3.zikloko bihurriketak
Post on 24-Mar-2016
225 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
Liburutegian lehiaketa honi buruz hitz egin zidaten. Etxera korrika
joan, eta arratsalde oso dibertigarria pasatu nuen, amak txikitako is-
toriotxoak kontu kontari. Bihurrikeria hau ere kontatu zidan.
Egun batean, nire amona egongelan telebista ikusten zegoela
bat-batean logura sartu eta lokartu egin zen. Nire ama oso bihurria
zenez, egongelatik komunera korrika joan eta komuneko armairuak za-
baltzen hasi zen. Pila bat gauza hartu zituen : lehorgailua, orrazia,
makilatzeko pila bat tresna eta margoak …
Nire aitona ez zegoenez etxean, nire ama gora eta behera ibili zen
inork ezer esan gabe. Zazpi urte zituenez eta txikia zenez, hartu zi-
tuen aparatu eta tresna guztiak egongelara eramateko bost buelta
eman behar izan zituen.
Amonarengana iritsi eta ezpainak margotu, betileetan errimela eman,
masailak koloreztatu … Oraindik gure amonak ezin digu ondo zehaztu
zer gertatu zen arratsalde hartan lotan egon baizen eta ez zen gauza
askotaz ohartu, hori bai, esnatutakoan, bere burua ikusi zuenean egin
zuen oihua, hori bai ondo gogoratzen duela! Beheko eta goiko bizilagu-
nak zer gertatzen zen galdezka etorri ziren, ia-ia udaltzaingoari ere
deitu zioten.
Hori bai, nire amari sekulako errieta egin zioten eta ahots gabe
geratu zen egun osoan, eta ez zuen berriro horrelako bihurrikeriarik
egin.
“Egia da, nik ikusi dudalako eta ikusi ez badut ere
amari entzun diot eta berari galdetu ahal diozu.”
Un día de tormenta, mientras jugaba con mi padre, vi como tenía
una pequeña cicatriz en la mano y le pregunté cómo se la había
hecho. Así que mi padre empezó a contarme esta historia...
Una tarde de invierno, cuando ya oscurecía, mi padre y todos
sus amigos pasaron por el parque sobre las ocho de la noche para
dirigirse a casa y de pronto vieron como salía un grupo de ratitas
por una de las alcantarillas y tras ellas un enorme ratón gris.
Mi padre, que era el más atrevido de toda la cuadrilla, cogió al
ratón y cuando todos sus amigos lo vieron se pusieron en círculo y
empezaron a gritar su nombre. El ratón, al verse acorralado, se pu-
so demasiado nervioso y solo se le ocurrió intentar que le soltase
y lo consiguió, ¿pero a qué no sabéis cómo? Pues el ratón, colgado
de la cola, intento alcanzar la mano de mi padre, después de un
gran impulso logró alcanzarla y en ese mismo instante le propinó un
enorme mordisco. Mi padre sintió un fuerte dolor en su mano y em-
pezó a llorar como un niño pequeño. Echó a correr hasta su casa y
le contó a su madre cómo había cogido un ratón con la mano y le
enseñó la marca del mordisco
Mi abuela lo castigó, y con razón. Después
fueron al médico y éste le dio la inyección del
tétano.
Después de aquella horrible experiencia a
mi padre no se le ocurrió volver a coger nin-
gún otro animal por su cola y mucho menos a
un enorme ratón gris de alcantarilla.
Y esta historia es tan cierta como que me
llamo Maialen y si no te lo crees te invito a mi
casa para que puedas ver la cicatriz que aquel
enorme ratón de alcantarilla dejó en la mano
de mi padre.
Egun batean, nire aita eta bere koadrila herrian
zebiltzala, honela esan zuen batek metro batzuk
harago zegoen etxea seinalatuz :
-Etxe horren jabea asteburuetan bakarrik etor-
tzen da herrira.
Eta atea erdi irekita zegoela ikusi zutenez bode-
gara sartu ziren. Han jolasean ibili ziren zarata
handia sortuz. Aitaren lagun bati atzamarra sagu-
entzako tranpa batean harrapatuta geratu zi-
tzaion. Min handia egin zion eta gogor garrasi egin
zuen. Asko kostata baina bizkor atera zuen. On-
doko etxekoak, ordea, entzun egin zituen eta hu-
rrengo egunean eskolako irakasleari kontatu zion
gertatutakoa. Irakasleak gurasoei komentatu zien
eta astebete lagunekin irten gabe egon behar izan
zuten koadrilako guztiek zigor modura. Handik au-
rrera ez ziren berriz inoren etxera sartu baimenik
gabe.
Gure amonak betidanik esan du nire aita txikitan
oso bihurria zela, horregatik berari galdetu nion eta aita-
ren hainbat bihurrikeri kontatu zizkidan.
Udako gau batean, nire aitak 9 urte zituela gutxi gora
behera , Kanpantxoko auzora joan zen lagunekin marrubiak
bilatzera. Ordu bi ibili ziren bidetik gora eta bidetik be-
hera baina azkenean marrubiz betetako baratz batera
heldu ziren eta astiro-astiro, arrastaka, inork ikusi gabe
eta linterna txiki baten laguntzaz, marrubi pila bat hartu
eta etxerantz abiatu ziren. Baina bat-batean baserrita-
rra, linternaren argiaz ohartu zen, eta baserritik atera
eta txakur txiki bat gainera bota zien, baina eurek ez zi-
ren beldurtu. Orduan, baserritarrak haserre bizian, gatza-
rekin kargatutako txinbera bat hartu eta tirokatzen ari
zien. Mutilak korrika hasi ziren ziztu
bizian eta lehen bi ordu behar izan bazituzten bara-
tzera heltzeko, oraingoan ordu bete baino gutxiago eman
zuten etxera iristen. Nekatuta eta arnasestuka heldu zi-
ren, baina hori bai, tripa marrubiz beterik.
Hurrengo gaua,San Joan bezperako gaua zen. Nire aitaren
auzoan bi su egiten zituzten, bata auzoko surik handiena
Eta bestea txikiena. Nire aitak eta bere koadrilakoek
inbidia zuten beti tokatzen zitzaielako egurrak bil-
tzera joatea su txikia osatzeko.
Eta arratsaldeko zazpietan, inork ohartu gabe,
su handiari sua eman zioten eta horrela auzoko
guztiak euren sua ikustera joan ziren.
Udako arratsalde bero batean nire aita eta bere
lagunak Olezko auzora joan ziren Oka ibaian baina-
tzeko asmoz. Bainatzen ari ziren bitartean baserri-
tar batek euren arropa guztiak sasietara bota ziz-
kien. Ez ziren ausartzen etxera joaten baina bat-
batean Miguel izeneko lagun bat agertu zen eta
dena kontatu zioten. Miguel bere amarengana joan
zen eta azkenean makila handi batekin arropak sasi-
etatik ateratzea lortu zuten.
Gero askaltzera joan ziren baina kalean bildu zire-
nean berriro baserritarra zigortzea pentsatu zu-
ten , eta horrelaxe egin zuten, bere baratzera joan
eta hantxe landatutako ehun arbi atera zituzten.
Baina baserritarrak bazekien nortzuk ziren eta hu-
rrengo egunean mutil baten etxera joan zen baina
berak ez zuenez tutik ere esan guardia zibilen koar-
telera eraman zituen denak eta familia bakoitzak
1000 pezeta ordaindu behar zituen, eta horrela aita,
uda osoan paga gabe gelditu zen.
“Egia da, nik ikusi dudalako eta ikusi ez badut ere
amonari entzun diot eta berari galdetu ahal diozu.”
Nire aitak, 17 urte zituenean, lokal bat zuen
bere auzoko lagunekin. Bere lagun batek 18
urte zituen, eta zuek esango duzue ”zetarako
jakin behar dugu hori?” Ba istorioarekin zeri-
kusia duelako.
Nire aitaren koadrila oso koadrila berezia
zen eta ez dakit ondo zergatia baina inguruko
gazte guztiek beldurra zieten. Euren lokala
ondo hornituta zegoen, denetarik zuen komuna
izan ezik eta komuna lortzeko asmoz, alboko
auzora joatea bururatu zitzaien eta beste lokal
bateko komuna hartu zuten. Komuna 18 urteko
mutilaren autoan sartu zuten eta goizaldeko
ordu bietan euren lokalera abiatu ziren baina
bidetik ertzainek lotu egin zieten. Ertzainek
autoa arakatu eta nire aitari galdetu zioten
zer egiten zuten goizeko ordu bietan komun
batekin kotxean. Nire aitak erantzun zien
etxea obretan zuela eta nire amonak komuna
eman ziola lokalera eroateko. Ertzainek zerbait
susmatu zutenez galdetu zioten ia zergatik
joaten ziren ordu haietan. Eta nire aitak
erantzun zien akziozko pelikula bat ikusten
aritu zirela eta berandu egin zitzaiela.
Lokalera joan ziren eta han ikusi zuten beste la-
gunak lokalaren erdi erdian taberna bateko barra
jartzen. Galdetzerakoan nondik atera zuten tra-
mankulu hura, euren erantzuna “zakarretan zego-
ela botata” izan zen. Komuna jarri zutenean ia
goizaldeko hirurak ziren eta bakoitza bere etxera
joan zen.
Hurrengo goizean kristoren iskanbila sortu zen
komuna falta zen lokalean, udaltzaingoari ere deitu
zioten.
Udaltzainek herriko lokal guztiak arakatu zituz-
ten. Nire aitaren lokalaren txanda heldu zen.
Beste lokaleko jabeak komuna ikusterakoan euren
komuna zela konturatu ziren baina beldurraren
beldurrez euren lokaleko komuna ez zela esan zu-
ten. Dena amaitu zenean beste lokaleko jabeak
nire amumarengana joan ziren gertatutakoa konta-
tzera. Nire amonak komuna entregatzeko agindu
zion nire aitari eta bi aste kalera irten gabe
egongo zela esan zion. Nire amonak beste gazteen
amekin hitz egin zuen eta lagun guztiek zigor ber-
bera izan zuten. Eta, noski, komuna bere jabeei
itzuli eta barkamena eskatu zieten.
Susto handia hartu zuten eta egun hartatik au-
rrera ez zuten ezer gehiago hartu “baimenik
gabe”, nire aita behintzat, besteak … alla kuidaus!
Ikasbide bikaina izan zen nire aitarentzat.
Egia da nik ikusi dudalako eta ikusi ez badut
ere nire aitari entzun diot eta berari galdetu ahal
diozu.
top related