amorebieta-etxanoko industri eraikuntzen garapenari … · kartela sektoreko sarrera nagusietan...

19
AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI ETA DISEINUARI ETA LUR-ZATIEN URBANIZAZIOARI BURUZKO UDAL ORDENANTZA ARAUEMAILEA I. KAPITULUA. XEDEA, HELBURUA, ESPARRUA, NORAINOKOA ETA MUGAK 1.-artikulua. Xedea Ordenantza hauen xedea da industri erabilerako lur-zatien garapena antolatuko duen araubide teknikoa eta juridikoa ezartzea, baita berau Amorebieta-Etxanoko udal mugarteko Plangintzako Arau Subsidiarioen osagarri gisa eraikitzea ere. Ordenantza hauek ez dituzte plangintzan ezarritako hirigintzako parametroak aldatzen; garapenerako irizpideak antolatu eta finkatu besterik ez dute egiten. 2.- artikulua. Helburua Ordenantza honen helburua egon dauden eta egitekoak diren industri garapenetarako kalitate, eraikuntzako armonia eta eraikuntzako egokitzapeneko gutxieneko estandar batzuk ezartzea da. 3.- artikulua. Esparrua Ordenantza honen ondorioetarako, industri lur-zatia arau subsidiarioetan halakotzat hartzen dena da, industri lur-zatia kokatzen den lurzoruaren sailkapena zein den aintzat hartu barik. Egon dauden eraikuntzei edo garatutako lur-zatiei dagokienez, ordenantza hauek eraginkorrak izango dira eraikina kanpotik handitzeko edo berritzeko, eta jabeak, eraikuntzaren lizentziarekin batera, lur-zatia ingurunean integratzeko beharrezko urbanizazio obrak egin behar ditu nahitaez. 4.- artikulua. Norainokoa eta mugak Plangintza egokiak dakartzan gidalerroei lotuta egon da industri lur-zatien garapena; ordenantza hauek osagarriak dira. 2. KAPITULUA. LUR-ZATIEN URBANIZAZIOA. 5.- artikulua. Lur-zatien barruko urbanizazioaren baldintzak. Eraikuntza proiektuak, oro har, eraikuntza dagoen lur-zatiaren urbanizazioaren garapen osoa jaso behar du, eta honakoak zehaztuko ditu: -Lur-zatiaren oin-planoa, eraikinaren eta gainerako eraikuntzen kokapena jasota horrelakorik balego. -Sarbideak eta aparkalekuetako maniobra eta kokapena. -Lorategien aldeak eta horien tratamendua, horrelakorik balego. -Zolaketako geometria, materialak eta koloreak, lur-zatiko itxiera eta errotulazioa- seinaleztapena.

Upload: others

Post on 17-Sep-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN

GARAPENARI ETA DISEINUARI ETA LUR-ZATIEN URBANIZAZIOARI BURUZKO UDAL ORDENANTZA

ARAUEMAILEA

I. KAPITULUA. XEDEA, HELBURUA, ESPARRUA, NORAINOKOA ETA MUGAK

1.-artikulua. Xedea Ordenantza hauen xedea da industri erabilerako lur-zatien garapena antolatuko duen araubide teknikoa eta juridikoa ezartzea, baita berau Amorebieta-Etxanoko udal mugarteko Plangintzako Arau Subsidiarioen osagarri gisa eraikitzea ere. Ordenantza hauek ez dituzte plangintzan ezarritako hirigintzako parametroak aldatzen; garapenerako irizpideak antolatu eta finkatu besterik ez dute egiten. 2.- artikulua. Helburua Ordenantza honen helburua egon dauden eta egitekoak diren industri garapenetarako kalitate, eraikuntzako armonia eta eraikuntzako egokitzapeneko gutxieneko estandar batzuk ezartzea da. 3.- artikulua. Esparrua Ordenantza honen ondorioetarako, industri lur-zatia arau subsidiarioetan halakotzat hartzen dena da, industri lur-zatia kokatzen den lurzoruaren sailkapena zein den aintzat hartu barik. Egon dauden eraikuntzei edo garatutako lur-zatiei dagokienez, ordenantza hauek eraginkorrak izango dira eraikina kanpotik handitzeko edo berritzeko, eta jabeak, eraikuntzaren lizentziarekin batera, lur-zatia ingurunean integratzeko beharrezko urbanizazio obrak egin behar ditu nahitaez. 4.- artikulua. Norainokoa eta mugak Plangintza egokiak dakartzan gidalerroei lotuta egon da industri lur-zatien garapena; ordenantza hauek osagarriak dira.

2. KAPITULUA. LUR-ZATIEN URBANIZAZIOA. 5.- artikulua. Lur-zatien barruko urbanizazioaren baldintzak. Eraikuntza proiektuak, oro har, eraikuntza dagoen lur-zatiaren urbanizazioaren garapen osoa jaso behar du, eta honakoak zehaztuko ditu: -Lur-zatiaren oin-planoa, eraikinaren eta gainerako eraikuntzen kokapena jasota horrelakorik balego. -Sarbideak eta aparkalekuetako maniobra eta kokapena. -Lorategien aldeak eta horien tratamendua, horrelakorik balego. -Zolaketako geometria, materialak eta koloreak, lur-zatiko itxiera eta errotulazioa-seinaleztapena.

Page 2: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

-Egon dauden zerbitzuak eta azpiegiturak birjartzea. -Oinplanoa eta hiri zerbitzuetako sareetatik hodien kanpoko itxierarainoko tartearen zeharkako sekzioak; hartuneak; sareen elementuak eta horiei dagozkien zehaztasunak. Obra amaierako dokumentazioarekin batera, arauzko agiriak ere aurkeztuko dira: -Zerbitzuetako hartuneen as-built kokapena eta eraikineko taxuketa, bai eraikinaren barruan, bai eraikinaren kanpoak, betiere kutxetak, sakonerako kotak eta estalkia, etab. adierazita. -Amaitutako urbanizazioaren argazkiak. -Oinplanoa eta hiri zerbitzuetako sareetatik hodien kanpoko itxierarainoko tartearen zeharkako sekzioak; hartuneak; sareen elementuak eta horiei dagozkien zehaztasunak. 6. artikulua. Hornidura sarearen baldintza zehatzak -Hartuneak: Eraikin, finka edo industria bakoitzak aparteko bere hartunea izango du. Hartune bakarra ezarriko da irekiera-lizentziaren titular bakoitzeko. Lur-zatian aldez aurretik egindako hirigintzako jardueraren ondorioz hartune bat baino gehiago badaude orubean, baliorik gabe utzi beharrekoak kendu beharko dira, eta estalki itsua jarriko da hodi nagusiaren irteeran. Hartune guztiek beren ebakidura-balbula izan beharko dute, eta balbula hori espaloitik ahalik eta hurbilen jarriko da. Fundiziokoa izango da, asentu elastikoko konportakoa, eta fundizio harilkorreko estalkia duten kutxetan kokatuko da; gutxieneko irekierako diametroa 300x300ekoa izango da. Hartunea egin baino lehen, egiaztapena egiteko eskatuko zaie Udal Zerbitzu Teknikoei.

-Zenbakailuak: Kanpoko itxieran jarriko dira, aluminiozko kutxa baten barruan; kanpotik erraz iristeko moduko estalkia izango dute itxiera normalizatuaren bidez. Izozteei aurre egiteko,

Page 3: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

zenbakailuko irteerako eta sarrerako hodiko tarteetan, harresien aldean, material isolatzailea jarriko da. Beste edozein alternatiba egiteko, Udal Zerbitzu Teknikoen onespena behar da. Hiruhilean 5.000 m3-ko edo hortik gorako ur-kontsumoa behar duten jarduera guztiei buruzko jarduera proiektuan, udalak dituen teknologia onenen arabera beharrezkoak eta gutxienekoak diren kontsumoak direla egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da. 7. artikulua: Hondakin uren eta euri uren sareko baldintza zehatzak Edozein jardueratako euri urak eta hondakin urak husteko sareak banatzeko modukoak izango dira. Euri uren kolektoreek euri ur garbia baino ez dute hustuko hurbilen dagoen ubidera. Hondakin ur guztiak (ur zikinak edota industriakoak) hondakin uren kolektorera isuri beharko dira ondorengo eskema honen arabera:

8. artikulua Lur-zatien barruko urbanizazioaren materialak eta akaberak. Zoruaren konposizioa eta sekzioa haren gaineko asentamendu uniformea bermatzeko moduko erresistenteak izango dira. Zolatu beharreko lurren akaberak hormigoizkoak edo berotan jarritako aglomeratu asfaltikozkoak izango dira gutxieneko kalitate irizpide gisa. 9.- artikulua. Industri lur-zatien itxieren kalitateko eta estetikako gutxieneko baldintzak. Lur-zatiari emango zaion helburua edo xedea zein den kontuan hartu barik, itxiera perimetralek kalitate eta armoniako gutxieneko baldintzak izan behar dituzte, honako gidalerro hauen arabera: Lur-zatietako itxierak -itxita egongo diren lur-zatietan- orokorrak eta gutxienekoak izango dira, akabera lisoko 50 cm-ko altuerako hormigoizko zokaloarekin eginikoak; goiko itxierak plastiko berdez estalitako mallakoak (zurrunak edo malguak) izango dira eta gehienez bi metro izango

Page 4: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

dituzte; RAL 6028 edo antzeko kolorearekin margotutako metalezko euskarriak sartuta jarriko dira ere. (Ikus 1. eskema). Inola ere ez da onartuko hormigoizko bloke ikusgairik, zarpeaturik edo margoturik. Kanpoko bidearekiko itxiera denean, 50 cm eramango da atzera lur-zatiaren barrurantz, eta etenik gabeko landare lerro bat landatuko da; hosto galkorreko koniferoez eta zuhaixkez edo banbuz osatutako landare-lerro jarraitua landatuko da landarezko pantaila bat lortzeko alde bietan. Ez dira inola ere onartuko, edozein itxiera-mota dela ere, harresi inklinatuak lurraren sestrari jarraituta. Akabera horizontala izango da beti: xafla lisoko enkofratuak hormigoizko zokaloan eta erlaitzen akabera 2x2 cm-ko listoi triangeluarra erabilita, xaflan eta guzti. Harresiaren goiko aldearen azpitik 40 cm-ra jarriko da beste listoi triangeluar bat horizontalean eta beste bat bertikalean bi metroko tarte bakoitzean, itxierako zutoinaren kokapenarekin bat etorrita. Baldin eta jarduerak, merkataritzako jarduketek, pribatutasuna izan beharrak edo bestelako arrazoiek eraginda ordenantza honetan ezarritakoak ez bezalako itxierak jartzeko planteamendua egiten bada, lur-zati jakin batean edo sektore baterako irizpide orokor gisa, itxierek beheko zokaloari eutsi beharko diote (hormigoi ikusgaietatik aparteko akaberak onartzen dira) eta udalaren irizpidearen menpe egon beharko dute. Proposaturiko itxieraren erabilera onesten bada, herri bidearen edo herri erabilerako bidearen lur-zati mugakidearen perimetro osoan aplikatuko da gutxienez, eta gainerakoetan, ordenantza hauetan ezarritako ereduzko gutxieneko itxierari eutsi ahal izango zaio. Baldin eta merkataritzaren edo bestelakoen ondorioz komenigarritzat jo behar bada itxieran landaretzarik ez erabiltzea (bidea duen lur-zatiko lerrokaduretan baino ez da posible izango alternatiba hori), behar bezala bidezkotu beharko da udalaren aurrean, estetikaren eta kalitatearen aldetik baldintza egokiak izango dituen itxiera alternatiboa aurkeztuta. Nolanahi ere, ahal dela 50 cm-ko atzera-eramanguneari eutsiko zaio, lur-zati mugakideen itxierako lerrokadurei eutsi ahal izateko eta belardi-zerrenda bat gutxienez jarri ahal izateko. Topografia edo jarduera operatiboa dela eta ezinezkoa bada lur-zatien itxierako atzera-eramangunea (ezponda-buruak, sarbideetarako guneak izan beharra, aparkalekuak, bidea, etab.) lur-zatiko itxiera egoki jarri beharko da, jarduera babestuko duena (jarduera bera eta ikusgai ez egoteko neurriak) eta baldintza estetiko egokiak emango dizkiona. Industri guneak modulutan saltzeko diren jarduketetan, lur-zatien itxierak unitate estetikoari eutsi beharko dio nahitaez, ahal dela proiektu teknikoaren bidez ezarriko den unitateari. Unean uneko beharrizanak direla-eta itxierak egin behar badira unitate zehatzetan, sustapen osoa, industri gune osoa edo eraikuntza-multzo osoa ukituko duen itxierako proiektu komuna aurkeztu beharko da, halako moldez non modulu guztietarako itxierari buruzko irizpideak definituko baitira.

Page 5: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa
Page 6: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

10. artikulua. Lur-zatietako autoentzako eta oinezkoentzako sarbideak Lur-zati pribatizagaietarako autoen sarbideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Auto-sarbide bakarra egongo da (jardun operatiboak eskatutako kasuetan izan ezik), honekin batera doan dokumentazio grafikoen zehaztapenekin bat etorriz. Sarbideko lotuneak bidearekiko 90º-ko angelua egingo du eta 7 metro zabal izango ditu gutxienez; bidearen biraketa-erradioak eta taxuketak 15 metrokoak izango dira espaloiaren kanpoko perimetroan. Sarbideko erradioaren ondorioz, sarbidea ezin izango da jarri (ardatza) lur-zati mugakidetik 18,5 metrora, eta beren beregiko justifikazioa eta jabe mugakideen adostasuna izanik, lur-zati mugakidearekiko biraketa-erradioa sartu ahal izango da sarbideko plataforman. Ahal dela, sarbideak eta horien oin-planoko taxuketak ordenantza hauetan proposaturiko tipologietako batekin berdinetsiko dira, betiere lur-zatiaren neurriek eta bidearen konfigurazioak horretarako bidea ematen badute. Auto-sarbideko sarrera itxierarekin lerrokatuta kokatuko da, behar bezala bidezkotutako alternatibarik egon ezik. Auto-sarbidetik aparteko oinezkoen sarrera bat jarri beharko da, sarbidearen antzeko diseinuarekin. Ateak, orokorrean, RAL 9001 (zuria) edo RAL 7024 (grafikoa) koloreekin edo antzeko koloreekin margotuko dira, ordenantza hauetan ezarritako gutxieneko itxierarekin batera doazenean. Hemen ezarritakoak ez bezalako itxieretan, proiektuan proposaturiko eta onetsitako itxieraren estetikari eta tonuei eutsiko zaie, eta nahitaez bete beharko dira ordenantza hauetan geometriari eta neurriei buruz ezarritako gidalerroak. Segurtasun irizpideekin bat etorriz, lur-zatiketako sarrerako ateak lerragarriak izango dira (motordunak edo eskuzkoak); behar bezalako balizamenduak eta seinaleak izango dituzte eta babestuta egongo dira lerratzen diren lerroan. Topografia dela-eta bideragarria bada eraikinean sartzeko pasabide bat egitea eraikintzaren kotatik gora (oinezkoentzat zein autoentzat), pasabide horietarako lizentzia eska daiteke, proiektu tekniko zehatzaren bidez; lur-zatiko bigarren sarreratzat hartuko da, eta sestraren kotan kokatuko da sarrera nagusia.

Page 7: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa
Page 8: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa
Page 9: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

11.- artikulua. Lur-zatien barruko ibilgailuen zirkulazioa. Lur-zatiaren eta eraikuntzaren garapenak horietan sartuko diren ibilgailuei maniobrak egiteko modua emango die lurron jabetzapeko mugen barruan, betiere kanpoko bideak ukitu barik. Galarazita egongo da herri bidea instalazioetan sartzeko ibilgailuen maniobrak egiteko erabiltzea. Hortaz, aurreikusten diren ibilgailuen maniobrak eta zirkulazioa egiteko modu egokia bidezkotu beharko dira eraikuntza proiektuan.

12.- artikulua. Aparkalekuak Aparkalekuetako gutxieneko kopurua. Amorebieta-Etxanoko Plangintzako Arau Subsidiarioetan arabera ezarriko dira. Aparkalekuak, aire zabalekoak lur-zatian bertan edo eraikuntzaren barruan, behar bezalako seinaleak eta zenbakiak izango dituzte jarrita; horretarako, lurreko markak egingo dira RAL 9016 kolore zuriarekin. Eraikuntza aldatzeak, handitzeak, etab. lur-zatian dauden aparkalekuen kopurua berrikustea eta bidezkotzea ekarriko du. Aparkalekuetako markesinak arau subsidiarioetan eta kudeaketa tresna egokiaren zehaztapenen arabera egingo dira, betiere eraikuntzak ezarritako lerrokaduren barruan. Markesinak ikusgai badaude, arinak izango dira, alboko itxierarik gabe eta altzairuzko egiturarekin eginak.

Page 10: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

Ahal dela gainaldeko maldak gutxi gorabehera %5ekoak izango dira, eta ez dute 5 m-ko sakonera gaindituko; altuera, berriz, 220 eta 250 cm bitartekoa izango da punturik altuenean eta baxuenean. Eraikuntza barruan aparkalekuaren erabilera (garajea) behar bezala agerraraziko da proiektu teknikoan lizentzia eman ahal izateko, eta aparteko jarduerari buruzko proiektua egin beharko da. Galarazita dago eraikuntzako gainaldea aparkaleku lez erabiltzea, eta ezin izango da bertan jarduerarik egin (kasu jakin batzuetako sarrerak izan ezik). Eraikuntzaren barruko edozein aparkalekutako erabilera baimendutako bolumen eraikigarriaren barruan sartu behar da; bestalde, fatxadak estalita egongo dira. 13.artikulua. Industrialdeetako eta lur-zatietako sarbideetako kartelak. Ur-zatietako edo industrialdeetako sarbideko kartelak nahitaezkoak izango dira eta gutxienez ordenantza hauek dakarten informazioa jaso beharko dute. Multzoko industri garapenetan, kartel bat jarri, eduki eta eguneratuko du jabeak sektoreko sarreran. Honako informazioa izango du kartelak: - Sektorearen izena. - Jardueraren izena, zenbaki ofiziala barne. - Jardueren, zirkulazioko norabideen eta aldeko sektoreen oinplanoa. Kartelaren neurriak sektorearen tamainaren araberakoak izango dira, eta nahikoa toki gorde beharko da sektoreak har ditzakeen jarduera guztietarako. Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa zailduko. Ahal dela, galtzada zabalagoa egingo da. Lur-zati pribatuetako sarreran, kartela nahitaez jarri beharko da ere; kartela diseinu bakarrekoa izango da sektore osoan. Lur-zatiaren zenbakia, enpresaren izena eta logotipo edo irudi korporatiboa jarrita izango ditu. Sektore bakoitzeko urbanizazio proiektuak sektoreko lur-zatien seinaleztapenerako berariazko diseinua landu ahal izango du. Sektoreko berariazko diseinurik egon ezik, honekin batera doan grafikoko seinaleztapena proposatzen da. Ordenantza honi buruzko kartel edo seinale guztiak elebidunak izango dira (euskaraz eta erdaraz). Honekin batera informazioa emateko kartelen eskemak doaz.

Page 11: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa
Page 12: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa
Page 13: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

14. artikulua. Lur-zatien segurtasun, osasungarritasun eta apaingarritasuneko gutxieneko baldintzak Jabeak nahitaez eutsi behar die lur-zatien eta horien elementuen segurtasunari, osasungarritasunari eta apaingarritasunari, batez ere herri bidera ematen duten aldeetan. Galarazita dago lur-zatietan eraiki gabeko aldeak materialak biltzeko edo pilatzeko alde gisa erabiltzea. Berdeguneak dituzten lur-zati pribatizagaien mantentze egokiari eutsiko zaio. Galarazita dago lur-zatietako edo eraikuntzako euri-urak herri bidera isurtzea. Lur gaineko urak biltzeko baliabide egokiak izango ditu lur-zatiak, eta diren lineala jarriko da sarrera komunaren azpian eta perimetroan baldin eta lur-zatiko sestra bidea sestratik gorakoa bada.

3. KAPITULUA. ERAIKUNTZAREN BALDINTZA OROKORRAK 15. artikulua. Lerrokadurak eta atzera-eramanguneak. Eraikuntzako garapenak egoki egin beharko dira, baldin eta kaltegarriak ez badira jardueraren garapenerako, lerrokadura nagusietarako edo lerrokadura horien oinplano paralelorako. Eraikuntzak finkatutako lerrokadurak badaude, nahitaez eutsi beharko zaio lerrokadura horri (bidezkotutako arrazoia izan ezik), halako moldez non bidearekiko fatxada jarraitua sartuko baita. Zerbitzu gehien ematen dituen eraikuntzako elementuak, hala nola, bulegoak eta zerbitzu guztiak, fatxada nagusian edo horren zati batean kokatuko dira ahal dela. Lur-zatiko sarrerako bidearen aurrean dagoenari edo herri bidera gehien ematen duen fatxadari deritzo fatxada. Irizpide orokor gisa, fatxadetako lerrokadurek osotasunean ez dute beharrezkoa ez den atzera-eramangunetik salbu eta jarduera hobetzeko edo lerrokadurak erregularizatzeko irizpide geometriko argia ez badute, edo lerrokaduren plastikotasuna hobetzeko diseinuko elementu berezietarako ez badira. Eraikitako azalera lerrokaduretatik kanpora 1,5 metrorainoko hegalkinak onartzen dira, betiere espaloiaren sestraren gaineko altuera 4 metrokoa bada gutxienez eta 5 metroko tartea errespetatzen bada lur-zati mugakideetara. Ez dira onartuko konfiguraziokoak berezkoak ez diren fatxadetako irtenguneak hala nola hozkailuak, aire egokiturako aparatuak, keen hustubideak...; instalazio horiek diseinuarekin bat datozen moduen arabera egingo dira. Sotoak egin ahal izango dira sestra gaineko eraikuntzarako baimendutako gehieneko lerrokaduren barruan. 16. artikulua. Gehieneko lerrokaduretatik kanpoko elementu osagarriak Galarazita daude plangintzak ezarritako gehieneko lerrokaduretatik kanpoko eraikuntzak, eraikinak edo instalazio osagarriak. Eraikuntzako gehieneko lerrokaduretatik kanpora honako elementuak jarri ahal izango dira: transformazio zentroak, zenbakailuen zentralizazioa edo hiriko azpiegituretako hornidurarekin lotutako zerbitzuak, baldin eta hainbat lur-zatitan badaude eta landareak jarrita badituzte eta babeserako beharrezko neurriak hartzen badira.

Page 14: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

Elementu horiek partzela bati zerbitzua ematen diotenean modu esklusiboan, eraikuntzaren barruan izan beharko dira. Zamalanetarako kaiak behar dituzten instalazioek babes-markesinak izan ditzakete, baina fatxadako lerrokaduretatik kanpora 4 metroko hegalkina izan dezakete gehienez, betiere lur-zatiko mugetarako 2 metroko tarteari eutsita eta lur-zatiaren barruko bidearen sestra gainetik 4 metro gorago kokatuta. Lerrokaduretatik kanpora dauden elementuen diseinuak eta akaberak bat etorri beharko dute eraikuntza nagusiarekin. Kristalazioen eta hustubide konplexuen ezaugarriak direla-eta jarduerak eraikuntzako kanpoko aldean jarri behar badira, plangintzak ezarritako gehieneko lerrokaduraren barruan jarriko dira eta pantailekin bistatik kendu. 17. artikulua. Eraikuntzaren altuerak eta sestrak finkatzeko irizpideak. Sestrak bat etorri beharko du behin betiko urbanizazioa duen eta gehienetan lur-zatirako sarbidea ematen duen bidearen edo espaloiaren profil longitudinalarekin. Lur-zatia berdinduta badago edo haren lur-berdinketako kota urbanizazio proiektuan definituta badago, urbanizazio proiektuko kota izango du sestra. Espaloiko sestratik edo lurretik teilatu-hegalera, erlaitzera edo teilatuko egiturako beheko kotara dagoen distantzia bertikala izango da eraikuntzaren altuera, plangintzak bestelako irizpiderik ezarri ezik. Mugarrien artean edota herri bide perimetralen arteko oso kota ezberdinak dituzten lur-zatietan, eraikuntzako altuerak ingurakarian integratzeko modukoa izan behar du bolumenaren aldetik, horiekin batera doan grafikoaren arabera. Hala izango da plangintzako edo kudeaketako arauetan altuera hori zehaztu ezean. Bestelakorik ezarri ezik, hirigintzako arautegian agertzen den eraikuntzako altuera 10 metrokoa izango da sestratik teilatu-hegalera, erlaitzera edo teilatuko goiko aldera, eta peto perimetrala 12 metrorainokoa izan daiteke. Peto hori nahitaezkoa izango da teilatu inklinatuak badira, betiere teilatu inklinatu horiek eraikuntzaren konposizio formalean garrantzi berezirik ez badute. Gailurra ez da 11,5 metrokoa baino altuagoa izango, halako moldez non petoa segurtasun elementua izango baita eraikuntzako perimetro osoan. Udalak baimena eman dezake nabeko eta gailurreko altuera handiagoak egiteko, hala egitea beharrezkoa denean makineria, enpresako ekoizpen prozesuak edo lurraren topografia direla-eta, baina aurretik eskaera bidezkotu beharko du jabeak. Nagusiki makineria, enpresako ekoizpen prozesuak edo lurraren topografia direla-eta gaindi daiteke altuera hori, baina ahal dela ez da orokorra izango eraikuntza osoan. Gainera, alde horiek fatxada nagusitik atzera eramango dira ahal dela, ikusizko eragina ahalik eta gehien gutxitzeko. Homogeneotasun irizpide orokor gisa, inguruko eraikuntzetako altuerei egokituko zaie eraikuntzako altuera, betiere ezarritako arauak betetzen badituzte eraikin horiek.

Page 15: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa
Page 16: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa
Page 17: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

18. artikulua. Eraikuntzaren baldintza orokorrak. Estetikaren eta konposizioaren baldintzak. Eraikuntzak izan ditzakeen erabilerak aintzat hartu barik, koherentzia izan beharko dute eraikuntzako proiektuek estetikaren eta formaren aldetik, eta halaxe islatuko da gehienbat diseinuan, konposizioan, kanpoko paramentuen kolorean, materialen kalitatean, loturetan eta bukaeretan, urbanizazioan eta tratamenduen homogeneotasunean. Eraikuntzako garapenek artapen onekoak izan behar dute, baita erraz mantentzekoak ere. Bolumenaren aldetik, eraikin prismatikoak nahi dira, gehienbat biltegietarako eta ekoizpeneko eraikinetarako, eta teilatuko urak petoen bidez estaliko dira ahal dela, halako moldez non eraikuntzan ezartzeko lerroa horizontala izango baita, salbu eta forma edo konposizioa dela-eta hala egitea komenigarria ez bada. Eraikuntzek beren fatxada guztien diseinu zaindu behar dute, eta antzeko tratamenduak izango dira materialei, kalitateei eta konposizioari dagokienez, mehelineko fatxadak barne, orube mugakideak eraikuntza-lizentzia eduki ezik. Era berean, teilatuen diseinua eta konposizioa zainduko dira. Teilatuko elementuak ez dira kanpotik ikusiko alde guztietatik. 19. artikulua. Eraikuntzaren baldintza orokorrak. Materialak eta koloreak. Beren beregi daude galarazita fatxadetan geruza bakarreko mortairuko akaberak egitea, margotu edo margotu gabeko porlanezko mortairuko akaberak, edozein eratako bloketako fabrika, kolore diseinuak edo bistara min ematen duten kolore diseinuen konbinaketa. Galarazita dago material fabrikatu estaliak izatea. Eraikuntzako koloreek eta horien konbinaketek ingurunea eta inguruko eraikinak errespetatu beharko dituzte, halako moldez non ez baita kontrasterik izango, eta kolore bateko akaberak gomendatzen dira tonu eta intentsitate ezberdinetan. Eraikuntza-proiektu teknikoko altxaerak proposaturiko antzeko kolorekoak izan behar dute. 20. artikulua. Egon dauden eraikinak handitzea. Egon dauden eraikinak handitzeko, eraikineko multzo osoa hartu duen proiektu osoa idatzi beharko da, barne urbanizazioa edo urbanizazio horren egokitzapena, horrelakorik balego. 21. artikulua. Fatxadetan errotuluak edo kartelak jartzea. Fatxadetako errotuluen edo kartelen kokapenak honako gidalerro hauek bete beharko ditu: - Errotuluan konpainiaren markaren logoa baino ez agertuko, eta horretarako lizentzia eskatu behar da, bai eraikineko eraikuntza-proiektuaren barruan bai proiektu horretatik aparte. Lizentzia eskaerarekin batera, proposamenak ukitutako eraikinen altxaerak agertuko dira, proposaturiko koloreak eta eraikinaren kokapena adierazita. Gainera, fatxadaren izaerara egokitu behar da proposamena, eta errotuluen altuerak ez du eraikinaren altuera gaindituko. - Ahal dela ez dira argi-errotuluak jarriko, eta horien ordez fatxadako hormatalen berariazko argiztapena jarriko da. - Bolumena duten errotuluak, kartelak eta abar jarri ahal izango dira.

Page 18: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

- Galarazita daude sustapeneko edo aldi baterako kartelak, iragarkiak eta abar baldin eta udalak onetsitako berariazko diseinurik ez badute eta epe jakin baterako ez badira. Epe hori igarota, kendu egin beharko dira. 22. artikulu. Eraikuntzak diseinatzeko eta mantentzeko gidalerro orokorrak. Ekoizpeneko erabilerako eraikina Irizpide orokor gisa, nagusiki industriako ekoizpeneko erabilerako eraikinek edo eraiki zatiek honako konposizioa izan beharko dute: - Bi metroko altuerako beheko zokalo bat, aurrefabrikatuko hormigoiaz edo in-situ akabera ikusgaiaz egindakoa, eta erliebeak edo ehundurak izan ditzake. - Metalezko xafla edo panel lakatuzko itxiera arineko bitarteko atal bat, eta onartuta daude aurrefabrikatuko hormigoizko panelekin osatutako fatxadak. - Peto perimetralari dagokion koroaketako goiko elementu bat teilatu inklinatua denean, betiere diseinua ukitzen ez badu; bitarteko atalaren material eta tonu berekoa izango da, biak ez bereizteko moduan. - Pabiloietako eraikinei dagozkien aldeetan, argiztapen zenitala jarriko da, eta horretarako banda zeharrargiak jarriko dira gainaldean. Administrazioko erabilerako eraikina. Irizpide orokor gisa, administrazioko erabilerako eraikinek edo horien zatiek ondorengo gidalerroak bete beharko dituzte, herri bidearekiko mugakideak direnean: - Administrazioko edo bulegoko erabilera denean, ahal dela tradiziozko gainalde laua izango da edo ekoizpeneko erabilerarako ezarritakoaren antzekoa. - Beira, hormigoia, caravista adreilua, harrizko plakak edo panel aurrefabrikatu lisoak lehenetsiko dira, edo eraikinari industria garbiaren eta erabilerarako kalitate egokiaren itxura ematen dioten bestelako kalitatezko materialak. Eraikinari argiztapen naturala emango dioten fatxadako kristal handiak erabiltzea lehenetsiko da. Teilatuko euri-uren kanalizazioa erabilera nagusia industriako duten eraikinetan egingo da ahal dela eraikuntzaren barruan, halako moldez non kanalizazioa dagoenik ere ez baita ikusiko. 23. artikulua. Energia aurrezteko jarraibide orokorrak Industri eraikuntza guztietan Energia Aurrezteko HE oinarrizko agiriak (Eraikuntzaren kode teknikoari buruzkoa) dakartzan neurriak ezarri behar dira, honako hauei dagokienez: - Osasunaren arloko ur beroko gutxieneko kontribuzioa. - Elektraindarraren gutxieneko kontribuzio fotovoltaikoa. Horri dagokionez, baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da jarduera proiektuaren barruan. 24. artikulua. Segurtasun gomendioak Indarreko legeriaren ondoriozko eskakizun orokorrez eta udal araudiaz gain, honako neurri hauek hartzea gomendatzen da: Teilatuetan ainguraketa-tokiak jarriko dira teilatu arinetako bizitza-lerroetan eta ikuspen edo edozein mantentze-lan egiteko gerrikoa edo arnesa jartzea nahitaezkoa dela adierazten duen seinalea. Teilatuko edozein tokitara joateko modua egongo da baina segurtasun baldintza egokietan.

Page 19: AMOREBIETA-ETXANOKO INDUSTRI ERAIKUNTZEN GARAPENARI … · Kartela sektoreko sarrera nagusietan jarri beharko da, halako moldez non herri bidetik ez baita sektoretik kanpoko trafikoa

Teilaturako berariazko sarrerako aldea ikusgai egongo da eraikuntzako kanpoko aldetik, eta eskala eta baranda egongo dira beti 1,5 metroko tartean, betiere euste-gako batekin eta segurtasun-neurriei buruzko seinalearekin bat etorrita. Teilatuaren perimetro osoan peto perimetrala egitea gomendatzen da, gutxienez 50 cm-ko altuerakoa. Fatxadetan ez da onartuko fatxadako oin-planoko irtengunerik 4 metroko altueratik behera, eta behar bezalako seinaleztapena jarri beharko da edo ikusgai egon beharko dira ibilgailu astunak dabiltzan aldeetan kokatuz gero. Segurtasuneko elementu guztiek multzoaren estetikarekin bat etorri beharko dute.