2. gaia. ebaketa bitarteko zainketak kirurgia taldeko
Post on 20-Jul-2022
1 Views
Preview:
TRANSCRIPT
2. GAIA. EBAKETA BITARTEKO ZAINKETAK
� KIRURGIA TALDEKO KIDEAK:
-Kirurgilaria/zirujaua
-Zirujau laguntzailea/-ak
-Prozesu esteriletan parte hartzen duen erizaina
-Erizain zirkulatzailea
-Anestesista
-Anestesiako erizaina (batzuetan)
-Besteak: zaindari, laguntzaileak…
� ERIZAIN INSTRUMENTISTA Talde esterilaren kidea da eta bere betebehar nagusia burutu beharreko
ebakuntza kirurgikoen urrats kirurgiko guztietan elkarlanean aritzea da.
Ebakuntzaren oinarrizko ezagupenak eduki behar ditu. Honekin batera,
ebakuntza kirurgikoan zirujauaren ondoan kokatuko da eta instrumental esterila
emango dio teknika esterila mantenduz interbentzio osoan.
Ardurak:
• Eremu esterilean ekipoa eta instrumentuak jartzen eta
kontrolatzen ditu.
• Esteril mantendu behar duten kideak kontrolatzen ditu.
• Zirujauari materiala, josturak etab ematen dizkio
• Beharrezkoak diren materialen kontaketa egiten du.
Erizain instrumentista hurrengo teknikak egingo ditu:
1. Esku-garbiketa kirurgikoaren teknika
2. Mantala esterila janztea
3. Eskularru esterilak ipintzea
4. Eremu esterilaren prestakuntza
5. Oinarrizko kirurgia-tresneria maneiatzea
Esterila
Ez-esterila
Horretarako, beharrezkoa den materiala hurrengoa da:
• Mozorro eta txano kirurgikoak
• Erabilera bakarreko xaboi antiseptikodun eskuila
• Mantala esterila
• Eskularru esterilak
• Oihalezko ekipo esterila
• Oinarrizko tresneria:
- Mayo artaziak
- Metzenbau artaziak
- Farabeuf bereizgailuak
- Roux bereizgailuak
- Moskito pintzak
- Kocher pintzak
- Mikulitz pintzak
- Hortzdun disekzio-pintzak
- Hortz gabeko disekzio-pintzak
- Bisturi hotza
- Portaorratzak
� ERIZAIN ZIRKULATZAILEA Ebakuntza-gelako gainbegirale nagusia da, dena ondo dabilela ziurtatuz eta
beharrezkoa den materiala ematen.
Ardurak:
• Erizain instrumentistari mantala esterila lotu
• Material esterila instrumentatzeko mahaira bota: ASEPSIA!!
• Eremu esteriletik kanpo egiten diren gauzen arduraduna da.
� ANESTESIAKO ERIZAINA Anestesiarako beharrezkoa den material guztia prestatzeko arduraduna da.
Anestesia-mota desberdinak ezagutzen ditu eta anestesistari laguntzen dio.
Honekin batera, pazientearen harrera egiten du, identifikatzen du eta
monitorizatzen du. Anestesiako erizaina ez badago, bere ardurak erizain
zirkulatzaileak hartuko ditu.
Ardurak:
• Monitorea ezagutuko du eta terminal desberdinak ipiniko dizkio
pazienteari
• Anestesistari lagunduko dio
Anestesiarako prestatu behar duen materiala:
• Monitorea
• Oxigeno-maskara eta ambua
• Guedel hodiak
• Laringoskopioa eta pala
• Hodi endotrakeala
• 10 ml-ko xiringa
• Laringeko maskara
• 20 ml-ko xiringa
• Esparatrapua
• Fonendoscopioa
• Xurgapen-zunda
� KIROFANOEN ANTOLAKUNTZA:
Orokorrean hiru zatian bana daitezke:
-Alde ez mugatua: kanpoko arropak � itxaron gelak, bulegoak...
-Alde erdimugatua: Arropa esterila eta txanoa �biltegiak, korridoreak …
-Alde mugatua: Arropa esterila, txanoa eta maskarilla (mozorroa).�
kirofanoak…
Kirofano batean gauzarik garrantzitsuena da ASEPSIA!! Metodo aseptikoak �
infekzioak gutxitu � konplikazio gutxiago + heriotzak murriztu.
-Asepsia hori lortzeko teknika bereziak daude: arropa, arropa nola jantzi
eta erantzi, materialak nola erabili, kirofanoan nola eta non kokatu eta nola
mugitu etab.
-Kirofanotik pasatzen diren pertsona guztiak infekzio iturria izan daitezke,
gure ile, azal, arnas bideetan etab bakteriak baitaude. Ospitale bakoitzean
politika bereziak daude asepsia hori mantentzeko.
-Kirofanoan sartzen diren pertsonek ezin izango dute infekziorik eduki:
estula, katarroa, azalean etab.
JANTZIAK:
-Ezin daiteke kaleko arropak jantzi alde mugatu eta erdimugatuetan,
horretarako aldagelak kokapen estrategikoa dute.
-Goitik behera jantzi behar dira arropak: lehendabizi txanoa (arropa esterilak
ezzikintzeko), txanoaren barruan egon behar dute ile guztiak (kopeta-ile!!)
-Arropa
-Oinetakoak edota kalzak
Ezin daiteke ospitaletik ibil kirofanoan erabiltzen den arropa berdinarekin
-Maskarillak: alde mugatuetan denbora guztian eraman behar dira, sudurra eta
ahoa guztiz tapatu behar du maskarillak. Aldatu egin behar dira ebakuntza
bakoitzean.
-Saihestu egin behar dira bitxiak, jauzi egin daitezkeelako.
-Azazkal esmalterik ezin daiteke erabil � zatitxoak jauzi egiten direlako.
Azazkal postizoak, betileak etab.
GARBIKETA:
1.-AZALA:
Gure azalean mikroorganismoak bizi dira eta horiek aldendu egin behar dira
infekzio iturria izan daitezkeelako. Eskuila esterilekin egin behar da eta xaboi
antiseptikoa erabiliz, atzamarren puntetatik ukondo gaineraino, eta zuzen bide
horretan era urarekin garbitu.
2.ESKUAK LEHORTU
3.BATA ESTERILA JANTZI
4.ESKULARRUAK JANTZI: modu egoki batean
� GAIXOAREN AZALAREN PRESTAKUNTZA:
Batzuetan afeitatzea beharrezkoa da, teknikak badaude horretarako.
Antiseptikoz garbitu egiten da azala, modu egoki batean, jeneralean
barrualdetik kanpoalderantz.
Bendaiak etab jartzen dira eremu esterila mugatzeko eta esteril mantentzeko.
� ANESTESIA:
Sentsibilitatearen galera da, konortea galdu egiten da batzuetan.
Motak: lokala eta orokorra
ANESTESIA OROKORRA:
Nerbio sistema zentralaren depresioa dago.
Fase desberdinak:
-Indukzioa: Gas anestesikoen inhalazioz edo zain-barruko sustantziak
emanik. Intubazioa egiten da.
-Mantentze fasea: Anestesia mantendu egiten da.
-Amaiera: gaixoa esnatzen doa, anestesiko gero eta gutxiago ematen
zaio eta beste gai batzuk ematen zaizkio.
Jeneralean blokeo neuromuskularra sortzen duten substantziak ere ematen
zaie, erlaxazio muskularra lortzeko.
Konplikazioak:
1. Alergia
2. Hipertermia edo hiperpirexia txarra: potentzialki hilkorra da. Jeneralean 1.
Edo 2. Fasean gertatzen da baina ebakuntzaren ondoren ere gerta daiteke.
Muskuluaren metabolismoaren gaixotasun genetikoa da. Sustantzi
anestesiko batzuek sortzen dute: halotanoa, isofluorano etab. Muskuluen
zelulen mintzaren arazo bat dagoela uste da. Erritmo metabolikoa arindu
egiten da � berotasuna eta gogortasuna.
Zeinu klinikoak:
-Takikardia
-Takipnea
-Zianosia
-Bihotzeko disrritmiak
-Azidosi metaboliko edo arnas azidosia
-T.A aldakorra
-Gorputzaren tenperatura igo ++, izerdia ++.
Tratamendua: Anestesitari eta medikuari deitu susmoa baldin badago.
Gaixoa ri oxigenoa eman %100, erlaxante muskularrak, hozitu.
Dena dela gaixotasun arraroa da.
ANESTESIA LOKALA:
Gorputzaren toki berezi batean anestesikoa jartzen da eta alde horretako
sentsibilitatea galdu egiten da. Jenerala kontraindikatuta dagoenean erabiltzen
da edo ebakuntzak gorputz osoa anestesiatuta egotea ez duenean behar egiten
da, gainera kasu batzuetan, adib adinekoetan, gaixotasun larriak daudenean
gorputzari estres txikiagoa sortzen dio. Errazagoa eta sinpleagoa da, alde onak
eta txarrak ditu.
Anestesia Lokala:
-Topikoa: Adib mukosatan tantakada batzuen bidez otorrino edo
oftalmologian erabiltzen da.
-Infiltrazioz: azal-azpiko injekzio baten bitartez adib azalean jostura bat
egiteko.
-Nerbioen blokeoa: Nerbio baten inguruan injektatu egiten da
anestesikoa adib. Espazio interdigitalean � atzamarren luxazioa konpontzeko.
-Zainbarneko anestesia lokala: tornikete erabiltzen da eta zainean
anestesikoa sartzen zaio adib, eskumuturreko haustura sendatzeko.
-Anestesia Espinal edo Errakidea: Sabelaren azpiko ebakuntzak
egiteko. Likido zerebroespinalean sartzen da anestesikoa espazio
subaraknoideoaren bitartez. Likido zefalorrakideoa irten egiten denez � buruko
minak � ohean eta hidratazioa zaindu.
-Anestesia Epidurala: Duramater-raren kanpoaldean dagoen espaziora
sartzen da anestesikoa. Ez da likidorik irteten � buruko minik ez.
� GAIXOAREN MONITORIZAZIOA:
Ebakuntza bat egiten denean gaixoarentzat estres handia da, substantzi
anestesikoak direla, odolaren galera, ehunen traumatismoak, etab gaixoaren
arnas sistema eta sistema kardiobaskularrean eragin negatiboak izan daitezke.
Beraz, gaixoa denbora guztian eta ebakuntzaren ondoren ondo zaindua egon
behar du.
Zer monitorizatu behar den:
-Arnas aparatuaren egoera � Bularreko mugimenduak begiratuz
Auskultazioa
-Arterien oxigenazioa � Oximetria
-Zirkulazio apartuaren egoera � Arterien palpazioa
Bihotzaren auskultazioa
-Tentsio Arterial � TA neurtzeko aparatuaz
Presio zentrala
Apartu automatikoz
-Gorputzaren tenperatura � Tenperatura neurtzeko aparatuekin
-Gernuaren ekoizpena � sonda baten bitartez
Hartzen diren datu guzti hauek ondo IDATZI egin behar dira.
� LANGILEEN BABESA:
Kirofanoan ez da gaixoa bakarrik babestu egin behar, gaixoaren kutsatuta edo
infektaturik egon daitekeen likido asko dago eta horiekin edozein kirofanoko
langile kutxa daiteke.
Arreta unibertsalak:
-Zorrotzak diren objektuekin arreta berezia: nola erabiltzen diren eta
azkenean guztiak ondo kontatuz. Batez ere bisturiaren xafla aldatzerakoan eta
instrumentuak zirujauari eman edo berak ematen digunean.
-Babesa: betaurrekoak, aurpegi-babesa, eskularruak, oinetako
aproposak, arropa luzeak etab
-Gaixoen ehunak, biopsiak, likidoak pote edo botiletan sartzean eta
eramatean kontu handia eduki.
top related