ahozko hizkuntza

12
AHOZKO HIZKUNTZA TIKI-TIKI TALDEA: BEÑAT IRAKULIs XABIER RILOBA ZULEMA SOTO OLAIA SANCHEZ AMAIA SANCHEZ AMAIA ZELAIA PATRICIO SERRATO HIZKUNTZAREN ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA L.H. 3. 32.GA2.

Upload: olaiasr

Post on 17-Feb-2017

549 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ahozko hizkuntza

AHOZKO HIZKUNTZA

TIKI-TIKI TALDEA:BEÑAT IRAKULIsXABIER RILOBAZULEMA SOTO

OLAIA SANCHEZAMAIA SANCHEZ

AMAIA ZELAIAPATRICIO SERRATO

HIZKUNTZAREN ETA LITERATURAREN DIDAKTIKA L.H. 3. 32.GA2.

Page 2: Ahozko hizkuntza

Jarraian, ahozko hizkuntzan sakonduko gara. Gure taldeak ahozko hizkuntzarekin zerikusia zuten testu batzuk irakurri zituen eta ideia garrantzitsuenak bilduko ditugu ppt dokumentu honetan.

Hitz egingo dugu ahozko hizkuntzaren zailtasunak, ahozko hizkuntza formala eta informala, curriculumean zer esaten den, eskolan lantzeko makroak, nola irakasten den, ezaugarriak…

Ikusiko dugu ezaugarriak hiru multzotan bereizten direla: testuinguruari lotutakoak, testuari lotutakoak eta hizkuntza ezaugarriak.

Honelako ideiak ikusiko ditugu: formala estuagoa dela, planifikazioaren beharra duela formalak, biak direla errundanteak… ezaugarri batzuk presente izan behar ditugu, jakiteko zer hobetu behar dugun.

Komunikazioa osoagoa izateko balio du hizkuntzak, errealitatea irudikatzkeo, interpretatzeko, pentsamendua etab. erregulatzeko. Hizkuntza gela barruan eta kanpoan landu behar da.

Hurrengo diapositiban ahozko hizkuntza formala eta informala bereiziko ditugu.

Page 3: Ahozko hizkuntza

Ahozko hizkuntzaINFORMALA FORMALA

Intonazioaren, bokalizazioaren eta ahoskeraren funtsezko eginkizuna.

Segmentuez gaindiko ezaugarri funtsezko eginkizuna ( tonua, bolumena, erritmoa)

Lexikoaren gutxieneko hautaketa: errepikatzea.

Osagai deiktikoen presentzia, galdera markak, harridurak, etab.

Osagai deiktikoak. Esamolde, esaerak, adierazpide retorikoak.. Baina ahozko hizkuntza informalean baino gutxiago.

Galdera markak, harridutak, onomatopeiak, hitz betegarriak.

Anakolutuak, amaitu gabeko esaldiak eta elipsiak, baina ahozko hizkuntza formalean baino gutxiago.

Esamoldeak, esaerak, adierazpide erretorikoak.Anakolutak, bukatu gabeko esaldiak, elipsiak.Hizkuntzaren aldaera sozial nahiz geografikoak ( euskalkiak…)

Page 4: Ahozko hizkuntza

AHOZKO HIZKUNTZA1. DOLZ-EN TESTUA

- DOLZ-en testua lotuta dago teorian eman dugun lehenengo puntuarekin, hau da ahozkoa lantzeko zailtasunak eskolan, zertarako, garrantzia, landu beharra

Euskonews, 352 ( 2006) “ ez da nahikoa hizkuntza bat erabiltzea, mintzamenak irakasgaia ere izan beharko luke”

1. Gizarteko bizimoduak trebezia handia eskatzen du ahozko adierazpenean. Beraz, eskolaren zeregin bihurtu da berau irakastea ikasleen aukera berdinak bermatu eta eskolatzearen onurak jasotzeko.

2. Euskararen normalizazio prozesuan eragiten du eskolaren eginkizunak ahozko adierazpenean, baita eskolaz kanpoko erabileraren balorazioek ere.

3. Hizkuntzaren irakaskuntzan bi baldintza nagusi daude: lehenik, mintzamena lantzeaz gain, garrantzitsua da hizkuntza erabiltzea eta testuinguru egokiak sortzea; bestetik, irakasgaiak hizkuntza desberdinetan ikastea komeni da, beren ikasketa hobetzeko.

Page 5: Ahozko hizkuntza

• Gaur egun konturatu gara ahozko adierazpena garrantzia handia duela eta bere ikaskuntza funtsezkoa dela; ez da nahikoa hizkuntza bat erabiltzea.

• Norberak bere ahozko adierazpen maila du eta irakasleak tresna eta baliabide ezberdinak erabili behar ditu bere adierazpena garatzeko. Hori hobetzean, hizkuntza gehiago erabili. Hizkuntz gutxituen erabilera bermatzen da.

• Mintzamena irakasteko beharra agertzen da. Mintzamena ez da hizkuntza erabiltzea, ahozko generoen ezaugarriak zehaztea, hizkuntzaren ulermena etab. barneratzea baizik.

• Ikerketa bat egin ondoren, ikusi da oso garrantzitsua dela erabilera formalak lantzea. Izan ere, erabilera informala klasetik kanpo lantzen da, baina, klasean jendaurrean hitz egiteko, debate batean parte hartzeko metodoak … landu behar dira.

• Bilakaera nabaria izan da eta autore batzuk jarrera didaktiko ezberdinak defendatu arren, bat datoz irakaskuntza hau bultzatu beharrarekin. Euskara garatzeko ahalegin oso handiak egin dira eta orain mintzamena lantzeko teknikak hobetu daitezke.

• Guzti hau irakasteko, oso garrantzitsua da irakasleak formakuntza ona izatea eta behin eta berriro prestatzen joatea. Berrikuntza nahikoa dago horretarako. Horrez gain, koordinazioa behar da.

• Mintzamena eta idazmenaren arteko artikulazioa garrantzitsua da, jarraitasun bat dago.

• Hizkuntzaren erronka nagusia erabilera guztiak garatzea da; ahozko zein idatzi, formala zein informala.

Page 6: Ahozko hizkuntza

DOLZ-en testuari buruzko iruzkina:

• Ahozko adierazpen egokia izatea beharrezkoa iruditu arren, gure ustez, ahozko adierazpena ez da behar bezala lantzen eskolan. Estrategia eta tresna egokiak garatu behar ditugu jendaurrean aritzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko. Izan ere, norberaren jatorrizko adierazpenaz gain, berau hobetzea ziurtatu beharko luke irakasleak, horrela hizkuntza gaitasuna hobetu eta beren ikaskuntza errazten baita.

Page 7: Ahozko hizkuntza

“Ahozko hizkuntza lantzen” testua.AHOZKO HIZKUNTZA ESKOLAN:Ahozko hizkuntza eremu zabala da. Barnean lau paradigma daude:

• Ahozko hizkuntzaren sintaxia aztertzen duen paradigma: Ahozko hizkuntzaren erregulartasuna ezartzea helburu duen paradigma.

• Testu-generoak aztertzen dituen paradigma.• Ahozko hizkuntza curriculumeko ikaskuntzaren zerbitzura dagoen

zeharkako tresna• giza ikusten duen paradigma: Bere ikaskuntza curriculumeko ikasgai

guztietan kontuan izango da.• Kortesiari dagokion ahozko hizkuntzaren esparrua.

Page 8: Ahozko hizkuntza

Bouchard autoreak (2004) beste paradigma bat aipatzen du, arrisku egoeretan gertatzen diren komunikazio praktikak deiturikoa. Praktika horiek igorle-hartzailearen arteko desorekan gertatzen dira askotariko faktoreak direla eta (kognitiboak, sozialak, kulturalak, etab.).

TESTU-GENEROAK: AHOZKO HIZKUNTZA OBJEKTU GISA.

- Jendaurreko azalpenak, debateak, txisteak, etab. bereizi behar ditugu ahozko hizkuntzan, testu moldeak trebatzeko tresna direlarik.

- Gure ikasleak hiztun onak izateko, negoziatzeko, konbenzitzeko, narrazioak egiteko eta, oro har, komunikatzeko gaitasuna izan behar dute, eta horrek ahozkoaren didaktikan ondorio zuzenak ditu.

- Ahozkoan ere erabilera formala eta informala daude. Pertsona batek jakin behar du modu koherente, garbi eta aski batean adierazten, bestela bere komunikazio gaitasuna mugatuta egongo da. Euskararen kasuan, eztabaida handia dago ahozko formala edo ez-formala landu behar den eskolan. Ez du inork eztabaidatzen hizkuntza formala eskolan landu behar dela, forma hau zainduagoa delako eta egitura konplexuago bat jarraitzea eskatzen duelako, baina egokiena biak lantzea izango litzateke.

Page 9: Ahozko hizkuntza

- Ahozko testu-moldeen ekoizpenean pertsona bat edo bat baino gehiago egon

daitezke inplikatuta. Lehenengoan esatariak erabakiko du noiz, nola eta zertarako hitz egin. Bigarrenean, aldiz, pertsona bi edo gehiagoren artean erabakiko dute zeri buruz hitz egin, erregistroa, helburua, etab. Biak landu behar dira eskolan.

- Ahozko testuak ebaluatzeko, ahozkoak berez dituen ezaugarriak kontuan hartu behar ditugu.

- Ahozkoan ez da bakarrik hitza landu behar, baizik eta beste aldagai batzuk ere. Hala nola, kokapenaren garrantzia, ahotzaren abiadura, indarra eta intentsitatea edota begirada zein gorputz keinuen erabilera.

AHOZKO HIZKUNTZA GELAKO ELKARREKINTZETAN:

- Ikasleek ez dute parte hartzen gelan eta hori guk ezarritako kulturatik dator. Gure eskolaren kulturatik. Gelaren interakzio mota aldatuz eta ikasleak jakintzaren kudeatzaile eta ikasketa prozesuko protagonista bihurtuz, ikasleek aukera gehiago izango dute parte hartzeko, horrela hitz egiten ohituko dira.

Page 10: Ahozko hizkuntza

AHOZKO HIZKUNTZA CURRICULUMA ZEHARKATUZ:

- Ikasle asko murgiltze-programetan murgildurik egoten dira eta bi gauza egin behar dituzte: edukiak eta hizkuntza bera menperatu eta honek ikaslearen ebaluazioaren atalak izango dira. Batzuetan enuntziatu matematikoetan ez da batere ondo ulertzen zer eskatzen duen ariketak eta horrelakoetan hizkuntzaren arazoa ere egoten da eta irakasleak eskuhartu beharko du ikasleak uler dezan, bai hizkuntza-irakaskuntzan sakonduz edo matematikak hobeago irakatsiz.

Zer esan nahi dugu “ beren praktikaz gogoeta egiten dakien irakasleak” formatu nahi ditugula esatean?

- Gizartearen aldakortasuna eta aniztasuna azaltzen dira eskolan eta honek erantzukizun berriei erantzuteko aukera ematen du baina horretarako irakasleak oso formatuta egon behar dute. Irakaslearen formazioaren barnean bi mota: irakaslearen praktikari kasurik egin gabe egiten den formazioa eta bigarrenean, irakasleari dakiena edo egiten dakiena aitortzen zaio. Guk bigarrena aukeratuko dugu, irakaslearen formazioak, aldaketa hausnartua ekartzeko berarekin, honek balio duelako ahozko lanketarako, orohar estrategia berriak planifikatzeko ahalmena. ( irakaslea, ikaslea eta irakaste-ikasteko objetua..)

- Adibide bezala, irakasle talde batek irakasle baten hizkuntza lantzeko diseinatutako plan bat aztertu dute eta bi gauzetan jarri dute arreta: ahozkoa lantzeko baliatutako estrategia eta bestetik, ikasleen parte hartzeez. Hainbat galdera izan daitezke irakaskuntza prozesuaren adierazle. Irakaslea buruaski izatera bideratzen dute galdera hausnartzaileak.

Page 11: Ahozko hizkuntza

“Ahozko hizkuntza lantzen” iruzkina.

Ikusi dugu ahozko hizkuntzak garrantzia handiagoa daukala. Beti esan digute, modu koherente eta garbia hitz egiteko etab. komunikazio gaitasuna indartzeko… honek guztiak ahalbidetuko digu zailtasunak menperatzen, pentsamendua erregulatzen, errealitatea interpretatzen..

Ikusi dugu, ahozko hizkuntzaren barnean paradigma ezberdinak daudela eta horiei begirada bat botatzea interesgarria egin zaigu.

Hala ere, gure arreta benetan harrapatu duena, eskoletan hizkuntzari buruzko tirabirak nolakoak diren jakitean datzan izan da. Batzuetan ikasle batzuek ezin izaten dute euskararekin beraien bizitza aurrera eraman, ikasle hauek murgiltze-programetan txertaturik egoten dira. Honelakoetan, edukien aldetik ere atzerapenak erakusten dituzte, hizkuntzetan ere ez baitira trebeak. Irakasleek egoera honen aurrean sarritan ez dute eskuhartzen eta hori guretzat oso garrantzitsua da.

Beste behin azpimarratuko genuke irakaslearen formazioaren garrantzia.

Page 12: Ahozko hizkuntza

Gelako interakzioa- “ Gelako interakzioa. Jolan arauen azalpena lehen hezkuntzako ikasleen eskutik “-

testua, ahozko hizkuntza-ren teorian emandako 4.formatuarekin lotuko genuke. Hala nola, ahozko hizkuntza gelako elkarrekintzetan, objetu gisa.. Testu hau sekunetziazioa osatzeko erabiliko dugu.

1. Murgiltze metodologiak hizkuntza-komunikazio konpetentzia altua lortzeko, negoziatzeko testuinguruak sortu behar direla erakusten du. Horretarako, murgiltze ereduak bi estrategia eskaintzen ditu: alde batetik, hizkuntza, curriculumeko edukien bidez lantzea, eta bestetik, ikasleengan gehien oinarritzen den ikuspegi pedagogikoa bultzatzea.

2. Ahozkoaren didaktikari dagokionez, gaur egun hainbat jardueren bidezko erregulazioak bereizten dira oso garrantzitsuak izaten direnak: jolasaren gaineko fokatzeak, parte hartzeko gonbidapenak, arau zein edukien birformulazioak, hizlari-rolaren xehetasunak eta genero aipamenak, hain zuzen ere.