amor misericordioso ikastetxea - coamisestao.orgcoamisestao.org/agenda21/aldizkariak/1.alea.pdf ·...

12
AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA 1. ALEA

Upload: others

Post on 05-Sep-2019

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA

1. ALEA

Page 2: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA San Diego kalea, 1 zbkia, 48910 SESTAO

Esku artean daukazuen hau “Ikurrintxoren ahotsa” aldizkaria da. Gure maskotaren izena darama bera delako guretzat euskararen ikurra ikastetxean. Aldizkari honetan egin ditugun hainbat ekintzen berri duzue, baita Agenda 21 garatzeko burutu ditugunak ere. Ez pentsa, ikastetxean bertan eginikoak agertzen direnik soilik, baita inguruko natura guneak ezagutzeko egindako txangoei buruzko laburpenak ere. Ez ahaztu zaindu behar ditugula, politak izaten jarrai dezaten, betiko. Gure asmoa, ekintza hauek guztiak batzea eta etorkizunean gogoratu ahal izatea da. Aldizkari hau argitaratzeko ezinbestekoa izan da ikasleen, irakasle eta guraso elkartearen lana eta interesa, beraz, eskerrik asko guztioi. Dagoeneko Gabonetan gaude eta Gabonen etorrerarekin ikasturte honetako zati bat badoakigu. Gabon egun hauek aprobetxatu nahi genituzke gizon-emakumeen elkartasun sentimendua indarberritzeko eta urte berriak zoriona eta ongizatea ekar ditzala gurera eta besteenera, baita berdintasuna gizon eta emakume guztiontzat. Ikasle eta irakasleok, orain arte onak izan bazarete ziur Olentzerok zuentzako zerbait ekarriko duela eta horrela ez bada, ikatzarekin konformatu beharko zarete. Azken batean, bera ikazkina da, ezta ? IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5 LEHEN HEZKUNTZA 5 – 9 BIGARREN HEZKUNTZA 9 -12

Page 3: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

Zeinen ondo pasa genuen ikurrintxorekin! A zer nolako maskota dibertigarria dugun ikastetxean!

IKURRINTXO! IKURRINTXO!

Begira gaur nor etorri den! IKURRINTXO

Page 4: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

Zein dibertigarria den gure Ikurrintxo !

Page 5: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

-EUSKARAREN EGUNA- Abenduaren 3an frontoira joan ginen. Abesteaz gain, besoak altzatu genituen txaloak emateko. Jolasteaz gain, Ruben , Aintzane, Imanol, Irune eta Leire atera ziren txapelekin jolasteko. Gero magia egin zuten eta neska bat atera zen magia egitera. Pailasoak ere egon ziren, eta barre ugari egin genuen beraiekin. Azkenik, oilo batekin abestu genuen eta agurtzeko eskua eman ziguten.

HIRUHILABETE HONETAKO ERREFLEXIOA

2008-09 ikasturte honetan haur hezkuntza eta lehen hezkuntzan HITZAREN OSPAKIZUNAREKIN hasi gara.

Era berean, Santa Maria elizan bigarren hezkuntzakoek eta lehen hezkuntzako 3. ziklokoek EUKARISTIA ospatu genuen. Beste aldetik,Pastoralaren eskutik ,ikasturte honetan aukeratutako leloa “ ELKAR BATURIK BARKATU” izan da eta ikasleekin lantzeko zenbait ekintza prestatu ditugu. Azpimarratzekoak dira haur hezkuntzako umeek beraien argazkiekin eginiko bihotzak edo lehen hezkuntzakoek eginiko katea. Horrez gain, DOMUND-ean ere parte hartu dugu eta 145 lortu ditugu. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

Page 6: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

1. ETA 2. MAILAKOAK

IPUIN KONTALARIAREKIN Lehen hezkuntzako lehenengo zikloko umeok Sestaoko liburutegira joan ginen Rotundifolia ikustera. Rotundifolia oso sorgin ona da eta urtero Sestaora etortzen da bere ipuin berriak eskaintzera. Baina ipuinak utzi baino lehen umeoi kontatu zizkigun eta guk, berarekin abesten berarekin abesten eta igarkizunak asmatzen hartu genuen parte. Aurtengo istorioak oso politak eta dibertigarriak izan dira. Gustura geundenez pena handiz agurtu genuen. Agur Rotundifolia. Datorren urtera arte !!

Page 7: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

Urriaren 30ean 3. eta 4. mailakoak Donostiara joan ginen autobusez. Hamaikak aldera Zientzia museora heldu ginen. Autobusetik jaistean korrika egin behar izan genuen euria egiten zuelako. Ikusi genuen lehenengo gauza munduko pilota izan zen. Gero, munduaren aldaketa eta ispilu labirintoa ikusi genituen. Bukatzeko eta bazkal aurretik, tailerrak egin genituen eta oso dibertigarriak izan ziren. Bazkaldu ostean, arantzadun ohe bat ikusi genuen eta beste asmakizun batzuk ere. Azkenik eskolara bueltatzean, apur bat abestu genuen.

Primeran dago museo hau! Etorri ikustera!

Begira !

Page 8: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

5. MAILAKO ETA 6.MAILAKO IKASLEAK URKIOLARA JOAN GINEN. URKIOLA PARKE NATURALA DA ETA HAN MOTA ASKOTAKO LANDAREAK ETA ANIMALIAK DAUDE. ADIBIDEZ, URKIA IZENEKO ZUHAITZAK IZENA EMATEN DIO PARKE NATURAL HONI. ANIMALIEN ARTEAN: AZERIA, BASURDEA, MOTA ASKOTAKO TXORIAK…DIRA AIPAGARRIENAK. NAHIZ ETA LAINO ARTEAN IBILI OSO ONDO PASATU GENUEN ETA POZ-POZIK ETORRI GINEN.

HAU IKUSKIZUNA !

Page 9: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

Gure lurra maiteak, ekoizten diguna baino gehiago kontsumitzen dugu eta modu naturalean birziklatzeko baino zabor gehiago ekoizten dugu. Egoera hau, jasangaitza egiten zaio lurrari, eta noski ,guri ere.

Kezka hau zela eta, konpontzeko asmoz, 1992. urtean, Rio de Janeiron, Goi-bilera bat burutu zen eta ondorioz, Agenda 21 sortu zen, hau da, XXI mendean zehar burutu behar den ekintza plana. Ekintza plan hau 5 mugetan oinarritzen da: Aire, ur eta lurzoru garbiak eta osasungarriak izan ditzagun bermatzea Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua Natura eta biodibertsitatea babestea: sustatu beharreko balioa Lurraldeko oreka eta mugikortasuna: ikuspegi komuna Klima-aldaketaren eragina mugatzea

Garapen estrategia iraunkor hauek aurrera eramateko, Estatu mailan eta herri mailan diseinatu dira. Herri bakoitzaren barruan, estrategia ezberdinak sortu izan dira, eta hauetako batean gu sartu gara: ESKOLAKO AGENDA 21. Ondorioz, ”hezkuntza komunitate osoak ikastetxearen eta honen inguruneko gizarte eta ingurumen hobekuntzaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du”. Naturaren alde egiteko, 4. ,5. eta 6.mailako ikasle asko aurkeztu ziren, baina hainbesterekin lan egitea ezinezkoa denez, klase bakoitzeko lau ordezkari hautatu ziren. Hauexek dira ordezkariak:

6.mailan: Unai Ruiz Irene Avedillo Sandra Rodríguez Jonatan González

5. mailan Sara Alonso Eneko Ballinoto Asier Arevalillo Aida Guerra

4. maila Imanol Aguilera Ohiane Carvajal Ane De La Iglesia Iñigo Pérez

Beste ikasle guztiei, eskerrak eman nahi dizkiegu, eta elkar lanean arituko garela gogoratzen diegu.

GORA NATURA TALDEA

Page 10: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

Urriaren 28an, “Diber” eta 4. mailako ikasleok, Santimamiñeko kobak ikustera joan ginen. Bertan, neska bat zegoen

gure zain, kobetan zer ikus genezakeen esateko prest. Oso

eguraldi txarra egiten zuen eta kobara sartzeko hainbat arazo izan genituenez, erabat busti ginen. Koban sartu ginenean, hamar bat metroko igarobide batean egon ginen baina euria

zela eta, ez genituen neskaren azalpenak ondo entzun. Kobatik irtetean, koba barnealdeko

hiru dimentsiotako proiekzio bat ikusi genuen, harrigarria benetan. Kobaren hasieratik, oso ezaguna den arrautza frijituraino. Kobatik irten eta gero, Gernikara joan ginen, baina sekulako hotza zela eta, feria egiten den gunea utzi eta frontoi batzuetara abiatu ginen. Futbolean aritzera.

Santimamiñe koba ikusi ez duzuenoi, gomendatzen dizuegu bertako hiru dimentsiotako proiekzioa ikustea, merezi du, eta are gehiago, kobak UNESKO-ren giza-ondareak izendatuak izan direlako.

Hemen ditugu, ikastetxeko txapeldunak. Asteazken arratsaldeetan, “Las Llanas”

polikiroldegian biltzen gara eta partidu izugarriak jolasten ditugu. Gurekin batera, iazko ikasle batzuekin biltzen gara, hala nola, Aitor, Imanol, Mikel, Jorge, Ibai, Kepa eta Eleder. Ikasle hauek, nahiko pikatuta daude, irakasleoi irabaz ezin gaituztelako.

Euri gehiago egiten du koban, kalean baino.

OSO GUAPAK ATERA ZARETE

Argazkirik ez mesedez!!!!!! Hortzak erakutsi!!

Page 11: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

Azaroaren 13an, DBHko lehenengo eta bigarren mailakook Bilboko “Zientzia -Karpetara” joan ginen eta, han, bertan inguratzen gaituen munduari buruzko zenbait gauza ikusi eta ikasi genituen. Esate baterako, zein inportanteak diren energia berriztagarriak azaldu ziguten eta haien artean nolakoak diren eta nola funtzionatzen dute Haize-errotek. Esperimentu bati esker zigarro baten barruan zenbat substantzia kaltegarri dauden egiaztatu genuen. Horretaz aparte, neska batek tresna berezi baten bidez bihotzeko taupadak neurtu zizkigun eta gure bihotzeko mugimenduak ikusi ahal izan genituen. Bukatzeko, fisikari buruzko hainbat esperimentu azaldu zizkiguten, adibidez; eleztriziteak gure gorputzean eragina duela ziurtatu genuen. Baina esperimentuak ikusi ez ezik, egin ere egin genituen, eta horixe izan zen dibertigarriena! Beraz, zuek joatea gomendatzen dizuegu!!!!!!

Page 12: AMOR MISERICORDIOSO IKASTETXEA - coamisestao.orgcoamisestao.org/AGENDA21/aldizkariak/1.alea.pdf · IGARO GABONAK BAKEAN ETA POZIK ETA URTE BERRI ON. AURKIBIDEA HAUR HEZKUNTZA 3 -5

Urriaren 27an, euskararen klasean, bideo-gelara igo ginen, Uraren Ametsa filma ikustera. Guztiok dakizuenez, aurreko ikasturtean gure ikastetxeak Agenda 21-ekin konpromisoa hartu zuen, izan ere, natura zaintzeko dokumentu bat sinatu egin genuen. Beraz, konpromiso hori ez ahazteko bideoa ikusi ez ezik, eztabaidatu ere egin genuen.

Laburpen gisa bideoak bi errealitate erakutsi digula esan daiteke; alde batetik, herrialde pobreetan ur kantitate oso gutxi dagoela eta gehiena kutsatuta dagoela eta, beste aldetik, herrialde garatuok ur kantitate izugarria erabiltzen dugula. Oso interesgarria izan da bideoa.Ura gehiago baloratzen erakutsi digu eta ura aurreztu behar dugula beste leku batzuetan urik eza baitago.

Egileak:Ikastetxeko ikasleak Babesleak: Ulibarri Planeko irakasleak eta Eskola Agenda 21ekoak Gure esker onak: Guraso elkarteari laguntza ekonomikoagatik