airea eta eguraldia
TRANSCRIPT
AIREA ETA EGURALDIA9. G
AIA
ZER-NOLAKOA DA AIREA? Lurraren inguruan airea
dago. Airean zenbait gas daude
nahasita:
NITROGENOA.- ugariena da. OXIGENOA.- Bigarren
ugariena da. Landareek sortzen dute. KARBONO DIOXIDOA.-gas
urria da. Izaki bizidunek sortzen dute,
arnasa botatzen. UR-LURRUNA.- Ura da gas
egoeran.
ZERTARAKO BALIO DU AIREAK?
Izaki bizidun gehienok behar-beharrezkoa dugu airea arnasteko.
Beste gauza baztuetarako ere:
Hotsak entzuteko.
Hegan egiteko.
Sua egiteko.
ZER EZAUGARRI DITU AIREAK?
Aireak ez du kolorerik. Ez inolako zaporerik. Aireak pisua du. Nolabaiteko lekua hartzen du, Ez du berezko formarik.
ZER-NOLAKOA DA ATMOSFERA? Lurraren inguruko gasek
geruza lodi-lodi bat eratzen
dute: atmosfera.
Geruza horretan bi alde
bereizten dira: ATMOSFERAREN BEHEALDEA:
Guk arnasten dugun airea dago. Haizea eta airea hemen sortzen dira.
ATMOSFERAREN GOIKO-GOIKO ALDEA: Ez dago ia oxigenorik. Oso nekeza da hemen arnasa hartzea.
EGURALDIA ETA KLIMA
EGURALDIA
Atmosfera leku eta une jakin batean nola dagoen adierazten du.
Leku bateko eguraldia nolakoaden esateko 3 alderdi erreparatubehar dira:
TENPERATURA
PREZIPITAZIOA
HAIZEA.
PREZIPITAZIOAK
EURIA. Hodeietatik eroritako ura likidoa denean.
ELURRA. Hodeietatik eroritako maluta zuri izoztuen itxura duenean.
TXINGORRA. Hodeietatik eroritako urak izotzezko bolatxoen itxura duenean.
Zeruan hodeiak izaten dira.
Hodeietatik ura erortzen da lurrera.
Eta prezipitazioak eratzen ditu
HAIZEA
Airea azkar-azkar mugitzen denean, haizea dabilela esaten dugu.
Haizearen indarra:
HAIZE KIRRIA.- Haize leun-leuna da.
HAIZETEA.- Haize handia edo zakarra da.
URAKANA.- oso haize bortitza daeta euria ere izaten da haizeaz batera.
KLIMA
Leku jakin batean zer-nolako klima duten jakiteko, ondo aztertu behar da zer-nolako eguraldia izan duten leku horretan zenbait
urtez.
KLIMA MOTAK
MENDIALDEKO KLIMA.- tenperatura baxuak,batez ere neguan. Prezipitazio ugariak, elur moduan.
KOSTALDEKO KLIMA.-tenperatura leunak urteosoan.
BARNEALDKO KLIMAtenperatura baxuak neguaneta altuak udan.Prezipitazio urriak.
EGURALDIA ETA URTAROAKUrtaro bakoitzean eguraldi jakin bat izaten da:NEGUAN, hotz handia eta batzuetan elurra.UDABERRIAN eta UDAZKENEAN tenperatura
leunak, eta euri ugari.UDAN, bero handia eta ia batere euririk ez.
NEGUA Urtarorik hotzena da. Prezipitazioak elur modukoak izaten dira batzuetan. Neguaren hasieran,
-eguna motza izaten da.-gaua luzea eta hotza.
Zuhaitz hostoerorkorrak, batere hostorik gabe egoten dira.
Abenduaren 21aNEGUA hasten da.
UDABERRIA
Tenperaturak leunak izaten dira. Prezipitazioak, ugariak. Udaberriaren hasieran,
egunak eta gauak denbora berbera irauten dute.
Zuhaitz askorihostoak hazten zaizkie berriro.
Martxoaren 21aUDABERRIA hasten da.
UDA Tenperatura altuak izaten dira. Bero handia egiten du. Oso-oso euri gutxi egiten du. Udaren hasieran:
Eguna luzeena izaten da. Udaren amaieran:
Egunak eta gauak denbora berbera. Belarra asko lehortzen da. Paisaiakhorixkagoak dira.
Ekainaren 21aUDA hasten da.
UDAZKENA Hasieran, tenperatura leunak. Udazken amaieran, gero eta hotz handiagoa egiten
du. Euria maiz izaten da. Udazkenaren hasieran, egunak eta gauak ia denbora
bera irauten dute. Ondoren, gaua luzatzen hasten da. Hostoak, horiak eta marroiak bihurtzen dira. Udazkenaren bukaeran , zuhaitz hostoerorkorrek hosto huztiak galtzen dituzte.
Irailaren 23aUDAZKENA hasten da.