2020ko abenduaren 18a xi. urtea 472. zenbakia ......2020/12/18 · guruan. luizia bbb otsailak 6...
Post on 04-Feb-2021
12 Views
Preview:
TRANSCRIPT
-
BIZKAIKOHITZAURTEKARIA2020
MARISOL RAMIREZ / FOKU
Otsailean amildutako Zaldibarko zabortegiaren kudeaketanirregulartasunak agertu dira bEpaileek argitu beharko dute hildakobi langileen eta ingurumenaren aurkako deliturik egon den b 2-3
Argitu gabe jarraitzen du
KulturaDurangokoPlateruena kafe antzokiaren
azken urtea izan da
14PandemiaDatu ofizialenarabera, COVID-19ak 1.500 batbizkaitar hil ditu martxotik abendura
6Ostirala
2020ko abenduaren 18aXI. urtea472. zenbakia
www.bizkaia.hitza.eusbizkaia@hitza.eus
Bizkaiko Hitzak oporrak hartuko ditu
datozen bi asteetan. Hurrengo zenbakia
urtarrilaren 8an argitaratuko da, eta astero
izango da eskuragarri Lea-Artibaiko, Mutrikuko
eta Busturialdeko Hitzarekin eta BERRIArekin.
%
-
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18aUrtekaria
Zaldibarko zabortegia
Natalia Salazar Orbe
AP-8aren errepide mozketa gisa
zabaldu zen albistea hasieran.
Otsailaren 6a zen, eta Zaldibarko
Eitzagako zabortegiaren zati han-
di bat maldan behera errepidera
erori zela jakin zen arratsaldean.
Auto ilara izugarriak sortu ziren,
baina geroago jakin ziren ilara
haiek baino askoz ere soka luzea-
goa ekarriko zuten ezbeharraren
xehetasunak eta argi-ilunak. On-
doriorik larriena izan zen bi langi-
le hil zirela. Zabor tona guztien
azpian harrapatuta geratu ziren
Alberto Sololuze eta Joaquin Bel-
tran langileen gorpuak. Sololuze-
rena aurkitu zuten. Beltranenak
bertan jarraitzen du oraindik. Sa-
minaz gain, zaborren kudeaketa
ereduari buruzko eztabaida za-
baldu zuen istripuak. Erantzuki-
zunak ere argitu gabe daudela sa-
latu dute Zaldibar Argitu plata-
formako kideek. Hasierako
informazio nahasiak apurka-
apurka argituz joan baziren ere,
oraindik, argi-ilun ugari daude
arduren eta erantzukizunen in-
guruan.
LUIZIA
bbb Otsailak 6
Osteguna zen, otsailaren 6a.
16:00ak inguruan gertatu zen lui-
zia. Verter Recycling enpresak
kudeatzen zuen zabortegiaren
zati handi bat Bilbo eta Donostia
lotzen dituen AP-8 autobidera
erori zen, eta bidea itxita egon zen
hainbat egunez.
Berehala jakin zen zaborrek bi
langile harrapatu zituztela az-
pian. Ezbeharra gertatu zen une-
an, baskula parean lanean ari zi-
ren biak. Haien izenak ezagun
bihurtu dira jada: Alberto Sololu-
ze markinarra eta Joaquin Beltran
zallarra. Berehala hasi zituzten
langileak aurkitzeko lanak.
AMIANTOA
bbb Otsailak 7
Segituan piztu ziren alarmak: Al-
berto Sololuze eta Joaquin Beltran
bilatzeko lanak eten egin behar
izan zituzten, amiantoa aurkitu
zutelako. Ostiral goizaldea zen.
Osalanek eman zuen lanak etete-
ko agindua, jausitako zaborretan
amiantoa aurkitu zuenean.
Bestalde, desagertuta jarraitzen
zuten langileen senideek kexa
agertu zuten. Batetik, inor ez zela-
ko eurengana joan eta gertatzen
ari zenaren berri eman. Bestetik,
uste zutelako ez zirela nahikoa
ahalegin egiten ari bilaketa lane-
tan.
IRREGULARTASUNAK
bbb Otsailak 8
Zabortegiaren kudeaketan eta
kontrolean zenbait itzal agerian
utzi zituen ezbeharrak. Hondaki-
nen artean amiantoa zegoela jaki-
na zen arren —Eusko Jaurlaritzak
horretarako baimena emana
zuen—, lehen orduetan bilaketa
lanetan ari zirenek ez zuten inola-
ko babes neurririk erabili.
Geroago jakin zen iaz Eusko
Jaurlaritzak hondakin ez-arris-
kutsuen ikuskatze bat egin zuela
Zaldibarko zabortegian. Ekolo-
gistak Martxan taldeak azaldu
zuen Jaurlaritzak irregulartasu-
nak atzeman zituela, eta txostena
ireki ziola enpresari.
Jaurlaritzak zabortegiari ha-
mahiru hektareako eremurako
baimena eman arren, jasotako In-
gurumen Baimen Bateratuak
hektarea bakarrera mugatzen
zion hondakinak isurtzeko ere-
mua. Baimena argia zen: «Zabor-
tegia ustiatuko da bermatuz euri
urek zuzenki eragin dezaketen
gehieneko eremua ez izateko
10.000 metro koadro baino
gehiago». BERRIA egunkariak
sektoreko iturrietatik jakin zue-
nez, ordea, askoz ere eremu han-
diagoa hartzen zuen zabortegia-
ren estali gabeko inguruak. Geo-
euskadi lokalizatzailearen azken
irudiek erakusten zuten gutxie-
nez lau hektareako eremua zuela
itxi gabe, luizia gertatu zenean.
Eremu hori euriaren eraginpean
zegoen beraz. Kontuan izan be-
har da zabortegiak erabiltzen
hasten direnean azpitik isolatu
behar direla eta betetzen direne-
an, goitik estali, erabat zigilatuz.
Zaldibarkoan ez zen horrelakorik
atzematen.
Otsailaren 13an, Eusko Jaurla-
ritzak zigor txosten bat ireki zion
Verter Recycling enpresari, au-
rreko urtean atzemandako irre-
gulartasunengatik. Josu Erkoreka
orduko Jaurlaritzako bozeramai-
leak esan zuen egoera «bat-bate-
koa» izan zela, «aurrez igarri ezi-
nekoa; enpresak informazioa
izan baldin bazuen gertatzen ari
zenaz, ez zion gobernuari jakina-
razi». Hala ere, Ingurumen Saila-
ren txosten baten arabera, Verte-
rrek eta Jaurlaritzak berak 2015az
geroztik zekiten zabortegian lu-
rren mugimendua gertatzen ari
zela, enpresak urtero igortzen
baitzion txostena.
Hondakin ez-arriskutsuentza-
ko zabortegia izan arren, amian-
toa hartzeko baimena zuen. Gai-
nera, BERRIAk jakin ahal izan zue-
nez, amiantoa beste hondakin
batzuekin nahastuta zegoen.
Ekologistak Martxan elkarteko
kide Javi Vazquezen esanetan,
«horrek erakusten du Bizkaiko
zabortegietan oro har dagoen
kontrol falta erabatekoa».
ATXILOKETAK
bbb Uztailak 21
Uztailean ezustea izan zen. Er-
tzaintzak zabortegiko buruak
Utzikeriak
amilarazita
Zaldibarko zabortegiko luizian langile bi hil ziren: AlbertoSololuze eta Joaquin Beltran b Irregulartasunak azaleratudira, eta hondakinen kudeaketaren eztabaida indartu da
Indusketa makinak
Zaldibarko zabortegian,
urrian. MARISOL RAMIREZ / FOKU
-
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18a Urtekaria
Zaldibarko zabortegia
atxilotu zituen: Jose Ignacio Bari-
naga jabea, Arrate Bilbao kudea-
tzailea eta Juan Etxebarria inge-
niaria. Epaileak kautelazko neu-
rriekin aske utzi zituen,
behin-behinean, handik bi egu-
netara. Hiru atxilotuek uko egin
zioten deklaratzeari, epailearen
aurrera agertu baino ordubete le-
henago helarazi zietelako atesta-
tu luzea abokatuei, eta ez zutela-
ko izan aztertzeko astirik. Zerga-
tik atxilotu zituzten ere oso argi ez
zekitela adierazi zuten.
SOLOLUZEREN GORPUA
bbb Abuztuak 16
Luizia gertatu zenetik sei hilabete
eta hamahiru egunera aurkitu
zuten Alberto Sololuzeren gor-
pua. Abuztuaren 16an topatu zu-
ten lehen giza arrastoa: berna he-
zur bat, oihal batez estalita. Luizia
gertatu zen unean langilea zego-
en leku horretan bertan zegoen
hezurra, baina 23 metro egin be-
har izan zituzten behera, eta 250
metro kubo zabor mugitu.
DNA probek hiru egunen bu-
ruan ebatzi zuten aurkitutako
gorpuzkiak Sololuzerenak zirela.
Nahia Sololuze alabak Urola Kos-
tako Hitza-n azaldu zuen
«poza» eta «tristura» ekarri ziz-
kiela aurkikuntzak, aita jada za-
bor artean ez zegoela jakitea asko
zela eurentzat. Atseden hori bera
nahi dute Beltranen senideek ere.
N. S. O.
Zaldibarko zabortegia amildu eta
astebetera hasi ziren lanean Du-
rangoko epaitegian gertatutakoa
ikertu eta argitzeko asmotan. Ba-
lizko bi delitu ikertzeari ekin zio-
ten, eta, hasieran, epaile banak
hartu zuen horietako bakoitzaren
ardura: langileen eta pertsonen
kontrako deliturik ba ote den
ikertzen hasi zen Durangoko Le-
hen Instrukzio Aretoa. Inguru-
menaren kontrako deliturik ba
ote den ikertzeari ekin zion, be-
rriz, Durangoko Bigarren Ins-
trukzio Aretoak.
Kasua bi ataletan eta bi areto-
tan zatitzeak zenbait bikoizketa
eragin zituen. Besteak beste, le-
kuko batzuek bi epaileren aurre-
an deklaratu behar izan zuten.
Familien abokatuek eskatu zuten
bi kasuak bateratzeko eta epaitegi
bakarrean ikertzeko. Azkenean,
abuztu erdi aldeaz geroztik, pieza
bakarrean ikertzen ari dira bi au-
ziak. Lehen Instrukzio epaitegiak
hartu du ikerketa bere gain.
Ertzaintzaren instrukzioaAuzitegien ikerketari buruz in-
formazio gutxi zabaldu da. Ekai-
nean jakin zen Ertzaintzak buka-
tu zituela epaitegiak agindutako
instrukzioak, eta «kriminalitate
zantzuak» sumatu zituela zabor-
tegiaren kudeaketan. Orduz ge-
roztik, hedabideen eta lekukoen
bidez jakin da zabortegian gerta-
tzen ziren irregulartasun gehie-
nen berri.
Verter Recycling oso abiadura
azkarrean hazi zen. 2022rako ix-
tekoak ziren, nahiz eta 2046ra
arte jarduteko baimena zuen.
Gero eta zabor gehiago hartzen
zuen, gainera: azken bi urteetan,
ordura arteko zabor guztien %43
hartu zituen. Milioi erdi tona za-
bor baino gehiago esan nahi du
horrek.
Bestalde, irregulartasun ugari
gertatzen zirela zabaldu zuten le-
kukoek eta zenbait komunikabi-
deren ikerketek. Besteak beste,
amiantoa nahasten zutela beste-
lako hondakinekin, eta baimen-
du gabeko lur eremuak erabiltzen
zituztela. Kamioilari batek
BERRIAri kontatu zion «inork nahi
ez zituen hondakinak» hartzen
zituztela Verter Recyclingen, ba-
tere bereizi gabe, askotan.
Herritarrek «ahots propioa»Eitzagako zabortegiaren auzian
akusazio partikularra aurkeztuko
dute Zaldibar Argitu taldeak eta
Eskubide Sozialen Gutunak. Bi
eragileek uste dute garrantzitsua
dela herritarrek «ahots propioa»
izatea auzibidean.
Zaldibar Argitu taldeak urrian
salatu zuen, oraindik zabortegia-
ren kudeaketa «negargarria» ze-
la. Haien esanetan, erantzukizu-
na duten erakundeak «eskuak
garbitu nahian» ari dira. Hori
ikusita, erabaki zuten auzibidean
akusazio gisa aurkeztea. Bi eragi-
leek dirua biltzeko kanpaina abia-
tu uzten prozesuaren gastuak or-
daintzeko. Eskubide Sozialen Gu-
tunaren ustez, Zaldibarko ezbe-
harra egiturazko arazo baten isla
da, eta «kontsumo, ekoizpen eta
hondakinen kudeaketa eredua
aldatu beharra dago».
Bestalde, Europako Batzordeak
urtea bukatu aurretik jakinarazi-
ko du Zaldibarko auziari buruz
egiten ari den ikerketaren emai-
tza. Zabortegiaren kudeaketan
gabezia handiak egon zitezkeela
iritzita, ohartarazi zuen ardura
zuten erakundeak atzeman, zain-
du eta, behar baldin bazen, zigor-
tu egin behar zituztela.
Oraindik ez dute argituDurangoko epaitegiak ebatziko du bi langileen eta ingurumenarenkontrako deliturik egon den b Akusazio partikularra ere aurkeztuko da
Ekainean Eibarren (Gipuzkoa) egindako protesta. J. C. R / FOKU
-
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18aUrtekaria
Iritzia
RTRANPEROA
Patxo Telleria
Balantzea
Kostatuta harrapatu
dut azken pertsonaia.
Joder, edo ekosistema
alu honetan gero eta
jende interesgarri gutxiago dago,
edo ni zaharregia naiz tranpero
ibiltzeko. Joan naiz erredakziora
pertsonaiaren larrua saltzera, eta
ez didate, ba, esan ehiza kobratu
nahi badut, urteko balantzea ere
egin behar dudala, urte bukaera-
ko ale berezi baterako…
Tranperoa naiz, ez tertulianoa.
Pikutara balantzea, ez nago
hausnarketak egiteko. Bi asteko
zorra daukat pentsioan, eta, gaur
kitatzen ez badut, kalera botako
nau ugazabak. Nahi badute, bes-
te pertsonaia bat ekarriko diet.
Bestela, doazela pikutara.
Ez daukat astirik tranpa
berriak ipintzen hasteko, beraz,
topiko ergeletara joko dut zuze-
nean. Jantoki sozial batera joan-
go naiz, krisiak gogorren zigor-
tutako jendeagana eta bla, bla,
bla… Jendea txolindu egiten da
Gabonetan istorio melengekin;
badakizue, Dickens, hator hator
mutil etxera, eta maratoi solida-
rioak.
Eguerdia da, eta jantokia gai-
nezka. Primeran. Bestalde, amo-
rrua. Joder, barruan odol tanta
bakar bat geratzen zaigun bitar-
tean, norberak bilatu behar du
ahora zer eraman, eta ez beste
inoren zopa babuaren eskean
joan. Horrela ikusten dut nik,
pentsa nitaz nahi duzuena.
Hasi naiz, ba, galdezka, eta
erantzun zakarrak baino ez ditut
jaso. Sartzeko nire aferetan, pi-
kutara joateko. Ostia, otzanak zi-
ruditen, sena galtzen ari naiz ala
zer arraio. Dirua premia gorriaz
behar dudala pentsatzeak ere ez
dit lagundu, tiroa egiteko pultsu
barea behar da eta.
Otsoa artaldean bezala sartu
naiz, zabuka, baldar, eta ,kontu-
ratu orduko, bakarrik nengoen
jantokian, ehiza guztia alde egin-
da. Komunera joan naiz etsita.
Neure burua ikusi dut ispiluan,
aspaldiko partez. Zahartu naiz,
arraio, ez nau harritzen ehizarik
egin ez izanak.
Irten eta andre bat hurbildu
zait, jantokian boluntario dabilen
sasimoja horietako bat, eta mese-
dez plater bero bat hartu gabe ez
joateko. Bereak eta bost esatera
nindoan, baina mahaigaineko
porrusalda beroaren lurrunak
ahoa itxi dit. Ogian bustita hartu
dut, tutik esan gabe. Ondoren,
solomoa xerra. Eta sagar bat. Bes-
te bat eskaini dit biderako. Ez diot
ezetz esan.
Jende hori gauean ere etorriko
al den galdetu diot. «Ze jende?»,
berak. «Eskale horiek», nik. Ea
afaltzera ere badatozen. Bazka-
riak baino ez omen dituztela
eskaintzen, esan dit berak, ea
zergatik galdetzen nuen. Ez
nuen azalpenak ematen hasteko
gogorik, eta ez diot erantzun.
Kalera irten naiz, jantokiaren
inguruan alproja horietakoren
bat harrapatzekotan. Ez da nire
eguna. Ez dakit zenbat denbora
eman dudan inguruotan zelatan,
baina leher eginda banku batean
eseri naizenerako jada gaua zen.
Euria ere hasi da. Ez naiz mugi-
tu. Haserre nago. Eskale alfer
puta horiek, lanik egin nahi ez,
eta, gainera, zutabe ziztrin bate-
an ere agertzeko ezgauza.
Kabroiak.
Itzal bat sentitu dut ondoan.
Gora begira eta eguerdiko
andrea zen, lehengo irribarre
lelo berdinarekin. Gauean hotza
egingo duela, eta ez dakit nongo
aterpera joateko. Txartela sartu
dit poltsikoan. Oraingoan ez naiz
mutu geratu. Biraoka hasi
natzaio, eta izututa alde egin du.
Besterik ez nuen behar.
Pentsiorako bidean jarri naiz.
Euria bortzitu egin da. Orduan
gogoratu naiz gaur kazarik gabe
noala eta ez didatela gelan sar-
tzen utziko. Akaso amore eman
eta urteko balantze babu hura
egin beharko nuke, kobratu ahal
izateko, baina, joder, zertaz hitz
egingo dut, ba. Poltsikotik
andreak utzitako txartela hartu
dut. Ez dago urrun. Gau batega-
tik, aguantatu ahal izango dut
jendilajea. Alfer alaenak.
Arrigorriaga euskaldunago baten alde
RNAHINONDIK
Maite Berriozabal Berrizbeitia
Agur
Zelan zauden galdetzea
ateratzen zait, baina ez
dizut galdetuko. Imaji-
natzen dut ez zaudela
zure onenean, ez dira hilabete
errazak izan, eta, amaieratik hur-
bil egon arren, zaila egingo zaizu-
la orain artekoa ahaztea. Egunero
akordatu naiz zutaz. Batzuetan
erraietatik maite izan zaitut eta,
bestetan, barru-barrutik gorroto.
Gehien behar nuenean kendu di-
dazu arnasa, eta inoiz zugandik
esperoko ez nituenak egin dizki-
dazu gutxien espero nuenean.
Nire esku zeudenak ere inoren
esku utzi dituzu eta babesgabe
sentitu naiz.
Hasieran pentsatu nuen den-
bora behar zenuela, bolada txar
bat baino ez zela. Laster ohartu
nintzen ezetz. Gauzak aldatu
egiten direla ulertu nuen, baina
asko kostatu zait hori onartzea.
Itsu-itsuan hasi nuen bidea
zurekin, eta laster hasi ziren
gauzak korapilatzen. Zuk ez
zenidan kontrakorik agindu,
baina nik orain artean legez
jarraituko genuela espero nuen.
Esango didazu une txarrez soilik
akordatzen naizela, eta arrazoi
duzu. Izan ditugu momentu
onak ere; hori ere egia da.
Elkar ulertzen hastekoak gine-
nean, bazoaz, ez zara bueltatuko.
Egia esan barru-barruan pozez
agurtuko zaitut. Hamabi hilabe-
te izan dira, egun bakar bat ere
ahaztu gabe. Urte hasieran ez
nuen imajinatu ere egingo nola
amaituko genuen. Etxe barruko
egun itoetan balkoietan konde-
natu gintuzun esperantzara.
Elkarrengandik distantziatu nahi
ez genuen arren, derrigorrezko
distantzia soziala ezarri zenigun.
Ezagutzen genuen munduaren
hauskortasuna ukiarazi zenigun.
Sudur zuloak inbaditu dizki-
guzu eztarria urratzeraino. Bizi-
tzeko behar dugun izotzak
urtzen jarraitu du. Interneten
biziarazi gintuzun. Inor ez da ile-
gala edo black lives matter lako
lemak beharrezko izan dira
beste urtebetez. Zabortegiko lui-
ziak agerian utzi du estali nahi
izan dena. Egoerak muturrera
eraman gintuenean, berriz ere,
kulturaren garrantzia muturren
aurrean jarri zenigun. Matxis-
moak eraildako emakumeen
berri zenbakiz eman digute, lan
istripuz edo koronabirusez hil-
dakoekin egin duten bezala.
Zenbatu ezin diren galerak izan
dituzte gure inguruetako nego-
zio txikiek. Unibertsitate bizitza
eta parranda utopiara kondena-
tu dituzu. Mundua alda geneza-
keela pentsarazi zenigun.
Munduak gu alda gintzakeela
bagenekien, eta zuk berretsi.
Politikarien esanei adi egon gara,
balkoietako polizien mutazioei
begira. Zure zulo beltzen erakar-
pen indarraren kontra, lagunak
ikusi ditut maitemintzen, maite-
arekin elkartzeko plan burutsue-
nak diseinatzen. Geure buruak
eta ingurukoenak nekatu arte
aritu gara egin daitekeenaz, egin
beharko litzatekeenaz, uste
genuenaz, pentsatzea nahi genu-
keenaz, ezer ez jakiteaz, iritzia
aldatzeaz… Bizikleta estatiko bat
izan zara. Pedalei gogor eragin
diegun arren, zuk ez duzu aurre-
ra egin, baina guk aurrera egin
dugu ahal izan dugun moduan.
Erakutsi diguzu geratzeak eta
bakartzeak dakarren bakeaz
gozatzen eta konturatu gara zen-
bat behar dugun elkar. Agur,
lagun. Agur, 2020. Ezin esan eto-
rri bezala zoazenik. Guk gurpil
txiki batzuk jarriko dizkiogu
bizikleta estatikoari, izango da
nork bultzatu.
Elkar ulertzenhastekoak ginenean,
bazoaz, ez zarabueltatuko. Egia esanbarru-barruan pozez
agurtuko zaitut
-
Ibai Maruri Bilbao
Azken urteetan, ez atzera ez au-rrera egon da prozesua. Bainaaurten, urte hasieran, Galdakao-ko Udaleko osoko bilkurak pausogarrantzitsua eman zuen Usanso-lo Bizkaiko 113. herri bihurtzekobidean. Begiak malkotan zituzte-la hartu zuten hainbat usansolo-tarrek erabakia: urtarrilaren 29anegindako bilkuran, oniritziaeman zioten batzorde mistoa era-tzeari. Udal gobernua osatzen du-ten alderdiek ez ezik, EAJk ere ba-bestu zuen, betidanik uzkur har-tu badu ere desanexioa. PSE-EEizan zen aurka bozkatu zuen ba-karra. Usansolo Herria platafor-mako zinegotzi Agustin Aizpurupozik mintzatu da: «Guretzat,adrenalina txutebat izan da; ha-sierako bultzada izan da hau. Ezdago atzera-bueltarik».Gero, COVID-19aren pande-
mia iritsi zen, eta hainbat hilabe-tez berriro ere etenaldia izan duprozesuak. Baina azaroan iritsizen beste pauso garrantzitsua:urtarrilean onartutako batzordemistoak lehen bilera egin zuenhilaren 11n. Lan jakin bat izangodu batzordeak: Usansolorensegregazioari buruz BizkaikoForu Aldundian aurkeztu beha-rreko azken txostena egitea. Agirihorretan, Usansoloren eta Galda-kaoren arteko banaketak ekarri-ko lituzkeen eragin ekonomiko,juridiko eta praktikoak jaso
behar dira, zehatz. Lan horiekarlo bakoitzean adituak diren tal-deek egin ditzaten, kontratazioakmartxan jartzea izango dabatzordearen lehen lana. Lauhilabete ditu txosten hori egiteko.Honela osatuta dago batzordea:
Galdakaoren ordezkari gisa aritu-
ko dira alkatea, udaleko idazkarinagusia eta, udal hauteskundeenemaitzei jarraikiz, EH Bilduko etaEAJko ordezkari bana. Usansolo-ren ordezkaritza ere hauteskun-deetako emaitzen araberakoa da:Usansolo Herriak bi ordezkariditu, eta bat EAJk. Horiez gain,
Bizkaiko Foru Aldundiko bi tek-nikari arituko dira batzordean.Iñigo Hernando alkatea izango dabatzordeko presidentea.Galdakaoko Udalak osatutako
egutegiaren arabera, desanexioa-ri buruzko galdeketa 2021eko az-ken hiruhilekoan izango da.
Desanexiorako lehen pausoakUsansoloren desanexioa gidatuko duen batzorde mistoa beharrean dabil azarotik, Galdakaon
Batzorde mistoko kideetako batzuk lehen bilerara sartu aurretik, azaroaren 11n, Galdakaoko udaletxean. BIZKAIKO HITZA
Gabon hauetan:Gurean erosi,bizi Galdakao.
kalitatea
elkarzaintzakomu
nitate
a
jasangarritasuna konpr
omisoa
segurtasuna
Babestu komunitatea, elkarzaintza, jasangarritasuna, segurtasuna eta kalitatea. Hartu konpromisoa.
Alonsotegikobeste alkate ohibat auzipetuta
ALONSOTEGI b Barakaldokoinstrukzio epaileak abendua-ren hasieran sinatu zuen JoseLuis Erezuma alkate ohia(EAJ) auzipetzeko autoa. Di-rua desbideratzea egotzitaepaituko duten hirugarrenalkate ohia da herrian.
EAJrekin haserre,independenteada orain alkatea
MUNDAKA b Mikel BilbaoMundakako alkateak alkate-ordeak kargugabetu zituenirailean. Zerrendan dagoenarren, ez da EAJkoa, eta desa-dostasunak izan dituzte ha-sieratik. EAJk zentsura mo-zioa aurkeztu nahi izan zuen.
Sopelan ez dubabesik izanzentsura mozioak
SOPELA b Azaroan, Sopelakoalkatearen aurkako zentsuramozioa aurkeztu zuen DenokBaterako zinegotzi bakarrak.Oposizioko talde nagusiak,EH Bilduk, ez zuen babestu,eta Josu Landaluze jeltzaleakjarraituko du alkate.
Iurretako alkateasalatu dute,jazarpenagatik
IURRETA b Iurretako udalidazkariak Iurretako alkateIñaki Totorikaguena etaikuskatzailea salatu zituenazaroan, laneko jazarpenaegotzita. Idazkaria karguga-betu dute Batzar Nagusiek.
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18a Urtekaria
Udal politika
-
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18aUrtekaria COVID-19a
HERRIZ HERRI, ABENDUAREN 10ERA ARTE
HERRIA POPULAZIOA KUTSATUAK TASA 100.000KO HILDAKOAK
Abadiño 7.695 298 3.872,6 4
Abanto 9.476 408 4.305,6 8
Ajangiz 453 17 3.752,8 0
Alonsotegi 2852 92 3.225,8 1
Amoroto 375 8 2.133,3 0
Arakaldo 96 2 2.083,3 0
Arantzazu 377 10 2.652,5 0
Areatza 1.215 46 3.786 0
Arrankudiaga 789 24 3.041,8 0
Arratzu 373 4 1.072,3 0
Arrieta 566 10 1.766,8 0
Arrigorriaga 11.882 493 4.149,1 12
Arteaga 722 18 2.493,1 0
Artzentales 692 26 3.757,2 1
Atxondo 1.414 54 3.819 1
Aulesti 665 55 8.270,7 3
Bakio 2.639 79 2.993,6 5
Balmaseda 7.595 324 4.266 20
Barakaldo 98.497 4.972 5.047,9 137
Barrika 1.528 75 4.908,4 4
Basauri 40.711 1.867 4.586 87
Bedia 1.054 34 3.225,8 1
Berango 7.230 277 3.831,3 0
Bermeo 16.880 482 2.855,5 18
Berriatua 1.251 104 8.313,3 0
Berriz 4.701 225 4.786,2 8
Bilbo 343.430 19.166 5.580,8 578
Busturia 1.607 79 4.916 6
Derio 6.472 247 3.816,4 2
Dima 1.431 32 2.236,2 1
Durango 29.436 1.409 4.786,7 23
Ea 821 14 1.705,2 0
Elantxobe 362 20 5.524,9 0
Elorrio 7.441 247 3.319,4 6
Erandio 24.297 1.308 5.383,4 31
Ereño 264 4 1.515,2 0
Ermua 16.039 1.194 7.444,4 33
Errigoiti 484 19 3.925,6 0
Etxebarri 11.338 467 4.118,9 9
Etxebarria 751 55 7.323,6 1
Forua 916 30 3.275,1 0
Fruiz 543 21 3.867,4 0
Galdakao 29.389 1.222 4.158 43
Galdames 836 24 2.870,8 0
Gamiz-Fika 1.374 62 4.512,4 1
Garai 259 2 772,2 0
Gatika 1.648 61 3.701,5 1
Gautegiz Arteaga 854 26 3.044,5 1
Gernika-Lumo 16.725 617 3.689,1 5
Getxo 77.088 3.275 4.248,4 77
Gizaburuaga 210 5 2.381 0
Gordexola 1.724 72 4.176,3 2
Gorliz 5.825 206 3.536,5 4
Gueñes 6.564 277 4.220 7
Ibarrangelu 625 20 3.200 0
Igorre 4.163 136 3.266,9 0
HERRIA POPULAZIOA KUTSATUAK TASA 100.000KO HILDAKOAK
Ispaster 741 12 1.619,4 0
Iurreta 3.689 184 4.987,8 5
Izurtza 289 9 3.114,2 0
Jatabe 928 37 3.987,1 0
Karrantza 2.806 154 5.488,2 7
Kortezubi 437 15 3.432,5 2
Lanestosa 276 6 2.173,9 0
Larrabetzu 2.053 81 3.945,4 0
Laukiz 1.165 55 4.721 1
Leioa 31.188 1.286 4.123,4 27
Lekeitio 7.246 299 4.126,4 4
Lemoa 3.610 122 3.379,5 2
Lemoiz 1.238 46 3.715,7 1
Lezama 2.383 90 3.776,8 0
Loiu 2.355 161 6.836,5 18
Mallabia 1.174 41 3.492,3 0
Mañaria 516 21 4.069,8 0
Markina-Xemein 4.964 314 6.325,5 3
Mendata 408 11 2.696,1 0
Mendexa 485 12 2.474,2 1
Meñaka 713 37 5.189,3 0
Morga 391 9 2.301,8 0
Mundaka 1.844 84 4.555,3 6
Mungia 17.349 799 4.605,5 16
Munitibar 457 36 7.877,5 3
Murueta 304 12 3.947,4 0
Muskiz 7.456 308 4130,9 7
Muxika 1.482 66 4.453,4 1
Nabarniz 242 9 3.719 0
Ondarroa 8.590 365 4.249,1 8
Orozko 2.613 55 2.104,9 3
Ortuella 8.350 335 4.012 3
Otxandio 1.337 54 4.060,6 2
Plentzia 4.363 171 3.919,3 3
Portugalete 46.191 1.848 4.000,8 33
Santurtzi 45.690 2.122 4.622,5 52
Sestao 27.146 1.301 4.792,6 50
Sondika 4.489 171 3.809,3 4
Sopela 12.947 572 4.418 10
Sopuerta 2.468 166 6726,1 13
Sukarrieta 336 4 1.190,5 0
Trapagaran 11.875 530 4.463,2 12
Turtzioz 512 24 4.687,5 0
Ubide 177 9 5.955,3 0
Ugao 4.114 254 6,174 3
Urduliz 4.274 160 3.726,1 3
Urduña 4.274 124 2.901,3 1
Zaldibar 3.056 146 4.777,5 2
Zalla 8.438 315 3.733,1 4
Zamudio 3.274 147 4.489,9 2
Zaratamo 1.631 47 2.881,7 1
Zeanuri 12.58 29 2.305,2 0
Zeberio 1.065 49 4.600,9 0
Zierbena 1.493 50 3.349 0
Ziortza-Bolibar 451 14 3.104,2 0
Zornotza 19.119 838 4.383,1 22
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Martxoaren7an deituz i g u t e n[Jaurlari-tzako] Osa-sun Saile-
tik, esateko kasu positibo bi zeu-dela herriko erretiratuen etxebatera sarri joaten zirenen arte-an»; hala gogoratu du Asier Ira-gorri Basauriko alkateak zelan ja-kin zuen gaitza herrira iritsi zela.SARS-CoV-2 birusaren Bizkaikolehen agerraldia eurenean izanzen. Martxoaren erdialderako he-rrialde historiko osoan zabaldutazegoen. Hilaren 14an eman zuenEspainiako Gobernuak maiatzeraarte iraun zuen konfinamenduagindua. Pandemiaren lehen kolpe har-
tan, Basauri bereziki zigortu zuengaitzak. Lehen asteetan, Bizkaiankutsatze berri gehien zituen he-rria izan zen, hiriburuaren atze-tik. «Erretiratuen elkarteetarasartu zen birusa, oraindik gure ar-tean zegoela jakin aurretik. Jen-deak sintomak izan arren, bizi-modu normala egiten zuen, inork
ez zekielako zer zuten. Uste duthorregatik zabaldu zela hainbesteeta hain erraz gurean».Basauriko alkatea ohartarazi
zutenerako herriko lagun bi hilziren COVID-19ak jota. Hil ondo-ren jakin zen gaitza izan zutela.Izan ere, Kareaga auzokoa izanzen Euskal Herrian hildako lehenkutsatua: 82 urteko gizona Galda-kaoko ospitalean zendu zen mar-txoaren 5ean. Egun batzuetara hilzen haren emaztea ere. Harrezke-ro, Eusko Jaurlaritzako OsasunSailak egindako zenbaketarenarabera, 1.500 bizkaitar inguru hildira pandemia honetan. Estatisti-ka horretatik kanpo geratu diraBizkaian hil diren gizon eta andreasko, lehen hilabeteetan PCRprobak eta diagnostikoa egitekoizan ziren zailtasunen ondorioz.Kasurako, joan den astean INEEspainiako Estatistika Institu-tuak emandako datuen arabera,soilik martxotik maiatzera 948bizkaitar hil ziren COVID-19arenondorioz. Horrek erakusten du1.500eko kopuru hori ez delainondik ere erreala.Bizkaian 49.169 herritarrek
eman dute positibo PCR probanedo antigenoen proban, aben-duaren 10era arte. Gehien gehie-
Basauriko alkateak martxoaren 7an jakin zuen basauriar bat SARS-CoV-2akkutsatuta zegoela. Ordurako, herriko adineko senar-emazte bikote bat COVID-19ak jota hil zen. Harrezkero, ehunka bizkaitar hil dira, eta 49.169 batherritarrek eman dute positibo Bizkaian egindako PCR eta antigeno probetan.
1.500etik gora hil ditu
Konfinamenduari eskerpandemiaren bilakaerabideratzea lortu arren,udako oporraldiakaldrebestu egin zuen
-
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18a Urtekaria
COVID-19a
Zahar etxeak. Eskaintzen den arretaauzitan ipini du birusak
Zaurgarrienak are zaurga-rriago bilakatu ditu pan-demiak. Hori horrela, jo-
an den martxoan, neurri zorro-tzagoak hartu behar zituztelapentsatu zuten Gernika-LumokoKaltzada adinekoen egoitzakolangileek: hamabost egunez kon-finatu ziren, egoiliarrekin batera.Martxoaren 31tik apirilaren 14ra,47 langile adinekoekin batera biziziren. Bizkaiko Hitza-k horietakobatzuekin hitz egin zuen. Eraba-kiaren arrazoiak azaldu zituzten:«Birusa egoitzan sartzea eragotzinahi genuen. Egunero sartu etairtenda, birusa barrura sartzekoarrisku handiagoa zegoela pen-tsatu genuen». Izan ere, adine-koen egoitzak gogor kolpatu dituSARS-CoV-2 koronabirusak. Le-hen olatudeitutakoan, martxotikekainaren 30era, 352 egoiliar hilziren. Ordutik aste honen hasie-rara, beste 111. Bizkaian ofizialkihil direnen herena inguru izandira egoitzetako egoiliarrak. Izanere, gaitzak jotako egoiliarren%31 inguru hil dira. Martxotikhona ia 2.500 egoiliarrek pasatudute gaixotasuna.Martxoaren 5ean osatu zuen
Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19ari aurre egiteko egoi-tzetan ezarri beharreko protoko-
loa. Martxoaren 13an eman zutenPCR proban positibo egoitzetakolehen bi beharginek. Martxoaren14an, egoitzetara bisitak egitekodebekua ezarri zen. Eta orduaniritsi zen egoiliarrentzako biga-rren gaitza: isolamenduak era-gindako bakardadea eta tristura.Senideen borroka nagusia bila-katu zen bisita egiteko eskubidea. Beharginek, berriz, lanerako
baliabide falta salatu dute eten-gabe pandemia hasi zenetik. Ba-tez ere, Birjinetxe zentroan dabil-tzan beharginen babes faltazohartarazi zuten sindikatuek. Di-putazioak egoitza hartako egoi-liarrak beste batzuetara eroan zi-tuen, eta hura positibo ematenzuten adinekoak isolatzeko ego-kitu zuen. Bertan zegoen birusa.Ekainetik uztailera hainbat as-
tez kutsaturik gabe egon zirenarren, uztail bukaeran berriroitzuli zen birusa egoitzetara. Etaharrezkero, hainbat agerraldiizan dira. Osasun larrialdiak be-rriro ere mahai gainean ipini duadinekoei eskaintzen zaien arre-ta; eztabaida pil-pilean dago. Di-putazioak eredua aldatzeko kon-promisoa hartu du: zentro txikia-goetan oinarritu gura du.Pentsiodunak eta sindikatuakmobilizazioetan dabiltza.
Gernika-Lumoko Kaltzada egoitza, apirilaren 16an. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Elkartasuna. Boluntarioen sareak,kalteberenak laguntzeko
Martxoaren 14an sartuzen indarrean Espai-niako Gobernuak eza-
rritako etxeratze agindua.Hurrengo hamabost egunetan,ezingo zen kalera atera, ez bazenlehen mailako premiak asetzeko—erosketak egin edo medikuare-nera joan, kasurako— edo beha-rrera joateko. Azkenean, maia-
tzera arte luzatu zen konfina-mendua. Pedro Sanchez Espai-niako Gobernuko presidenteakagerraldia egin eta biharamune-an izan zuten lehen bilera, Bilbo-ko Zazpikaleetan. BizkaikoHitza-ri kontatu zioten apirile-an: «Larrialdi egoeraz ohartuginenean, eta auzoko GrebaKomitean elkartzen ginen nor-
banako zein auzoko eragileenmarkoaz baliatuz, sarea antola-tzen hasi ginen. Badakigu ezingarela geratu soilik sistema kapi-talistak utzitako hutsuneetanpartxeak jartzean, zaintza lankoiunturaletan. Baina hortikabiatuta hasi zen gure bidea,larrialdi egoeran sortutako beha-rrei erantzuna emateko auzoasanblada batera deituz». Halasortu zen Bilboko Alde Zaharre-ko elkartasun Sarea. Aldi berean,Bizkaiko auzo eta herrietanantzeko sare gehiago sortzenhasi ziren.Umeak zaintzeko eta eroske-
tak egiteko laguntza eskaintzen
zuten hasieran. Baina, apurka-apurka, konfinamenduak era-gindako premiak ere haziz joanziren. Auzoko beste eragilebatzuekin elkarlanean, etxebizi-tza, lan baldintzak, merkataritzaeta hezkuntza ere jorratzen ibiliziren. «Eskubideak urratu diz-kietenen deiak jaso ditugu, lane-tik bota dituztelako edo lanekobaldintzak salatzeko». Gernika-Lumoko Zaintza Sareak kontatuzion Bizkaiko Hitza-ri eureneaneskaerek izan zuten bilakaerakkezka eragiten ziela: «Hasieran,babes materialaren eskaera zela-ko nagusi, baina orain, eroske-tak eta oinarrizko beharrizaneneskaerak gora egin du. Adibidez,larrialdi egoeran zegoen familiabati janaria, arropa eta oinetako-ak eman behar izan dizkiogu».Herri mugimenduaz gain, Biz-
kaiko Foru Aldundiak BizkaiaGara boluntario sarea sortu zuenmartxoaren 15ean. Eusko Jaurla-ritzak, berriz, Guztion Arteanprograma. Bi egitasmo horieiesker, ehunka boluntario gehia-go gerturatu ziren Bilboko Eliz-barrutiko Caritasera eta BizkaikoGurutze Gorrira. Caritasek apar-teko lana egin zuen bakarrik iso-latuta geratu ziren adinekoei etamendekoei lagun egiten.
Gernika-Lumoko Zaintza Sarekoak elikagaiak banatzeko prestatzen, apirilaren 17an. BIZKAIKO HITZA
nak bigarren olatudeituriko aldihonetan kutsatu dira: martxotikuztail bukaerara, 8.745 positibozenbatu ziren; gainontzeko ia40.000k azken lau hilabeteetakokutsatzeak dira. Halere, udabe-rriko datuak eta gerokoak ez diraerabat alderagarriak, hasierakohilabeteetan oso test gutxi egin zi-relako, eta soilik gaitza gaiztotutaospitaleratzen zirenei egiten ziz-kietelako probak. Udatik hona,positibo eman duten guztien ger-tukoen artean gaixo gehiagorenbila ibili da Osakidetza; baita sin-tomarik ez dutenen kasuetan ere.Eta kutsatze kopuru handiak izandituzten herrietan test masiboakegin dira.
Udan, hobetzetik okertzeraKonfinamenduari esker pande-miaren bilakaera bideratzea lortuzen arren, udako oporraldiak de-na aldrebestu zuen. Uztail bukae-ran hasi ziren lehen agerraldiak:Bilboko Bolueta auzoko dantzale-ku bat, Erandioko jatetxe bat, Al-gortako (Getxo) eta Galdakaokotaberna bana... Abuztu bukaeran,Gernika-Lumok eman zuen le-hen ezusteko handia: Andra Marieta San Roke jaiak ospatu ohi di-tuen egunetan, gau giroko taber-netan egindako parrandek doze-naka kutsatu eragin zituzten. On-doren ospatu beharreko jaietanneurriak gehiago zorroztu ziren.Dena den, aisialdia ez da izanarrisku eremu bakarra. Lantokie-tan ere egon dira kutsatzeak:hainbat fabrika, supermerkatueta dendatan positiboak egonarren, salatu dute gainontzekolangileei ez zaizkiela probak egin.Irailean, ikasturtea hastearekin
batera, eskoletan ipini zen arreta.Kezka zegoen. Ikasturtea hasibezperan, Mungiako Bentadesikastetxea ez irekitzea erabaki zu-ten, zenbait langilek positiboeman zutelako. Bi egunera, Zaldi-barko eskola publikoa itxi zuten.Ez da berriro hain neurri gogorrikhartu behar izan, ikasgela batzue-tako ikasle guztiak etxera bidalidiren arren.Udazkenean, intzidentzia me-
tatua neurtzen hasi zen OsasunSaila, hamabost egunean 100.000biztanleko zenbat kutsatu egondiren zenbatzen. 500 kutsatutikgorako herriak zona gorri izenda-tzen ditu. Lehena Durango izanzen, Bizkaian, urri erdialdera.Apurka, gehiago batu ziren, etaurriaren 28an, herrialde osoko in-tzidentzia metatuak 500 kutsa-tuen langa gainditu zuen. Azaro-aren 28ra arte ez du jaistea lortu.Abendua hobetze bidean hasi ba-zen ere, azken astean datuak ez-korrak izan dira berriz.
-
Indarkeria matxista. Biktima eta erasotzailea,elkarrekin konfinatuta
Udaberriko etxeratze agin-
dua bukatu zenean eman
zituzten datuak. Bikote-
kideak eraso egin dien emaku-
meen kasuei dagokienez, mar-
txoan 160 zenbatu zituen Ertzain-
tzak Bizkaian —180, berriz, iazko
martxoan—. Eta 129 apirilean; iaz
baino 42 gutxiago. Maiatzean,
konfinamendua arintzen hasi
zen, eta aurreko hilabeteek ezku-
tuan gorde zutena agerian geratu
zen: ekainean, %31 hazi ziren ge-
nero indarkeriagatik ipinitako sa-
laketak herrialde historikoan:
iazko ekainean 231 izan ziren, eta
aurtengoan, 303. Bereziki etxe
barruan gertatutako indarkeria
salaketek izan zuten gorakada:
%43,48 hazi ziren ekainean; %60,
uztailean. Datuek argi erakusten
dute: erasotzaileek eta biktimek
elkarrekin igaro zuten konfina-
mendua etxean isolatuta.
«Martxoan, apirilean eta
maiatzean, andreek ahal izan zu-
ten moduan eutsi zioten etxean
bizi zuten egoera gogorrari. Kale-
ra irten ahal izan direnean, sala-
keta jartzeko ausardia izan dute.
Uste dut konfinamenduak gau-
zak aldatu dituela kasu asko-
tan», esan zuen Teresa Laespada
Bizkaiko Enplegu, Inklusio eta
Berdintasun diputatuak, datuak
emateko egin zuen agerraldian.
Hala ere, emakume askok pan-
demia aurretik baino zailtasun
handiagoak dituzte erasotzailea
salatzeko. «Oso kezkatuta gaude
emakumeek pandemiaren ondo-
rioz duten egoera ekonomiko, la-
boral eta sozialagatik. Langabezia
eta pobrezia datu dramatikoak
ditugu. Zoritxarrez, hori da joera,
eta hori ez da batere lagungarria
indarkeria matxista pairatzen
duten emakumeentzat», oharta-
razi du Argitan Barakaldoko
emakumeentzako aholku etxeko
Mireia Saizek. Haren ustez, da-
tuek berresten dute euren salake-
ta: osasun krisia talde zaurgarrie-
nak gogorrago kaltetzen dituen
krisi sozial eta ekonomiko ere
bihurtu dela. «Andre askok bizi
dituzten prekaritatearen eta po-
breziaren ondorioz, gehienek
ezin dute ihes egin sufritzen du-
ten indarkeria egoeratik. Ez dute
aukerarik euren kabuz bizirik
irauteko, eta baliabide faltak in-
darkeria jasatera kondenatzen
ditu».
Mugimendu feministak uste
du indarkeriari aurre egiteko zer-
bitzu publikoak indartu behar di-
rela, eta esan du pandemiak age-
rian utzi dituela azken urteetako
murrizketen ondorioak. Hori al-
darrikatu dute Azaroaren 25ean.
Mugimendu feministaren ikurra, Bilboko balkoi batean, martxoan, konfinamenduan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18aUrtekaria COVID-19a
Etxebizitza. Diru sarrerarik ezalokairua ordaintzeko
Konfinamendu garaian,
etxeek inoiz baino ga-
rrantzi handiagoa hartu
zuten. Baina egoera hori bera alo-
kairuak edo hipotekak ordain-
tzeko oztopo bilakatu zen milaka
familiarentzat. Etxetik irten gabe,
aldi baterako erregulazioan edo
langabezian, diru sarrerak falta
zituzten.
Akab Askatasun Kolektibora-
ko Abokatuak kolektiboko kidea
da Aratz Estonba. Bizkaiko Hi-
tza-rekin egin zuen berba apiri-
lean, eta esan zuen bi kezka na-
gusi zituela: batetik, alarma egoe-
rak sortu zuen ezegonkortasun
egoera aipatu zuen; herritarrek
ez zekiten zer eskubide dituzten.
Espainiako Gobernuak etxegabe-
tzeak eten zituen sei hilabetez.
Bestetik, alarma egoeraren ondo-
ren etorri den egoera sozioeko-
nomikoak ere kezkatzen du:
«Zeintzuk izango dira lan baldin-
tzak? Aldi baterako erregulazio-
Andre bat balkoitik begira, Bilbo Zaharrean, martxoan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
-
Ekonomia. Ostalariak eta dendariaklarri, eta industria, krisian
Bizkaidendak Bizkaiko
hogei herritako merkata-
rien elkarteen federazioa
da. «Gurera deitu duten merka-
tarien %15 euren herriko udal
gizarte zerbitzuetara bideratu
ditugu, ikusi dugulako hil hone-
tan ez dutela jateko dirurik izan-
go», ohartarazi zuen Jose
Andres Cebrecos presidenteak
apirilean. Oinarrizko zerbitzua
eskaintzen dutenak baino ez
ziren egon irekita konfinamen-
duan: elikadura dendak, boti-
kak, informatikarienak... Jate-
koa etxera eroaten duten jatetxe
batzuk ere bai; tabernak, itxita.
Diru sarreren faltan, zaila da
gastuak ordaintzea. Alokairuari
aurre egin ezinik, hainbat nego-
zio betiko zarratu dituzte.
COVID-19aren pandemiak
eragindako krisi sozioekonomi-
koaren ikur bilakatu dira. Udan
zabaldu zuten negozioa berriro,
segurtasun eta higiene neurrie-
kin. Baina aldian-aldian baldin-
tzak aldatuz joan dira, han eta
hemen izan diren birusaren age-
rraldi berriekin batera; zarratze-
ko hurrengo agindua noiz iritsi-
ko beldurrez ibili dira. Bost aste
egin berri dituzte ateak itxita.
Diotenez, ez da errentagarria
ezarri dizkieten baldintza horie-
tan zabaltzea. Diru laguntza
zuzenak eskatu dizkiete erakun-
de publikoei. Azken hilabeteetan
dozenaka protesta egin dituzte.
Tabernak zarratuta egon dire-
nean, dendetan ere salmentek
behera egin dute. Merkatari
elkarteen arabera, ostalaritzak
sortzen duen sozializazioa behar
dute erosleak erakartzeko. Jaur-
laritzak, foru aldundiak, udalek,
eskualdeetako garapen elkarteek
eta merkatari elkarteek bonu
kanpainak egin dituzte. Diputa-
zioak joan den astean abiatu
zuen azkena, 100.000 bonure-
kin; egun bakarrean saldu zituz-
ten guztiak. Merkataritzan urte
ona janari dendek izan dute.
Horren erakusle Mercabilbaok
emandako datuak: 2020an, mar-
kak hautsi dituzte fruitu eta
barazki salmentan.
Kaleratzeak fabriketanIndustria ez dabil hobeto. Aurre-
tik ere eztulak jota zegoen auto-
en merkatua, eta pandemiarekin
erabat gaixotu da. Mugikortasu-
nari ipinitako mugen ondorioz,
hegazkin gehienak lurrean
daude geldi, eta aeronautika
sektorea martxa hartu ezinik
dabil. Udatik hona, Bizkaian
hainbat izan dira bi arlo horietan
lan erregulazio espedienteak eta
langileen kaleratzeak iragarri
dituzten enpresak.
ITP Aero multinazionalak 121
behargin kaleratuko ditu Zamu-
dion duen plantatik. Taldeko
PBC Precision Casting Bilbao
enpresak, berriz, Barakaldon eta
Sestaon dituen planetan dihar-
duten 510 langileetatik 13 kalera-
tuko ditu. Autogintza arloko
Gestampek Zamudion dituen
GTS eta Matriceria Deusto itxiko
ditu: 232 lanpostu galduko dira.
Sidenorrek aldi baterako lan
erregulazio txostena ezarri du.
Azken berri txarra Igorretik
iritsi zen, azaroan: Kelvion mul-
tinazionalak herrian duen planta
zarratu eta 73 behargin kaleratu-
ko ditu. Eskualdea kezkatuta
dago, azken urteetan hainbat
lantegi galdu dituztelako. Bilbo-
ko portuko zamaketariak 57
egunez greban egon dira; aben-
duaren 5ean utzi zuten, berriz
negoziatzen hasteko. Urrian %35
tona gutxiago mugitu ziren por-
tuan, grebagatik; apiriletik urri-
ra, %13 gutxiago, pandemiagatik.
Bilboko Zazpikaleetako Zazpi Bide taberna behin betiko itxita, azaroan, jabeak alokairua ordaintzeko izan dituen arazoengatik. ARITZ LOIOLA / FOKU
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18a Urtekaria
COVID-19a
ak lana erregulatzeko txosten bi-
lakatuko dira ondoren?».
Testuinguru horretan sortu
zen udaberrian Bilboko Maizte-
rren Sindikatua. Berez, aurretik
ere bazebiltzan taldea sortzeko
lanean, baina konfinamenduak
eragindako arazoek bizkortu
egin zuten prozesua. Miguel Viri-
zuela kideak azaldu zion Bizkai-
ko Hitza-ri zein den euren as-
moa. Lehenik eta behin, maizte-
rrei dituzten eskubide eta
aukerak jakinarazi nahi dizkiete.
«Alokairua arautzen duen lege-
dia maiz aldatzen ari da. Dekre-
tuen eta aginduen inguruko
hausnarketa politiko bat egiten
dugu. Aldi berean, laguntza eko-
nomikoak lortzeko zer-nolako
baldintzak bete behar diren ba-
dakigu; beraz, orain aholkulari
lanetan ari gara, larrialdi egoeran
daudenei aurrera egiten lagun-
tzeko».
Aurrera begira, bestelako hel-
buruak dituzte: «Arazo horiek
kolektibizatzea eta subjektibota-
sun politiko bat denon artean
eraikitzen hastea da asmoa. Hala
ere, orain gure betebeharra da
jendeak etxea ez galtzea, eta ho-
rretarako egin behar duguna da
legedia ikasi eta diru laguntzak
eskuratzen lagundu».
Etxerik ez etxeratzekoEhunka herritar etxe barik ha-
rrapatu zituen etxeratze agin-
duak. Udalek kiroldegiak presta-
tu zituzten etxegabeen konfina-
mendurako. Bizkaiko Elizak ere
hainbat babestu zituen. Orduan
ohartu ziren erakundeen zenba-
ketek ziotena baino dezente etxe-
gabe gehiago zeudela. Konfina-
mendua bukatu zenean, erakun-
de publikoek Lehen Urratsa
egitasmoa ipini zuten martxan,
etxegabeen gizarteratzea susta-
tzeko. Bestebiko Joseba Gayak
«txalotzekoa» zela esan zuen,
baina «epe laburrerako erantzu-
na» iritzi zion. Gizarte babesera-
ko sareak «askoz indartsuagoa»
izan behar duela esan zuen.
-
1
3
2
54
6
10BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2020ko abenduaren 18aUrtekaria
Urtea iruditan
-
10. orria
1Bizitza duinagoaren alde.Ur-
tarrilaren 30ean greba orokorra
egin zen, Eskubide Sozialen Gutu-
nak deituta. MARISOL RAMIREZ / FOKU
2 Itxiera.Urtarril bukaeran zarra-
tu zuten Getxoko Aquariuma, eta
bost langile lan barik geratu ziren.
ECUADOR ETXEA
3Abiadura. Irailaren 22tik, Bilbon
ezin daiteke orduko 30 kilometro-
ko abiadura gainditu. L. J. / FOKU
4Zulatuta.Urrian zulatu zen Se-
beretxeko tunela, Bilbo hegoalde-
ko saihesbidea AP-68arekin lotze-
ko obretan. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
5Bertsolaritza.2021era atzeratu
dute Bizkaiko Bertsolari Txapelke-
ta; haren ordez, Kopla Barik zikloa
egin da. ANDONI CANELLADA / FOKU
6Lanak.14 urtez etenda egon
ondoren, neguan berrekin zieten
AHTaren lanei Atxondon, Abadiñ-
on eta Elorrion. E. PORTILLO/ FOKU
11. orria
1Sarean.Erosketak onlineegin
dira Durangoko Azokan. J. F. / FOKU
2Garai baten ikurra.1980an
egindako Lemoiz gelditumurala
ikusgai ipini dute Bilboko Arte
Ederren Museoan. M. R. / FOKU
3 Jairik ez.Pandemiagatik, eki-
taldi xume batekin ospatu behar
izan zuten Ibilaldia, Elorrion, urria-
ren 18an. 2021ekoa Sopelako An-
der Deunak antolatuko du. IBILALDIA
4Trena aldarri.Renferi tren zer-
bitzua hobetzeko eskatu diote En-
karterrin eta Bilbo aldean.
BIZKAIKO HITZA
5Hauteskundeak.Eusko Lege-
biltzarrerako bozak egin ziren uz-
tailaren 12an. Bizkaian 12 jarleku
lortu zituen EAJk (+1), 6 EH Bilduk
(+1), 3 PSE-EEk (=) eta bina Pode-
mosek (-1) eta PP-Ciudadanos ko-
alizioak (-1). ARITZ LOIOLA / FOKU
1
3
4
5
2
11BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2020ko abenduaren 18a Urtekaria
Urtea iruditan
-
Peru Azpillaga Diez
Zer arnasten du
pertsonak? No-
lakoa da herrita-
rren biriketara
heltzen den ai-
rearen kalita-
tea? Kutsatua egon liteke? Galde-
ra eta kezka horiek herritar asko-
ren haserrea piztu dute aurten
Bizkaian, kutsadura berriek as-
tinduta. Enpresa batzuen isurien
kontrako salaketak egin dituzte
plataforma batzuek, eta beti sus-
mo bera agertu dute: legea urratu
dutela. Muskizko Petronorren
koke planta, Gueñes eta Zalla ar-
tean biomasa erretzen ari den
Glefaran enpresaren jarduna,
Erandion Befesa enpresak egin-
dako isurketak eta Durangaldean
Tecnaliaren ikerketak atzeman-
dako bentzeno kantitate altuak
izan dira 2020an zeresan gehien
eman duten kutsadura kasuak.
KOKE PLANTA, LEGEZ KANPO
Meatzaldea Bizirik elkarteak ha-
mar urte baino gehiago darama-
tza Petronorrek 2013an Muskizko
findegian eraiki zuen oke planta-
ren eraikuntza legez kanpokoa
dela ohartarazten. Mugimenduak
nabarmendu du 2009tik ari direla
salatzen plantaren baimen falta
—2013an ireki zuten—. «Eusko
Jaurlaritzak ez du gaia aintzat
hartu —planta eraikitzea baimen-
du zuen ezinbesteko baldintza
hori bete gabe—, ezta Espainiako
Trantsizio Ekologikorako Minis-
terioak berak ere, hamabi urtean
ez baititu aintzat hartu gure infor-
mazio eskaerak, salaketak eta bi-
lera eskaerak», esan dute elkar-
teko kideek. Gogoarazi dute Es-
painiako Kosta Agintaritzak ez
zuela koke planta eraikitzeko bai-
menik eman, eta hori ezinbeste-
koa dela kostaldeko lur eremu
publiko batean eraiki behar de-
nean. «Baimen hori gabe, eta da-
gokion zigor espedientearekin,
eraitsi egin behar da, edo jarduera
bertan behera utzi».
Espainiako Auzitegi Naziona-
lak, azaroan, laugarren aldiz es-
katu dio Espainiako Trantsizio
Ekologikorako Ministerioari era-
bakitzeko Petronorri zigor espe-
dientea ireki edo ez, eta datozen
egunetan jakingo da azken ho-
Hainbat fabrika eta enpresak kutsadura handia sortzen duteBizkaian, eta horietako batzuek herritarren haserrea piztu dute, legea urratu eta osasuna arriskuan jartzendutelakoan, Petronorrek, Glefaranek eta Befesak tartean.Iurreta inguruan airearen kalitateak sortu du ezinegona.
Pozoia arnastekokezka larrian
Petronorrek Muskizen
duen findegia, artxiboko
irudi batean.
LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18a12 Urtekaria
Ingurumena
-
13Urtekaria
Ingurumena
rren erabakia zein den. Herrita-
rrek orain arte bizi behar izan du-
ten egoera gaitzetsi du taldeak.
Haien hitzetan, «justifikatu ezi-
na» da kostaldeko lur eremu pu-
blikoa babestu behar luketenek
bizilagunak «behartzea» hama-
bi urteko auziak jasatera. «Eta
horiek igaro eta gero ere, ez dituz-
te epaileen aginduak betetzen».
ZORABIOAK ERANDION
Erandioko Auzotarrok elkarteak
EAEko Arartekora eta Ingurumen
Fiskaltzara jo zuen urrian, Asua
auzoko Befesa Aluminio eta San-
groniz auzoko Befesa Oxido Zinc
enpresek egiten dituzten isurke-
tak salatzeko. Industria hondaki-
nak birziklatzen dituzte bi planta
horietan. Bereziki, Erandiogoiko-
ko bizilagunek eta, oro har, udale-
rri osokoek eta inguruetako he-
rrietakoek dagoeneko sei urte da-
ramatzate egoera erakunde pu-
blikoen aurrean salatzen.
«Erantzun eta konponbide fal-
tak nazkatuta», elkarteak aireko
partikulak neurtzeko gailu bat es-
katu, eta neurketak egin zituen.
Asuako merkataritza gune bate-
ko aparkalekuan zeudela, elkar-
teko kide bi zorabiatu egin ziren.
Azalpena neurgailuak eman ziela
kontatu zuten: PM 2,5 partikulen
kopurua metro kuboko 600etik
gorakoa zen, eta PM 10 partikule-
na, metro kuboko 800etik gora-
koa. Alegia, baimendutakoa bai-
no hamabost edo hogei aldiz han-
diagoak diren kopuruak.
Horretaz gain, Erandio inguru-
ko fabrikek erreketara isurketak
egiten dituztela ere aipatu zuten.
Ondorioz, inguruetako bizilagu-
nek eztarriko lakarra, buruko mi-
nak eta usain txarrak pairatzen
dituztela nabarmendu zuten.
GLEFARAN PLANTA EZBAIAN
Gueñes Bizia plataforman bildu-
tako herritarrek Gueñes eta Zalla
artean biomasa erretzen ari den
Glefaran enpresaren jardunari
buruzko «eztabaida publikoa-
ren» beharra jarri dute mahaia-
ren gainean. Hori lortzeko, Gorka
Llantadak Gueñesko kultur etxe-
ko gela bat okupatu zuen otsaile-
an, eta astebeteko gose greba
egin: «Zallako eta Gueñesko al-
kate eta zinegotziekin izan ditu-
gun bileretan ez digute argudio-
rik eman; beraz, nahi dugu jen-
daurrean azaltzea zer dagoen
haien titularren atzean. Guk kon-
fiantza dugu gure argudioetan»,
adierazi zuen.
Biomasa plantak isurtzen duen
kutsaduraren inguruan kezka
handia dago bi herri horietan.
Glefaran enpresak 2016ko urta-
rrilean jarri zuen martxan, Past-
guren paper fabrikak erabiltzen
zituen instalazio berberetan. Iza-
tez, Pastgurenen ingurumen bai-
men bateratua berritu zion Eusko
Jaurlaritzak Glefarani, bi plantek
antzeko jarduera izango zutela-
koan. Baina, Glefaranek, pelletak
eta paper pasta egingo zuela za-
baldu bazen ere, jarduera bakarra
du egun: basoko biomasa erre-
tzen du, energia sortzeko. Plata-
formak salatutakoaren arabera,
egurra erraustean isurtzen diren
gaiak oso toxikoak dira. Enkarte-
rrin bisitan egondako zientzialari
batzuek ere hala uste dute, plan-
tak eragindako kutsadurak hain-
bat gaitz sor ditzakeela azaldu bai-
tzuten. Urtarrilaren 25ean, Zalla-
tik plantara egindako manifesta-
zioan 3.500 lagun elkartu ziren,
Gure osasunaren alde lelopean.
BENTZENOA DURANGALDEAN
Arnasten zuten airearen kalitate-
ak kezkatuta, Durangairea plata-
forma sortu zuten hainbat herri-
tarrek 2017an. Durangaldeko
zenbait udalerritan aireak «usain
txarrak» eta «intoxikazio zan-
tzuak» zekartzala salatu, eta
ikertu beharreko fenomeno bat
zela aldarrikatzen zuten. Duran-
goko Udalak airearen kalitateari
buruzko txosten bat eskatu zion
Tecnaliari, eta aurten argitaratu
da, joan den urrian, airean ben-
tzeno partikula arriskutsuak zeu-
dela ondorioztatuz.
Durangairea plataformak azal-
du duenez, azterketak «argi eta
garbi» frogatu du ezarritako
arauen mugak gainditzen dituz-
ten elementu minbizi-eragileak
isuri direla zenbaitetan. Isuri ho-
riek, gainera, Iurreta inguruan
sortzen direla dio txostenak, eta
plataformak ikerketa bat egiteko
eskatu dio Jaurlaritzari, baita
«beharrezko neurriak» hartzeko
ere: «Arduradun politikoek neu-
rriak hartu behar dituzte; guztion
osasuna dago jokoan. Benetan zer
gertatzen ari den ikertu eta horri
aterabide bat emateko garaia
da».
Glefaranen kontrako manifestazioa, urtarrilaren 25ean, Zallan. ARITZ LOIOLA / FOKU
-
Natalia Salazar Orbe
Urtea amaitzearekin
batera itxiko ditu
ateak Durangoko
Plateruena kafe
antzokiak. Iraila-
ren bukaeran iritsi zen albistea.
Hemezortzi urteren ondoren,
proiektuak ezin izan dio eutsi le-
henagotik ere zuen egoera ekono-
miko eskasari. Markel Sanchez
Zelaia kafe antzokiko zuzendari-
tzako kideak azaldu zuen behe-
raldiaren bilakaera: «Ezagutu
dugun Plateruena hasieratik eta
orain arte oso antzekoa izan da.
Jatetxe bat izan du, taberna bat,
eta kultur programazioak egin
izan dira. Eredu horrek agortze
zantzu batzuk erakutsi ditu azke-
neko urteetan. Kontsumo ere-
duak aldatu egin dira. Eta gero,
COVID-19ak sortutako egoera
dela eta, handi geratu zaizkigu
dauzkagun ostalaritza ekipamen-
duak».
Zilar Hautsak zikloaren bidez
esango diote agur antzokiari.
Anarik, Hertzainak taldeko Garik
eta Josuk eta Zea Mayseko Aiorak
eta Pitik, besteak beste, kontzer-
tuak emango dituzte. Umeentza-
ko saioak ere izango dira. Aben-
duaren 27tik aurrera izango dira
saioak, eta txartelak eskuratzeko
azken aukera gaur da, 12:00etatik
14:00etara.
Itxieraren albisteak erreakzio
sorta sortu zuen. Euskal kulturari
eragingo dion kaltea nabarmen-
du zuten askok. Beste askok, ber-
tan izandako bizipenak ekarri zi-
tuzten gogora. Euskal Herrian
Euskaraz taldeak elkarretaratzea
egin zuen. Salatu zuten erakunde
publikoek ez dutela gunea behar
beste babestu.
2004an sortu zuten1980ko hamarkadako azken ur-
tera egin behar da atzera Plate-
ruenaren hastapenak aurkitzeko.
1989an jaio zen Berbaro euskara
elkartea, Durangon. Hark bultza-
tuta iritsiko zen Plateruena, ha-
mabost urte geroago: 2004an.
Sanchezek azaldu du euskara ai-
sialdi gunean sustatzeko asmoz
taberna bat ireki zutela herrian
lehenik, 1994an: «Durangon eus-
kal kulturgintza landuko zuen es-
pazio bat sortu gura genuen; eus-
kal kulturgintzarentzat arnasgu-
ne bat bilakatu gura horretatik
Durangori era horretako espazio
bat ematea zen asmoa».
Kontzertuak egiten zituzten
bertan, baita hitzaldiak, antzerki
saioak eta erakusketak ere.
1995eko abenduaren 15ean, Bil-
boko Kafe Antzokia ireki zuten,
eta Durangon ere antzoki bat za-
baltzeko ideia ekarri zien horrek.
Landako gunea eraikitzen zebil-
tzan ordurako, eta proiektuak os-
talaritza gune bat ere aurreikus-
ten zuen. Hiltegi zaharraren erai-
kina berritzea erabaki, 900
bazkideko kooperatiba bat osatu,
eta orduan hasi zen martxan Pla-
teruena, 2004ko urriaren 28an.
Orduz geroztik egin duen ibil-
bidea ezaguna da. Zabalik dara-
matzan urte guztietan proiektuak
bide berari jarraitu diola azaldu
du Ihintza Orbegozo Igartua Pla-
teruenako kulturgintzako ardu-
radunak: «Durangon kultur egi-
taraua dagoen leku bakarreneta-
koa da. Programazio zabala
eskaintzen du. Beti landu izan
dugu herritarren parte hartzea,
eta lortu dugu Durangoko eragile,
elkarte eta norbanako askok
haiena sentitzea espazio hau.
Hori guztia euskaraz egin dugu.
Beste kultura eta hizkuntza ba-
tzuk baztertu gabe, baina, batez
ere, euskaratik euskarara landu
dugu».
Udala, elkarlanerako prestBide horri ekingo dion beste egi-
tasmo bat abiatu ahal izateko
itxaropenik ez dutela galdu na-
barmendu du Sanchezek: «Nahiz
eta Plateruena kooperatiba dese-
gin, haren sorreran egon ziren
pertsonen, elkarteen eta orain
arte proiektuan ibili garen taldea-
ren asmoa da hemendik atera li-
tekeen proiektu berri batean par-
te hartzea. Orain arte egon den
proiektuak aro bat itxi du, bai,
baina euskal kultura sustatuko
duen Durangoko beste proiektu
batean parte hartzeko asmoa
daukagu. Gure asmoa argi utzi
nahi dugu: etorkizun hurbil bate-
an proiektu hau martxan jartzea,
oraingoaren haritik».
Durangoko Udala elkarlanera-
ko prest azaldu da. Hausnarketa
prozesu bat jarriko du martxan,
etorkizunean Plateruenaz gozatu
ahal izateko bideak aztertzeko.
Plateruenaren eraikina udala-
rena da, eta hemezortzi urterako
lizitazioa eman zion antzokiari
—datorren otsailean bukatuko da
epea—. Eraikina egokitzeko milioi
eta erdi euro inbertitu behar izan
zituzten. Jaurlaritzak 120.000
euro eman zizkien. Udalak ez
zuen egin ekarpenik. Kooperati-
ba osatu zuten kideek egin behar
izan zioten aurre zor hari. Berba-
rok zuen taberna salduta lortu zu-
ten diruaren herena; herritarren
ekarpenei esker, beste heren bat.
Gainerako 500.000 euroak or-
daintzeko, zorpetu egin zen
proiektua. Zor horren zamak ito
ditu urteotan.
Irail bukaeran jakin zen Durangoko Plateruena kafe antzokiak ateak itxi behar dituela.Azken agurra emateko, ekitaldiak egingo dituzte datozen egunetan.
Plateruena agur esaten ari da
Plateruena Kafe Antzokiaren kanpoaldea, urriko irudi batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18aUrtekariaKultura
-
Peru Azpillaga Diez
Bizkaiko Hitza-k otsailean eman
zuen Lointek Gernika saskibaloi
taldearen garai goxoaren berri;
historian saskiratzeko prest zego-
en taldea. Garai horretan, inoizko
denboraldirik onena egiten ari
zen Mario Lopez entrenatzailea-
ren taldea, eta, ordukoan bai, ga-
raipen handi bat eskuratzearekin
amesten zuten. Gernikako joka-
lariek era paregabean borobildu
zuten denboraldiko lehenengo
fasea: Hungarian Eurokopako fi-
nal-zortzirenak jokatzeko sailka-
pena ziurtatu ostean, Espainiako
Ligako bigarren postuari eutsi
zioten, Valentziari luzapenean
gailenduta.
«Momentu zoragarria da hau;
emozionatuta gaude, pozarren»,
nabarmendu zuen orduan Amaia
Lezamiz Lointek Gernika Biz-
kaiako zuzendaritzako kideak.
«Talde txikia gara, eta beldurra
beti dago hor; ikusi beharko da
noraino heltzeko gai garen, baina
egindakoaz harro gaude». Oso
talde «sendoa» osatu dutela azal-
du zuen Lezamizek, «izarrik ga-
bekoa»: «Aldagelan ikusten da
ez dagoela egorik. Talde izaera
handia dugu, eta hor dago gakoa:
denek bat egin dute, eta elkarre-
kin egiten dute lan».
Hain zuzen ere, gernikarrek
Valentzia gainditu behar zuten
berriro ere Eurokopako hurrengo
fasean aurrera egin ahal izateko,
baina, etxeko joaneko partida
galdu ostean, gernikarrak ez zi-
ren gai izan Valentzian emaitza
iraultzeko. Europako lehiaketatik
kanpo geratu ziren. Bestelakoa
izan zen norgehiagoka Espainia-
ko Kopako finalerdietan: orduko
horretan bai, Lointek Gernika
suertatu zen garaile, eta finala jo-
katzeko sailkatu zen. Ligako tal-
derik indartsuena izan zuen au-
rrean: Perfumerias Avenida. Ma-
losteko taldea gogor saiatu zen
bere lehen garaipen handia esku-
ratzen, baina, berriro ere, ezin
izan zuten saria etxeratu.
Azkenean, hirugarren postuan
bukatu zuten osasun larrialdiak
baldintzatutako 2019-2020ko
denboraldia. Taldeak inoiz lortu-
tako posturik onena eskuratu
zuen, beraz, baina ez zuen lortu
garaipen handiak lortzetik bana-
tzen duen murrua eraisterik.
Inoiz baino hurbilago dago tal-
dea, baina jauzi handia emateko
zain da oraindik. 2020-2021eko
denboraldian, beraz, azken urte-
an eskapatu zitzaien garaipen
handi hori eskuratzen saiatuko
dira. Fitxaketa sasoian aldaketa
batzuk egin dituzten arren, talde-
aren oinarri sendoa mantentzea
lortu du Lointek Gernikak.
Denboraldi hasieran zalantzati
abiatu baziren ere, etxean men-
deraezin jardun ostean, taulan
gora egitea lortu dute pixkanaka.
Etxeko garaipenei kanpoan lor-
tutakoak gehituta, laugarren pos-
tuan sailkatuta amaitu dute Es-
painiako Ligako lehen itzulia, az-
ken jardunaldian Ciudad de la
Laguna Tenerife garaitu ostean.
Postu horrekin, Espainiako Kopa
lehiatzeko serieburu izango dira.
«Lehen itzulia konplikatua izan
da, eta sailkapenean laugarren
amaitzeko helburua lortu dugu.
Azken hilabete eta erdian, taldea
asko hobetu da. Azken lau parti-
detan joko oso ona egin dugu»,
azpimarratu du Mario Lopez en-
trenatzaileak.
Denboraldi honetan ere Euro-
kopan arituko dira. Osasun la-
rrialdiaren ondorioz, formatu be-
rria izango du txapelketak aur-
ten. Urtarrilaren 17tik 23ra izango
da multzokako sailkapen fasea,
eta oraindik zehaztu gabe dagoen
«burbuila egoitza batean» joka-
tuko dira multzoko norgehiagoka
guztiak —sei izatetik hiru izatera
igaroko dira—.
Maloste, gotorlekuGernika-Lumoko Maloste kirol-
degia da Lointek Gernika taldea-
ren bilakaeraren irudi bizia: pro-
baleku bat zen lehen, eta
Eurokopako kantxa da
orain. Harmailak lepo,
Espainiako Lehen Maila-
ko saskibaloi ligako are-
torik zaratatsuenetariko
bat da, partidetako momentu zai-
lenetan «estutu» egiten duten
horietakoa, Juana Molina jokala-
riaren hitzetan. «Oso txikia da;
giro aparta du, eta asko anima-
tzen dute. Aurkari gisa gorroto di-
tuzun horietako bat da, baina, zu-
re etxea denean, gozamen hutsa
da». Azken hilabeteetan harmai-
lak hutsik aritu dira jokalariak;
etxean indartsu jarraitu arren, su-
matuko zuten zaleen falta.
Garaipen handien murruabota nahian dabil LointekGernika saskibaloi taldeaGernika-Lumoko taldeak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu 2019-2020kodenboraldian bGertu, baina sari handirik eskuratu ezinik geratu dira
Eurokopako final-zortzirenetako partida, otsailean, Gernika-Lumon. A. L. / FOKU
Aurtengo denboraldian ereLointek Gernikakoak garaipenbila dabiltza Espainiako Kopaneta Eurokopan
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko abenduaren 18a Urtekaria
Kirola
-
sBIDELAGUNAK
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2020ko abenduaren 18a
Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus bbizkaia@hitza.eus
Lurralde bakoitzeko elkarteak
bere ezaugarri bereziak dituela
esan du. Esaterako, Arabakoek
kutxatxoetan sartzen diren jaio-
tza txikiak egiten dituzte, euren
erakusketa Gasteizko fraide ko-
mentu bateko klaustroan egiten
delako. «Ez dute lekurik handiak
egiteko, eta, kide berriak doazkie-
nean, halako jaiotza txikiak egi-
ten irakasten diete». Beste toki
batzuetan, elkarteko kide guztien
artean jaiotza erraldoi bakarra
egiten dute. Bizkaikoek, kide ba-
ten edo biren artean, handi bat.
Erakusketa nagusirako hamasei
egiten dituzte urtero. «Kide bat
edo bi arduratzen dira diseinuaz
eta lanik handiena egiteaz. Gero,
denok laguntzen diogu elkarri».
Horregatik ez dituzte sinatzen.
Jaiotzetako bakoitzak bi urteko
iraupena du, nolabait esateko.
Izan ere, urtero jaiotzaren erdia
inguru berregiten dute. «Aurre-
ko urteko elementu batzuk apro-
betxatzen ditugu. Jende askok
ordu luzeetan egindako lanaren
emaitza dira. Ezin duzu urte bere-
an zaborretara bota. Krudela da».
Gaur egun, poliespana erabiltzen
dute egiturak sortzeko. Baina, ga-
rai batean, igeltsuarekin egiten
zuten. Uresandik gurago du igel-
tsua, baina aitortu du poliespa-
nak asko erraztu diela jaiotzak
sortzea. Askoz arinagoa da, eta
moldatzeko errazagoa.
Elkartearen helburua jaiotze-
kiko zaletasuna sustatzea da. Eta
lortzen dutela uste dute. «Esango
nuke azken urteetan berriro in-
dar itzela hartzen ari direla. Guk
lehiaketa antolatzen dugu urtero,
eta gero eta familia, ostalari, den-
dari eta eskola gehiagok hartzen
dute parte. Ikusgarria da zelako
obrak egiten dituzten».
Ibai Maruri Bilbao Bilbo
Abendua iristean,
ezagunek esaten
diete lan gehien
duten urteko sa-
soia izango dela
elkartekoentzat. Baina ez da hala:
«Guk oporrak hartzen ditugu
abenduan», esan du Bizkaiko Be-
lenzaleen Elkarteko presidente
Jesus Uresandik. «Errege eguna
pasatuta hasiko gara aurtengo
jaiotzak desmuntatzen. Gero,
kalterik duten begiratu eta loka-
lean gordeko ditugu. Otsailean
diseinatuko dugu Jesu Kristoren
jaiotza irudikatzeko beste era bat;
eta egin, martxoan». Haientzat ia
urte osoan dira Gabonak.
Jaiotzetako figuren urteroko
azoka egin zen joan den astean,
Bilboko Areatzako pasealekuan.
Hiriburuko eta Bizkaiko beste he-
rri batzuetako hainbat museo,
eliza, denda, taberna eta plazatan
makina bat daude muntatuta,
nahi duenak ikusteko. Errege
egunera arte egongo dira. Bizkai-
ko Belenzaleen Elkartekoek egi-
nak dira, esate baterako, Bilboko
Aste Santuko Pausuen Museoan
daudenak, Itsasmuseumekoa,
Euskal Museokoa eta Gernika-
Lumoko Udalak Santa Luzia ba-
selizan ipini duena. «08:00etan
hasi eta 14:00etarako muntatua
izaten ditugu. Azken batean, au-
rretik egindako piezak elkarri lo-
tzea eta txukuntzea da lana. Baina
jaiotza bera osatzeak hainbat hi-
labetetako beharra eskatzen du».
Esaterako, Itsasmuseumen dago-
enarekin ekainean hasi ziren, eta
urrirako prest izan zuten.
Aurten, COVID-19aren pande-
mia dela eta, denbora gutxiago
izan dute. Erakusketak
ere apalagoak egin dituz-
te. Berbarako, Aste San-
tuko Pausuen Museoan,
ohikoen ordez, hiruzpa-
lau txikiagoak ipini di-
tuzte. «Segurtasun neurriak ere
ezarri behar izan dira. Abendu
normal batean, 25.000 eta 30.000
lagun artean igarotzen ziren han-
dik. Aurten oso ezberdina da: aldi
berean sei lagun baino gehiago
ezin dira egon barruan».
Klaustroari egokitutaUresandik azaldu duenez, Biz-
kaian egiten diren jaiotzek badute
berezitasun bat. Elkartea 1958an
sortu zen, Bilboko San Anton eli-
zan, parrokoaren ekimenez.
«Hango fededun komunitatean
jaiotzak egin zale ziren hainbat la-
gun zeuden», gogoratu du. 62 ur-
teotako abenduetan, hainbat to-
kitan atondu dituzte erakuske-
tak. Urte gehien Bilboko Santiago
katedraleko klaustro gotikoan
igaro dituzte. Eta hark baldintza-
tu zuen elkarteko jaiotzen egitu-
ra. «Klaustroko hormetan ten-
pluari eusten dioten zutabeak
daude, hiru metrorik hiru metro-
ra. Zutabe arteko espazio hori
erabiltzen genuen jaiotzak jartze-
ko. Horregatik, 2,5 metroko zaba-
lera eta 1,5 eta 2 metro arteko sa-
konera dute guk egindakoek».
Joan den otsailean hasi ziren Bizkaiko Belenzaleen Elkartekokideak abendu honetan han eta hemen ipini dituzten jaiotzakdiseinatzen. 1962an sortu zen taldea, Bilboko San Anton elizan,herrialdean jaiotzekiko zaletasuna sustatzeko asmoz.
Gabonak urte osoan
Bilboko Aste Santuko Pausuen Museoan dagoen tamana naturaleko jaiotza, joan den eguaztenean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Uresandi, ume bat besoetan duela, herenegun, jaiotzak ikusten. A. LOIOLA / FOKU
Urtetik urtera parte hartzailegehiago ditu familia, denda,taberna eta ikastetxeentzatantolatzen duten txapelketak
top related