17 kiliko aldizkaria
Post on 10-Mar-2016
232 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
1
2. Inauteriak
4. Landareak
6. Antzinako Grezia.Historia.
8. Antzinako Grezia. Mitologia
10. Diru gehien izan duten pertsonak.
12. Esperimentua.
14. Eskulana
16. Bidaiak
18. Animalia anatomia..
19. Komikia.
20. Errezeta.
22. Horoskopoa.
23. Entretenigarriak.
Zbakia: 17
2
3
4
LUBEZAUNA
DESKRIBAPENA: lubezauna arantza sendo eta
zorrotzean bukaturiko brakte berdeek inguratzen
duten kolore purpura-gorriska duten kapitulue-
tan ezagutzen da. Hosto berdeek ez daukate
arantzarik, eta egosita jaten dira, alkatxofaren
zaporen antzekoa baitute.
LORALDIA: uztailetik irailera landatzen da.
Habitat: gure herrietako kuneta eta zapalda le-
hor eta eguzkitsuetan agertzen da.
OHARRAK: printzipio mingots eta esnea gatza
dezakeen hartzigarria eta, honez gain, odoleko
azukrearen kopurua gutxitzen duen substantzia
du .
Egilea:
Haizea
Etxegarai
Informazio iturria: Euskal herriko landare dikotile-doneoak
Argitaletxea: A.D.E.V.E.
Argazkiaren iturria: http://plantas-
medicinales.servidor-
alicante.com
5
PANPA BEDARRA
Indiarrek Hego Amerikako landare batzuk ekarri zituz-ten eta haietariko batzuk onak ziren eta beste batzuk txarrak. Azkenengo hauei landare inbaditzaileak deitzen diegu hemengo ekosistema aldatzen dute eta.
Haietariko bat Panpa Bedarra da.
Hauexek dira landare inbaditzaile honen ezaugarriak;
Itsasadarreko eskualdetan ondo hedatutako espeziea da. Erabat ornamentala, txalet eta lorategiekin estuki erlazio-natuta dago. Xede ornamentalekin landatu zen eta egun, ko-munitate sasinaturaletan ezarrita dago. Estreineko aldiz, Santanderren aipatu zen. Egun, Urdaibai Biosfera Erreser-ban dagoen bigarren izurritea da.
Landutako eta degradatutako lurzoruak arin kolonizat-zen ditu. Bere dispersio-sistema hazi hegazkorren eta lurpe-ko errizomen bitartekoa da. Komunikabide arinak erabiltzen ohi ditu hedatzeko, bereziki, autobiak.
Hala ere, ez da ikusten Urdai-baitik hurbil dau-den beste eskual-deen eragina. Baina, azken urteetan hedapen handia izaten ari da itsasadarretik kanpo.
Egilea: Irati Cossio
Informazioa: Aixerreku Elkartea. Argazkia: flick.com
6
Aintzinako Grezian oso gertaera historiko
berezi bat suertatu zen Esparta hiriaren
garaian.
Espartanoek haurrak txikitatik gerrarako
prestatzen zituzten baina forma oso txar
batean. Prestatzen zituztenean, umeek nagu-
sien kontra borrokatzen zuten eta, askotan,
ume batek beste ume bat hil behar zuen bizitza
ez galtzeko.
Egun batean, persiarrek espartarren kontra
borrokatuko zutela esan zutenean, Leonidasi,
Espartako erregeari, Termopiletan persiarrak
blokeatzeko ideia bururatu zitzaion.
Leonidasek, bere tropa guztiekin, Termopi-
letan kokatu zen eta persiarren kontra borroka-
tu zuten. Leonidasek irabazi zuen borroka hori,
baina espartar bat persiarren partez zegoenez,
esan zien persiarrei beste leku bat zegoela ba-
taila egiteko eta irabazteko.
7
Leku hartan, bere 300 soldaduekin borro-
kan hasi baino lehen, Leonidasek espartar bati
esan zion beste tropei esateko borroka galdu
zutela eta errefortzuak bidaltzeko. Traidoreak
esandako lekuan hasi zen bataila eta esparta-
rrek guda galdu zuten. Hala eta guztiz ere,
Leonidasek, hil baino lehen, esan zuen gendeak
gogora zezan ez bakarrik gerra hartan 301 es-
partarrak hil zirela beraien familiak salbatzeko,
baizik eta nola 301 espartarrak ausardiaz hil zi-
ren.
Informazio iturria eta egilea: Manuel Castellanos
Argazkia: blog.revistavanytifair.es
8
Aintzinako Greziarrek milaka jainko eta jain-kosengan zinesten omen zuten.
Batzuk garrantzitsuak dira: Olinpikoak deitzen zit-zaien.
Apalagoenak, ninfak, bizi ziren harkaitzetan, ba-soetan eta ibaietan.
Munstroak ere existitzen ziren. Hobe beraiekin ez topatzea!
JAINKO ETA JAINKOSA NAGUSIETAKOAK
Olinpo mendian bizi ziren, horregatik Olinpikikoak deitzen ziren . Anbrosiaz elikatzen ziren (hilezkortasuna ematen omen zieten) eta nektarra eda-ten zuten.
Beraien erregea ZEUS zen...baina borrokaldiak sortu ziren beraien artean eta beraien abenturak ez zi-ren batere sinpleak!
9
Jainkoek beraien borodatez eraldatzeko
ahalmena zuten. Ikusi ahal zituzten Lurran ger-
tatzen ziren gauza guztiak eta gurengana jeitzi
ahal ziren gu liluratu, zerbitzatu edo zigortzeko.
Hades zen Olinpoan bizi ez zen bakarra, hil-
dakoekin infernuan bizi zen eta. Egilea: Christian Garay
Informazio iturria: Mitologías. Panini argitaletxea
Argazkia: Zubufer´s Blog
10
Nor?: Cornelius Vanderbilt.
Zenbat?: 170.000 milioi dolar.
Zergatik?: New Yorken trenbidea eraikitzeagatik.
Nor?: Marco Licinio Craso.
Zenbat?: 172.500 milioi dolar.
Zergatik?: Erromatar Inperioko kontsul.
Nor?: Henry Ford.
Zenbat?: 191.000 milioi dolar
Zergatik?: Ford Motor Companyren fundatzailea.
Nor?: Basilio II.a.
Zenbat?: 172.000 milioi dolar.
Zergatik?: Bizantziar Inperioko enpe-radorea (976-1025)
Nor?: Andrew W. Mellon.
Zenbat?: 192.000 milioi dolar.
Zergatik?: Petrolioko, burdigintza
eta ontzigintza magnatea.
www.biography.com
histiryorb.com
dineroclub.net
Vidayeltiempo.blogspot.com
www.occities.com
11
Nor?: Andrew Carnegie.
Zenbat?: 302.000 milioi dolar
Zergatik?: Siderurgiako mag-natea.
Nor?: Nicolas II (Errusia).
Zenbat?: 257.000 milioi dolar.
Zergatik?: Errusiako azken
enperadorea.
Nor?: William Henry Vanderbilt (1821-1885).
Zenbat?: 213.000 milioi dolar.
Zergaitik?: Corneliusen semea.
Nor?: Mir Osman Ali Khan (1886-1967) edo Asaf Jah VII
Zenbat?: 213.000 milioi dolar.
Zergatik?: Hyderabadeko* printzerria-ko nizama edo erregea. (*) Gaur egun, Indian barne dagoen herrialdea da.
Nor?: John D. Rockefeller.
Zenbat?: 322.000 milioi dolar.
Zergatik: Standard Oil-en (ESO) sortzailea.
biography.com
es.wikipedia.org
claseshistoria.com
probertenciclopaedia.com
indu.com
Egileak: Javier Zabala eta Haritza Cuezva
Informazio iturria: GUINNESS WORLD RECORDS 2013
12
Beroetan handi,
hotzetan txiki Bero egiten duen egunetan, etxea,
ohea, jostaliak…handitu egiten dira?
Bada, gauza batzuk hedatu, handitu
egiten dira beroarekin, eta uzkurtu edo txi-
kitu hotzarekin. Adibiderik nahi ? Bada, ga-
sa..
Bai, gasa, arnasten dugun hori. Esperi-
mentu erraz batekin frogatu dugu.
Behar dituzu;
• Botila bat
• Puxika bat
• Ur hotzez betetako ontzi bat
• Ur beroz betetako ontzi bat
Zer egin
1. Hartu puxika, sar ezazu botilaren ahoan,
eta ziurtatu ez dela gelditzen aireak alde
egiteko zirrikiturik.
2. Hartu botila eta sartu ur berotan. Ikusi,
ikusi nola puzten den puxika!
13
3. Atera ur berotik botila, eta sartu ur hot-
zean; puztutako puxika hustu egin da!
Zer gertatu da?
Ur berotan sartzean, botila berotu egi-
ten da, eta barruan duen gasa ere bai. Ga-
sa, berotzen denean, hedatu egiten da, eta
botilak ezin du gas hori hartu. Orduan, bo-
tilatik atera eta puxika puzten du atera den
aireak.
Ur hotzetan
sartzean, be-
rriz, kontrakoa
gertatzen da:
airea hoztu egi-
ten da, hoztean
uzkurtu egiten
da, eta botila-
ren barrura
itzultzen da.
Egilea: Izaro Masa
Informazio iturria : Armix max-mix 1 Zz. Argitaletzea: Elhuyar
Argazkia: www.tiendadeglobos.com
14
Beharrezko materiala
. Esmalte akriliko gorria,horia,urdina eta zuria
. Kristalezko edalontziak
. Kotoizko bastoitxoak
. Laberako pergamino papera.
Nola egin?
Lehendabizi, kristalezko edalontziak mar-gotzeko erabiliko ditugun koloreak prestatuko ditugu.
Gorriarekin, horiarekin eta urdinarekin hainbat kolore nahasketa egin daitezke. Eta zuriarekin kolorea argitu.
Ondoren, labeko bandejan pergamino papera kokatuko dugu, bertan edalontziak bu-ruz behera kokatzeko.
15
Bastoitxo bat hartu eta kolore batean bustiko dugu. Poliki, edalontziaren ipurdi ere-muan motak margotuko ditugu.
Ondoren, beste bastoitxo batekin beste kolore batekoak.
Eta horrela, gure gustura gelditu arte.
Sikatzen utzi, eta beste edalontzi batekin jarraituko dugu.
Kolore konbinaketa ugarirekin frogatuko dugu. Eta gogoratu bakarrik edalontziaren ipurdi eremua beteko dugula motekin.
Ordubetez edalontziak sikatzen utziko di-tugu. Ondoren, 350ºc-tan labean sartu 30 mi-nutuz. Denbora igarota, labea itzali eta beste ordubetez hozten utzi.
Prest ditugu edalontziak erabiltzeko edo-ta opari zoragarri bat egiteko.
Gomendio bat. Gehiago iraungo du mar-goak, kontuz eta larregi igurtzi gabe garbitzen baditugu.
Egilea: Karen Fernandez
Informazio iturria: Karramarro aldiizkaria 39.zk
Argazkia: papa-moscas.com
16
LANZAROTE
Uda honetan joan zaitezkete Kanarietako
Lanzarotera, oso eguraldi ona egiten du eta.
Ondartzetan amakak daude, baina alokatu be-
har dira. Hotel asko daude eta denak oso politak
dira. Gainera, euria egiten badu ez da ia-ia naba-
ritzen.
Sumendi asko daude eta sumendiko lurra es-
kuan hartzen baduzue erretuko zarete. Eta horre-
gatik kaptus asko daude. Haietariko batzuk erral-
doiak dira eta guztiak izugarri politak.
Bilbotik Lanzarotera egazkinez joanez gero,
bidaiak 2 ordu eta 30 minutu iraunten du.
Anima zaitezte Lanzarote irlara joatera!
Egilea: Carlos Castellanos
Argazkia: www.xn--espaaescultura-tnb.es
17
GRANADA, bidaia turistikoa! Lagunok! Hemen dauzakue proposatzen dizue-
dan bidaia!
Hotelak (aukeratzeko): Abades Nevada Place
(abadesnevadapalace.com), Camino de Granada
(www.hotelcamino.con), eta Portago Urban
(www.tripadvisador.es)
Prezioak, aurreko ordenari jarraituz: 55€, 50€ eta
38€ gela bikoitza eta gaueko.
Bidaia Turistikoa: Gaua hotelean pasatu ondo-
ren, gosaldu eta hiria ikusiko dugu (badago). Gero
igerilekuan igeri egingo dugu eta 15:30ean edo
16:30ean bazkalduko dugu. Arratsaldean Alhambra
ikusiko dugu.
Geroago, hotelera joango gara eta nahi izango dugu-
na egingo dugu.
Egileak: Sara Higon
Argazkiak: hotelarenak aipatutako ordenean
18
Animalien ehunak
Animalien ehunak zelula interkonektatuen
multzoak dira. Animalien gorputzetan oinarrizko
lau ehun mota daude giza gorputzean eta orga-
nismo multizelular apalenetan barne, baina zerbait
azaldu nahi dizuet hain espezializatuak eta ezagu-
nak ez direnei buruz.
EPITELIO ETA EUSTE-EHUNAK
Epitelio eta euste-ehunen arteko ezberdintasu-
na garrantzitsua azkenekoetan azaltzen den zelu-
larteko substantzia
ugaria da, zelulek be-
rek ekoiztua. Ehun-
mota hauen funtzioa
organoen arteko tarte-
ak betetzea da eta, era
berean, euste-egiturak
eratzea.
Egilea: Ekaitz De Blas
Informazio iturria : Zoologi atla-sa. Ediciones marfil
Argazkia: Wikipedia
19
Egilea: Haritza Cuezva
20
OSAGAIAK:
1 litro esne
1 esne lurrundu poto bat
200 arroz borobil
1 kanela makilatxoa
150 gramo azukre
laranja azal zati
bat
limoi azal zati bat
gatz apur bat
HASI BAINO LEHEN:
Ohartu al zara laranja eta limoiaren azal eba-
ki berriak nolako usaina duten? Garratza, mi-
katza, freskotasuna, garbitasuna,... denak
bertan. C bitamina uholdeka.
21
LANERA!
Azukrea ezik, gainerako osagai guztiak
jarriko ditugu kazola batean. Su eztitan utzi-
ko diogu nahasketari irakiten, betiere zurez-
ko koilararekin eraginez. Usainak erakarri
duen anaia edo arreba txikiaren laguntza
edukiko dugu lan honetarako, edo bezte la-
guntzo horrena. Oso garrantzizkoa da koila-
raz eragitearen kontu hau, ez baitiogu utzi
behar arrozari kazolaren hondoan itsasten.
Azkena litzateke hori! 40 minutu igaro dire-
nean, azukrea gehitu eta beste 10 minutu-
tan segituko dugu eragin eta eragin. Denbo-
ra iragandakoan, gopor edo ontzi borobil ba-
tera botako dugu prestatutakoa, betiere frui-
tu-azalak eta kanela makila arrantzatuz. Ez
dira jaten, baina zapore bikaina ematen du-
te.
Hotziturik jango dugu.
Egilea: Hegoa Ocerin
Informazio iturria: Txikichef. Ariadna argitaletxea
Argazkia: www.crhoy.com
22
Gemini21Gemini21Gemini21Gemini21----5/205/205/205/20----6666
Kontuz hondartzan! Gerta liteke karramarro bat
agertu eta behatz batean kosk egitea.
Taurus:21Taurus:21Taurus:21Taurus:21----4/204/204/204/20----5555
Egunen batean Aqua-riumera joaten bazara, ez sar-
tu eskua pirañen ontzian, gose daudenean kosk egiten omen dute eta.
Leo 20Leo 20Leo 20Leo 20----7/237/237/237/23----8888
Begiko duzun futbol taldea galtzen badu, lasai egon.
Jarraitu animatzen, hurren-goan irabaziko du eta.
Cancer 21Cancer 21Cancer 21Cancer 21----6/206/206/206/20----7777
Udako oporrak gertu daude. Arkatza, borragoma eta
koadernoa utzi eta presta zai-
tez eguzkitan erlaxatzeko.
Virgo 24Virgo 24Virgo 24Virgo 24----8/238/238/238/23----9999
Eskolan zaudela bero handia egiten badu, eta irakasleak ez
badu lehioa ireki nahi, eman krema hidratantea aurpegian.
Aries: Aries: Aries: Aries: 21-3/20-4
Etxean baldin bazaude eta kanpoan eguzkia dagoela
ikusten baduzu, atera baino lehen eguzkitarako krema ja-rri.
Irudiak: Iraia Aced
23
Egilea: Haizea Etxegarai
Piscis 19Piscis 19Piscis 19Piscis 19----2/202/202/202/20----3333
Kontuz zoologi-koan, azken boladan txi-muen inbasio bat izan da eta. Joatekotan, nortasun agiria zurekin eraman, txi-mu batekin nahas ez zaitza-ten.
Aquarius 21Aquarius 21Aquarius 21Aquarius 21----1/181/181/181/18----2222
Eskuohiala eta bainu
jantzia armairutik atera eta
prestatu, hondartzako denbo-
raldi berria dator eta.
Capricornius 24Capricornius 24Capricornius 24Capricornius 24----12/2012/2012/2012/20----1111
Kalean zure futbolari kuttuna
ikusten baduzu, hobe norbai-tekin egotea, agian, zorabia-tuko zara.
Sagitarius 24Sagitarius 24Sagitarius 24Sagitarius 24----11/2311/2311/2311/23----12121212
Utzi bideojokoak alde batera, eta hasi ikasten, horrela azter-ketak gaindituko dituzu!
Scorpius 24Scorpius 24Scorpius 24Scorpius 24----10/2310/2310/2310/23----11111111
Zirkura joaten bazara, ondo portatu. Bestela, barre egin-go dizute bertako hienek.
Libra 24Libra 24Libra 24Libra 24----9/239/239/239/23----10101010
Udaberrian gaude. Ez jarri neguko arropa edo
izerdi putzu batean igeri egin beharko duzu.
24
-Gustatzen zaizkizu zezenak?
- Bai horixe, asko.
- Behia izango zara orduan .
Ehiztari batek esaten
dio lagunari:
- Poliki-poliki lehoiarengana
hurbildu, eta bapatean...
prruuuuutttt!
- E? Esan nahiko duzu
grrrrrrrrrrrrr!
- Ez ba, atzetik hurbildu
nintzaion eta .
Turista-talde bat gazteluak ikusten ari dira da.
Mordoska bat ikusi ondoren, gidaria aspertu samartuta dago
eta esaten die:
- Hona hemen Santxo Gartziak eraikitzeko agindu zuen gaz-
telua.
Esaten dio turista batek:
- Baina ez dut ezer ikusten.
- Noski! Ez zuten agindua bete eta .
Senar jeloskor batek emaz-
teari:
- Esaidazu egia; txakurra ni
baino gehiago maite du-
zu,ezta?
- Ai Pello, bai astuna zarela!
Hamaika aldiz esan dizut bi-ok berdin maite zaituzteda-
la!
. Besapean ahatea duela dago gizon bat. Hurbildu eta
galdetzen dio gazte batek:
- Nora zoaz txerritxo horrekin?
- Ez, ez, barka; baina hau ahatea da.
- Zu isilik, ni ahatearekin ari naiz eta.
25
Txerria erosi duela kontatzen dio gizona batek bere le-
hengusuari, bere logelan daukala eta ohe azpian lo egiten
duela txerria .
- Eta kiratsarekin, zer? - galdetzen dio lehengusuak txunditu-
ta.
- A, niri bost axola! Hor konpon txerria! Ohituko duk
.- Ama, badakizu? Nire idaz-
lanak zeharo hunkitu du an-
dereinoa.
- Benetan diozu?
- Bai horixe, negargarria de-
la eta pena ematen duela
esan dit.
Duela bizpairu hilabete, futbol-zelaiko eserlekuetan on-
dokoari entzundakoa:
- 30.000ikusle, 22 jokalari, arbItro bat, 2 marrazain eta hale-
re txori nazkagarri hoRrek nire buru-buruan egin behar zirina!
Galdetzen dio Jaimitok
aitari:
- Aizu aita; zuk emango al ze-
nioke zaplasteko bat ezer egin
ez duen ume bati?
- Zergaitik? Ez horixe! -
erantzuten dio aitak.
- A, eskerrak! Horrela lasai
esango dizut ez ditudala esko-
lako lanak egin.
Bidean aurrera doaz bi sagutxo paseatzen, eta gai-
netik saguzarra igarotzen zen.
- Zer da hori? - Galdetzen du batek
- Nire senargaia, pilotua da eta.
Egilea: Paula Garay
Informazio iturria: 200txiste. Susaeta
Argazkia: dibujosparapintar.com
26
Erantzuna
Egileak:
Hegoa Ocerin eta
Izaro Masa
ARAUAK
Zenbakiak ezin dira lerro, zutabe edo lauki ba-
koitzean errepikatu.
¡Ea falta diren zenbakiak topatzen dituzun!.
Zenbakiak 1etik 9ra daude kokatuta.
5 7 6 4 8 1
4 1 3 5 9
1 2 8 6
3 1 9 5 2
7 3 1 6 9
9 5 6 1 7
1 7 5 2
5 3 6 2 9 4
4 8 1 5 6
3 5 7 9 6 4 2 8 1
4 6 8 1 2 3 5 7 9
9 1 2 5 8 7 4 6 3
6 3 1 7 9 5 8 4 2
7 2 4 3 1 8 6 9 5
8 9 5 2 4 6 1 3 7
1 7 6 4 5 9 3 2 8
5 8 3 6 7 2 9 1 4
2 4 9 8 3 1 7 5 6
top related