albistea egiteko prozedura

5
Ariketaren deskribapena Azken egun hauetan albistearen inguruko makina bat ariketa egin ditugu gelan eta iritsi da garaia zu kazetaritza lanetan hasteko eta oraingoan hurbileko albiste bat idatzi behar duzu. Albistearen gaia izanen da: Aukeratu 3 proposamen hauetatik bat. 1) Mendillorriko albistea: Kirola Hezkuntza sailekoa Kultura sailekoa 2) Ni neu albiste: Nire maskota albistearen protagonista Ni kirolari, albistearen gaia. 3) Eskola: Norbait albiste da. Gertaerak Idazten hasi aurretik, gidoia egin: Gidoi bat egin behar duzu zure ideiak ordenatzeko: Erabakia duzu, jada, zein izanen den aukeratuko duzun hurbileko notizia: idatzi zer aukeratu duzun. Pentsa itzazu albistea idazteko eman beharreko urratsak. Badakizu lehendabizi, titularra jartzen dela, nabarmenduta. Idatzi gidoian orain zure albistearen titularra. Gero, laburpentxoa idatziko duzu. (Gidoian ez) Azkenik albistearen gorputza. Paragrafoak erabiliz.( Ez idatzi hau gidoian) Bila ezazu argazki bat (albistearen ondoan itsasteko) eta idatzi argazki azpiko oina orain. ___________________________________________________________________ ___________________________________________________________________

Upload: ane-arribillaga

Post on 24-Mar-2016

236 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Bloga,euskara

TRANSCRIPT

Page 1: Albistea egiteko prozedura

Ariketaren deskribapena

Azken egun hauetan albistearen inguruko makina bat ariketa egin ditugu gelan eta iritsi da garaia zu

kazetaritza lanetan hasteko eta oraingoan hurbileko albiste bat idatzi behar duzu.

Albistearen gaia izanen da: Aukeratu 3 proposamen hauetatik bat.

1) Mendillorriko albistea:

● Kirola

● Hezkuntza sailekoa

● Kultura sailekoa

2) Ni neu albiste:

● Nire maskota albistearen protagonista

● Ni kirolari, albistearen gaia.

3) Eskola:

● Norbait albiste da.

● Gertaerak

Idazten hasi aurretik, gidoia egin:

Gidoi bat egin behar duzu zure ideiak ordenatzeko:

● Erabakia duzu, jada, zein izanen den aukeratuko duzun hurbileko notizia: idatzi zer

aukeratu duzun.

● Pentsa itzazu albistea idazteko eman beharreko urratsak. Badakizu lehendabizi, titularra

jartzen dela, nabarmenduta. Idatzi gidoian orain zure albistearen titularra.

Gero, laburpentxoa idatziko duzu. (Gidoian ez)

Azkenik albistearen gorputza. Paragrafoak erabiliz.( Ez idatzi hau gidoian)

● Bila ezazu argazki bat (albistearen ondoan itsasteko) eta idatzi argazki azpiko oina orain.

___________________________________________________________________

___________________________________________________________________

Page 2: Albistea egiteko prozedura

___________________________________________________________________

___________________________________________________________________

___________________________________________________________________

Orain testua idatziko dut

● Pentsatu duzu honezkero nolakoa izanen den zure idazlana eta gidoi gisa erabiliko

duzun eskema ere idatzi duzu. Orain idazten hasi behar duzu. Egin ezazu poliki eta

letra argiz.

● Paragrafoak ongi bereiztu.

● Azkenik, irakurri ongi idatzi duzuna eta zuzendu beharrekoak zuzendu zuk zeuk

andereñoari idazlana eman aurretik.

Begiratu arretaz fitxa honi eta oso lagungarri izanen duzu zure lanerako.

ALBISTE BAT EGITEKO FITXA:

TITULARRA:

● Ahal den modu erakargarrien eta eman behar den informazioa bildu behar du.

● Nabarmendu beharko dugu.Honetarako beltzago jarri eta letra tamaina ere handiagoa

erabili.(Kolorerik ez)

LABURPETXOA: Paragrafo batean albistearen laburpena egin behar da, informazio garrantzitsuena sartuz.

ALBISTEA LUZE ETA ZABAL

( ALBISTEARE GORPUTZA)

● Hemen albistearen informazio guztia modu ordenatu eta txukun batean idatziko

dugu.

● Paragrafoak erabiliko ditugu eta paragrafo hasieran edo paragrafoak lotzeko

DENBORA ANTOLATZAILEAK erabiliko ditugu.

Horrelako galderei erantzun beharko dio testuak:

● Non?

● Noiz?

● Zer?

● Nork?

● Nola?

● Zergatik?

● Informazio osagarria.

Page 3: Albistea egiteko prozedura

Idatzi orain zure albistea. Nahi baduzu hementxe bertan

TITULARRA:

LABURPETXOA:

ALBISTEA LUZE ETA ZABAL

( ALBISTEARE GORPUTZA)

Page 4: Albistea egiteko prozedura

Oraindik ez dut bukatu

Albistea idatzi ondoren, irakur ezazu berriz eta erantzun itzazu ondoko galderak, BAI edo EZ

biribilkatuz. Zuzen ezazu eta erants iezaiozu zure ustez hobetzeko balio duen zernahi.

Lehenbizi, Saia zaitez ondoko kuadroko galderei erantzuten zuk zeuk zure albistean idatzitako,

emandako informazioarekin: Zerbait falta baldin bazaizu itzuli zure albistera eta osatu

NON?

NOIZ?

ZER?

NORK?

NOLA?

ZERGATIK?

INFORMAZIO OSAGARRIA

Page 5: Albistea egiteko prozedura

● Zure ustez, ikaskide batek albistea irakurtzen badu, ulertuko du ?

BAI EZ • Zure ustez zure albisteak jasotzen ditu goiko koadroan markatutako informazio galdera

guztiak?

BAI EZ

• Zure albistearen atalak ongi bereizten direla uste duzu?

BAI EZ

• Ongi erabili dituzu puntuazio markak, kasu, puntua, koma, galdera marka, harridura marka, bi

puntu, marratxoa edo marra luzea?

BAI EZ

• “Bera”, “mutikoa”, “animalia”… edo horrelako erreferenteren bat erabili duzu, albiste denaren

izena etengabe ez errepikatzeko?

BAI EZ

• Ikasi dituzun ortografi a arauak errespetatu dituzu?

BAI EZ

• Esaldiak “eta”, “baina”, “nahiz eta”… eta gisa horretako hitzekin lotu dituzu?

BAI EZ

● Puntuen ondoren letra larriz idatzi dut.

BAI EZ

● Tz, ts, tx, s, z, x- eta h-dun hitzak ongi idatzi ditut.

BAI EZ

● Esaldiak ongi egituratu ditut.

BAI EZ