aldizkaria

18
KUKURRUKU TALDEA GARAZI MONTERO AINARA LARRAÑAGA EIDER LEOZ NAROA ESTEBAN 1

Upload: kuku-kukurruku

Post on 12-Mar-2016

220 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

IKTei buruzko aldizkaria amaitu dugu

TRANSCRIPT

Page 1: Aldizkaria

KUKURRUKU TALDEAGARAZI MONTEROAINARA LARRAÑAGAEIDER LEOZNAROA ESTEBAN

1

Page 2: Aldizkaria

AURKIBIDEA� IKT-ei buruzko sarrera ………………………….......3

� IKT-ak hezkuntzan …………………………….……...3

� Hezkuntzan sartu diren proiektu berriak.… 4

� Eskola 2.0 …………………………………………...….4

� Ikasys proiektua ………………………………….….5

� Irakasleen formakuntza……………………………. 6

� IKT-ak eta hezkuntza behar bereziak ……… 10

� Elkarrizketa …………………………………………….. 16

� Bibliografia ……………………………………………… 17

2

Page 3: Aldizkaria

IKT-ei buruzko SARRERAInformazio eta komunikazio

teknologien hazkuntza etengabekoa izan da azkenengo hamarkadetan. Ordenagailuen presentzia eta Interneteko erabilera egunerokoak dira, eta XXI mendearen hasieran ezinbestekoak bilakatzen ari dira gizartearen hainbat arloetan, hala nola, egunerokortasunean baita hezkuntzan ere.

HEZKUNTZAN:Egun egunerokotasunean

gero eta gehiago erabiltzen ditugu teknologiak. Martxa horretan ere hezkuntzan pixkanaka sartzen ari dira.

Honek egoera hezitzaile gehiago sortu, irakasteko teknika gehiago sortu eta ikasteko era berriak sortzen ditu.

IKT-ek ikasleak motibatuagoak eta aktiboagoak egoteko, diziplinartekotasuna ahalbideratzeko, komunikazioa eta talde lana bultzatzeko, gizartearen ezaugarrietara hobeto egokitzeko eta eten digitala ekiditeko balio du.

Horrela Euskal Herriko eskoletan hainbat aldaketa eman dira; eskolan proiektu berriak sartu, irakasleei formakuntza zehatz bat eman, heziketa berezirako hainbat tresna sortu…

Orien inguruko informazio laburra jasotzen dugu aldizkari honetan.

WEB 2.0

Hezkuntza mailan proiektu berriak sortzeko beharrezkoa izan da web2.0-en sorrera, horiek baitira proiektu hauen oinarriak.

Web 2.0 erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da.

Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak…

Esate baterako, hain ezagunak diren; facebook, tuenti, twitter…•Eskolan martxan jarri diren proiktuak, eskola 2.0 eta Ikays proiektua dira.

3

Page 4: Aldizkaria

Hezkuntzako

proiektuak

Eskola 2.0Hezkuntzan Informazioaren

eta Komunikazioaren teknologiak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusi ahal izan zen Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egin zirenean.

Horretarako gobernuak hainbat hardware jarri zituen eskuragarri:

– ordenagailuak miniordenagailu eramangarriak dira.

– Arbel digitalak: bideo proiektagailu eta bozgorailuekin

– Armairu elektrifikatu bat: ordenagailu eramangarriak gorde eta kargatzeko eta garraio poltzak biltzeko.

Bestalde Eskolako 2.0ko gelek hari gabeko sarrera-puntu bat dute, gela barruan ekipo guztiak Interneti lotu ahal izateko.

Hau egoki aurrera eramateko geroago zehaztuko dugun bezela irakasleeei formakuntza bat eman zitzaien.

Horrela, guztira, 539 dira ikastetxe publikoetan eta 401 itunpeko ikastetxetan proiektuan parte hartzen dutenak.

4

Page 5: Aldizkaria

Ikasys proiektua

IKASYS

Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu:

– Lehenengoa, derrigorrezko irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea.

– Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea.

Lehenengo helburuarekin lotuta dihoa ikasys proiektua.

Horrela ikasys proeiktua Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema.

Helburu nagusia egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da.

5

Page 6: Aldizkaria

Irakasleen Formakuntza� Esan bezala hezkuntzan IKT-ak esanguratsuki sartu dira eta honek irakaslegoaren

formakuntza bat eskatzen du. Irakasleek alfabetizaio digitala, programa ezberdinak, interneta... erabiltzeko prestakuntza, eta IKT-en barrua sartzen diren baliabide guztien edo gehienen erabileraren ezagutza behar dute. Izan ere, azken batean IKT-ak irakasleen lan tresnak bilakatu dira eta haien erabilpen egokia zein den jakin behar dute.

� Horretarako, hau da, irakasleek behar duten formakuntza osatzeko, berritzeguneak haientzat prestakuntza bat planteatu du, gai teknikoak eta metodologikoak kontuan hartuz. Planteatuta prestakuntza, hiru mailatako prestakuntza da, hau da, maila oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua duena. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da.

� Ondorengoak dira prestakuntza maila bakoitzeko mapak, bertan lantzen dena ipintzen duelarik:

6

Page 7: Aldizkaria

Prestakuntzaren 1.maila

T0: IKT hastapen maila

T1: irakasgaiak ADI-rekin I

T3: irakasgaiak sareko PC-arekin

T4: ofimatika on/off line tresnak

T5: muntimedia: irudiak

T6: multimedia: audioak eta podcast

T7: multimedia:bideoak

T8: informazioa eta baliabidean sarean

T9: edukien sindikazioa eta markatzaile sozialak

T10: grafiko antolatzaileak eta geokokapenak

T11: komunikazioa

T12: argitaratzea eta partekatzea

T13: sare sozialak

T14: liferai-web atarien kudeaketa

7

Page 8: Aldizkaria

Prestakuntzaren 2.maila

T20: ingurune arloa: “ilargia wikia”T21: ingurune arloa: “zerbitzuen sektorea”T22: Gaztelania: “laburpena eta publizitate horma-irudia”T23: Gaztelania: “deskribapena: ¿nor da nor?

T24: Matematika arloa: “azalera”T25: Matematika arloa: “poligonoak”

8

Page 9: Aldizkaria

Prestakuntzaren 3.maila

T30: ingurune arloa: “ilargia wikia”T31: gaztelania: “laburpena eta publizitate horma-irudia”T32: Matematika arloa: “azalera”T33: IKT jarduera: “earthquesta kurrikulumean aplikatuta”T34:sakeleko web edukiak: “dimentsio bikoitzeko

jarduerak”T35: eduki geoerreferentziatuak: “GPS-areki abenturak”

9

Page 10: Aldizkaria

IKT-ak HEZKUNTZA BEREZIANIKTak heziketa premia bereziak

dituzten haurrengan onura handiak ekar ditzakete; hala nola: pentsamenduaren estruktura eraikitzen lagun dezakete, hizkuntza barneratzen, autonomia sustatzen... Curriculumeko helburuetara heltzeko zailtasunak izan ohi dituzten haur hauei, laguntza eman diezaokete IKTek helburu hauek lortzeko edota hauetara gehiago urbiltzeko. Hala ere ezin da ezer globalizatu, premia berezi bakoitzari bere onura ekar diezaioken IKTak daude eta bakoitzak dituen premien arabera teknologia batzuk edota beste batzuk izango dira egokienak, beraz, lau multzotan banatu ditugu premiak, nahiz eta gehiago egiteko aukera ere egongo litzateken:

IKTak eta adimen urritasunaPosible da adimen urritasuna

duten haurrek teknologi berriak behar bezala erabiltzeko hauek aldaketaren bat jaso behar izatea, teknikoa nahiz baliabide material gehigarri bidezkoa.

Kontuan izan behar dugu, haur guztiek denbora behar badute tresna berri baten aurrean, honengana ohitu eta hau erabiltzen ikasteko, adimen urritasuna duten haurrek normalean denbora gehiago beharko dutela, lasai-lasai, denbora utzi behar diegu hau ukitzeko, saltseatzeko, analizatzeko… Honez gain, egokia izango litzateke, adibidez, ordenagailu bat badugu, saguaren abiadura txikitzea, teklatuaren ukipen indarra moldatzea, beharrezkoa izanez gero beste material espezifikoren bat jartzea… eta ebaluatzea hauek kentzeko aukera noiz egon daitekeen, eta aukera dagoenean kentzea.

Adimen urritasuna duten haurrentzat erabiltzen diren laguntza eta egokitzapenak material sinpleagoak izatean oinarritzen dira. Bai teknologi aldetik erabiltzen diren baliabideak, baita erabiltzen diren programa edota informazio iturriak.

IKTen erabilerak haur hauei onura handiak ekar diezaizkiete, alde batetik haur hauen potentziala lantzen has daitekeelako, trebetasunak eta konpetentziak lan daitezkeelako, bere ikasketa prozesuan aurrera jarraituz, komunikazio arazoak izanez gero, laguntza handia eskaini ahal diotelako IKTeek, lagunartean egokitzen lagun diezaieketelako…

IKTeen bidez ikasten diren hainbat abilezia gainera oso baliagarriak izan ohi dira bizitzarako, eta IKTeekin ikasteak estimulu desberdinak jasotzeko aukera gehiago eskaintzen dituenez, aukera gehiago daude haur hauen pentsamendua garatzeko eta jakinduria sustatzeko.

Programa desberdinetan, funtzio bera betetzen duten ikono desberdinak ikustean, haurrek, informazio bera emateko modu desberdinak daudela ulertzen dute eta hau ulertzeak autonomiareko aurrerapauso handia eskaintzen du.

10

Page 11: Aldizkaria

Ez ditugu haurrak ikuste soilik diren baliabideetan bakarrik landu behar, ahal den neurrian, beraiek parte hartzen duten programak erabiltzera bultzatu behar ditugu, web 2.0k eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen irakastea komenigarria izango litzateke, beraiek mundu informatikoko partaide izan daitezen, honela haur hauen inklusioa bultzatuz.

IKTak eta urritasun motorea

Haur batzuek ez dute nahiko abilezi izaten teknologi berri batzuk erabiltzeko behar diren baliabide eta egiturak maneiatzeko. Honetarako ordea, badaude baliabide desberdinak, motore arazoak dituzten haurrek autonomikoki hainbat teknologia erabili ahal izateko.

Beti ez dira beharrezkoak izaten baliabide edo programa bereziak, askotan, adibidez ordenagailu bat erabiltzean, nahikoa izaten da ordenagailuak eskaintzen dituen aldaketa batzuk egitea, haur hauek erabilia izateko.

Beste batzuetan aldiz, beharrezkoak izaten dira teknologia egokituak. Hauetako ezagunenak eta erabilienak aipatuko ditugu jarraian:

Teklatua erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat:

- Babesgarri akrilikoak, teklatuetan jartzen dira, tekla asko batera zapaltzea galarazten dute, gainera, eskua teklatuaren gainean apoiatzeko aukera ere eskaintzen dute.

- Luzapenak, eskuan, ahoan, kopetan…jartzen diten makilak dira, teklak zapaltzeko eta eskuak mugitzeko zailtasuna dutenentzat.

Sagua erabiltzeko zailtasunak dituztenentzat:

- Sagua teklatuaren bidez kontrolatzea posible da.

- Pultsadorea: mugimendurik gabeko sagua da, saguaren ezkerreko botoiaren funtzioa soilik betetzen du, hasteko oso egokia izan daiteke.

- TrackBalla, saguaren mugimendua bola baten bidez egiten da; eskuarekin, hankekin, kokotsarekin erabil daiteke.

- Saguaren mugimendua botoi bidez egitea.

- Joysticka: saguaren mugimendua palanka baten bidez egiten da.

- Buruaren mugimendu bidez mugitzen den saguaren ordezkaria, pantaila txiki bat da, buruaren mugimendua antzeman eta mugimendu hauek kurtsoreari egiten dizkiona:

11

Page 12: Aldizkaria

- Integramouse: ezpainekin eta haizearekin kontrolatzen den sagua da.

- Mousepad: pantaila taktil txiki bat izaten da, normalean ordenagailu portatilek izaten duten sagua da.

-Bigien mugimendu bidez kontrolatzen den sagua: pantailan begiak jartzen dituzun lekura eramaten du kurtsorea.

Baliabide guzti hauek, ordenagailurako aipatu ditugun arren, erabilgarriak izan daitezke beste tresna askotan ere.

Urritasun motorea duten haurrak gauza asko ikas ditzakete teknologiekin erabilerarekin eta gauza asko egiten lagun diezaiekete gainera. Askotan haur hauek ez dute adimen urritasunik izaten, baina arazoak izan ohi dituzte hori azaltzeko eta honetarako oso baliagarriak izan daitezke.

Askotan aulkidun silletan ibili beharra izaten dute eta hauek elektrikoak badira, autonomia handia eskaintzen die, ez baitute beti beste baten beharra izaten nahi duten lekura joateko. Ahulki hauek ere IKTak dira.

Hitz egiteko eta komunikatzeko zailtasunak dituzten haurrentzat eta beharrezkoak dira IKTak, nahiz ordenagailuak, grabagailuak, pantaila taktilak, … Baliabide hauei esker, hau hauek hitz egiteko aukera izaten dute, eta honela komunikatzeko gaitasuna handitu eta inklusioa errazten da.

Informazioa airkitzeko eta honekin lan egiteko ere beharrezkoa izango dute askotan ordenagailu bat, liburuak astunak baitara, mugitzen zailak… ordenagailu bat askoz egokiagoa izan daiteke, behar diren laguntzak ezarrita.

IKTak, gorreria eta hipoakusia

Premia honekin hasi aurretik, esan beharrezkoa da haur gorrak aipatzen ditugunean, bai gor sakonei eta baite hipoakusikoei ere zuzentzen garela.

Euskarri digital, ikusentzunezko eta komunikazio modu modernnoek, haur gorraren bizitzeko modua alda dezake; informazioa jasotzeko modu desberdinak ditu, jakinduria handitzeko aukera eskaintzen diolarik eta bere adineko edo ingurukoekin komunikatzeko aukera anitzak sortzen zaizkio. Honekin haurrak alfabetozko hizkuntza barneratzeko aukera gehiago ditu, pertsona bezala hezten laguntzen diolarik eta inklusio egoki bat izatea errazten duelarik.

12

Page 13: Aldizkaria

Gaur egun asko dira telefono mugikorrez edota interneteko sare sozial bidez komunikatzen diren gorrak. Honela idaztea eta irakurtzen jakitea beharrezko sentituz.

Pertsona itsuen informazioa jasotzeko zentzumen nagusia ikusmena da eta honen bidez eraikitzen dute pentsamendua. Zeinu hizkuntza, idatzia nahiz eta ahozkoa erabili, ikusmena dute informazioa jasotzeko eta honela beren bizitzako gauzarik garrantzitsuena bihurtzen da beren ikusmena. Honengatik eskolak ikasle gorrari ahal den informazio guztia eskaini behar dio ikusteko moduan eta honetarako oso baliagarriak izan daitezke teknologi berriek eskaintzen dituzten aukerak, informazioa idatziz emateko aukera desberdin asko eskaintzen baitituzte.

Haur gorrek kamera digiral bat edota bideo kamera bat izateak ere laguntza handiak ekar diezaizkioke ikasteko orduan. Klasea ahozko izkuntzan soilik ematen bada, grabatu egin dezake, gero ikusiz, ezpainak irakurriz bere apunteak errazago egin ahal izateko.

Nahiz eta ez den modurik egokiena, irakasleak lan berezirik hartzen ez duenean haur gorrak ulertzeko, aurkitu daitekeen irtenbiderik egokienetakoa hau da.

Teknologien erabilpenak haurrek beren kontura informazioa aurkitu, lanak egin eta gelaren aurrean aurkeztea, hoenkin bakoitzeren autonomia sustatzen delarik eta haur guztien interesa lortzeko aukera eskaintzen duelarik. Gainera, haur gor bat gelan izanik berak ulertzeko moduan aurkezpenak egitera bultzatuz, sentsibilizazioa ere lantzen dugu, honekin integrazioa hasteko lehen pausoa emanaz.

Lan autonomo hauk talde lan bezala ere aurkeztu daitezke gelan, honela haur gorrak gelan integratuagorik sentiaraziz eta beraiek gelako partaide aktibo izatera bultzatuz. Honelako lan bat egiteko, beharrezkoa izango da komunikazio egoki bat egoteko taldeko partaideen artean teknologia desberdinak; adibidez: FM trasmisoreak edota idatziz komunikatzeko pantaila digitalak…

Aipatu beharra dago, haur hipoakusikoek, zertxobait entzuten dutenek, teknologia desberdinez osatutako audifonoak erabil ditzaketela, edota inplanteak izan ditzaketela, trasmisore batekin… guzti hauek haur hauen hezkuntzan laguntza emango dutela eta azken finean hauek ere IKTak direla.

13

Page 14: Aldizkaria

IKTak, ikusmen urritasuna eta itsutasuna

Ikusmen urritasuna duten pertsonei nahiz itsu totalak direnei, laguntza handia ekar diezaizkiote beraientzat espreski prestatu diren hainbat teknologia berrik. Hauen erabilerak informazio iturri bezala erabil daitezke, curriculumenko helburuetara iristeko, baina ere berean beren autonomia, komunikazio ahalmena eta autoestimua lantzeko ere balio dute era berean.

Ikusmen urritasuna duten pertsonek pantailadun teknologiekin lan egiten dute, beti ere beraien beharretara egokitzen diren aldaketak eginaz bertan, hala nola: lupak, pantaila handitzeak, koloreen kontrasteak, letren tamainak…

Guztiz itsuak direnek berriz bi haukera daude: batetik ahotsa dute erreferentzitzat, besteok pantailan irakurtzen duguna, hauek entzun egiten dute, honetarako testu irakurle programa bereziak dituztelarik eta bestetik Braillea, beraien idatzizko alfabetoa da, honela hauek ere irakurri egiten dute eta honetarako hainbat baliabide teknologiko daude, ondoren azalduko ditugunak.

Aipatutako testu irakurle programa hauek guk pantailan ikusten dugun guztia irakurtzeko prestautta daude, ordenagailuetan, mugikorretan, agenda digitaletan… erabil daitezke. Honela ordenagailuetako programak sare sozial, chat, posta elektroniko eta Web 2.0ak eskaintzen dituen beste edabideetan ibitzeko haukera eskaintzen dielarik.

Hala ere, badira web orri batzuk ezin direnak programa hauekin erabili edota gauza asko idatzita dutenez, oso nekagarriak direnak erabiltzeko. Gainera, programa hauek saguaren funtzioa ere betetzen dute, aukeratu nahi duzuna izendatuz, edota kurtsorea “gora” eta “behera” aginduekin mugizen dutelarik, nahi duzun testua entzun arte.

Programa hauetaz aparte, badaude Braillean irakurtzeko aukera eskaintzen duten zintak ere, honela, guk pantailan irakurriko genukeena hauek zinta mugikor betetan irakurtzen dutelarik.

14

Page 15: Aldizkaria

Gaur egun Braillean idatzitako liburuak ere ez dira hainbeste erabiltzen; leku asko okupatzen dute, oso pisutsuak izaten dira eta gainera oso azkar hondatzen dira. Teknologia berriek hauen ordez hainbat baliabide eskaintzen ditu: ikusmen urritasun larria dutenenntzat badira eskaner berezi batzuk, zein eskaneatu eta hizkiak identifikatzen dituztenak, honela, nahi hadina aldaketa egiteko haukera ematen dutelarik eta ordenagailuko pantailan nahiz pantaila eramangarri batetan irakur dezaketelarik, behar dituzten tamaina, kontraste… ezarriz. Itsuentzat ere hainbat material desberdin sortu da, hala nola: neerbookek dituzten ahotsa sartu ahal izateko programak, edota braillean irakur daitekeen liburu digitalak

Braillean idazteko makinak ere gero eta txikiagoak eta erabilgarriagoak dira. Hasiera batean oso astunak eta handiak izan ohi ziren eta gaur egun berriz txiki-txikiak dira eta USB koneksioak izaten dituzte, ordenagailuetara pasatzeko eta hauetan inprimatzeko, edota aldaketak egiteko…Gainera, haukera ematen dute tintan inprimatzeko, berauek egindako lanak Braillea ezaguntzen ez duen irakasle batek zuzentzeko oso egokia izan daitekeelarik.

Zinean ere egin dira itsuentzat emanaldi bereziak, non deskribapen ugari sartzen diren tartean, ikusten ez dutena, behintzat entzun dezaten. Hauek guztiok ezagutzen ditugun pelikulekin egin dituzte eta antzerkian eta telebistako telesail batzuekin ere egin da.

Aipatutako tresna hauez gain badaude, nahiz eta hezkuntzan agian oso erabilgarriak ez izan, haur hauen eguneroko bizitzan beharrezkoak izango dituzten beste hainbat IKT ere. Hala nola: koloreak izendatzen dituena, argia piztuta ala hitzalduta dagoen adierazten duena, hitz egiten duten GPSak, ahotsdun erlojuak, ahotsezko mezuak bidaltzeko mugikorrak,…

Eta beraientzat diseinatuta ez dauden materialen artean, ia edozer gauza erabil dezakete tekletan Braillea jarriz gero; gaur egun leku batzuetan ikus dezakegu: igogailuetako tekletan, OTA ordaintzeko makinetan, treneko txartelak hartzeko makinetan …

15

Page 16: Aldizkaria

Iñigo Aritza ikastolaren

kasua

ERABILTZEN DITUZTEN PROIEKTUAK eta PROGRAMAK

Ikasys: Ikastolen elkarteko proeiktua, Eskola 2.0ren modukoa eta gelako ikasgaiak sakontzeko ariketak dituena.

Google Sites: Googlek eskaintzen dituen web gune txiki moduko batzuk dira. Lhko 6.mailatik aurrera, ikasle bakoitzak berea du, baita gela bakoitzak ere. Bertan, noizbehinka, irakasleak, ikasleek egin beharreko lanak jartzen ditu eta ikasleek beraien lan batzuk ere bertan publikatzen dituzte.

Google Apps: Enpresek, ikastetxeek…haien langileei, ikasleei helbide elktronikoa sortzeko / eskaintzeko aukera ematen duena ( [email protected] antzerakoa). LHko 3.mailatik aurrera ikasle bakoitzak bere posta du. Lanak bidaltzeko, irakaslearekin kontaktuan jartzeko...

Blogak: Gela bakoitzak bere bloga dauka, HHko gela batzuk badute eta LHko gela guztiek.

16

Page 17: Aldizkaria

AZPIEGITURAK

� Irakaslearen ordenagailua gela guztietan: eramangarria eta taktila.

� 52 ordenagailu eramangarri (26 txiki / 26 handiagoak eta taktilak )

� LH3 eta DBH 2.maila bitarteko gela guztietan, proeiktorea eta pantaila ( bi geletan, pantaila taktila ).

� Informatika gelan, 13 ordenagailu.

� Konexioa gela guztietan.

� Ikasle bakoitzak bere kaskoak eta bere USBa jasotzen du LHko 3.mailan.

LAGUNTZA GELA

� Gelako ordenagailua besterik ez dago.

IRAKASLEEN FORMAKUNTZA

� Oinarrizko formakuntza jaso zuten Ikasys erabiltzen ikasteko.

H.O.D. (ODE): Hezteko Objektu Digitalak. Edukiak lantzeko programak. Gehienak erdaraz daude, beraz, asko euskaratu behar dira. Irakasleen gida eta jarduerak dituzte.

Geogebra: Matematikarako erabilgarria den programa.

17

Page 18: Aldizkaria

BIBLIOGRAFIA� http://gureikastetxekoikttxokoa.blogspot.com/search/label/2.0%20eskola. 2009/10/26.

[Sarrera data 2011/03/16]

� http://www.eskola20.euskadi.net/image/image_gallery?img_id=2508079&t=1284477274597. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/23]

� http://www.eskola20.org/prestakuntza/laguntzatutoretzak/cursobasico/index.html. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/23]

� http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/16]

� http://www.microsoft.com/business/smb/es-es/internet/web_2.mspx. 2011/01/27. [Sarrera data 2011/03/16]

� http://domingomendez.blogspot.com/2011/03/entrevista-en-aula-abierta.html. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/21]

� http://jei.pangea.org/edu/tic-edu.htm. 2011/03/07. Entrevista en aula abierta.Alicante. [Sarrera data 2011/03/ 16]

� http://boj.pntic.mec.es/jgomez46/ticedu.htm. Data ezezaguna. TIC y educación. [Sarrera data 2011/03/16]

� http://www.ikasys.net/wordpress/. 2004. Las Tic en educación. [Sarrera data 2011/03/16]

� http://www.didakteka.santurtzieus.com/index.php/IKTak_ohiko_ikasgeletan. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/28]

� http://www.euskadi.net/bopv2/datos/2010/05/1002443a.pdf. 2010/05/13 [Sarrera data 2011-03-24]

� http://www.donosgune.net/Baliabideak/ikt/Gaitasun%20digitalak/Competencias%20de%20los%20docentes.pdf. Data ezezaguna [Sarreara data 2011-03-23]

� http://escritoriosordos.educ.ar/recursos/pdf/inclusion_de_TIC_en_escuelas_para_alumnos_sordos.pdf. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/23]

� http://escritoriosordos.educ.ar/recursos/pdf/inclusion_de_TIC_en_escuelas_para_alumnos_con_discapacidad_visual.pdf. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/23]

� http://escritoriosordos.educ.ar/recursos/pdf/inclusion_de_TIC_en_escuelas_para_alumnos_con_discapacidad_motriz.pdf. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/23]

� http://escritoriosordos.educ.ar/recursos/pdf/inclusion_de_TIC_en_escuelas_para_alumnos_con_discapacidad_intelectual.pdf. Data ezezaguna. [Sarrera data 2011/03/23]

� http://informaticaecne.blogspot.com/2010_10_22_archive.html. 2010-10-22 [Sarrera data 2011/03/30]

� http://peremarques.pangea.org/ee.htm. 2002. [Sarrera data 2011/03/21]

18