alaba eta alabaordea

22
Alaba eta alabaordea Itziar Zubizarreta Eider Eibar

Upload: gipuzkoa-kultura

Post on 26-Mar-2016

234 views

Category:

Documents

4 download

DESCRIPTION

Kontuari kontu erakusketa KOLDO MITXELENA Kulturunea Galtzagorri elkartea Itziar Zubizarreta Eider Eibar

TRANSCRIPT

Page 1: Alaba eta alabaordea

Alaba eta alabaordeaItziar Zubizarreta

Eider Eibar

Page 2: Alaba eta alabaordea
Page 3: Alaba eta alabaordea

Alaba eta alabaordeaItziar Zubizarreta

Eider Eibar

© Koldo Mitxelena Kulturunea eta Galtzagorri Elkartea© Moldatzailea: Itziar Zubizarreta© Ilustrazioak: Eider Eibar

Fotokonposaketa eta inprimaketa: ITXAROPENA S.A. • Araba kalea 45 • 20800 ZarautzISBN: 978-84-615-8928-9L.G.: SS - 850/2012

Page 4: Alaba eta alabaordea

Page 5: Alaba eta alabaordea

Etxe eder batean bizi zen familia bat: aita, ama eta alaba txikia. Elkar maite zuten eta oso zoriontsu ziren. Baina, halako batean, ama gaixotu eta uste

baino lehenago hil zen, aita eta alaba txikia bakarrik utzita. Pena handiz bizi izan ziren urte batzuetan, baina noizbait ere, aitak berriro ezkontzea erabaki zuen. Etxea gobernatzeko eta alaba ondo hazteko laguntasuna behar baitzuen bere au-rrean agertu zen lehenengo emakumea hartu zuen emaztetzat.

Ez zuen inola ere susmatu emakume hura sorgin gaizto bat zela, aitaren aurrean zuri-zuria zen eta oso ondo tratatzen zuen. Baina aita aurrean ez zenean, alaba txikiari lan gogorrak agintzen zizkion eta zigor handiak ezarri neskak mandatuak behar bezala egiten ez bazituen. Emazte sorgin honek beste alaba bat izan zuen, eta hura ondo bai ondo, gozo bai gozo hartzen zuen.

Alaba zaharrena neska gaztea egin zenean aita hil egin zitzaion. Beraz, handik au-rrera amaordea eta ahizpa txikiarekin bizi behar izan zuen. Sorginak bere alabari maitasun handia erakusten zion baina alabaordeari gorrotoa eta ikusi ezina. Ezin zuen eraman bere erraietako neskatxoa itsusi, ezin itsusiagoa izatea eta lehenengo alaba ordea, ederra, gero eta ederragoa izatea.

6 7

Page 6: Alaba eta alabaordea

Page 7: Alaba eta alabaordea

Behin, negu gorrian, paperezko soinekoz jantzita eta oinutsik, mendira bidali

zuen neska zintzoa, saskikada marrubi ekartzeko bueltan. Neska gaixoa,

hotzak hilik eta hortzak dar-dar ikaraz, mendian gora abiatu zen. Txabola baten

ondotik pasatzen ari zela, hiru gizon agertu zitzaizkion bidera.

– Nora zoaz, neskato? – Amak marrubitara bidali nau.– Negu gorrian marrubiak, eta horrela jantzia gainera? Zer ama mota da hori!– Amaordea dut.– Ai, gajo hori. Bada hortxe, txabola atzeko egurpean aurkituko dituzu marrubiak, hartu nahi adina.

8 9

Page 8: Alaba eta alabaordea

Page 9: Alaba eta alabaordea

Marrubi gorriez bete zuen saskia. Horren ondoren, bere esker onak erakustera joan zen hiru gizonengana. Hauek maitekiro hartu zuten eta hiru dohain

eder eskaini zizkioten.

Lehenengoak esan zuen:

– Egunean baino egunean ederrago izango ahal zara!

Besteak:

– Esaten duzun hitz bakoitzeko, urre zati bat jausiko ahal zaizu aho-zulotik behera!

Eta hirugarrenak:

– Printzeak edota erregeak maitatuko ahal zaitu!

10 11

Page 10: Alaba eta alabaordea

Page 11: Alaba eta alabaordea

Etxeratzean, amaordeak aurrena saskia bete marrubi ikusi zuen; hurrena lehen baino are ederragoa zetorrela iruditu zitzaion eta azkena aho zulotik behera

urrea jaurtitzen zuela konturatzean, zitalkeriaz galdetu zion:

– Non izan zara?– Gaintxo horretxen, beste aldeko txabola batean.– Inor ikusi al duzu bertan?– Hiru gizon, haiek erakutsi didate marrubien lekua.

Hau entzunda, sorginak bere alaba propioa soineko eder lodi batez jantzi eta sas-kitxo bera eskaini zion. Alaba zaharrari gainera esan zion:

– Lagun egiozu zure ahizpari, txabola hori urruntxotik ikusten den gaintxoraino. Gero buelta zaitez zu bakarrik etxera.

12 13

Page 12: Alaba eta alabaordea

Page 13: Alaba eta alabaordea

Sorginaren alabatxoa txabolara heldu zenean, hor ikusi zituen ahizpak esan-dako hiru gizonak. Haiengana lotsagabe hurbilduta esan zien:

– Amak marrubietara bidali nau ni ere.

– Marrubitara? Saski bete ez al duzue bada nahikoa?

Gizon haiek ez zioten marrubien lekua erakutsi eta gainera hiru madarikazio bota zizkioten bata bestearen jarraian.

– Egunean baino egunean itsusiago izango ahal zara!– Esaten duzun hitz bakoitzeko zapoak jauzika aterako ahal zaizkizu!– Astoek eta beleek maitatuko ahal zaituzte!

Etxera helduta amak berehala ikusi zuen saskia hutsik zekarrela. Ondo begiratu zion gero eta, unetik unera, itsusiagoa zegoela ohartu zen. Horrekin batera, aho zulotik behera zapoak jauzika ikusi zituenean, alaba zaharrari zion gorrotoa neu-rririk gabe handitu zitzaion.

14 15

Page 14: Alaba eta alabaordea

Page 15: Alaba eta alabaordea

Hurrengo egunean, hotzaren hotzez, ibaia izozturik agertu zen. Horixe nahi zuen sorgintzarrak; alabaordeari hari mataza batzuk eman zizkion, haiek izotz ar-

tean garbitzeko. Gainera, aurreko eguneko jantzi txiroa baino ez zion janzten utzi eta hara bidali zuen, gupidarik gabe. Ibai ondora iritsi zenean, eskuak izozturik zeuzkan, eta ezin bada matazak ur hartan astindu eta behar bezala garbitu.

Bere larri hartan, hotzak eta bakardadeak hil egingo zutela pentsatu zuen, eta bere aitaz oroituta negar batean hasi zen. Halako batean, zaldi baten trosta entzunda, atzera begiratu zuen. Zaldun bat inguratu zitzaion, zuzen zuzenean. Zalduna ha-

rrituta geratu zen neskatxa hura oinutsik eta erdi biluzik ikusi zuenean ibai er-tzean. Erruki handiz galdetu zion:

– Zertan ari zara hemen, neskatxo?– Amak hari mataza hauek garbitzera bidali nau.– Hotz honekin, jantzi eskas horiekin? Nolako ama da hori?– Amaordea dut.– Zatoz neure etxera. Neure amak alaba legez hartuko zaitu betiko.

16 17

Page 16: Alaba eta alabaordea

Page 17: Alaba eta alabaordea

Zaldunak kapa utzi zion neskari berotzeko, gero zaldi gainera igo zuen eta be-rarekin eraman zuen jauregira. Lurralde hartako errege zen eta laster ezkondu

ziren biak erabat maiteminduta. Erregeren amak bene-benetako maitasuna erakutsi zion errainari hasieratik; zaindu egiten zuen eta benetako ama baten laguntasuna eskaini.

Denbora aurrera, errege-erreginak lehenengo haurraren zain egokitu ziren. Amaorde sorginak honen berri jakin zuenean, bere alabarekin batera joan zen jauregira eta maltzurkeriaz sartu zen bertan.

Nola edo hala, erregina gaztearen inguruan ibiltzea lortu zuten. Goiz batean errege, haren ama eta seme jaio berria eguzkitan zeuden, baratzeko lore artean. Isilpean, ama-alaba sorginak gazte zoriontsuaren gelara sartu ziren. Erregina gaztea ohetik atera arazi zuten eta haren ordez, alaba zatar zapoduna sartu zuten.

Errege lorategitik bueltatu zenean, seme txikia besoetan, ikaratu egin zen zapoak emakume itsusi haren ahoan ikustean, eta zer egin ez zekiela egon zen denbora puska batez. Orduan txori txiki bat txioka hasi zen leiho ondoan:

“Txor txor txoria

Txoritxo txilibitaria.

Goiz etzan eta goiz jaiki

Txoriak umea egin.”

Isildu gabe aritu zen kantu hori behin eta berriz errepikatzen txori txikia. Halako ba-tean, erregearen sorbalda gainera igo zen ausardiaz, bere kantua haren belarrian bertan isurtzeko. Orduan konturatu zen txoritxo horrek zerbait erakutsi nahi ziola. Txoria aurretik eta errege atzetik ibai ertzeraino ailegatu ziren. Sastraka batzuen gainean hasi zen orduan, gure txoritxoa saltoka eta kantari, “Txor-txor, txoria…”

18 19

Page 18: Alaba eta alabaordea

Page 19: Alaba eta alabaordea

Han zegoen erregina, konorterik gabe, erabat motelduta. Sorgintzarrak edabe pozoitsu batez lokarrarazi zuen eta ibaira eraman zuen ilunabarrean, bertan

itotzeko asmoz.

Hurrengo egunean, sorgina bidali zuen erregeak betiko eta harekin batera baita haren alaba gaiztoa ere. Bidean asto talde bat inguratu zitzaien neskarekin mai-teminduta eta arrantzaka egin zuten bidaia guztia; geroago bele beltzak elkartu zitzaizkien banan bana eta haiek karraka egiten zuten egun osoan. Ama-alabak haserre gorrian bizi izan ziren bere egun guztietan, astoen arrantzaz, beleen ka-rrakaz eta zapo-jario. Alaba zintzoak, erregeak eta erreginak zorionaren eztiak dastatu zituzten beren egun guztietan eta haien seme-alaba txikiak maitasunez bizi izan ziren beti.

20 21

Page 20: Alaba eta alabaordea

Page 21: Alaba eta alabaordea
Page 22: Alaba eta alabaordea

Alaba eta alabaordeaItziar Zubizarreta

Eider Eibar