1914 1939: tentsioak eta gatazkak
Post on 22-Jul-2015
1.110 Views
Preview:
TRANSCRIPT
LEHEN MUNDUKO GERRA
ZERGATIAK
Bake-armatua
Inperialismoa
Balkanak
SARRERA:
GERRA!!!
Eta Alemanian, Ingalaterran,
Frantzian…. Ikuskizun
berdina: ejerzitoan alistatzeko
ilada luzeak, frontera joateko
nahia eta nonahi euforia
berdina. Baina…ZERGATIK?
SARRERA: Europa 1910
LEHEN MUNDU GERRAREN JATORRIAK
1. Aliantza sistema eta Bake Armatua
2. Potentzien arteko istiluak
3. 1914.Ko krisia
ALIANTZA-SISTEMA ETA BAKE ARMATUA
1.- ALIANTZA-SISTEMA
a) Eragilea: Bismark
b) Arrazoiak:
a) Frantzia isolatzea(Alsazia eta Lorena)
b) Balkanak (Austria eta Errusia)
c) Helburua: Europan orekamantentzea
2.- BAKE ARMATUA
a) Gilen II
b) Politika oldakorra
c) Helburua: Potentzia
d) Bloke Militarrak:
a) Aliantza Hirukoitza
b) Entente Hirukoitza
e) Armen norgehiagoka
Europako blokeak 1914an
POTENTZIEN ARTEKO ISTILUAK
INPERIALISMOA
1. Kapitalismoaren garapena
2. Inperialismoa
kapitalismoaren asken fase
bezala.
3. Potentzien arteko tentsioak
areagotu ziren. (Frantzia
eta Ingalaterra vs.
Alemania eta Italia)
EKIALDEKO AUZIA
1. Turkia “Europako
gaixoa”
2. Errusia: Portu beroak
3. Austria: Zabaltzeko
eremua
4. Serbia Handia (Bosnia)
5. Gerra Balkanikoak
Gastu militarrak
BALKANETAKO KRISIA
Austriar Artxidukearen erailketa serbiar abertzale baten eskutik Bosnian.
Austriaren ultimatum-a.
Aliantza-Sistema martxan jarri zen.
Lehen Mundu Gerra (1914-18)
LEHEN MUNDUKO GERRA
EZAUGARRIAK
FASEAK
BAKEA
EZAUGARRIAK
1. Potentziek gerra laburra espero zuten baina lau urte luze
bitartean garatu zen, inoiz izandako gerrarik odoltsuena
bihurtzeraino.
2. Arma berriak (ametralladora, tankeak, kalibre handiko
kainoiak, urpeontziak, hegazkinak, gasa…)
3. Atzeguardiaren mobilizazioa:
1. Emakumeak lanean
2. Propaganda
3. Gerrako ekonomia
GERRAREN FASEAK
1. Mugimenduen gerra: Schlieffen Plana:
1. Inperio Zentralen hasierako konkistak
2. Fronte egonkorrak (Marne)
3. Ekialdeko frontea.
1. Balkanak (Serbia)
2. Austriar-Inperioaren porrota
2. Lubakien Gerra:
1. Verdum, Somme,
2. Bigarren mailako fronteak:
1. Dardaneloak: Galipolis
2. Afrika: Alemaniak koloniak galdu
3. Ekialde Hurbilean: Lawrences
Arabiakoa
4. Itsapeko gerra
GERRAREN FASEAK (II):
1917ko krisia:
Sobietar iraultza (Brest-
Litovsk)
EE.BBak gerran sartu
Erasoaldi Handia
EE.BBen laguntza
Alemaniako barne arazoak
Nekea
Armistizioa (1919-XI)
GERRAREN ONDORIOAK
GALERAK
EUROPAKO MAPA BERRIA
ALEMANIA
Gerraren biktimak
VERSAILLESEKO ITUNA
Aliatuen helburuak:
Alemaniaren suspertzea eragoztea.
Irabazleen arteko oreka territoriala
Sobietar Batasuna isolatzea
Europako mapa berria:
Inperioaren deuseztapena
Austria-Hungariakoa
Otomandarra
Errusiarra
Balkanetan estatu indartsu bat
sortu bertako egoera egonkortzeko
(Yugoslavia)
Errusiaren inguruko osasun-lerroa
Alemania erruduntzat hartu
zuten eta itunaren bitartez
zigortu zuten
Kalte-ordainak
Armadarik ez
Koloniak galdu
Renania berma gisa okupatua
Danzig-ek bi alditan banatu
(DIKTAK)
Europa eta Ekialde erdikoa Parisko bakearen ondoren
ZERGATIK SINATU ZUEN
ALEMANIA?Alemaniak ez zuen onartzen Versailesen
ezarritako zigorrak baina hala ere sinatu
zuen. Zergatik?
Alemaniak errenditu zen Wilson
Presidentea proposatu zituen 14 puntu
horiek aplikatuko zirelakoan Baina
Versailesen Frantzia eta Belgikak bere
nahiak inposatu zituzten.
Alemania engainatua sentitu zen eta
hasiera batean ez zuen Ituna onartu
baina:
Aliatuek inbatsioarekin mehatxatu zuten.
Mugimendu espartakistak jarraitzen zuen
zabaltzen.
Sinadura horrek mendekurako gogoa
sustatu zuen eta gerorari begira
erabakiorra izan zen sentimendu hura.
Mugimendu espartakistaGerraren azken urtean Alemanian iraultza
komunista suertatu. Mugimendu espartakista
(Rosa Luxemburgo) boterea hartzen saiatu
zen. Egoera honen aurrean:
Alemaniak bake-ituna sinatu zuen
Weimar Errepublika osatu zen, Alderdi Liberalak
(Zentrum) eta Sozialistak sustatua.
Mugimendu espartakista gogor erreprimitu
zuten.(Bere buruzagiak erailak izan ziren)
Testua: Versailleseko Tratatua
Versailleseko Tratatua
Ameriketako Estatu Batuek, Britainiar Inperioak, Frantziak, Italiak eta Japoniak, tratatu honetan potentzia
aliatu nagusiak izendaturikoak (…) alde batetik, eta Alemania, bestetik, hurrengo xedapenak adostu dituzte:
42. art. Alemaniari gotorlekuak mantentzea edo eraikitzea debekatzen zaio, dela Rhin ibaiaren ezkerreko
aldean, dela eskuineko aldean (…)
119. art. Alemaniak uko egiten dio, potentzia aliatu nagusien eta elkartuen mesedetan, itsasoz haraindiko bere
jabetzen gaineko titulu eta eskubideei (…)
160. art. Armada alemaniarrak lurraldeko ordena mantentzea eta mugetako polizia izatea soilik edukiko du
helburu (…)
173. art. Nahitaezko soldadutza abolitua izango da Alemanian (…)
231. art. Gobernu aliatuek eta elkartuek deklaratzen dute, eta Alemaniak onartzen du, Alemania eta bere
aliatuak gobernu aliatuek eta euren nazioek erasoaldi alemaniarrak eta bere aliatuek inposaturiko gerraren
ondorioz pairaturiko galera eta oinaze guztietaz erantzule direla, eragin dituztelako.
232. art. Gobernu aliatuek eta elkartuek exijitzen dute (…) eta Alemaniak konpromisoa hartzen du, potentzia
aliatuen eta elkartuen biztanleria zibilari eta beren ondasunei eragindako kalte guztiak konpontzeko, (…)
428. art. Alemaniak tratatu hau beteko duela bermatzeko, Rhin ibaiaren mendebaldean dauden lurralde
alemaniarrak, zubi-buruekin batera, potentzia aliatuen eta elkartuen tropek okupatuko dituzte hamabost urtez.
Testua: Kalte-ordainei buruzko iritzi bat
Kalte-ordainei buruzko iritzi bat
Gaiari buruzko beste alderdi batzuk alde batera utzirik, nire ustez, Alemaniak gerraren kostu osoa
ordaintzea ziurtatzeko egindako kanpaina gure gobernariek inoiz egindako ekintza larriena eta
aldrebesena izan da. Baldin eta Lloyd George eta Wilson jaunek ulertu izan balute haien arreta
eskatzen zuen arazo larriena ez zela politikoa edo lurraldeari buruzkoa, baizik eta finantzarioa eta
politikoa, eta etorkizuneko arriskua ez zegoela mugetan edo subiranotasunean, baizik eta elikagaian,
ikatzean edo garraioan, Europako etorkizuna guztiz bestelakoa izango al zen? Ez Lloyd Georgek, ez
eta Wilsonek ere, ez zituzten behar adina aintzat hartu arazo horiek, Konferentzia egin zen garaian
[…].
Beraz, Alemaniak ordaintzeko zuen ahalmenari buruz egindako kalkuluak ez zituzten batere aintzat
hartu hasiera-hasieratik […]. Oinarri faltsua izanda, ezin izan zen inolaz ere garatu finantza-politika
bideragarririk eta konstruktiborik . […] Frantziaren eta Italiaren finantza-egoera oso txarra zen, eta
horregatik, ezinezkoa zen bi herrialde horiek aintzat hartzea alemaniarren kalte-ordainei zegozkien
arrazoiak, baldin eta aldi berean ez bazitzaien haien gaitzez libratzeko aukerarik ematen. Nire iritziz,
Estatu Batuetako ordezkariek akats handia egin zuten, ez baitzuten izan proposamen konstruktiborik,
burua galdutako Europa minduari eskaintzeko . […] Clemenceauren asmoa nola edo hala Alemania
ahultzea eta suntsitzea zen […]
J.M. KEYNES, Las consecuencias económicas de la paz, 1920
Kalte-ordainak alemaniarren ikuspuntutik
ALEMANIA 1919-24
Kalte-ordainek hondamendira
eraman zuen Alemania. Markoa
erori zen erabat. Inflazioak klase
ertainak eta langileak arruinatu
zituen. Egoera honek
desegorkortasun soziala ekarri
zuen. Egoera honetaz baliaturik
Hitler estatu-golpe bat ematen
saiatu zen baina porrot egin zuen.
NAZIOARTEKO HARREMANAK
Alemaniak ezin zuen kalte-ordainak ordaindu.
Horren ondorioz Frantziarekiko harremanak
gaiztotu ziren. Frantziar armadak Rhur Arroa
okupatu zuen, bertan pilatzen baitziren
Alemaniako ikatz eta burdin erretserba
handienak. Erantzuna erresistentzia pasiboa
izan zen. Krisialdia areagotu zen.
NAZIOARTEKO
HARREMANAK (II)Egoera larria zen. EE.BB.ek
eta diplomaziak parte hartu
zuten egoera hori bideratzko:
•Dawes Plana
•Lokarnoko Ituna
Lokarnoko ispirituak
egonkortasuna ekarri zuen.
1925tik aurrera hazkunde
ekonomikoa etengabekoa izan
zen. Tentsio sozialak baretu
ziren. Poz handiko giroa
nagusitu zen. Hamarkada
zoriontsua Europara ere
ailegatu zen.
30EKO HAMARKADAKO KRISIA
29ko krak-a
Demokraziaren krisia
KRISIAREN JATORRIA
ZERGATIAK:
Gain-ekoizpena:
Gerra bitartean gerran sartuta zeuden
nazioek gerra-ekonomiari ekin zioten.
Nazioarteko merkatuan utzitako hutsunea
nazio berriek (EE.BB.-
ek, Japoniak, Australiak, Argentinak…)
osatu zuten hornitzaile gisa. Gerra eta
gerra ondoko krisialdia
bukatutakoan, ohiko estatu horiek ohiko
ekoizpenekin hasi ziren. Horrek salgai-
soberakinak ekarri zituen.
Espekulazioa
•Interes tasa altuak
•Burtsan etekin handiak akzioen
salerosketekin
•Bankuak mailegu handiak eman bai
enpresei, lortutako etekinekin bere
balantzeak orekatzeko, zein partikularrei
(aurrezkiak)
•Bankuek ere akzioetan diru handia
inbertitu
ONDORIOAK
EE.BB.ek Europan zituen inbertsio
guztiak aberriratu zituen. Dawes-
Plana bertan behera gelditu zen.
Inportazioak ere murriztu ziren. Hori
dela eta krisia Europan zabaldu zen.
Lehendabiziko biktima Alemania izan
zen. Geroago Ingalaterra eta Frantzia
eta azkenean Europa osoan Sobietar
Batasuna ezik.
Krisialdiak Demokraziaren ahulezia
agerian utzi zuen, batez ere gerra
ondoren sortutako estatu berrietan.
Muturreko ideologiak indartu ziren.
Komunismoak hartu zuen indarraren
aurrean Europa Zentraleko
errepubliketan irteera faszista
inposatu egin zen. Portugal, Grezia,
Polonia, Letonia, Estonia…
Alemanian ere Weimar Errepublikak
porrot egin zuen. Hitlerren ordua
ailegatu zen.
Industria-krisia
Sintesia (I)
XIX. mendearen azken herenean eta XX.aren hasieran, antzeko indarra zeukaten
bi bloke militar eratu ziren Europan, Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza.
Elkarrenganako beldurrak, interes kolonialek eta Austriak eta Hungariak
Balkanetan zituzten asmoek euren arteko gatazka eragin zuten.
Gerrak hilabete gutxi irautea espero zen, baina lau urtez luzatu zen. Gerra
Entente Hirukoitzaren garaipenarekin bukatu zen.
Lehen Mundu Gerra Historiako gatazkarik luze eta odoltsuenetariko bat izan zen.
Eskura zeuden giza eta gauza baliabide guztien mobilizazioa beharrezkoa izan
zen, eta honek aldaketa handiak eragin zituen gerran parte hartzen zuten
herrialdeen barnean.
Pariseko Bakeak mapa europar erabat berria sortu zuen, non bi inperio
tradizional desagertu egin ziren (Austria eta Inperio Otomandarra) eta euren
ordez herrialde berriak agertu ziren. Alemaniari baldintza gogorrak ezarri
zitzaizkion, herrialde horretan atsekabe izugarria sortu zutenak.
20ko hamarkada argi-itzaletako garaia izan zen. Hasieran, krisi ekonomiko
gogorra bizi izan zen, gerraren osteko errekuperazioaren ondorioz, eta Alemania
eta Frantziaren arteko tentsioek iraun zuten. Baina 1924tik aurrera, ekonomia
hoberantz zihoala zirudien eta potentzien arteko ulertze giroa sortu zen, gerra
urruntzen zuela bazirudiena
New Yorkeko burtsaren crack-ak 1929an nazioarteko krisi ekonomiko larria
eragin zuen. Krisia konpontzeko nazioarteko elkartasun ezak estremismo
politikoa sendotu zuen.
Gerrarte garaian, gizartea modernizatu egin zen: masa-gizartea finkatu
zen, emakumeak bere egoera hobetu zuen eta hedabideak funtsezko papera
izaten hasi ziren.
Gerrarte garaia oso berritzailea izan zen kulturaren ikuspuntutik. Zientziaren
arloan fisika berria iritsi zen eta artearen arloan korronte kultural berriak agertu
ziren, Espresionismoa, Surrealismoa eta Abstrakzioa, esate baterako.
Arkitektura arloan, nazioarteko estiloa nagusitu zen.
top related