auzoa ezagutzen. programazioa lehenengo saioa€¦ · klaseko errutinak: - agurrak - data -...
Post on 13-Jun-2020
3 Views
Preview:
TRANSCRIPT
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
1
HIZKUNTZA LANTZEKO GELA
Auzoa ezagutzen. Programazioa
Lehenengo saioa Klaseko errutinak:
- Agurrak - Data - Eguraldia - Berria
1. Unitatearen plangintza azaltzen da: gure auzoaren gida bat egingo dugu.
- Auzoaren planoa ezagutuko dugu - Bisita bat antolatuko dugu - Oharrak hartuko ditugu - Plano bat beteko dugu - Leku, objektu eta pertsonen argazkiak aterako ditugu - Gaia lantzeko behar den hizkuntza ikasiko dugu - Poster batzuk egingo ditugu - Gida antolatuko dugu
2. Arbelean idatziko dira emango diren urrats guztiak, eta ulertu dutela ziurtatzeko, galderak egingo dira:
- Idatzi urrats guztiak koadernoan. - Esan egia edo gezurra den:
E G
Auzoa hiri bat da Gure auzoa Begoña da
Argazkiak eta oharrak egingo ditugu Gaztelera ikasiko dugu
Posterrak eta gidak egingo ditugu
- Erantzun galderak: 1. Zer dakizue auzoari buruz? 2. Nondik ibiltzen zarete? 3. Noraino ezagutzen duzue? 4. Non bizi zara zu? 5. Zer dago auzo honetan?
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
2
Agurrak eta abesti bat proiektuaren saio guztietan errepikatzen da, Itsasoan laino dago abestiaren musikarekin:
Bilbon dago Gure auzoa Iparraldean Ekialderaino Zurbaran da, Hor bizi naiz. Zatoz zu ere Ezagutzera!
Bigarren saioa Klaseko errutinak:
- Agurrak - Data - Eguraldia - Berria - Abestia
1. Lan-taldeak antolatu:
- Eraikuntza publikoak eta parkeak - Gure etxeak - Dendak - Pertsonak: langileak, ibiltariak eta erosleak - Kaleko gauzak
Taldeak zenbait irizpideren arabera antola daitezke: Ikasleen nahia, mailak, gaiaren ezaguera... Edo, bestela, ikasleek nahasiz.
2. Taldeko lana antolatu (3. eranskina):
- Zeren argazkiak aterako diren erabaki - Bakoitzak zer egingo duen erabaki1
3. Behar den hizkuntza aztertu (4. eranskina):
- Gauza guztien izenak ezagutzen direla ziurtatu zerrenda bat eginez eta azalpenak eskatuz. - Fitxa bat egin izen eta irudi guztiekin (2. eranskina 1, 2, eta 3. fitxa).
Agurrak. Talde batek ikusi-makusi antolatuko du ikasitako hiztegiarekin: 2 edo 3 hitzekin egin.
Hirugarren saioa: Klaseko errutinak:
- Agurrak - Data - Eguraldia - Berria - Ikusi-makusi (beste talde bat)
1 Umeek ezin badute kamerarik ekarri, eskolak behar beste eros ditzake.
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
3
1. Beste saioetan amaitu gabe gelditu diren jarduerak. 2. Abestia abestu. 3. Auzoko plano mutu bat eman, bidetik hainbat informazio betetzeko. Aldez aurretik ezagutzen denarekin betetzen saiatu:
- Kale batzuen izenak - Eraikuntza garrantzitsuen izenak - Denda batzuen izenak - Kaleko gauza batzuen izenak - Klasekoen etxeak - Topatzen ditugun langile batzuen izenak
4. Talde batek bere gaia aurkeztu eta antolatuko du. 5. Jolas bat: nik izen bat esan eta zuk ukitu egingo duzu. Agurrak egin, eta hurrengo saioan txangoa daukagula gogoratu, behar den guztia ekar dezaten: baimenak, etab.
Laugarren saioa (2 orduko saioa; gutxienez, ordu eta erdi) 1. Txangoa egin: bost talde arduradun batekin. Ahal bada, bideoz grabatu daiteke. 2. Emandako planoa bete: ibilbidea, kale batzuen izenak, dendak, etab.
Bosgarren saioa Klaseko errutinak:
- Agurrak - Data - Eguraldia - Berria
1. Kalean bildutako informazio guztia aurkeztu:
- Planoan zuzenketak egin. - Auzoari buruz ez genekiena eta ikasi duguna (5. eranskina) komentatu. Bakoitzak berea idatziko du, eta besteek
hitz egiten dutenean oharrak hartzen ditu.
2. Talde bakoitzak, lehendabizi, posterra antolatuko du; gero, hitzak beteko ditu, argazkiak jartzeko lekua utziz. Agurrak eta abestia
Seigarren saioa Klaseko errutinak:
- Agurrak - Data - Eguraldia - Berria
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
4
Gouin serie bat egiten da: Auzora goaz Bisitatuko dugu Eraikuntzak ikusiko ditugu Denden izenak idatziko ditugu Gauzak margotuko ditugu Pertsonak agurtuko ditugu Etxeak ezagutuko ditugu
Posterrak egin: Posterrak egin eta amaitu. Horrekin hasten da errutina berria izango dena: Egun bakoitzean poster batekin, ikusi-makusira jolastuko dira. Talde bakoitza bere posterraz arduratuko da. Agurrak eta ikusi-makusi
Zazpigarren eta zortzigarren saioak Klaseko errutinak:
- Agurrak - Data - Eguraldia - Berria - Gouin seriea: Auzora goaz
1. Auzoko gida nola antolatu (6-13 eranskinak):
- Portada - Atalak - Argazkiak - Ahots-artxiboak - Idatzitako testuak
Ume bi edo hiru bildu atalen tituluak, portada eta abar egiteko: artistikoenak direnak, hizkuntza-eskakizunetara iristen ez direnak, gehien kontrolatu behar direnak... Irakasleak txokotan antolatuko du klasea eta talde bakoitzak bere gida egingo du. Zein argazki jarri erabaki, argazkien oinak idatzi eta zer gehiago jarri nahi duten erabaki behar dute. Testuak Ikasi behar dituzte, haien artean nork irakurriko duen testua aukeratzeko. Lehenengo saioa amaitzen denean, taldeko arduradunak antolatuko du non eta nola gorde materiala. Agurrekin eta abestiarekin amaitu daiteke.
2. Zortzigarren saioa gida amaitzeko izango da.
Euskaraz egin ezin bada, gazteleraz egin behar da ebaluazioa: Zer ikasi dugu?
- Euskara - Auzoa hobeto eta gehiago ezagutu - Talde lana menperatu - Kaletik ondo portatzen ikasi - Etab.
Koadernoan idatzi. Ahal bada, eskolako web orrian jarri eta/edo bideoz grabatutako ibilbidea ikusi eta komentatu.
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
5
Eranskinak
1. Eranskina: planoa
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
6
2. Eranskina: hiztegia ikasten
1. Fitxa
Kirol-denda Etxeko gauzen denda Fruta-denda
Denda Janari-denda Bitxikerien denda
Bideo eta diskoen denda Arropa-denda Okindegia, lore-denda.
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
7
2. Fitxa
ARGIA ITURRIA PAPERONTZIA
OINEZKOA BUS GELTOKIA SEMAFOROA
ZEBRABIDEA BIRZIKLATZEKO ONTZIAK
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
8
3. Fitxa
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
9
3. Eranskina: lanaren antolakuntza
AUZOA. Lanaren antolakuntza
Nor? Argazkien arduradunak Oharren arduradunak Talde-arduraduna 1. TALDEA
2. TALDEA
3. TALDEA
4. TALDEA
5. TALDEA
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
10
4. Eranskina: behar dugun hizkuntza
ZER HIZKUNTZA BEHAR DUGU?
LEXIKOA Eraikuntza publikoak Kaleko pertsonak
Zubia Parkea Geltokia Etxea Lurrazpiko igarobidea Autopista Anbulatorioa Merkatua Hotela Banku-etxea
Eroslea Oinezkoa Langileak:
Argiketaria Garraiolaria Postaria Gidaria Dendaria: harakina, okina, frutaria... Udaltzaina
Dendak Kaleko gauzak Harategia Arrandegia Jantzi denda Mertzeria Liburu-denda Okindegia Zapata-denda Taberna Gozoki-denda Jatetxea
Semaforoa Bankua Paperontzia Birziklatzeko ontziak Espaloia Errepidea Farola Zebrabidea Trafiko-seinalea Iturria
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
11
5. Eranskina: zer ikasi dugu?
Zer ikasi dut? Zer ikasi dugu?
Eraikuntzak
Gure etxeak
Dendak
Kaleko biztanleak
Kaleko gauzak
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
12
6. Eranskina: 1. Proiektua
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
13
7. Eranskina: 2. Proiektua Hau da gure __________________. _____________________________ izena du. ________________________ iparraldean dago.
Zurbarango _____________________________ ikasten dugu guk. Hemen eskolaren ___________________________ ikusten da.
Bi ________________ daude: bata _______________________________eskola da, eta bestea, _____________. Datorren _____ hara ______ gara DBH egitera.
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
14
8. Eranskina: 3. Proiektua
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
15
9. Eranskina: 4. Proiektua
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
16
10. Eranskina: 5. Proiektua
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
17
11. Eranskina: 6. Proiektua
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
18
12. Eranskina: 7. Proiektua
IKASLE ETORKINEN ESKOLATZEA
HIZKUNTZA
19
13. Eranskina: 8. Proiektua
PPPooorrrtttaaadddaaa::: AAArrrgggaaazzzkkkiiiaaakkk::: IIIdddaaatttzzziii tttaaakkkooo ttteeessstttuuuaaakkk::: AAAhhhooozzzkkkooo aaarrrtttxxxiiibbboooaaakkk::: DDDiiissseeeiiinnnuuuaaa::: EEEdddiiizzziiioooaaa:::
top related