2010eko urtarrilaren 10a bolivia lurpeko haurrak · esan dio meatzetik atera behar duela aitaren...

Post on 03-Jul-2020

0 Views

Category:

Documents

0 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

Abigail Canaviri munduko meatze arriskutsuenetako batean sartzen dagauero. 14 urterekin, harriz beteriko bagonetak bultzatzen ditu hamabi orduzjarraian, bi euroren truke. Bolivian 13.000 haur aritzen dira meatzaritzan.

Ander Izagirre Potosi

Arratsaldeko zortzie-tan, azken meatza-riak galerietatik irte-ten direnean, Abi-gail Canavirik kas-

koa, kopeta-argia eta gomazko bo-tak janzten ditu lur azpirasartzeko. 14 urteko neska meazu-loaren ondoan bizi da, adobezkotxabola batean, 4.300 metroko al-tueran dagoen paraje harritsu,haizetsu, izoztuan. Cerro Ricomadarikatu honek aita hil zione-tik, berari dagokio mendiarenerraietan gauero sartzea.

Harri gorrizko piramide bat daPotosiko Cerro Rico, mendi larru-tu, zulatu eta birrindua, seiehunzauritatik hemorragia mineralakdarizkiona. Espainiarrak iritsi zi-renean, 5.200 metro zituen. Gaur,4.700 besterik ez. Azken bost men-deetan kanpotik jan eta barrutikhustu egin dute, putzu, tunel etagaleriak sakondu dizkiote erraie-tan, ehun edo berrehun kilome-troko labirintoa zabaldu arte. 30edo 40 mila tona zilar erauzi ziz-kioten, eta oraindik ere egunero

hiru tona harri ateratzen dituzteeztainua, zinka eta zilarra lortze-ko. Oskol mineral handi bat da Ce-rro Rico, gero eta hutsagoa, lekubatzuetan amiltzen ari dena. Po-tositarrak kolapso apokaliptikoa-ren beldur dira. Milaka meatzari-ren hezurrak, edo hezurren hau-tsak, gordetzen ditu Cerro Ricok,«gizonak jaten dituen mendiak».

Mendian barrena doa Abigail.Galeria meharrean urrats txikiakegiten ditu, bagoneten errailakzapalduz, lokatz kirastuan oinak

ez sartzeko. Kopetako linternakargi-kono bat proiektatzen duilunpean. Neskak besoa luzatzendu harkaitz zorrotzak metroz me-tro haztatzeko, buruan kolperikez hartzeko; behin eta berriz ma-kurtu egin behar du galeriari eus-ten dioten habe ustel eta okerrenazpitik pasatzeko; silize, amiantoeta artsenikoz saturatutako aireberoa arnastuz aurrera egiten dupausoz pauso.

Galeria amaieran, lur azaletik1.500 metrora, meatzariek egune-

an zehar pilaturiko harriak zainditu. Bagoneta beteta, 300-400 kilobultzatu behar ditu. «12 urterekinhasi nintzenean oso astuna egitenzitzaidan», dio. «Orain ohitu naiz,baina halere nekeza egiten zait.Eta batzuetan beldur naiz».

Aldapan behera, zama iraultze-ak ematen dio beldurra. Eta pasa-bide estuenetan, bagoneta larrisartzen den tarte horietan, ma-kurtu eta «muskerraren mo-duan» bultzaka joan beharrak erebai. Bizkarreko minaren beldurda, eta silikosiarena: sendagileakesan dio meatzetik atera beharduela aitaren moduan hil nahi ezbadu, hauts toxikoek birikakerrauts bihurtuta. Aita eztulkaaritzen zen gau osoan, ahotik biri-ka puska odoltsuak botatzen, Abi-gailek 8 urte zituenean hil zen ar-te. Meatzari mozkorren beldur erebada: 12 eta 13 urteko bere bi lagu-nek umea izan berri dute, bortxa-keta baten ondorioz. Baina beldurhandienak bultzatzen du lanera:gosearen beldurrak. «Duela gutxihaur txiki bat hil da Pailavirin, ja-tekorik ez zuelako». Lau urtekoanaia du gogoan.

Egunez, lur azpiko inurritegianlangile nerabeak ere badabiltza:mailu eta zizelez harria jotzen,laztabinarekin horma zulatzen,dinamita kartutxoak sartzen etamailu pneumatikoarekin galeriadardara batean jartzen duten per-foristei laguntzen, burrunba etahauts toxiko itogarriaren erdian.Haurrak etzanda sartzen dira tu-nel estuenetan, bularra harkai-tzaren kontra, sudurra altxatzekolekurik gabe, besoekin indar egi-nez infernuko putzurantz herres-tan. Hirurogei gradutik gorakotenperatura izaten da. Hamar mi-nutu dauzkate haitzari puska ba-tzuk kendu eta berriz arrastakaaire bila ateratzeko.

Gauez, ordea, meatzea hutsikdago. Abigailen katiusken pristi-prasta besterik ez da entzuten. Biordu behar ditu galeria amaierarajoan, bagoneta bete eta bultzakaateratzeko. Gauero sei edo zazpialdiz errepikatzen du joan-eto-rria, bi euroren truke. Baina az-ken hilabeteetan musu-truk egi-ten du lan, meatzarien kooperati-bak ama alargunari kargatu zion2.000 euroko zorra kitatzeko.

Doña Margaritaren historia,Abigailen amarena, ohikoa da Po-tosiko alargunen artean: senarrahil eta diru-sarrera gabe gelditze-an, etxea utzi eta lau seme-alabe-kin Cerro Ricora igo zen, 4.300 me-trora, meazuloaren ondoan dago-

Aita silikosiak jota hil zitzaionez, meatzeko lanetan txanda hartu behar izan zuen Abigailek 12 urterekin. Orain 14 ditu. DANIEL BURGUI IGUZKIZA

08 BoliviaIgandea • 2010eko urtarrilaren 10a

Lurpeko haurrak

Egunez zulatutako harria ateratzen dute umeek gauez. ANDER IZAGIRRE

top related