2001 ega galderak: esapideak

Post on 21-Jan-2017

645 Views

Category:

Education

8 Downloads

Preview:

Click to see full reader

TRANSCRIPT

• 1.       Zein da egokiena ustekabea adierazteko?

• a)       Baina nola izango liteke?• b)       Litekeena hori!• c)       Balitzateke holakorik!• d)       Baina, nola liteke?

• 2.       Berritsua da hori, gero! Aukeratu jarraipen egokiena:

• a)       Bai, ez da isiltzerik.• b)       Bai, laster batean isilduko da.• c)       Bai, ez da berehala isilduko.• d)       Bai, ez dauka isiltze onik.

• 3.       Matxura larria izan dut ur hodietan; ..... Zein da jarraipen egokiena?

• a)       etxea urez bete ez zaidanez!• b)       etxea urez bete ez zaidanean!• c)       noiz eta etxea urez bete ez zaidan!• d)       non eta etxea urez bete ez zaidan!

• 4.       Doluminak adierazteko, zein da egokiena?

• a)       Zurekin batera gaude!• b)       Bihotzez gogaide zaitugu!• c)       Atsekabean lagun!• d)       Minean partaide!

• 5.       Egurra eman ote zion? Hara, ..... Aukeratu jarraipen egokiena:

• a)       jotzen eta jotzen!• b)       buruz behera!• c)       jo eta txikitu arte!• d)       zingi-zanga!

• 6.       Aukera zoragarria zen, ..... Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       hura ganora, hura!• b)       hura marranta, hura!• c)       hura mauka, hura!• d)       hura ajea, hura!

• 7.       Txostena biharko amaituko al dudan? Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       Lan sobera!• b)       Lanez gain!• c)       Nahikoa lan!• d)       Lanpean nago!

• 8.       Aharrausika habil, motel! Zein da erantzun egokia?

• a)       Bai, ez diat begirik batu bart gauean!• b)       Bai bart ez dut begirik jo eta!• c)       Bai, logale hiltzen nagok!• d)       Bai horixe: loak erortzen nagok, txo!

• 9.       Arautegiari dagokionez, azkenerako amore eman zuen Pellok. Bestela esanda:

• a)       Gustura onartu zuen arautegia Pellok.• b)       Arautegiari aurre egin zion Pellok.• c)       Pellok etsi egin behar izan zuen eta

arautegia onartu.• d)       Irmotasunez oldartu zitzaion Pello

arautegiari.

10.       Norbere borondatearen kontra zerbait egin beharra:

• a)       Gogoz kontra egin.• b)       Norbere buruaz beste egin.• c)       Gogoetarik gabe egin.• d)       Gogaituta egin.

• 11.       Arrain freskoa jan edo arrain izoztua jan..... Aukeratu jarraipen egokia.

• a)       alde ederra dago!• b)       bada desberdina!• c)       zein desberdina da!• d)       ez dauka aldea!

• 12.       Non ibili haiz, ba? Aspaldion ez haugu ikusi eta! Aukeratu erantzun egokiena.

• a)       Badakik, hara eta hona.• b)       Hementxe, ba, egoten.• c)       Ene, ni ezin egonean beti.• d)       Egia! Ea, ba, sarriago elkar ikusten

garen!

• 13.       Badakizue Axular nor izan zen? Aukeratu erantzun egokiena.

• a)       Halakorik!• b)       Jakingo ez dugu, ba!• c)       Garbi baietz!• d)       Bai argi ere!

• 14.       Aho bete hortz geratu zen. Nola geratu zen?

• a)       Goseak.• b)       Hotzak dardar.• c)       Ahozabalka• d)       Harrituta.

• 15.       Ikusi al duzu Julia Robertsen azken pelikula?..... Aukeratu jarraipena.

• a)       Polita da, ezta?• b)       Polita dela?• c)       Nolako polita!• d)       Horrelako politagorik!

• 16.       Katuak mahai gaineko zerbait harrapatu nahi du eta hor dago zain. Hau da: katua.....

• a)       zer eroriko dago• b)       zer jausi arte dago• c)       harrapatzen zain dago• d)       harrapatzera itxaroten dago.

• 17.       Umetxoaren irriei eta jolasei begira, ama..... dariola dago.

• a)       adurra• b)       legena• c)       liparra• d)       letagina

• 18.       Mutil zalapartari horrek egun osoan jarduten du..... Aukeratu jarraipen egokia.

• a)       ertzak aztoratzen.• b)       txokoak lorrintzen.• c)       inguruak urritzen.• d)       bazterrak nahasten.

• 19.       Ene, zein dotore zatozen soineko apain horrekin! Izan ere, oso ondo..... Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       ematen dizu.• b)       jotzen dizu.• c)       jartzen zaitu.• d)       ipintzen zaitu.

• 20.       Ezagutzen ditudan dirudun gehienak poz-pozik daude.....

• a)       haien buruekin.• b)       euren bururekin• c)       haien buruarekin• d)       euren buruarekin

• 21.       Zein da egokia pilotariak huts egin duela adierazteko?

• a)       Poto egin dio.• b)       Zirt-zart egin du.• c)       Kale egin du.• d)       Kalera bota du.

• 22.       Horrelako bidegabekeriak entzutean neure..... ateratzen naiz.

• a)       onetik • b)       kolkotik• c)       burutik• d)       artetik

• 23.       Oinarrizkoenari eutsi behar diogula adierazteko.

• a)       Gatozen harira• b)       Goazen funtsera• c)       Goaz harira.• d)       Gatoz garrantzitsuenera.

• 24.       Hori ere noizbait zentzatuko ahal da! Noiz erabil daiteke esaldi hori?

• a)       Delako horrek ganorarik gabe jarduten duenean sarri.

• b)       Norbaitek berandu etortzeko joera duenean.• c)       Delako hori hara eta hona ibili eta ezer

aurkitzen ez duenean.• d)       Norbait edozein huskeria egiteko lotsatzen

denean.

• 25.       Hauxe egingo dugu pastelarekin: zuretzat erdia eta niretzat beste erdia. Beraz pastela.....

• a)       erdiz erdi egin dute.• b)       erditu dute.• c)       erdi bana egin dute.• d)       erdibide egin dute.

• 26.       Gauzak ez dira batere aldatuko, ..... jarraituko dute.

• a)       dauden-daudenean• b)       egon-egonean• c)       dauden bezalako• d)       dauden bezalakoak

• 27.       Zein da kontakizuna edo arrazoibidea bere horretan bukatu dela adierazteko era egokia?

• a)       eta puntua.• b)       eta kito.• c)       goian bego.• d)       eta hori.

• 28.       Egundoko garaipena lortu du! Hau da:

• a)       Ez da makala lortu duen garaipena.• b)       Erraza egin zaio garaipena lortzea.• c)       Hala-holako garaipena lortu du.• d)       Ehundik gorako garaipena lortu du.

• 29.       Kontu hori oso ospetsua da. Bestela esanda:

• a)       Denen ahotan dabil.• b)       Jende guztiaren ahoetan dabil.• c)       Hainbaten ahotan dabil.• d)       Askoren ahoetan dabil.

• 30.       Zein da partiduaren emaitza? Aukeratu erantzun egokiena.

• a)       Bi-bat egin dute.• b)       Hiru-huts egin dute.• c)       Bi-bi geratu dira.• d)       Bana geratu dira.

• 31.       Maiatzean kanporaketa jokatuko du gure taldeak: ..... partida kanpoan eta bigarrena, berriz, etxean.

• a)       joateko• b)       joandako• c)       joaniko• d)       joaneko

• 32.       Konortea galdu eta ..... erori zen lurrera! Zein da aukera egokiena?

• a)       ziplo• b)       mara-mara• c)       dinbi-danba• d)       zurrut

• 33.       Ez izan inozoa, Pello ez duzu ..... iritziz aldaraziko! Zein da aukera egokiena?

• a)       horrela-horrela• b)       berehalakoan• c)       hor nonbait• d)       halamoduz

• 34.        Badakit auzi honetan iritzi desberdina dugula baina beti bezain lagun jarraituko dugu, ..... Zein da jarraipen egokiena?

• a)       ezta?• b)       egiaz?• c)       egia?• d)       benetan?

• 35.       Oraindik ere zuzendari jarraitzen al du? Hura ere ez da, ba, ..... Zein da jarraipen egokiena?

• a)       herenegungoa!• b)       atzo goizekoa!• c)       aste honetakoa!• d)       aurreko urtekoa!

• 36.       Irakasle horrek ..... eta ez dut inoiz gaindituko gai hau. Zein da egokiena?

• a)       begiz jo nau• b)       begitan hartu nau• c)       begikoa bota dit• d)       begiz hartu nau

• 37.       “..... erregearen begirunea lortu zuen”. Ipuin batean, zein izango litzateke ohikoena?

• a)       Egunak hasi eta egunak amaitu,• b)       Egunak atera eta egunak sartu,• c)       Egunak argitu eta egunak ilundu,• d)       Egunak joan egunak etorri,

• 38.       Nora jo ez dakigula gaude. Aukeratu baliokidea.

• a)       Hemen gaude, inondik inora.• b)       Hemen gaude, batetik bestera.• c)       Hemen gaude, batera ala bestera.• d)       Hemen gaude, ez batera ez bestera.

• 39.       Lana amaitu barik laga du. Zein dago gaizki.

• a)       Alde batera utzi du• b)       Bertan behera utzi du• c)       Egiteke utzi du• d)       Lanaren alde egin du.

• 40.       Zenbat buru..... Nola bukatzen da esaera zahar hau?

• a)       hainbat aburu.• b)       hainbeste buruhauste.• c)       istilua seguru.• d)       zerbaiten aiduru.

• 41.       Josu omen da datorren urteko Frantziako itzulia irabazteko hautagai nagusia. Aukeratu erantzun egokia harridura adierazteko.

• a)       Bai, ezta!• b)       Bai zera!• c)       Bai alajaina!• d)       Bai bada!

• 42.       Mikelek dirua itzuliko diala uste al duk?..... Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       Emaiok ilargiari bira!• b)       Egon hadi horretan!• c)       Jaitsi hadi pikondotik!• d)       Hori sineskeria!

• 43.       Guztiok egon nahi dugu lirain udan, baina horretarako urte osoan zaindu behar!..... Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       Horren baitan gaude!• b)       Hor dago koxka!• c)       Non gogoa, han zangoa!• d)       Hori da auziaren erne-muina!

• 44.       Pellok nitaz gaizki esaka jardun duela?..... Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       Bada, niri bost axola!• b)       Piper bat axola zait!• c)       Ez zait piper bat ere axola!• d)       Isats bat axola zait!

• 45.       ....., hori duk motorra, hori!

• a)       Tori• b)       Hara bestea• c)       Kontxo• d)       Alabaina

• 46.       Horrek ere ez du lotsa handirik! Adierazi zure adostasuna.

• a)       Ezta pentsatu ere!• b)       Egia, lotsatia da eta.• c)       Ez, ba!• d)       Izango ez du, ba!

• 47.       Joan al zineten atzo kontzertura? Zeinek adierazten du ezetz?

• a)       Joango ez ginen, ba!• b)       Joan? Hobe joan ez!• c)       Ez, joan barik!• d)       Zera joango ginen!

• 48.       Ziur ez dakit, baina..... Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       ni neu baietzean nago.• b)       nik bai noski!• c)       nik baietza esango nuke.• d)       ni neu baiezkoa naiz.

• 49.       “Zergatik ez diozu itzuli bere dirua?” galdetu nion eta, zakar, hau erantzun zidan:.....

• a)       Hargatik!• b)       Ezergatik!• c)       Zergatik ez!• d)       Horratik!

• 50.       Aizu! ez diozu gatzik bota entsaladari! Adierazi zure ezadostasuna.

• a)       Ez, ba!• b)       Botako ez nion, ba!• c)       Bai, arrazoi duzu, erruz bota diot eta.• d)       Barkatu, gazi dago, ezta?

• 51.       Istripua hainbat lagunen aurrean gertatu eta inork lagundu ez eroritako gizarajoari! Zein erantzun dago gaizki?

• a)       Bada gero, e!• b)       Halakorik!• c)       Sinestea ere!• d)       Zenbat horrelakorik!

• 52.       Hanka sartu duzu berriro ere; eta orain, beti bezala,..... Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       ura pasata errota egin.• b)       mando hilari ostikoa jo behar.• c)       itsuen herrian okerra errege.• d)       neuk atera behar babak eltzetik.

• 53.       Madaritan jan genuen! Bestela esanda:

• a)       Sekulako madariak jan genituen.• b)       Madari betekada galanta egin

genuen.• c)       Besteak beste, madariak ere jan

genituen.• d)       Madarien artean jan genuen.

• 54.       Harrapatzen bazaitut harrapatu...! Hori entzundakoan zer ulertu behar duzu?

• a)       Mehatxua.• b)       Irrika.• c)       Ahalmena.• d)       Zalantza.

• 55.       Amaiak agintzen duena betetzen du beti. Hau da: Pertsona hori ..... da.

• a)       agintezalea• b)       esanekoa• c)       egizalea• d)       hitzekoa

• 56.       Ikasketak bertan behera utzi eta banoa mundua ikustera. Zein da erantzun egokiena?

• a)       Ondo doakizula!• b)       Bejondeizula!• c)       Ez zaitez hor galdu!• d)       Agur zuri!

• 57.       Orain heldu aurrekoari eta..... Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       gero gerokoak!• b)       gero ikusiko!• c)       gero ikusten!• d)       gero dioenak bego dio!

• 58.       Oraingo diruen ordez, euroak eskuratzeko hilabete besterik ez omen dugu izango. Zein erantzun dago oker?

• a)       Horrekin ere komeriak izango dira!• b)       Lanak emango dizkigu horrek ere!• c)       Hori ez doa nirekiko!• d)       Kontu hori ez da makala izango!

• 59.       Aspaldiko! Nola zabiltza Iruñea aldean? Aukeratu erantzun egokiena.

• a)       Hainbesterako, neska!• b)       Tira, hainbestean!• c)       Tira, hainbeste eta hainbeste!• d)       Hainbesterako ere!

• 60.       Bertsolari horrek berehala botatzen du bertsoa. Sekulako..... du horrek!

• a)       zeresana• b)       etorria• c)       hitz-aspertua• d)       eroapena

• 61.       Ezagun du horrek gaztea dena! Beste era batera esanda:

• a)       Gazte guztien adiskide da.• b)       Edozein gazte ezagutzen du horrek.• c)       Begien bistan dago haren

gaztetasuna.• d)       Trebetasun handia du gaztea zein den

jakiteko.

• 62.       Zer ikusi..... Nola bukatzen da esaera zahar hau?

• a)       hainbat erakutsi.• b)       hainbat ikusi.• c)       hura ikasi• d)       horrenbeste utzi.

• 63.       Hemen nago ezertarako gauza ez naizela. Zer esan nahi du?

• a)       Ez dela ezer egiteko gai.• b)       Alferkerian dagoela.• c)       Ez duela ezer egiteko betarik.• d)       Ezinegona duela.

• 64.       Zer gerta ere etxean geratu nintzen.

• a)       Gertatutakoagatik etxean geratu nintzen.

• b)       Badaezpada etxean geratu nintzen.• c)       Halabeharrez geratu nintzen etxean.• d)       Zoritxarrez etxean geratu nintzen.

• 65.       Zozoak beleari..... Esamolde horren jarraipena:

• a)       zertan habil?• b)       eta beleak zozoari.• c)       beltza, joan hadi!• d)       ipurbeltz.

• 66.       Film hori ez da ona, ..... baizik.

• a)       erdipurdikoa• b)       hala-nolakoa• c)       halabeharrekoa• d)       ertaina

• 67.       Haserre dagoela adierazteko, zein da egokiena?

• a)       Sutan dago• b)       Suak hartu du.• c)       Jo eta su dabil• d)       Sukarrak hartu du.

• 68.       Bermeon arraina merke dago. Aukeratu ezadostasuna adierazteko erantzun egokiena:

• a)       Bai horixe merke!• b)       Merke? Bai zera!• c)       Merke? Bai, antzean!• d)       Merkerik ere!

• 69.       Berehala bukatu zuen lana. Zein da honen baliokidea?

• a)       Ezari-ezarian egin zuen.• b)       Aitaren batean egin zuen.• c)       Zur eta lur egin zuen.• d)       Jo eta ke batean egin zuen.

• 70.       Mehatxu egiteko: ....., ikusiko duzue!

• a)       Joaten banaiz, joan• b)       Ni joatekotan• c)       Banoala, banoala• d)       Joan joanean

• 71.       Bejondeizula! Zer adierazteko erabiltzen da?

• a)       Norbaiti zerbait ona opa diogula.• b)       Norbaitekin haserre gaudela.• c)       Norbaitekin ados gaudela.• d)       Norbaiti zerbait eskatzeko.

• 72.       Asko da zuk hori ez jakitea. Zer esan nahi du?

• a)       Gauza askorik ez dakiela.• b)       Askotan ezin dela hori jakin.• c)       Harrigarria dela horren berri ez

jakitea.• d)       Beste askok ere ez dakitela hori.

• 73.       Miren eta Pello harpa jotzen aritu dira. Aukeratu baliokidea.

• a)       Barrez lehertzen egon dira.• b)       Adarra jotzen aritu dira.• c)       Solasean aritu dira. • d)       Eztabaidan aritu dira.

• 74.       Aurreko ebaluazioan lau gai utzi nituen gainditu gabe, eta oraingoan sei. Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       Onak aterako dizkidate gurasoek!• b)       Gozoak jarriko dira gurasoak! • c)       Akabo usteak eta ustelak!• d)       Gorriak ikusiko dituzte gurasoek!

• 75.       Ez duzu ezertxo ere ikasi. Aukeratu erantzun egokiena.

• a)       Ez, ikasi barik!• b)       Bai ikasi dudala!• c)       Ikasiko ez dut, ba!• d)       Noski baietz!

• 76.       Ez da izango! Zeini ez dio erantzuten.

• a)       Loteria tokatu zaigu!• b)       Galdu egin dugu!• c)       Erretzeari utziko dio!• d)       Neska ala mutila izango ote da?

• 77.       Ezagun du aberatsa dena. Beste era batera esanda:

• a)       Aberats guztien adiskide da.• b)       Edozein aberats ezagutzen du horrek.• c)       Begi bistakoa da aberatsa dela.• d)       Trebetasun handia du aberatsa zein

den jakiteko.

• 78.       Hamar mila sarrera saldu dira kantaldi horretarako. Aukeratu jarraipen egokiena.

• a)       Zein handia izango dela!• b)       Bai ederra izango da!• c)       Zer-nolakoa izango den!• d)       Egundokoa izango da!

• 79.       Gorrotoa dit ikaskide horrek. Bestela esanda:

• a)       Begikoa nau.• b)       Begitan hartu nau.• c)       Begikoa bota dit.• d)       Begitara bota dit.

• 80.       Ikustekoa zen diskotekako giroa: batzuk saltoka dantzan, besteak edanda kantuan, .....

• a)       hala zeuden han!• b)       han ziren han izatekoak!• c)       denak zeuden hala!• d)       nolakoak zeuden denak!

• 81.       Iluntzeko bederatziak eta oraindik lanean? Zein erantzun dagokio?

• a)       Baietz!• b)       Beharko!• c)       Halakoxe bada!• d)       Ikusten duzu!

• 82.       Lagun baten zain zaudete aspalditik, eta hura agertzean:

• a)       Hara non datorren!• b)       Datorrela, ba!• c)       Etorri beharko!• d)       Nor etorriko, eta hara!

• 83.       Bart ez dut ia lorik egin; gau osoan ..... egon naiz. Zein da aukera egokiena?

• a)       eztul eta eztulka• b)       eztul batean• c)       eztulez• d)       eztul askoan

• 84.       Hor daude, ....., egunkarian idatzi zituen artikulu interesgarriak. Zein da aukera egokiena?

• a)       batez beste• b)       besteak beste• c)       orpoz orpo• d)       hala nola

• 85.       Bazkaltzera geuk gonbidatu eta berak ordaindu nahi! Aukeratu erantzun egokiena.

• a)       Hori duk marka hori!• b)       Lotsatu naiz!• c)       Ederra horixe da!• d)       Gureak egin du!

• 86.       Iazko abuztuan elurra egin omen zuen Anboton. Aukeratu erantzun egokiena.

• a)       Baita ere zera!• b)       Noski ezetz!• c)       Bai zera!• d)       Eta zera!

• 87.       Kontu horrek ez dauka orain inolako garrantzirik. Hau da:

• a)       Hori hutsaren hurrengoa da.• b)       Horrek kale egin du.• c)       Hori huts-hutsa da.• d)       Hori funtsezkoa da.

• 88.       Hainbatek aipatzen dute kontu hori. Beste era batera esanda:

• a)       Hitzetik hortzera dabil.• b)       Ahapeka dabil.• c)       Aho batez dabil.• d)       Aho batean dabil.

• 89.       “Aita, joango al gara parkera?” Aitak, amore emanez, zera erantzun dio:

• a)       Ea, ba, goaz!• b)       Ba, joaten gara, nahi baduzu!• c)       Ezta pentsatu ere!• d)       Tira, ba, goazen!

• 90.       Athleticek irabazten utzi omen zion. Zein da erantzun egokiena?

• a)       Ba ote!• b)       Ba omen!• c)       Ba ala!• d)       Ba bide!

top related