aixa zikina eta sultana

27

Upload: patricia-uribe

Post on 22-Mar-2016

230 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Ipuina, Kamishibai

TRANSCRIPT

Page 1: Aixa zikina eta sultana
Page 2: Aixa zikina eta sultana

Bazen behin neska bat eta mutil bat neba – arrebak zirenak. Eneko eta Naia deitzen ziren. Enekok ile kizkurra eta beltzarana zuen. Azala ere beltzarana zuen, otsoarena bezain beltzarana. Arropa urdina eramaten zuen gehienetan.

Naiak, berriz, ile luzea, lisoa eta beltza zeukan . Zapi batekin estaltzen zuen ilea eta azala, bere nebak bezala zeukan, beltzarana. Biak, espageti bat bezain argalak ziren eta altu samarrak. Jatorrak eta zintzoak ziren biak, horregatik ,bere amak eta aitak bakarrik uzten zituztenean, Naiak ipuin bat kontatzen zion bere neba Enekori. Batzuetan haserretzen ziren, baina asko maite zuten elkar.

Page 3: Aixa zikina eta sultana
Page 4: Aixa zikina eta sultana

Egun batean, Naia honela kontatzen hasi zen:

Orain dela 200 urte, bazegoen Aixa deitzen zen neska polit bat. Ilea iluna zeukan eta azala ere bai. Begiak txikiak eta urdinak zituen, sudurra handi samarra zeukan eta ahoa kobazulo bat bezain handia zeukan. Fideo bat bezain argala zen. Arropa tomate bat bezain gorria zeukan. Oinak sagu bat bezain txikiak zituen eta oinetako behatzak…Aixak ez zeukan amarik eta bere aita beste emakume batekin ezkondu zen .Emakume horrek, alaba bat zeukan hipopotamo bat bezain potoloa eta itsusia zena.

Page 5: Aixa zikina eta sultana
Page 6: Aixa zikina eta sultana

Egun batean, sultanak mezu bat bidali zuen. Hiri guztia jaialdi batera gonbidatu zuen, baina Aixari ez zioten festara joaten utzi bere ahizpaordea eta bere amaordea sorgin bat bezain gaiztoak eta itsus-itsusiak zirelako. Eta gainera zaku baten zeuden babarrunak, txitxirioak eta garia sailkatu egin behar izan zituen.

Page 7: Aixa zikina eta sultana
Page 8: Aixa zikina eta sultana

Bat-batean maitagarri polit bat agertu zitzaion. Errubixa zen, begi txikiak eta apo bat bezain berdeak zituen, eta azala untxi bat bezain zuria zeukan. Sudurra eta ahoa handi–handiak zituen. Argal samarra zen. Hegoak izarren distira baino argiagoak zituen. Hankak eta oinak handiak zituen eta babutxa batzuekin zetorren. Maitagarriak bere makiltxo magikoarekin ukitu zuen Aixa eta…puuun! Aixa traje gris eta polit batekin agertu zen .Oinetan babutxak zituen ,urre kolorekoak eta distiratsu-distiratsuak ziren. Gero, zakua ukitu eta…puuun! Babarrunak ,txitxirioak eta garia sailkatuta zeuden.

Page 9: Aixa zikina eta sultana
Page 10: Aixa zikina eta sultana
Page 11: Aixa zikina eta sultana

Beranduago, maitagarriak, Aixa eraman zuen festara . Maitagarriak gurdi batean eraman zuen Aixa . Gurdia distiratsu –distiratsua zen, kolore marroikoa. Gortinek harribitxi zuriak zituzten eta aurrean gurditik tiraka zaldi bat gris kolorekoa eta polit-polita zena zegoen. Festara iritsi zenean, jende guztia liluraturik gelditu zen , eta batez ere sultana.

Page 12: Aixa zikina eta sultana
Page 13: Aixa zikina eta sultana
Page 14: Aixa zikina eta sultana

Sultanak azkar batean agindu zien bere morroiei atean brea ipintzeko. Gero, Aixari galdetu zion: “Nirekin dantza egin nahi duzu?” Baietz erantzun zion Aixak. Eta dantzatzen hasi ziren. Sultana eta Aixa dantzatzen zuten bitartean, sultana erabat maitemindu zen Aixaz. Gaueko 00:00ak iritsi zirenean, Aixa festatik alde egin zuen.Baina atetik irten zenean, brean babutxa bat itsatsita gelditu zitzaion.

Page 15: Aixa zikina eta sultana
Page 16: Aixa zikina eta sultana
Page 17: Aixa zikina eta sultana

Sultana hain maiteminduta zegoenez, bai ala bai aurkitu nahi zuen Aixa.Horregatik, agindu zien bere morroiei etxez – etxez babutxarekin joatea Aixa aurkitu arte. Azkenean, Aixaren etxera iritsi ziren. Atean jo zuten eta ireki zutenean, galdetu zuten: “Aixa dago?” Bere ahizpaordeak korrika batean Aixa ezkutatu zuen alfonbran. Morroiek etxea aurkitu arren, babutxa sartzea lortzen zuena bakarrik onartuko zuten. Eta Aixak babutxa frogatu beharrean ahizpaordeak jantzi zuen. Baina ahizpaordeari ez zitzaion balio.

Page 18: Aixa zikina eta sultana
Page 19: Aixa zikina eta sultana
Page 20: Aixa zikina eta sultana

Nahi gabe ahizpaordeak esan zuen: “Aixak probatzea”. Orduan Aixak, azkar-azkar atera zen alfonbratik eta babutxa polita eta distiratsua probatu zuen. Lehenengo,pixkat estu gelditzen zitzaion, baina azkenean, babutxa sartzea lortu zuen. Bere amaordea eta ahizpaordea demonio bat bezain haserretuta zeuden, baina ezin zuten ezer egin.

Azkenean, morroiek sultanarengana eraman zuten Aixa. Bi minutu barru gaztelu polit eta distiratsuan zeuden denak

Page 21: Aixa zikina eta sultana
Page 22: Aixa zikina eta sultana

Gazteluan sartu ziren, sultanak morroiei ezkerrak eman zizkien eta Aixari esan zion: “ Aixa, zu zara erreinuko neskarik politena. Bonboi bat bezain polita zara. Nirekin ezkondu nahi duzu?” Aixak oso emozionatuta baietz esan zion. Bere amaordea eta bere ahizpaordea oso-oso haserre etxera joan ziren. Orduan, Aixa sultanarekin joan zen bizitzera eta bere ahizpaordea eta bere amaordea etxe zaharrean gelditu ziren bizitzen.

Ala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila ipuin honetako gazteluan.

Page 23: Aixa zikina eta sultana
Page 24: Aixa zikina eta sultana
Page 25: Aixa zikina eta sultana