2018ko 1. hiruhilekoa · japonian, lehen hiruhilekoko datuek islatzen dute 2017ko azken zatian bizi...
Post on 10-Aug-2021
4 Views
Preview:
TRANSCRIPT
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1
2018ko 1. hiruhilekoa
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 1
LABURPENA
2018ko hasieraren ezaugarria EAEko ekonomiaren hazkunde erritmoaren bizkortze arina izan
zen, 2017ko bigarren erdian jasotako %3,0tik 2018ko lehen hiruhilekoko %3,1era igarota.
Beraz, oraindik ez da moteltzeko inolako zantzurik hautematen ekonomian, dagoeneko hiru
urtebete osorik kateatu baititu BPGan %3,0aren inguruko gehikuntza tasak bilduz.
Hazkundearen egonkortasun hori, goranzko joera txiki batekin, aldendu egin da epealdi berean
Europar Batasunean (%2,4) bizi zen moteltzetik, lurralde horretan hiru hamarrenetan gutxitu
baita 2017ko amaieran eskuratu zen balioa.
Duela hainbat hiruhilekotatik gertatu den bezala, kanpo saldoaren papera ez zen esanguratsua
izan EAEko BPGaren gehikuntzan. Hain zuzen ere, lehen hiruhilekoan hamarren positibo bakar
bat ekarri zion, esportazioen gorakadak hainbat hamarrenetan gainditu zuelako inportazioen
bultzada. Bi kasuetan, salerosketak nabarmen bizkortu zirela nabaritzen da, ekonomiak, oro
har, jaso zituen balioak bikoiztu zituztelako. Herrialde garatuak erakusten ari diren bizitasunak
azaltzen du kanpoko salmenten gehikuntza hori, herrialde horiek EAEko enpresen bezero
nagusiak direlako.
Hala eta guztiz ere, barne eskariak eman zion ekonomiaren gehikuntzari bultzada nagusia,
berriro ere, epealdi horretan %3,0 hazi baitzen, 2016an eta 2017an, oro har, lortu zuen
zenbakia berdinduz. Beraz, agregatu makroekonomiko horrek egonkortasun handia erakusten
du, nahiz eta une jakin batzuetan gorabehera txikiak izan dituen. Agregatuaren bi osagaietatik,
kapital eraketa gordinak motor nagusiaren papera bereganatu zuen berriro, %3,7ko gehikuntza
tasa eskuratuta, aurreko bi hiruhilekoetan jasotakoa baino zertxobait bakarrik txikiagoa.
Ekipamenduan eginiko inbertsioa (%4,8) nagusitu zaio gainontzeko inbertsioari (%3,0), baina
biek erakutsi dute bilakaera sendoa.
Azken kontsumoan eginiko gastuak aurreko hiruhilekoko emaitza (%2,8) berdindu zuen,
agregatuaren bi osagaien artean alde gutxi zegoela. Izan ere, kontsumo pribatua %2,9 hazi
zen, hots, 2017an baino hamarren bat gutxiago. Bizitasun handia erakutsi arren, kontsumo
pribatuaren igoerak ez du berdindu BPGarena azken epealdietan. Horren ondorioz, familien
zorpetzea igoko delako mehatxua urrundu da. Kontsumo publikoa, berriz, %2,6 hazi zen.
Eskaintzaren ikuspegiak balio erantsiaren sendotzea iragarri du lehen hiruhilekoan, urte arteko
tasan %3,1 handitu baitzen, hots, aurreko bi hiruhilekoetan baino hamarren bat gehiago.
Bizkortze arin hori zerbitzuetan (%3,1) gauzatu zen, laugarren hiruhilekoko itxurazko
ahultasunetik aldendu baitzen. Sektorea osatzen duten hiru taldeetatik, bai merkataritza,
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
2 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
ostalaritza eta garraioa (%3,1) biltzen dituenak bai administrazio publikoa, osasuna, hezkuntza
eta gizarte zerbitzuak (%2,9) barnean hartzen dituenak aurreko balioa berdindu zuten. Beraz,
hobekuntza gainontzeko zerbitzuen eskutik (%3,1) iritsi zen. Multzo horretan kokatzen dira,
besteak beste, finantza jarduerak, higiezinenak, lanbide jarduerak, zientzia alorrekoak eta
zerbitzu laguntzaileak. Beste aldetik, industriak (%3,7) aurreko tasa berdindu zuen eta gaur
eguneko irudi sendoena eskaintzen du. Azkenik, eraikuntzak pausu bat atzera eman zuen
suspertzeko norabidean eta laugarren hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago hazi zen, nahiz
eta oraindik oso aldakuntza tasa esanguratsua (%2,7) eskuratu zuen.
Aipatu den BPGaren gehikuntzak enplegu sorrera ekarri zuen berarekin. Izan ere, lanaldi osoko
lanpostu baliokideen kopurua %2,2 handitu zen, 2016an eta 2017an lortu ziren tasak zertxobait
gaindituz. Are gehiago, tasa horrek esan nahi du azken hamabi hilekoetan EAEko ekonomiak
dituen lanpostu guztien kopurua 20.000 lanpostutan baino gehiagotan handitu dela. Sortu diren
guztietatik, 15.000 baino zertxobait gehiago zerbitzuetan (%2,3) lortu ziren, 3.000 luze
industrian (%1,6) eta gainontzeko ia 2.000 eraikuntzan. Azken sektore horrek eskuratu zuen
urte arteko tasarik gorena (%2,9). BPGaren eta enpleguaren bilakaeren ondorioz, lan
faktorearen itxurazko produktibitate irabazia %0,9an kokatu zen, azken hiruhilekoetako
emaitzetatik desbideratu gabe.
Udaberrian bizi den petrolioaren garestitzeak oraindik ez zuen eraginik izan BPGaren deflatorean
lehen hiruhilekoan, %0,9 apala hazi baitzen, ezta kontsumo pribatuaren deflatorean (%0,9) ere.
Hala eta guztiz ere, lehengai horren garestitzeak prezioen adierazle guztiak goraraziko dituela
espero da eta EBZk ezarri zuen %2ko helburura hurbilaraziko ditu. Hurbilketa hori agian ez da
iraunkorra izango, baina une jakin batzuetan gertatuko da, dagoeneko maiatzeko KPIan gertatu
den bezala. Soldatek goranzko presiorik ez egiteak pentsarazten du inflazioan ez dela tentsio
iraunkorrik egongo.
EAEko ekonomia baldintzatzen duten faktoreen bilakaera onak BPGaren hazkunde
aurreikuspena gorantz zuzentzera behartu du. Une honetan, 2018rako aurreikuspena %2,8an
kokatu da, martxoan iragarri zena baino bi hamarren gorago, eta 2019rakoa %2,3. Aurreikusi
den apaltzea barne eskarian bakarrik gauzatuko da, kanpo saldoaren ekarpenak bere horretan
jarraituko duen bitartean. 2018an, kapital eraketa gordinak erritmoari eutsiko diola espero da
eta azken kontsumoak motelduko duela bere bilakaera. Ekoizpen sektoreen ikuspegitik, balio
erantsiaren apaltzea zerbitzuetan eta eraikuntzan gauzatuko da, bi kasuetan lortuko diren
gehikuntza tasak 2017koak baino bi hamarren txikiagoak izango baitira. Aitzitik, industriak sei
hamarrenetan hobetuko du aurreko urteko emaitza, urte hasiera bereziki dinamikoa izango
delarik. BPGaren bultzadak 17.800 lanpostu inguru ekarriko ditu 2018an eta beste 13.200
gehiago etorriko dira 2019an. Horri esker, langabezia tasa %10,0tik behera kokatuko da
2019ko bigarren erdian.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 3
EKONOMIAREN INGURUNEA
2018ko lehen hiruhilekoan, munduko ekonomiaren jarduerak hedatzeko joera sendoa eta
orokorra erakutsi zuen, sinkronizazio gradu handi batekin, zeren eta bai ekonomia aurreratuek
bai garapen bidean daudenek hazkunde tasa sendoak lortu baitzituzten. Izan ere, lehen
zenbatespenen arabera, munduko BPGa %3,9 inguru handitu zen, 2017ko azken sei hilekoetan
eskuratu zuen tasa berdinduz. Orobat, tasa hori bat dator erakunde nagusiek egin zituzten
aurreikuspenekin.
Munduko ekonomia. BPGa
Urte arteko hazkunde tasak
AEB Europar Batasuna
1,5
2,3
1,5
1,8
2,02,2
2,3
2,62,8
2016 2017 III2016
IV I II III2017
IV I2018
1,9
2,4
1,9
2,12,2
2,5
2,7 2,7
2,4
2016 2017 III2016
IV I II III2017
IV I2018
Txina Brasil
6,7 6,8 6,7 6,8 6,9 6,9 6,8 6,8 6,8
2016 2017 III2016
IV I II III2017
IV I2018
-3,6 -3,5
-2,7 -2,4
-0,5
0,8
1,5
2,2
1,6
2015 2016 III2016
IV I II2017
III IV I2018
Iturria: Eurostat eta ELGE.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
4 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Azaleratzen ari diren ekonomiak, batez ere Asiako herrialde handiak, oraindik baliatu ziren
finantzazio global merkeaz eta ugariaz, munduko hazkundearen bizkortze sinkronizatuaz eta
lehengaien goranzko zikloaz. Zehazkiago adierazita, Txinan BPGa %6,8 hazi zen eta dagoeneko
hamaika hiruhileko jarraian eskuratu ditu %6,7aren eta %6,9aren artean dauden hazkunde
tasak, Pekineko gobernuak ezarri zuen helburua etengabe gaindituz. Hazkundea kontsumoak
bultzatu zuen, ekonomia jardueraren gehikuntzaren %77,8 agregatu horrek ekarri zuelako,
herrialde hartako motor tradizionalek (inbertsioak eta esportazioek) ekarpen txikiagoa egin
zuten bitartean. Neurri txikiagoan, inbertsioak ere hazkundeari lagundu zion, kanpo eskariaren
ekarpena negatiboa izatera igaro zen bitartean. Indian, BPGa %7,4 hazi zen, aurreko
hiruhilekoan baino puntu erdi bat gehiago eta 2016ko hirugarren hiruhilekotik inoiz lortu duen
tasarik gorena jasoz. Gehikuntza hori inbertsioaren (%14,0) eta gastu publikoaren (%16,9)
gorakada sendoan oinarritu zen, baina baita kontsumo pribatuak erakutsi zuen
egonkortasunean ere.
Amerika Latinoan, Mexikok eta Kolonbiak baieztatu zuten 2017ko azken hiruhilekoko tonu
galera iragankorra zela, zeren eta 2018ko lehen hilekoetan bi ekonomia horiek berriro bizkortu
baitzuten erritmoa. Mexiko %2,3 hazi zen, hots 2017ko azken hiruhilekoan baino zazpi
hamarren gehiago. Aldi berean, Kolonbia %2,8 handitu zen, hiru hileko lehenago jasotako
emaitza bikoiztuz. Brasil, ordea, joera horretatik aldendu zen eta 2016ko hastapenetan hasi
zuen suspertze eta hazkunde ibilbidea bertan behera geratu zen. Kontsumo pribatua sendo hazi
bazen ere –aldagai hori %2,9 hazi zen, 2014ko lehen hiruhilekotik izan duen tasarik gorena-
esportazioen bultzada txikiagoak eta kontsumo publikoaren etengabeko jaitsierak Brasileko
BPGari kalte egin zioten, 2017ko azken hiruhilekoan jasotako maila baino sei hamarren gutxiago
hazi baitzen. Ekialdeko Europan, eskualdeak bizi duen une gozoa lehen hiruhilekoko datuek
baieztatu zuten. Polonia %5,0 hazi zen, Txekiar Errepublika, berriz, %4,4, Errumania %4,2 eta
Bulgaria zein Eslovakia %3,6. Errusiarako hazkunde aurreikuspenek ere goranzko norabidea
erakusten dute. Emaitza horiek guztiek bide eman zieten azaleratzen ari diren herrialdeei, oro
har, %4,9 hazteko, 2017an jasotako datuekin bat eginez.
Beste aldetik, herrialde aurreratuetako hazkunde datuak ere sendoak izan ziren, baina beren
jarduera erritmoa apalagoa izan zen. Izan ere, ELGEko herrialdeak %2,6 hazi ziren, 2017ko
laugarren hiruhilekoko erritmoa ia berdinduz. AEBak nabarmendu ziren, herrialde hartako BPGa
%2,8 handitu baitzen, 2015eko bigarren hiruhilekotik inoiz izan duen erritmorik biziena baita.
Orobat, bertako langabezia tasa %3,9an kokatu zen apirilean, enplegu osotzat jo daitekeen eta
2000tik ikusten ez zen maila baita. Gorakada hori kontsumo pribatuan eta inbertsioan oinarritu
zen, batez ere ekipamenduan eginikoan, sendo handitu baitzen. Ekonomia egoera inbidiagarria
den arren, ziurgabetasun handia dago merkataritzaren alorrean, Trumpek altzairuaren eta
aluminioaren inportazioei arantzelak igotzeko eta Txinako inportazio askori zergak goratzeko
asmoa iragarri zuenetik. Une hauetan, esportazioek (%4,2) eta inportazioek (%4,3) ez dute
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 5
kalterik izan eta kanpo eskariak hamarren bakar bat kendu dio jarduerari, aurreko hilekoetan
hauteman zen joerari jarraituz.
Japonian, lehen hiruhilekoko datuek islatzen dute 2017ko azken zatian bizi zen tonu galera ez
zela puntuala izan. Aldi baterako faktoreek eragin negatiboa izan zezaketen kontsumo
pribatuan, baina barne eskariaren osagai guztiek ahultasun handia erakutsi zuten epealdi
horretan. Kontsumo pribatua eta publikoa %0,3 handitu ziren eta inbertsioa %1,2 bakarrik hazi
zen, azken bost hiruhilekoetan izan duen tasarik txikiena baita. Yenaren ahultasunak ez zien
mesederik egin esportazioei, aurreko hiruhilekoan baino gutxiago hazi baitziren. Beste
hiruhileko batez, datu positiboak lan merkatuaren eskutik iritsi ziren, non langabezia tasa
%2,5ean kokatu baitzen, 25 urteko tasarik txikiena delarik. Inflazioak ere emaitza ona erakutsi
zuen, eremu positiboan jarraitu zuelako, otsaileko KPI indizea %1,5ean kokatu zelako, nahiz eta
apirilean %0,6ra apaldu zen.
2017ko amaieran bizi zuen moteltze arinaren ondoren, Europar Batasunak berriro gutxitu zuen
bere hazkunde erritmoa aurtengo lehen hiruhilekoan. Gehikuntza txikiago hori kanpo eskariaren
errua izan zen, BPGari eginiko ekarpena erdira murriztu zuelako. Hain zuzen ere, 2017ko
laugarren hiruhilekoan zortzi hamarreneko ekarpena egin zion ekonomia jarduerari, baina
2018ko lehen hiru hilekoetan lau hamarren bakarrik ekarri zizkion. Izan ere, barne eskariaren
gainontzeko osagaiek tamaina bereko ekarpenak egin zituzten bi hiruhilekoetan. Bizitasunaren
galga hori eremua osatzen duten herrialde gehienetara hedatu zen. Zehatz-mehatz adierazita,
datuak argitaratu dituzten 24 herrialdeetatik, seik bakarrik hobetu zituzten aurreko hiruhilekoko
emaitzak, batek erritmoari eutsi zion (Txiprek) eta gainontzeko hamazazpik emaitza apalagoak
jaso zituzten. Hala eta guztiz ere, bai Europar Batasuneko hazkundea (%2,4) bai
Eurogunearena (%2,5) sendoa izan zen berriro.
Analisia herrialdeka egiten denean, Alemaniaren (%2,3) eta Frantziaren (%2,2) moteltzea
nabarmentzen da, oraingo tasak 2017ko laugarren hiruhilekokoak baino sei hamarren beherago
kokatu zirelako. Alemaniaren kasuan, moteltze hori BPGaren osagai guztietara hedatu zen,
nahiz eta neurri batean alderdi iragankorrek eragin zuten. Eguraldi bereziki txar batek kontsumo
pribatua baldintzatu zuen eta arlo elektrikoan eta siderurgian bizi ziren grebek industriaren
ekoizpena bat-batean jaitsarazi zuten. Aurreko guztiari erantsi behar zaio urteko lehen
hilekoetan herrialdeak pairatu zuen gelditasun politikoa, gastu publikoaren bilakaera beherantz
baldintzatu zuelako. Frantziari dagokionez, kontsumo pribatua zein publikoa egonkor mantendu
ziren eta inbertsioaren gorakada txikiagoak, bi puntu gutxiago hazi baitzen, hazkundea galgatu
zuen. Erresuma Batuak, berriz, eremuko emaitzarik okerrenetako bat aurkeztu zuen eta 2017ko
hastapenetan hasi zuen moteltzeko joera leunari segida eman zion. Kasu horretan, kontsumo
pribatuaren ahultasuna eta esportazioen gehikuntza txikiagoak azaltzen dute herrialde hartako
BPGa %1,2 bakarrik hazi izana, 2012ko bigarren hiruhilekotik inoiz jaso duen txikiena baita.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
6 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Espainiak ere bat egin zuen Europako ekonomia nagusiek izan zuten moteltzearekin, baina
hamarren bakar bat galdu zuen eta kontinente zaharreko buruan jarraitzeko moduan egon zen.
Nagusiki kontsumo pribatuak bultzatu zuen jarduera, inbertsioa eta esportazioak zertxobait
hoztu ziren bitartean. Hala ere, azken bi aldagai horiek oraindik erritmo nabarmenean areagotu
ziren. Lan merkatuak bilakaera onari eutsi zion, baina indarra ahuldu zuen neurri batean. Hain
zuzen ere, lanaldi osoko 466.000 lanpostu baliokide sortu ziren, %2,6ko urte arteko tasa bat
osatuz, hots, aurreko hiruhilekokoa baino hiru hamarren txikiagoa. Aipamen berezia merezi du
Greziaren bilakaera, aurreko hiru hilekoetakoa baino hazkunde tasa altuagoa eskuratu zuten
herrialde apurretako bat izan zelako. Kasu horretan, BPGaren hazkundea esportazioen bultzada
sendoak ekarri zuen, zeren eta bai kontsumo pribatuak bai inbertsioak behera egin baitzuten.
Dena dela, %2,3 hazi zen, hamarkada batean lortu duen tasarik gorena baita.
ESPAINIAKO EKONOMIA. TAULA MAKROEKONOMIKOA
Urte arteko aldakuntza tasa
2017 2017 2018
I II III IV I
Azken kontsumoko gastua 2,2 1,9 2,2 2,1 2,5 2,6
- Familien gastua 2,4 2,2 2,4 2,4 2,5 2,8
- Administrazioaren gastua 1,6 1,0 1,5 1,4 2,4 1,9
Kapital finkoaren eraketa gordina 5,0 4,9 3,9 5,6 5,6 3,5
Nazio eskaria (*) 2,8 2,5 2,5 3,0 3,2 2,8
Esportazioak 5,0 5,6 4,5 5,6 4,4 3,2
Inportazioak 4,7 4,5 3,1 5,9 5,2 2,8
BPG (m.p.) 3,1 3,0 3,1 3,1 3,1 3,0
Nekazaritza eta arrantza 3,7 5,0 3,7 4,2 2,0 3,3
Industria 3,7 3,0 3,4 3,9 4,6 2,8
Eraikuntza 4,9 4,5 4,9 4,9 5,4 6,0
Zerbitzuak 2,6 2,7 2,6 2,5 2,5 2,5
Produktuen gaineko zerga garbiak 4,2 4,1 4,6 4,2 3,7 4,5
Oinarri urtea: 2010. (*) BPGaren hazkundeari eginiko ekarpena. Iturria: Espainiako Estatistika Erakundea (INE).
Europar Batasuneko multzoan, langabezia tasa %7,1ean kokatu zen apirilean (%8,5ean
Eurogunean), aurreko bi hilekoetako datuarekin bat eginez. Beraz, 2008ko irailetik inoiz jaso
den langabezia tasarik txikiena lortu da. 2017ko apirilarekin alderatuta, datu homogeneoak
dituzten EBko herrialde guztietan langabezia jaitsi da, Italian izan ezik. Herrialde horretan tasa
ez zen aldatu. Langabezia tasa horrek esan nahi du Europar Batasunean 17.462.000 lagun
zeudela apirilean enplegurik gabe, haietatik 13.880.000 Eurogunekoak ziren.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 7
EAE-KO EKONOMIA
Ekoizpena eta enplegua
2018ko lehen hiruhilekoan, EAEko ekonomiak %3,1 areagotu zuen bere BPGa, 2017ko lau
hiruhilekoetako emaitzak zertxobait gaindituz. Horrek baieztatzen ditu hazkunde erritmoaren
egonkortasuna eta urte honetarako iragarria zen moteltzearen atzerapena. Emaitza horri esker,
hamabi hiruhileko kateatu ditu %3,0aren inguruko aldakuntza tasak jasotzen. Zikloaren fase
honetan, herrialde garatuen susperraldiak, nazioarteko merkataritzaren gorakadak eta oraindik
oso egokitzailea den moneta politikak paper erabakigarria jokatu dute. EAEko ekonomiaren
gehikuntzak esanahi berezia hartzen du inguruneko ekonomien datuekin alderatzen denean.
Izan ere, espainiar ekonomiak %3,0ko gehikuntza tasa jaso zuen, Europar Batasunak, berriz,
%2,4koa eta Euroguneak %2,5. Hiru kasu horietan, 2018ko lehen hiruhilekoko tasa aurrekoa
baino txikiagoa izan zen.
ESKAINTZAREN ALDAGAIAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2016 2017 2017 2018
I II III IV I
BPG erreala 3,1 2,9 2,8 2,9 3,0 3,0 3,1
Nekazaritza eta arrantza 2,0 -3,0 4,2 -1,9 -1,9 -11,9 -5,6
Industria eta energia 2,9 2,7 2,0 2,3 2,7 3,7 3,7
- Manufakturen industria 3,7 2,8 2,2 2,7 2,5 3,7 3,9
Eraikuntza 1,8 2,5 2,1 1,9 3,0 3,1 2,7
Zerbitzuak 2,8 3,1 3,0 3,2 3,1 2,9 3,1
- Merkataritza, ostalaritza eta garraioa 3,3 3,7 3,9 3,7 3,8 3,1 3,1
- AA. PP., hezkuntza eta osasuna 2,1 2,7 2,3 3,1 2,6 2,9 2,9
- Gainontzeko zerbitzuak 2,8 2,8 2,7 3,0 3,0 2,7 3,1
Balio erantsi gordina 2,7 2,9 2,7 2,9 3,0 3,0 3,1
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 6,8 3,0 3,3 2,4 3,0 3,2 3,1
Iturria: Eustat.
Sektoreen ikuspegiak panorama sendoa irudikatzen du, non hiru arlo nagusiek urte arteko
aldakuntza tasa esanguratsuak eskuratu baitzituzten. Haien artean, industriak erakusten duen
bizitasuna nabarmentzekoa da, %3,7ko balioa berriro lortu baitu. Analisia industria
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
8 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
manufakturagilean fokatzen bada, emaitza are hobeagoa da, zeren eta adar horrek %3,9
handitu baitzuen bere balio erantsia, aurreko epealdian baino gehiago.
Industriaren koiuntura informazioak sektorearen bilakaera bikaina egiaztatzen du. Esate
baterako, Eustatek argitaratzen duen industria produkzioaren indizeak zenbatetsi du aurtengo
lehen hiruhilekoan industriaren ekoizpena %3,6 hazi zela, aurreko epealdiaren bizitasuna ia-ia
berdinduz. Bizitasun handiena erakusten ari den jarduera adarra energiaren produkzioa da,
%8,1 areagotu baitzen urte arteko tasan. Halere, alderaketa 2017ko lehen hiruhilekoarekin
egiten da eta garai hartan Petronor enpresak bere jardueraren zati handi bat gelditu zuen
lantegian hainbat lan egiteko. Ekipamendurako eta bitarteko ondasunen ekoizpena
egonkorragoa da eta bi kasuetan gehikuntza tasa %3,7an kokatu zen, aurreko epealdietan
jasotakoetatik nahiko hurbil daudelarik. Azkenik, kontsumorako ondasunen ekoizpenak, oro har,
emaitza apalagoak izan zituen. Alde batetik, kontsumo iraunkorreko ondasunek nabarmen
moteldu zituzten 2017ko hastapenean lortu zituzten emaitza bikainak. Beste aldetik, ondasun
iragankorrek %1,5 gutxitu zuten ekoizpena eta hainbat hiruhileko kateatu dituzte emaitza
hutsalak jasotzen.
JARDUERA ADIERAZLEAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2016 2017 2017 2018
I II III IV I
Industria
Industria produkzioaren indizea 2,3 2,9 2,6 2,7 2,8 3,7 3,6
Negozio zifren indizea 0,4 9,4 13,5 4,5 10,2 9,5 7,0
Eskarien sarrera 2,5 6,5 -1,0 7,2 11,2 11,6 7,8
Gizarte Segurantzako afiliazioa 1,7 1,8 2,0 1,8 1,6 1,7 1,9
Eraikuntza
Eraikuntzaren koiuntura indizea 2,1 5,9 9,2 6,2 2,0 6,3 6,7
Etxebizitza berrietarako bisatuak -13,4 26,7 -5,7 4,6 103,1 25,9 ---
Etxebizitzen salerosketak 12,2 6,1 9,6 1,9 8,4 4,6 9,4
Gizarte Segurantzako afiliazioa 0,0 1,8 1,8 1,6 1,6 2,0 2,7
Zerbitzuak
Hegazkinen bidezko bidaiariak 7,6 9,2 5,2 12,2 5,4 14,2 11,7
Hoteletan igarotako gaualdiak 8,9 2,6 1,9 8,1 -0,9 2,7 9,3
Negozio zifren indizea 3,7 4,4 5,5 4,0 2,9 5,2 7,6
Zerbitzuen koiuntura indizea 2,9 1,8 2,1 1,3 1,8 2,0 2,6
Gizarte Segurantzako afiliazioa 2,2 2,2 2,1 2,4 2,2 2,2 2,4
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Eustat, INE, Sustapen Ministerio, Gizarte Segurantza eta AENAren datuetan oinarrituta.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 9
Industriaren hazkundeak jarraituko duela bermatuta dago datozen hiruhilekoetan, Industria
Koiunturaren Behatokian klusterrek eskaini zuten informazioaren eta INEk eskari zorroaz
argitaratu duenaren arabera. Estatistika horren arabera, 2017an industriaren eskaerak %6,5 igo
ondoren, 2018ko lehen hiruhilekoan eskari zorroa %7,8 handitu da. Informazio horri lotuta,
estatistika horretan zenbatetsi den negozio zifra %7,0 hazi zen, kasu horretan 2017ko batez
bestekoa baino zertxobait gutxiago, baina erritmo hori esanguratsua da oraindik.
Eraikuntzak %2,7 hobetu zuen bere balio erantsia 2018ko lehen hiruhilekoan. Tasa hori aurreko
bi epealdietako emaitza bikainak baino txikiagoa da, baina sektoreak oraindik bizitasun
garrantzitsuari eusten diola adierazten du. Are gehiago, Eustatek sektore horretaz eskaini duen
koiunturako informazioak seinalatzen du osaera orekatuagoa lortzen ari dela barruko bi atalen
artean. Hain zuzen ere, estatistika horren arabera, eraikinek %6,1eko gehikuntza tasa jaso
zuten lehen hiruhilekoan eta obra zibila, berriz, %11,7 hazi zen, ia hiru urtez jarraian
etengabeko jaitsierak pilatu eta gero.
Laugarren hiruhilekoko moteltze arinaren ondoren, zerbitzuek 2017ko zati handi batean lortu
zuten %3,0aren zertxobait gaineko erritmoa berreskuratu zuten. Zehatz-mehatz adierazita,
2018ko hasieran, bere balio erantsia %3,1 gehitu zen, iazko batez besteko emaitza berdinduz.
Jarduera taldeen hazkundea homogeneoa dela begi bistakoa da sektorea osatzen duten hiru
blokeen erritmoen arteko aldeak ikusita, zeren eta bi hamarrenetara mugatzen baitira. Hain
zuzen ere, administrazio publikoa, hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuak biltzen dituen
taldeak %2,9 handitu zuen balio erantsia, aurreko emaitza berdinduz. Orobat, merkataritza,
ostalaritza eta garraioa barnean hartzen dituen multzoak aurreko hiruhilekoko %3,1 berdindu
zuen. Gainontzeko zerbitzuek (%3,1) aurreko emaitza hobetu zuten eta zerbitzu guztien tasa
gorarazi zuten.
Sektorearen beste datu batzuek zerbitzuen bilakaera orokor ona egiaztatzen dute, hala nola
Eustatek osatzen duen zerbitzuen koiuntura indizeak. Estatistika horrek %2,6ko gehikuntza,
termino errealetan, jaso zuen 2018ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteetako datuak nabarmen
gaindituz. Ez dago alde handirik merkataritzaren (%2,6) eta gainontzeko jardueren (%2,8)
hazkundeen artean. Merkataritzaren barnean, bizitasun handia hautematen da ibilgailuen
salmenta eta konponketan (%6,7) eta handizkako merkataritzan (%3,5). Aitzitik, txikizkako
merkataritzak (%0,8) zailtasun handiagoak dauzka aurrera egiteko. Zerbitzuetako gainontzeko
jardueretatik, egoera dinamikoena jarduera administratiboak eta zerbitzu laguntzaileak (%6,2)
eta ostalaritza (%4,2) taldeetan hautematen da. Beste muturrean, informazioa eta
komunikazioak biltzen dituen atalak bultzada motelagoa (%1,2) izan zuen. Tarteko gune batean
geratu ziren lanbide jarduerak (%2,5) eta garraioa (%2,2).
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
10 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Zerbitzuen negozio zifrak, termino nominaletan neurtzen den estatistika baita, nabarmen
bizkortu zuen bere hazkunde erritmoa, urte arteko tasa %7,6an kokatu arte, 2007tik inoiz jaso
den baliorik gorena baita. Azkenik, turismorako eskuragarri dauden erreferentziek ere arlo
horrek une gozoa bizi duela seinalatzen dute, ekoizpen egituran pisua irabazten ari den
bitartean. Izan ere, hoteletan igarotako gaualdien kopurua %6,2 handitu zen aurtengo lehen lau
hilekoetan. Aldi berean, hegazkinez bidaiatu zuten lagunen kopurua %11,0 areagotu zen epealdi
berean.
Ekoizpenaren bilakaera onak eragina izan zuen lan merkatuan, ia aldakuntzarik gabe enplegu
garbia sortzeko erritmoari eta lanik gabeko lagunen kopurua gutxitzeari eutsi zielako.
Zehazkiago adierazita, 2018ko lehen hiruhilekoan, enpleguaren gehikuntza tasa, lanaldi osoko
lanpostu baliokidetan neurtuta, %2,2an kokatu zen, aurreko epealdian lortutako %2,0 baino
zertxobait gorago eta azken bi urteetako baliorik gorena delarik. Gehikuntza tasa horrek esan
nahi du azken hamabi hilekoetan EAEko ekonomiak 20.000 enplegu garbi baino gehiago sortu
zituela eta 950.000 lanpostuetara hurbiltzen ari dela.
Enpleguaren bilakaera
Urte arteko aldakuntza tasak
Kontu ekonomikoak Afiliazioa
1,92,1 2,0
2,1 2,12,0
2,2
2016 2017 I II
2017
III IV I
2018
2,02,1 2,0
2,22,1
2,0
2,22,1
2016 2017 I II
2017
III IV I Api.-mai.
2018
Iturria: Eustat eta Gizarte Segurantza
Eraikuntza oso bizkor berreskuratzen ari da azken bi atzeraldietan galdutako enpleguaren zati
bat, langile guztien ia erdia galdu baitzuen epealdi horretan. 2018ko hasieran, sektorearen
enplegua %2,9 areagotu zen, gainontzeko sektoreen hazkundea gaindituz. Zerbitzuek, berriz,
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 11
ekarpen handiena egin zioten berriro enplegu sorrerari, sortutako 20.000 lanpostuetatik 15.000
inguru zerbitzuetan sortu zirelako. Sektore horren urte arteko tasa %2,3an kokatu zen, aurreko
epealdietako emaitzetatik hurbil. Azkenik, industriak aurreko datuari eutsi zion (%1,6) eta
3.000 lanpostu garbi baino zertxobait gehiago ekarri zizkion EAEko ekonomiari.
2018ko bigarren hiruhilekoaz dagoeneko ezagutzen den informazioak pentsarazten du enplegua
sortzeko erritmoak bere horretan jarraitzen duela epealdi horretan ere. Hain zuzen ere, Gizarte
Segurantzako apirileko eta maiatzeko afiliazioaren datuek adierazten dute batez besteko
gehikuntza %2,1 izan zela, 2016an (%2,0) eta 2017an (%2,1) lortu ziren batez besteko
balioetatik oso hurbil dagoela. Informazio horrek agerian uzten du eraikuntzaren enplegua oso
azkar bizkortzen ari dela eta bihileko horretan beraren hazkunde tasak %3,0 nabarmen gainditu
duela. Aitzitik, zerbitzuetako jardueretan moteltzeko joera arina, hamarren pare batekoa,
hauteman da, neurri handiagoan ostalaritzan, hezkuntzan eta jarduera artistikoetan gauzatu
dena. Moteltze hori konpentsatuta geratu da, neurri batean, garraioak, lanbide jarduerek eta
administrazio publikoak izan duten gehikuntza biziarekin. Bide beretik, finantza jardueren
jaitsiera bizia leundu da bi hileko horietan.
Enpleguaren hazkundearekin batera, EAEko ekonomian langabeziaren zuzenketa handia bizi da
eta bertako langabezia tasa %11,3an kokatu zen aurtengo hasieran. Enplegu bulegoen
informazioak adierazten du izena emanda zeuden lagunen kopurua %8,0 baino gehiago gutxitu
dela aurtengo lehen bost hilekoetan. Beraz, 2016an (%-8,8) eta 2017an (%-8,6) lortu ziren
beherakadei jarraipena eman zaie aurten ere.
Barne eta kanpo eskaria
Hazkundeari eginiko ekarrien arabera, ekarpen handiena barne eskariak egin zuen berriro,
lehen hiruhilekoan 3,0 puntu eman zituelako, 2017an, batez beste, eman zuen kopurua
berdinduz. Beste aldetik, kanpo saldoak posizio neutroari eutsi zion eta epealdi horretan
hamarren bakar bateko ekarpen positiboa egin zuen, 2017an hamarren negatibo bat eman zuen
bitartean. Hala eta guztiz ere, adierazi behar da atzerriarekiko merkataritza oso modu
esanguratsuan suspertzen ari dela eta saldo hori esportazioen 4,2 puntuko ekarpen positiboari
inportazioen 4,1 puntuko ekarpen negatiboa kenduta sortzen dela. Bi kasuetan, azken hiru
urteko emaitzarik gorenak dira.
Analisia barne eskarian fokatuta, agregatu makroekonomiko horren eta beraren bi osagai
nagusien hazkunde erritmoan egonkortasuna hautematen da. Hain zuzen ere, barne eskariaren
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
12 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
gehikuntza tasa (%3,0) bat etorri zen 2016an zein 2017an lortutako batez besteko
hazkundearekin. Beste aldetik, azken kontsumoan eginiko gastuak (%2,8) eta kapital eraketa
gordinak (%3,7) lehen hiruhilekoan eskuratu zituzten urte arteko tasak aurreko epealdietakoen
oso antzekoak izan ziren.
Urte hasieran, kontsumo pribatua %2,9 hazi zen, aurreko hiruhilekoko emaitza zertxobait
gaindituz. Dena dela, horrek ezin du ezkutatu moteltzeko joera arina nabaritzen dela
kontsumoan, epealdi luzeagoa kontuan hartzen denean, zeren eta 2016ko tasa %3,1 izan
baitzen eta 2017koa, berriz, %3,0. Kontsumoaren zuzenketa txiki horren irakurketa positiboa
da bai 2018ko lehen hiruhilekoan bai 2017ko laugarrenean aldakuntza tasa ekonomia osoarena
baino beherago kokatu zela. Beraz, sortutako errenta guztia ez da kontsumora bideratzen eta
aurrezkia zertxobait suspertzeko aukera ahalbidetzen da. Kontsumo pribatuari laguntzen dioten
faktoreek familien gastua oraindik nabarmen igotzea ahalbidetzen dute. Esate baterako,
enplegua sendo hazten ari da, etorkizunari buruzko igurikimenak baikorrak dira, inflazioa ez da
suspertzen, interes tasak txikiak dira eta finantza zein higiezinen aberastasuna igo da.
ESKARIAREN ALDAGAIAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2016 2017 2017 2018
I II III IV I
BPG erreala 3,1 2,9 2,8 2,9 3,0 3,0 3,1
Gastua azken kontsumoan 2,9 2,8 2,9 2,6 2,9 2,8 2,8
- Familien gastua kontsumoan 3,1 3,0 3,0 3,0 3,0 2,8 2,9
- Adminis. gastua kontsumoan 2,3 2,4 2,6 1,2 2,7 2,9 2,6
Kapital eraketa gordina 3,1 3,5 3,0 3,2 3,9 3,8 3,7
- Ekipamendu ondasunak 5,3 4,7 4,2 5,4 4,5 4,6 4,8
- Gainontzeko inbertsioa 1,8 2,7 2,2 1,9 3,5 3,4 3,0
Barne eskaria 3,0 3,0 2,9 2,7 3,1 3,1 3,0
Esportazioak 1,7 3,0 1,5 1,9 3,7 4,8 6,5
Inportazioak 1,5 3,1 1,9 1,8 3,9 4,8 6,2
Iturria: Eustat.
Kapital eraketa gordinak aurreko epealdietako tonu hedakorrari atxiki zion eta %3,7ko
gehikuntza tasa eskuratu zuen, hots, aurreko bi hiruhilekoetakoak baino zertxobait gutxiago,
baina oraindik 2016ko eta 2017ko batez bestekoaren gainetik. Aurreko hiruhilekoetan
inbertsioaren bi blokeen artean iradokitzen zen birmoldatzea bertan behera geratu zen 2017ko
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 13
azken zatian eta 2018ko hasieran. Horren ondorioz, bi osagaien arteko diferentziala zabaldu da.
Zehazkiago adierazita, ekipamendurako ondasunetan eginiko inbertsioa %4,8 hazi zen lehen
hiruhilekoan, aurreko bi hiruhilekoetan baino gehiago. Aitzitik, gainontzeko inbertsioak,
eraikuntzan eginikoa barnean hartzen baitu, ia puntu erdi bat galgatu zuen erritmoa, %3,0ra
arte. Tasa hori esanguratsua da oraindik aurreko urteetako emaitzekin alderatzen bada.
Ekipamendurako ondasunetan eginiko inbertsioaren sendotasuna baieztatuta geratzen da
produktu horiekin lotura duten koiunturako datuak aztertzen direnean. Bereziki,
ekipamendurako ondasunen inportazioak, neurri handi batean EAEko enpresetara bideratzen
baita, %6,3ko hazkundea izan zuen lehen hiruhilekoan, aurreko datua bikoiztuz. Beste aldetik,
ekipamendurako ondasunetan eginiko EAEko ekoizpena %3,7 hazi zen, aurreko emaitzak
gaindituz, nahiz eta produktu horietako asko esportaziora zuzentzen diren eta ez hemengo
inbertsiora. Zama ibilgailuen matrikulazioak ere gehikuntza esanguratsua (%7,8) lortu zuen,
2017ko batez besteko balioa berdindu duena. Gainontzeko inbertsioari dagokionez, eta
zehazkiago eraikuntzan eginikoaz, eskura dagoen informazioak baikortasuna islatzen du,
lizitazio ofiziala %76,1 handitu zelako, 2017ko emaitzarekin bat eginez.
KONTSUMO ETA INBERTSIOAREN ADIERAZLEAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2016 2017 2017 2018
I II III IV I
Kontsumoa
Azalera eta kate handietako salmentak 1,9 2,1 2,1 1,5 3,3 1,4 2,7
Txikizkako merkataritza indizea 1,7 0,8 -0,1 0,7 2,6 0,1 0,8
Kontsumo ondasunen ekoizpena 0,2 2,6 2,9 4,2 1,0 2,2 -0,5
Kontsumo ondasunen inportazioa -0,5 4,2 6,3 -5,2 8,8 7,1 -1,7
Turismoen matrikulazioa 5,3 7,3 8,3 2,0 5,2 13,7 12,8
Inbertsioa
Ekipo ondasunen ekoizpena 8,7 -0,2 0,6 -0,8 -3,6 2,6 3,7
Ekipo ondasunen inportazioa 13,4 5,5 10,1 0,6 9,2 3,1 6,3
Zamaketarako ibilgailuen matrikulazioa 3,6 7,8 7,9 -3,5 11,9 15,9 7,8
Etxebizitza berrientzako bisatuak -13,4 26,7 -5,7 4,6 103,1 25,9 ---
Lizitazio ofiziala -18,0 75,1 -35,2 129,0 35,1 252,4 76,1
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak egina, Eustat, Aduana, Sustapen Ministerio, Seopan eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datuetan oinarrituta.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
14 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Lehenago adierazi denez, kanpo saldoak hamarren positibo bat ekarri zion hazkundeari 2018ko
lehen hiruhilekoan. Hazkundearen terminoetan, kanpora (Estatuko gainontzeko erkidegoetara
gehi atzerrira) bidaltzen diren ondasunen eta zerbitzuen esportazioak %6,5 handitu ziren, hala
termino nominaletan nola errealetan, beren prezioak ez zirela aldatu iazkoen aldean agerian
utziz. Termino errealetan eginiko analisiak seinalatzen du aldakuntza tasa azken hiru urteetako
altuena izan zela eta dagoeneko 2017an hauteman zen salerosketen susperraldia baieztatzen
du, inguruneko herrialdeen eta nazioarteko merkataritzaren beraren bizitasun handiari esker.
Analisia atzerrian saldutako ondasunen salmentara mugatzen bada, Eustatek aduanen datuak
erabilita eskaintzen duen informazioa baita, esportazioen bilakaera oso positiboa izan zen
berriro. Hain zuzen ere, atzerrian saldutakoa %10,9 hazi zen lehen hiruhilekoan, 2017an, oro
har, lortutakoaren antzeko balioa baita. Are gehiago, kontuan hartu behar da datu horiek
gordinak direla eta, horren ondorioz, Aste Santuak beraietan izan duen eragina ez dagoela
zuzenduta, aurtengo lehen hiruhilekoak lanegun gutxiago izan dituen arren. Hala eta guztiz ere,
lehen hiruhilekoko esportazioen balioak 6.400 milioi euroko langa gainditu zuen eta serie
historiko osoko altuena da.
Lehen hiruhilekoaren bultzadaren zati handi bat energiako ondasunen esportazioari dagokio,
urte arteko tasan %49,2 areagotu zelako. Halere, alderaketa 2017ko lehen hiruhilekoarekin
egiten da eta garai hartan Petronorrek hilabete luze bateko geldialdia egin zuen lantegian
inbertsio garrantzitsuak egiteko. Guztira, esportatutako erregai mineralen balioa 600 milioi
euroetara hurbildu zen, oso emaitza esanguratsua delarik. Neurri batean, diru kopuru hori
lehengaiak nazioarteko merkatuetan izan duen garestitzearen ondorioa da.
Energiaren atala alde batera utzita, gainontzeko ondasunek ere bilakaera ona erakutsi zuten
lehen hiruhilekoan. Izan ere, oro har beren esportazioen balioa %8,1 hazi zen, 2017ko bigarren
erdian jasotako emaitzekin diferentzia handirik ez dagoela. Orobat, 5.842 milioi euroko balioa
eskuratu zuten hiruhilekoan, serie historiko osoan inoiz jaso den altuena baita. EAEko enpresen
egitura esportatzailearen barruan pisu gehien duten atalek aldakuntza tasa esanguratsuak jaso
zituzten epealdi horretan. Esate baterako, garraio materialaren salmenta %13,7 areagotu zen,
aurreko emaitza onei jarraipena ematen. Beste aldetik, metalak eta beren manufakturek
%11,6ko urte arteko gehikuntza tasa eskuratu zuten, makinak eta tresnen esportazioa %4,6
hazi zen bitartean. Oso bestelakoa izan zen pisu gutxiago duten atal batzuen bilakaera aurreko
urteko hiruhileko beraren aldean jaitsierak izan zituztelako. Beraien artean, papera (%-1,0) eta
produktu kimikoak (%-6,5) nabarmendu ziren.
Esportazioen banaketa geografikoak oraindik protagonismo gehiago ematen die herrialde
garatuei, atzerrira bidalitako ondasun guztien ia %83,0 hara zuzentzen direlako. Portzentaje
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 15
hori atzeraldiak baino lehen zegoen zifrara hurbiltzen ari da. Beraz, joan-etorriko mugimendu
bat bizi da, non ekonomia garatuak zailtasunetan zeudenean merkatu berriak bilatu baitziren,
baina gaur egun merkatu horiek interes apur bat galdu dute. Hirugarren hiruhilekoz jarraian,
ELGEko herrialdeetara bidalitako salmentak (%12,0) garapen bidean dauden ekonomietara
zuzendutakoak (%5,6) baino gehiago hazi dira.
AEBetara esportatutakoak protagonismo garrantzitsua hartu du, altzairuaren eta aluminioaren
gaineko arantzelak indarrean sartutakoan EAEko enpresen salmentak herrialde horretan
zailduko direlako. Guztira, helburu horretara esportatutakoa %47,1 aipagarri bat hazi zen lehen
hiruhilekoan eta 536 milioi eurora iritsi zen. Salmenta horietatik ia erdia erregai mineralak izan
ziren, 2016an eta 2017 galdutakoa berreskuratu baitute. Pisu gehien daukan bigarren atala
makina eta tresna mekanikoena da eta ia ez zuten ezer hobetu beren posizioa urte arteko
tasan. Garrantzia duen hurrengo taldea burdina eta altzairu galdaketaren manufakturak dira,
herrialde horretara bidalitako salmenta guztietatik %10,4 bereganatzen baitu eta %46,1
areagotu baitzen. Hiruhilekoko bilakaera bikaina izan zen arren, berriki onartu diren neurri
protekzionistek kalte egin diezaiekete etorkizunean. Izan ere, EAEk atzerrira esportatzen dituen
galdaketa manufaktura guztietatik %11,3 AEBetara bideratu zituen.
ESPORTAZIOEN HELBURUA
Urte arteko aldakuntza tasak eta mila euro
2016 2017 2017 2018
II III IV I I
GUZTIRA -1,6 10,5 5,5 12,7 11,1 10,9 6.421.170
ELGE 1,0 10,6 5,3 13,4 12,3 12,0 5.324.332
Europar Batasuna 0,7 9,4 2,2 11,8 11,9 8,5 4.202.118
Frantzia 4,4 12,4 7,6 14,0 16,9 12,4 1.030.567
Alemania -1,4 3,1 -5,8 4,8 7,7 5,2 966.993
Erresuma Batua -9,4 16,6 12,3 24,1 9,9 16,0 440.363
Italia -9,0 2,1 -6,3 8,3 7,3 12,3 328.907
AEB -10,5 18,5 17,4 49,3 16,9 47,1 536.102
ELGEtik kanpokoak -11,8 9,9 6,2 9,7 6,2 5,6 1.096.838
Iturria: Eustat.
EAEko produktuentzat lehentasunezko ekonomia eremua Europar Batasuna da oraindik,
atzerrira esportatutako ondasun guztien bi herenak hara joaten direlako. Guztira, merkatu
horretan lortutako gehikuntza tasa %8,5era iritsi zen, 2017an, batez beste, eskuratu zena baino
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
16 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
zertxobait gutxiago. Ibilgailu automobilek Europar Batasunean saldutako guztiaren herena
bereganatzen dute eta %7,5 hazi ziren. Makina eta tresna mekanikoek %4,7ko gehikuntza izan
zuten, aurreko hiruhilekoetako emaitza pobreen ondoren. Merkatu horretara doazen
esportazioen egituran garrantzia duten beste produktu batzuek, hala nola galdaketarenak eta
kautxuak, batez bestekoaren antzeko aldakuntza positiboa jaso zuten.
EAEko produktuen helburuen sailkapeneko buruan Alemania kokatu zen eta lehenengo aldiz
1.000 milioi euro baino gehiago balio zuten produktuak erosi zituen, 2017ko epealdi berean
baino %12,4 gehiago. Erosketa guztien ia erdia ibilgailu automobilak dira, baina atal horren urte
arteko tasa %0,8 baino ez zen izan. Beraz, emaitza globalaren hobekuntza pisu gutxiago duten
jarduera adar batzuen eskutik etorri zen. Beraien artean, erreminta eta lanabesen salmenta
nabarmendu zen, aurreko urteko emaitza laukoiztu zuelako. Aluminioak (%34,5) eta burdinaren
eta altzairuaren galdaketak (%28,4) ere emaitzak hobetu zituzten.
Frantzia da EAEko produktuen beste helburu behinena eta gehikuntza nabarmena (%5,2) jaso
zuen arren, Europa osoan lortutako batez bestekoa baino txikiagoa izan zen berriro. Ibilgailu
automobilen salmentak herrialde horretara esportatutako guztiaren bostena biltzen du eta
epealdi horretan %0,6 bakarrik hazi zen. Gelditasun hori pisu txikiagoa duten beste atal
batzuen dinamismoak konpentsatu zuen. Beraien artean, makina eta tresna mekanikoak
(%19,5) eta burdinaren eta altzairuaren galdaketa (%13,5) nabarmendu behar dira.
Europako herrialde nagusien artean, Erresuma Batuak areagotu zituen gehien EAEko
produktuen erosketa (%16,0). Ekonomia horrekin egiten den merkataritza oso fokatuta dago
ibilgailu automobiletara, produktu horiek esportazio guztien ia %40 bereganatzen dutelako. Hori
horrela izanda, atal hori %28,9 hazi zen 2018ko lehen hiruhilekoan. Orobat, hala burdinaren eta
altzairuaren galdaketak nola makineria mekanikoak, garrantzia gehien duten hurrengo bi atalak
baitira, oso gehikuntza tasa esanguratsuak eskuratu zituzten (%36,5 eta %28,2, hurrenez
hurren). Italian saldutakoaren balioa ere hobetu zen (%12,3). Herrialde horren salmenta
egituran, britainiar ekonomiarentzat aipatu berri diren hiru atal berberak dira nagusiak.
Makineria mekanikoaren kasuan izan ezik, gainontzeko bietan lortu ziren gehikuntza tasak
%20tik gorakoak izan ziren.
Garapen bidean dauden herrialdeetan saldutakoa %5,6 hazi zen 2018ko lehen hiruhilekoan.
Erritmo hori aurreko epealdietan lortutakoaren antzekoa da eta ekonomia aurreratuetan
jasotakoa baino txikiagoa. Merkatu horietara proportzio handiagoan bideratzen da makineria,
hala mekanikoa nola elektrikoa. Bi talde horiek esportazio guztien ia %30 biltzen dute eta bi
kasuetan esportazioen balioa murriztu zen urte arteko tasan. Jaitsiera hori ibilgailu automobilen
(%41,9) eta galdaketa manufakturen (%27,0) salmentaren bilakaera positiboak konpentsatu
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 17
zuen. Ekonomia eremu horretako herrialdeen artean, Txinara zuzendutako esportazioak %5,5
handitu ziren, bi hiruhilekoz jarraian jaitsierak jaso eta gero. Herrialde horretara esportatzen
den produktu nagusia makineria da, salmenta guztien erdia baino gehiago biltzen baitu, eta
gehikuntza garrantzitsua lortu zuen. Galdaketa manufakturek ere bilakaera ona izan zuten
(%5,8), baina pisua daukaten gainontzeko atalek beren emaitzak okertu zituzten. Brasilera
esportatutakoa %25,8 gehitu ziren, erregai mineralen salmentak baldintzatuta, aurreko urteko
emaitzaren aldean bikoiztu zirelako eta ekonomia horretara esportatutako guztiaren ia %40
bildu zutelako. Azkenik, Errusiara esportatutakoa %19,4 handitu zen, bere atal nagusiaren,
hots, ibilgailu automobilen, bultzadari esker (%38,3 hazi zen).
Esportazioen bultzada sendotik aldenduta, inportazioen balioa %2,9 bakarrik hazi zen aurtengo
lehen hiruhilekoan, hots, aurreko epealdietan baino nabarmen gutxiago. Emaitzaren apaltzea,
neurri batean, erregai mineralen erosketaren jaitsierak (%-4,6) azaltzen du, atzerritik ekartzen
diren inportazio guztien laurdena baino gehiago atal horretako produktuak direlako. Baina
energiaz bestelako inportazioek ere erritmoa galgatu zuten, 2017ko laugarren hiruhilekoan
eskuratu zuten %11,8 hartatik aurtengo lehen laurdenean jasotako %6,1era. Hala makinak eta
tresnen atalak (%7,2) nola ibilgailu automobilenak (%10,3) urte arteko aldakuntza tasa
esanguratsuak lortu zituzten. Hala eta guztiz ere, nekazaritzako produktuak (%-5,8) eta
gainontzeko manufakturak (%-1,2) ez ziren gai izan 2017ko epealdi berean eskuratu zuten
balioari eusteko.
INPORTAZIOEN JATORRIA
Urte arteko aldakuntza tasak eta mila euro
2016 2017 2017 2018
II III IV I I
GUZTIRA -8,0 20,5 12,9 22,5 13,9 2,9 4.908.399
ELGE -7,7 17,8 2,6 23,0 8,9 1,5 3.454.755
Europar Batasuna -8,1 13,4 1,1 14,2 5,6 -6,0 2.725.148
Frantzia 9,5 6,8 -2,3 11,7 5,4 4,8 751.012
Alemania -8,9 12,0 1,0 14,2 18,9 11,9 501.473
Erresuma Batua -51,7 62,8 -1,3 76,5 -26,5 -57,0 264.452
Italia 3,5 7,7 -1,7 7,1 9,9 11,9 248.337
AEB -3,9 18,8 -13,0 39,2 34,3 0,8 97.649
ELGEtik kanpokoak -8,5 26,9 42,4 21,6 26,5 6,4 1.453.644
Iturria: Eustat.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
18 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Inportazioen apaltzea berdin gauzatu zen herrialde garatuetatik ekarritako produktuetan nola
garapen bidean dauden ekonomietatik iritsitakoetan. Erregai mineralen jatorriak eragina izaten
du hemen aztertzen diren bi eremu handien bilakaeran. Hala eta guztiz ere, une hauetan,
hornitzailearen aldakuntza eremuaren barnean gertatu da. Hain zuzen ere, herrialde garatuen
artean, Norvegiak eta Kanadak pisua irabazi dute Erresuma Batuaren kaltetan. Azaleratzen ari
diren herrialdeen artean, berriz, Libiaren papera indartuta atera da, hornitzaile nagusia izatera
iritsi baita, Errusiaren eta Nigeriaren kaltetan. Beste herrialde batzuk, hala nola Ghana eta
Egipto, ia lehenengo aldiz agertzen dira orain erregai mineralen hornitzaileen sailkapenean.
Beste hiruhileko batez, EAEko ekonomiaren hornitzaile nagusia Alemania izan zen, merkatuaren
%15,3ko kuotarekin. Herrialde horretatik iritsitako inportazioak %4,8 handitu ziren, hots,
aurreko datua baino zertxobait gutxiago, eta neurri handi batean makinak (guztizkoaren %40)
eta ibilgailu automobilak (guztizkoaren %20) izaten dira. Bi atal horiek portaera apala izan
zuten urte hasieran, beren hazkunde tasa ez baitzen %5,0ra heldu. Herrialde horretatik urrun
Frantzia dago, merkatuaren %10,2ko kuotarekin. Kasu horretan, inportazioen atal
esanguratsuena burdinaren eta altzairuaren galdaketa da, jaitsiera txikia izan baitzuen. Makina
eta tresna mekanikoen erosketan hauteman zen dinamismoak (%42,4) konpentsatu zuen
jaitsiera hori. Erresuma Batutik batez ere erregai mineralak inportatzen dira, beherakada bizia
pairatu baitzuten, beste herrialde batzuetatik ekarri zirelako. Inportazioen sailkapenean
agertzen den laugarren herrialdea Italia da, EAEn eginiko salmentak %11,9 hazita. Bai
burdinaren eta altzairuaren galdaketak bai makina eta tresna mekanikoak, bi atal nagusiak
baitira, emaitza onak jaso zituzten.
Aipatua izan denez, garapen bidean dauden herrialdeek, neurri handi batean, erregai mineralak
saltzen dituzte EAEn, eremu horretatik iristen diren inportazio guztien ia erdia baitira eta %7,2
areagotu ziren. Txina salbuespenetako bat da eremu horretan eta, orobat, EAEko ekonomiaren
hirugarren hornitzaile nagusia da, Alemaniaren eta Frantziaren ondoren. Herrialde horretatik
inportatutakoaren balioa %10,5 hazi zen lehen hiruhilekoan, makineriak oso pisu garrantzitsua
daukala, guztizkoaren %40 inguru biltzen duelako.
Esportazioek eta inportazioek 1.513 milioi euroko merkataritza saldoa utzi zuten, EAEren
aldekoa, aurreko bi hiruhilekoetan lortutako zenbakia gaindituz, baina bi horiek baino lehenago
jaso zirenetatik asko desbideratu gabe. Energiaren saldoa negatiboa izan zen eta 772 milioi
eurora iritsi zen. Energiaz bestelako saldo positiboak konpentsatu zuen defizit hori, 2.285 milioi
eurora heldu zelako. Kasu horretan, inoiz jaso den kopururik handienetako bat eskuratu zen.
Merkataritzako salerosketen jatorri geografikoaren arabera, aldeko saldoa herrialde garatuekin
lortzen da (1.870 milioi euro) eta defizita, ordea, azaleratzen ari diren ekonomiekin (-357 milioi
euro). Superabit handienak Frantziarekin (466 milioi euro) eta AEBekin (438 milioi euro) lortu
dira.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 19
Prezioak, soldatak eta kostuak
Prezioak aztertzen dituzten adierazleek emaitza txikiagoak jaso zituzten aurtengo lehen
hiruhilekoan aurreko epealdian baino. Hala ere, KPI eta IPRI indizeen kasuetan, ondorengo
hilekoetan hazteko bideari ekin zioten berriro. BPGaren deflatorea, berriz, moteldu egin zen urte
hasieran eta %0,9an kokatu zen, bi hiruhilekoz jarraian gorantz egin ondoren. Apaltze horren
atzean, kontsumo pribatuaren deflatorearen geldotasuna dago. Aitzitik, kontsumo publikoaren
deflatorea areagotu zen, %0,1etik %0,3ra. Baita kapital eraketa gordinarena ere, kasu horretan
%0,7tik %1,0ra.
KPIaren esparruan, adierazi behar da inflazioak beheranzko joera erakutsi zuela 2017ko azken
hilekoetan eta aurtengo lehen hilekoan, urte arteko tasa %0,5ean utzita. Hala ere, ondorengo
hilekoetan susperraldi txikia gertatu zen eta hazkundea %1aren inguruan geratu zen, baina
maiatzean tasa hori %2,0ra igo zen. Goranzko dinamika hori, berriro ere, energiaren
salneurriaren bilakaerak baldintzatu zuen, petrolio gordinak ezagutu zuen gorakada biziak
eraginda.
KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEAREN BANAKETA
Urte arteko aldakuntza tasak eta ekarpenak
2016 2017 2017 2018
Ekarpena IV I Maiatza
Inflazio osoa (%100) 0,0 2,0 1,4 0,9 2,0 2,0
Azpiko inflazioa (%81,8) 0,9 1,1 0,8 0,9 1,2 1,0
- Elikagai landuak (%14,3) 0,9 0,0 0,8 1,0 1,5 0,2
- Industria ondasunak (%24,5) 0,8 0,3 -0,4 -0,3 0,0 0,0
- Zerbitzuak (%43,1) 1,1 1,7 1,5 1,5 1,8 0,8
Hondar inflazioa (%18,2) -4,2 6,5 4,2 0,8 5,7 1,0
- Landu gabeko elikagaiak (%7,8) 2,6 3,7 4,2 1,7 3,4 0,3
- Energia (%10,4) -8,2 8,2 4,1 0,2 7,5 0,8
Iturria: INE.
Hain zuzen ere, petrolio upelaren prezioa maiatzaren erdialdean 80 dolarretara hurbildu zen,
2014ko azarotik inoiz jaso den maila baita. Eskaintzaren ikuspegitik, garestitzea AEBen eta
Iranen arteko harreman gatazkatsutik eratortzen diren arrisku geopolitikoek okerrera egitean
datza. Orobat, LPEE barrukoak zein kanpokoak diren herrialdeek ekoizpena murrizten jarraituko
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
20 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
dutelako igurikimenek ere eragina izan dute, nahiz eta azken herrialde horiek bigarren
seihilekotik aurrera petrolio ekoizpena gutxitzeko politika baztertuko dutela espero den.
Eskariaren aldetik, berau sendoa da oraindik, munduko ekonomiaren zikloak bizi duen hedaldiari
esker. Horrek ere petrolioaren garestitzea ahalbidetu zuen.
Petrolioaz aparte, gainontzeko lehengaiek ere salneurria goratu zuten modu orokorrean, nahiz
eta Txinatik inportatutako metalena moteldu zen. Garestitze honen atzean, ekonomia
jardueraren une gozoa dago. Lehengai guztien artean, aluminioaren garestitze bizia
nabarmendu behar da. Are gehiago, AEBek ezarriko dituen neurri protekzionistek kaltetuko
dituzten produktuetako bat da aluminioa.
Petrolioak udaberriko hilekoetan bizi duen garestitzeak eta ekonomia jardueraren bizitasunak
pentsarazten dute epe laburrean inflazioak gora egingo duela eta oso litekeena dela urte arteko
tasa EBZren helburutik oso hurbil kokatzea, dagoeneko maiatzeko KPIan gertatu den bezala
(%2,0). Hala eta guztiz ere, goranzko joera hori koiunturakoa izan daiteke eta petrolioaren
prezioa jaisten denean inflazioa moteldu daiteke, zeren eta inflazioan eragina duten beste
faktore batzuek, hala nola soldaten bilakaerak, oraindik ez baitute presio handirik eragin indize
orokorrean.
Azpiko inflazioak, berriz, oraindik ez du goranzko joera iraunkorrik erakutsi eta maiatzeko datua
(%1,2) urte osoko altuena izan zen arren, 2017ko batez besteko emaitzaren (%1,1) oso
antzekoa da. Adierazle horren barnean, bilakaera kontrajarriak hautematen dira bi osagaietan.
Alde batetik, zerbitzuek %1,8 garestitu zituzten beren prezioak hileko horretan, EBZk ezarri
duen erreferentziatik nahiko hurbil dagoen tasa baita, neurri handi batean ostalaritzari lotuta
dauden jarduerek izan zuten bultzadaren ondorioz. Landutako elikagaiek ere (%1,5) aurreko
hilekoetan baino gehiago garestitu ziren. Aitzitik, industria alorreko ondasunak (%0,0) igoera
horiek saihestu zituzten.
Beraz, maiatzean inflazioak izan duen igoera, neurri handi batean, indizearen osagai
gorabeheratsuenen garestitzearen ondorioa izan da. Izan ere, hondar inflazioa %5,7ra arte igo
zen, azken hamabi hilekoetako daturik gorena baita. Alde batetik, landu gabeko elikagaiek %3,4
goratu zituzten beren prezioak eta energiako produktuek, berriz, %7,5. Azken kasu horretan,
petrolioaren eta argindarraren salneurriak izan ziren erantzuleak, aurreko urtean baino gehiago
igo zirelako.
Petrolioaren garestitzeak bereziki garraioari eragiten dio, urte arteko aldakuntza tasa %4,8ra
arte handitu baitzuen, tasa hori aurreko balioen oso gainetik dagoela. Orobat, etxebizitzaren
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 21
taldeak %2,5eko garestitzea ezagutu zuen, hala berogailuetarako gasolioarengatik nola
argindarrarengatik. Bi talde horiekin batera, komunikazioek (%2,5), edari alkoholdunak eta
tabakoak (%2,4) eta elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (%2,1) taldeek ere %2,0tik gorako
gehikuntzak jaso zituzten. Beraz, KPIa osatzen duten hamabi taldeetatik maiatzean bostek
%2,0ko erreferentzia gainditu zuten.
EAE-KO KONTSUMOKO PREZIOEN INDIZEA
Urte arteko aldakuntza tasak
2016 2017 2017 2018
II III IV I Maiatza
Indize orokorra 0,0 2,0 2,0 1,8 1,4 0,9 2,0
Janariak eta alkohol gabeko edariak 1,6 1,2 1,0 0,7 2,0 1,2 2,1
Edari alkoholdunak eta tabakoa 0,4 1,7 1,7 1,6 1,7 1,5 2,4
Jantziak eta oinetakoak 0,8 0,7 0,8 0,8 0,4 0,6 1,4
Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa -4,1 3,7 4,5 2,7 1,9 0,0 2,5
Etxeko hornidura 0,5 -0,3 -0,3 -0,6 -0,8 -0,3 0,6
Medikuntza 1,0 1,1 1,5 1,1 0,4 0,2 0,1
Garraioa -1,8 4,3 3,7 3,2 2,7 1,5 4,8
Komunikazioak 2,6 1,3 1,9 1,0 0,5 1,8 2,5
Aisia eta kultura -1,0 1,9 2,9 2,0 1,3 0,2 0,8
Irakaskuntza 0,6 1,6 1,6 1,6 1,5 1,1 1,0
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 1,0 1,8 1,9 2,4 1,9 1,8 1,8
Besteak 1,7 0,7 1,0 0,4 0,1 0,2 0,5
Iturria: INE.
Kontsumoko prezioen kasuan bezala, presio inflaziogileak industria ondasunen salneurrian ere
nabaritu ziren, apirilean %2,2ko urte arteko tasa izan zuelako. Eskura dagoen azken
informazioa aztertuta, prezioen gehikuntza tasa altuena izan duen taldea ez da energiarena izan
(%1,8), pentsa zitekeenez, bitarteko ondasunena baizik (%3,5), lehengaien garestitzeak
baldintzatuta. Petrolioaren garestitzea datozen hilekoetako datuetan gehiago nabarituko dela
pentsatzekoa da, antzeko gorakadak ezagutu ziren uneetan gertatu zen bezala. Beste aldetik,
kontsumorako ondasunek %1,9ko igoera izan zuten, talde hori osatzen duten bi atalek urte
arteko tasa bizkortu zutela. Azkenik, ekipamendurako ondasunek %1,5era moteldu zuten beren
igoera.
Soldatei dagokienez, Lan Harremanen Kontseiluaren azken datuek seinalatzen dute soldaten
gehikuntza, hala indarrean dauden hitzarmenena nola aurten sinatu direnena, 2017an
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
22 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
adostutakoa baino zertxobait altuagoa dela. Hain zuzen ere, indarrean dauden lan hitzarmenen
batez besteko igoera %1,9 da, aurtengo hilekoetan zehar izenpetu direnena %2,3ra iritsi den
bitartean. Beste aldetik, enpresetan sinatutako igoera (%1,6) txikiagoa dela hautematen da,
aurreko urteetan ez bezala.
HITZARMENETAN ADOSTUTAKO SOLDATA IGOERAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2014 2015 2016 2017 2018
Indarrean dauden hitzarmenak: 0,7 0,6 1,0 1,6 1,9
- Urtean zehar sinatutakoak 0,5 0,8 1,2 1,6 2,3
Negoziazio esparruaren arabera:
- Sektoreko hitzarmenak 0,8 0,6 1,0 1,5 2,0
- Enpresako hitzarmenak 0,6 0,6 1,2 1,6 1,6
(*) 2018ko apirila arte erregistratutako hitzarmenak. Iturria: Lan Harremanen Kontseilua.
Hitzarmen kolektiboetako datuak bateragarriak dira INEren lan kostuen inkestaren
informazioarekin. Azken horrek langile bakoitzeko lan kostuak 2018ko hasieran %1,6 hazi zirela
seinalatzen du, aurreko hiruhilekoetan baino gehiago. Igoera horren oinarrian bi mugimendu
kontrajarri daude: lan egindako ordu bakoitzeko kostuaren %5,0ko igoera eta lan egindako
orduen kopuruaren %3,2ko jaitsiera.
LAN KOSTUAK
Urte arteko aldakuntza tasak
2016 2017 2017 2018
I II III IV I
Lan kostu guztiak langileko -0,9 0,5 0,8 -1,3 1,1 1,2 1,6
- Soldata kostua guztira -1,1 0,1 0,0 -1,7 1,1 0,8 1,6
- Bestelako kostuak -0,3 1,6 2,9 -0,1 1,1 2,4 1,7
Lan kostu guztiak orduko 0,4 0,2 -4,2 6,6 -1,8 0,7 5,0
- Soldata kostua guztira 0,2 -0,2 -4,9 6,1 -1,7 0,3 4,9
- Bestelako kostuak 1,0 1,2 -2,2 8,0 -2,0 2,0 5,1
Adostutako lan orduak -0,6 -0,1 -0,3 -0,4 0,1 0,1 0,5
Benetan egindako lan orduak -1,0 0,0 5,2 -7,4 3,0 0,4 -3,2
Iturria: INE.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 23
Arlo publikoa
2018ko laugarren hilekoa amaituta, Eusko Jaurlaritzak 184,6 milioi euroko finantzazio ahalmena
aurkeztu zuen, aurreko urteko epealdi berean lortutakoa baino %31,4 gutxiago. Superabit
txikiago hori gastu arrunten hazkunde erritmoaren (%9,8) ondorioa da, diru sarrera arruntena
(%4,5) baino bizkorrago hazi zelako. Gastu atal guztiek aldakuntza tasa positiboak jaso
zituzten, baita finantza gastuena ere.
Beste aldetik, finantza pasiboek, zorpetzearekin lotuta dagoen kapitulua baita, beheranzko
joerari jarraipena eman zioten eta %45,6 murriztu. Hori horrela izanda, BPGarekiko zorraren
ratioak murrizten segi dezake, interesen ordainketa txikiagoan eta ekonomiaren hobekuntzan
oinarrituta, sarrera arrunten gehikuntza ahalbidetuko duelako.
EUSKO JAURLARITZAREN AURREKONTUKO ERAGIKETAK (urtarrila-apirila)
Mila euro
2017 2018 % aldakun.
1. SARRERA ARRUNTAK 3.092.027 3.232.273 4,5
2. GASTU ARRUNTAK 2.685.945 2.948.824 9,8
Langileen gastuak 588.576 596.310 1,3
Funtzionamenduko gastuak 1.106.938 1.130.472 2,1
Finantza gastuak 57.168 60.922 6,6
Transferentzia arruntak 933.262 1.161.120 24,4
3. AURREZKI GORDINA (1-2) 406.082 283.448 -30,2
4. KAPITALEKO SARRERAK 19.928 9.035 -54,7
5. KAPITALEKO GASTUAK 156.924 107.870 -31,3
Inbertsio errealak 35.138 16.601 -52,8
Kapitaleko transferentziak 121.786 91.269 -25,1
6. FINANT. AHAL (+) EDO BEHAR (-) (3+4-5) 269.086 184.613 -31,4
7. FINANTZA AKTIBOEN ALDAKUNTZA GARBIA 4.455 3.832 -14,0
8. FINANTZA PASIBOEN ALDAKUNTZA GARBIA 661.498 360.041 -45,6
9. AURREKONTU SUPERABITA/DEFIZITA (6+7+8) 935.039 548.486 -41,3
10. AURREKONTU SUPERABITA/DEFIZITA KUTXA TERMINOTAN -253.240 -516.378 103,9
Iturria: Ogasun eta Ekonomia Saila.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
24 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Apirila arte zergen bidez bildutako diru sarrerak 4.442,3 milioi eurora iritsi ziren. Kopuru horrek
%8,0ko gehikuntza seinalatzen du aurreko urteko epealdi beraren aldean. Bilakaera hori batez
ere zuzeneko zergen portaera onean (%13,2) oinarritu zen, baina zeharkako zergen bilakaera
ere aipagarria izan zen, nahiz eta azken multzo horrek hazkunde motelagoak (%5,7) eskuratu
zituen.
Horiek horrela, eta analisia zuzeneko zergekin hasita, PFEZren bultzada sendoa (%8,5)
nabarmendu behar da. Berriro ere, lanaren etekinen gaineko atxikipenak (%4,0), zerga horren
osagai nagusia baita, gehikuntzaren erantzule behinenak izan ziren. Hazkundearen arrazoien
artean, EAEko ekonomiak bizi duen enplegu sorrera nabarmena dago. Horri gehitu behar zaio
nabaritzen hasi berri den batez besteko soldaten igoera, batez besteko tipo efektiboaren igoera
berarekin ekarri duena. Zergaren gainontzeko osagaien artean, higiezinen kapitalaren errentek
izan duten hobekuntza (%33,2) aipatu behar da, dibidenduen eta kapitaleko gainontzeko
errenten hazkundeari esker.
Zuzeneko beste zerga nagusiarekin jarraituz, sozietateen gaineko zergaren pisua diru bilketa
guztian oraindik ez da oso esanguratsua, nahiz eta apirilean konturako lehen ordainketa bildu
zen. Hala eta guztiz ere, zerga horrek oso balio positibo aipagarriak (%56,8) eskuratu zituen,
aurtengo lehen hilekoetan lortu zituen bezala. Gehikuntza hori kuota diferentzial garbiaren
igoerak eragin zuen, baina baita ere oraingoz itzulketetan ez delako inolako hazkunderik
gertatu, iazko epealdi berean jazo zen bezala.
Zeharkako zergek ere gora egin zuten aurtengo lehen lau hilekoetan, baina zuzeneko zergen
gehikuntza tasara iritsi gabe. Izan ere, berton kudeatutako BEZaren kapitulua %6,8 areagotu
zen, azken kontsumoan eginiko gastuaren hazkundeak bultzatuta. Hala ere, tasa hori 2017ko
epealdi berean jaso zen %8,0aren azpian dago. Iazko hilekoetan prezioen igoerak mesedea egin
zion diru bilketari.
Beste aldetik, zerga berezien diru bilketak tasa positiboak (%1,4) izan zituen, baina gainontzeko
zergenak baino apalagoak izan ziren. Hazkundea tabako lanen gaineko zergaren portaera onak
eragin zuen. Zerga horren gehikuntza tasa esanguratsua lotuta dago 2017an lortu ziren diru
sarrera txikiekin. Orobat, hidrokarburoen gaineko zergak tasa positiboak eskuratu zituen,
berogailuetarako gasolioaren eta gainontzeko erregaien gehikuntza sendoari esker.
Txanponaren ifrentzuan, alkoholaren eta hortik eratorritako edarien zergak jaso zituen
beherakada nabarmenak (%-38,4) kokatu dira.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 25
ZERGA ITUNDUEN BILAKAERA (urtarriletik apirilera)
Mila euro
ZERGAK
Diru bilketa
2017 2018 %
Aldakuntza
PFEZ 1.681.348 1.823.831 8,5
- Lanaren eta lanbide jardu. etekinen atxikipenak 1.664.711 1.730.487 4,0
- Kapital higigarriaren etekinen atxikipenak 57.692 76.833 33,2
- Kapital higiezinaren etekinen atxikipenak 28.884 28.907 0,1
- Ondare irabazien atxikipenak 14.381 25.128 74,7
- Loteria eta apustu jakin batzuen g/zerga bereziak 11.691 30.420 160,2
- Prof. eta enpresarien ordainketa zatikatuak 55.413 58.496 5,6
- Kuota diferentzial garbia -151.424 -126.441 16,5
Sozietateen gaineko zerga 117.017 183.471 56,8
- Kapital higigarriaren etekinen atxikipenak 57.692 76.833 33,2
- Kapital higiezinaren etekinen atxikipenak 28.884 28.907 0,1
- Ondare irabazien atxikipenak 14.381 25.128 74,7
- Kuota diferentzial garbia 16.060 52.603 227,5
Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga -36.809 -4.419 88,0
Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga 42.890 39.383 -8,2
Ondarearen gaineko zerga 3.410 3.839 12,6
Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergak. 7 - -
Energia elektrikoaren ekoizpenaren gaineko zerga 9.214 10.744 16,6
ZUZENEKO ZERGAK GUZTIRA 1.817.079 2.056.849 13,2
BEZaren bertoko kudeaketa 1.383.192 1.476.746 6,8
Ondare eskualdatzeen gaineko zerga 42.117 50.346 19,5
Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga 12.669 14.686 15,9
Garraiobide jakin batzuen gaineko zerga bereziak 6.358 7.393 16,3
Fabrikazioaren zerga berezia. Bertoko kudeaketa 515.200 522.597 1,4
Aseguru sarien gaineko zerga 23.379 24.646 5,4
Joko jardueren gaineko zergak 2.066 2.632 27,4
Berotegi efektuko gasen gaineko zergak 1.970 1.112 -43,6
Iraungitako zergak -2.138 -3.036 -42,0
ZEHARKAKO ZERGAK GUZTIRA 1.984.813 2.097.121 5,7
TASAK ETA BESTE. SARRERAK GUZTIRA 33.598 35.718 6,3
BERTON KUDEATUTAKO ZERGA ITUNDUAK 3.835.490 4.189.688 9,2
BEZaren doikuntza 423.758 428.393 1,1
Zerga berezian doikuntza -144.744 -175.814 -21,5
ITUNDUTAKO ZERGAK GUZTIRA 4.114.504 4.442.267 8,0
Iturria: Foru aldundiak.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
26 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Arlo finantzarioa
Ekonomiaren datu onak ez ziren nahiko izan finantza merkatuetan egonkortasunari eusteko.
Banku zentral nagusien moneta politika (gehiago AEBetan Europan baino) urratsez urrats
hartzen ari den tonu aldaketari eta arrisku politiko eta geopolitikoen areagotzeari (Italian bizi
den krisi instituzional garrantzitsua eta Espainian bizi den zentsura mozioa) protekzionismoaren
aldeko mugimenduaren mehatxua gehitu behar zaie mundu mailan. Aurreko arrazoi guztiek
hegakortasun maila 2017ko batez bestekoan baino nabarmen gorago kokatu dute.
ADIERAZLE MONETARIO ETA FINANTZARIOAK
2016 2017 2017 2018
Aben. Urtar. Otsai. Martxoa Apir. Maiatza
Banku Zentralen interes tasak (%)
Europako Banku Zentrala 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00 0,00
Erreserba Federala 0,75 1,50 1,50 1,50 1,50 1,75 1,75 1,75
Japoniako Bankua -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10 -0,10
Ingalaterrako Bankua 0,25 0,50 0,50 0,50 0,50 0,50 0,50 0,50
Txinako Bankua 4,35 4,35 4,35 4,35 4,35 4,35 4,35 4,35
Brasilgo Banku Zentrala 13,75 7,00 7,00 7,00 6,75 6,50 6,50 6,50
Alemaniako 10 urteko zor publikoarekiko aldea (oinarri puntuak)
Espainia 119 114 114 75 88 66 72 115
AEB 224 198 198 203 221 224 238 248
Portugal 357 151 151 125 133 111 110 161
Erresuma Batua 103 76 76 81 84 84 85 88
Italia 161 157 157 132 141 129 123 237
Iturria: Europako Banku Zentrala eta Espainiako Bankua.
Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasa ofizialak bere horretan, aldaketarik gabe, uztea
erabaki zuen eta gaur eguneko mailan denbora luzez utziko dituela iragarri du, gutxienez
2019ko erdialdea arte. Beste aldetik, Erreserba Federalak esku hartzeko tasa berriro igo zuen.
Izan ere, martxoan eta ekainean Fedek bi igoera gehiago onartu zituen, biak 25 oinarri
puntutakoak, esku hartzeko tasa %2,0an kokatu zutena. Azken igoera horiekin, dagoeneko
zortzi aldiz igo ditu interes tasak 2015eko abenduko bileran moneta politikan murrizketa ziklo
bati ekin zionetik. Gainontzeko banku zentralek bere horretan utzi zuten moneta politika, baina
Ingalaterrako Bankuak ez zuen baztertu esku hartzeko tasa laster igotzea, britainiar ekonomia,
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 27
Brexitaren ondorioz ahulduta baitago, gehiegi berotu dadila saihesteko, libra baliogabetu eta
inflazio altuagoko testuinguru batean.
Zor subiranoari dagokionez, Europak arriskutik aldentzeko joera hartu zuen, Italian gobernua
osatzeko ezintasunak eragin zuen ziurgabetasunaren ondorioz. Alemaniako zor publikoak babes
aktibo gisa jokatu zuen eta bertako 10 urterako interes tasa 20 puntu baino gehiago jaitsi zen.
Aitzitik, periferiako herrialdeen arrisku sariek nabarmen egin zuten gora. Hain zuzen ere,
Italiako arrisku saria maiatzaren amaieran 290 puntuen gainetik kokatzera iritsi zen, hots,
2013ko erdialdetik inoiz egon den mailarik gorenean. Testuinguru horretan, Europako
hegoaldeko gainontzeko herrialdeen arrisku sariak ere goratu ziren, baina modu apalagoan, eta
analisigile nagusiek uste zuten oraingo ezegonkortasuneko eszenatokia eta 2014ko krisian bizi
zena antzekoak izan zitezkeela. Espainiako zor subiranoaren kasuan, gobernuko presidentearen
kontra aurkeztu zen zentsura mozioak eragin zuen ziurgabetasuna erantsi behar da, arrisku
saria ia bikoiztera eraman zuena: 71 puntuetatik 135 puntuetara bi asteko epe laburrean. Harez
geroztik, Pedro Sanchez presidente berri izendatu ondoren, arrisku saria apaldu zen eta 90
puntuetara murriztu zen. Italiako bilakaera antzekoa izan zen. Gobernu berria izendatu
ondoren, saria 212 puntuetara murriztu zen.
Hala ere, ezegonkortasuna ez zen zor subiranora mugatu. Hainbat urtez interes tasa apaleko
testuinguruak burtsak gorarazi eta babestu ondoren, hegakortasunaren igoerak kalte egin zien.
Martxoan jaitsierak pairatu zituzten, AEBen eta Txinaren arteko merkataritza tentsioen igoerari
lotuta. Apirilera ere hedatu ziren beherakadak, Trumpen administrazioak arantzelak igoko
zituela iragarri eta gero. Maiatzean, Espainian eta Italian sortu zen ziurgabetasunak burtsak
hondoratu zituen, bereziki europarrak. IBEX-35ek 9.500 puntuko maila galdu zuen eta %5,16
jaitsi zen maiatzean bakarrik. Aurtengo urtea hasi zenetik, pilatutako galerak %5,8ra iritsi dira.
Beste aldetik, azaleratzen ari diren burtsek ere bilakaera txarra izan zuten eta indize gehienek
galera esanguratsuak izan zituzten maiatzaren amaieran (azaleratzen ari diren herrialdeen
multzoa ordezkatzen duen MSCI indizeak %3 baino gehiago egin zuen behera). Eskualdeka,
kaltetuena Amerika Latinoa izan zen, bertako MSCI indizeak %14,3 galdu zuelako.
Dibisa merkatuetan, euroak ere pairatu zuen arriskutik aldentzeko joera. Aurtengo lehen hiru
hilekoetan gorantz egin ondoren, apirilean euroa balioa galtzen hasi zen dibisa nagusien aldean.
Joera hori maiatzean areagotu zen. Hain zuzen ere, hilekoaren hasieran euroa 1,20 dolarretan
trukatzen zen bitartean, maiatzaren amaieran truke tasa 1,16 dolarretara jaitsia zen. Bilakaera
horren arrazoia ez da euroaren ahultasuna dibisa estatubatuarraren sendotasuna baizik, bertako
interes tasak igo zirelako eta hango ekonomia osasuntsu dagoelako. Gainontzeko dibisei
dagokienez, euroak bilakaera mistoa izan zuen: liberaren aldean balioa irabazi zuen, baina
yenaren aldean galdu.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
28 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
ADIERAZLE MONETARIO ETA FINANTZARIOAK
2016 2017 2017 2018
Aben. Urtar. Otsai. Martxoa Apir. Maiatza
Truke tasak
Dolarra/euro 1,107 1,129 1,183 1,220 1,235 1,234 1,228 1,181
Yena/euro 120,3 126,7 133,6 135,3 133,3 130,86 132,16 129,57
Libera esterlina/euro 0,819 0,876 0,883 0,883 0,884 0,883 0,872 0,877
Yena/dolarra 108,8 112,2 112,9 110,9 107,9 106,1 107,7 109,7
€ efektibo nominala (%) 94,4 96,6 98,8 99,4 99,6 99,7 99,5 98,1
Burtsa indizeak (*)
IBEX35 -2,0 7,4 7,4 4,1 -2,0 -4,4 -0,6 -5,8
Eurostoxx-50 0,7 6,5 6,5 3,0 -1,9 -4,1 0,9 -2,8
Dow Jones 13,4 25,1 25,1 5,8 1,3 -2,5 -2,2 -1,2
Nikkei 225 0,4 19,1 19,1 1,5 -3,1 -5,8 -1,3 -2,5
(*) Hazkunde metatua urte hasieratik hilearen azken egunera arte. Iturria: Europako Banku Zentrala eta Espainiako Bankua.
Ezegonkortasuna euriborraren bilakaeran ere hauteman zen, maiatzeko amaieran %-0,188an
kokatu baitzen, aurreko hilekoko %-0,190aren aldean. Gehikuntza hori, termino errealetan
guztiz hutsala den arren, 2008. urtetik bizi duen etengabeko jaitsieran gorakada txiki bat baino
ez da.
Gaur egun oraindik interes tasak txikiak diren arren eta EAEko familien egoera ona den arren,
etxebizitzen salmenten kopurua murriztu zen 2018ko lehen hiruhilekoan. Zehazkiago adierazita,
Sustapen Ministerioak egiten duen estatistikaren arabera, aurtengo lehen hilekoetan 5.035
transakzio formalizatu ziren, aurreko urteko epe berean baino %4,1 gutxiago. Izan ere, Estatu
osoan salmenten kopurua %8,0 handitu zen eta Euskadin ez ezik, Balearretan (%-10,0),
Nafarroan (%-9,6) eta Extremaduran (%-0,8) ere jaso ziren beherakadak. Hala ere,
etxebizitzen prezioen indizeak guztiz kontrako bilakaera erakutsi zuen, epealdi berean %6,1 igo
baitzen, ia Estatuan (%6,2) jaso zen maila bera. Gorakada horrekin dagoeneko hamabi
hiruhilekoz jarraian izan dituzte etxebizitzen prezioek urte arteko tasa positiboak. Gehikuntza
hori etxebizitza berrien prezioetara (%8,7) eta erabilitako etxebizitzetara (%5,5) hedatu zen
berdin.
Salerosketa horietatik, 4.445 hipoteken bidez formalizatu ziren. Datu horrek esan nahi du
2017ko lehen hiruhilekoan adostu zirenak baino %5,6 gutxiago izan zirela. Hain zuzen ere, 264
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 29
hipoteka gutxiago sinatu ziren eta 2017ko amaieran hasi zen beheranzko joera areagotu zen.
Etxebizitzen prezioen indizeak izan zuen gehikuntzarekin bat, hipoteka gutxiago sinatu ziren
arren, batez besteko diru kopurua %3,8 gehitu zen eta 203.404 eurotan kokatu zen, azken sei
urteko baliorik gorena baita. Azkenik, hipoteken %62,5 interes tasa aldakor batekin sinatu ziren
eta gainontzeko %37,5 tipo finko batekin.
Etxebizitzen hipoteken bilakaera
Batez besteko zenbatekoa (ezkerrean) hipoteka kopurua (eskuinean). Mila
Euriborra. 12 hilera
0
2
4
6
8
10
12
14
0
100
200
300
400
500
600
700
2007-I
2007-III
2008-I
2008-III
2009-I
2009-III
2010-I
2010-III
2011-I
2011-III
2012-I
2012-III
2013-I
2013-III
2014-I
2014-III
2015-I
2015-III
2016-I
2016-III
2017-I
2017-III
2018-I
Batez besteko zenbatekoa
Formalizatutako hipotekak
-1
0
1
2
3
4
5
6
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
Ekai
Abuz
Urri
Aben
Ots
aApi
2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
-0,19
Iturria: INE eta Espainiako Bankua.
Aurreikuspenak
Munduko ekonomiaren 2018rako eta 2019rako hazkunde aurreikuspenak bat etortzen dira
2017an jaso zen erritmo onarekin, nahiz eta beheranzko joera txiki bat hautematen den.
Consensus Forecasts-ek maiatzean argitaratu zituen aurreikuspenek munduko ekonomiaren
hazkunde tasa %3,3an kokatzen dute 2018rako eta %3,2an, berriz, 2019rako. Aurreikuspenak
egiten dituzten erakundeek zikloaren susperraldia 2018an bai ekonomia aurreratuetan bai
azaleratzen ari direnetan iragartzen dute. 2019rako, ekonomia garatuek nolabaiteko apaltzea
hautemango dute hazkundean, baina garapen bidean daudenek, oro har, hedatzeko joera
luzatuko dute. Modu globalean, egonkortasuneko eszenategia marrazten da, ziurgabetasuna eta
arriskuak ere dituena. Mehatxu nagusiak finantza merkatuen hegakortasunean eta
merkataritzako protekzionismoaren igoeran kokatzen dira.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
30 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
EKONOMIA AURREIKUSPENAK
Urte arteko aldakuntza tasak
BPG Kontsumo prezioak
2017 2018 2019 2017 2018 2019
Munduko ekonomia 3,2 3,3 3,2 2,5 2,7 2,6
AEB 2,3 2,8 2,6 2,1 2,5 2,2
Kanada 3,0 2,1 1,9 1,6 2,3 2,0
Japonia 1,7 1,3 1,1 0,5 1,0 1,1
Eurogunea 2,5 2,3 1,9 1,5 1,5 1,5
Europar Batasuna 2,4 2,2 1,9 1,7 1,7 1,7
Alemania 2,2 2,3 1,9 1,8 1,7 1,7
Espainia 3,1 2,7 2,3 2,0 1,5 1,5
Frantzia 2,0 1,9 1,8 1,0 1,5 1,5
Herbehereak 3,2 2,9 2,3 1,4 1,5 2,1
Italia 1,5 1,4 1,2 1,2 1,1 1,3
Erresuma Batua 1,8 1,4 1,5 2,7 2,5 2,2
Asia eta Ozeano Barea 5,0 4,9 4,7 1,7 2,2 2,3
Ekialdeko Europa 3,9 3,2 2,9 4,9 5,0 4,8
Amerika Latinoa 1,9 2,7 3,0 6,8 5,9 5,2
Iturria: Consensus Forecasts (2018ko maiatza).
Munduko eremu behinenei dagokienez, AEBetako ekonomiak zikloa bizkortzeko joera erakutsiko
du epe laburrean. Consensus Forecasts-en arabera, herrialde hori %2,8 haziko da 2018an eta
zertxobait motelduko du erritmoa %2,6ra arte 2019an. Ekonomia estatubatuarrari mesedea
egingo dio bultzada fiskal garrantzitsuak. Enplegu sorrerak bere horretan jarraituko du eta
aktiboen prezioen igoerarekin eta kontsumitzaileen konfiantzarekin batera azken kontsumoaren
gastua goraraziko du. Inbertsioa, berriz, sendotu egingo da, zerga erreformari eta finantza
baldintza onei esker. Nazioarteko testuinguru ekonomiko onak esportazioak bultzatuko ditu,
nahiz eta ziurgabetasun handia dagoen merkataritza alorrean hartzen ari diren politika
protekzionisten eraginagatik.
Beste aldetik, Txinako ekonomiak bilakaera egonkorra baina beheranzko ukituarekin erakutsiko
du eta NDFk hazkunde tasak %6,6an eta %6,4an utzi ditu 2018rako eta 2019rako, hurrenez
hurren. Kontuan hartu den epealdian, hazkundea leunduko da, esportazioak apalduko direlako
eta kapital eraketa gordina motelduko delako. Azpiegituretan eginiko inbertsioa, aurreko
urteetan hazkundearen bultzagile nagusia izan baitzen, ahulduko da, moneta baldintzak
gogorragoak izango direlako. Moneta politikak neutroa izaten jarraituko du, nahiz eta
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 31
gogortzeko ukitu txiki bat hartuko duen, finantza arriskuak saihesteko. Zerga politikak laguntza
emango dio hazkundeari oraindik. Hala ere, ekonomia txinatarraren arrisku nagusia beste
herrialde batzuetan protekzionismoa handitzeak izango lukeen eragin negatiboa da oraindik.
Eurogunearentzat azken hilekoetan aurreikuspenetan egin diren goranzko zuzenketak oso
handiak izan dira. Esate baterako, Consensus Forecasts-ek zenbatetsi duen hazkunde
ekonomikoa %2,3an kokatzen da 2018an eta %1,9an, berriz, 2019an. Oro har, barne
eskariaren hazkundea, batez ere kontsumo pribatuarena, bultzatuko duten elementuak moneta
politika egokitzailea, zerga politikaren laguntza eta lan merkatuaren hobekuntza izango dira.
Inbertsioaren gorakada finantza baldintza lagungarrietan, eskari global indartsuan eta ekoizteko
ahalmena handitzeko beharrean oinarrituko da. Inflazioak gora egingo duela espero da,
petrolioaren salneurria garestituko delako eta soldatak gehiago haziko direlako.
Eszenategi horretan, moneta politikak urratsak emango ditu normalizaziorako bidean. Esate
baterako, aktiboen erosketa gutxituko du eta interes tasen lehen igoera 2019ko bigarren erdian
erabaki dezake. Joera fiskala zertxobait hedakorra izango dela aurreikusten da, zor publikoaren
ratioak gutxitzeko aukera dagoela. Euroguneko ekonomiaren arrisku behinenak herrialde kide
batzuetan, bereziki Italian, bizi den ziurgabetasun politikoa eta merkataritzako tentsioen igoera
dira.
Espainiako ekonomiarentzat espero den hazkunde tasa, Consensus Forecasts-en arabera,
%2,7an kokatzen da 2018an eta %2,3an, berriz, 2019an. CEPREDE bat dator 2018rako %2,7
harekin, baina 2019ko aurreikuspena %2,4an utzi du. Ekonomiaren bizitasuna nazioarteko
ingurune lagungarri batean eta desoreka neurritsuak izango dituen barne hazkunde batean
oinarrituko da. 2018an, barne eskaria zertxobait motelduko dela aurreikusten da, kanpo
eskariaren ekarpen handiago batek konpentsatuko duena, munduko hazkunde biziaren
ondorioz. 2019an, BPGaren hazkunde tasak galgatuko direla espero da. Ibilbide horretan
desorekek epe laburrean bilakaera egonkorra izango dutela aurreikusten da. Izan ere, kanpo
saldoan, defizit eta zor publikoan, zein moneta baldintzan eta inflazioan eszenategi egonkorra
aurreikusten da.
Lan merkatuari dagokionez, CEPREDEk moteltze arina espero du eta enpleguaren aldakuntza
tasa %2,4an eta %2,0an kokatu du, hurrenez hurren, 2018an eta 2019an. Aurreikuspenek
enplegua sortzeko erritmoa gutxika-gutxika motelduko dela seinalatzen dute. Aldi berean, lan
eskaintza zertxobait piztuko da. Hala ere, langabezia tasa 2018ko amaieran %15,0aren
inguruan eta 2019ko amaieran %14,0aren azpian murrizteko aukera egongo da.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
32 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
ESPAINIARAKO AURREIKUSPENAK HIRUHILEKOKA (2018ko maiatza)
Urte arteko aldakuntza tasak
2018
2018 2019 II III IV
BPG 2,7 2,7 2,6 2,7 2,4
Kontsumo pribatua 2,4 2,2 2,2 2,4 2,1
Kontsumo publikoa 2,1 1,8 1,6 2,0 1,6
Kap. finkoaren eraketa gordina 4,8 4,8 4,5 4,7 3,8
- Inbertsioa ekipamenduan 6,6 5,7 4,9 6,0 4,1
- Inbertsioa landutako aktibotan 0,5 0,9 1,1 0,7 2,0
- Inbertsioa eraikuntzan 4,6 5,1 4,7 4,7 4,0
Barne eskaria 2,8 2,6 2,4 2,7 2,3
Esportazioak 4,5 4,7 5,0 4,7 4,8
Inportazioak 5,1 4,7 4,7 5,0 4,7
Iturria: CEPREDE.
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak EAErako ekonomia aurreikuspenak eguneratu ditu,
ingurune makroekonomikoaz eskura dagoen informazioa eta EAEko ekonomiaren beraren
koiunturako adierazleak erabilita. Zehatz-mehatz adierazita, etorkizuneko aurreikuspenen
berrikusketak goranzko zuzenketa bat ekarri du kontuan hartu den epealdi osorako. Hain zuzen
ere, 2018rako batez besteko hazkunde tasa orain %2,8an kokatu da eta datorren urtean
gehikuntza zertxobait motelduko dela espero da, %2,3ra iritsi arte. Eusko Jaurlaritzaren
2018rako aurreikuspen gaurkotua EAEko ekonomiarentzat beste erakunde batzuek prestatu
duten aurreikuspen urkilaren erdialdean agertzen da. Beheko muturrean, Hispalinkek aurkeztu
duen balio erantsiaren kalkulua (%2,4) dago eta goiko muturrean bai Funcasek bai BBVAk
zenbatetsi duten %3,1 agertzen da.
Ekonomia aurreikuspenetan egin diren zuzenketa horiek ez dute inolako aldakuntzarik ekarri
agregatu makroekonomiko nagusietarako markatu ziren ibilbideetan. Izan ere, oraindik espero
da barne eskaria EAEko ekonomiaren hazkundearen motorra izatea. Agregatu horrek 2,9 puntu
ekarriko dizkio BPGaren hazkundeari 2018an eta 2,4 puntu, berriz, 2019an. Familiek
kontsumoan eginiko gastuaren bizitasuna errenta eskuragarriaren gehikuntzan, lan
merkatuaren hobekuntzan eta kontsumitzaileen konfiantzan oinarrituko da. Beste aldetik,
kapital eraketa gordinak susperraldi handiagoa aurkeztuko du eta agregatu horri mesedea
egingo diote interes tasa apaleko egoerak eta enpresarien igurikimen baikorragoek,
ekonomiaren testuingurua dinamikoagoa izango delako. Eszenategi makroekonomiko berrian
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza 33
kontuan hartu den epealdian, barne eskariaren ekarpenak joera egonkorra deskribatuko du.
Beste aldetik, kanpo eskariaren ekarpena, hau ere egonkorra izango baita, zertxobait negatiboa
izango da 2018an eta 2019an.
EAE-KO EKONOMIARAKO AURREIKUSPENAK HIRUHILEKOKA (2018ko maiatza)
Urte arteko aldakuntza tasak
2018
2018 2019 II III IV
BPG 2,9 2,7 2,6 2,8 2,3
Azken kontsumoa 2,7 2,4 2,3 2,6 2,1
Kontsumo pribatua 2,8 2,5 2,4 2,7 2,1
Kontsumo publikoa 2,2 2,0 2,0 2,2 1,8
Kapital eraketa gordina 3,5 3,5 3,3 3,5 2,9
Barne eskariaren ekarpena 3,0 2,8 2,7 2,9 2,4
Kanpo saldoaren ekarpena -0,1 -0,1 -0,1 -0,1 -0,1
Lehen arloa -4,4 -8,7 -8,0 -6,7 -4,6
Industria eta energia 3,3 3,1 2,8 3,3 2,3
Eraikuntza 2,4 2,2 2,0 2,3 1,8
Zerbitzuak 2,9 2,8 2,8 2,9 2,4
Balio erantsi gordina 2,9 2,7 2,7 2,8 2,3
Ekoizkinen gaineko zergak 2,6 2,4 2,3 2,6 2,0
BPGaren deflatorea 1,3 1,2 1,2 1,2 1,5
Enplegua 2,0 1,8 1,6 1,9 1,4
Langabezia tasa 10,9 10,7 10,3 10,8 10,0
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
Eskaintzari dagokionez, hazkunde orokorrak aurreikusten dira jarduera adar guztietan,
salbuespen bakarra lehen arloa delarik. Nekazaritza eta arrantza biltzen dituen jarduera adarrak
narriadura garbia izango du bi urte horietan. Beste aldetik, industriaren aldakuntza tasa %3,3an
kokatuko da 2018an eta %2,3an, berriz, hurrengo urtean. Eraikuntzak hazkunde positiboen
norabidea berreskuratu du eta aurreikuspen berriek adierazten dute bide horretatik jarraituko
duela datozen hiruhilekoetan ere. Zerbitzuek sendotasuneko zantzuak erakutsiko ditu eta,
industriarekin batera, EAEko balio erantsi gordinaren hazkundeari ekarpen handienak egingo
dizkiote.
EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria
34 Ogasun eta Ekonomia Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
2018ko aurreikuspenak
Urte arteko aldakuntza tasak
Eusko Jaurlaritzaren berrikusketak Aurreikuspen panela
2,22,3
2,42,5
2,62,8
2017-I 2017-II 2017-III 2017-IV 2018-I 2018-II
2,42,6
2,72,8
2,93,1 3,1
HISPALINK CEPREDE LABORAL KUTXA EUSKOJAURLARITZA
CONFEBASK FUNCAS BBVA
Iturria: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza, CEPREDE (2018ko maiatza), BBVA (2018ko apirila), Confebask (2017ko abendua), Laboral kutxa (2017ko abendua), Funcas (2018ko maitza) eta Hispalink (2018ko maiatza BEGren aldakuntza).
Lan merkatuari dagokionez, eszenategi gaurkotuaren aurreikuspen berriek %1,9an utzi dute
2018ko enplegu sorrera eta %1,4an kokatu dute 2019rako aurreikusten den aldakuntza tasa.
Tasa horiek esan nahi dute 17.800 lanpostu inguru sortuko direla 2018an eta 13.200 inguru,
berriz, 2019an. Langabezia tasari dagokionez, 2018an %10,8ra murriztuko dela eta 2019an,
urteko batez bestekoan, %10,0ra iritsiko dela aurreikusten da. Hori horrela izanda, oraindik
pentsatzen da 2019ko bigarren seihilekoan langabezia tasa %10,0aren azpian kokatuko dela.
top related