1.txostenaren sintesia
Post on 13-Mar-2016
228 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
1. INFORMAZIOAREN, TEKNOLOGIAREN ETA HEZKUNTZAREN GIZARTEA
1.- Gizarte informalaren inguruko diskurtsoak
XX.mendeko azken laurdenean ordenagailuen agertzeak, eguneroko zerbitzuen
eskaera zabaltzea, errekurtso naturalen galtzearen kontzientziatzea eta informazioa
zabaltzeko modu berriek, beste zenbait faktoreren ondoan, 3.Iraultza industriala ekarri
zuen herrialde garatuetan. Egungo iraultza handia informazioaren digitalizazioa da,
teknologia informatikoan erabiltzen dena.
Galdera, zer nolako informazio gizartea eraiki nahi dugun eta zein paper duten
teknologia berriek bertan da. Erantzunak asko dira.
Diskurtso merkantilista: Informazioaren gizartea ekonomiaren hazkunderako
potentzial izugarria duen merkatu da , teknologia digitalen erabilera dela eta.
Diskurtso kritiko-politikoa: teknologia digitalek garapen sozialaren, eta
pertsonen esku egon behar dute, eta ez inoiz ez kapitalismoaren korporazio
handiek dituzten interesen zerbitzuetara.
Diskurtso teknozentrista: Teknologia digitala mitifikatu dute, eraginkorragoa
den gizarteak herritarrei zoriontasuna eta ongizatea ekarriko baitie.
Diskurtso apokaliptikoa: Teknologia berriek modernitateko balore eta idealen,
eta baita humanismoaren amaiera dakarte.
2.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean eta kulturan dituzten efektu positiboak eta negatiboak
Teknologia digitalen efektu positiboak
Gehien igartzen den efektua, pertsonen artean independenteki dauden lekuan
daudela komunikazioa ahalbidetzen eta errazten dutela da, oralean, idatzian eta
audiobisualean. Komunikazio hau sinkronikoa (denboraran aldiberekoa) edota
asinkronikoa (mezua bidaltzen ta eta beranduago jasotzen du).
1
Bigarrenik, teknologiek Informazio guztia eskura dugu edozein unetan. Honez
gain, zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzen dute, izan ere, kontsultak edo
transferentzia komertzialak egin daitezke, administrazio publikokoak, edota organismo
pribatu batekoak, behar dena soilik interneta duen ordenagailu bat da.
Bestetik, aktibitate produktiboa errazten dute: lanpostu berriak, talde lana,
ordutegi malguagoa duten lanpostu berrien sorrera…
Teknologien alde txarrak
Lehenik eta behin aipatu beharrekoa, teknologia berrienganako dependentzia
da: gure zibilizazioa teknologia berriek eskaintzen dituzten zerbitzuen menpeko
bihurtzen ari da. Gainera, ebakidura digitala ematen da, izan ere, ezberdintasun
kulturalen eta ekonomikoen nagusitzea; izan ere, lurralde guztiek ez dituzte ez garapen
ez aukera berdinak. Azkenik, pribazitatearen galera eta kontrolaren handitzea dakar.
3. Omnipresentzia teknologikoa dela eta, hezkuntzaren alorrean sortu diren arazoak
2
4. Teknologia digitalen agerkuntza dela eta, hezkuntza erronka berriak
1. Teknologia berrien integrazioa eskola eta kultura sistemetan
Integrazio honek sekulako inbertsioa suposatuko du, errekurtso teknologikoak
beharko baitira, sare telematikoak sortu beharko dira, irakasleak formatu beharko dira,
web orriak sortu, proiektu birtualak egin, on-line materialen sorrera...
2. Irakaskuntza helburuak eta metodoak birregituratzea eta ikasle eta irakasleentzat rol
berriak
Formazio-prozesuen garapena izango da garrantzitsuena, edonork ikasten
ikasteko, jasoko duen informazioa sailkatzeko, lan prestakuntza eta gure gizartean
teknologia berrien presentziaren kontzientzia hartzeko gai izan dadin.
3. Telekomunikazioa
Telkomunikazioak, era tradiziolanak ez bezala, ikasketak gauzatzeko aukera
ematen du, denbora falta edo distantzia dela eta.
4. Teknologia berriek inposatutako eskakizun soziolaboralak errebisatzea eta
birplantzeatzea
Formakuntza okupazionalak, teknologia ezarri behar du bere plan eta prozesu
formatiboetan, era honetan:
Langileak teknologia berrien erabilerarako prestatu behar dira
Irakasleek teknologia berrien aurrean duten zeregina hobetu behar da, honela
ikasleen irakaskuntza eta formazio-prozesuen kalitatea hobetuz.
Telelana dela eta sortuko diren lanpostu berrietarako formazio tailerrak eskaini
Sare telematikoen sorrera; lan munduko sektore guztietara irekita dauden eta
esparru okupazional ezberdinen formaziora bideratuta
3
5. Hezkuntza ez-formalerako ekintzak gauzatzea: alfabetazio teknologikoa garapen
sozial eta erkidegorako
Proiektu eta esperientziak bultzatu; asoziazio kulturalenak, gazteenak, GKEak,
sindikatuak, NNTT-en erabilera pedagokiko eta kulturalaz, subentzionatuz,
hasierako formakuntzak emanez.
Liburutegiak eta kultul etxeak kultura audiobisualerako eta informatikorako
prestatu
6. Laburbilduz, formazioa honela ulertu behar da
Teknologia bakoitzaren maneiu teknikoa dominatzen duten
Behar dutena bilatzeko, hautatzeko, analizatzeko, ulertzeko eta birsortzeko
beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzen dituzten, teknologia berrien
bitartez jasoko duten informazio guztiaren artean
Teknologien inguruan jarrera bat hartuko dute
Teknologia beren egunerokotasunean erabiliko dute
2. HEZKUNTZA-TEKNOLOGIAREN ERAIKUNTZA DISZIPLINA PEDAGOGIKO GISA, XX.MENDEAN ZEHAR
1. Hezkuntza-teknologiaren eraikuntza disziplina pedagogiko gisa XX.mendean zehar
HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREN GARAPENA DISZIPLINA GISA
Disziplinaren sustraiak Iparramerikako formazio militarra 40ko hamarkadan.
50ko eta 60ko hamarkadak Audiobisualenganako eta influentzia konduktibistarenganako zirrara.
4
70eko hamarkada Ikuskera tekno-arrazionala irakaskuntzaren diseinurako eta ebaluaketarako.
80ko eta 90eko hamarkadak Irakaskuntzaren inguruko perspektiba teknokrataren krisia eta teknologia digitalen aplikazioen interesa
XXI.mendearen hasiera Eklektizismo teorikoa eta tesi postmodernoen influentzia.
2. Irakaskuntza Teknologiaren birkontzeptualizazioa, gizarte-zientzien multidisziplinan eta kritikan oinarrituz
5
Kultura herrikoia, eremuen inguruko
alfabetizazioa, medioen
produkzioa.
Fundamentazio epistemologikoa
Teknologiarekin zerikusia duten arazo
soziokulturalak: feminismoa,
multikulturalitatea, ekologismoa
Ikerketa-ekintza ikaskuntza metodo
gisa
Irakaskuntza Teknologiaren
erabileraren dimentsio morala eta etikoa
Ordenagailuen erabilera
hezkuntzan
Medio berrietan erabiltzen diren lengoaien eta
diskurtsoen analisia
IRAKASKUNTZA TEKNOLOGIA KRITIKOAREN
TOPIKOAK
Hezkuntza teknologiaren eremuan erlazioa eta inter-erlazioa dira
informazioaren teknologia, komunikazioa eta hezkuntzaren arteko harremanak.
Hezkuntza Teknologia espazio intelektual pedagokiko gisa birkontzeptualizatu
behar da, ikerketa helburua informazio eta komunikazio teknologiak izango diren eta
baita ezagutzara eta kulturara sarbidea irakaskuntza kontestuetan: eskolaritatea,
irakaskuntza ez formala, informala, bertaratze beharrik ez duen irakaskuntza eta goi-
mailako irakaskuntza.
4. Irakaskuntza Teknologia Espainian. Iturria eta garapena
Españara hezkuntzako teknologia Ley General de Educación-ekin (1979) iristen
da. Garai horretan UNED sortzen da (Universidad Nacional de Educación a Distancia).
80ko hamarkadan Atenea eta Mercurio izeneko irakaskuntza programak sortu ziren
non ordenagailuak erabiltzen hasten dira hezkuntzan.
6
IKTak ESKOLAKO IRAKASKUNTZAN
-Irakaslegoaren formazioa IKTeetan
-Eskola integrazioa eta berrikuntza pedagokikoa IKTeekin
-IKTen aplikazio didaktikoak geletan
-Eskola organizazioa eta IKTak
MATERIAL DIDAKTIKOAREN ETA IRAKASKUNTZA SOFTWAREAREN GARAPENA
Irakaskuntza multimedia
Kolaborazio inguruneak distantziara
Hezkuntza Web-ak
On line kurtsoak
N.E.E.-dun pertsonentzako softwarea
HEZKUNTZA, TEKNOLOGIAK ETA KULTURA
IKTen eragin soziokulturalak
Informazioaren gizarteko hezkuntza erronkak eta arazoak.
GIZA KOMUNIKAZIORAKO ETA HEZKUNTZARAKO MEDIOAK
Heziketa ematen duen telebista
Irakaskuntza audiobisuala
Prentsa eskolan
Telebista, haurtzaroa eta gaztetasuna
IKTak HEZKUNTZA EZ FORMALEAN
Formazio okupazionala distantzian
Helduentzako irakaskuntza eta IKTak
IKTak liburutegietan, museoetan eta bestelako sare-sozialetan eta kulturaletan.
IKTak UNIBERTSITATEKO IRAKASKUNTZAN
Canpus Birtualak
Internet irakaskuntza presentzialean
Irakaskuntza ez-presentzialerako programen diseinua, garapena eta ebaluaketa
HEZKUNTZA TEKNOLOGIEN INGURUAN BURUTZEN ARI
DIREN LANAK
MARCO ESTRATÉGICO DE EUSKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN EN LA ESCUELA.
Daniel Losada Iglesias. Didáctica y Organización Escolar. Escuela Universitaria de Magisterio de Donostia-San Sebastian.
Gizartearen eraldaketak hainbat izan dira XX. mendetik baina azken urteotan
aldaketa horiek oso nabarmenak izan dira. Aldaketa nabarmen horietako nagusiena
informazio eta komunikazio teknologiek hartu dituzten balorea izan da.
Tresna hauek eskola ingurunean sartzeko abiapuntua Europan hasi zen
1994an Bangemann informearekin eta ordutik ekimen edo proiektu desberdinak jarri
dira martxan Europa mailan: Europa la vanguardia de la comunicación (1996);
Estrategia Lisboa (1999); eEurope (2000); Elearning eContenidos (2000); eta Iniciativa
2010 (2005).
Europa mailan, eEuropa (2000) proiektua martxan zegoela Espainian Plan Info
XXI (2000) proiektua jarri zen martxan. Ondoren hurrengo ekimenak sortu ziren, baina
Espainia mailan: Comision Soto (2003); Educación.es (2004); Avanz@ (2005); LOE
(2006); Avanz@; eta Escuela 2.0 (2009-2013).
Europa eta Espainia mailan informazio eta komunikazio gizartea eraikitzen ari
zirenez, Euskadin ere horrelako gizartea eraikitzeko beharra zegoen. Horretarako
ondorengo proiektuak sortu ziren: Iniciativa 2000 tres (1999); Plan premia (2000-2004);
PESI (2002); Plan premia II (2004tik aurrera); Dekretua 175/2007 (2007); Premia III
(2009); PESI II (2010); Modelo de madurez tecnológica de centro educativo (2010);
ESKOLA 2.0 (2010) eta Garatu plana (2010).
Nahiz eta proiektu guzti hauek izen desberdinak eduki, guztien helburu orokorra
IKT-ak hezkuntza eremuan sartzea da, hau da, tresna berri hauek eskolan sartu eta
ikasteko eta irakasteko tresna ezinbestekoak bihurtzea.
7
EUROPA ESPAINIA EAE
(1994): Bangemann informea: Lehiakortasuna mantentzeko industrializaziotik informazioaren gizartera.
(2000): Plan Info XXI: Espainiak teknologikoki Europaren bidea jarraitzea. Plan bat egin Espainiaren atzerapausua kentzeko.
(1999): Iniciativa 2000tres: Euskal Herriko eskolei zuzenduta, Europako ereduei jarraituz, azpiegiturak eta errekurtso teknologikoak eskolara zabaltzeko.
(1996): Europa la vanguardia de la comunicación: Plan honekin azaldu zen hezkuntzat aldaketa beharra zuela.
(2003): Comisión Soto: Adituen talde bat, non aurrerapausua ordenagailua aula berezietan egon beharrean ikasgelan informatika egotea.
(2000-2004): Plan premia: EAEko ikastetxe publikoek informatika gelak jartzeko.
(1999): Estrategia Lisboa: Europari begira plangintza bat egiteko bildu ziren. Europar Batasun osoan eragina zuena.
(2004): Educación.es: Helbideen gainean kontrola izateko, Espainiak bere akronimoa sortu zuen. Internet en la escuela; irakasleetan/ Internet en el aula; edukiak sustatzeko.
(2002): Plan Euskadi en la sociedad de la información (PESI): Ikastetxeei azpiegitura eta errekurtsoak emateko, irakasleen formazioa ere kontuan hartuta eta horretarako edukiak sortuz.
(2000): eEurope: Garai digitala eta online komunikazioa bermatzea zen helburua (Acceso a Internet)
(2005): Avanz@: Gaur egungo eskolan konturatu gelan sartu behar zela informatika.
(2004 tik aurrera): Plan premia II: Aurreko planean ezarritakoa hobetzeko, dotazio berriez hornitu zituzten ikastetxeak.
(2000): Elearning eContenidos: Aldatzea nola ikasten dugun, online ikastaroak sortu, eta modu horrek edukiak behar ditu.
(2006):LOE: Derrigorra ikusi konpetentzia digitala bermatu behar zela.
(2007): Dekretua 175/2007: konpetentzia digitalak; LOE legea aplikatzen da.
(2005): Iniciativa 2010: Hezkuntzari begira garbi ikusi formakuntza pedagogikoa IKT-en inguruan irakasleek.
Avanz@ 2: Diru gutxiago, orduan, buruarekin gastatu beharra.
(2009): Premia III: Baliabide eta azpiegiturekin zerikusia
(2009-2013):Escuela 2.0: lehen hezkuntzako 3.zikloari zuzendurik dago, helburutzat hezkuntza sistema modernizatzea eta ikasgelen beharrak asetzea duena. IKT-ak ikasgeletan integratzeko plana da, horretarako ikasle bakoitzari bere ordenagailua jarri diote, ikasgelak teknologia horiekin egokitu dituzte eta irakasle ugarik prestakuntza ikastaroak jaso dituzte. Izan ere, sistema
(2010): PESI II: Hiritar aktiboa izateko eta teknologia berrietara egokitzeko plana(2010): Modelo de madurez tecnologica de centro educativo: Ikastetxea komunitate bezala inplikatzen bada IKT-etan formatuz, edukiak eginez, komunikatuz… orduan eta diru laguntza gehiago jasoko du.
8
honen bidez, irakasle eta ikasleen arteko harremana zabalagoa izaten da, eskola ordutegitik kanpo kontaktuan egon ahal baitira.Beste alde batetik, familiaren erantzukizuna dago, hau da, ikasleek eskolan darabiltzaten teknologia horiek etxean ere eskura izan behar ditu eta familiek teknologia horien erabilera egokia sustatu behar dute.
ESKOLA 2.0Garatu plana: Irakasleak Ikastaroetan apuntatzeko aukera ematen du; etengabeko formakuntza plana da.
Escuela 2.0: ¿algo más que una etiqueta? Notas para una discusión educativa. Juana Mª Sancho Gil. Universidad de Barcelona
XX. mendetik hezkuntza tresna desberdinez hornitzeko saiakera egin da.
Saiakera hauek ez dute espero zen arrakasta izan, hezkuntzak autonomia, politika,
ekonomia eta teknologia falta baititu. Hutsune hauek hezkuntzaren garapena
oztopatzen dute, honek gordetzen dituen alderdi sinboliko eta antolatzaile egokiak
lortzea eragozten delarik.
2.0 “mundua”, informazioaren mundua da. Izan ere, informazioa eskuratzea edo
sartzea, hau da, informazioa besteei eskaintzea oso erreza da eta erabiltzaile
bakoitzak bere informazioarekiko kontrol osoa du. Gainera informazioa hau eraldatzen
joaten da. 2.0 munduarekin hertsiki dago lotua Eskola 2.0 plana.
9
Hezkuntzaren aldaketa ekarriko duten baliabide hauen garrantziaz jabetuta,
politiko askok beren diskurtsoak apaintzeko erabili dute Eskola 2.0ren plana. Baina
diskurtso horietan plan horren kanpoko itxura soilik aipatu da, hau da, planaren
oinarriak falta izan dira: zer eduki landu, irakasleak nola prestatu … Politikoentzat
errazagoa baita diskurtsoak asmatu eta apaintzea, heziketa hobetzea baino.
POLÍTICAS EUROPEAS SOBRE BUENAS PRÁCTICAS SOBRE TIC EN LA ESCUELA. Joaquín Paredes Labra. Universidad Autónoma de Madrid.
Hezkuntza politikak aldatu beharra izan du gizartean aldaketak ematen diren
einean, horregatik, IKT-ak hezkuntza sisteman sartzeko ekimena hausnarketa
garaikidea dela esan daiteke.
IKT-ak hezkuntza sisteman sartzearen sorrera, 70eko hamarkadan hasi zen.
Ordutik, behar desberdinak sortzen joan ziren eta horregatik helburu desberdinak
zituzten tresnak sortzen joan ziren.
Informazio eta komunikazio teknologien erabilera egokia eskolan zein diren
zehaztuko dituzten politikak ondorengo hiru alderdien araberakoa izango da:
Herrialde bakoitzak IKT-en inguruan jarraitzen dituen prozedurak, erabiltzen
dituen ezagutzak eta emaitzak ebaluatzeko erabiltzen dituzten irizpideak.
IKT-en arrakastan eragiten duten politiken berrikuntzak.
Erabiltzaileek sortzen dituzten berrikuntzak nola erantzuten dieten hezkuntza
sistemak eskatzen dituen behar berriei.
Nazio bakoitzak dituen politikekin alderatuta, Europak proposatu dituen politikak
desberdinak eta anitzagoak dira, elkarbizitza eraikitzeko politikak, enpresa, gizarte
eta politika pedagogikoak barnean hartzen dituelako.
10
ERREKURTSO ETA BALIABIDE TEKNOLOGIKOEN HEZKUNTZA ORGANIZAZIOA
IKT-ek bidea ireki dezakete ikasleengan zentratutako metodologia lortzeko, eta
hezkuntza aldaketa esanguratsua emateko. Ikasgela bakoitzean irakasle bakarra
egotea aldatzen ari da, antolaketa konplexuago bat ematen hasi da, zenbait zentroetan
irakasle kolaboratzaileekin. Izan ere hezkuntza zentroek ikasten duten zentro izan
behar dute erakutsi ahal izateko.
IKTen modelo organizatuak eskoletan honako hauek dira:
Burokratikoa: Teknologia perspektiba tekniko-instrumental moduan erabiltzen
da. Aldaketarekiko jarrera itxia du.
Sistema soziala: Teknologiak perspektiba komunikatibo komunikatzailea eta
didaktika kurrikularra du. Aldaketara irekia dago.
Komunitatea: Teknologia, ikasteko bidea da, eta hauek aldaketarekin batera
doaz.
Hiru organizazio modeloak ematen dira eskoletan, baina gehien ematen dena
burokratikoa da.
Zentro guztiek IKTen integrazio proiektu bat prestatu beharko lukete, hiru
eremuetan zentratuz:
1. IKTak errekurtso didaktiko moduan, curriculum proiektuan ezarritakoarekin
lotuta.
2. IKT-ak hezkuntza komunitateko partaide desberdinen komunikabide moduan.
3. IKTak organizazio, gestio eta administrazio errekurtso moduan.
Arazoa da, boluntarioen eskasia dagoela IKTen gestioaz, organizazioaz eta
lidergoaz arduratzeko. Horregatik beharrezkoa da irakasleen prestakuntza profesionala
eta garapen profesionala lantzea.
IKTak gehien lantzen dituztenak, ikastetxe berritzaileak dira. Hauek bere
organizazioa hiru ardatzetan oinarritzen dute: Hezkuntzaren berrikuntza, IKTen papera
eta organizazio aldaketa.
11
Ezagutzaren gestioa ikaskuntza gizartean
Memoria antolatzailea, instituzio baten identitatearen zatia da eta
dokumentuetan ekintzen jarraibideetan, erlazio sozialen gestioen estiloan, elementu
arkitektonikoen eta errekurtso didaktikoen banaketa espazialean eta bizitzako
esperientzietan materializatzen da. Beraz, memoria antolatzaile edo organizatzailea
informazioa kodifikatzeko prozesuarekin lotuta dago. Heziketa zentro guztiak IKTen
bidez konektatu daitezke, modu honetara produkzio, difusio eta ezagutzen aplikazio
profesionalen aktibitatean har dezakete parte. IKTek aukera ematen dute
informazioaren, datuen, hezkuntza aplikazioaren prozeduraren truke azkarrarentzako,
geografikoki urruti dauden lekuen artean. Ikastetxe guztiak, bakoitza bere neurrian,
sareko organizazioak dira. Sare hauek eraikin bakarrekoa edo zentro ezberdinen
artekoak izan daitezke.
IKTen formaziorako hezkuntza espazioen gestioa
Gela teknologikoa: funtzioa, estruktura eta organizazioa IKTen integrazioak,
ikasleen ikasteko moduan aldaketa esanguratsua ekar dezakete, IKTak curriculumean
sartzen dituzten irakasleek, beren metodologiak aldatzeko beharra sentitzen dute,
ikasleen ikasteko moduaren aldaketara egokitzeko.
Gelaren espazioa organizatu eta gestionatzea, ordenagailuak eta periferikoak,
sarerako konexioa eta ordenagailu edo bideoen proiektoreak sartzeak, ikasteko
testuingurua ulertzeko modua birdefinitzeko beharra eskatzen du.
Gela teknologiko batek ezaugarri hauek izan beharko lituzke:
On-line-eko errekurtsoetara sarbidea
Gela birtuala izatea posible egiten duten baliabide teknologikoak.
Ikasleei bere estiloaren bidez ikasteko aukera ematen dien teknologietara
sarbidea.
Curriculum indibidualizatuak egiteko aukera, diagnostiko indibidualarekin.
Ezagutzaren arlo desberdinak lotzeko, teknologia baliabide bezala erabiltzeko
modua izatea.
12
Espazio eta altzairu flexibleak ikuspuntu antolatzailetik begiratuta.
Proiektoreak.
Gela organizazioaren aldaketa:
- Ordenagailuak ikasleen kopuru adina egotea, sarerako sarbidearekin.
- Ikasmahaien kokapena, arbel digitalari begira.
- Teknologiaren laguntzaz, taldean lan egiteko leku bat.
Geletan, banaketa espazialaren aldaketa eman behar da IKTak ongi
integratzeko. Ezaugarri arkitektonikoak edo egoera ekonomikoak ez badute posible
egiten espazio fisikoak egokitzea, espazio birtualak sortuz konpondu daiteke. Etxetik
hezkuntza sare teknologikora sartu ahal izateak, eskolako ordutegitik kanpo,
ikaskuntzarako posibilitatea handitzea dakar.
Sare birtual hauen helburu eta funtzioak honakoak dira: funtzio politikoa, funtzio
informatiboa, funtzio psikologikoa eta konpetentzien funtzioa.
Giza errekurtsoak IKTen hezkuntza organizaziorako
1.Zuzendaritzak IKTak lagundu, sustatu eta estrukturatzeko gaitasuna du.
2.IKT koordinatzailearen figura, hezkuntza sistema gehienetan martxan jartzen ari dira
irakasleria aholkatzeko. Hauen funtzioak honakoak dira:
IKTekin erlazionatutako errekurtso hezitzaileak organizatzea programatzaile
informatikoko teknikoen laguntzaz.
Irakasleak informatzea erreminta berrien inguruan.
Irakasleei lagundu IKTen integrazioan.
Dinamizatzaile moduan jardun sortutako proiektuetan.
3.Tekniko informatikoa
Ikasketa teknologikoan espezializatutako profesionala da. Beharrezkoa da
informatikako aditu batek, ekipamenduen eta errekurtso teknologikoen mantentzea
eramatea.
13
DE TECNOLOGÍAS DE LA INFORMACIÓN Y LA COMUNICACIÓN A RECURSOS EDUCATIVOS (Juana Mª Sancho Gil)
IKT-ak ezinbesteko hezkuntza baliabideak bihurtu dira azken urteotan. IKT-ak
gure bizitzan sartzeakhiru ondorio nagusi utziz dituzte: interesen egituraren aldaketa,
simboloen esanahien aldaketa eta komunitatearen berezko izatearen aldaketa.
Teknologia hauek bizitzako alderdi asko eraldatu dituztela bistakoa da, baina aldaketa
hauek ez dira beti onerako izan.
Aldaketa hauek hezkuntza ere izan dute eraginik. IKT-ak arlo honetan
sartzearen zailtasun nagusiena irakaskuntza motan aurkitzen da, hau da,
irakaslearengan zentraturiko irakaskuntzan. Arazo honetatik abiatuz, nazioarteko
organismo ezberdinek, ikasleria ezagutzen gizarterako hezi behar dela adierazi dute,
horretarako irakasle, prestatu eta osatuak egon behar direla azpimarratuz.
Prestakuntza honen beharrak IKT-en inguruan hutsune pedagogikoa egotea
ekarri du, izan ere, irakasle askok ez dituzte behar bezala erabiltzen tresna hauek,
beraien usteen eta erabilpen mailaren arabera soilik erabiltzen baitituzte. Jarrera
hauek, XX.mendetik martxan jarrita dagoen eskolaren garapena oztopatzen dute.
Hala eta guztiz ere, auzi nagusiena IKT-ez haratago doa, eskolaren
eraldaketaren bila. Horretarako, heziketa prozesua bultzatuko duten materialak eta
ikasketa inguruak garatzeko aukera egon behar da; baita ariketa kognitiboak ikasteko
aukera ere; eta eskolan nahiz etxean IKT aplikazioak erabiltzeko aukera ere eman
behar da.
Badira IKT-ak eskolan sartzeko programa ezberdinak. Horietako bat School +
delakoa da. Programa honek ikastetxeetako pedagogian eta teknologian aldaketak
egitea ditu oinarri, eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua inguru birtualean kokatzen
ditu.
IKT-ak berrikuntza pedagogikoaren motore izan daitezen, heziketa zentroek
baliabide teknologiko egokiak izan behar dituzte, eta irakaskuntza-ikaskuntza
prozesuan tresna berriak erabili behar dira. Honez gain, irakaslearen elkar-ekintza
zabaldu behar da, eta ikasleek beren heziketa gauzatzeko gaitasuna izan dezaten
inbertitu behar da.
14
top related