ZIGOITIA
ZUIA
ALEGRÍA-DULANTZI
AMURRIO
ASPARRENA
BERANTEVILLA
ELBURGO / BURGELU
LANTARÓN
LEZA
RIBERA ALTA
SALVATIERRA / AGURAIN
SAN MILLÁN / DONEMILIAGA
ZAMBRANA
VITORIA-GASTEIZ
(1) Gasteizen 53 udalbatzek mozioa onartu dute(2) Gaubeako udalerriak berezko mozio bat onartu du añanako kuadrillak onartu duen mozioaz gain, Gaubea bertan sartzen delarik
FRACKINGA ZALANTZAN JARTZEN DUEN BEREZKO MOZIOAK DITUEN UDALERRIA
FRACKING GABEKO UDALERRIA
MOZIOA ONARTU DUTEN UDALBATZAK
MOZIOA AÑANAKO KUADRILLAREKIN BATERA ONARTU DUTEN UDALERRIAK
EDED
EDED EDED
ED
!.
!.
!.
!.
!.!.
!.
Zuberoa
NafarroaBeherea
Lapurdi
Gipuzkoa
Araba
Nafarroa
Bizkaia
Basconcillos-H Berdún
Pisuerga
Cameros-2Ebro-B Ebro-C
Lora
Valderredible
HuermecesLeni
Arquetu
Luena
Bezana
Bigüenzo
SedanoRojas
Burgos 4
Palencia 1
Palencia3
SoriaZaragoza
Huesca
Kantabria
Palencia
Burgos
Errioxa
Valladolid
Bilbo
Vitoria-Gasteiz
Donostia
Iruña
Maule-LextarreDonibaneGarazi
Baiona
Urraca
Angosto
EnaraUsoa
Usapal
Mirua
Saia
Lurra
Lore
SustraiaLandarre
Libra
Géminis
Pegaso
Quimera
Aquiles
Ebro-A
Ebro-D
Ebro-E
21
34
5
5
5
5
6
GRAN ENARAPROIEKTUA
I0 2010
km
Eskatzaile eta emakidadunak
Trofagás hidrocarburos
SHESA, Unión Fenosa eta Oil and Gas Skills6
SHESA, Petrichor Euskadi Coöperatief eta Cambria
SHESA eta Petrichor Euskadi Coöperatief3
SHESA4
Frontera Energy Co5Iturria: IGN France, CNIG, BOE
http://www.fracturahidraulicano.wordpress.com
Kartografía: acuifer cc
Esploraziorako baimenak eta zundaketak
Onartutako baimena
Eskatutako baimena
Baimen mugakideak
Bideratzen ari den esplorazio zundaketaED
Lur azalean dagoen plataformatik zulaketa bertikala egiten da, kilometro batzuetara egon daitekeen gasdun haitz geruzaraino, bestelako haitz geruzak eta akuiferoak zeharkatuz. Geruza ho-rretara heldu aurretik zulaketa bideratua hasten da: bihurgune bat eginez gasa duen geruzan sartzen da eta bertan, bataz bes-te, 1-1,5 km luzatzen da. Distantzia horizontalak oso handiak direnez, geroago erabiliko den haustura hidraulikoa zenbait etapa independentetan egiten da. Aukeratutako geruzara hel-dutakoan lehergaiak erabiltzen dira pitzadura txikiak sortzeko. Haustura hidraulikoa (fracking ere deitua), ura, produktu ki-mikoak eta agente apuntalatzaileak daramatzan jariakina pre-sio altuan bonbeatzean datza, sortutako pitzadurak zabaldu eta luzatu ahal izateko. Presioa jaisterakoan, jariakina lur azalera itzultzen da gasa eta haitzetan dauden beste hainbat substan-tziarekin batera, besteak beste, metal astunak eta, formazioan egotekotan, partikula erradioaktiboak. Azkenik, lur azalean, erauzitako nahasketa prozesatu eta gasa gainontzeko substan-tzietatik banatzen da. Estimazioen arabera, txertatzen den jaria-kin kopuru aldakorra itzultzen da berriro ere lurrazalera (azken estimazioen arabera %8-35 bitartean) eta gainontzekoa lur az-pian geratzen da kutsatua.
Fracking-aren prozesuaren deskribapen orokorra
Ingurumenean eta pertsonen osasunarengan dituen arriskuak
Lurraren okupazioa
Uraren kutsadura
Istripuak
Kutsadura atmosferikoa Metano ihesak uretara
Landa eremuen industrializazioa
Euskal Herrian duen eragina Fracking-aren inguruan sortutako albisteak orain arte Araba ahoan izan badute ere, Euskal Herri osoan dute eragina eskatutako eta onartutako baimenek. Mapa honetan ikus daitezke gaur egun mahai gainean dauden ikerketa baimenak eta eskatutako zundaketen kokalekuak. Guztira, Arabako lurraldearen %88a, Bizkaiako %73, Gipuzkoako %40a eta Nafarroako %14a dago fracking-aren mehatxupean. Iparraldea mo-mentuz salbu da, frantsez estatuan debekatuta baitago haustura hidraulikoa. Soilik Araban iragarritako gas kopurua ateratzeko (Gran Enara izeneko proiektuan), 2.000 putzutik gora egin beharko lirateke.
Fracking gabeko udalerriak
Araban, gaiaren gizarteratzearen ondorioz, hainbat ekimen burutu dira, batik bat Fracking Ez Araba plataformak bultzatuak. Horien artean “Fracking gabeko udalerriak” izeneko kanpaina martxan ja-rri zen martxoan. Ekimen hau bi ataletan banatzen zen; alde batetik hitzaldi informatiboak eman, eta bestetik fracking-aren aurkako mozio eredu bat es-keini. Azken hilabete hauetan, 50 hitzaldi inguru eman dira, eta 23 udalerri eta 60 kontzeju inguruk onartu dute mozioa, fracking-aren aurkako jarrera azalduz.Araban emandako jarrera hartze hau Euskal Herri osoan zabaltzea da asmoa, udaletxeak herritarren ongizatearen zaintzaile diren neurrian proiektu hauen aurrean zeresan haundia baitute.
Gure lurra, airea eta ura maite ditugulako, fracking-a teknika arriskutsuegia delako, inguru-mena babestu nahi dugulako, guztiona dena guztion artean nola erabiliko den erabaki nahi dugulako, gasa ateratzeko milaka putzu egin beharko dituztelako, nazkatuta gaudelako, energia fosilen garaia amaitzen ari delako, ura kutsatuko dutelako, ez ditugulako landak in-dustriagune bihurturik ikusi nahi, ezin dugulako dirua jan, gehigarri kutsagarriak lur azpian utziko dituztelako, gezurra besterik ez digutelako esan, bizimodu jasangarri baterantz abiatu behar garelako, hurrengo belaunaldien etorkizuna arriskuan jarriko dutelako...
milaka arrazoi daude... zureak aukeratu eta zatoz...
Fracking-aren aurkako monografikoa
Gai honen inguruan dagoen informazio eskasari aurre egiteko asmoz, kaleratu berria da argitalpen hau. Bertan, fracking-a, on-dorioak, testuinguru energetikoa, gure inguruan dauden proiektuak eta aurkako mugimenduak birpasatzen dira. Energia eta ingurumen gaietan adituek parte hartu dute, baina baita landa inguruko biztan-leek edo gizarte mugimenduetako hainbat kideek. 124 orriko luzeerarekin, helburua ahalik eta zabalpen handiena izatea da, horregatik 4,5 eurotako prezio herrikoian kaleratu da. Momentuz Elkar dendetan aurkitu dezakezu, baina Fracking Ez Arabaren weborrian (www.frackingezaraba.org) eskuragarri duzu saltoki guztien zerrenda.
top related