#ahzeberria! - prentsa dosierra - euskera

15
EUSKERA #ahzeberria http://ahzeberria2015.tumblr.com

Upload: ahzeberria

Post on 23-Jul-2016

238 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

EUSKERA

#ahzeberria http://ahzeberria2015.tumblr.com

Page 2: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

ZER DA “#AHZEBERRIA! 2015”?Zer arraio jarri digu udalak oraingo honetan hiri erdigunean? Muntaia artistiko bat? Estralurtarren etorrera? Ez da inongo azalpenik ageri, informazio gutxiko kartel bat baino ez, ez dakit nahita bertan dagoen edo norbaitek ahaztuta utzi duen. Dena den, plaza erdian jartzea ere! Hamaika ikustekoak jaio gara!

Azalpena dirudiena baino sinpleagoa da, baina lan hauen atzean dagoen kritika eta hausnarketa ere aipatu beharrekoa da. #AhZeBerria! Gasteiz hi-riaren, bere espazioen eta hirigintzaren inguruko analisi prozesu bat da. Denbora motzeko inter-bentzio artistikoen bidez, egunerokotasunarekin apurtu nahi dugu. Gure bizitzetan asimilatutako hiriko espazioen berrikusketa bat bultzatu nahi da, hauen erabileraren gogoeta kolektibo zein nor-banakoz.

Erdiguneko plaza eta kaleetan aurrera eramango diren ekintzek ez dute espazio hauek edertzea bi-latzen, bertako urbanismoa eta tokiaren berezi-tasuna goraipatzea baizik.

Esku-hartze hauek espazio publikoan arrunt egin zaizkigun elementu zein huts-bete harremanetan egiten dira, bolumen arrotzak sartuz, aipaturiko elementuak arrotz bihurtuz (hala nola, bankuak, eskulturak…) edo bolumen berriak elementu eza-gunekin harremanetan jarriz konposizio berriak sortuz. Akzio hauek, betiere, hiriaren historia, hi-rigintza, espazioei eta hauen erabilerari keinua egiten die. Artelan hauen bidez, hiritarra gel-ditu dadin, artelana begiratu dezan eta hiri in-guruneari buruz ausnatu dezan, nahi da. Honez gain, eskultura bakoitza galdera batekin batera erakutsiko da, hiriaren gaineko ausnarketa bide-ratu eta errazteko.

NORTZUK GARA?Arkitekturari atxikitako arteetan interes-atuta dauden eta Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasitako, arkitekto gazteak gara.

Iñaki Zengotitabengoa Gutiérrez

Unai Sáez de Ocáriz Samaniego

Julen Aguinagalde López de Calle

Page 3: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

ZERGATIK “#AHZEBERRIA! 2015”?

ZERGATIK ALUMINIOZKO PAPERA?Proiektuak eta hau garatzeko egindako artelanek gidalerro bat jarraituko dute, honen puntu ga-rrantzitsu bat obretarako erabiliko den materiala izanik. Egunero erabiltzen dugun testura arrunt baten alde apustu egin da, aluminiozko papera, baina erabilera oso ezberdin batekin. Interbentzio hauen helburua kokatuta dauden hiri espazioa goraipatzea da. Aluminiozko paperaren berezita-sunari esker, inguruko errealitatea erreflexatzea ahalbidetzen digu, modu distortsionatu batean. Are gehiago, tolestu, zimurtu edo okertu egin heinean, erreflexua ezezagunagoa egiten da.

#AhZeBerria! proiektuan, materialaren berezitasun horrekin jolastu dugu. Espazio zurrun eta trinkoak diren horietan, papera modu leun batean kokatu dugu, erreflexua ere espazioa beza-lakoa izan dadin. Muga zalantzagarriak dauden espazio horietan, ordea, papera zimurtuagoa erabili egin da, erreflexua ere distortsionatua izan dadin.

Esan bezala, proiektuaren alde fisikoaren azalpena erraz eman daiteke, atzetik daukan hausnarketa, ordea, konplexuagoa da. Arkitekto gisa, gure hiriko hirigint-zaren deribak kezkatu gaitu; eta gazte gisa, berorretan zein instituzionalizatu-tako prozesuetan parte-hartze aukera eskasen aurrean, hausnarketa proze-suak bultzatu nahi dituen interbentzio baten beharra ikusi dugu. Egun irudiaren aroan murgilduta gaudelarik eta ideia motz zein zuzeneko komunikazioa dara-bilgunez, proiektuaren xede nagusia hiritarron eta bereziki gazteon (etorkizuna-ren jabeak omen) harridura eta jakin-mina sortzea da. Irudi mentalen iraunkor-tasun luzea eta potentzialtasuna aprobetxatuz espazio horrekiko pentsamoldeak apurtu, eraldatu edo sakondu nahi dira. Hiriaren eraldatze gaitasunaz jantzi eta hiritar moduan aktibo bihurtu!

Aktibo bihurtzearekin bat, artearen zein hirigintzaren inguruan gogoeta eta kezka ere agertu nahi dugu. Kontsumo basatiaren garai honetan, berauek ere kontsu-mitzera ohitu gara, norbanakoaren parte hartzea deuseztatuz, dagoena onartuz eta gure papera ikusle izatera mugatuz, erabiltzaileak aurre-diseinutik at ez daude, eta sortzaile izatea ez dago gure esku. Askotan arkitekto bezala parte hartze prozesuak mesfidantzaz ikusten ditugu, politika, arte, hirigintza edo dena delako modernoaren izenean, espazio jakin batzuen zerbitzu zehatza bultzatuz erabilerak inposatzen eta mugatzen direlako eta espazioa bera merkantilizatzen delako. Honen adibide argia kafetegien terrazena izan liteke. Zenbait kasutan, terrazek emplarantzak ia osorik betetzen dituzte, bestelako erabilerak galaraziz. Hiriko espazio publikoen zergatiari, beren izaeri eta konfigurazioari buruzko galdera zabaldu nahi da. Dauden moduan imajinatzen al dituzu edota bestelako diseinua nahiko zenuke toki horientzako?

#AhZeBerria! Ez du prozesu baten parte izan nahi. Irudiaren eta artearen bidez hiriari buruzko hausnarketa ireki bezain gardena bultzatuko duen abiapuntua izateko pentsatua izan da. Norbanako gogoetak zein kolektiboak piztu nahi ditu, hiriaren espazioak gure sentituz eta ikusle huts izatetik subjektu aktibo bihur-tuz.

Page 4: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

KOKAPENA

EGUTEGIAUrriak 4tik 10era, 9 artelan erakutsiko dira. Horietatik 3, aste osoan ikusgai egongo dira, baina beste 6 arte-lanak esku-hartze iragankorrak izango dira, egun baten iraupena izango bait dute.

A

B

C

EF

G

D

H

I

A B C D

E F G H I

04

BA C

05

BA CD

06

BA CE

07

BA CF

08

BA CG

09

BA CH

10

BA CI HI

URRIA

KATEDRAL BERRIA

PROBINTZIA PLAZA

ENPARANTZA BERRIA

“BEGIRADA” ESKULTURA

ZELEDON ETA OLAGUIBE-LEN ARKUPEAK

SAN VICENTE ALDAPA

FORU PLAZA

DATO KALEA

“CAMINANTE”IHGF

E

DCBA

ESKU-HARTZEAK

Page 5: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

04 - 10 URR

KATEDRAL BERRIKO KUBOA

Hau plaza edo bidegurutzea al da?

Denontzat jakina da plaza bat, hiri edo herri ba-teko kale sarean helmuga den leku zabala dela. Hala ere, badaude plazak, horrelako sentsazio-rik transmititzen ez dutenak.

Kasu hauetan, inguruko eraikin edo arkitekturak ez du plaza izan beharko litzatekeen espazio hori ixten. Bidegurutzeak dauden espazioak izaten dira horiek, definizioz plazak izango liratekeenak, es-pazio zabalak eta hiri barnekoak direlako; ez ditu-gu horrela ulertzen, ordea, amaiera gabeko zabal-tasun sentsazioa ematen digutelako. Kubo honek lau fatxadengatik itxitako plaza batek izango lukeen “espazio negatiboa” errepresentatzen du. Kuboaren azala zimurtsua da eta bertan in-guruaren erreflexua ausazkoa da eta galdu egi-ten da, espazioaren mugak bezala.

A

Page 6: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

04 - 10 URR

PROBINTZIA PLAZAKO KUBOA

Kalea plazaren parte al da?

Plaza hiri edo herriko kale sare barneko espa-zio zabala da, non hainbat kalek duten amaiera. Askotan, kale horiek plaza horiek zeharkatzen dituzte.

Hauxe bera gertatzen da Probintzia Plazan, pla-zara heltzen diren kaleek espazioa mugatu edo zeharkatzen dute. Inguruko eraikinen fatxadak plazako muga izan ordez, perimetroan dau-den kaleek mugatzen dute, argi ezberdinduz kalea dena eta plaza dena.

Kasu honetan, plazaren “espazio negatiboa” errepresentazen duen kuboaren testura ez da zimurtsuegia eta erreflexu garbiagoa dauka. Plazaren eremua argi eta garbi ikusi daitekeen arren, begirada inguruko lau kaleetara joango zaigu ziur.

B

Page 7: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

04 - 10 URR

ENPARANTZA BERRIKO KUBOA

Nola irudikatzen duzu enparantza bat?

Ume bati plaza bat marraztea eskatuko bage-nio, zer marraztuko luke? Karratua izango litza-teke? Seguruenik iturri bat jarriko luke zentroan eta eraikinak inguruan.

Plaza bat, eraikin, zuhaitz edo arkitektura mult-zo batek sortzen duen espazio negatiboa da. Hiriko bizitza gertatzen den eremu bat, ixten da. Baina espazio publiko batean pentsatzen badugu, zurruna den zerbaitetan pentsatzen dugu ala askatasun eta malgutasun puntu bat duen espazio batetaz ari gara?

Plaza Berrian daukagun kuboaren geome-tria zehatza da eta erreflexu garbiarekin. In-guruan duen plaza bezalakoa, zurruna, monu-mentala eta lau alde ia berdinengatik definitua.

C

Page 8: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

05URR

“BEGIRADAREN” MAIRU-BARATZEA

Protagonista izateko jaio nintzen?

Gasteiztarrok hiria osatezen duten espazioen edo objektuen izaera aldatzeko gaitasuna ba-daukagu.

“Begirada” eskultura, Andramari Zuriaren pla-zari eta San Migelgo dorreari begira egoteko plazaren bazter batean kokatu zen, izkina ba-tean. Denborarekin baina, eskultura anekdotiko izatetik protagonista izatera pasa zen, bere izen originala ahazteraino, ezizen famatu batengatik.

Hiritarrok elkartzeko giza eskalaren alde egin ohi dugu, eta txoko hau adibide onena da, espazio irekietan bazterretako erreferentziak bilatu behar dira, monolito txikiak jomuga izan dira mendeetan zehar. Gasteiztarron bizitzaren parte bilakatu da, orain protagonista dela esan daiteke.

D

Page 9: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

06URR

ZELEDON ETA OLAGUIBELEN ARKUPEAK

Zer da adierazgarriagoa, Zeledon edo arkupeak?

Zer da ikusten ari zarena? Huts bat da, errepi-katzen dena. Hiriaren eraldaketan klabe izan zen, hiri honetan garrantzi handiko pertsonaia batena. Gauden irudi aro honetan, objektu ze-hatzak hirien ikur bihurtu dira: eraikinak, esta-tuak… ikonoak hain zuzen.

Gasteizen ere hori gertatu da. Arkitektura, be-tea, protagonista izanez eta hutsa, hirigintzak sortutako espazioak, bigarren maila batean geratuz. Arkupei esker, XIX. mendeko hegoalde-ko zabalpena egin zen.

Euskal arkitektura neoklasikoaren piezarik ga-rrantzitsuenetakoa da, Olaguibelena. Arkupeak ordea ez dira hiriko pieza ikonikotzat hartzen, ez baitira objektu zehatzak, zeledonen eskultura bat bezala.

E

Page 10: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

E 06URR

ZELEDON ETA OLAGUIBELEN ARKUPEAK

Zer da adierazgarriagoa, Zeledon edo arkupeak?

Page 11: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

07URR

SAN VICENTEKO ALDAPA

Erdi aroko hiriaren parte al da hau?

Ba al zenekien gaur egun almendra bezala eza-gutzen duguna bere horretan mantendu zela XIX. mendera arte? Egun alde zaharra auzo bat da, baina duela mende eskaserarte hiri osoa mendixka honetara mugatzen zen.

Orain San Vicente aldapa dena erdi aroko Gas-teiz horren irudi bezala hartua izan da, baina eraikin guztiak XIX. eta XX. mendekoak dira, eli-zaren dorrea barne, ordurarte harresi eta dorre-txez osatua baitzegoen oraingo postala.

Hiria aldatuz joan da momentuko beharretara moldatuz, ez da zurrun mantendu. Egia esa-teko, Gasteizeko beste auzoek ere jasan dute horrelako aldaketa historiokoa. Gaur egun hi-riaren gaitasun horren apologia egiteko garaia heldu da.

F

Page 12: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

08URR

FORU PLAZA

Zer nolako ekintzak daude gaur hemen?

Espazioak disfrutatzen eta erabiltzen hasteko garaia da! Elementu oso arrotzak eta geome-trikoak hasi dira plaza hartzen, edonolako ak-tibitateak sortzen bertan: kultura, aisia, artea, kirola,…

Aurrepentsatua ez den ezer, dena inprobisatua. Zergatik gu, hiritarrok, ezin dugu inprobisatu ho-lako espazioetan eta ekintzaren bat sortu? Be-har al dugu norbaitek esatea zer egin daitekeen espazio publikoetan?

Plazaz gozatu baina ez kafetegiko terrazatik, edo erakusketa bat antolatu dutelako bakarrik. Izan gaitezen espontaneoak, bizi dezagun gure hiria, gure irizpidearekin eta sortu dezagun bizitza ho-nelako lekuentzako. Izan gaitezen partaide eta sortzaile.

G

Page 13: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

09-10URR

DATO KALEKO ESERLEKUAK

Ba al zenekien hemen eguzkiaz gozatu daitekeela?

Hau banku bat da. Esertzeko zein kaleaz, eguz-kiaz, inguruaz, konpainiaz… gozatzeko balio du.

Ez da farola zein zakarrontziekin batera kalean zehar errepikatuta geratzen den hori, hiri altza-ria baino, kalearen konposizioaren parte bihur-tua. Hala ere, badaude kasu arraroak, non hiri altzariak hiritarrei zerbitzu bat eskaintzea bai-no, dekoratu baten parte bihurtzen diren.

Zertarako horma bati begira dagoen banku bat? Zertarako erakusleiho batera begira dagoen eserleku bat?

Kaleak harremanetarako espazio biziaren izaera hori galtzen ari da. Gozatu dezagun be-rriro banku zein gure espazioetaz, bizi ditzagun berriro.

H

Page 14: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

09-10URR

“CAMINANTE”

Zenbat okupatzen du Caminantek?

“Caminante” Arka plazaren ikur nagusia da, bai-ta hiriaren ospetsuenetako elementu artistiko bat ere. Baina Gasteizko eta txoko honen ikurra izanda, zergatik ez dago enparantzaren erdian kokatua?

Egun ikurren protagonismoa bilatu eta “horror vacui” antzeko bat sortu da, erdia bete behar bat.

Espazio bat artikulatzeko, ordea, ez da behar beti zentroa objektu estatikoz betetzea. Ca-minantek dinamismoa ematen dio espazioari, mugimendua, hiriaren fluxuetan murgilduz. Hi-riko espazioak horrelakoak izan behar dira, di-namikoak, aukera anitzekoak eta natura eran erabilera ezberdinak sortzeko gaitasuna du-tenak.

I

Page 15: #Ahzeberria! - Prentsa dosierra - euskera

http://ahzeberria2015.tumblr.com#ahzeberria

EUSKERA